| 185. zenbakia | Data 2002-10-01 | 16949 orria |
OBRA HIDRAULIKOETAKO ETA
HIRIGINTZAKO DEPARTAMENTUA
Hirigintza eta Arkitektura Zuzendaritza Nagusia
Eskoriatzako Hiri Antolaketako Arauen Testu Bategina. (GHI-147/99-P05).
Diputatuen Kontseiluak, 2002ko uztailaren 23ko batzarraldian, erabaki bat hartu zuen eta horren edukina ematen da ondoren argitara:
«Eskoriatzako Udalak, tramitatu ondoren, Hiri Antolaketako Arauen Testu Bateratua aurkeztu du, Foru Aldundiak behin betiko onartzeko.
Diputatuen Kontseiluak 2000ko urtarrilaren 25eko bileran onartu zituen behin betiko Eskoriatzako Hiri Antolaketako Arauak, zenbait baldintza ezarrita. Gainera, horko xedapenak berehala betetzea alde batera utzi gabe, Udalak hartutako erabakiak eta zeuden dokumentuak bateratuz egingo zuen dokumentua onartu eta bidali behar zuen foru aldundi honetara, erabakian bertan zehaztu ziren baldintzak bete zitezen.
Orain onartzeko aurkezten den testu bateratuaren helburua Diputatuen Kontseiluaren erabaki hori betetzea da, onartutako antolaketan aldaketa batzuk egiteko aukera galdu gabe, zehazki ondoko hauek:
«Santa Marina» 9 zk. hirigintzako esku hartze area: Duen mugaketa pixka bat egokitzea planteatzen da, 16.501 m²-ko etxegunea 16.963 m²-koa geratzen baita, horrek alderdi horretan eraikitzeko koefizientea (1 m²t/m²) eremu horri ezartzeak eraikitzeko gehieneko solairu estalgarriaren igoera baitarama berarekin; eta eraikin berrietarako aurreikusitako gehieneko profila gehitu egiten da, atiko bat proposatuz, fatxadetako batean bakarrik egongo dena atzera eramana.
«Herri gune historikoa» 10 zk. hirigintzako esku hartze area: 10.2 jardun unitatean San Juan kaleko 6 eta 8ko eraikinak aldatzeko aukera ematen da «Eskoriatzako Herri Gune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziaren Aldaketa» dokumentuan 3 zk. Hirigintzako Jardun Unitaterako ezarritako eraikitzeko profil eta garaiera berak ezarriz. 10.4 jardun unitatean baimena ematen da, eraikitzeko gehieneko aprobetxamendua gainditu gabe, Eskoriatzako Herri Gune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziaren Aldaketan «38 etxebizitza kopurua, ezarritako eredu eta batez bestekoa aldatuz, %15ean igotzea», 1, 2 eta 3 lur sailetarako aurreikusitako antolaketa, jabari eta erabilera baldintzak ere berrikusiz.
«Balnearioa» 23 zk. hirigintzako esku hartze area: T-1 eta T-2 lur sailetako aprobetxamendu parametroa 570 m²(t)-ean igotzen da, eta lur sail horietako bakoitzerako 4.600 m²(t) geratzen da guztira, hortaz aprobetxamendu tipoa 0,4588 m²(t) B.20/m²-tik 0,4708 m²(t) B.20/m²-ra aldatzen da.
Udal fasean, jendaurrean erakutsi zen dokumentua 2001eko abenduaren 27ko udal batzarraren erabakia betez, eta ez zen alegaziorik aurkeztu. Ondoren, 2002ko otsailaren 28an udal batzarrak onartu egin zuen.
Espedientea behin betiko onartzeko Foru Aldundian jaso ondoren, Euskal Herriko Lurralde Antolaketaren Batzordeari bidali zitzaion eta batzorde horrek edukiari aldeko iritzia eman zion, baina adieraziz monumentu multzo gisa herrigune historikoaren kalifikazio espedientea babesteko erregimenean ezarritako xedapenak berariaz aipatu behar zirela.
Azkenik, Foru Aldundiko Hirigintzako eta Lurralde Antolaketako zerbitzuak dokumentua aztertu ondoren, adierazi du dokumentu berri horrekin konponduta geratu direla hautemandako akatsak eta, onartutako xedapenei dagokienez, zuzenak direla eta zurituta daudela, beraz bidezko da behin betiko onarpena ematea.
Horren ondorioz, eta tramitatzerakoan indarrean dagoen hirigintzako legerian aurreikusitako jardunbidea jarraitu denez, Diputatuen Kontseiluak, aplikagarri den legeria ikusirik, Obra Hidraulikoetako eta Hirigintzako foru diputatu andrearen proposamenez eta eztabaidatu ondoren,
ERABAKI DU
Onartzea Eskoriatzako Hiri Antolaketako Arauen Testu Bateratua.
Onarpena behin betikoa da dokumentuan sastutako xedapen berriei dagokienez.
Ohartarazten da Eskoriatzako herrigune historikoak espediente bat irekita duela Monumentu Multzo gisa kalifikatzeko, eta beraz kalifikazio horrek berarekin daraman babes erregimenean ezarritako xedapenak kontuan eduki behar direla.
Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezake interesatuak Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietako Salan, erabaki hau argitaratu edo, kasu bada, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean».
Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko Diputatuen Kontseiluari, argitaratu edo, kasua bada, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte.
Eraskina: Aipatutako dokumentuan dagoen Hirigintza Arautegiaren testua.
Donostia, 2002ko uztailaren 23a.Javier Capdevila Mayoral, Idazkari Teknikoa.
(3638) (10121)
Eskoriatzako Plangintza-Arau Subsidiarioak
B Dokumentua. «HIRIGINTZA-ARAUAK»
Lehen Zatia: Arau Orokorrak
ATARIKO IZENBURUA
ARAU SUBSIDIARIOAK EZARTZEARI
DAGOZKION IZAERA OROKORREKO
XEDAPENAK
0.1 Art.Aplikazio Eremua.
Plangintza-Arau Subsidiario hauek indarrean jartzen direnetik, Eskoriatzako udalerri osoan dira ezartzekoak.
0.2 Art.Indarraldiaren baldintzak.
1982ko martxoaren 12an behin-betiko onetsitako Eskoriatzako Plangintza-Arau Subsidiarioen zehaztapenak 1983ko martxoan berretsitako Testu Berritua ordezkatu eta indargabetzen dituzte honako Arau hauek, hala nola berauen geroagoko aldakiak, osagarriak eta garapenak (honako proiektu honen bidez aldatuta).
Arau hauetako zehaztapenen bat baliogabetu, deuseztu edo aldatzeak ez du gainerakoetan eraginik izango (baldin-eta, harekiko erlazio- edota menpekotasun-arrazoiengatik, baten bat ezartezina ez bada).
0.3 Art.Arau Subsidiarioak osatzen dituzten dokumentuak eta hedadura arautzailea.
1. Honako proiektu hau ondoko dokumentuez osaturik dago:
«A. Memoria» Dokumentua.
«B. Hirigintza-Arauak» Dokumentua.
«C. Ondarearen Katalogoa» Dokumentua.
«D. Planoak» Dokumentua.
2. Arau Subsidiarioen edukia, oro har, dokumentu guztietan hartutako zehaztapenen multzoaz osaturik dago; hala ere, «B. Hirigintza-Arauak» eta «C. Ondarearen Katalogoa» dokumentuetan eta «D. Planoak» dokumentuaren «II. Ordenazioa» planoetan azaltzen diren zehaztapenak dira, batez ere, hirigintzako jardueraren arau-izaera izan eta arautzen dutenak; gainerako dokumentuek, berriz, izaera adierazgarria edota erreferentziala dute.
3. Eskala desberdinetan egindako arau-izaerako planoen artean hirigintza-zehaztapen zehatz bati buruzko gorabeherarik gertatzen bada, eskala zabalagoa duten planoetan ezarritakoa nagusituko da, azken hauen edukian agerian dagoen akats materiala ez bada.
0.4 Art.Arau Subsidiarioen zehaztapenek duten maila eta lotespen erregulatzailea.
1.Honako Arau Subsidiario hauetan jasotako zehaztapenak aldatzekotan, berauen maila eta lotespen erregulatzaileak eskatzen duten prozedurazko izapideak izan beharko dira kontuan, honako proiektuan horri buruz ezarrita dagoen izaeratik eta sistematizaziotik ondorioztatzen direnak.
2.«Plangintza Orokorrari» berez dagozkion maila eta lotespena duten zehaztapenak ondokoak dira:
«Arau Orokorrak» dokumentuaren barruan sartuta dauden zehaztapenak eta «B. Hirigintza-Arauak» dokumentuan jasotako «Hirigintza-Interbentziorako Areei buruzko Arau Partikularrak» delakoen «II. Hirigintza Erregimen Orokorra» epigrafearen barruan sartuta dauden zehaztapenak.
«D. Planoak» dokumentuaren «II. Ordenazioa» planoen barruan sartuta dauden zehaztapenak.
Zehaztapen horiek aldatu edo osatu ahal izateko honako dokumentu honetan bereziki arauturiko tolerantziekin bat datozenak izan ezik, Arau Subsidiarioen elementuak aldatzeko espediente espezifiko baten azalpena eta onespena beharrezkoak izango dira helburu horretxekin.
3.Gainerako zehaztapenek bai Garapen-Plangintzari (Plan Bereziari edo Plan Partzialari) bai definizio horrentzat egokia den espedienteari berez dagokien maila eta izaera izango dituzte.
Zehaztapenik aldatu edo osatu ahal izateko, kasu batean zein bestean, beharko da lege-izaera bereko dokumentu edo espedientea azaldu eta onestea.
4.Eraikinen eta urbanizazioaren osakera fisikoari dagozkion zehaztapenak berriz zehaztu, aldatu edo osatzeko, xehekapen-azterlanen bidez egin ahal izango da, bai hirigintza-legerian bai honako Hirigintza-Arau hauetan bai bere kasuan
garapen-plangintzan indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen mugak kontuan harturik.
5.Exekuzio-esparru eta unitateak zehaztu eta jarduketa-sistema zehaztu ahal izateko, indarrean dagoen legerian ezarritako prozedura eta mekanismoen bidez azaldu edo aldatu beharko dira, plangintzan ezarritako aurkako xedapenik egon ez badago kasu horretan, hortik ondorioztatuko dena egingo baita.
0.5 Art.Arau Subsidiarioen aldaketak.
1.Aldaketen justifikazioa.
Aldaketak interes orokorreko arrazoietan funtsatu beharko dira, eta beharrezkoa izango da horiek zehatz justifikatzea; era berean, aldaketaren entitate edota garrantziaren arabera beharrezkotzat edo egokitzat joz gero, ondoko puntuak aurreikusten dituzten Arauen ondorioak baloratuko dira: Biztanleria, enplegua, komunitate- eta tokiko ekipamendu orokorra, espazio libreak, bideak eta aparkalekuak, eta azpiegiturak.
2.Bolumen eraikigarriaren handipena.
Ulertzekoa denez, egoitza-zonetan Arau Subsidiarioak aldatzeak aurreikusitako bolumen eraikigarria areagotzeko joera du (batez ere, erabilera honi ematen zaion probetxamendu eraikigarria areagotzen denean), plangintzak bereziki adierazitako tolerantziak izan ezik. Espazio libreei dagokien gehikuntza aurreikusi beharko da, baldin-eta aldaketaren eragina jasango duten eremuan eta zonetan, aldaketatik ondorioztatuko den dotazioak betetzen lurzoru urbanizagarria (18 m
²/etxeb.ko) arautzen duen indarreango legeriak ezarritako estandarra; edozein modutan ere, ondorioztatuko diren espazio libreek, aipaturiko legerian ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen dituzten esparruak konfiguratuko dituzte.Industri zonetan aipaturiko gehikuntza gauzatutzat joko da, berauen zona-azalera handitzen denean; kasu horretan, aipaturiko dotazioa gehituriko azaleraren %10 gehituko da.
Zonaren edo lurzatiaren erabilera zein den aintzat hartu gabe, aipaturiko gehikuntza gertatzen denean, aparkaleku edo garaje-dotazio minimo osagarri bat izan beharko da, ezarritako dotazio-eskakizunen arabera halaxe ezarrita baitago bai honako Arau Subsidiario hauetan bai dagokion garapen-plangintzan, aipaturiko gehikuntzak behar dituen erabileretarako; aipaturiko dotazio osagarritik, gutxienez plazen %50, bide publikoetan kokatuko da.
0.6 Art.Arau Subsidiarioak berrikusteko baldintzak.
Arau Subsidiarioak berrikusteko, Udalbatzak har litzakeen neurriak kontuan hartu gabe ere, ondoko kasuetan ekingo zaio horietxek berrikusteari:
Eskoriatzako biztanleriak proiektu honetan jasotako hazkuntza-aurreikuspenak gaindituz gero.
Planifikaturiko etxebizitza berrien %75ri eraikitzeko baimena emanez gero.
Hutsik dauden etxebizitzen %75etik gora okupatuz gero.
Kalifikaturiko industria-lurzoru hutsaren %75en okupazioa gertatuz gero.
LEHEN IZENBURUA
LURZORUAREN KALIFIKAZIOA
1. ATALBURUA.«HIRIGINTZA-ERABILERAK»
1.1 Art.Hirigintza-erabileren sistematizazio orokorra.
1.Hirigintza-erabileren oinarrizko sistematizazioa.
Sistematizazioaren ondorioetarako, ondoko erabilerak bereizten dira:
Egoitza-erabilerak.
Industria-erabilerak.
Hirugarren sektoreko erabilerak.
Landa-erabilerak.
Komunikabide-erabilerak.
Espazio libreen erabilera.
Ekipamendu komunitariorako erabilerak.
Ibai-ibilguetako erabilerak.
Zerbitzu-azpiegituretarako erabilerak.
2.Hirigintza-erabilerei buruzko karakterizazioa, horren ezarpena arautzeko ondorioetarako.
Horren ezarpena arautzeari dagokionez egokitzapena edo desegokitzapena zehazteko ondorioetarako, hirigintza-erabilerak honela zehaztuta edo kategorizatuta daude:
Errazturiko erabilerak.
Baimenduriko erabilerak.
Debekaturiko erabilerak.
Zona bateko erabilera orokor edo erabilera xehekatu baten erabilera erraztua hauxe da: Zona horretan garatzen den ikuspuntu funtzionaletik eta eraikuntza-tipologiaren konfiguraziotik baloratuta, bertan nagusi den erabilera.
Orobat ere jotzen dira erabilera jakin bati atxikitako erabileratzat hurrengo artikuluan horrelaxe identifikatzen direnak, baldin-eta ingurunean dauzkaten «erabilerei» buruzko ezarpen-baldintzak eta eraginak erreferentziazkoen erabilerarenak bezalakoak badira. Hori dela eta, besteak dauzkan baldintza berberekin ezarri ohi dira; esaterako, etxebizitza baten titularraren bulego profesionala (etxebizitza-erabilerari dagokio- nez), edota ekipamendu komunitariorako erabilerak (merkataritza-erabilerei dagokienez).
Zentzu berean, erabilera lagungarritzat jotzen dira aurrekoei zerbitzu ematen dietenak erabilera nagusiarekin bat egiten duen lurzati berean ezarriak badira.
Aitzitik, loturarik gabeko erabilerari buruz autonomoa dela esango dugu. Beraz, erabilera orokor edo lurzati jakin batean, beste erabilera batzuen lagungarria den erabilera legezkotzat jo daiteke, erabilera autonomo gisa debekaturik egon arren; esaterako, etxebizitza-erabilera ekipamendu-zonetan.
Esparru jakin bateko erabilera erraztutzat edo onargarritzat jotzeak zera ekarriko du: Erabilera asimilatutzat eta lagungarritzat jotzen dituen definizioaren barruan sartzen diren aipaturiko erabileren esparruan, horien ezarpena inplizituki baimentzea, zenbait erabilera lagungarri izan ezik lurzatia eraikigarri desberdinetako erabilera arautzen duen erregimenean, aurkakoa espreski espezifikatzen ez denean.
Gainera, erabilera globaleko zonetan, eta izenburu honetako «Kalifikazio Globala» 2. atalburuan aurkakorik adierazten ez bada, onargarritzat joko dira zertzelada hori espreski adierazteko beharrik gabe oinarrizko zerbitzu-erabilerak delakoak.
Hurrengo artikuluan zerrendatu eta zehazten diren erregimen publikoko dotazio- eta azpiegitura-erabilerak berdin kontsideratuak izango dira, salbuespenak salbuespen.
Besteak beste, honako hauek aipatzen dira:
Ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazioa.
Aparkalekuak.
Espazio libreak.
Ekipamendu komunitarioa.
Zerbitzu-azpiegitura.
3.Baimenduriko erabilerei aplikatzekoak diren baldintzak.
Hirigintza-erabileraren bat erraztutzat edo onargarritzat jo arren, ez du zenbait kasutan salbuesten dagokion sektore-legerian hala ezarrita dagoenean, ezarpena legezkotuko duen udal baimena eman aurretik, txosten espezifikoak izapidetzea edota aurretiazko baimen-agiriak exijitzea.
«J.G.O.K.A» Erregelamenduaren menpeko jarduketek, honako Arau hauetan ezarritako ezarpen-baldintza orokorrak ezezik, aipaturiko erregelamenduaren eskakizunak ere bete beharko dituzte.
Udal Zerbitzu Teknikoek justifikaturiko txostena aurretik aurkezturik, posible izango da hainbat instalazioren ezarpena eragoztea: Beren tamainagatik edo ezaugarri funtzionalengatik, indarreango plangintzan ezarritako ordenazio xehakatuaren barruan egoki konpondu ezin diren beharrizan bereziak planteatzen dituztenak; eskakizunek, berriz, helburu hauexek izango dituzte: Ibilgailu eta oinezkoen sarbideak, dotazioak eta aparkalekuen ezaugarriak, karga eta deskargarako espazio osagarrien antolaera, edota, ezarri behar diren eremuan, plangintzak zehazten dituen ordenazio-baldintzekin bat etortzerik ez duten beste edozein helburu izaera generikoaz, bederen, aipaturiko plangintzan espreski baimenduak izan arren.
Alternatiba gisa kasuan kasu, dagokien baimen-ematean, obligazio-inposaketak edo limitazio bereziak jasan ahal izango dituzte, aipaturiko gatazkak konpontzeari begira.
4.Aurreikusigabeko erabilerak.
Lehen aipaturiko sistematizazioa, hala nola hurrengo artikuluan beretaz egingo den garapena, zehaztapen irekitzat eta ezbaztertzailetzat hartuko da; beraz, hirigintza-ondorioekin duten antzekotasunagatik espresuki barruan sartu ez diren erabilerak, Udalak tipifikatu ahal izango ditu aipaturiko beste erabilera batzuen ordez.
Era berean, antzeko irizpidea aplikaturik, espresuki ez baimenduta ez debekatuta dagoen erabileraren ezarpena baimendu edo debekatu ahal izango du zona edo lurzati jakin batean.
1.2 Art.Hirigintza-erabileren edukia.
1. EGOITZA-ERABILERAK
Egoitza-erabilerak batez ere etxebizitza-erabilerarekin erlazionatzen dira, hau da, pertsonen edo mota guztietako kolektiboen alojamendua da, gehienez 12 pertsonako kopururaino okupaturiko lokal bakoitzeko, famili unitateen kasuan kopuru horretatik gora egitea zilegi delarik.
Etxebizitzako erabileraren erabilera lagungarritzat jotzen dira ondoko hauek: Portalak, trastelekuak, instalazio-gelak, esekitokiak, lorategi pribatuak eta antzeko beste batzuk.
Egoitzetako erabilera lagungarri berberak izango dituzte: Garaje-erabilerak edo ibilgailu-zaintzak (kategoria guzti-guztietan), kirol instalazioek eta etxebizitza-eraikuntzetako erabilera pribatua duten likuaturiko gas-deposituek, nahiz eta azken kasu hauetan etxebizitza-erabilerarako destinaturiko azalera erabilgarria plangintzak berak arautu ahal izango du.
Etxebizitza-erabilerarekin bat datozenak honako hauek dira: 1. mailako industria erabilerak, ostatuak (12 ohe gehienez), eta bulego eta despatxu profesionalak (jarrita baldin badaude titularraren edo ordezko legalaren ohizko bizilekuan, eta baldin-eta beraietan eskainitako azalera erabilgarriak lokalaren azaleraren erditik gora egiten ez badu, ezta azalera erabilgarriaren 125m
²tik gora ere.Familiarrak ez diren edozein kolektiboren alojamendua 12 pertsonatik gorakoa bada okupaturiko lokal bakoitzeko, titulartasun pribatuko erregimenaren pean egina bada, etxebizitza-erabilerari asimilaturiko erabileratzat joko da, baldin-eta, izaera asistentziala ez izateaz gain, hirugarren sektoreko erabileratzat jotzeko behar diren baldintzak betetzen ez baditu, hau da: Zahartegia, unibertsitate-ostatuak, kolegio nagusiak, aterpeak edo antzekoak.
2. INDUSTRIA-ERABILERAK
Halakotzat jotzen dira ondoko jarduerak:
Mota guztietako produktuak lortu eta eraldatzeko lantegiak.
Xehekari, handizkari, instalatzaile, fabrikatzaile edota banatzaileei hornitzen zaizkien produktuak zaindu, gorde eta banatzen dituzten biltegiak, jendaurreko salmenta oro har debekaturik geratzen delarik.
Mota guztietako produkzio- eta ikerkuntza-laborategiak; produktu kaltegarririk erabiltzen ez duten eta inolako eragozpenik sortzen ez duten jarduerekin jarduten duten laborategiak izan ezik, bulego-erabilerarekin parekatzeko modukoak baitira.
Ibilgailuak, tresneria eta mota guztietako aparatuak konpontzen dituzten tailerrak.
Hornitegiak, erregaiz hornitzeko unitateak eta ibilgailu-ikuztegiak.
Salmenta helburu duten mota guztietako erregai-depositu eta biltegiak.
Errepide-garraioen agentziak eta kamioiak, autobusak eta beste edozein ibilgailu edo tresneria ibilgarri gordetzea helburu duten garajeak.
Makineria, txatarra, ibilgailuak edo materialak estalperik gabe gortzen dituzten biltegi eta deposituak.
Nekazaritza-lantegiak; hau da, jardueraren oinarria den lurra zuzenean erabiltzen ez duten nekazaritza-produkzio-jarduerak, euren kokapen-ezaugarri eta baldintzengatik Lurzoru Ez-Urbanizagarrian ezinbestez kokatu behar direnak.
Horien artean, azaldu ditugun baldintzekin bat datozen nekazaritza eta abeltzaintzako lantegiak daude, hala nola zerrategiak eta landare eta loreen produkziorako mintegiak, baldin-eta eraikuntza finko eta egonkorra badute metalezko profileria-egitura zimentaziodun, beirazko itxieradun eta zolarriduna, landaketa lurrean bertan hazten ez den kasuetan, alegia bata bestearekiko loturarik gabeak.
Mota guztietako erauzketa- eta meatzaritza-jarduerak; bidezko izanez gero, Lurzoru Ez-Urbanizagarrian kokatu ahal izango direnak.
Erabili, manipulatu edo despatxaturiko produktuengatik, edota erabiltzen diren elementu teknikoengatik, pertsonei eragozpenak, arriskuak eta trabak eragin edota ondasunei kalte egiten dizkieten produktuak fabrikatu eta eraldatzeko jarduerak.
Industria erabilera nagusiaren erabilera lagungarriak, esaterako: Bulegoak, laborategiak eta kalkulu-zentroak, zerbitzu-instalazioak ura ponpatu edo saneatzeko depositu eta instalazioak, hondakinak arazteko instalazioak, garajeak eta ibilgailu- eta makina-parkeak, eta antzeko beste batzuk, hala nola jagolearen edo zaindariaren etxea (honen ezarpena, ordea, «plangintzak» espresuki baimendua beharko badu ere).
Oro har, merkataritza-izaerako edo hirugarren sektore-izaerako zereginak betetzen dituzten industria-jarduerak industria-erabilera arrunteko lokal edo lurzatietan kokatzeko ondorioetarako, jarduera bakartzat joko dira, aipaturiko erabilerak modu espezifikoan helburu dituzten azaleren kontsiderazio askeen kalterako izan gabe halakoak arautu beharreko xedeekin.
Baimenduriko beste erabilera batzuen jarduerari lotuta edo ingurugiroari, oro har, lotuta sor ditzaketen deserosotasunak, kalteak, osasun-gaitzak eta arriskuak kontuan hartuta, industria-erabilerak hainbat kategoriatan sailkatzen dira:
1. Kategoria
Banakako- edo famili-izaerako produkzio-jarduerak sarturik daude hor barruan, potentzia tinkorik instalaturik ez dutenak, inolako trabarik edota arriskurik gabeak, eta beraz, «J.G.O.K.A.» izeneko Jarduera-Erregelamenduaren pean ez daudenak.
Jarduera aurrera eramateko azalera, kasu guztietan, 125 m
²(u)-koa baino txikiagoa izango da. Etxebizitzako, hirugarren sektoreko eta ekipamendu komunitariorako erabileren barruan asimilatutzat joko dira; honelako erabilerak oro har helburu dituzten lokal eta lurzatietan ezarri ahal izango dira.2. Kategoria
Egoitza-erabilerekin, hirugarren sektoreko erabilerekin eta ekipamendu komunitariorako erabilerekin bateragarritzat jotzen diren industria-jarduerak sartzen dira hor barruan, aldameneko erabilerentzako arriskurik ez daukatelako «J.G.O.K.A.» delako Erregelamenduaren arabera, trabarik eta deserosotasunik sortzen ez dutelako usainak, gasak, hautsa, zarata, bibrazioak, dagozkien neurri zuzentzaileak behin harturik, eta 4 CVtik gorako potentzia bateratua duten makina edo motore-erabilpena, instalaturiko potentzia 0.135 CV/m
²tik gorakoa ez bada, eta azalerako okupazioa 250 m²koa baino txikiagoa izanez gero.Kategoria honen barruan egongo dira motozikleta eta kotxeen konponketa-tailerrak baina inolaz ere ez txapa eta pintura, ibilgailu astunak, eta ibilgailuentzako makinak konpontzen dituzten tailerrak, 250 m
² baino gutxiagorekin.Ibilgailu-konponketa-tailerren barruan, konponketa azkarreko tailer mota bereizten da; erabilitako azalera 100 m
²tik azpikoa duten tailerrez osaturik dago, gehienez bi operariorekin; halakoentzat egoera jakinetan arau espezifikoak ezarri dira.2. kategoriako industria-erabilerak merkataritza-erabilerekin parekatutzat jotzen dira, eta horientzat bereziki zabalduriko lurzatietan eta lokaletan jar daitezke.
3. kategoria
Tamaina txikiko edo tamaina ertaineko industria erabilerak sartzen dira hor barruan eraikuntzak okupa dezakeen lurzatiko azalera 3.600 m
² baino gutxiagorekin eta eraikitako teilatu-azalera 5.000 m²tik azpitik, 1. et 2. kategoriatzat hartu ezin daitezkeenak exijitutako baldintzetariko baten bat ez betetzeagatik, edo, oro har, neurri zuzentzaileak aplikatuta ere, etxebizitzetan edota hirugarren sektoreko lokaletan edota ekipamendukoetan eragozpenak sor ditzaketenak, eraikin berean edo aldamenean kokatuz gero.Kategoria honen barruan, hain zuzen, halakoak sartuko dira: Estalperik gabeko biltegi eta deposituak, txapa eta pintura-tailerrak, ibilgailu astunak edo ibilgailuen makineria konpontzen dituztenak, hornitegiak, erregaiz hornitzen duten unitateak, eta estalperik gabeko ibilgailu-ikuztegiak; azken hauek, garajeetako erabilera lagungarriko izaera dutenean, edota 2. kategoriako konponketa-tailerrak direnean (eta erabilera horiek helburu dituzten lokalen barruan badaude), 2. kategoriako industria-erabileratzat jo ahal izango dira.
3.kategoriako industria-erabilerak, berariaz adierazten diren kasuetan izan ezik, industria-erabilerarako zonetan soil-soilik jarri ahal izango dira.
Ezarrita dauden baldintza espezifikoak betetzen dituzten nekazaritza-industriak, baimenduko diren landa-zonetan jarri ahal izango dira.
Hornitegien barianteak kotxeak garbitzeko instalazioak asimilaturiko erabileratzat hartzen direla kontuan harturik eta erregaiz hornitzeko unitateen barianteak, ordea, posible izango da Lurzoru Urbanizaezin gisa sailkaturiko lurretan bide-sistema orokor moduan sailkaturikoetan edota horien aldamenean jartzea.
4. kategoria
Tamaina ertaineko edo handiko industria-jarduerak sartzen dira hor barruan eraikuntzak okupa dezakeen lurzati-azalera 3.600 m
²tik gorakoa eta teilatu eraikiaren azalera 5.000 m²tik gorakoa, eta baita tamaina horretakoak ez direnak ere, baldin-eta beste industria batzuen aldamenean egoterik ez badaukate funtzio-gatazkak sortzen dituztelako (espazio libreen erabilera bateratuari dagokionez) edo kalteak, osasun-gaitzak eta trabak eragiten dituztelako, neurri zuzentzaileak aplikatuta ere.Aldameneko espazioetan egin beharreko maniobra, karga eta deskarga, biltegiratze edo aparkamendu-jarduera lagungarri-kopuru handia duten jarduera produktiboak kategoria honen barruan sartuta egongo dira, 3. kategoriako industrientzat ezarritako lurzati-azalera okupagarriaren eta sabai-azaleraren mugak gaindituko ez balituzte ere.
Edozein kasutan, 2.000 m
²(t)tik gora duten nekazaritza-industriak egongo dira horien artean; ez dira bertan sartuta egongo euren ezaugarriengatik 5. kategoriako industrien barruan sartu behar direnak nekazaritzako eta abeltzaintzako industriak eta antzeko beste batzuk.Kategoria honen barruan sartuta dauden industriak industria-erabilerarako zonetan soil-soilik jarriko dira; eta nekazaritzako industrien kasuan, baimenduriko zonetan, eta batez ere erabilera horixe helburu duten lurzatietan; eta esparru horretan bertan eraman beharko da aurrera jarduera, erabilera lagungarriak barne, besteak beste: Estalperik gabeko biltegiratzea, karga eta deskarga, maniobra, aparkamendua eta antzeko beste batzuk, kasu bakoitzean aplikatzekoak diren baldintzekin.
Instalazioa zaintzen duen jagolearen etxea industria mota horien erabilera lagungarritzat jo ahal izango da, gehienez jota etxe bat lurzati bakoitzeko, eta dagokion Hirigintza-Arau Partikularrean edo xehekaturiko plangintzan berariaz baimenduta azaldu beharko da.
5. Kategoria
Behar duten produkzio-eremuagatik lurzati-azalera 20.000 m
²tik gorakoa edo beren izaera arriskutsu, kaltegarri eta deserosoagatik, kokaleku espezifikoak bakarrik onartzen dituzten jarduerak sartzen dira hemen.Industria-zona espezifikoetan jarriko dira; eta nekazaritzako industrien kasuan, baimenduriko landa-zonetan.
4. kategoriako industrientzat ezarritako baldintza-berberak bete beharko dituzte; edozein modutan ere, aplikatu beharreko neurri zuzentzaileak hartu beharko dira.
Instalazioa zaintzen duen jagolearen etxea industria mota horien erabilera lagungarritzat jo ahal izango da, gehienez jota etxe bat lurzati bakoitzeko, eta dagokion Hirigintza-Arau Partikularrean edo xehekaturiko plangintzan berariaz baimenduta azaltzea ez da beharrezkoa izango.
Industria-jarduera bat industria-erabilerako kategoria jakin bati atxikitzeko, izaera orokorraz, jarraian zerrendatzen diren ondorioak baloratuko dira, hala nola instalaturiko potentzia maximoaren mugak:
Eragozpenak:
Zaratak sortzea.
Beroa sortzea.
Bibrazioak sortzea.
Hautsa sortzea.
Hondakin-urak sortzea.
Industria-hondakinak sortzea.
Salgaiak kargatu eta deskargatzeko lan-bolumena.
Aparkamendu-premiak.
Ageriko instalazioak edo biltegiratzeak.
Pertsonal-pilaketa.
Kaltegarritasuna eta osasungaiztasuna:
Gas kutsagarri, toxiko edo osasunerako kaltegarriak jaulkitzea.
Ondorio kutsagarri, toxiko edo osasunerako kaltegarriak diren hondakin-urak produzitzea.
Gai toxikoen manipulazioa.
Erradiazioak sortzea.
Hondakin solido kutsagarriak, toxikoak edo osasunerako kaltegarriak produzitzea.
Arriskugarritasuna:
Gai erregarri, sukoi edo lehergarriak manipulatzea.
Presiozko prozesu eta edukiontzi arriskutsuak erabiltzea.
Gai kimiko oldarkorrak isuri edo jariatzeko arriskua izatea.
Jarduera batean instalaturiko potentziaz zera ulertzen da: Elementu mekaniko mugikorrak dauzkaten instalazio mekaniko guztien potentzia, Cv-tan batuta; aire-erauzgailuak, igogailuak eta antzekoak batuketa horretatik kanpo geratzen dira, jarduerarekin zerikusirik ez duten guztiak alegia, halakoek helburu baitute lokalaren giro- eta funtzionaltasun-egokitzapena hobetzea, bertan ari direnen edota kanpoko jendearen erabilerarako.
Zaratak sortzeko mugak edo limitazioak, kasuan kasu, administrazio eskudunek ezarriko dituzte.
Industria-erabilerak kategoria jakin bati atxikitzeko ondorioei begira, kontuan hartuko dira, gehienez, zeregin hauek betetzen dituzten leku estaliak: Karga eta deskarga, eta mota horretako konponketa-tailerretan sartzen diren ibilgailuak. Aitzitik, garajeko erabilera lagungarriak helburu dituzten lokalen azalera ez da kontuan hartuko.
3. HIRUGARREN SEKTOREKO ERABILERAK
Hirugarren sektoreko erabilera-modalitate hauek ezartzen dira:
Ostatu-erabilera.
Merkataritza-erabilera.
Bulego-erabilera.
Atseden-erabilera.
Osasun- eta sorospen-erabilera.
Hirugarren sektoreko hainbat erabilera.
Turismo-kanpaleku erabilera.
A)Ostatu-erabilera.
Ostatu-erabileraz ulertzen da pertsonei ostatu ematea diru-irabaziak lortzeko asmoz, modalitateak edozein izanik ere: Hotelak, ostatuak, hotelak/egoitzak, motelak, gau-ostatuak eta apart-hotelak.
Ostatu-erabilerari atxikitako eta gehitutako erabileren artean, honako hauek izango dira: Etxebizitza-lokala ostatu-instalaziorako eta garajearen erabilera; azken kasu honetan, modu espezifikoan arautu ahal izango da, kasuan kasu.
Akura-erregimenpean ustiatzen diren apartamentu-multzoek, dagokion sektoreko legeriak ezarritako baldintzak betetzen ez dituztenean (apart-hoteltzat jo ahal izan daitezen), baimena emateko ondorioetarako, etxebizitza-erabileratzat joko dira, eta beraz, baita egoitza-erabileratzat ere.
B)Merkataritza erabilera.
Merkataritza-erabileren barruan egongo diren jarduerak hauek dira: Jendaurrean mota guztietako salerosgaiak eta produktuak saltzea, handizka nahiz xeheka; ostalaritza-negozioak (tabernak, kafetegiak, pubak eta jatetxeak), eta jendaurreko zerbitzuak ematen dituztenak (ileapaindegiak, edertasun-aretoak, tindategiak eta antzeko beste batzuk), hala nola dagozkion erabilera lagungarriak. Aldiz, izaera hori daukaten garajeak, merkataritza-erabileren lagungarriak alegia, merkataritza-erabilerek izan ohi ez dituzten erabilerak helburu dituztenean, beste modu batean arautu beharko dira, besteei lotu gabe alegia.
Jendearentzako sarbideak, bertoko aparkaleku-zerbitzua, maniobratzeko espazioa eta salerosgaiak kargatu eta deskargatzeko leku-eskaerak kontuan harturik, merkataritza-erabilerak ondoko kategorietan sailkaturik daude:
1. kategoria:
25 m
²-ra bitarteko azalera erabilgarria duen saltoki txikia, behin-behineko eraikuntzetan, espazio publikoen erabilerarekin bateragarria (esaterako: Espaloiak, lorategiak, oinezkoentzako lekuak, e.a.); beraz, horien ezarpena bertan baimendu ahal izango da, administrazioko emate-erregimenpean, plangintzan espreski aurreikusita ez egon arren; halaber, horretarako baimenduko diren espazio pribatuetan ere posible izango da horiek finkatzea.2. kategoria:
25 m
²-tik 250 m²-ra bitarteko azalera erabilgarria okupatzen duten merkataritza-jarduerak; egoitza-, industria-, hirurgarren sektoreko eta ekipamendu komunitariorako erabilerekin bateragarriak eta eskakizun berezirik gabeko lekuetan helburu nagusi hori bera duten lurzatietan finkagarriak.3. kategoria:
250 m
²-tik 750 m²ra bitarteko azalera erabilgarria okupatzen duten merkataritza-jarduerak. Egoitza-, industria- eta hirugarren sektoreko erabileretarako lurzatietan halakoak finkatu ahal izateko, dagokion Arau Partikularrak edo xehekaturiko plangintzak, edo, besterik ezean, Udaletxeak baimena zuzen ematerakoan, baldintza espezifikoak ezarri ahal izango dituzte jendearentzako espazioak antolatzeari buruz (espazio horiek sarbideak, salerosgaiak, aparkaleku-dotazioak eta karga eta deskargarakoak izango dira). Edozein modutan ere, bide publikotik sarbide zuzen eta independentea duten lokaletan jarri beharko dira instalazio komertzial desberdinek, berriz, sarbide bera erdibanatu ahal izango dute.4. kategoria:
750 m
²-tik 2.000 m²-ra bitarteko azalera erabilgarria okupatzen duten merkataritza-jarduerak. Okupatzen dituzten lokalen barruan eduki beharko dituzte sarbide, maniobra, karga eta deskargarako beharrezkoak diren espazioak. Halaber, Arau Partikularrak edo xehekaturiko plangintzak, edo, besterik ezean, Udaletxeak baimena zuzen ematerakoan, baldintza espezifikoak ezarri ahal izango dituzte aparkalekuaren dotazioari dagokionez.5. kategoria:
2.000 m
²-tik gorako azalera erabilgarria okupatzen duten merkataritza-jarduerak. Horiek finkatzeko, nahitaezkoa da dagokion Arau Partikularrean baimenduta agertzea; garatu beharreko premiak asetzeko adina sarbide, aparkaleku, maniobra, karga eta deskargarako espazioak barruan antolatu beharko dira nahitaez.2., 3. eta 4. kategoriako merkataritza-erabilerekin berdindutzat jotzen dira 1. edo 2. kategoriako industria-erabilerak, bulegoak, aisialdiko edo sukaldaritzako elkarteen egoitzak, zorizko jokoen aretoak, lokal itxietan dauden kirol-instalazioak, sendagile eta albaitarien kontsultategiak, hainbat hirugarren sektoreko erabilera, eta irakaskuntza-, erakunde-, osasun-, sorospen-, gizarte-kultur, aisialdi- eta erlijio-ekipamenduak (titulartasun publikoko zein pribatukoak). Beraz, merkataritza-erabileretarako nagusiki destinatzen diren lurzati eta lokaletan finka daitezen baimena ematen da (besteentzat eskaturiko baldintza berberetan), zertzelada horren zehaztapena espreski azaldu beharrik ez dagoela, eta, kasuan kasu bete beharko diren baldintza partikularren kalterako izan gabe.
Beren ezaugarriengatik, materialengatik edota usaturiko, manipulaturiko eta bilduriko baliabideengatik pertsonen edota gauzen segurtasun eta osasunerako eragozpen adierazgarriak eragin edo arriskuak sortzen dituzten merkataritza-erabilerek, industria-erabileretan aplikatzekoak diren ezarpen-arauak bete beharko dituzte, «J.G.O.K.A» delako Erregelamenduaren menpean egon ala ez.
Merkataritza-erabilerak kategoria jakin bati atxikitzeko ondorioei begira, ondokoak jarduera bakartzat joko dira: Funtzionalki bateratuta dauden saltoki-elkartuak (esaterako, galeriak eta salerosketa-guneak) eta baimenduriko mugen barruan industria-jarduerak eskaintzen dituzten merkataritza-erabilerak, azken erabilera horientzat nagusiki eskainita dauden azalerei buruzko kontsiderazio independentearen kalterako izan gabe horientzat aplikagarria den araubidea betetzeari dagokionez.
Aipaturiko xedeetarako, jarduerari atxikitako espazio estalkidun guztiak kontuan hartuko dira, besteak beste: Galeriak eta oinezkoentzako espazioak, bulego laguntzaileak, biltegi-guneak, tailer laguntzaileak, edota karga eta deskargarako leku estaliak. Aitzitik, garaje laguntzaileetako erabilerak helburu dituzten azalerak ez dira kontuan hartuko.
C)Bulego-erabilera.
Bulego-erabileraren barruan, titulartasun pribatua duten administrazio-jarduerak sarturik daude, besteak beste: Mota guztietako enpresen administrazio-egoitzak eta delegazioak; banketxeen, burtsaren eta aseguru-etxeen bulegoak, langela eta bulego profesionalak, aipaturikoekin bateragarri eta atxikigarriak diren kalkulu-zentroak eta laborategiak, eta antzeko beste batzuk, hala nola dagozkien erabilera lagungarriak.
D)Atseden-erabilera.
Aisialdi-erabileren barruan hainbat komunitate-adierazpen daude, titulartasun pribatuko atseden- eta olgeta-denbora helburu dituztenak; baina bai helburuengatik bai irabazien erregimenagatik, ezin direnak ekipamendu komunitariotzat jo. Horien artean, honako hauek aipa ditzakegu: Aisialdiko eta sukaldaritzako elkarteak, zinemak eta antzerkiak, dantzalekuak, zorizko joko-aretoak, kasinoak, eta lokal itxietan dauden kirol instalazioak (gimnasioak, igerilekuak) eta beste hainbat, aire zabaleko jolaslekuak eta kirol-instalazioak, kasu.
E)Osasun- eta sorospen-erabilera.
Gaixoak tratatu eta hartzea eta beste antzeko erabilerak dituzten osasun- eta sorospen-erabilerak, batez ere irabaziak lortzeko asmoz aurrera eramaten direnean, merkataritza-erabileraren edo hirugarren sektoreko erabileraren barruan baleude bezala kontsideratuko dira; horien artean, besteak beste, hauek daude: Ospitaleak, klinikak eta geriatrikoak, eta sendagileen eta albaitarien kontsultategiak.
F)Hirugarren sektoreko hainbat erabilera.
Hirugarren sektoreko hainbat erabileren barruan titulartasun pribatuko jarduera hauek sarturik daude: Jarduera sozio-politikoak, kultur jarduerak, irakaskuntza eta antzeko beste batzuk, baldin-eta herritar-multzoari zerbitzu bat eskaintzeko helbururik ez izateagatik edota beren diru-irabazizko-helburu espezifikoengatik ekipamendu komunitarioaren barruan sailkatuta ez badaude; alderdi politikoen egoitzak, elkarteak edo sindikatuak, erakusketa-areto pribatuak, akademia pribatuak eta beste batzuk sartuko dira hor barruan.
G)Turismo-kanpaleku-erabilera.
Turismo-kanpaleku-erabileraren barruan pertsonei diru-irabaziak lortzeko asmoz aldi baterako ostatua ematea sartzen da; jardueraren baliabideak ez dira behin-betikoak, behin-behinekoak baizik, adibidez: Kanpin-dendak, egokituriko ibilgailuak, karabanak eta beste batzuk.
Erabilera lagungarriak ere hor barruan sartuta egongo dira, besteak beste: Zerbitzuko pertsonalaren etxea, bulegoak, ostalaritza-zerbitzuak, oinarrizko saltokiak, eta ostatuz dagoen jendearentzako kirol- eta aisialdi-instalazioak eraikuntza finko eta egonkorretan ezarri ahal izango direnak. Horretatik kanpo, besteak beste, etxolak, bungalowak eta beste edozein eraikuntza egonkor daude hotel-erabileren barruan sartuta daudela ulertuko baita.
4. LANDA-ERABILERAK
Lurraldearen ustiapen produktiboa helburu nagusi duten jarduera guztiak sarturik daude sailkapen honen barruan. Bi modalitate bereizi behar dira:
Erauzketa-erabilerak.
Nekazaritza-ustiapen-erabilerak.
A)Erauzketa-erabilerak.
Erauzketa-erabileren barruan honako hauek daude sartuta: Atari zabaleko nahiz lurpeko harrobiak eta meatzeak, hala nola dagozkien erabilera lagungarriak; aldiz, zaindariaren edo jagolearen etxea ez da hor barruan sartuta egongo, ezta hormigoia edota asfalto-produktuak produzitzen dituzten zentralak ere, kokalekutzat hartu nahi duten harrobitiko agregakinak erabili arren halakoak, edozelan ere, 5. kategoriako industria-erabileratzat hartuko baitira.
B)Nekazaritza-ustiapen-erabilerak.
«Nekazaritza-ustiategiaz» hauxe ulertu behar da: Nekazaritza produkziorako eta batez ere, merkatu-helburuekin, titularrak eta titularkideek enpresa-moduan antolaturiko ondasun- eta eskubide-multzoa (produkzio-baliabide berdinak eta kudeaketa bakarra erabiltzeagatik karakterizatu ohi den unitate tekniko-ekonomikoa berez osatzen duena).
Xede horretarako, ustiategi bat ekonomikoki bideragarria izateko, beharrezkoak diren gutxieneko dimentsio- produkzio-baldintzak betetzen dituzten ustiategiek osatuko dituzte nekazaritza-ustiapen-erabilerak; gai horretan eskuduna den Gipuzkoako Foru-Aldundiko Sailak egiaztatu egin beharko du alderdi hori, ezarpenerako lizentzia-eskaera eman baino lehen.
Nekazaritzako produkzio-jarduerak dira:
Nekazaritza-jarduerak.
Nekazaritza-erabileren barruan berez sartzen diren jarduerak; batez ere, mota guztietako landaketak eta landare-produkzioak helburu dituztenak dira, hala nola lorazaintza, mintegi- eta perretxiko-landaketak eta landaketa hidroponikoak lursailak ez dauzkaten baina nekazaritza-produkzioan parte hartzen duten enpresa lagungarriak izan ezik, esaterako, nekazaritza-makinak lagatzen dituztenak edota nekazaritza-ustiategietan maiz erabili beharreko beste edozein prestazio eskaintzen dituztenak.
Abeltzaintza-jarduerak.
Abeltzaintza- eta abere-produkzioari berez dagozkion jarduerak dira, mota guztietako abereak hazi eta zaintzeari lotuta (hegazki-hazkuntza, untxi-hazkuntza eta erlezaintza barne). Egun bateko txitaldiekin soilik lan egiten duten etxaldeak, larrugintzarako animaliak hazten dituztenak eta espezie zinegetikoak produzitzen dituztenak ere hor barruan sarturik daude, ondokoak izan ezik: Zela- eta lasterketa-zaldiak, gurdi-abereak eta zamariak baldin-eta horien hazkuntzarekin lanean ari ez badira, txakurtegiak, animalia-saltokiak, hiltegiak edo antzekoak, mota guztietako parke zoologikoen ustiapena (aske nahiz gatibu bizi diren animaliena), eta lagun egiteko animalia-haztegiak.
Baso-jarduerak.
Baso-erabilerei berez dagozkien jarduerak dira, zura eta beste hainbat produktu lortzea helburu dutenak; hainbat mota daude: Basoak zuzen ustiatzea, zura eta egurra erauztea, basoko landare, fruta eta haziak produzitu edota biltzea eta mendiaren gainazala oinarritzat duten erauzketa-jarduerak meatzaritza eta hidrologia-jarduerak izan ezik, hala nola hortik lortutako produktuen lehen eraldakuntzarako jarduerak baldin-eta jarduera, bere ezaugarriengatik, industria-erabileraren batekin parekagarria ez balitz.
Nekazaritza-ustiapenetarako erabileren barruan, dagozkion erabilera lagungarriak ere sarturik egongo dira, besteak beste, etxebizitza, ustiategiarenak diren ibilgailu eta makinen zaintza, ustiategiko produktuen biltegiratzea eta horien salmenta zuzena jatorrizko lekuan bertan.
Turismo-baserria izeneko jardueraren ezarpena baimendu egingo da, baldin-eta gaiari buruz indarrean dagoen sektoreko legerian eskatzen diren baldintza guztiak betetzeaz gain (maiatzaren 28ko 128/96 Dekretuak eta irailaren 23ko 210/97 Dekretuak araututa), nekazaritza-ustiategiaren izaera lagungarria ere baldin badu, jarduera nagusia inolaz ere ezin baita izan; bestalde, Nekazaritza-arlo horretan eskumena duen Foru-Sailaren aurretiazko egiaztagiria lortzea beharrezkoa izango da, titularrak jarduneango nekazariak direla egiaztatzeko.
Halaber, ustiategiari loturiko nekazaritza-industriak erabilera lagungarritzat hartuko dira; esaterako, ustiategiko produktuak bertan eraldatzea (kasu hauetan, jarduera produkzio-prozesuaren ekonomia nabarmenen bidez egiaztatu beharko da; aipaturiko menpekotasunak, berriz, izaera nagusia duela bermatu beharko da); hala nola mota guztietako nekazaritza- eta abeltzaintza-lantegiak, baldin-eta gehienez 2.000 m
²-ra bitarteko sabai-azalera badute eta Nekazaritza-arloan eskuduna den Foru-Sailak eman beharreko baimen egokia lortu badute.5. KOMUNIKABIDE-ERABILERAK
Honako Komunikabide-erabilera mota hauek ezartzen dira:
Ibilgailuen zirkulazio-erabilera.
Aparkaleku-erabilera.
Garaje-erabilera.
Oinezkoentzako zirkulazio-erabilera.
Bizikleten zirkulazio-erabilera.
Trenbide-erabilera.
Ibilgailuen zirkulazio- eta aparkaleku-erabilerek zonan onartu eta errazturiko gainerako erabileren zerbitzu zuzen eta esklusiborako eta oinezkoen zirkulazio- eta bizikleten zirkulazio-erabilerek, edozein kasutan ere, oinarrizko zerbitzuen erabilera-izaera izango dute eta erabilera globaleko zona guzti-guztietan baimendutzat joko dira, hori espreski adierazteko premiarik ez dagoelarik.
Aparkalekutzat ulertzen da ibilgailuak esparru publikoko edo pribatuko espazioetan estalperik gabe aparkatzea.
Garajetzat ulertzen da ibilgailuak leku estali eta itxietan gordetzea. Okupaturiko lokalaren azaleraren arabera, garaje-erabileran bi kategoria bereizten dira:
1. kategoría: < 400 m
²(t).2. kategoría: > 400 m
²(t).Halaber, garaje-erabileraren barruan erabilera pribatuko eta erabilera publikoko garajeak delako barianteak sartuta daude: Erabilera pribatuko garajetzat hartuko dira jabeek edo berauek zuzenean baimendutako pertsonek erabiltzen dituztenak; eta erabilera publikoko garajetzat hartuko dira publikoak, oro har, erabili ahal izango dituenak (sarbide libreko baldintzapean, dohainik nahiz kostu jakinean).
Erabilera honen barruan erabilera lagungarri gisa komunak, instalazio-gelak eta antzeko beste batzuk sarturik daude, hala nola ibilgailuak garbitzeko instalazioak eta konponketa azkarrak egiten dituzten tailerrak; aitzitik, erregai-hornidura-unitateak, hornitegiak eta beste konponketa-tailer mota batzuk erabilera honetatik kanpo geratuko dira.
Garaje- eta aparkaleku-erabilerak, izaera orokorraz, egoitza- industria- hirurgarren sektoreko eta ekipamendu komunitariorako erabileren erabilera lagungarritzat joko dira; baina, kasu horretan, dagokion lurzatian garatu beharreko aparkaleku- edo garaje-kopuru maximoa egokitu beharko da zerbitzu ematen dion erabilera nagusiaren dotazio beharrizanetara, berauek gainditu ezin dituelarik.
Trenbide-erabileraren barruan burdinbideak eta tren-geltokia sartuko dira, baita dagozkion erabilera lagungarriak ere.
6. ESPAZIO LIBREEN ERABILERA
Espazio libreen erabilera esparru publikoko eta sarbide libreko espazioei bereziki dagokiena da, eta herritarren aisialdi eta olgetarako eskainita daude. Eraikuntza-garapenak, salbuespenak salbuespen, erabilera horretatik kanpo geratzen dira, hala nola «Komunikabide» sareen elementuen ezarpena errepideak, aparkalekuak, espaloiak eta antzeko beste batzuk.
Ondoko modalitateak bereizten dira:
Hiriko espazio libreen erabilera.
Landako espazio libreen erabilera.
Lurraldeko elementuen erabilera.
A)Hiriko espazio libreen erabilera.
Espazio libreen erabilera hiri-eremuan kokaturiko gune ez-eraikigarriei bereziki dagokiena da; herritarren aisialdi eta olgetarako eta zuhaitz eta landare-landaketetarako eskainita daude, esaterako: Plazak eta enparantzak, oinezkoentzako lekuak, jolastokiak, ibilbideak, lorategi eta parkeak; hala nola eraikuntzak edo azpiegiturak babesteko zeregina dutenak, edota duten egoitza-izaeragatik eraikigarriak ez diren espazioena.
Halaber, bertan sartuta egongo dira lorazaintza-mantenimendurako erabilera lagungarriak makineria, lanabesak, materialak eta antzeko beste batzuk eta erabiltzaileentzako zerbitzu-erabilerak komun publikoak eta antzeko beste batzuk, kasu.
Edozein modutan ere, hiriko espazio libreen erabilerak oinarrizko zerbitzu-izaera izango du eta erabilera globaleko zona guzti-guztietan zuzenean baimendutzat joko da, hori espreski adierazteko premiarik ez dagoelarik.
B)Landako espazio libreen erabilera.
Landako espazio libreen erabilera eremu publikoko lurrei dagokiena da, landa-inguruneko herritarren aisialdi eta olgetarako eskainita.
C)Lurraldeko elementuen erabilera.
Lurraldeko elementuen erabilera lurraldeko elementu naturalei dagokiena da, izaera hori giza-jardueren eraginaren gainetik nagusi izanik; esaterako: Mendi-gainak eta mendi altuetako zonak, natura interesgarria duten lekuak eta beste batzuk, jarduera produktibo bati edota beste giza-erabilera mota garrantzitsu bati lotu gabe.
7. EKIPAMENDU KOMUNITARIORAKO ERABILERAK
Ekipamendu komunitariorako erabilerak herritarrei zerbitzu ematen dietenak dira, erakunde publikoek zein pribatuek burutuak diru-irabaziak lortzeko asmorik gabe.
Zentzu horretan, erakunde pribatu baten jarduera jakina ekipamendu komunitariotzat jo ahal izango du Udaletxeak, eta horretarako, hainbat alderdi izango ditu kontuan, batez ere jarduera horren «laguntza», «zerbitzu publiko» eta «irabazi-asmorik eza» izaeraren balorazioa.
Irabazi-asmoa dagoela iritziz gero, hirugarren sektoreko erabileratzat edo, kasuan kasu, egoitza-erabileratzat joko da.
Ekipamendu komunitariorako erabilera mota hauek ezartzen dira:
Irakaskuntza-ekipamendurako erabilera.
Kirol ekipamendurako erabilera.
Erakunde-ekipamendurako erabilera.
Osasun-ekipamendurako erabilera.
Sorospen-ekipamendurako erabilera.
Gizarte- eta kultur ekipamendurako erabilera.
Gizarte eta aisialdi-ekipamendurako erabilera.
Erlijio-ekipamendurako erabilera.
Zerbitzu publikoen ekipamendurako erabilera / Anitza.
A)Irakaskuntza-ekipamendurako erabilera.
Irakaskuntza-ekipamendurako erabileraren barruan irakaskuntza mota guztiak sarturik daude, bai titulartasun publikokoak bai titulartasun pribatukoak, hala nola berez dagozkien erabilera lagungarriak.
B)Kirol ekipamendurako erabilera.
Kirol ekipamendurako erabileraren barruan kirol jarduera eta kultura fisiko mota guztiak sarturik daude, hala nola horien irakaskuntza ere, bai eraikinetan bai horretarako egokituriko espazio libreetan; berez dagozkion erabilera lagungarriak ere hor barruan sartzen dira, diru-irabaziak lortzeko asmorik ez badago.
C)Erakunde-ekipamendurako erabilera.
Erakunde-ekipamendurako erabileraren barruan izaera publikoko erakunde- eta administrazio-erabilerak sarturik daude; horien artean, berez dagozkien erabilera lagungarriak eta beste erabilera batzuen aldamenekotasunagatik edota hurbiltasunagatik bateraezintasunik sortzen ez duten polizia-etxeak eta postetxeak ere egongo dira.
D)Osasun ekipamendurako erabilera.
Horra zer dagoen sarturik osasun-ekipamendurako erabileraren barruan: Gaixoei tratamendu eta ostatu ematea ospitale, anbulatorio, klinika, kontsultategi eta antzekoetan.
E)Sorospen-ekipamendurako erabilera.
Sorospen-ekipamendurako erabileraren barruan, besteak beste, herriko sektore babesgabeei ematen zaizkien alojamendua eta sorospena sarturik daude, esaterako, zahar-etxeak eta zahartegiak.
F)Gizarte- eta kultur ekipamendurako erabilera.
Gizarte- eta kultur-ekipamendurako erabileraren barruan, kultura eta arte-sorkuntza sustatzeko jarduerak sarturik daude, besteak beste: Liburutegiak, museoak, erakusketa-aretoak, hitzaldi- edo biltzar-aretoak, musika-auditorioak eta beste batzuk, diru-irabaziak lortzeko asmorik gabekoak denak.
G)Gizarte- eta atseden-ekipamendurako erabilera.
Horra zer dagoen sarturik gizarte- eta atseden-ekipamendurako erabileraren barruan: Antzokiak, Eliz atarietako auzo-etxeak, jolas- eta olgeta-parkeak, eta diru-irabazi-asmorik gabeko beste atseden-erabilera batzuk.
H)Erlijio-ekipamendurako erabilera.
Elizetan edo erlijio-zentroetan garatzen diren kultur- edo erlijio-prestakuntza-jarduerak sarturik daude erlijio-ekipamendurako erabileraren barruan, hala nola berez dagozkion erabilera lagungarriak.
I)Zerbitzu publikoen ekipamendurako erabilera / Anitza.
Aurreko modalitateetan sartzen ez diren eta herritar guztiei, oro har, eskainita dauden zerbitzu-erabilerak (izaera anitzeko eta ez espreski administrazio-izaerakoak) sarturik daude zerbitzu publikoen ekipamendurako erabileraren barruan, besteak beste: Suhiltzaileak, polizia, merkatuak, posta, kanposantuak, aterpeak, turismo-kanpalekuak, eta beste batzuk, hala nola berez dagozkien erabilera lagungarriak, Administrazio Publikoko erakundeek garatuta, euren ezaugarri funtzionalengatik bateraezinak gerta daitezkeenak beste erabilera batzuk bereziki helburu dituzten zona edo lurzatiekin, eta hargatik araubide espezifikoa behar dutenak kasu bakoitzean.
Egoitza-, industria- edo hirugarren sektoreko erabilerak nagusi diren erabilera globaleko zonentzat indarreango Plangintza-Arautegiak derrigorrezko dotaziotzat jotzen dituen ekipamendu komunitariorako erabilerak izaera orokorrekotzat hartuko dira aipaturiko zona guztietan, nahiz-eta berauek plangintza partziala helburu ez izan oinarrizko zerbitzu-erabilerak kasu, eta ondorioz, horiek ezartzeko ez da beharrezkoa izango plangintzan espreski baimenduta egotea.
8.IBAI-IBILGUETAKO ERABILERAK
Isurketetatik edo iturrietatik datozen lurgaineko urak jasotzen dituzten ibilgu edo ubide naturaletarako erabilerak sarturik daude hor barruan, hala nola horien ertzak eta bazterrak.
9. ZERBITZU-AZPIEGITURETARAKO ERABILERAK
Zerbitzu-azpiegituretarako erabilera mota hauek ezartzen dira:
Urez hornitzeko azpiegitura-erabilera.
Hondakin-urak saneatu eta arazteko azpiegitura-erabilera.
Elektrizitatez hornitzeko azpiegitura-erabilera.
Telefonia-, telekomunikazio- eta seinaleztapen-azpiegitura-erabilera.
Erregaiz hornitzeko azpiegitura-erabilera.
A)Urez hornitzeko azpiegitura-erabilera.
Horra zer dagoen sarturik urez hornitzeko azpiegitura-erabileraren barruan: Urtegiak, araztegi-estazioak, hornidurarako bide nagusiak eta biltegiratze eta banaketa-deposituak, hala nola berez dagozkien erabilera lagungarriak eta banaketa-sareak.
B)Hondakin-urak saneatu eta arazteko azpiegitura-erabilera.
Horra zer dagoen sarturik hondakin-urak saneatu eta arazteko azpiegitura-erabileraren barruan: Ura tratatu eta arazteko estazioak eta saneamendu-sareak (euri- eta hondakin-urak jasotzeko kolektoreez osatuta) eta berauen elementu lagungarriak, besteak beste, ponpaketa-estazioak, gainezkabideak eta beste batzuk.
C)Elektrizitatez hornitzeko azpiegitura-erabilera.
Elektrizitatez hornitzeko azpiegitura-erabileraren barruan, energia produzitzeko zentroak sarturik daude, esaterako: Parke eolikoak, banaketa-estazioak eta azpiestazioak, transformazio-zentroak eta aireko eta lurpeko hornidura- eta banaketa-sareak, herriko argiak barne.
D)Telefonia-, telekomunikazio- eta seinaleztapen-azpiegitura-erabilera.
Horra zer dagoen sartuta telefonia-, telekomunikazio- eta seinaleztapen-azpiegitura-erabileraren barruan: Telefonoguneak, irrati- eta telebista-emisore eta zentroak, mota guztietako antenak, eta beste batzuk, hala nola erabilera lagungarriak eta berez dagozkien sareak.
E)Erregaiz hornitzeko azpiegitura-erabilera.
Horra zer egongo den sarturik erregaiz hornitzeko azpiegitura-erabileraren barruan:
Gasbideak eta jendartean gas-hornidura zuzenean banatzen duten sareak.
Berauei atxikitako produkzio, tratamendu- eta biltegiratze-instalazioak.
Zuzeneko erabiltzaileen erregai-biltegiak; horien artean honako bereizketa egingo da: Petrolioaren deribatu astunen deposituak gas-olioa edo fuel-olioa, eta likidoturiko gas-deposituak.
Mota guztietako erregaiak produzitu eta biltegiratzeko instalazioak edozein motatako salmenta helburu dutenak, industria-erabileratzat joko baitira ondorio guztietarako.
Mota guztietako zerbitzuen banaketa-sareak ura, saneamendua, argindarra, telefono-sarea, gasa eta beste batzuk, urez hornitzeko edota hondakin-urak eroateko ponpaketa-estazioak, energia elektrikoa eraldatzeko zentroak eta petrolio, gas-olio edo fuel-olioaren deribatuen deposituak erabiltzaileari zuzeneko zerbitzua ematen diotenak oinarrizko zerbitzu-erabileratzat joko dira, eta erabilera globaleko zona guzti-guztietan baimenduta geratzen dira, alderdi hori espreski definitu beharrik izan gabe.
Aitzitik, likidoturiko gas erregarrien deposituak beste erabilera batzuen lagungarriak, plangintzak espreski baimendu egin beharko ditu.
Zerbitzu-azpiegitura-sareen elementuak ondoko bi kasuotan soil-soilik islatu beharko dira zonifikazioan: Lurzorua modu nagusian okupatu behar dutenean, eta, okupazio horrek beste erabilera batzuk birgainjartzea baztertzen duenean.
2. ATALBURUA.«KALIFIKAZIO GLOBALA»
1.3 Art.Kalifikazio globaleko erregimenaren azalpena.
Honako proiektu honetan ordenaturiko eremua Kalifikazio Globaleko erregimenaren pean dago, hau da:
«Kalifikazio Globala» delako 2. atalburu hau eta «II.1 Hirigintza-Interbentziorako Areei buruzko Arau Partikularren Kalifikazio globala» delako apartadua, biak «B. Hirigintza-Arauak» dokumentuarenak.
«II.2.1 Zonakatze Globala (Udalerria)» eta «II.2.2. Zonakatze Globala (Hiri-barrutia)» delako planoak, «D. Planoak» dokumentuarenak.
1.4 Art.Kalifikazio Globalaren Sistematizazioa.
1. Kalifikazio Globala erabilera globaleko zona mota hauen arabera sistematizaturik dago:
A. Egoitza-zonak.
B. Industria-zonak.
D. Landa-zonak.
E. Komunikabideen Sistema Orokorra.
F. Espazio libreen Sistema Orokorra.
G. Ekipamendu Komunitariorako Zonak.
H. Ibai-Ibilguen Sistema Orokorra.
I. Zerbitzu-Azpiegituren Sistema Orokorra.
2. Honako arau hauetan ordenaturiko esparruan, erabilera globaleko zonak eta hauetariko bakoitzean bereizten diren barianteak, zehatz-mehatz ondoko hauek dira:
A. Egoitza-zonak.
A.10.Hirigune historikoaren Egoitza-zona.
A.20.Eraikuntza Ireki Intentsiboko Egoitza-zona.
A.30.Garapen Baxuko Egoitza-zona.
B. Industria-Zonak.
B.10.Industria-Zona Arrunta.
B.20.Industria-Zona Berezia.
D. Landa-Zonak.
D.10.Landa-Zona Arrunta.
D.20.Babeseko Landa-Zonak.
D.210.Babeseko Nekazaritza-Zona.
D.220.Interes Geologiko-Geomorfologikoa duten Zonak.
D.230.Interes Hidrologikoa/Akuiferoak dituzten Zonak.
D.240.Babes Bereziko Zona (Aizkorriko Parke Naturala - Babesturiko Natur Ingurunea).
D.250.Babeseko Baso-Zona.
D.30.Sakabanaturiko Landa-Auzunea.
E. Komunikabideen Sistema Orokorra.
E.10.Hiriarteko errepideak.
E.20.Toki-errepideak.
E.30.Hiri-bide nagusiak.
E.40.Landa-bideak.
E-50.Bidesare berezia (Bidegorri).
E-60.Trenbide-sarea.
F. Espazio Libreen Sistema Orokorra.
F.10.Hiri-Parkea.
F-20.Hiri-Espazio Libreak.
G.Ekipamendu Komunitariorako Zonak.
G.10.Ekipamendu komunitarioa.
H.Ibai-Ibilguen Sistema Orokorra.
H.10.Ibai-ibilguak.
I.Zerbitzu Azpiegituren Sistema Orokorra.
I.10.Parke Eolikoa.
I.20.Gasbidea.
I.30.Urez Hornitzeko Deposituak.
I.40.Energia Elektrikorako Azpiestazioa.
3.Hona hemen zerk zehazten dituen eraikuntzaren erregimen orokorra eta zona desberdinen erabilera:
Hurrengo artikuluan zona horietariko bakoitzerako ezarritako zehaztapenek.
II.1 Hirigintza-Interbentziorako Areei buruzko Arau Partikularretako epigrafean ezarritako kalifikazio globalari buruzko zehaztapenek.
1.5 Art.Eraikuntza-erregimen orokorra eta erabilera globaleko zonen erabilera.
Izaera orokorraz, beti ulertu behar da, ezen, zehaztapen baten definizioa Areako Hirigintza-Arau Partikular egokiari lotzen zaion bakoitzean, berau espresuki ezarri beharko dela aipaturiko Hirigintza-Arau Partikularreko «II. Hirigintza Erregimen Orokorra» izeneko epigrafean; izan ere, plangintza orokor-mailako zehaztapena izango baitu.
A.EGOITZA-ERABILERARAKO ZONAK
A.10.Egoitza-Zonak: Hirigune Historikoa.
·
Eraikuntza-Erregimena.Egoitza-asentamendu zaharrez osaturiko zona honek Hirigune Historikoaren hiri-bilbea osatzen du; bertako historia, arkitektura eta kultur balio bereziengatik, babespen- eta zaintza-helburua da nagusi. Hiri-morfologiaren eta arkitektura-tipologiaren mantenimendua dela-eta, zaharberritze-lanek lehentasuna izan behar dute ordezkapen-lanen eta planta berriko lanen aurrean, garrantzi handiko balioa duen ondare eraikiaren eta urbanizatuaren balioa nabarmentzeko.
Aipaturiko eraikuntza-erregimena, 92/05/13an behin-betiko onetsitakoa eta indarrean dagoen «Eskoriatzako Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezian» ezarritakoa izango da; hala nola, kasuan kasu, geroago izapidetu eta onar litezkeen horri buruzko aldaketak, eta baita «Hirigune Historikoa» 10. Areari dagokion Hirigintza-Arau Partikularretan ezarritakoa ere, aipaturiko Plan Berezia aldatu edo osatzen den kasuetan.
·
Erabilera-Erregimena.Izaera orokorraz, «A.20» zonetan ezarritako erabilera-erregimena ezarri beharko da zona hauetan; 1. kategoriako industria-erabilerak soilik ezarri ahal izatea da mugapen bakarra, «Eskoriatzako Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezian» eta HIA delako «Hirigune Historikoa» 10. Areako Hirigintza-Arau partikularrean ezarritako mugapenen eta xehekaturiko erregulazioaren kalterako izan gabe.
A.20. Eraikuntza Intentsiboko Egoitza-Zonak.
·
Eraikuntza-Erregimena.Egoitza-eraikuntzak ezartzea helburu duten zonak; egoitza-eraikuntzak, berriz, dentsitate ertain edo handiko blokeez konfiguraturik daude, antolaera zabalean; eta kasuan kasu, eraikigabeko espazio atxikiak eduki ahal izango dituzte; izan ere, «a.20» lurzatietako eraikuntza karakteristikoak dira.
Eraikuntzaren forma arautzen duten oinarrizko baldintzatzaileak modu osagarrian zehazturik daude Hirigintza-Arau hauetako 1. eta 2. atalburuetako Hirugarren Izenburuan eta «Hirigintza-Interbentziorako Areei buruzko Arau Partikularretako «II.1 Kalifikazio Globala» apartaduan.
·
Erabilera-Erregimena.Errazturiko erabilerak: Egoitza-erabilerak.
Erabilera onargarriak:
* «a.20» lurzatietan izaera orokorraz baimenduta daudenak, «Hirigintza-Arau» hauetako «Lurzati Eraikigarrien Eraikuntzari eta Erabilerari buruzko Ordenantza Erregulatzaileak» Hirugarren Izenburuko 2. atalburuko 2. sekzioan eta 1.9 artikuluan ezarritako baldintzetan.
* Beste espazio eta lurzati batzuetan:
Hirugarren sektoreko erabilerak.
Bai dagokion Arau Partikularrean bai xehekaturiko plangintzan, erabilera horiek helburu nagusi dituzten lurzatietan.
Garajea.
Ekipamendu komunitarioa.
Errazturiko erabilerekin bateragarriak diren modalitateetan.
Debekaturiko erabilerak: Aurreko modalitateen barruan sarturik ez daudenak.
A.30. Garapen Baxuko Eraikuntzako Egoitza-Zonak.
·
Eraikuntza-Erregimena.Egoitza-eraikuntzak ezartzea helburu duten zonak; egoitza-eraikuntzak, berriz, dentsitate baxukoak dira eta antolaera irekiko eraikuntzaz konfiguraturik daude. Kasuan kasu, eraikigabeko espazio atxikiak eduki ahal izango dituzte; izan ere, «a.20» lurzatietako eraikuntza karakteristikoak dira.
Eraikuntzaren forma arautzen duten oinarrizko baldintzatzaileak modu osagarrian zehazturik daude Hirigintza-Arau hauetako 1. eta 2. atalburuetako Hirugarren Izenburuan eta «Hirigintza-Interbentziorako Areei buruzko Arau Partikularretako «II.1 Kalifikazio Globala» apartaduan.
·
Erabilera-Erregimena.«A.20» zonetarako ezarritako erabilera-erregimena aplikatu beharko da zona hauetan; 1. kategoriako industria-erabilerak soil-soilik finkatu ahal direlarik.
B. INDUSTRIA-ERABILERARAKO ZONAK
«B.10. Industria-Zona Arrunta».
·
Eraikuntza-Erregimena.Eraikuntza-zona hauetan industria erabilera da nagusi, eta era horretako jarduerak helburu dituzten eraikuntzaz osatuta daude funtzionalki eta juridikoki bateratuta edo bereizita.
Eraikuntzaren forma arautzen duten oinarrizko baldintzatzaileak «Hirigintza-Interbentziorako Areei buruzko Arau Partikularretako «II.1 Kalifikazio Globala» epigrafean zehazturik daude.
·
Erabilera-erregimena.Errazturiko erabilerak:
* Industria, kategoria guztietan.
Erabilera onargarriak:
* «b» lurzatietan izaera orokorraz baimendutakoak, honako «Hirigintza-Arau» hauetako Hirugarren Izenburuko 3. atalburuan eta 1.9 artikuluan ezarritako baldintzetan.
* Beste espazio eta lurzati batzuetan:
Etxebizitza autonomoak.
Honako Arau hauek onartu baino lehenago, erabilera horrekin jada eraikita zeuden eraikinak baino ez.
Hirugarren sektoreko erabilerak.
Bai dagokion Arau Partikularrean bai xehakaturiko plangintzan, erabilera horiek helburu nagusi dituzten lurzatietan.
Garajea.
Ekipamendu komunitarioa.
Errazturiko erabilerekin bateragarriak diren modalitateetan.
Debekaturiko erabilerak: Aurreko modalitateen barruan sarturik ez daudenak.
«B.20. Industria-Zona Berezia».
·
Eraikuntza-Erregimena.Eraikintza-zona hauetan industria-erabilera da nagusi, eta dituzten ezaugarriengatik hiri-eta ingurugiro-kalitate-maila handia eskaintzen duten jarduerak eta erabilerak helburu dituzten eraikuntzaz osaturik daude eraikuntza hauek, berez, bateragarriak dira hirugarren sektoreko jarduerekin.
Eraikuntzaren forma arautzen duten oinarrizko baldintzatzaileak «Hirigintza-Interbentziorako Areei buruzko Arau Partikularretako «II.1 Kalifikazio globala» epigrafean zehazturik daude.
·
Erabilera-erregimena.Errazturiko erabilerak:
* Industrialak.
Maila teknologikoa eta jarduerari berez dagozkion ezaugarriak kontuan hartuta, jaulkipen kutsagarririk ezagatik eta salerosgaiak garraiatu eta biltegiratzeko operazioen garrantzia eskasagatik, hiri- eta ingurugiro-kalitate-maila handia eskaintzen duten modalitateak eta barianteak, hirugarren sektoreko zerbitzu-jarduerekin berez bateragarriak direnak.
* Hirugarren sektorekoak.
* Ekipamendu komunitarioa.
Erabilera onargarriak:
* Egoitza-erabilerak.
Errazturiko erabileren lagungarri-izaerakoak dagokion Areako Arau Partikularrean edo garapen-plangintzan arauturiko baldintzetan.
Debekaturiko erabilerak: Aurreko modalitateen barruan sarturik ez daudenak.
D. LANDA-ZONAK
«D.10 Landa-Zona Arrunta».
·
Eraikuntza-erregimena.Izaera orokorraz, baimendurik dauden zonak ordenamendutik kanpo izendatutakoak izan ezik; eta kasuan kasu, jada existitzen diren eraikuntzak zabaltzeko, hala nola eraikuntza berriak eraikitzeko (baimenduriko landa-erabilerekin edo landa-erabilerarik gabe erabiltzekoak direnak), honako Hirigintza-Arau hauetako Hirugarren Izenburuko 4. eta 5. atalburuetan ezarritako baldintzetan.
·
Erabilera-erregimena.Errazturiko erabilerak:
* Nekazaritza-ustiategiak.
* Espazio libreak, landa-espazio libreen modalitatean eta lurralde-elementuen modalitatean.
Erabilera onargarriak:
* Egoitza-erabilerak.
Baimendutako beste erabilera batzuen erabilera lagungarri gisa baimentzen den kasuetan; aurrez baziren eraikuntzetan nahiz eraikuntza berrietan ezarri daitezke.
Erabilera autonomo gisa soil-soilik ezarri ahal izango dira Arau hauek onartu baino lehen baziren etxebizitza-eraikuntzetan.
* Nekazaritza-industriak.
* Hirugarren sektorekoak.
Hotel-, ostatu-, olgeta-, kirol-, osasun- eta sorospen-modalitateetan, soil-soilik aurrez baziren eraikuntzetan eta baldin-eta landa-ingurunean horiek finkatzea egokia bada eta onura publikoko edo interes sozialeko arrazoiengatik justifikaturik badago.
* Erauzketa-erabilerak.
Erakunde eskudunek eman beharreko aurretiazko baimenarekin.
* Ekipamendu komunitarioa.
Landa-ingurunearekin bateragarriak diren modalitateetan, baldin-eta hura bertan finkatzea egoki bada eta onura publikoko edo interes sozialeko arrazoiengatik justifikaturik badago.
* Zerbitzu-azpiegiturak.
Landa-ingurunean horiek finkatzea egoki denean, eta kasuan kasu, onura publikoko edo interes sozialeko arrazoiengatik justifikaturik badago.
* Interes publikoko eta sozialeko erabilerak.
Dagokion Plan Berezia aurretiaz eta aginduz emanda entitatez edo izaeraz halakoaren beharrik ez dagoenean salbu, interes publikoko eta sozialeko erabilerak helburu dituzten eraikuntza berriak finkatzeari ekin ahal izango zaio, besteak beste: Ekipamenduak, lehen aipaturiko hirugarren sektoreko erabilerak, kanpinak edo turismo-kanpalekuak eta beste batzuk, nahitaez landa-ingurunean kokatu beharrekoak.
Plan Bereziak dagozkion probetxamendu-, eraikitze- eta erabilera-baldintza espezifikoak zehaztuko ditu testuinguru horretan, eta etxebizitza lagungarri berri baten ezarpena baimendurik egongo da.
Debekaturiko erabilerak: Aurreko modalitateen barruan sarturik ez daudenak.
«D.20. Babeseko Landa-Zonak».
·
Eraikuntza-erregimena.Beren balio agrologiko eta hidrologikoagatik, natur garrantziagatik, paisajeagatik eta ingurugiroagatik, babes erregimen berezia eta aparteko zaintza-erregimena eskatzen dituzten landa-zonak.
Zona hauetan jada existitzen diren eraikuntzen mantenimendua eta eraberritze-lana baimendurik daude, baldin-eta eraikuntzak ordenaziotik kanpo ez badaude; nekazaritza-ustiapena helburu duten egungo eraikuntzak zabaltzeko lanak ere baimendu egingo dira, hala nola eraikuntza berrien ezarpena ere (landa-ingurunearekin bat etortzeaz gain, finkatzen diren zona espezifikoari dagozkion zaintza- eta babes-helburuei zuzen loturik egonez gero).
·
Erabilera-erregimena.Errazturiko erabilerak:
*Nekazaritza-ustiategiak.
*Espazio libreak, landak-espazio libreen modalitatean eta lurralde-elementuen modalitatean.
Erabilera onargarriak:
*Egoitza-erabilerak.
Honako Arau hauek onartu aurretik, jada existitzen ziren eraikuntzetan soil-soilik.
*Hirugarren sektorekoak.
Hotel-, ostatu-, olgeta-, kirol-, osasun-, sorospen- eta turismo-kanpaleku-modalitateetan, baldin-eta landa-ingurunean horiek finkatzea egoki bada eta onura publikoko edo interes sozialeko arrazoiengatik justifikaturik badago.
Edozein modutan, erabilera horiek soil-soilik finkatu ahal izango dira honako Arau hauek onartu baino lehen jada existitzen ziren eraikuntzetan.
*Ekipamendu komunitarioa.
Soil-soilik honako Arau hauek onartu baino lehen jada existitzen ziren eraikuntzetan, landa-ingurunearekin bateragarriak diren modalitateetan, baldin-eta hura bertan finkatzea egoki bada eta onura publikoko edo interes sozialeko arrazoiengatik justifikaturik badago.
Debekaturiko erabilerak: Aurreko modalitateen barruan sarturik ez daudenak.
Babeseko Nekazaritza-Zonetan nekazaritza-jarduerei dagozkien nekazaritza-ustiapen-erabileren ezarpena bultzatuko da abeltzaintza- edo baso-jardueren aurrean; azken horien izaera intentsiboa mugaturik egongo da lurzoru mota honetan egiten diren nekazarita-jarduerak zaindu eta ustiatzera.
Babeseko Baso-Zonetan ere ez da egokitzat hartuko baso-baliabideak zentzuz ustiatu eta zaintzea helburu ez duen beste edozein erabileraren ezarpena.
Interes Hidrologikoa Akuiferoak dituzten zonetan, lurpeko urak kutsatzeko arriskua daukaten isurpenak produzitzen dituzten erabilerak edo jarduerak debekaturik daude; baimengarriak diren erabileren kasuan, beharrezkoa izango da kutsadura-arriskuari aurre egiteko neurri zuzentzaileen eraginkortasuna bermatuko duen azterketa hidrologikoa aurkeztea.
Udalerrian, Aizkorri Mendietako lurraldearen barruan sartzen den Babes Bereziko Espazio Natural Interesgarrien barruan dauden lurrei dagokienez, honako erregimen honek aldi baterako izaera izango du, harik-eta multzo moduan Parke Natural izendatu eta Aizkorri Inguruetako Natur Baliabideen Ordenazio-Planari dagokion onespena eman arte, bertan ezarriko baita dagokion erregimena, xehetasunez azalduta.
D.30. Sakabanaturiko Landa-Auzunea.
Dagokion eraikuntza- eta erabilera-erregimenaren ezarpena, izapidetu beharreko Plan Bereziari egokitu beharko zaio Legebiltzarreko 5/98 Legearen xedapenei atxikita dagoenez; Landa-Zona Arruntari dagokion erabilera-erregimenak, berriz, aldi baterako aplikazioa izango du aipaturiko lurzoruan.
E. KOMUNIKABIDEEN SISTEMA OROKORRA
«E.10. Hiriarteko Errepideak».
·
Eraikuntza-erregimena.Ez dago baimenduta zona hauetan eraikitzea funtzio-elementuen ezarpena eta errepideei berez dagozkien erabilera lagungarriak helburu dituzten eraikinak izan ezik, sektorean indarrean dagoen legeriaren arabera.
·
Erabilera-erregimena.Errazturiko erabilerak: Ibilgailu-zirkulazioa.
Erabilera onargarriak:
*Errazturiko erabileren erabilera lagungarriak, bide bakoitzarentzat (autopista, autobia edo errepidea) indarrean dagoen sektoreko legeriaren araberakoak, esaterako: Atseden- eta zerbitzu-guneak, kontserbazio- eta ustiapen-zonak, laguntza-lekuak, hornitegiak, erregaiz hornitzeko unitateak eta antzeko beste batzuk.
*Zerbitzu-azpiegiturak: Sestra azpikoak soil-soilik.
Debekaturiko erabilerak: Aurreko modalitateen barruan sarturik ez daudenak.
«E.20. Toki-Errepideak».
·
Eraikuntza-erregimena.Ez dago baimenduta zona hauetan eraikitzea funtzio-elementuen ezarpena eta errepide hauei berez dagozkien erabilera lagungarriak helburu dituzten eraikinak izan ezik, sektorean indarrean dagoen legeriaren arabera.
·
Erabilera-erregimena.Errazturiko erabilerak: Ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazioa.
Erabilera onargarriak:
*Errazturiko erabileren erabilera lagungarriak, bide mota honentzat indarrean dagoen sektoreko legeriaren arabera.
*Zerbitzu-azpiegiturak: Sestra azpikoak soil-soilik.
Debekaturiko erabilerak: Aurreko modalitateen barruan sarturik ez daudenak.
«E.30. Hiri Barruko Bide Nagusiak».
·
Eraikuntza-erregimena.Ez dago baimenduta zona hauetan eraikitzea baldintza horietan baimenduriko erabilerak helburu dituzten sestra azpiko eraikuntzak eta hiri barruko bideei berez dagozkien sestra-gaineko funtzio-elementuak izan ezik.
·
Erabilera-erregimena.Errazturiko erabilerak:
*Ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazioa.
*Aparkamendu publikoa.
Erabilera onargarriak:
*Errazturiko erabileren erabilera lagungarriak, esaterako, autobus-geltokiak eta antzeko beste batzuk.
*Zerbitzu-azpiegiturak: Sestra azpikoak soil-soilik.
Debekaturiko erabilerak: Aurreko modalitateen barruan sarturik ez daudenak.
«E.40. Landa-Bideak».
·
Eraikuntza-erregimena.Ez dago baimenduta zona hauetan eraikitzea horrelako bideei berez dagozkien funtzio-elementuen ezarpena izan ezik, indarrean dagoen sektoreko legerian ezarritakoaren arabera, eta kasuan kasu, Udal Ordenantzetan ezarritakoari jarraituz.
·
Erabilera-erregimena.Errazturiko erabilerak: Ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazioa.
*Erabilera onargarriak:
*Errazturiko erabileren erabilera lagungarriak.
*Zerbitzu-azpiegiturak, sestra azpikoak soil-soilik.
Debekaturiko erabilerak: Aurreko modalitateen barruan sarturik ez daudenak.
«E.50. Bidesare Bereziak».
·
Eraikuntza-erregimena.Ez dago baimenduta zona hauetan eraikitzea errazturiko erabileraren erabilera lagungarriak edukiko dituzten eraikinen ezarpena izan ezik, esaterako, atseden- eta aisialdi-lekuak, eta horrelako bideei berez dagozkien funtzio-elementuak, plangintza bereziak ezartzen dituen terminoetan.
·
Erabilera-erregimena.Errazturiko erabilerak: Bizikleten eta oinezkoen zirkulazioa.
Erabilera onargarriak:
*Errazturiko erabileren erabilera lagungarriak.
*Zerbitzu-azpiegiturak.
*Baso-bide-erabilera.
Urbanizagarria ez den gaur egungo lurzoru-zatietan baso-ustiapenari dagokion aipaturiko izaera osagarriaz; izapidetu beharreko Plan Bereziak ezarritakoaren arabera, huraxe arautu eta errazturiko erabilerekin bateratzeko.
Debekaturiko erabilerak: Aurreko modalitateen barruan sarturik ez daudenak.
«E.60. Trenbide-Sarea».
·
Eraikuntza-erregimena.Trenbide-erabilerei eta hauei dagozkien beste erabilera lagungarri batzuei loturik, baimenduta dago zona hauetan eraikitzea aplikatzekoa den sektoreko legeriak ezarritako baldintzen arabera.
·
Erabilera-erregimena.Errazturiko erabilerak: Trenbidea.
Erabilera onargarriak:
*Errazturiko erabileren erabilera lagungarriak, trenbide-erabilerarekin parekatuta indarrean dagoen sektoreko legeriaren arabera.
Debekaturiko erabilerak: Aurreko modalitateen barruan sarturik ez daudenak.
F.ESPAZIO LIBREEN SISTEMA OROKORRA
«F.10. «Hiri Parkea».
·
Eraikuntza-erregimena.Eraikuntza edergarriak eta espazio libreen erabilera lagungarriak helburu dituzten behin-betiko eta behin-behineko eraikuntzak baino ez dira baimentzen, hala nola lurpean jarri beharreko azpiegitura egokien instalazioak.
Horien ordenazio eta garapena Plan Berezi bat izapidetzeari lotuta egonez gero, plan horrek beste eraikuntza batzuk baimendu ahal izango ditu, baldin-eta parkeak berez daukan aisialdi- eta olgeta-erabilerari zuzenean erlazionaturik badaude edota ekipamendu-erabilerei eta hirugarren sektoreko erabilerei ostalaritza-modalitatearen pean lotuta badaude; orobat ere baimendu ahal izango du beharrezkotzat jotzen den komunikabide-sareko elementuen ezarpena, esaterako, sarbideak eta aparkaleku publikoak.
·
Erabilera-erregimena.Errazturiko erabilerak: Espazio libreen erabilerak, horien lagungarriak barne.
Erabilera onargarriak:
*Merkataritza-erabilerak:
1. kategoriakoak, kioskoak eta antzekoak kasu, aldi baterako edo behin-behineko izaeraz.
2. kategoriakoak, ostalaritza-modalitatean, Plan Bereziak ezartzen dituen baldintzen arabera.
*Ekipamendu-erabilerak, espazio librearekin bateragarriak diren modalitateetan.
Debekaturiko erabilerak: Aurreko modalitateen barruan sarturik ez daudenak.
·
Jabari-erregimena: Titulartasun publikoa.Plan Bereziak baimendu ditzakeen ostalaritza txikiko hirugarren sektoreko erabilerak, emate-erregimenean erabiliko dira.
«F.20. «Hiriko Espazio Libreak».
·
Eraikuntza-erregimena.Eraikuntza edergarriak eta espazio libreen erabilera lagungarriak helburu dituzten behin-betiko eta behin-behineko eraikuntzak soil-soilik baimentzen dira, hala nola lurpean jarri beharreko azpiegitura egokien instalazioak.
·
Erabilera-erregimena.Errazturiko erabilerak: Espazio libreen erabilerak, horien erabilera lagungarriak barne.
Erabilera onargarriak:
*1. kategoriako merkataritza-erabilerak, kioskoak eta antzekoak kasu, aldi baterako edo behin-behineko izaeraz.
*Ekipamendu-erabilerak, espazio librearekin bateragarriak diren modalitateetan.
Debekaturiko erabilerak: Aurreko modalitateen barruan sarturik ez daudenak.
·
Jabari-erregimena: Titulartasun publikoa.G. EKIPAMENDU KOMUNITARIORAKO SISTEMA OROKORRA
«G.10.Ekipamendu Komunitariorako Zonak».
·
Eraikuntza-erregimena.Ekipamendu komunitarioak finkatzea helburu duten zonak; «Hirigintza-Arau Partikularrean» edo, kasuan kasu, dagokion garapen-plangintzan ezarritako eraikuntza-erregimen bereiziaren araberakoak.
·
Erabilera-erregimena.Errazturiko erabilerak:
Ekipamendu komunitarioa.
Dagokion «Arau Partikularrean», bai generikoki bai espezifikoki, kasuan kasu ezarritako modalitateetan.
Erabilera onargarriak:
*Etxebizitza.
Ekipamenduaren erabilera lagungarri gisa.
*Ekipamenduaren edota beroni bateraturiko beste erabilera lagungarri batzuk.
Debekaturiko erabilerak: Aurreko modalitateen barruan sarturik ez daudenak.
·
Jabari-erregimena: Titulartasun publikoa.H. IBAI-IBILGUEN SISTEMA OROKORRA
·
Eraikuntza-erregimena.Horri buruz indarrean dagoen sektoreko legeriak ontzat ematen dituen eraikuntzak baino ez, baimena duten jabari-zonetan.
·
Erabilera-erregimena.Errazturiko erabilerak: Ibai-ibilguak.
Erabilera onargarriak: Indarrean dagoen sektoreko legeriak baimendutakoak.
Debekaturiko erabilerak: Gainerako guztiak.
«I. ZERBITZU-AZPIEGITUREN SISTEMA OROKORRA»
·
Eraikuntza-erregimena.Dagozkien azpiegituren zerbitzurako dauden eraikuntza eta instalazioak besterik baimenduta ez daukaten zonak, horiek garatuko dituzten Proiektuek edo Plan Bereziek arauturiko baldintzen pean eta dagokion sektoreko legeriak ontzat ematen dituen baldintzen arabera.
·
Erabilera-erregimena.Errazturiko erabilerak: Zerbitzu-azpiegiturak.
Erabilera onargarriak:
Erabilera nagusiaren lagungarriak horiek kontsolidatzen diren baldintzetan, eta haiek garatuko dituen plangintza berezian baimendutakoak, indarrean dagoen sektoreko legeriaren arabera.
Debekaturiko erabilerak: Gainerako guztiak.
1.6 Art. Kalifikazio Globaleko zehaztapenetan onartutako arauzko lotespena eta tolerantziak.
1.Interes orokorreko arrazoi objektiboetan oinarrituta kasuan kasu, Udalbatzak ebaluatuko ditu-eta, Lurzoru Urbanizagarrian formulatu beharreko garapen-plangintzak, Plan Partzialak alegia, hainbat doitze egin ahal izango dizkio, batetik, ordenaturiko erabilera globaleko zonei eta, bestetik, Urbanizagarria ez den Lurzoruaren arteko mugapenari, halako moldez non, kasu bakar batean ere, ez baita aipaturiko zonen azalera gehituko ezta gutxituko ere %5etik gorako portzentaian.
Bazterturiko azalerak aipaturiko bazterketarako beharrezkoa izango da jabe afektatuen onarpen espresua agiri notarial bidez jasotzea gehitu egingo zaizkio, edozein kasutan, aldameneko Lurzoru Urbanizaezinari dagokion «erabilera globaleko zonari».
Lurzoru Urbanizagarriaren barruan sarturiko Zonen kasuan horien muga Ibai-Ibilguen Sistema Orokorrak osatzen baitu, Plangintza Partzialak aipaturiko muga doitu egingo du jabari publiko hidraulikoaren mugabanaketa-lerroari dagokion heinean, Zonak jasango duen gehitze- edo gutxitze-portzentaia-erlazioa kontuan hartu gabe; bestalde, aipaturiko doitzeak ez du eraginik izango plangintza orokorrak berez duen zehaztapen-mailaren gainean.
2.Lurzoru Urbanizagarrian, xehekaturiko plangintzak egoitza-erabileretarako destinatuko diren erabilera globaleko zonen zati-afekzioak ezarri ahal izango ditu sistema orokorren elementuetan oinarrituta, baldin-eta okupaturiko azalerak mugaturiko zona-azaleraren %10 gainditzen ez badu.
Baldintza horietan, azalduriko okupazioak ez du exijituko afektaturiko zonari edo zonei izendatu zaien hirigintza-probetxamendua berriro doitzea.
Era berean, plangintza-exijentziarik gabe baina, Lurzoru Ez-Urbanizagarrian adostu ahal izango da aipaturiko portzentaiaren azpitik landa-zonen afekzioa, aipaturiko sistema orokorretan oinarrituta.
3.Aurreko apartaduan azalduriko irizpideari buruzko aplikazio espezifiko gisa, adierazitako lurzoru-motetan, funtzio-elementuak edo errepideen zerbitzurako dauden elementuak finkatu ahal izango dira hornitegiak, sorospen-lekuak, autobus-geralekuak eta beste hainbat, hala nola «sistema orokor» hauei atxikitako zerbitzu-elementuak (aipaturiko sistema moduan kalifikaturik dauden kanpoko lurzoruetan), aipaturiko lurzoruetan ezarpen hori espreski baimenduta ez egon arren.
Ondorio horretarako, azalduriko elementuen ezarpena sistema orokorretako afekzio-eremuaren zabalpentzat joko da, eta lehen adierazitako mugekin bat etorri beharko du.
Aipaturiko elementuek titulartasun pribatuko irabazi-probetxamendurako elementuak balituzte, eta erabilera globaleko zonarentzat probetxamendu-muga jakin bat modu zuzen eta espresoan, eta arau-izaeraz ezarrita balego, orduan konputatu egingo dira honi buruz eginiko kalkuluen ondorioetarako. Erabilerek dotazio-izaera izanez gero, ez da irizpide hau erabiliko, ezta lurzoru publikoetan finkatuko balira ere.
4.Berauen bidez, proposaturiko helburua lortuko dela bermatzen baldin bada, Hiri-Lurzoru eta Lurzoru Urbanizagarrietan formulatu beharreko garapen-plangintzak berriz doitu ahal izango du puntualki xehekaturiko ordenazio-izendapenen lurralde-eragina proiektu honetan plangintza orokor mailaz ezarrita.
5.Lurzoru Ez-Urbanizagarrian plangintza bereziak eta obra-proiektuek Komunikabideen eta zerbitzu-Azpiegituren sistema orokorretan jasotako elementuen zonifikazioa aldatu ahal izango dute, trazaketan eta elementuen xehetasun-konfigurazioan doitze-lanak egin ahal izateko.
Trenbide zaharraren plataformari buruzko kasu espezifikoari dagokionez gaur egun, ibilbide berezikoa baita edo bizikleta eta oinezkoen zirkulaziorako funtzionatzen baitu, planoetan jasota dagoen zonifikazioak orientatzeko baino ez du balio trazaketa-eskema-mailan, gehien-gehiena «errodadura» zona mugaturik baitago era berean, garatzeko eta doitzeko behar diren babes-zonak eta aldameneko lurzorua zehatz mugatu gabe daude; zentzu horretan, Plan Bereziari edota izapidetu beharreko Urbanizazio-Proiektuari egokituko zaie udalerriko trazaketa osoan eremua zehatz mugatzea aldaketa edo zuzenketa puntualak egiteko, Arau hauek aldatzea nahitaezkoa izango ez bada ere.
6.Proiektu honen barruan ezarritako zonakatze globalari buruzko doitze-lanak, aurreko epigrafeetan azalduriko mugen barruan aurkitzen ez badira, Arau Subsidiarioen aldatzailetzat joko dira ondorio guztietarako, eta ezaugarri horiek jasoko dituen txosten batean aurretik formulatzeko exijentzia ekarriko dute ondorioz.
7.Lurzoru Urbanizagarritzat jotako erabilera globaleko zonetan eta Hiri-Lurtzat jotakoetan, espreski halaxe ezarrita dagoenetan, izendaturiko eraikigarritasun-indizea/k zehaztapen erregulatzailetzat hartuko da/dira ordenaturiko eraikuntza-probetxamendua mugatzeko ondorioetarako.
Aipaturiko eraikuntza-probetxamendua, edozein kasutan, emaitzazko zona-azalerak adierazitako eraikigarritasun-indizeen produktua izango da honako artikulu honen aurreko apartatuetan baimendutako zonak mugatzeko doitzeak kasuan kasu eginda.
8.«Hirigintza-Interbentziorako Areei buruzko Arau Partikularrek», erabilera globaleko zonari dagozkion eraikuntza-erregimenarekin eta berezko erabilerekin bat ez datozen eraikuntzak bertan kokaturikoak finkatu ahal izango dituzte.
3. ATALBURUA.«XEHEKATURIKO KALIFIKAZIOA»
1.7 Art.Xehekaturiko Kalifikazio-erregimenaren formulazioa.
1.Hurrengo artikuluan bereizten diren xehekaturiko erabilerako zonei dagokien erregimen juridikoa, ondoko zehaztapen guztiak eta horietariko bakoitza aplikatzetik ondorioztatzen dena izango da:
a)Atalburu honexetako 1.9 artikuluan horietako bakoitzarentzat ezarritako eraikuntza- erabilera- eta jabari-erregimen orokorra.
b)«Ordenantza Erregulatzaileak», Dokumentu honexetako «Hirugarren Izenburua. Eraikuntzari eta Lurzati Eraikigarrien Erabilerari buruzko Ordenantza Erregulatzaileak» delakoetan jasota.
c)«Hiri-Lurzorua» sailkapenaren barruan sarturik dauden Hirigintza-Interbentziorako Areen kasuan, Arau Partikularretako «III. Xehekaturiko Kalifikazioa» epigrafean ezarritako zehaztapenak, hain zuzen.
Proiektu honetan planteaturiko zuzeneko aurreikuspen-exekuzioa baimendurik dago horietan guztietan.
d)Lurzoru Urbanizagarria sailkapenaren barruan sarturik dauden Hirigintza-Interbentziorako Zonen kasuan, formulatzekoa den garapen-plangintzak ezarriko dituen zehaztapenak.
2.Bai Arau Subsidiario hauen aginduz bai geroko aukerazko zehaztapenez, Lurzoru Urbanizagarrian edota, kasuan kasu, Hiri-Lurzoruan formulatzen den garapen-plangintza aurreko 1.a eta 1.b apartatuetan aipaturiko zehaztapenetara egokitu beharko da.
1.8 Art. Xehekaturiko Kalifikazioaren Sistematizazioa.
1.Xehekaturiko kalifikazioa jarraian aipatzen diren xehekaturiko oinarrizko erabilera-zonen edo eremuen arabera sistematizaturik dago:
«a».Egoitza-Lurzatiak.
«b».Industria-Lurzatiak.
«c».Hirugarren sektoreko erabileretarako Lurzatiak.
«e».Komunikabideen Sistemak.
«f».Espazio Libreak.
«g».Ekipamendu Komunitariorako Lurzatiak.
«h».Ibai-ibilguak.
«i».Zerbitzu-Azpiegiturak.
2.Aurreko epigrafean azaldutako xehekaturiko erabilera-zonak edo eremuak, jarraian zehazten diren barianteen arabera garaturik daude, horietariko bakoitza erabilera- eta eraikuntza-erregimen espezifiko baten bidez karakterizatzen delarik.
a.Egoitza-Lurzatiak.
a.10.Hirigune historikoko Egoitza-Lurzatiak.
a.20.Eraikuntza Intentsiboko Egoitza-Lurzatiak.
a.30.Garapen baxuko Eraikuntzako Egoitza-Lurzatiak.
b.Industria-Lurzatiak.
b.10.Industria-Lurzati Arruntak.
b.20.Industria Bereziko Lurzatiak.
c.Hirugarren Sektoreko Erabileretarako Lurzatiak.
c.10.Hirugarren Sektoreko Erabileretarako Lurzatiak.
e.Komunikabideen sistemak.
e.10.Hiriarteko Errepideak.
e.20.Toki-Errepideak.
e.30.Hiri-Bideak.
e.50.Bidesare Bereziak (Bidegorri).
e.60.Aparkamendu edo garajerako lurzatiak.
f.Espazio Libreak.
f.10.Hiri-Parkea.
f.20.Hiri-Espazio Libreak.
f.30.Hiri-Espazio Arruntak.
g.Ekipamendu Komunitariorako Lurzatiak.
g.10.Ekipamendu Komunitariorako Lurzatiak.
h.Ibai-Ibilguak.
h.10.Ibai-Ibilguak.
i.Zerbitzu-Azpiegituretarako Lurzatiak.
i.10.Zerbitzu-Azpiegituretarako Lurzatiak.
3.Garapen-plangintzak erabilera xehekatuko zona mota-bariante berriak zehaztu ahal izango ditu, berauei esleitutako eraikuntza- eta erabilera-baldintza partikularretan ezarritakoaren arabera.
1.9. Art.Xehekaturiko azpizonetan aplikagarria den eraikuntza-, erabilera- eta jabari-erregimen orokorra.
Izaera orokorraz, Arau Partikularrei lotzen zaizkien zehaztapenak, kasuan kasu eta espreski, dagokion «Hirigintza-Erregimen Orokorreko» II. apartaduan ezarri beharko direla ulertzen da, eta plangintza orokorreko maila emango zaie.
Xehekaturiko plangintza edo ordenazioari lotzen zaizkienean, berriz, Arau Partikularretako «Xehekaturiko Ordenazioko» III. apartaduan zehaztu ahal izango dira, edo, kasuan kasu, xehekaturiko plangintzan, eta arautze-maila horixe emango zaie.
«a»EGOITZA-LURZATIAK
«a.10.Hirigune Historikoko Egoitza-Lurzatiak».
·
Eraikuntza-erregimena.Hirigune historikoaren hiri-bilbea osatzen duten egoitza-asentamendu zaharrez konfiguraturiko lurzatiak; historia, arkitektura eta kultur ikuspegitik duten balio berezien garrantzia dela-eta, babes eta zaintza berezia dutenak. Hiri-morfologiari eta tipologia arkitektonikoari eustea nagusitu behar da ordezkapen eta oin berriko interbentzioen aurrean birgaikuntza-prozesuen bidez, balio garrantzitsua duen ondare eraikiari eta urbanizatuari eutsi ahal izateko.
Aipaturiko babes-helburuek ez dute eraikuntza-unitateak edo horietako zati batzuk ordezkatzeko aukera baztertzen bat ez etortzeagatik, eranskin degradagarria izateagatik edo aurri-egoeran egoteagatik, ezta partzialki identifikaturiko lurzatiak okupatzea edo kolmatatzea ere, Eskoriatzako Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziak edota honako Arau hauetako 10. Areako Arau Partikularrak holaxe xedatzen dutenean.
Aipaturiko lurzatien eraikuntza-erregimena, 92/05/13an behin-betiko onetsitakoa eta indarrean dagoen «Eskoriatzako Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezian» ezarritakoa izango da; hala nola, kasuan kasu, geroago izapidetu eta onar litezkeen horretxen aldaketak, baita «Hirigune Historikoa» 10. Areari dagokion Hirigintza-Arau Partikularretan ezarritakoa ere, aipaturiko Plan Berezia aldatu edo osatzen den kasuetan.
·
Erabilera-erregimena.Izaera orokorraz, «A.20» zonetan ezarritako erabilera-erregimena ezarri beharko da inguruotan; 1. kategoriako industria-erabilerak soilik ezarri ahal izatea da mugapen bakarra, «Eskoriatzako Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezian» eta HIA.10 «Hirigune Historikoa» Areako Hirigintza-Arau partikularrean ezarritako mugapen, doitze edo osaketen kalterako izan gabe.
«a.20.Eraikuntza Intentsiboko Egoitza-Lurzatiak».
·
Eraikuntza-Erregimena.Eraikin exentuek edo alboz-albo adosatuek okupatzen dituzten lurzatiak (edo okupagarriak direnak); sarbide bertikaleko gune komun baten gainean horizontal eta bertikalki pilaturiko etxebizitzak helburu dituztenak, eraikuntza-modulu bat edo batzuk osatuz. Behe-oineko lokalek egoitza-erabilerei loturik ez dauden erabilerak izan ditzakete helburu, baina kasu horretan, espazio publikoetatik sarbideak izan beharko dituzte, etxebizitzetako sarbideetatik kanpo egongo direnak.
Eraikuntzek, kasuan kasu, eraiki gabeko espazioak izan ahal izango dituzte erantsita.
Lurzati bakar batean eraikuntza bat baino gehiago kokatu ahal izango da; eta baimenduta egongo da erabilera arrunteko espazio eta elementuekin komunitateak osatzea.
Eraikuntzek izan beharreko profil- eta altuera-baldintzak, dagokion Arau Partikularrean kasuan kasu ezarritakoak izango dira.
Izaera orokorraz dagokion Arau Partikularrean edota garapen-plangintzan baldintza murriztailegoak hartu ahal izango badira ere, sestra azpiko bi oin eraikitzeko baimena ematen da.
Baimenduriko gehienezko profil gainetik ondorioztatzen diren espazioek, izaera orokorraz, etxebizitzen eta azpiko oinetako lokalen erabilera lagungarriak izango dituzte helburu; aipaturiko espazioak azpiko oinean dauden etxebizitzei ezinbestez loturiko egoitza-erabilerei zuzendu ahal izango zaizkie, eta erregistro-unitate zatiezina osatu beharko dute beste horiekin. Kasu honetan, ordea, azalera eraikigarri gisa konputatuko dira, baimenduriko sabai-azalerari buruzko kalkuluaren ondorioetarako.
Eraikuntza lurzatian finkatzeko baldintzak, dagokion Arau Partikularrean edo garapen-plangintzan ezarritakoak izango dira.
Eraikuntza arautzeko modua, sestra azpiko oinaren okupazioa barne, honela formulatu egingo da: Edo lurzatiko ordenantza orokorren bidez, edo haietariko bakoitzarentzat zehazturiko ordenantzaren bidez dagokion Arau Partikularrean edota xehekaturiko plangintzan definituko den bezala. Aipaturiko ordenantzak, aurkako adierazpenik izan ezik, xehekapen-azterlanek berez duten arautze-maila berbera izango du; beraz, posible da plangintzako figura honen bidez hura aldatzea.
Okupatzen dituzten eraikinetan ibilgailuentzako sarbide-zereginak bete behar dituzten sestra gaineko espazio eraikigabeak izanez gero, dagozkion urbanizazio-elementuen ordenazioak bai indarreango legerian bai honako Arau hauetan ezarritako ezaugarriak eta dimentsio-baldintzak bete beharko ditu.
·
Erabilera-erregimena.Errazturiko erabilerak eta erabilera onargarriak finkatzeko, Hirigintza-Arau hauetako hirugarren Izenburuko 2. Atalburuko 2. Sekzioan ezarritako baldintzak izan beharko dira kontuan.
Errazturiko erabilerak:
* Egoitza-erabilerak.
Eraikigabeko espazioetan egoitza-erabileraren lagungarriak diratekeen erabilerak finkatzea baimendurik dago, besteak beste: Sarbideak, aparkamendua, lorategiak, kirol instalazioak, likidoturiko gas-deposituak eta antzekoak.
Erabilera onargarriak:
* Hirugarren sektoreko erabilerak.
Ondoko modalitate hauek: Bulegoak, ostalaritza, 1. eta 2. kategoriak, goi-mailako ostalaritza-erabilerak, hirugarren sektoreko erabilera anitzak eta osasun- eta laguntza-erabilerak.
Erabilera horien baimena, kasuan kasu, egoitza-erabilerekin bateratzeko justifikazioak baldintzatuko duela ulertzen da.
Aipaturiko kategorien gaineko merkataritza-erabilerak finkatzeak, espreski aurreikusita egon beharko du dagokion Arau Partikularrean zein Arau hauen garapena formulatzen duen plangintzan.
* Industria-erabilerak.
1. kategoria: Etxebizitza-erabilerarekin parekaturiko erabilera gisa.
2. kategoria: Soil-soilik horren ezarpena baimentzen denean dagokion Arau Partikularrean edo garapen-plangintzan.
Salbuespen-izaeraz, eta dagokion Areako Arau Partikularrean espreski baimentzen den guztietan, 3. kategoriako industria-erabilerak finkatu ahal izango dira, aipaturiko Arauan ezarritako modalitate eta baldintza zehatzetan; gainera, halako ezarpenak egin ahal izateko, hartu beharreko neurri zuzentzaileak ere aplikatu beharko dira, dagokion eraikuntzako gainerako etxebizitzetan eta baimenduriko erabileretan gerta litezkeen eragozpen eta gaitzak saihesteko.
* Garajea.
* Ekipamendu komunitarioa.
Aldameneko egoitza-erabilerekin bateragarriak diren modalitateetan.
Debekaturiko erabilerak: Aurreko modalitateen barruan sarturik ez daudenak.
«a.30.Garapen Baxuko Egoitza- Lurzatiak».
·
Eraikuntza-erregimena.Lurzati hauetan altxaturiko eraikuntzen tipologia bloke exentu, isolatu edo etxebizitza bakarreko eraikuntza-moduluena alboz-albo atxikita izan beharko da; sartzeko, sarbide bertikaleko espazio arrunten bidezko sarrerak izango dituzte; edo bestela, banan-banako eran konfiguratuta. Edozein kasutan, lorategiak edo atxikitako espazio eraikigabeak edukiko dituzte.
Gehienez jota, eraikin edo eraikuntza-bloke bakarraren ezarpena baimentzen da lurzati bakoitzeko; sestra azpiko hainbat bloke pilatzea, ordea, baimendu egiten da eraikuntza bakarra osatzeko.
Izaera orokorraz, sei etxebizitza gehienez finkatzea baimentzen da lurzati bakoitzeko; eraikuntza-profila, berriz, hiru plantakoa izango da sestra gainetik eta beste bi plantakoa sestra azpitik; hala ere, dagokion Arau Partikularrean baliteke baldintza zorrotzagoak ezartzea, edota horiek gaindituko dituzten eraikuntzak finkatzea.
Izaera orokorraz, baimenduriko gehienezko profil gainetik ondorioztatzen diren espazioek azpiko oinetan dauden etxebizitza eta lokalen erabilera lagungarriak izango dituzte helburu; aipaturiko espazioek azpiko oinean dauden etxebizitzei nahitaez loturiko egoitza-erabilerak izan ahalko dituzte helburu, eta erregistro-unitate zatiezina osatuko beharko dute beste horiekin. Kasu honetan, ordea, azalera eraikigarri moduan konputatuko dira, baimenduriko sabai-azalerari buruzko kalkuluaren ondorioetarako.
Eraikuntza lurzatian finkatzeko baldintzak, dagokion Arau Partikularrean edo garapen-plangintzan ezarritakoak izango dira.
Eraikuntza arautzeko modua sestra azpiko oinaren okupazioa barne honela formulatuko da: Edo lurzatiko ordenantza orokorren bidez, edo haietariko bakoitzarentzat zehazturiko ordenantzaren bidez (dagokion Arau Partikularrean edo xehekaturiko plangintzan definituta dagoenez). Aipaturiko ordenantzak aurkako adierazpenik egon izan ezik xehekapen-azterlanek berez duten arautze-maila berbera izango du; beraz, plangintzako figura honen bidez aldatu ahal izango da.
Okupatzen dituzten eraikinetan ibilgailuentzako sarbide-zereginak bete behar dituzten sestra gaineko espazio eraikigabeak baldin badituzte, dagozkion urbanizazio-elementuen ordenazioak bai indarreango legerian bai honako Arau hauetan ezarritako ezaugarriak eta dimentsio-baldintzak bete beharko ditu.
·
Erabilera-erregimena.Errazturiko erabilerak eta erabilera onargarriak finkatzeko, Hirigintza-Arau hauetako hirugarren Izenburuko 2. Atalburuko 2. Sekzioan ezarritako baldintzak izan beharko dira kontuan.
Errazturiko erabilerak:
*Egoitza-erabilerak.
Eraikigabeko espazioetan egoitza-erabileraren lagungarriak diren erabilerak finkatzea baimendu egiten da, besteak beste: Sarbideak, aparkamendua, lorategiak, kirol instalazioak, jolas- eta egonaldi-lekuak, likidoturiko gas-deposituak eta lurzatia okupatzen duten etxebizitzen izaera pribatuko beste erabilera antzeko batzuk.
Erabilera onargarriak:
*Hirugarren sektoreko erabilerak.
Ondoko modalitate hauek: Bulegoak, ostalaritza (jatetxe motako ostalaritza-modalitatean soil-soilik), hirugarren sektoreko erabilera anitzak eta osasun- eta laguntza-erabilerak
Erabilera horien baimena, kasuan kasu, egoitza-erabilerekin bateratzeko justifikazioak baldintzatuko duela ulertzen da.
Aipaturiko kategorien gaineko merkataritza-erabileren ezarpenak espreski aurreikusita egon beharko du dagokion Arau Partikularrean zein Arau hauen garapena formulatzen duen plangintzan.
*Industria-erabilerak.
1.kategoría: Etxebizitza-erabilerarekin parekaturiko erabilera gisa.
*Garajea.
Erabilera lagungarri gisa, behe-oinean edo sestra-azpian.
*Ekipamendu komunitarioa.
Aldameneko egoitza-erabilerekin bateragarriak diren modalitateetan.
Debekaturiko erabilerak: Aurreko modalitateen barruan sarturik ez daudenak.
«b» INDUSTRIA-LURZATIAK
b.10.Industria Arrunteko Lurzatiak.
·
Eraikuntza-erregimena.Lurzati hauek industria-eraikuntza arruntak finkatzea dute helburu, tipologia intentsibokoak edo isolatukoak izan, eta funtzionalki eta juridikoki enpresa bat edo batzuk osatzea izango dute helburu.
Lurzatiketaren baldintzei dagokienez, hala nola eraikuntzen zatiketa posibleari dagokionez zatiketa horizontala eta jarduera desberdinen okupazioa barne, dagozkien Arau Partikularretan ezarritakoa hartuko da kontuan, edo bestela, formulatu beharreko garapen-plangintzari egingo zaio kasu.
Lurzati bakoitzak ibilgailuentzako zuzeneko sarbidea eduki beharko du inguruko bide publikoetatik edo eraikigabeko espazio pribatuetatik zuzenduta horien jabetza, kasuan kasu, aurrean dituzten lurzatietako edo lokaletako titularrek erdibanatu ahal izango dute elkarrekin; horrez gain, dagokion karga eta deskargarako espazioa ere izan beharko du honako Arau hauetan ezarritako baldintzak bete egin beharko dituztenak.
Baimenduriko gehienezko profil eta altuera-baldintzak dagokion Arau Partikularrean ezarritakoak izango dira, Area bakoitzean finkatu beharreko industria motaren ezaugarriak eta funtzio-premiak kontuan hartuta.
Eraikuntza lurzatian finkatzeko baldintzak, hala nola okupazio- eta erretiro-baldintzak, besteak beste, dagokion Arau Partikularrean ezarritakoak izango dira.
Eraikuntza arautzeko modua, sestra azpiko oinaren okupazioa barne, honela formulatuko da: Edo lurzatiko ordenantza orokorren bidez, edo haietariko bakoitzarentzat zehazturiko ordenantzaren bidez dagokion Arau Partikularrean edo xehekaturiko plangintzan definituta dagoenez.
Okupatzen dituzten eraikinetan ibilgailuentzako sarbide moduan balio duten sestra gaineko espazio eraikigabeak dituzten lurzatien kasuan, dagozkien urbanizazio-elementuen ordenazioak bai indarreango legerian bai honako Arau hauetan ezarritako ezaugarriak eta dimentsio-baldintzak bete beharko ditu.
·
Erabilera-erregimena.Errazturiko erabilerak: Industria-erabilerak.
Erabilera onargarriak:
*Egoitza-erabilerak.
Lurzatia okupatzen duen industriaren erabilera lagungarri moduan soil-soilik, honi erregistro-bidez loturik egongo baita gehienez, etxebizitza bat lurzati bakoitzeko.
*Hirugarren sektoreko erabilerak.
Merkataritza-erabilerak.
Bulegoak.
Industria erabilerei loturik ez egon arren, kanpotiko jendearen joan-etorria modu garrantzitsuan areagotu dezaketen erabilerak izan ezik.
Hotel- eta ostatu-erabilerak.
Dagokion Arau Partikularrak zein xehekaturiko plangintzak espreski baimentzen dutenean.
Olgeta-erabilerak.
*Garajea.
*Ekipamendu komunitarioa.
Industria-erabilerei loturik ez dagoen jendetza ugariren etorrerari bide ematen dioten modalitate guztietan.
Debekaturiko erabilerak: Aurreko modalitateen barruan sarturik ez daudenak.
b.20.Industria Bereziko Lurzatiak.
·
Eraikuntza-erregimena.Izaera orokorraz, industria-eraikuntza desberdinak finkatzea helburu duten lurzatiak, euren ezaugarri teknologikoengatik eta jardueraren beraren ezaugarriengatik, hiri- eta ingurugiro-kalitate-maila handia eskaintzen dutenak; hirugarren sektoreko erabilerekin bateragarriak dira.
Lurzati hauetako eraikuntzak bereiziriko erregimen arautzailearekin bat etorri beharko du; dagokion xehekaturiko erregulazioa, berriz, dagokion Arau Partikularrean edo garapen-plangintzan ezarrita dago, izendatu zaizkion erabilera-baldintza espezifikoen arabera.
Baimenduriko gehienezko profil- eta altuera-baldintzak hala nola eraikuntzak berez dituenak lurzatian finkatu, lurzatia okupatu edo lurzatitik erretiratzeko, dagokion Arau Partikularrean ezarritakoak izango dira.
Eraikuntza arautzeko modua, sestra azpiko oinaren okupazioa barne, honela formulatuko da: Edo lurzatiko ordenantza orokorren bidez, edo haietariko bakoitzarentzat zehazturiko ordenantzaren bidez dagokion Arau Partikularrean edo xehekaturiko plangintzan definituta dagoenez.
Okupatzen dituzten eraikinetan ibilgailuentzako sarbide moduan balio duten sestra gaineko espazio eraikigabeak dituzten lurzatien kasuan, dagozkion urbanizazio-elementuen ordenazioak bai indarreango legerian bai honako Arau hauetan ezarritako ezaugarriak eta dimentsio-baldintzak bete beharko ditu.
·
Erabilera-erregimena.Errazturiko erabilerak:
*Industria-erabilerak.
Maila teknologikoaren eta jarduerak berez dituen ezaugarrien arabera, jaulkipen kutsagarririk ezagatik eta salerosgaiak garraiatu eta biltegiratzeko operazio-mugimendu eskasengatik, hiri- eta ingurugiro-kalitate-maila handia eskaintzen duten modalitate eta barianteak, zonan baimenduriko hirugarren sektoreko erabilerekin edota zerbitzu-erabilerekin bateragarriak direnak.
*Hirugarren sektoreko erabilerak.
*Ekipamendu komunitarioa.
Erabilera onargarriak:
*Etxebizitza.
Lurzatian errazturiko erabileren erabilera lagungarri moduan soil-soilik, erregistro-bidez hari loturiko egongo baita etxebizitza bat, gehienez, lurzati bakoitzeko.
*Garajea.
Debekaturiko erabilerak: Aurreko modalitateen barruan sarturik ez daudenak.
c.10.Hirugarren Sektoreko Erabileretarako Lurzatiak.
·
Eraikuntza-erregimena.Lurzati hauetako eraikuntzak bereiziriko erregimen arautzailearekin bat etorri beharko du; horri buruzko araubidea, berriz, dagokion Arau Partikularrean edo, bestela, garapen-plangintzan ezarrita dago, izendatu zaizkion erabilera-baldintza espezifikoen arabera.
Okupatzen dituzten eraikinetan ibilgailuentzako sarbide moduan balio duten sestra gaineko espazio eraikigabeak dituzten lurzatien kasuan, dagozkion urbanizazio-elementuen ordenazioak bai indarreango legerian bai honako Arau hauetan ezarritako ezaugarriak eta dimentsio-baldintzak bete beharko ditu.
·
Erabilera-erregimena.Errazturiko erabilerak: Hirugarren sektoreko erabilerak.
Erabilera onargarriak:
*Etxebizitza.
Lurzatian dagoen hirugarren sektoreko erabileraren erabilera lagungarri moduan soil-soilik, erregistro-bidez hari loturiko egongo baita etxebizitza bat, gehienez, lurzati bakoitzeko.
*Garajea.
*Ekipamendu komunitarioa.
Hirugarren sektoreko erabilerekin bateragarriak diren modalitateetan.
Debekaturiko erabilerak: Aurreko modalitateen barruan sarturik ez daudenak.
e. KOMUNIKABIDEEN SISTEMAK
e.10.«Hiriarteko Errepideak».
·
Eraikuntza-erregimena.Baztertuta (funtzio-elementuak eta errepideek berez izan ohi dituzten erabilera lagungarriak gordetzea helburu duten eraikinak izan ezik), indarrean dagoen sektoreko legeriaren arabera.
·
Erabilera-erregimena.Errazturiko erabilerak: Ibilgailu-zirkulazioa.
Erabilera onargarriak:
*Errazturiko erabileren erabilera lagungarriak, bide mota bakoitzarentzat autopista, autobia edo errepidea indarrean dagoen sektoreko legeriaren arabera, esaterako: Atseden-lekuak eta zerbitzu-guneak, kontserbazio- eta ustiapen-zonak, autobus-geltokiak, pisaketa-baskulak, sorospen-postuak, hornitegiak, erregaiz hornitzeko unitateak eta antzeko beste batzuk.
*Zerbitzu-azpiegiturak: Sestra-azpikoak soil-soilik.
Debekaturiko erabilerak: Aurreko modalitateen barruan sarturik ez daudenak.
·
Jabari-erregimena: Publikoa.e.20.«Toki-Errepideak».
·
Eraikuntza-erregimena.Ez dago baimenduta zona hauetan eraikitzea (funtzio-elementuak eta errepide hauek berez izan ohi dituzten erabilera lagungarriak gordetzea helburu duten eraikinak izan ezik), indarrean dagoen sektoreko legeriaren arabera.
·
Erabilera-erregimena.Errazturiko erabilerak: Ibilgailu-zirkulazioa.
Erabilera onargarriak:
*Oinezkoen zirkulazioa.
*Errazturiko erabileren erabilera lagungarriak, errepide mota hauentzat indarrean dagoen sektoreko legeriaren arabera.
*Zerbitzu-azpiegiturak: Sestra-azpikoak soil-soilik.
Debekaturiko erabilerak: Aurreko modalitateen barruan sarturik ez daudenak.
·
Jabari-erregimena: Publikoa.e.30.«Hiri-Bideak».
·
Eraikuntza-erregimena.Ez dago baimenduta zona hauetan eraikitzea baldintza horietan baimenduriko erabilerak helburu dituzten sestra-azpiko eraikuntzak izan ezik, eta, hiri-bideek berez izan ohi dituzten sestra-gaineko funtzio-elementuak izan ezik.
·
Erabilera-erregimena.Errazturiko erabilerak: Ibilgailu-zirkulazioa.
Erabilera onargarriak:
*Oinezkoen zirkulazioa.
*Errazturiko erabileren erabilera lagungarriak, esaterako, autobus-geltokiak eta antzeko beste batzuk.
*Zerbitzu-azpiegiturak: Sestra-azpikoak soil-soilik.
*Aparkamendua.
*Garajea.
Sestra-azpian soil-soilik; horien ezarpena xehekaturiko plangintzan espreski zehaztuta ez badago, Xehekapen-Azterlan bat formulatzea exijituko da.
Debekaturiko erabilerak: Aurreko modalitateen barruan sarturik ez daudenak.
·
Jabari-erregimena: Publikoa.Titulartasun pribatuko erabileren ezarpena «administrazio-emate»-erregimenaren pean egingo da.
«e.50.Bidesare Bereziak».
·
Eraikuntza-erregimena.Baztertuta (baimenduriko sestra-azpiko eraikuntzak izan ezik xehekaturiko plangintzak espreski arautu beharko baititu eta bide hauek berez dituzten eta euren zerbitzurako ohi dituzten sestra-gaineko funtzio-elementuak izan ezik).
·
Erabilera-erregimena.Errazturiko erabilerak: Oinezkoen eta bizikleten zirkulazioa.
Erabilera onargarriak:
*Hiri-bideen erabilera lagungarriak.
*Zerbitzu-azpiegiturak, sestra-azpikoak soil-soilik.
*Ibilgailu-zirkulazioa.
Erdibanaturiko bideetan edota oinezkoak/ibilgailuak batera dabiltzan bideetan, oinezkoen eta bizikleten zirkulazioak lehentasuna izango du.
*Garajea.
Sestra-azpian soil-soilik; horien ezarpena xehekaturiko plangintzan espreski zehaztuta ez badago, Xehekapen-Azterlan bat formulatzea exijituko da.
Debekaturiko erabilerak: Aurreko modalitateen barruan sarturik ez daudenak.
·
Jabari-erregimena: Publikoa.Titulartasun pribatuko erabileren ezarpena «administrazio-emate»-erregimenaren pean egingo da.
«e.60.Garajerako Lurzatia».
·
Eraikuntza-erregimena.Sestra-azpiko eraikuntza-lurzatiak, lurpeko aparkamendu edo garajea izatea beste helbururik ez dutenak; eraikuntzak bereiziriko erregimen arautzaile bati loturik egon beharko du, dagokion Arau Partikularrean ezarrita dagoen araubidearen arabera, eta izendatu zaizkion erabilera-baldintza espezifikoak kontuan hartuta.
Sestra-gaineko espazio eraikigabeetan, dagozkion urbanizazio-elementuen ordenazioak bai indarreango legerian bai honako Arau hauetan ezarritako ezaugarriak eta gutxieneko dimentsio-baldintzak bete beharko ditu.
·
Erabilera-erregimena.Errazturiko erabilerak: Garajea, lurpean soil-soilik.
Erabilera onargarriak: Erabilera nagusiaren erabilera lagungarriak.
Debekaturiko erabilerak: Aurreko modalitateen barruan sarturik ez daudenak.
f. ESPAZIO LIBREAK
f.10.Hiri Parkea
·
Eraikuntza-erregimena.Espazio libreen erabilera lagungarriak izatea helburu dituzten eraikuntza edergarriak eta behin-betiko edo behin-behineko eraikuntzak baino ez daude baimendurik, hala nola lurpean jarri beharreko dagozkien azpiegiturak.
Horren ordenazio eta garapena Plan Berezi bat izapidetzeari loturik dagoenean, Plan honek Parkeak berez duen olgeta- eta atseden-erabilerarekin zuzen erlazionaturiko beste eraikuntza batzuk baimentzea ala ez zehaztu ahal izango du, ekipamendu-erabilerei eta ostalaritza komertzial-modalitateko hirugarren sektoreko erabilerei lotuta egongo direnak; orobat ere baimendu ahal izango du beharrezkotzat jotzen diren komunikabide-sareko elementuen ezarpena ere (esaterako, sarbideak eta aparkaleku publikoak).
·
Erabilera-erregimena.Errazturiko erabilerak: Espazio libreen erabilerak, berauen erabilera lagungarriak barne.
Erabilera onargarriak:
Merkataritza-erabilerak:
*1. kategoriakoak, kioskoak eta antzekoak kasu, behin-behineko edo behin-betiko izaeraz.
*2. kategoriakoak, ostalaritza-modalitatean, Plan Bereziak zehaztutako baldintzen arabera.
*Ekipamendu-erabilerak, espazio librearekin bateragarriak diren modalitateetan.
Debekaturiko erabilerak: Aurreko modalitateen barruan sarturik ez daudenak.
·
Jabari-erregimena: Titulartasun publikoa.Plan Bereziak baimendu ditzakeen ostalaritza txikiko hirugarren sektoreko erabilerak emate-erregimenaren arabera erabiliko dira.
f.20. Hiriko Espazio Libreak.
·
Eraikuntza-erregimena.:Lorategiz edo zuhaitzez hornituriko guneak (esaterako, berdeguneak edo lorategiak), eta batez ere zolaturikoak (esaterako: Jolas-lekuak, ibilbideak eta oinezkoentzako beste zona batzuk), non, izaera orokorraz, eraikitzea bazterturik baitago baldintza horietan baimenduriko erabilerak helburu dituzten behin-behineko eraikuntzak izan ezik; horrelako eraikuntzen gehienezko profila oin bakarrekoa izango da.
·
Erabilera-erregimena.Errazturiko erabilerak: Hiriko espazio libreen erabilerak.
Erabilera onargarriak:
*Hirugarren sektoreko erabilerak.
1. kategoriako merkataritza-erabilerak eta berauei atxikitako beste hirugarren sektoreko erabilera batzuk, behin-behineko izaeraz eta aldi baterako izaera duten ezarpenetan, esaterako, Kioskoetan.
*Ekipamendua.
Behin-behineko izaeraz, aldi baterako izaera duten ezarpenetan.
Debekaturiko erabilerak: Aurreko modalitateen barruan sarturik ez daudenak.
·
Jabari-erregimena: Jabari publikoa.Bertan finkatuko diren hirugarren sektoreko erabilerak administrazio-emate-erregimenaren pean egingo dira.
f.30.Espazio Libre Arruntak.
Horren Eraikuntza-, Jabari- eta Erabilera-Erregimena, azalduriko f.20 azpizonei dagokienari atxikita dago.
g.10.Ekipamendu Komunitariorako Lurzatiak.
·
Eraikuntza-erregimena.Lurzati hauetako eraikuntzak bereiziriko erregimen arautzaileari lotuta egon beharko du; horri buruzko erregulazioa, berriz, dagokion Arau Partikularrean edo, bestela, garapen-plangintzan ezarrita dago, izendatu zaizkion erabilera-baldintza espezifikoen arabera.
Okupatzen dituzten eraikinetan ibilgailuentzako sarbide moduan balio duten sestra gaineko espazio eraikigabeak dituztenean, dagozkion urbanizazio-elementuen ordenazioak hala indarreango legerian nola honako Proiektu honetan ezarritako ezaugarriak eta dimentsio-baldintzak bete beharko ditu.
·
Erabilera-erregimena.Errazturiko erabilerak: Ekipamendu komunitariorako erabilerak.
Erabilera onargarriak:
*Etxebizitza.
Ekipamendurako erabileren erabilera lagungarri gisa soil-soilik (etxebizitza bat).
*Hirugarren sektoreko erabilerak.
Errazturiko erabilerekin bateragarriak eta osagarriak diren modalitateetan.
*Garajea.
Debekaturiko erabilerak: Espreski baimenduta ez dauden guztiak.
·
Jabari-erregimena.Jabari-erregimen orokorra Arau Partikularretan edo garapen-plangintzan ezarritakoa izango da.
1.10 Art.Xehekaturiko Kalifikazioei buruzko zehaztapenetan onartutako arauzko lotespenak eta tolerantziak.
1.Hirigintza-Arau hauetako «Xehekaturiko Kalifikazioa» delako atalburu honetan eta «Lurzati eraikigarrien eraikuntzari eta erabilerari buruzko Ordenantza Erregulatzaileak» izeneko Hirugarren Izenburuan ezarritako zehaztapenak, oro har, eremu desberdinetako edo xehekaturiko zonetako eraikuntza-, erabilera- eta jabari-oinarrizko erregimena osatzen duten zehaztapenak dira, eta beraz, plangintza orokorrari berez dagokion maila izango dute. Horiek aldatu ahal izateko, beharrezkoa izango da maila horretako espedienteari dagokion formulazioa egitea.
2.Proiektu honetan ezarritako xehekaturiko kalifikazioa duten gainerako zehaztapenek, berauek zehazteko, egokia den hirigintza-tresnari dagokion arau-maila izango dute, esaterako: Garapen-plangintza, Xehekapen-azterlana edo plangintzako proiektu-exekuzioa.
Aldaketak edo osaketak egiteko ondorioetarako, espediente horietan egoki deritzona formulatzeari ekingo zaio, indarrean dagoen legerian eta proiektu honetan bertan ezarritako irizpideen arabera.
3.Xehekapen-Azterlanen bidez alda daitezkeen zehaztapenak.
Aurreko atalean azaldutako testuinguruaren barruan, ezarrita dauden xehekaturiko kalifikazioei buruzko zehaztapenak xehekapen-azterlanen bidez aldatu ahal izango dira ondoko kasuetan:
Lur-azalera berriak bidesareari eta espazio libreei gehitzean. Dena den, inolaz ere ezin da berauentzat ezarritako zonifikazioa aldatu, espazio libre arrunten f.30 azpizonei dagokiena izan ezik azken hau aldatzea posible bada ere, ezin izango da murriztu.
Irabazi-asmoak helburu dituzten lurzati eraikigarrientzat ezarritako partzelarioa aldatzean; lehen jarri dugun salbuespen bakarra izan ezik, hau da, zonifikazioa ezin da inolaz ere aldatu.
Aitzitik, ekipamendu komunitariorako erabilerak helburu dituzten «lurzatietan» inoizkako azalerak gehitzea onartuko da.
Jarraian aipatzen diren balizko kasuetan eraikuntza-probetxamendua gehitzean baldin-eta zehaztapen horiei arau-maila handiagoa eman ez bazaie:
*Ekipamendu komunitariorako lurzatien probetxamendua.
*Irabazi-asmoak helburu dituzten lurzati eraikigarrien sestra-azpiko probetxamendua (baldin-eta erabilera lagungarriak eta inolaz ere ez erabilera nagusiak helburu baditu).
Planteaturiko proposamenak norainokoak diren kontuan harturik, Udalak xehekaturiko plangintza-espediente bat eskatu ahal izango du (horiek aurreko ataletan azalduriko baldintzekin bat etorri arren).
Izaera orokorraz, bidesareko eta zerbitzu-azpiegituretako konfigurazio, trazaketa eta sestrak (orokorrak eta lokalak) konpontzeari begira, beren exekuziorako formulatuko diren obra-proiektuen bidez birdoitu ahal izango direla ulertzen da, bai Hirigintza-Arau hauetako 1.6 art.an bai artikulu honexetan ezarritako baldintza orokorren arabera.
BIGARREN IZENBURUA
PLANGINTZA-GARAPENAREN ETA EXEKUZIOAREN ERREGIMEN JURIDIKOA
1. ATALBURUA.LURZORUAREN SAILKAPENA
2.1 Art.Lurzoruaren Sailkapen-Erregimena.
Eskoriatzako udalerrian, ondoan adierazten diren lurzoru motak bereizten dira:
Hiri-lurzorua.
Lurzoru Urbanizagarria.
Lurzoru Urbanizaezina.
Horren mugaketa islaturik dago Arau hauetako D. Planoen Dokumentuan, «II.1.1 Udalerria» eta «II. 1. 2. Hiri-Barrutia» planoetan.
2. ATALBURUA.HIRI-PROBETXAMENDUAREN SISTEMATIZAZIO ETA ESLEIPENA
2.2 Art.Eraikuntza-probetxamendua erregulatzeko sistematizazioa.
1. Irizpide orokorrak.
Lurzati eraikigarriei esleituriko eraikuntza-probetxamendua modu zuzenean eta espreski edo baita zeharka ere zehaztu ahal izango da eraikuntzaren formari buruzko erregulazioaren bitartez.
Izaera orokorraz, eraikuntza-probetxamenduaren zuzeneko erregulazioa sestra-gaineko eraikuntza-probetxamenduei loturik egongo da. Orobat ere, ezarpen-baldintza bereiziak ezartzen direnean, sestra-azpiko probetxamenduak modu berean erregulatu ahal izango dira.
Eraikuntza-probetxamenduaren zeharkako erregulazioa soili-soilik onartuko da hiri-lurzorutzat sailkaturiko Zonetan, eta izaera orokorraz, baita sestra-azpiko probetxamenduetan ere. Erregulazio-formula honen erabilerari esker, ordea, posible izan beharko da esleituriko eraikuntza-probetxamendua egoki koantifikatzea datu hori kontuan izan behar den kasu horietan guztietan, hirigintza-probetxamendua kalkulatzeko xederako.
Eraikuntza-probetxamendua zeharka zehazten den kasuetan, eraikuntzaren forma erregulatzearen bitartez, oinarrizko magnitude erregulatzaileen konputua altuerena eta eraikuntza-profilarena honako Arau hauetan ezarritako konputu-irizpideen arabera egingo da.
Zona edo lurzati bati esleituriko eraikuntza-probetxamendua homogeneoak ez diren zehaztapen-multzo baten bidez zehazten denean probetxamendua sabai eraikigarrian edo eraikigarritasuna eta eraikuntzaren forma erregulatzeko zehaztapenak, hauxe ulertuko da: Baimenduriko probetxamendu maximoa aipaturiko zehaztapenak gainjarrita aplikatzearen ondorio dela; beraz, murritzagoak diren beste horien multzoak mugatuta utziko du.
Edozein modutan, hauxe ulertuko da: Sistema orokor edo toki-sistema izaerako dotazio-erabilerak helburu dituzten lurzatiei esleituriko eraikuntza-probetxamenduak, titulartasun publikokoa nahiz pribatukoa izan, ez duela izaera orokorreko plangintza-mailako zehaztapenik osatzen.
Kausa aurretik justifikatuz gero, eta proposaturiko ezaugarriak eta eraikuntzen edo zabalkuntzen ahalmena kontuan izanik, Udalak lurzati hauei esleitu zaien eraikuntza-probetxamendua gehitzeko baimena eman dezake zinez dagoen probetxamenduaren %15era bitarteraino; eraikuntzaren ezarpen-baldintzak erregulatzen dituen Xehekapen-Azterlana, berriz, aldez aurretik formulatu beharko da lerrokaduren eta sestren zehaztapenei eta ondorioztatzen diren bolumenen ordenazioari dagokien bezainbatean.
Aurreikusitako probetxamendu-gehikuntzak esleituriko probetxamenduaren %15 gaindituko balu, Plan Berezi baten formulazioa beharko da.
2. Irabazizko probetxamendua.
Hiri-lurzoruan eta Lur Urbanizagarrian, irabazizko probetxamenduaren konputuari dagokionez, ondoko irizpideak hartuko dira:
«a» lurzatiei (egoitza-erabilerakoei), «b» lurzatiei (industria-erabilerakoei) eta «c» lurzatiei (hirugarren sektoreko erabilerakoei) esleituriko eraikuntza-probetxamendua, irabazi izaerako hirigintza-probetxamendutzat joko da.
Dotazio-erabilerak helburu dituzten lurzatiak eta espazioak izaera publikokoak nahiz pribatukoak izan, irabazirik gabeko probetxamendu-izaerakotzat joko dira; honelako kalifikazioa dutenak dira: Komunikabideak, espazio libreak eta ekipamendu komunitario-zentroak, hala nola, kasuan kasu, hauexetan aurreikusita dauden eraikuntzak.
Horrez gain, lehen azalduriko irabazizko erabilerek ere izaera bera izango dute, baldin-eta ekipamendu komunitariorako erabilerak helburu badituzte eta dagokion plangintzan holaxe zehaztuta badago.
Izaera orokorraz, irabazizko erabilerak helburu dituzten lurzatietan, aurreikusita dagoen irabazizko probetxamendua bat etorriko da sestra-gaineko eraikuntza-probetxamenduarekin; ondorio horretarako, ez da sestra-azpiko eraikuntza-probetxamendua aintzat hartuko.
3. Eraikuntza-probetxamendua neurtzeko unitateak.
Izaera orokorraz, bai erabilera globaleko zonetan bai lurzati eraikigarrietan garatu beharreko eraikuntza-probetxamendua, «sabai-azalera eraikigarri»tan neurtu eta azalduko da; horra zer ulertu behar den horretaz: Plantan eraikitako azalera guztien batuketa, espazio eraikiena eta estaliena, hainbat solairu eta plantatan.
Neurketa-unitate gisa sabai eraikigarriko metro karratua erabiliko da, «m
²(t)» laburduraren bidez identifikatuta.Eremu jakin batean baimendutako eraikuntza-probetxamendua termino absolututan arautu ahal izango da bertan garatzea baimendurik dagoen sabai eraikigarriko guztizko azalerari buruzko zehaztapena dela medio, edo bestela, duen azalera kontuan hartuta; kasu horretan, esleitu zaion eraikigarritasuna azaldu beharko da, sabai eraikigarriko metro karratutan neurtuta («m
²(t)/m²» eremuari dagokion azalerako metro karratu bakoitzeko).4.Eraikuntza-profila arautzea.
Eraikuntza-profila ondoko sinbologiaren bidez errepresentaturik dago: 2S + IV PA.
Espresioaren lehen osagaiak, baimenduriko sotoko solairu-kopurua edo sestra-azpiko solairu-kopurua adierazten du; bigarrenak, berriz, sestra-gainean baimenduriko guztizko solairu-kopurua adierazten du, eraikuntzako behe-oina barne.
2.3 Art.Hirigintza-probetxamendua Hiri-Lurzoruan esleitzeko erregimena.
1. Hirigintza-probetxamendua hiri-lurzoruan esleitzeko erregimena bat etorriko da indarrean dagoen hirigintza-legerian aurreikusitako baldintzekin; lurren jabeei edo Udalari, hala balitz esleituko beharko zaie, bertan ezarritako irizpideen arabera.
2.Aplikatzekoa den legeriaren arabera, Hiri-lurzoruan esleitu beharreko probetxamendua baliteke bat ez etortzea lurzoru mota honen modalitateekin, batzuk tipifikagarriak baitira «urbanizazioak kontsolidaturiko hiri-lurzoru» gisa eta beste batzuk «finkatu gabeko urbanizazioko hiri-lurzoru» gisa; edozelan ere, halako kontsiderazioa izango dute:
Urbanizazioak kontsolidaturiko hiri-lurzorua.
Aipaturiko izaera honela sailkaturiko lurrek izango dute (aurreikusita dagoen eraikuntza-garapenera begira, horien urbanizazioan kontsolidaturiko nahikotasuna eta ezaugarriak kontuan harturik), izaera orokorraz Exekuzio-Unitateen barruan sarturik ez daudenak, baldin-eta aurkakorik ez badago zehaztuta formulatu beharreko garapen-plangintzan edo, kasuan kasu, dagokion Hirigintza-Arau Partikularrean.
Kontsolidaturiko urbanizaziorik ez daukan hiri-lurzorua.
Holaxe sailkaturiko lurrek izango dute izaera hori, aurreikusita dagoen urbanizazioaren maila eskasa eta ezaugarriak kontuan harturik hori guztiori ordenazioa eta eraikuntza-garapena osatzeko beharrezkoa den urbanizazioari lotuta baitago, izaera orokorraz Exekuzio-Unitateen barruan sarturik daudenak, baldin-eta aurkakorik zehaztuta ez badago Hirigintza-Arau Partikularrean edo formulatu beharreko garapen-plangintzan.
Aipaturiko helburu berbera duten lurrek ere izaera horixe izango dute, baldin-eta Arau hauek garatzerakoan, formulatuko den plangintza bat badator Exekuzio-Unitateekin, edota aipatu dugun kontsolidaturiko urbanizaziorik eza nolerebait determinatzen badu.
3.Hiri-lurzoruan mugarrituriko unitateen batezbesteko probetxamendua, zatiketa honetatik ondorioztatuko dena izango da:
Alde batetik zatikizuna, eremu horietariko bakoitzean aurreikusitako irabazizko izaerako hirigintza-probetxamenduaren kopuru osoa; hartarako, lurzatiei esleitu zaien guztizko eraikuntza-probetxamenduak irabazizko probetxamendu-izaera izango du, hau da, xehekaturiko kalifikazioaren ondorioetarako, «a» lurzatiak (egoitzak), «b» lurzatiak (industriak) eta «c» lurzatiak (hirugarren sektoreko erabilera) sailkatutakoek; jadanik existitzen diren eraikinei loturiko probetxamendua sailkapen horretatik kanpo geratuko da, baldin-eta horien jabeek ondare bihurtu badute hala ere, kasuan kasu, plangintzak baimenduko dituen probetxamendu-gehikuntzak konputatu egingo dira.
Beste alde batetik zatitzailea, unitateko lurren guztizko azalera (zentzu honetan konputagarriak ez direnak izan ezik).
Ildo horretatik, badiren dotazio publikoak helburu dituzten lurrak konputatu behar diren ala ez zehazteko, konputuak indarrean dagoen hirigintza-legerian ezarritakoarekin bat etorri beharko du.
4.Kasu bakoitzean aurreikusita dagoen eraikuntza-probetxamenduak gehienezko eta gutxieneko izaera du aldi berean ondorioak jasan behar dituzten jabeen eta Udalaren arteko esleipen- eta banaketaren ondorioetarako.
Zentzu horretan, eremu jakin batean edo lurzati eraikigarri batean gauzatu edo exekutatu nahi den probetxamendua plangintzak baimendutakoa baino txikiagoa denean, lurren jabeari edo jabeei dagokio/ena gainditzen duen guztizko probetxamendua Udalari esleituko zaio, batezbesteko probetxamendua edo ereduzko probetxamendua edo, kasuan kasu, horretxen balio ekonomikoa aplikatzetik ondorioztatuko dena.
2.4 Art.Hirigintza-probetxamendua Lurzoru Urbanizagarrian esleitzeko erregimena.
1.Hirigintza-probetxamendua Lurzoru Urbanizagarrian esleitzeko erregimena, indarrean dagoen hirigintza-legerian ezarritako baldintzekin bat etorriko da; eta lurren jabeei, edota Udalari, esleituko zaie bertan finkatuta dauden irizpideen arabera.
2.Honako Arau hauek ondoko Banaketa-Areak mugarritzen dituzte: A.R-I, A.R.-II, A.R.-III, A.R.-IV eta A.R.-V. Hauen guzti hauen muga II.5.1 planoan espezifikaturik dago («Garapen-, Hirigintza-Kudeaketa- eta Exekuzio-Baldintzak»), D. Dokumentuan, Planoak.
Honako Arau hauetan mugaturiko Banaketa-Areetatik bakoitza bat dator Hirigintza-Interbentziorako Area independente batekin; aurreikusitako hirigintza-probetxamenduaren banaketari dagozkion zehaztapenak ondoko taulan adierazita daude.
LURZORU URBANIZAGARRIAN MUGATURIKO BANAKETA-ZONETAKO EREDUZKO
PROBETXAMENDUARI BURUZKO ZEHAZTAPENA
DETERMINACION DEL APROVECHAMIENTO TIPO DE LAS AREAS DE REPARTO
DELIMITADAS EN EL SUELO URBANIZABLE
|
Banak.- Area |
Lurralde-Errefer. |
Azalera |
Ere.Ezaug.Eraik/Erab. |
Eraik.-Probet. |
Ponderaz. Koefizien. |
Hirigin.-Prob. |
Ereduzko-Probetx. |
|
Area de |
Referencia Territorial |
Superficie |
Tip.Carac.Uso/ |
Aprovec.Edificat. |
Coefic. |
Aprovec. Urbanist |
Aprovech. Tipo |
|
A.R.-I |
Kuatruena |
51.596 |
A.30 |
13.750 |
1 |
13.750 |
0,2665 |
|
A.R.-II |
Aingeru-Guarda |
75.494 |
B.10 |
30.200 |
1 |
30.200 |
0, 4000 |
|
A.R.-III |
Esteibar |
36.601 |
B.10 |
14.650 |
1 |
14.650 |
0,4002 |
|
A.R.-IV |
Balneario |
63.075 |
B.20 |
29.695 |
1 |
29.695 |
0,4708 |
|
A.R.-V |
Elorreta |
39.943 |
A.30 |
10.665 |
1 |
10.665 |
0,2670 |
3.Ondorio guztietarako eta batez ere, jabeen eta Udalaren arteko banaketa- eta esleipen-ondorioetarako hauxe ulertuko da: Kasu bakoitzean aurreikusita dagoen eraikuntza-probetxamenduak gutxieneko eta gehienezko izaera dituela aldi berean.
Zentzu horretan, eremu jakin batean edo lurzati eraikigarri batean gauzatu edo exekutatu nahi den probetxamendua plangintzak baimendutakoa baino txikiagoa denean, lurren jabeari edo jabeei dagokio/ena gainditzen duen guztizko probetxamendua Udalari esleituko zaio, batezbesteko probetxamendua edo ereduzko probetxamendua edo, kasuan kasu, horretxen balio ekonomikoa aplikatzetik ondorioztatuko dena.
3. ATALBURUA. «PLANGINTZAREN GARAPENA»
2.5 Art.Arau Subsidiarioak garatzeko erregimen orokorra.
1. Hiri-Lurzoruetan eta Lurzoru Urbanizagarrietan delimitaturiko Hirigintza-Interbentziorako Areetariko bakoitzean aplikatzekoak diren Arau Subsidiarioak garatzeko erregimenari buruzko zehaztapen erregulatzaileak, horietariko bakoitzarentzat espezifikoki zehaztuta daude dagokion «Arau Partikular» hauetako «II.2 Garapen- eta Exekuzio-Erregimen Juridikoa» apartaduan.
2.Hiri-lurzorua.
Dagokion xehekaturiko ordenazioa zehazten duen proiektu honetan Hiri-Lurzoru gisa sailkatuta dauden Hirigintza-Interbentziorako Areak Arau Subsidiarioen zuzeneko exekuzio-eremutzat joko dira, eta ezarrita dauden ordenazio-aurreikuspenak zuzenean exekutatuko dira haietan guztietan.
Aipaturiko Areak zuzeneko exekuziokotzat jotzeak ez du beste formulazio posible batzuen exijentzia baztertzen eremu osorako edo zati baterako, besteak beste: Xehekapen-azterlanak, hirigintza-kudeaketari buruzko proiektuak edo urbanizazio-obretarako proiektuak.
3.Lurzoru Urbanizatzeko egokia.
Lurzoru Urbanizatzeko egokitzat sailkatutako lurrak direnean, proiektu honetan planteatutako aurreikuspenak gauzatu aurretik, dagokion Plan Partziala formulatu beharko da, behar duen xehekaturiko ordenazioa zehazteko asmoz.
Hala eta guztiz ere, eremu horretan aurreikusitako sistemak garatzeari ekin ahal izango zaio; horretarako, hiru aukera daude: Aipaturiko Plan Partzialaren testuinguruan hori dena lantzea; Plan Berezi bat formulatzea; eta, kasuan kasu, aipaturiko garapena Arau Subsidiarioen zuzeneko exekuzio-eremutzat jotzea.
4.Lurzoru Ez-Urbanizagarria.
Lurzoru Ez-Urbanizagarrian, Udalbatzak egoki iritzitako garapen-plangintza eta plan bereziak formulatu beharko dira indarrean dagoen hirigintza-legerian eta honako proiektu honetan ezarritako irizpideen arabera.
Hain zuzen, ondoko Plan Berezien kudeaketa aginduzkoa izango da:
Bidesare Bereziak Ordenatzeko Plan Berezia (Bidegorri).
Plan Bereziak hartuko duen lurralde-eremua Eskoriatza udalerriari dagokiona baino handiagoa izan ahalko da, trenbide-plataforma zaharrari dagokiona alegia, Debagoieneko Area Funtzionalaren Lurralde-Planak ezarritakoaren arabera.
Sakabanaturiko Landa-Auzuneak Ordenatzeko Plan Berezia.
Xehekaturiko ordenazioa eta hirigintza-erregimena indarreango legerian ezarritakoaren arabera aplikatzeari begira, Plan Berezi bat edo batzuk formulatu ahal izango d(ir)a udalerriko Landa-Auzune bati, batzuei edo guztiei buruz.
Aizkorri Parke Naturalaren Baliabideak Ordenatzeko Plan Berezia.
Formulazio hau Eskoriatza udalerriko lurraldea arautzen duen erregulazioari lotuta dago; izan ere, Debagoieneko Area Funtzionalaren Lurralde-Plan Partzialean aurreikusita dagoen Parke Naturalaren mugaketaren barruan sartuta baitago.
Honako proiektu honetan baimendutako interbentzio eta jarduerak zuzenean exekutatuko dira, baldin-eta aipaturiko garapen-plangintza formulatzeko beharrik ez badute.
2.6 Art.Plangintza Hiri-lurzoruan.
1. Plan Bereziak.
Hiri-Lurzoru gisa sailkatuta dauden Hirigintza-Interbentziorako Areetan, hala nola izaera hori bereganatzen duten gainerakoetan, egokitzat iritzitako plan bereziak formulatu ahal izango dira ezarrita dagoen xehekaturiko ordenazioa aldatu edota osatzeko asmoz.
Edozein modutan, Plan Berezi horiek bete egin beharko dituzte dagokion Arau Partikularrean kasu bakoitzarentzat ezarrita dauden dotazio-baldintzak.
Horren eremua baliteke eragina jasango duten Hirigintza-Interbentziorako Areekin bat ez etortzea. Kasu horretan, Plan Bereziak aipaturiko aukera ongi justifikatu, zertzelada hori bere titulazioan espreski jaso, eta planteaturiko ordenazio-proposamenak egoki justifikatu beharko ditu beraren intentsitatea barne, proiektu honetan ondorio guztietarako ezarri diren zehaztapenen testuinguruaren barruan; halaber, ondorioak jasango dituzten inguruetariko bakoitzean aipaturiko proposamenen eragina zein izango den ere zehaztu beharko du.
Orobat ere bete egin beharko dituzte dagokion Arau Partikularrean kasu bakoitzarentzat ezarrita dauden dotazio-baldintzak.
Egin nahi diren aldaketen lehentasunezko helburua ondorioak jasan dituzten zonak hobetu eta birdotatzea denean, eta ondorioz, jabari eta erabilera publikoko espazio dotazionalek, espazio libreek, bide-sistemak edota ekipamendu komunitariorako lurzatiek gorakada nabarmena hartzen badute, eta ondorioak jasaten dituen eremuari esleitu zaion irabazizko probetxamenduaren gorakada eragiten ez badute, eta proiektaturiko erabilera berriek sor ditzaketen mota guztietako dotazio-eskarien ebazpena egoki bermatzen badute, posible izango da horiek garatuko dituzten Plan Bereziak formulatzea aldez aurretik Arau Subsidiarioen aldatzeko espedienterik izapidetu gabe ezarrita dauden Hirigintza-Erregimen Orokorrean jasotako zehaztapenetariko baten bat espreski aldatu arren.
2.Xehekapen-Azterlana.
Indarreango hirigintza-legerian eta proiektu honetan ezarritako mugak eta baldintzak kontuan harturik, eraikuntzen konfigurazio fisikoa edota urbanizazioaren ordenazioa aldatzeak maila handiagoko plangintzan ezarrita dagoenez, Xehekapen-Azterlanen formulazioa justifikatuko du.
Aipaturiko formulazioa aginduzkoa izango da hainbat kasutan, besteak beste: Bide eta espazio publikoetako urbanizazioaren sestrak edota erabilera publikoko zortasunak dauzkaten lurzati eraikigarrienak birdoitu nahi direnean; aipaturiko birdoitzea dela-eta, lurzati horien edo beste batzuen ordenazioa aldatzen denean; eta ondorioz, garapena bideratzea eragozten denean plangintzan ezarritakoaren arabera; hala nola jabari publikoko espazioen gaineko garajeen sarbide-arrapalak aldatu edota ireki nahi direnean.
Plangintza orokor, partzial edo bereziaren barruan berez sarturik dauden zehaztapenak ezin izango dira plangintza-figura honen bidez zehaztu, baldin-eta maila horretako plangintzaren batean aurretik ezarrita ez baleude.
Beraz, exekuzioa baino lehen plangintza partzial edo berezia formulatzeko obligazioa ezartzen duten Arau Subsidiario hauek ezarrita dauden lurraldeetan ezin izango da inolaz ere aipaturiko exekuziorik formulatu, baldintza hau bete gabe.
Eraikuntzen eta urbanizazioaren konfigurazio fisikoa zehaztu edota birdoitzean, maila handiagoko plangintzak ezarritako kalifikazio xehekatua osatu ahal izango dute, edota baita aldatu ere, honako Arau hauetako 1.10. artikuluaren 3. apartaduan ezarritako kasuetan.
Xehekapen-Azterlanek, berriz, plangintzaren exekuzio-erregimenari (esaterako, kudeaketa-sistemen aplikazioari) eta exekuzio-etapa edo epeei dagozkien erabaki loteslerik ezin izango dute inolaz ere izan; ezta urbanizazio-prozesuaren kostu-finantzaketekiko obligazioei dagokien zehaztapenik ere, hirigintza-Interbentzio baten ondorioak jasan dituztenen aldetik.
2.7 Art.Plangintza Lurzoru Urbanizatzeko Egokian.
Lurzoru Urbanizatzeko egokian formulatu beharreko garapen-plangintzak Plan Partzialak derrigorrez errespetatu beharko ditu bai hirigintza-erregimen orokorreko zehaztapenak bai Areako Arau Partikularrean ezarritako plangintza orokorreko maila duen xehekaturiko ordenazioarenak, honako Arau hauetako 1.6 artikuluan ezarritako tolerantzien kalterako izan gabe.
Lurzoru mota honetan aurreikusitako plangintza partziala bi urtebeteko epearen barruan gehienez formulatu beharko da, Arau Subsidiario hauek behin-betiko onartzen direnetik hasita.
2.8 Art.Plangintza Lurzoru Ez-Urbanizagarrian.
Indarreango hirigintza-legerian aurreikusitako zenbait helbururen kasuan, eta Arau hauetako 2.20 art.an ezarritako prozeduraren arabera, Udalak Lurzoru Ez-Urbanizagarrian Plan Berezi bat formulatu eta onestea exijitu ahal izango du, jarraian azaltzen diren kasuetan eta ondoko helburuekin:
Landa-ingurunean kokatu behar diren erabilera publikoko edota interes sozialeko eraikuntzak eta instalazioak exekutatzea, egin nahi denaren entitatea eta izaera beharrezkoa egiten duenean.
Azpiegitura-elementu berriak egitea (esaterako: Errepideak, ibai-ibilguen kanalizazioak, zerbitzu-azpiegiturak), urbanizazio-lanak edota antzeko beste elementu batzuk egitea, plangintzan ez aurreikusita ez justifikatuta daudenak esaterako, baimendutako beste erabilera batzuen lan osagarri edo lagungarriak.
Ezarri beharreko erabileren ezaugarri espezifikoek, burutu beharreko garapenaren entitateak, lurraldeko aldakuntza aurreikusgarriak, bide-sistemaren gaineko eraginek eta beste faktore batzuek ordenazio bat aurretik zehaztea aholkatzen badute jarduketaren hirigintza-sartze egokia eta lurraldeko paisaje-, ingurugiro- eta natur balioen defentsa bermatzeko.
Udal ebazpenak berak zehaztuko du berau formulatzeko ekimena eskatzaileari dagokion ala aukera hori Udalak beretzat gordetzen duen; edozein modutan, Arau Subsidiario hauetan zehaztutako lurralde-egitura orokor eta organikoko elementuak garatzen dituzten plan bereziak formulatzeko erantzukizuna, inolaz ere ezin izango da partikularren esku utzi.
Indarrean dagoen legeriak ezarritakoaren arabera, aipaturiko plan bereziek kasuan kasu ebaluazioari buruzko azterketak eta ingurune-inpaktua zuzentzeari buruzko azterketak egin beharko dituzte.
2.9 Art.Xehekaturiko plangintzaren eduki material eta dokumentala.
1. PLAN PARTZIAL ETA BEREZIAK
Honako Arau Subsidiario hauek garatzeko izapideturiko plan berezi eta partzialek, ezarrita dagoen Hirigintza-Erregimen Orokorreko zehaztapenekin bat etortzeaz gain, ziurtatu ere egin beharko dute aldameneko lurraldeekin dagoen eremuaren ordenazioa egoki koordinatuta dagoela urbanizazio-elementuen antolaketari buruzko xehetasunak barne; eta horretarako, beharrezkoa izanez gero, beren interbentzio-eremua hasieran ezarritako mugaz harantzago hedatu ahal izango dela.
Obligazio hau bereziki kontuan hartu beharko da, proposaturiko ordenazioa aldatzen den kasuetan. Eta hirigintza-kudeaketaren baliabideak aplikatzeko beharrezkoak diren zehaztapenak, proiektuari edota beharrezkoa izanez gero, beste espediente paralelo batzuei gehitu egin beharko zaizkio/e, aldameneko eremuetan behin-behineko izaeraz aldaturiko urbanizazio-elementuak egoki exekutatuak izango direla bermatu ahal izateko.
Plan bereziek eta lurzatiek, indarrean dagoen hirigintza-legeriaren arabera berez dagokien edukia finkatzeaz gain, ondoko zehaztapenak ere finkatu beharko dituzte:
Lagapen-, banakideketa- eta urbanizazio-obligazioak betetzeko epeak zehaztea.
Dagozkion eraikuntza-lizentziak eskatzea, hala nola proiektaturiko obrak hasi eta amaitzeko epeak zehaztea.
Dagozkion exekuzio-unitateak, kasuan kasu, mugatzea; exekuzio-unitateen mugaketa hiri-lurzoruan egiten denean, dagokion batezbesteko probetxamendua zehaztuko da.
Ekimen partikularreko planak.
Honako Arau hauek garatzeko asmoz formulatzen diren ekimen partikularreko plan bereziek eta partzialek, indarrean dagoen hirigintza-legerian ezarritako baldintzak bete egin beharko dituzte; eta azalduriko kasuetan, jarraian finkatzen den ahalmena izango dute:
Ondorioak jasaten dituzten jabeen zerrenda, hala nola dagokion eraikinean legez bizi diren egoiliar izaera dutenen beste eskubide batzuen titularren zerrenda ere plangintzaren aurreikuspenen arabera, eraikina utzi beharko dutenena.
Xede horretarako, dagozkion katastro- eta erregistro-datuez gain, benetako jabeen zerrenda depuratua aurkeztu beharko da, ondorioak jasaten dituzten gaur egungo finken planoarekin batera jabe bakoitzari azaleraztatu eta esleiturikoenak, hain zuzen, jakinarazpenen ondorioetarako haien helbideen azalpena barne.
Aipaturiko gainerako eskubide-titularren kasuan, aurreko baldintzak ezezik, legezko egoiliar-izaera ere egiaztatu beharko da.
Egoiliarrak etxean berriro sartzeari dagokionez, dagozkion erantzukinak kasuan kasu zehaztea.
Urbanizatzailearen eta Udalaren, eta haren eta egunen bateko solairu-jabeen artean ezarri beharreko konpromisoak, ondokoari buruzko erreferentzia espresa barne:
Lurzoruaren Legeak ezarritako betebehar orokorren artean sarturik ez dauden dotazio komunitarioak helburu dituzten eraikinak, kasuan kasu, eraikitzea.
Egunen bateko eraikuntzen jabeek urbanizazioko zenbait elementu kontserbatzea.
2. XEHEKAPEN-AZTERLANAK
Honako Arau hauek edota horiek garatzen dituen xehekaturiko plangintzak puntu honi buruz kasuan kasu ezartzen dituen mugaketa partikularrez gain eta ordenazio-figura honek berez duen edukia zehazteaz gain, Xehekapen-Azterlanek ondoko zehaztapenak ere zehaztu beharko dituzte:
Aldez aurretik delimitaturiko exekuzio-unitateekin bat datozen lurralde-eremuen ordenazioa garatu edo doitzen duten Xehekapen-Azterlanek lurzati eraikigarri desberdinei zein hirigintza-probetxamendua esleitu zaien zehaztu beharko dute erreferentziazko xehekaturiko plangintzan aski zehaztuta ez balego; hartarako, aipaturiko xehekaturiko plangintzak eta honako Arau hauek puntu honi buruz ezartzen duten arau-markoa kontuan hartu beharko da.
Horrez gainera, aurreko apartaduan plan berezi eta partzialetarako aipatzen diren gainerako zehaztapenak ere gehitu beharko dira behar-bezalako zehaztasunez aurrez definitu izan ez balira eta, beharrezkoa balitz, baita hiri-zerbitzuen sareen trazaketei buruzko eskemak eta ezaugarriak ere.
Partikularrek sustatutako Xehekapen-Azterlanek beren dokumentazioaren barruan sartu egin beharko dute ondorioak jasaten dituzten jabeen identifikazioa, bai eta etxea utzi behar duten legezko egoiliarren identifikazioa ere, ekimen partikularreko plan partzial eta berezietarako ezarrita dauden baldintzen arabera.
4. ATALBURUA. «PLANGINTZAREN EXEKUZIOA»
2.10 Art.Izaera orokorreko xedapenak.
1. Honako proiektu honetan hala nola garapenean formulatuko den plangintzan jasotako aurreikuspenen exekuzioak bat egingo du indarrean dagoen hirigintza-legerian eta aipaturiko plangintzan ezarritakoarekin.
2. Ezarritako hirigintza-aurreikuspenak exekutatzearen ondorioz, eraitsi behar diren eraikinetako legezko egoiliarrak euren etxetik ateratzea aurreikusten den guztietan horiek denak etxe batean berriz sartzeko eskubidearen ondorioetarako, indarreango legerian ezarritakoa edukiko da kontuan.
2.11 Art.Plangintza Hiri-Lurzoruan exekutatzeko erregimena.
1.Dagozkion exekuzio-eremu eta unitateak eta jarduketa-sistemak, Hirigintza-Interbentziorako Areei buruzko Arau Partikularretan eta honako Arau hauetako II.5 planoetan mugaturik eta zehazturik daude, kasuan kasu.
Gainera, beharrezkoa dela uste izanez gero, beste exekuzio-unitate batzuk delimitatzeari ere ekingo zaio, indarrean dagoen hirigintza-legerian ezarritako irizpideekin bat eginik.
Baldin-eta aipaturiko Arau Partikularrek beste irizpide batzuk ezartzen ez badituzte, jadanik zedarriturik dauden edo etorkizunean zedarrituko diren exekuzio-unitateetan (konpentsazio-sistemak exekutatu beharrekoetan), Udalarentzako diren oinarri-proiektuen eta estatutuen azalpena eta aurkezpena kasuan kasu bi urteko epearen barruan egingo dira gehienez honako Arau hauek behin-betiko onesten direnetik hasita; eta konpentsazio-proiektuena, berriz, bi urte eta erdiko epearen barruan.
Lankidetza-sistemaren bidezko interbentzioa aurreikusita daukaten exekuzio-unitateen kasuan, dagokion plangintza-espedientea indarrean sartu bezain laster, lurzatiketa-espedientea abian dagoela ulertuko da indarrean dagoen Kudeaketa-Erregelamenduaren 101 artikuluaren 1. epigrafearen a) apar- taduan ezarritakoaren arabera.
2.Izaera orokorreko edo izaera lokaleko dotazio publikoei esleituriko Hiri-Lurzoru gisa sailkaturiko lurrak lortzeko ondorioetarako, indarrean dagoen aipaturiko hirigintza-legerian ezarritakoa beteko da.
Zentzu horretan, exekuzio-unitateen eremuaren barruan sartuta egon ala ez, desjabetzearen bidezko interbentzioa egingo da aipaturiko lurrak lortzeko xedez, bai dagozkion Arau Partikularretan jasotako suposamenduetan bai beste baliabiderik espreski zehaztuta ez daukaten gainerako suposamenduetan ere.
3. Hiri-Lurzoru gisa sailkaturiko lurren lurzatiketak bat etorri beharko du indarreango hirigintza-legerian ezarritakoarekin; bertan aurreikusita dagoen espedientea, berriz, helburu horrekin azalduko da.
2.12 Art.Plangintza Lurzoru Urbanizagarrian exekutatzeko erregimena.
1.Lurzoru Urbanizagarri moduan sailkaturiko Hirigintza-Interbentziorako Areetan ezarritako ordenazio-aurreikuspenen exekuzioak bat etorri beharko du, bai dagozkion Arau hauetako Arau Partikularretan bai bertan azaldu beharreko garapen-plangintzan ezarritakoarekin.
Zentzu horretan, aipaturiko garapen-plangintzak mugarritu egingo du, kasuan kasu, beharrezkotzat jotzen diren exekuzio-unitateak; eta haietariko bakoitzarentzat, dagokion jarduketa-sistema zehaztuko du.
2.Aurreko apartaduan ezarritakoaren kalterako izan gabe, izaera orokorreko dotazio publikoei esleituriko lurrak lortzeko xedez, indarrean dagoen aipaturiko hirigintza-legerian ezarritakoa bete beharko da; eta honako Arau hauetan jasotako aurreikuspenak aurrera eramateko beharrezkotzat joz gero, jarduketa desjabetzearen bidez egingo da.
2.13 Art.Plangintza exekutatzeko erregimena Lurzoru Ez-Urbanizagarrian.
1.»Lurzoru Urbanizaezin» moduan sailkaturiko dotazio publikoak helburu dituzten lurrak, bai honako Arau hauetan bai plangintzan bai garapenerako formula daitezkeen proiektuetan, izaera orokorraz, desjabetzearen bidez lortu beharko dira.
2.Lurzatiketak Lurzoru Ez-Urbanizagarrian
Lurzoru Ez-Urbanizagarrian kokaturik dauden finken lurzatiketa edo bananketek dagokion aurretiazko udal baimena lortu beharko dute, eta honako Arau hauetan edota garapenerako, kasuan kasu, formula litekeen Plangintza berezian ezarritako zatiketa-irizpideekin eta gainerako baldintzekin bat etorri beharko dute; gainera, gutxieneko landaketa-unitatea arautzeari dagokionez, indarrean dagoen sektoreko legerian ezarritakoarekin ere bat etorri beharko du.
Zona desberdinetan baimendutako eraikin, erabilera eta jarduerak ezartzeko, Nekazaritza-arloan eskuduna den Foru-Aldundiko Nekazaritza-Sailaren aginduzko baimena izateaz gain, kasu bakoitzean exijitutako gutxieneko lurzatiaren erakarpen-baldintza ere bete beharko da; aipaturiko lurzatia, ondorio guztietarako erregistroko ondorioetarako barne, aipaturiko eraikuntzei eta erabilerei lotuta geratuko da.
Horien helburua edozein izanik ere, proiektu hau onetsi ondoren egin nahi litezkeen bananketek ondoko baldintzak bete eta horietara egokitu beharko dira:
Nekazaritza ustiatzeko erabilerei loturiko lurzatiak, espazialki etenak diren lurrez konfiguraturik egon ahal izango dira.
Beste erabilera batzuei loturiko lurzatiek, espazialki jarraia den osotasuna osatu beharko dute; eta bertan lekutu beharko dira, kasuan kasu, dagokion eraikuntza edo instalazioa.
Baimenduriko erabilerak eta eraikuntzak finkatzeko xedez, Arau hauetan eskatzen diren ekarpen gisa gaineraturiko lurzati-azalerako mugen azpiko azalera gutxitzea inplikatzen duten finka-bananketak ezin izango dira aurrera eraman, baldin-eta baldintza horietan bananduriko zatiak aldi berean beste finka batzuekin taldekatzen badira hortik sor litezkeen finka berriek aipaturiko mugak bete behar dituztelarik.
Arau Subsidiario hauek onartu baino lehen eraikitako eraikinei atxikita zeuden finkek, kasu bakoitzean aplikatzekoak diren gutxieneko lurzati aportatuaren baldintzak betetzen ez badituzte, edota premiazko lurzati aportatuaren baldintzak eraikitako eraikuntza-probetxamenduari lotuta betetzen ez badituzte, beren egungo egoeran bermatu beharko dira.
Eraikuntza horietan, proiektu honetan baimendutako erabilerak finkatu ahal izango dira; lurzatiek, ordea, ezin izango dute bananketarik jasan.
Baimenduriko eraikuntzak eta erabilerak finkatzeko xedez, Lurzoru Urbanizaezinean Arau hauek onetsi ondoren egingo diren bananketak artikulu honetan ezarritakoaren aurka ez burututzat joko dira; beraz, eskatzaileak jatorrizko finka nagusia baino ezin izango du ekarpen gisa gaineratu, edota hura baimengarria izango balitz, lurzatiketa-lizentzia eskatu beharko du, honako Arau hauetan ezarritakoari jarraituz.
5. ATALBURUA.URBANIZAZIOAREN EXEKUZIOA
2.14 Art.Urbanizazio-obrak exekutatzeko proiektuen formulazio-erregimena.
1. Urbanizazioko lanak jarraian aipatzen den proiektuetariko baten bat aurretik formulatuta exekutatu beharko dira:
Plangintza-Araudiaren 67. artikuluan aurreikusitako xede eta helburua dituzten urbanizazio-proiektuak.
Exekuzio-eremu jakin bateko urbanizazio-multzoa osorik garatzea helburu ez duten obra arrunteko proiektuak, Plangintza-Erregelamenduko 67.3 artikuluak ezarritakoaren arabera.
Eraikuntza-proiektuen osagarriak diren proiektuak, ondoko helburuarekin formulatuta: Lurzati jakin bat halako zerbitzu batzuez hornitzea, orubetzat hartu ahal izan dadin; edo bertako urbanizazioa berritu edo hobetzeari ekitea bai plangintzan bai baimenean ezarritakoaren arabera.
2.Zona bakoitzean, dagozkion «Arau Partikularretan» edota formulatu beharreko garapen-plangintzan ezarritako baldintzak aplikatuko dira.
2.15 Art.Ordenazioa urbanizazio-proiektuen bidez egokitzeko mugak.
1.Urbanizazio-lanak garatzen dituzten proiektuek, beren modalitate desberdinetan, konfigurazioa eta lerrokadurak (eta espazio libreei, komunikabideei eta zerbitzu-azpiegiturei zuzentzen zaizkien elementuen ordenazio-sestrak) birdoitu ahal izango dituzte; horrek, beharrezko balitz, eragina izan dezake hiri-lurzoruetan eta lurzoru urbanizagarrietan aipaturiko dotazioentzat plangintzak ezarrita daukan xehekaturiko zonifikazioaren gainean, eta baita Hirigintza-Plangintza-Erregelamenduko 162 artikuluaren erregimenaren pean dauden espazio libreen gainean ere.
Zentzu horretan, plangintzan zehaztutako zerbitzu-azpiegitura-sareei dagozkien trazaketen eta ezaugarrien definizioak espreski ulertzen da izaera azalgarria baino ez duela; beraz, horiexen behin-betiko zehaztapena, edozein kasutan, dagozkien obra-proiektuen bidez egin beharko da.
2. Hiri-lurzoruetan eta lurzoru urbanizatzeko egokietan, aurreko epigrafean ezarritako afekzio-posibilitatea ezin izango da zabaldu lurzati eraikigarrien xehekaturiko zonifikaziora, ezta aipaturiko H.P.A.ko 162 art.aren erregimenpean dauden espazio libreen xehekaturiko zonifikaziora ere; bestalde, plangintzan aurreikusita ez dagoen ibilgailuen bideragarritasun-elementuetara ere ezin izango da zabaldu, ezta bertan espreski proiektatutako elementuen ezabapenera ere.
2.16 Art.Urbanizio-obrei dagozkien gutxieneko baldintza teknikoak.
Urbanizazio-obrei buruzko proiektuak indarreango xedapenetan ezarritako baldintza teknikoetara egokitu beharko dira.
Azken hauetan espezifikaziorik eza nagusi balitz, udal zerbitzu teknikoek aplikatzekoak diren baldintzak zehaztu ahal izango dituzte kasu bakoitzean, zuzeneko udal sustapenerako obretan ohiz erabiltzen diren kalitate-estandarrei jarraituz.
Ondorio horretarako, lanen promotoreak proiektaturiko lanei ekin baino lehen horri buruzko norabide egokiak eskatu beharko ditu.
2.17 Art.Udal titularrak ez direnek exekutaturiko hirigintza-proiektuak.
Behin-betiko onetsia izan den proiektuan aurreikusitako obrak exekutatu ahal izateko, ez da derrigorrezkoa izango udal baimena eskatu eta baimentzea.
Edozein modutan ere, dagokion promotoreak edo titularrak Udalari jakinarazi beharko dizkio aipaturiko obren hasiera eta bukaera, hala nola etapa desberdinenak halakorik balitz.
Xede horretarako, obren exekuzioaren gaineko geroko udal kontrolean, indarreango xedapenetan ezarritako betebehar dokumentalak eta prozedurazkoak bete egin beharko dira.
6. ATALBURUA.«ERAIKUNTZAREN EXEKUZIOA»
2.18 Art.Hiri-lurzoruan eraikitzeko ahalmenaren burutzapena.
1. Eraikuntzaren lerrokadura eta sestrak zehazteko exijentzia.
Hiri-Lurzoru moduan sailkaturiko Areetan dagozkien ordenazio eta eraikuntza-proposamenak exekutatzeko, garapen-plangintza bat edota Xehekapen-Azterlan bat formulatzea ezinbesteko baldintza bada, ezin izango da eraikuntza berriko baimenik eman.
Dagokion Arau Partikularrean baldintza zorrotzagorik edota aurkako adierazpenik ez balego, aipaturiko garapen-plangintzaren formulazioak aurreikusi dituen eremuetako eraikuntzek udal baimena jasotzeko modua izango dute, eraikuntzaren erabilera eta mantenimendua helburu dituzten obrak exekutatu ahal izateko gorde beharreko segurtasun eta osasun-baldintzak egokiak badira; hala nola Arau Partikularrean bai behin-behineko izaeraz bai behin-betiko izaeraz baimendutako erabilerak finkatu ahal izateko.
Aurreko apartaduan azalduriko egoeran ez dauden lurzatiek beren fatxada guztietako lerrokadurak, altuerak, eta eraikuntza-profila eta sakontasuna zehaztuta izan beharko dituzte proiektu honetan, baita lurzoru urbanizagarriko sestren kotak ere, orubetzat hartu ahal izan daitezen; horrela, Udalak eraikuntzaren baimena ez emateko erabakia hartu ahal izango du, baldintza hori osorik betetzen ez den kasuetan (eta Xehekapen-Azterlanaren aurretik eskatu beharreko izapidea ere exijitu ahal izango du.
2.Urbanizazio-baldintzak eta irabaziak eta kargak banatzeko baldintzak betetzea.
Exekuzio-unitateen barruan sartuta dauden lurzatietan inolaz ere ezin izango da eraikuntza-baimenik eskatu, egin beharreko urbanizazio-proiektuak eta irabaziak eta kargak banatzeko proiektuak behin-betiko onesten ez diren arte, horietxek zehazten baitituzte berauei izendatu zaizkien urbanizazio eta lagapen-obligazioak. Baldintza horietan, eta aipaturiko obligazioak betetzen ez diren arte, «planak ezarritako gutxieneko arauen araberako urbanizazioa» delako baldintza betegabe dagoela erabakiko da lurzati jakin bat orube moduan kalifikatzea indarrean dagoen hirigintza-legerian ezarritako baldintza baita, baldintza partikularrak edozelakoak izanik ere.
Zentzu horretan, orubetzat jo ahal izateko betebeharreko baldintzak betetzen ez dituzten lurzatiak izanik, dagozkion eraikuntza-obren exekuzioa urbanizazio-obren aurretiazko edo aldi bereko exekuzioaren menpean egongo da; ondorio horietarako, Udalak dagozkion bermeak edo garantiak exijitu ahal izango ditu.
Gainera, indarrean dagoen hirigintza-legerian eta Arau hauetan ezarritako baldintza guztiak betetzen dituen lurzatietan (orubetzat jo litezkeenetan) eraikitzeko behar den baimen egokia, beharrezko urbanizazio-obra osagarriak eraikuntza-lanekin batera eginak exekutatzearen menpean ere egongo da, plangintzan espreski edo inplizituki ezarritakoaren arabera edota, oro har, berauentzat egoki litekeen zerbitzuak eskatzen dituen ezaugarrien arabera.
3.Eraikuntzaren hasiera eta bukaera-baimena eskatzeko epeak konputatzea.
Eraikuntza eta urbanizazio-obren hasiera eta bukaera-epeak finkatzea.
Eraikitze-epeak edota modu osagarrian eta aldi berean exekutatu behar diren urbanizazio-lanen epeak aldez aurretik zehaztuta ez daudenean, dagokion udal-baimen emakidaren ebazpenean proiektaturiko eraikuntza-lanen hasiera-epeak, gehienezko etenaldi-epeak eta bukaera-epeak finkatu beharko dira.
Exekuzio-unitateen barruan sarturik ez dauden lurzati eraikigarriak.
Exekuzio-unitateen barruan sarturik ez dauden lurzati eraikigarriak direnean, eraikuntza-lanen baimena eta hasiera eskatzeko epea bi urtekoa izango da, Arau hauek indarrean sartzen direnetik kontatzen hasita.
Exekuzio-unitateen barruan sartuta dauden lurzati eraikigarriak.
Exekuzio-lurzatien barruan sartuta dauden lurzati eraikigarrien kasuan, eraikuntza-lanen baimena eta hasiera eskatzeko epea urtebetekoa izango da, titularrak edo titularrek hirigintza-probetxamenduaren gaineko eskubidea eskuratzen dutenetik kontatzen hasita.
Bestalde, garapen-plangintzaren formulazioa hitzartzen den guztietan, horrek dagozkion baimenak eskatzeko epeak finkatuko ditu, hala nola, kasuan kasu, proiektaturiko eraikuntza-lanen hasiera eta bukaera-epeak ere.
4.Hiri-Lurzoru moduan sailkatuta dauden eremuetan badiren eraikuntzetan egin beharreko obrak eta jarduerak exekutatzea horien garapena Plan Berezi baten formulazioari lotuta dagoenean.
Izaera orokorraz, Plan Bereziak hura formulatu eta onartzen ez duen bitartean, aipaturiko eremuetan dauden eraikuntzek baldin-eta eraikiak izan balira garai hartan indarrean zegoen hirigintza-ordenazioan ezarritakoari jarraituta ez dute ordenaziotik kanpoko izendapena hartuko salbuespena: «ordenaziotik kanpo» delako baldintza Areako Hirigintza-Arau Partikularreko plangintza orokor-mailaz zehaztapen lotesle moduan ezarrita ez egotea.
Plangintza berezian onartzen ez den artean, ordenaziotik kanpo esplizituki deklaratuak izan ez diren aipaturiko eraikuntzetan, bai beren mantenimendurako eta kontserbaziorako beharrezkoak diren lanak bai kontsolidazio zirkunstantzial eta partzialerakoak baimendu ahal izango dira, hala nola baimendutako erabilerak eta jarduerak bertan garatzeko behar direnak ere; aldiz, ezin izango da jasodura-lanik edota hirigintza-probetxamendua zabaldu edo gehitzeko obrarik egin.
Hala ere, ordenaziotik kanpo izendatu diren eraikuntzetan, baimendu daitezkeen interbentzioak eraikuntza mantendu eta kontserbatzeko berez egin behar direnak baino ez dira izango; horren erabilera edo jarduerak iraungiz gero, ez da baimenduko erabilera berririk finkatzea.
Eremu hauetan, errazturiko erabilerak eta erabilera onargarriak bateratzen diren erabilera globaleko zonan baimendutzat joko dira. Aurrekoak ez-bezalako erabilerak (jada existitzen direnak) ere baimendutzat emango dira, izaera orokorraz baina.
Edozein modutan, aipaturiko obren baimena eta aipaturiko erabileren ezarpena indarreango legerian ezarritakoaren araberakoak izango dira; halaber, bertan ezarritako baldintzak ere bete egin beharko dituzte.
2.19 Art.Lurzoru Urbanizagarrian eraikitzeko ahalmenaren burutzapena.
Lurzoru Urbanizagarria, indarrean dagoen hirigintza-legerian ezarritako eraikuntza-erregimenaren pean egongo da.
Horren garapenean fomulatu behar den plangintza partzialak eraikuntza-lizentziak eskatzeko betebeharreko epeak zehaztuko ditu, hala nola, kasuan kasu, dagozkion obren hasiera eta bukaera-epeak ere.
2.20 Art.Lurzoru Ez-Urbanizagarrian baimenduriko eraikuntza-ahalmenaren eta jarduera-ezarpenaren burutzapena.
1.Lorzoru Urbanizaezinean baimenduriko eraikitze-ahalmenak eta jarduera-ezarpenak bat etorri beharko dute indarreango hirigintza-legerian eta Arau hauetan ezarritakoarekin.
2.Landa-erabilerak eta herrilanei loturiko erabilerak finkatzea.
Aipaturiko erabilerak finkatu aurretik, aplikatzekoa den sektoreko legeriarekin bat datozela egiaztatu beharko da; egiaztapena, eskumen hori duen Administrazioko erakundeak egin behar du kasu bakoitzerako.
3.Baimenduriko beste erabilera batzuk finkatzea.
Proiektu hau onartu aurretik jada baziren eraikuntzetan.
Aipaturiko eraikuntzak finkatutzat joko dira, euren baldintzagarriak barne eraikuntza-ezaugarriak, lurzati lotetsia, muga arteko distantzia, e.a., baldin-eta, Arau Subsidiario hauetan edota horien garapenerako formula litezkeen espediente eta proiektuetan jasotako aurreikuspenen ondorioz, ordenaziotik kanpo izendatzen ez badira; beraz, aipaturiko erabilera baimendun horiekin erabili ahal izango dira, eta ez da beharrezkoa izango eraikuntza berrientzat ezarrita dauden baldintzak betetzea esaterako, gutxieneko lurzatia, distantziak, probetxamenduak eta beste batzuk.
Eraikuntza berrietan.
Baimendu litezkeen nekazaritza-erabilerak eta onura publikoko edo sozialeko erabilerak helburu dituzten eraikuntza berriak Lurzoru Ez-Urbanizagarrian finkatzeko, probetxamendu, eraikuntza eta erabilera-baldintzatzaile espezifikoak zehazten dituen aurretiazko formulazioa eta onespena beharko dira, kasua denean.
Aipaturiko espedientea Udalak izapidetuko du eta Gipuzkoako Foru-Aldundira igorriko da, behin-betiko onespenaren ondorioetarako; onespen honek, Hirigintza-Kudeaketari buruzko Erregelamenduaren 44. artikuluan aurreikusita dagoen izapidea betetzea dakar ondorioz.
Edozein modutan, horien baimena eta ezarpena, aldez aurretik eman beharreko beste lizentzia-eskaera batzuetatik ondorioztatzen diren baldintzen pean egongo dira, zonan errazturiko nekazaritza-erabilerak edo berauen erabilera lagungarriak finkatu ahal izateko; bestalde, eskatzen den ezarpenaren erabilera onargarriekin guztiz edo partzialki bateraezinak dira.
4.Gainerako kasu guztietan, eraikuntza berrietan baimendutako erabilera-ezarpen berriari buruz ari garela, eraikuntza egin ahal izateko baldintza moduan, lur-azalera jakin baten lotespena exijitzen da Arau hauetan; dagokion lehen erabilpeneko lizentzia-ematea luzatu ahal izateko, beharrezkoa izango da aipaturiko lotespena egiaztatu eta bermatzen duen erregistro-egiaztagiria aurkeztea.
5.Obra-proiektuek eta Lurzoru Ez-Urbanizagarrian finkatu beharreko edozein jarduera motak, kasuan kasu, zera exijituko da: Ingurugiro-inpaktuari buruz egin beharreko ebaluazio eta zuzenketa-azterketak aurkeztea, indarrean dagoen legeriari jarraituz.
2.21 Art.Eraikinak, instalazioak eta ordenaziotik kanpoko erabilerak.
1.Izaera orokorraz, garapenari buruz formulatzen diren proiektu honetan edota plangintza-espedienteetan jasotako aurreikuspenekin bat ez datozen eraikin eta instalazio existenteak ordenaziotik kanpo deklaratzen dira.
2.Hiri-lurzoruak eta Lurzoru Urbanizagarriak.
Hirigintza-plangintzan ezarritako aurreikuspenak exekutatzea eragozten duen mantenimendua behar duten eraikinak eta instalazioak ordenaziotik kanpo deklaratzen dira, eta horien artean proiektu honetako II.5 planoetan adierazitakoak, hala nola, kasuan kasu, garapenean formulatzen diren plangintza-espedienteek zehazten dituztenak.
Eraikin eta instalazio horiek indarrean dagoen hirigintza-legerian ezarritako erregimenaren pean geratuko dira eta proiektu honetan edota kasuan kasu garapenean formulatzen diren espedienteetan ezarritako epeen barruan erraustu beharko dira; orobat ere erraustu beharko dira dotazio publikoen exekuziorako beharrezkoa den guztietan (eta berdin dio aipaturiko dotazioek izaera orokorra nahiz izaera ofiziala izatea).
Hirigune historikoari dagozkion Birgaitze Integratuko Zonetan ordenaziotik kanpo deklaratu diren eraikuntzetan Birgaitzerako Plan Berezian edota Arau hauetan hala deklaratuak izan direnetan, unitate nagusitik gehituriko eraikuntza txikiei dagokienez, lurzati pribatuan badaude eta plangintzaren aurreikuspenen exekuzioa eragozten ez badute sistema orokorrak edo lokalak exekutatzeko, PERCH delako 1.7.2 art.an «hain larria ez den desegokitasun» moduan tipifikaturik, ondoko lanak baimendu ahal izango dira: Higieneak, ornatoak eta eraikinaren kontserbazioak eskatutako konponketa txikiak, eta baita salbuespen izaeraz horiek kontsolidatzea helburu duten obra partzial eta zirkunstantzialak ere, badiren erabilerek aginduzkoa den udal baimena baldin badute, Arau hauetan errazturiko edo onarturiko erabilerekin bat baldin baletoz, eta 15 urteko epean finka desjabetu edota erraustea aurreikusita ez balego egin nahi litezkeen datatik aurrera kontatzen hasita.
Badiren erabilerak iraungitzeak edota baimenduriko erabilerekin bat ez etortzeak, ezarpen berriak edo udal baimenak gauzatu ezin izatea ekarriko lukete ondorioz.
Ordenaziotik kanpoko eraikuntza sekundario bera edota honi atxikita dagoen ezarpen berriko eraikin nagusia birgaitu edo indartzeko baimena eskatuko balitz (kontuan hartutako obra partzial edo zirkunstantzialen gainetik), Udalak exijitu beharko du multzoak bat egitea indarrean dagoen plangintzaren ordenazioan aurreikusitako eraikuntza-batasunarekin, eta ondorioz, baita ordenaziotik kanpo deklaraturiko eraikuntza eta eranskin-errauspenarekin ere.
Hirigune Historikoko eraikuntza-unitateetan, indarreango Plan Bereziak edota Arau hauek «ordezkapen-ordenantza» bat xedatzea aurreikusita daukatenean, epea adierazi gabe eta ordenaziotik kanpoko deklarazioa espreski adierazi gabe geroago garatu eta ordezkatzeko, exekuzio-unitate baten mugaketari lotuta egon ala ez, baimendu ahal izango dira: Hala bere mantenimendu eta kontserbaziorako beharrezkoak diren obrak, nola kontsolidazio zirkunstantzial eta partzialerako beharrezkoak direnak, eta baita baimendutako erabilerak eta jarduerak horiexetan garatzeko behar direnak ere; hala ere, ezin izango da jasodura-obrarik edota hirigintza-probetxamendua zabaldu edo gehitzea helburu duen obrarik egin, ezta kontsolidazioa edo birgaikuntza integrala helburu duen obrarik ere; eta kasu horretan, ordezkapena egiteko, plangintzaren ordenazioan jasotako aurreikuspenetara lanak egokitzeko eskatuko du Udalak.
3.Lurzoru Urbanizaezina.
Proiektu honetan aurreikusitako dotazio publikoen ezarpen edo zabalpen-aurreikuspenak exekutatzea eragozten duen mantenimendua duten egungo eraikin eta instalazioak ordenaziotik kanpo deklaratzen dira, hala nola euren ezaugarriengatik espreski debekaturiko erabilerak finkatzea beste helbururik ez duten gainerako guztiak.
Aipaturiko eraikinak eta instalazioak, indarrean dagoen hirigintza-legerian ezarritako erregimenari atxikitzat joko dira.
Arau hauetan ezarritako zehaztapenen bat betetzen ez duten eraikin eta instalazioetan ordenaziotik kanpo ez egon arren, Udalak besteekin bat etor daitezela exijitu ahal izango du; aipaturiko eraikin eta instalazioak kokaturik dauden finkari dagokion edozein hirigintza-emakida edo baimena eman baino lehen, aldez aurretiko edo aldi bereko baldintza izango da hori.
2.22 Art.Onura publikoko edo interes sozialeko behin-behineko erabilerak Hiri-Lurzoruetan eta Lurzoru Urbanizagarrietan ezartzea.
1.Plangintzaren geroko exekuzioa eragotziko ez duten baimenduriko onura publikoko eta interes sozialeko behin-behineko erabilerak ezartzeko akordioa hartu ahal izango du Udalak; horien artean automobil, autobus eta kamioientzako aparkalekuak egongo dira, hiri-lurzoru edo urbanizagarri moduan sailkaturiko onura publikoko edo pribatuko titulartasuna duten lurretan haiek garatu edo eraikitzeko aurreikusitako epeak bete baldin badira (horren garapenerako exijitutako hirigintza-proiektuak behin-betiko onestu artean).
2.Horretarako, aurreikusitako erabilerara lurrak egokitzeko proiektua onetsi egin beharko du; ondorioak jasaten dituen eremuan horren intzidentzia-azterketa barnean sartuta egongo da; eta kasuan kasu, eta ondorioak jasaten dituzten jabeek har dezaketen akordioaren kalterako izan gabe, berauen aldi baterako erabilera desjabetzapen-espediente egokiaren bidez ere izapidetu beharko du.
3.Lurren erabilera beste titular batzuei helarazi bazaie, horien erabilera bertan behera uztarazi edo ezarri egin beharko die Udalak titular horiei, eta horretarako hilabeteko epea izango du titularrak edo titularrek eraikuntza edo urbanizazio-obrei ekiteko, hasierako okupazioa eskatuz horren berri idatziz jakinarazten du(te)netik hasita, plangintzaren aurreikuspenekin bat eginez.
4.Udalak, edo lurren erabilera jaso duen titularrak, plangintzaren garapenean egin beharreko obren kostua eragotzi edo areagotzen duten lur okupatuetan eginiko eraikuntza edo urbanizazio-elementu guztiak beren kontura ezabatu beharko ditu; era berean, ordaindu beharreko kalte-ordainetatik kendu (deduzitu) ahal izango du behin-betiko urbanizazioan berriro erabiliak izan litezkeen lurrak egokitzeko lanen kostua.
7. ATALBURUA.LIZENTZIAK ERREGULATZEKO ORDENANTZAK
2.23 Art.Lizentzia behar duten ekintzak.
1.Indarrean dagoen hirigintza-legerian H.P.A.ko 1. art. eta honekin bat datorrenak zerrendatzen diren ekintzak eta ondokoak dira lizentzia beharko dutenak:
Obra lagungarriak, esaterako: Finka, orube eta lur-itxierak; babes-hesiak jartzea; aldamioak; eskoramenduak eta obretan lagungariak diren gainerako eraikuntza-elementuak; hala nola: Estalkiak eta azoteak konpontzea, fatxada bukaerako lanak edo urbanizazio-elementu zehatzak zerbitzuak hartzea, zolaketak berriz jartzea eta errotulu, toldo edota markesinak jartzea.
Industria erabilerak edo hirugarren sektoreko erabilerak ezartzea.
Erauzpen-erabilerak ezartzea; esaterako: Agregakinak erauzi eta harrobiak ustiatzea.
Mota guztietako nekazaritza-ustiategiak helburu dituzten eraikuntzak eta instalazioak ezartzea.
Lurzoru urbanizaezinean landatarrak ez diren erabilerak ezartzea.
Lur urbanizaezinean dagoen finka baten bananketa (indarreango plangintzak erabilerei edota eraikuntzei lurzatiketa edo afekzio-azalera minimoak zehazten dizkienean.
Lurzoru urbanizaezinean bideak eta pistak eraiki edo aldatzea.
Suebakiak irekitzea.
Putzuak eraikitzea.
Kanpinak eta kanpalekuak jartzea.
Gela, alojamendu edo jolasleku moduan bai izaera iraunkorraz bai etengabeko izaeraz erabil litezkeen eraiketa prefabrikatuak, karabanak, edota beste edozein elementu finkatzea.
Mota guztietako lur-erabilera (ibilgailuak, tresneria edo beste elementu batzuk gordetzeko).
Lurrak hondakindegi moduan erabiltzea.
Azterketa geoteknikoetarako edo arkeologi-lanetarako katak egitea.
Erabilera publikoari esleituriko guneak eta eremuak, behin-behineko izaeraz edo modu iraunkorrean, okupatzea.
2.Zerrendaketa honek ez du izaera mugagarria; beraz, hirigintza-plangintzan arauturiko beste edozein jarduketa lurrean, hegalduran edo lurrazpian egiteko lizentzia beharko da. Eta batez ere, lurra edo inmueblea eraldatu edo aldatzea eskatzen duten jarduketek lizentziaren beharra dute ez dela beharrezkoa espreski azalduta egon ezik.
3.Estatuko eta Autonomia Erkidegoko Organoek edota Eskubide Publikoko Erakundeek sustatutako zerrendako ekintzek ere udal lizentziaren beharra izango dute, indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzetan.
4.Segurtasun-baldintza orokorretan eta sare orokorren hartuneetan eragina ez duten konponketak, berrikuntzak edota instalazioak eraikinen barruan exekutatzeko, ez da lizentziarik beharrezkoa izango; barruko espazioen banaketan, elementu estrukturaletan edota kanpoko fatxadetan eragina ez duten konponketek, berrikuntzek edota lurzoru, sabai edota paramento-bukaerek ere ez dute lizentziarik beharko.
5.Kasuan kasu, eta indarrean dagoen legeriaren arabera aginduzkoak diren gainerako baimenen kalterako ez bada, udal lizentzia lortu ahal izango da.
6.Obra txikiko obra-kontzeptuaren barruan sartzen dira barruko eta kanpoko obrak, teknika sinplea badute eta garrantzi eskasekoak badira ikuspegi konstruktibo eta ekonomikotik begiratuta; baina ez dute aldatu beharko ez bolumena, ez erabilera, ez etxebizitza eta lokal-kopurua; bestalde, ez dute eraginik izan behar ez egituran, ez kanpoko diseinuan, ez eraikuntzako edo instalazioko bizigarritasun edo segurtasun-baldintzetan.
Obra txikien artean hauek daude: Etxebizitza, lokal eta eraikinen barruko banaketa partzialki aldatzea; finka, orube eta lurrak ixtea; babes-hesiak jartzea; aldamioak; eskoramenduak eta obretan lagungarriak diren gainerako eraikuntza-elementuak; hala nola: Estalkiak eta zabaltzak konpontzea, fatxada bukaerako lanak edo urbanizazio-elementu zehatzak zerbitzuak hartzea, zolaketak berriz jartzea eta errotulu, toldo edota markesinak jartzea, eta antzeko beste batzuk.
7.Horra zer ulertzen den «jarduera»-ezarpenari buruz: Lur, orube edo lokal jakin batean, bai ex novo izaeraz bai aurreko beste baten ordez, jarduera zehatz bat garatzea helburu duen jarduera; edozein kasutan, indarrean dagoen hirigintza-legerian eta ezartzekoak diren legezko xedapenetan ezarritakoarekin bat etorri beharko dute.
Horra zertan bereiziko diren aipaturiko jarduerak: Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuei buruzko Erregelamenduan edota berau ordeztu eta osatzen duten arauetan ezarritakoarekin bat egiteko beharra izatea ala ez, eta ondorioz, dagokion irekiera-lizentzia aginduzkoa izatea ala ez.
Jardueraren ezarpenerako egokitzapen-obra motaren bat exekutatzea beharrezkoa izango balitz, hauei eta besteari dagozkien lizentzia-eskaerak espediente bakar batean eta aldi bereko udal ebazpen bakar batean jaso ahal izango dira. Bestela, nahikoa izango da dagokion irekiera edota jarduera-lizentzia izapidetzea.
2.24 Art.Lizentzia-eskaeren eduki orokorra.
1.Lizentzia-eskaerak, Alkatetzari zuzenduta eta interesatuak izenpetuta, sinatzailearen datu pertsonalak eta eragiketaren motari eta modalitateari dagokien identifikazioa obra, jarduera edo instalazioa azaldu beharko ditu, egiten den lizentzia-eskaeraren arabera.
Eskaerarekin batera legeriak kasu bakoitzean ezarrita daukan kopuruan, eta gutxienez hirukoiztuta, izan beharreko agiriak aurkeztuko dira, lizentziaren izaeraren arabera (arau hauetan adierazitakoak barne), eta baita kasuan kasu beste xedapen batzuetan eskatu litezkeenak ere.
Administrazioko beste organismo batzuek eman beharreko baimen edo txostenak bete behar dituzten espedienteen kasuan, edota beste edozein izapide egitea beharrezkoa denean baldin-eta dagokion izapidea Udalak berak egin beharrekoa bada, eskatutako dokumentazio bakoitzeko gutxienez bost ale aurkeztuko dira. Agiri tekniko guztiak eskatzaileak izenpetuta egongo dira eta, hurrengo artikuluan adierazten diren salbuespenak kenduta, fakultatibo eskudunak ere izenpetu beharko ditu; kasu honetan, dagokion Elkargo Ofizialaren onikusia beharrezkoa izango da.
2.Lizentzia-eskaerek beharrezkoak diren agiri eta datuak oro ekarri beharko dituzte, dagokien jardueren edukia, helburua eta eragina argi eta garbi adierazita egon daitezen.
Izaera orokorraz, eta honi buruz adierazten diren salbuespenen kalterako izan gabe, dagozkien proiektu teknikoek ondokoa adierazi beharko dute:
Exekutatu nahi diren obra, jarduera eta instalazioei buruzko memoria deskribatzailea indarreango hirigintza-araudiarekin eta kasuan kasu ezargarriak diren gainerako xedapenekin bat datozela justifikatuz; obrak hasi, egin eta amaitzeko epeak; hala nola obren exekuzio-egitaraua eta jardueren ezarpena baldintza dezakeen beste edozein zertzelada.
Obra txikiko lizentzia-eskaerak badira, edota garrantzi gutxiko beste jarduera batzuenak izanez gero, aipaturiko Memoria aurkeztea edota aipaturiko gairen bat edo batzuk justifikatzea ez dela beharrezkoa ulertu ahal izango da.
Indarrean dagoen hirigintza-plangintzan, Ordenantza hauetan edota dagokion sektoreko legerian ezarritakoaren arabera, Administrazioko beste organismo batzuek igorri beharreko txosten eta baimenak baldin-eta horren eskaera lizentzia-eskatzaileari zuzen badagokio.
Kokapen-planoa, 1/1.000 eskalan, eremu afektatua hiri-lurzoru edo lurzoru urbanizagarriaren barruan badago; eta 1/5.000 eskalan, lurzoru urbanizaezinaren barruan badago.
Gaur egungo lurzatiaren edo eremu afektatuaren plano topografikoa badiren eraikin, azpiegitura eta zuhaiztiak osorik jasoko dituena, 1/200 edo 1/500 eskalan.
Lurzoru Urbanizaezinaren barruan dauden lurren kasuan, eta eremu afektatuak duen dimentsioaren arabera, Udalak 1/1.000 edo 1/2.000 eskalak erabiltzeko baimena eman ahal izango du.
Kokapen-planoa eta obren eta instalazioen zuinketa, gaur egungo planoaren gainean gainjarrita grafiatua eta eskala berean lur-higidurak, urbanizazio-lanak eta eraikitze-lanak egin behar diren kasuetan.
Aipaturiko planoak egin beharreko obra eta instalazioak tokian bertan nola finkatu behar diren grafikoki azaltzeaz gain, aipaturiko ezarpenerako oinarrizkoak diren sestra-kotak ere adieraziko ditu, hala nola horiexen aldeetatik argi identifika daitezkeen inguruko elementuetara dauden plantako distantziak ere, halako moldez non posible izan dadin, inolako nahasterik gabe, horren perimetroa lurrera zuzenean transposizionatzea, bai gainazaleran bai lurpean.
Zehazturiko aurrekontua, baldin-eta lizentzia-eskaerak obren exekuzioa inplikatzen badu; beharrezkoa izango da obra-unitateak, berauen neurketa eta prezio bateratuak atalka, lanbidez lanbide edo teknologien arabera taldekatuta bereiztea; bestalde, etekin industriala eta obra-kontratagatiko exekuzio- aurrekontuari dagozkion gastu orokorrak barne ere sartu beharko dira.
3.Proposaturiko helburuen edukia eta eragina kontuan izanda, Udalak justifikaturik egonez gero beharrezkotzat jo zezakeen gainerako dokumentazioa aurkeztea exijitu ahal izango du, edota exijitutako dokumentuetariko batzuen aurkezpena bertan behera ere utzi dezake, azken hauen edukia berriro zehazteko; edo azken horientzako dokumentazioa neurrigabea bada, duten garrantzia eskasagatik, eraikuntza-lan horiek obra txikikotzat jotzeko.
4.Aurreko ataletan aipaturiko dokumentazioaz gain edota exekutatu nahi den obraren, jardueraren edo instalazioaren arabera legezkoak izan litezkeen beste xedapen aplikagarri batzuek, kasuan kasu, xedatu dezaketenaz gain, ondoko lizentzia-eskaerek jarraian zerrendatzen den dokumentazio espezifikoa azaldu beharko dute:
Lurzatiketak:
Jabetza-Erregistroaren egiaztagiria, finka afektatuaren/en jabetza-baldintzak egiaztatzeko.
Dokumentazio grafikoa, bai finka afektatuaren gaur egungo egoera bai proposaturiko lurzatiketa islatzeko.
Dorre-garabien instalazioa:
Kokaleku-planoak, besteak beste, hauxe zehaztu beharko du: Garabiaren gehienezko altuera, kontrapisuaren posizioa, garabi-besoaren ekorketa-area eta orgatik zintzilikatzen den gakoarena, hala nola ekorketa-arean dauden edo aurreikusita dauden eraikuntzen eta instalazioen altuera ere.
Garabiaren funtzionamenduak eta obran pasako duen denborak eragin zitzaketen kalteen gaineko erantzukizun zibil mugagabea duen aseguru-poliza.
Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen menpeko jarduera-ezarpena sailkaturiko jarduerak irekitzeko lizentziak:
Memoria deskribatzaileak behar den mailan zehaztuta egon beharko du, bai eraikinaren edo lokal afektatuaren ezaugarriekin bai garatu beharreko jardueraren ezaugarriekin; ondoko ezaugarriak ere hor barruan sartu beharko dira: Manipulatu eta fabrikatu beharreko produktuak, erabili beharreko makineria, inguruan izan ditzakeen ondorioak zaratak, bibrazioak, usainak, isurpenak, keak, e.a., hala nola ezarri beharreko neurri zuzentzaileak dagozkien kalkuluen eta justifikazio teknikoen bitartez, horien eraginkortasun-maila espreski justifikatu behar da.
Indarrean dauden legezko xedapenek kasu bakoitzerako exijitutako agiriak eta baldintzak.
Lurzoru Urbanizaezineko Lizentziak:
Arau hauetan eta gainerako legezko xedapenetan ezarritako baldintza espezifikoak betetzen direla justifikatu beharko du Memoriak.
Egungo egoera eta kokapen-planoetan, besteak beste, zera grafiatuko da (baldin-eta aginduz egin beharrekoa bada): Gutxieneko azaleraren lurzati-ekarpena, mugaketa eta horretxen azalera.
Finkari edo finkei buruzko inskripzio-datuak Jabetza-Errigistroan jasotzea baldin-eta gutxieneko azalera jakina duen lurzatiaren ekarpena exijitzen bada.
Kasuan kasu, lizentziaren eskatzaileak nekazaritzako profesional-izaera duen egiaztapena; horretarako, gaian eskuduna den Gipuzkoako Foru-Aldundiko Sailak eman beharreko egiaztagiria aurkeztu beharko da.
Lehendabiziko eraikin edo instalazio-erabilera.
Baimenaren edo obra-lizentziaren kopia.
Obra-bukaerako egiaztagiria, Obra-Zuzendariak izenpetuta eta dagokion Elkargoak onikusita, emandako lizentziaren arabera exekutatu direla egiaztatzeko.
JGOKA izeneko Erregimenaren pean dauden jarduerak irekitzeko lizentzien kasuan, obra eta instalazioetako teknikariak egiaztagiri bat luzatuko du, non zehatz-mehatz justifikatuko baititu obrak exekutatzeko fasean hartutako neurri zuzentzaile guztiak (lizentzia ematean ezarritakoak alegia) eta dagokion jarduera-kalifikazioaren berri ere emango du bertan.
Egiatan exekutatu den obren planoak, lurzatiaren behin-betiko egoerari dagokion plano topografiko aldatua barne; udal kartografia oinarri hartuko da 1/200 edo 1/500 eskalan, burutu diren eraikuntzak eta urbanizazio-lanak kontuan hartuta; ondorioz atera diren sestra-kota berriak adierazi beharko dira, hala nola buruturiko azpiegitura berrien ezarpena ere.
Eraikinen edo instalazioen kanpoaldeko argazkiak.
Bukaerako likidazioa obren edo instalazioen koste osoa adieraziz Obra-Zuzendariak izenpetuta.
Behin-betiko kalifikazio-zedula babes ofizialeko etxebizitzak izango bailiran.
Obra berriko deklarazio-eskrituraren kopia baimendua eta jabetza horizontalarena, dagokion baimenean ezarritako baldintzetara egokituta.
Gainera, aldez aurretiko baliabideren bat ezarrita egon ezik, edota lizentzian holaxe finkaturik balego, eskritura horretan bertan edota osagarria izan zitekeen besteren batean derrigorrez laga beharreko lurrak udalari transmititzeko formulazioa egingo da, hala nola eraikinak edo instalazioak lur aportatuekiko duen lotespenarena lagatu ez diren eraikuntza-eskubide garatuak justifikatzeko, horien jabetza ezin izango baita eraikineko jabetzatik bereizi.
Alta-deklarazioa Ondasun Higiezinen gaineko Zergan, kasuan kasu.
Alta-deklarazioa Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan, kasuan kasu.
Instalazio elektrikoarekiko engantxe-buletinaren kopia, eta kasuan kasu, galdara-gela, gasa eta beste erregai batzuk bildu eta banatzeko instalazioen egiaztagiriak, hala nola Industria-Ordezkaritzaren aurrean izapidetu beharreko multzo osoarena.
5.Eskaturiko lizentzia hainbat modalitateren barruan sartzeko baldintzak betez gero, haietariko bakoitzarentzat eskatzen diren baldintza dokumental guztiak bete egin beharko dira.
2.25 Art.Lizentzien titulartasuna eta beronen transmisioa.
1.Lizentziaren titularra da beretzat, edo beste pertsona baten ordez, hura eskatu duena.
2.Lizentziaren titularrak udalaren kontrolpean exekutatuko ditu lizentzia-aurreikuspenak, eta aipaturiko exekuzioa ezarritako baldintzekin bat datorren ala ez egiaztatzea haren erantzukizuna izango da; halaber, dagokion Zerga-Ordenantzak ezarritako tasak ordaintzeko erauntzukizuna ere lizentziaren titularrarena izango da.
3.Eskatzaileak norbait ordezkatuz edo norbaiten aginduz jokatuko balu, izaera hori egiaztatu beharko du. Beste kasu batzuetan, lizentziaren titulartzat joko da ondorio guztietarako, ordezkatuarekin edo agintzailearekin batera.
4.Lizentzien titulartasunak indarrean dauden legezko xedapenetan ezarritako baldintzen arabera transmititu ahal izango dira. Transmisioa gertatzen den momentuan, obrak exekuzio-bidean badaude, zein egoeratan dauden espezifikatu egin beharko da.
Edozein modutan, titular berriak espreski hartu beharko ditu bere gain aurreko titularrak hartutako konpromiso eta obligazio guztiak, eta kasuan kasu, zentzu horri dagokionez, formulaturik egon zitezkeen agiri publikoak aldatu.
Edozein modutan, jabari publikoko ondasunen gainean eragina duten obra edo jardueren lizentzia-titulartasunen transmisioa Udalak aurretik eta espreski baimendu egin beharko du.
2.26 Art.Lizentziak izapidetzea.
1.Lizentziak izapidetzeak bat egingo du Tokiko Erregimenari buruz indarrean dagoen legeriak ezarritakoarekin.
2.Nekazaritza-ustiategien gainean eragina duten lizentzia-eskaerek, Gipuzkoako Foru-Aldundiko Nekazaritza-Sailak aginduz eman beharrekoak diren baimen edo txostenak beharko dituzte.
3.Lizentzia-beharra izan dezaketen nekazaritzaz ez-besteko erabilerak lurzoru urbanizaezinean finkatzeko lizentzia-eskaerek, Hirigintza-Arau hauetako 2.20 artikuluan ezarritako aurretiazko izapide eta lizentzia beharko dituzte.
4.Eskaturiko erabilera edo jarduera plangintzak espreski debekatu dituen artean dagoenean, edota haiekin asimilatzea posible denean, erabilera globaleko zonan edo dagokion lurzatian jarduera edo irekiera-lizentziak zuzenean ukatuko dira, eta JGOKA Erregelamenduan ezarritakoaren arabera ez da beharrezkoa izango horien izapidea egitea.
2.27 Art.Lizentziak eraginkorrak izateko baldintza orokorrak eta bermeak.
1.Lizentziek ondoko gaiei buruzko baldintzak jaso ahal izango dituzte: Exekuzio-epeak, proiektaturiko obren edukia partzialki aldatzea, urbanizazio eta lur-lagapenekiko obligazioak, hala nola udal eskuduntzakoak propioak diren beste alderdi batzuk; Udalak aipaturikoak ezarri beharko ditu, baldin-eta, horiei esker, lizentzia bat ukatzea saihesten badu.
2.Obrak exekutatzeko lizentzia-emate-ekitaldian, hasiera, etenaldi eta bukaera-epeak zehaztu beharko dira; aipaturiko epeak finkatu izan ezik, obrak hasi eta bukatzeko epeak eskatzaileak proposatutakoak direla ulertuko da, edo horren ordez, hiru eta sei hilabete obra txikikoen kasuan, eta sei hilabete eta urtebetea obra handikoen kasuen.
Aipaturiko epeak dagokion udal akordioa eskatzaileari jakinaraziz geroztik kontatzen hasiko dira.
Plangintzan edo lizentzia-emate-akordioan horren aipamena espreski egin izan ezik, obrak ezin izango dira inoiz sei hilabetetik gora eten edo bertan behera geratu.
3.Lizentzia emateko proiektu teknikoa eskatzen den kasu guztietan, eta Udalak emate-akordioan baldintza hori ezartzen duen gainerako kasuetan aipaturiko proiektua hasieran beharrezkoa izango ez balitz ere, lizentziaren titularrak obra-zuzendari bat izendatu beharko du; zuzendari honen titulazio akademikoak obren izaerarekin bat egin beharko du, eta kasuan kasu, haren jardunean lagunduko dion graduazio ertaineko teknikaria ere izendatu beharko du.
Aipaturiko izendapena, teknikarien onarpen espresuaz, Udalari jakinarazi behar zaio obrak hasi baino lehenago; aipaturiko jakinarazpena, gainera, emandako lizentzia exekutatu ahal izateko ezinbesteko baldintzatzat ere joko da.
4.Lizentziak ez dira exekutiboak izango dagozkien tasak ordaindu arte; tasak, berriz, emakida-ekitaldian finkatutakoak izango dira.
5.Kokapen eta zuinketa-planoa eskatzen den obren kasuan, aipaturiko obrei ekin baino lehen, lizentziaren titularrak aurrez obrak lurretan finkatzeko onikusia eskatu beharko dio Udalari, eta zuinketa-aktan honela islaturik geratuko da.
Obrako ezaugarriek hala eskatzen dutenean, zuinketa-planoa altxamendu tipografiko-bidez bermatzea eskatu ahal izango du Udalak, dagokion teknikariak izenpetuta.
6. Irekitze-lizentzien titularrek eta beste eraikitze-obra batzuen titularrek, kasu guztietan, eta obra txikikoentzako lizentzien titularrek eta beste jarduera batzuenek, emate-akordioan holaxe ezarrita dagoenean, lizentziaren helburua diren eraikinak eta lokalak destinatu baino lehen, eta dagokien jarduera abian jarri aurretik, dagokien lizentzia lortu beharko dute.
Eraikin edo lokal berberak, irekitze edo jarduera-lizentziaz gain, obra-lizentzia ere behar izanez gero, lehen erabileraren lizentziari dagozkion izapideak batera lortu ahal izango dira, eta baita espediente bakarra osatu ere.
Edozein kasutan, dagozkien titularrek eraikina erabili edota okupatzea eragotzi beharko diete hirugarren pertsonei, aipaturiko lizentzia eskuratu arte.
Aipaturiko lizentzia lortzea ezinbesteko baldintza da, eraikina hiri-zerbitzuen sareei lotu ahal izateko; baldintza hau bete izan ezik, konpainia hornitzaileek dagokion alta ukatu beharko dute.
2.28 Art.Lizentzia mota desberdinak lortzeko baldintza espezifikoak.
1.Lurzatiketa-lizentziak:
Lurzati bat bereizi edo zatitzeko lizentzia ematen denean hura beste bati edo beste batzuei gehitzeko helburuz, aipaturiko emakidak ondoko baldintza esekitzailea bete beharko du: Formalizaturiko emakida jasotzen duen kopia baimendua eskatzaileak aurkeztu beharko duela; halaber, horren aurkezpenaren justifikantea ere aurkeztu beharko du Jabetza-Erregistroan, inskripzioaren ondorioetarako. Baldintza hori bete artean, eskaturiko lurzatiketa egin gabe dagoela ulertuko da.
2.Eraikuntza-lizentziak:
Oinarrizko proiektu batean oinarrituta eraikuntza-lizentziak ematen direnean, exekuzioa eta ondorioz, obra-hasiera gauzatzeko, exekuzio-proiektua aldez aurretik aurkeztu eta baimendu beharko da, indarrean dauden xedapenek exijitzen dituzten baldintzak betez.
Aipaturiko proiektuak lizentziari dagozkion oinarrizko baldintzetariko bat ere ezin izango du aldatu, ezta beste zehaztapenik ere barne sartu, lizentziak helburu duen oinarrizko proiektua exekutatu eta garatzeari dagozkionak izan ezik.
3.Eraikuntza, instalazio eta behin-behineko erabilera-lizentziak:
Eraikuntza, instalazio eta behin-behineko erabilera-lizentziek ez dute ondoriorik sortuko, eta hargatik, baimenduko diren erabilerak edo eraiketak ezin izango dira hasi Jabetza-Erregistroan horien inskripzioa justifikatu arte; duen behin-behineko izaera interesatuak berak onartzen du Udalak adierazi orduko, erabilera lagatzera edota eraikina erraustera beharturik egongo dela jakinik.
2.29 Art.Zergak, tasak eta eskubideak ordaintzea.
1.Lizentziei dagokien zerga eta tasa-kopuruak dagokion Ordenantza-Fiskaletan ezarritakoak izango dira.
2.Lizentzia emateko ekitaldian finkatutako eskubide-ordainketak konturako pagamendu-izaera izango du; lizentziaren titularra, hortaz, beharturik dago obra bukatu orduko obraren behin-betiko kostea deklaratzera, kasuan kasu dagokiokeen likidazio osagarria egin ahal izateko.
3.Obrek udal jabari publikoko ondasun-probetxamendu bereziak hegalkinak barne berekin ekarriz gero, eskatzaileak dagozkion Ordenantza Fiskaletatik ondoriozta daitezkeen eskubideak eta tasak ordaindu beharko ditu, horiexetan edota lizentzia-emakida-akordioan finkaturiko denboraren eta moduaren arabera.
2.30 Art.Erregistro-bermeak.
1.Esleituriko hirigintza-probetxamendu osoa edo zati bat garatzen duten planta berriko eraikuntza-lizentzia helburu duten lurzatiketa-lizentziak eta lurzatien zatiezintasuna jakinarazi beharko dira Jabetza-Erregistroan horien inskripzioa egiteko, indarreango hirigintza-legerian ezarritakoari jarraituz.
2.Halaber, Lurzoru Ez-Urbanizagarrian kokaturiko finken bananketa edo zatiketek bat etorri beharko dute kasu bakoitzean Hirigintza Arauetan ezarritako erabilera, eraikuntza eta lurzatiketa-erregimenari dagozkion zehaztapenekin.
3.Edozein modutan, inskripzioari dagozkion gastuak lizentziaren onuradunaren kontura izango dira.
2.31 Art.Zuinketa.
1.Egoki iritzitako kasuetan, eta lizentzia eraginkortasun osoz erabiltzeko eskatzen diren baldintzak behin betez gero, lizentziaren titularrak idatziz eskatu beharko du proiektatu den/diren eraiketa/k udal teknikariren batek zuinkatzea, eta obretako zuzendariak edo zuzendari teknikoek derrigorrez bertaratu beharko dute zuinketa horretara.
2.Horra zertan datzan aipaturiko zuinketa: Lizentziak helburu dituen eraikuntzen perimetroa lurrera transposizionatzean; funtsezko lerrokadurak eta sestrak kokaleku-planoaren arabera eta dagokion eskaeran azaltzen den zuinketaren arabera adierazi beharko dira, eta kasuan kasu, lizentziaren emakida-akordioan ezar zitezkeen zuzenketak hartuko dira kontuan.
3.Zuinketa lizentziaren baldintzetara zuzenean egokitzeko zailtasunik balego, Udal Teknikariak erabaki beharko du zein aldaketa sartu.
2.32 Art.Obra-zuzendaritza aldatzea.
Edozein arrazoirengatik obra-zuzendari teknikoetarikoren bat bere kargua bertan behera uzteko beharrean egongo balitz, aldeetariko edozeinek, lizentziaren titularrak edo teknikariak berak eman beharko dio horren berri Udalari, aurretik hamabost eguneko epeaz; obrekin aurrera jarraitzerik ez da egongo, obra-zuzendari berria jardunean dela jakinarazi arte.
2.33 Art.Lizentzien edukia aldatzea.
Obrak exekutatu artean xehekapen-aldaketaren bat egin nahi izanez gero, Udalari horren berri eman beharko zaio, eta Udalak txosten eske joko du zerbitzu teknikoetara; hauek, beren txostenean, proposaturiko aldaketaren izaera eta garrantzia aztertuko dituzte, bai eta ere aztertu indarreango hirigintza-araudiarekin bat datorren ala ez. Azterketa horretan oinarriturik, zuzeneko onarpena proposatuko dute, edo bestela, baimen espezifikoaren ematea helburu duen espediente egokia izapidetzea proposatuko dute.
Azken kasu honetan, lizentziaren titularrari horren berri emango zaio, adierazirik beharrezkoa izanez gero zein den berak aurkeztu behar duen dokumentazio gehigarria.
Lizentzien edukiak funtsean aldatzen direnean, dagokien lizentziarekin batera aurkeztu beharko dira; eta horren eskaera eta izapidea prozedura arruntaren arabera egingo dira.
2.34 Art.Lizentziak luzatzea.
Lizentzia hasi eta exekutatzeko epeak soili-soilik luzatu ahal izango dira zuzenean justifikaturiko arrazoiengatik; aldez aurretik, interesatuak idatziz egin beharko du bere eskaera, ezarrita dagoen exekuzio-epea amaitu baino lehen.
Luzapena behin bakarrik onartuko da; eta horren epeari dagokionez, obrak edo jarduera baimenduak bukatzeko beharrezkotzat jotzen den denboraz baino ezin izango du iraun ordura arte egindako zatia kontuan hartuta.
Edozein kasutan ere, aipaturiko luzapenak dagozkion tasak sortuko ditu.
2.35 Art.Lizentziak iraungitzea.
1.Obra-lizentziak ondoko kasuetan iraungiko dira (aurretitik udal deklarazioa eginik):
Lizentzia-emakida-akordioan adierazitako epean obrak ez hasteagatik, edo bestela, lanak sei hilabetetan ez hasteagatik emakida jakinarazi zenetik.
Sei hiletik gorako epea duten obren kasuan, onartutako epearen erdia pasata, proiektu osoari dagokion aurrekontuaren %20tik gorako balioko lanak exekutatu gabe egongo balira.
Lizentzia-emakida-akordioan finkaturiko epean obra baimenduna ez bukatzeagatik, edo bestela, lanak sei hilabetetan ez bukatzeagatik emakida jakinarazi zenetik.
Obrak hasi zirenetik, lanak sei hilabetetik gora bertan behera geratzeagatik. Aipaturiko lanak bertan behera utzita daudela ulertuko da, behin-behineko lanak edota buruturiko lan osagarriak egin arren; honelako lanak hauek dira: Obra-lizentziaren arabera epe barruan bukatzeko balio ez dutenak, hau da, kemen nahikoaz jarduerari heltzen ez dietenak.
Lizentziaren baldintzetariko baten bat argi eta garbi ez betetzeagatik.
2.Izaera orokorraz, industria edo hirugarren sektoreko erabilerak eta jarduerak finkatzeko lizentziak ondoko kasuetan iraungiko dira: Obrak bederatzi hilabetetik gora geldi egon badira, edo zegokion lokala itxita egon bada, edota edozein kasutan, jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan baja hartzen bada.
3.Lizentzia iraungitzat joz gero, oraindik exekutatu gabe dauden obrei edota lanei berriro ekin ahal izateko, beharrezkoa izango da beste lizentzia bat eskatzea.
2.36 Art.Konponketa eta garbiketa-obligazioa.
Lizentziaren titularrak, obrak direla-eta bide publikoan eta aldameneko espazioetan gerta daitezkeen kalteak konpondu eta behar bezalako garbitasun-baldintzak gordetzeko obligazioa dauka.
2.37 Art.Obrak bertan behera uztea.
Lizentziak helburu dituen obrak bertan behera geratuko balira edota bukatzeko aurreikusita zeuden epeak gainditzeagatik geldituko balira, Udalak subsidiario gisa egin beharreko lanak egin ahal izango ditu segurtasuna bermatzeko eta bide publikoak edota landa-ingurunea txukun uzteko, edota erabiltzen ari diren eraikinen kasuan, berauen funtzionaltasuna egokia dela ziurtatzeko, hala nola matxuraturiko urbanizazio-elementuak birjartzeko; horrek ekar dezakeen kostea lizentziaren jabeak, eta subsidiarioki, lurzatiko jabeak hartu beharko dute beren gain.
2.38 Art.Obra-bukaerak, eraikinak eta instalazioak erabiltzen hastea, eta jarduera-hasiera.
1.Lizentzia-emakidaren baldintzei jarraituta edota Udalak geroago baimendu edo agindu ditzakeen aldaketei jarraituta lanak bukatu eta gero, obra-lizentziaren titularrak idatziz eman beharko dio horren berri Udalbatzari, eta kasuan kasu, lehen erabilpeneko lizentzia eskatuko du, hori ezinbesteko baldintza baita eraikina edo instalazioa erabiltzen hasteko.
Horretarako, dagokion dokumentazioa aurkezteaz gain, ondoko baldintzak ere bete egin beharko ditu:
Eraikitakoak indarreango legezko xedapenetan exijitutako segurtasun, osasungarritasun eta apaingarri publikoko baldintza minimoak betetzea, eta, bertako instalazioak funtzionamendu-egoera ezin hobean egotea.
Ezarritako baldintzen arabera, exijitutako urbanizazio-lan osagarriak exekutaturik egotea.
Bide eta espazio publikoetan eginiko kalteak konponduta eta garbitasun-baldintza egokietan egotea.
Jarduera hasi aurreko egin beharreko egiaztatze-bisitaldia Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen Erregelamenduko 34. art.ak aipatzen duenez, lehen erabilpeneko lizentzia-espedientean ezarritako testuinguruaren arabera egingo da.
2.Udalak lehen erabilpeneko lizentzia ezin izango du modu baldintzatuan eman; beraz, udal zerbitzuek aginduz egin beharko duten txostenean ezarrita dauden baldintzetariko baten bat ez dela betetzen ikusiko balitz, baimena espreski ukatu beharko da edo bestela prozedura bertan behera geratu beharko da; eskatzaileari, berriz, ikusitako akatsen berri emango zaio eta akatsak konpontzeko epea finkatuta utziko da; aipaturiko epeak ezin izango du lizentzia iraungitzeko epea inolaz ere gainditu.
Epea igarota, Udalak, egin beharreko lanei ekin ahal izango die subsidiarioki.
3.Hiri-zerbitzuetan alta eta jarraian, konexioa lortzeko, ezinbesteko baldintza izango da lehen erabilpeneko lizentzia eskuratzea.
HIRUGARREN IZENBURUA
LURZATI ERAIKIGARRIAK ERAIKI ETA
ERABILTZEKO ORDENANTZA ERREGULATZAILEAK
1. ZATIA
APLIKAZIO OROKORREKO XEDAPENAK
1. ATALBURUA.ORDENANTZAK APLIKATZEKO OINARRIZKO DEFINIZIOAK
3.1 Art.Kontzeptuen terminologia.
Honako Hirigintza-Arau hauen aplikatzeko ondorioetarako, jarraian adierazten diren kontzeptuek segidan definitzen den esangura izango dute:
Lurzati-lerrokadura:
Urbanizaturiko lursaileko azaleraren gainean, lurzatiak mugarritzen dituen lerroak definitzen duena espazio publikoetatik eta beste lurzati batzuetatik haiek bereizteko.
Eraikuntza-lerrokadura:
Urbanizaturiko lursaileko azaleraren gainean, baimenduriko eraikuntzako plantan inguratzaile maximoa definitzen duen lerroak definitzen duena sestra gainean nahiz sestra azpian.
Eraikuntzaren erretiroa:
Plano horizontal batean neurtuta, lurzati-lerrokaduraren edozein puntutik lerrokaduraren punturik hurbilenera dagoen distantziak definitzen duena hegalkinak, elementu irtenak eta sestra azpiko eraikuntzak barne (teilategalak edo egarbeak izan ezik).
Fatxada-azalera:
Eraikuntza-lerrokaduran oinarrituta bertikalki sortzen den azalerak definitzen duena.
Atzeraemangunea:
Fatxadako edozein puntutik fatxada-azalerarekiko birsartuta honexera doan distantziak definitzen duena.
Mehelina:
Elkarri atxikitako bi eraikin mugarritzen dituen azalera bertikala da biei dagokien lurzati-lerrokadura arrunta oinarri hartuta.
Eraikuntza-altuera:
Eraikin bateko fatxada-azaleraren gainean neurturiko distantzia bertikalak definitzen duena honako dokumentu honetan kasu bakoitzerako ezarrita dauden konputu-irizpideen arabera.
Estaliriko espazio-altuera librea:
Lurzoru-koten eta bukaturiko teilatu-koten artean neurturiko distantzia bertikala.
Eraikuntza-profila:
Eraikuntza baten solairu-kopuruak definitzen duena sestra gainean zein azpian, ezarritako konputu-irizpideen arabera.
Estalki-aldapa:
Fatxada-azaleraren goi-mailatik, estalki-bolumenaren inguratzaile baimendua osatzen duen aldapa.
Estalki-profila:
Estalki-bolumenari dagokion inguratzaile baimenduaren sekzioa fatxada-azalerarekiko plano bertikal eta elkarzut batean oinarrituta.
Soto-oina:
Sestra azpian eta lurpean dagoen sotoa sarbidea helburu duen espazioan izan ezik.
Erdisotoko oina:
Partzialki lurperaturiko planta; solairua 0,80 m.an dago urbanizaturiko lursailen sestra azpitik, eta sabaia 1,20 m.tik gorako altueran altxatzen da. Ointzat jo ahal izateko, bi neurriak bere perimetroaren %60an bete behar dira.
Behe-oina:
Sestra, soto edo erdisoto gaineko lehen planta, lurzorua
-0,80ren eta +1,20ren artean kokaturik dagoena sarbide-puntuaren sestrari dagokionez.
Fatxadetariko baten bat lurraren kontra kokatzen bada eraikuntzaren oinean altuera gainetik ateraz, dagozkion lokalak 15 m.ko fondo batean baino ezin izango dira behe-ointzat jo.
Bastardea edo tarteko oina:
Erdisoto batean zuzenean antolaturiko oina, kanpoko espaziotik sarbide zuzena duena eta, bere sarbide-maila kontuan hartuta, lurzorua 1,20 m.tik gorako mailan dagoena.
Goi-oina:
Behe-oinaren edo bastardearen gainean kokaturiko oina.
Atiko-oina:
Gorago geratzen den eta fatxadaren lerrotik bi metro edo gehiago atzeratua dagoen goi-oina, kasuan kasu ezarritako fatxada perimetroa hartuta.
Estalkipea:
Estalkiko forjatuaren edo taularen azpian zuzen kokaturiko planta (fatxada-altueran duen altuera 1,80 m.tik behera dago; aipaturiko altuera gaindituz gero, goiko planta-izaera izango du).
Fatxada:
Eraikineko paramentua edo kanpo-itxiera.
Hegalkinak:
Fatxadatik ateratzen diren elementu bizigarri edo okupagarriak, ireki eta itxi egin daitezkeenak baldin-eta albo guztietan itxiera osoak badituzte edota hauek guztiz edo partzialki irekita badaude.
Hegalkin baten sakonera: Zatirik edo elementurik irtenenetik dagokion fatxadaraino dagoen distantzia.
Teilategalak:
Fatxada-planotik kanpoko estalkien akabera osatzen duten elementu irtenak.
Patioak:
Etxebizitzen bizigarritasun-baldintzak bermatzeko helburuz, eraikinen barruan irekitzen diren espazioak.
Ganbara:
Solairu edo forjatu gehigarria, behe-oinetan baimengarria funtzionalki eta juridikoki horietatik zatiezinak; ez probetxamendu-ondorioetarako ez eraikin-profil-ondorioetarako neurgarria ez den azalera duena.
3.2 Art.Eraikuntza-probetxamendua konputatzeko irizpideak.
Izaera orokorraz, eraikin baten eraikuntza-probetxamendu moduan ondoko espazioak izango dira konputatzekoak:
1.80 m.tik gorako altuera librea duten espazio estaliak eta itxiak, aipaturiko altuera horietan gainditzen duen zatia ere konputatuta.
Eraikuntzaren elementu trinkoak (edo mazizoak).
< 1,50 m.ko diametroa duten patioak eta instalazioetako hodiak.
Igogailuentzako zuloak.
Balkoiak, terrazak, eguterak eta mota guztietako arkupeak estaldura dutenean eta erabilera publikoko zortasunik ez dutenean; beren azaleraren %50 konputatuko da.
Estalkipeetan lehen adierazitako espazioak eta elementuak ere konputatuko dira, lurzatian errazturiko edo onarturiko erabilerak nagusiki helburu dituztenak; edota, aurreko erabilera lagungarriak izatea helburu izanik ere zerbitzu-instalazioak edo trastelekuak, kasu, besteek okupaturiko lokalekin halako erregistro-unitate zatiezin bat osatzen ez badute; edota, trastelekuen kasuan, baldintza hau beterik, 15,00m
²tik gorako azalera erabilgarria izatea lokal bakoitzeko.Aitzitik, eraikin-probetxamenduaren zati moduan ondoko espazio eta elementuak ez dira inolaz ere konputatuko:
Baimenduriko sotoak eta erdisotoak azkenok, Arau Partikularretan kasu bakoitzerako ezarritako eraikuntza-baldintzekin bat egin beharko dute.
1,80 m.tik azpiko altuera duten espazio estaliK eta itxiak.
> 1,50 m.ko diametroa duten patioak eta instalazioetako hodiak.
Behe-oinan erabilera publikoa duten arkupeak.
Industria-eraikuntzetan izaera orokorraz baimenduriko ganbarak.
3.3 Art.Eraikuntza-profila definitzeko irizpideak.
Izaera orokorraz eta dagokion eraikuntza-probetxamendua zedarritzeko ondorioetarako, horiek neurtzeari utzi beharrik gabe, sestra gaineko oinak ondokoak izango dira: Eraikuntzako behe-oinak, tarteko oinak eta goi-oinak; sestrapeko oinak, berriz, sotoak eta erdisotoak izango dira.
Bestalde, estalkipeko oina ez da eraikuntza-profilaren araubidean oin gehigarritzat joko, baldin-eta fatxadan 1,80 m.ko altuera gainditzen ez badu espreski definitzen diren kasuak izan ezik; edozein modutan, eraikuntza-probetxamendu moduan konputatuko da, aurreko artikuluan ezarritako irizpideen arabera.
Dena den, eraikin baten profila definitzeko xederako, dagokion Arau Partikularrean ezarritakoa hartuko da kontuan.
3.4 Art.Altuerak neurtzeko irizpideak.
Eraikuntzaren altuera neurtzeko, fatxada-azaleraren erdiko puntua hartuko da azpiko erreferentzia gisa (urbanizaturiko lurrarekin bat egiten duen lekuan); goiko erreferentzia gisa, berriz, fatxada-azaleraren punturik altuena hartuko da (edo estalki-planoarekin horrek egiten duen gurutzaguneko punturik altuena), baimenduriko ganbaren kasuan izan ezik kasu horretan ez baitira kontuan hartuko.
3.5 Art.Izaera orokorraz aplikagarriak diren eraikuntza-baldintzak.
1.Izaera orokorraz, eta Hirigintza-Interbentziorako Areetako Arau Partikularretan edo garapen-plangintzan kasuan kasu ezar daitezkeen baldintza murritzagoen kalterako izan gabe, baimendurik dago izaera orokorraz udalerrian egingo diren eraikinetan bi soto-planta eraikitzea.
2.Arau partikularretan edo garapen-plangintzan ezarri daitezkeen baldintza murritzagoen kalterako izan gabe, sestra gaineko bigarren oineko lurzoruaren maila lehen goi-oina 4,50 m.ko gehienezko altueran jarriko da, urbanizaturiko lurreko sestratik neurtuta.
3.Goi-oinetako gutxieneko altuera librea 2,50 m.koa izango da Hirigintza-Arau hauetan ezarritako irizpideen arabera finkatuta.
Aurrez baziratekeen eraikinak ordezkatzera begira, horien altuera aipaturikoa baino txikiagoa balitz, eraikuntzaren altuera osoa areagotzeko baimena emango da aipaturiko oinei lehen azaldu dugun gutxieneko altuera emateko. Estalkipeko oinen altuerari dagokionez, eta Hirigune Historikoko birgaikuntza-prozesuei dagokienez, ez da lehengo irizpidea aplikatuko, zeren eraikuntzarako ezarritako babes-mailaren arabera eta baimenduriko interbentzio-mailen arabera, altuera txikiagoak baimendu bailitezke hala jasota baitago Urbanizaturiko eta Eraikitako Ondarea Birgaitzeko Dekretuan (bertan ezarritakoaren arabera).
Bigarren Zatia: Hiri Lurretan eta Lurzoru Urbanizagarrietan Aplikatzekoak diren Ordenantza Erregulatzaileak
2. ATALBURUA. EGOITZA-ERABILERARAKO LURZATIETAN («a» lurzatiak) APLIKAGARRIAK DIREN ERAIKUNTZARI ETA ERABILERARI BURUZKO ORDENANTZA OROKORRAK
1. ATALA. Egoitza-erabilerarako lurzatietan («a» lurzatiak) aplikagarriak diren eraikuntzaren formari buruzko erregulazio-baldintza orokorrak
3.6 Art.Baldintza orokorrak.
1.Zeharkako erregulazioa eraikuntzaren lerrokaduretan oinarrituta.
Eraikin eta urbanizazio-garapenak kontsolidatuta dauzkaten partzelez osaturikoetan aplikatuko dira, hala nola dagokion lurzatiarekin bat datorren eraikuntza lerrokaduradunez osaturikoetan ere bai. Eraikuntza hauek fatxada jarraiak osatzen dituzte eta eraikuntza-profil homogeneo samarra dute; gainera, espazio publiko mugakideen aldamenean daude (kale edo espazio libreen aldamenean), edo behintzat fatxada horietariko batean.
Kasu horietan, azalera eraikigarria zeharka arautzen da baden eraikuntzak duen formaren bidez, eta ez espreski.
Eraikuntzak fatxada-azaleraren eta ondoriozko mehelinaren artean (halakorik balego) dagoen bolumen osoa edo bolumenaren zati bat okupatuko du (lurzati bakoitzean baimenduriko eraikuntza-altuera maximoraino); hortik aurrera, eta fatxada nagusiaren eta bigarren fatxadaren artean, estalki-azaleraren bidez mugaturik dago eraikuntza-profilaren arabera osatuta dagoenez.
Altuera lurzati bakoitzean neurtuko da (bere aurrealdeko erdiko puntuan), egoerarik kontrakoenean, eta hegalkinei eta atzeraemanguneei buruzko erregulazio espezifikoak ezarriko dira, hala nola barne-patioei buruzkoak ere baimenduriko eraikuntza-probetxamenduaren barruan egongo direnak.
Lurzati horietan baliteke hiru eraikuntza-interbentzio mota hauek izatea:
Kontserbazio-zorrotzeko mailaren barruan katalogaturiko eraikuntzetan egin beharreko kontserbazio-Interbentzioak; ezin izango dira errautsi, ezta aldatu ere horien bolumetria ez kanpoko tratamendua.
Existitzen diren eraikuntzetan zaharberritze eta birgaitze-lanak egitea; halakoetan, zaharberriturik dauden elementuek (jasodurek barne baimenduriko gehienezko eraikuntza-altuera existitzen diren eraikuntzetan lortzen ez den kasuetan) ezarrita dauden eraikuntza-baldintzak bete beharko dituzte.
Eraikuntzak ordezkatzeko interbentzioak; halakoentzat definiturik dauden eraikuntza-lerrokadura egokiak osorik garatzen direnak ezarritako eraikuntza-baldintzen arabera.
2.Lerrokaduretan, eraikuntza-probetxamenduan eta espresuki eta zuzenean definituriko lurzati-ordenantzetan oinarritutako erregulazioa.
Batez ere, garapen berriko lurzatietan aplikatuko da.
Zentzu horretan, eraikuntza-baldintzei eta probetxamenduari dagokienez, Hirigintza-Interbentziorako Areetako Arau Partikularretan eta proiektu honen barruan sartuta dauden planoetan ezarritakoa hartuko da kontuan, hala nola, kasuan kasu, horretxen garapenean formulatuko den plangintzan ezarritakoa ere.
3.Eraikuntzaren aldeko sestrei eta mailei dagozkien baldintzak, egoitza-erabilerarako lurzatietan izaera orokorraz aplikagarriak.
Jada urbanizaturik dauden areetan eraikuntzen aldeko mailak eta sestrak kontsolidatuta geratzen dira; hala ere, berrurbanizatzeko interbentzioetan hainbat egokitzapen sartu ahal izango dira izaera orokorraz, urbanizazio-lan-proiektuentzat ezarritako egokitze-aukerak kontuan hartuta.
Urbanizazio berriko areetan edo elementuetan, urbanizazio-proiektuek maila eta sestren behin-betiko konfigurazioa definituko dute; horretarako, Arau hauetako «II.4» planoetan espreski definitzen diren punturik esanguratsuenak hartuko dira erreferentziatzat.
3.7 Art.«a.10. Hirigune Historikoko Egoitzak» lurzatietan aplikagarriak diren eraikuntzaren forma erregulatzen duten baldintza orokorrak
Eraikuntza-probetxamendua zeharka erregulatzea, eraikuntzaren forma erregulatzearen bidez. Horretarako, lurzati bakoitzarentzat partikularizaturiko ordenantza hartuko da oinarritzat existitzen den ondare eraikia eta zaindu beharreko ingurugiro-balioak helburu.
Lurzati bakoitzaren eraikuntza-baldintzak erregulatzen dituzten ordenantzak indarrean dagoen «Eskoriatzako Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezia» izenekoan ezarritakoak izango dira, 92/05/13an behin-betiko onetsia izan baitzen, hala nola honexi buruz geroan egin litezkeen aldaketetan ezarritakoak ere zeren, kasuan kasu, izapidetuak eta onetsiak izan baitziren, eta baita Arau hauetako «Hirigune historikoa» 10. Areako Hirigintza-Arau Partikularrean ezarritakoa eta aipaturiko Plan Berezian esplizituki aldatua edo osatua izan litezkeen alderdiei buruz ezarritakoa ere.
3.8 Art.«a.20. Eraikuntza Intentsiboko Egoitza» lurzatietan aplikagarriak diren eraikuntzaren forma erregulatzen duten baldintza orokorrak
1.Lerrokadurak.
Eraikuntzaren lerrokadurak, fatxaden osotasunari dagokionez eta horren ordez, lurpean, Arau hauetako «II.4» planoetan grafiatuta daudenak izango dira, aipaturiko zehaztapena izaera lotesleaz ezartzen den kasuetan; edota horren garapenean formulatuko den xehekaturiko plangintzak kasuan kasu ezarriko dituenak.
2.Lurzatiketa.
Finkatuta dauden eraikuntzak badira, eta Arau Partikularretan edo garapen-plangintzan kasuan kasu ezarritako doitze eta aurrikuspenen kalterako izan gabe, besteei loturik dagoen lurzatiketa existentea finkaturik geratzen da; zentzu horretan, aipaturiko eraikuntza ordezkatzeko, interbentzioek derrigorrezko eragina izango dute aipaturiko lurzatian baden osotasunaren gainean.
Gainerako kasuetan, lurzatiketak bai dagozkion Arau Partikularretan bai garapenean formulatuko den plangintzan ezarritako irizpideekin bat etorri beharko du.
Eraikuntzak ordezkatzeko operazioetan ez da onartuko bi lurzati edo lurzati gehiago eranstea, Arau Subsidiario hauetan Exekuzio-Unitateak zedarritzen dituzten suposamenduetan izan ezik.
3.Eraikuntzaren gehienezko altuera eta profila.
Baimenduriko eraikuntzen altuera eta profila, dagokien Arau Partikularrean kasu bakoitzerako ezarritakoak izango dira.
4.Teilategalak.
Fatxada-azaleraren gaineko teilategalaren egarbe-hegalak izan behar duen irtenune maximoa 1,25 m. koa izango da; hegalkinak badiren fatxada-zatietan, hura 0,50 m irten ahal izango da gainerakoetatik.
5.Hegalkinak eta atzeraemanguneak.
Hegalkinak itxiak begiratokiak, galeriak eta antzekoak eta irekiak balkoiak, terrazak eta antzekoak izan daitezke.
Hegalkin itxien eta irekien multzoak ezin izango du eraikuntzako fatxadek duten perimetro-luzeraren %75 gainditu, honexek dituen goi-oinen kopurua biderkatuta, eta ondorioz, fatxada eta oinetan aske antolatu ahal izango dira, baldin-eta ezarritako gehienezko luzera guztira gainditzen ez bada.
Hegalkin itxiek, berriz, ezin izango dute aipaturiko eraikuntzako fatxadek duten perimetro-luzeraren %40 gainditu, honexek dituen goi-oinen kopurua biderkatuta, eta ondorioz, fatxada eta oinetan aske ere antolatu ahal izango dira.
Fatxada-azaleraren gainean hegalkin itxiek edota irekiek duten sakonerak ez du 125 cm.tik gora egingo.
3.00 m.tik gorako altuerako hegalkinak baino ez dira baimenduko espazio publikoaren sestra gainetik edota aurrean duten lur ubanizatuaren gainetik.
Existitzen diren hegalkinak, ordea, kontsolidatuta geratzen dira.
Bestalde, atzeraemanguneak libreak izango dira; dituzten fondoek, ordea, ez dute beren aurrealdearen erdia gainditu beharko.
6.Estalkiak.
Bi, hiru edo lau isurkiko exekuzioek lehentasuna izango dute, eta beharrezkoa izango da aurrez existitzen direnen ezaugarriak eta antolaera egokitzea; edozein kasutan, beharrezkoa da ezarrita dauden baimenduriko profil-baldintza orokorrak betetzea. Teilatu-faldoientzat baimenduriko isurki maximoa %40koa izango da.
Baimenduriko estalki-profiletik ondokoak bakar-bakarrik irten ahal izango dira: Tximiniak, aireztapen edo hozte-hodiak, sabaileihoak, estalki-azalerarekiko paralelo dauden argizuloak (0,40 m.tik azpiko altuerakoak), irrati eta telebistako antenak eta estalkiaren gainetik nahitaez irten behar duten instalazioen gainerako elementuak.
7.Patioak.
Ondoko baldintzetan baimentzen dira:
Barruko patioaren edo lurzatiaren dimentsioa bere altueraren heren bateko balioa duen zirkulua bere barruan inskribatzeko adinakoa izango da, 3 metroko diametro minimoarekin ezinezkoa da, ordea, oinetako puntu bakar batean ere 2 metro baino gutxiagoko estugunerik gertatu.
Patioak sabaileihoen bidez koroatu ahal izango dira, baldin-eta sabaileihoen eta patioko hormen artean espazio periferikoren bat libre uzten bada, inolako itxierarik gabe alegia aireztapen-azalera minimoak, berriz, patioko planta-azaleraren %20koa izan beharko du.
Patioko lurzoruaren gainean ez da inolako eraikuntzarik baimenduko.
Patioko zoladura ezin izango da 0,60 m.tik gora egon argiztatu edo aireztatu beharreko dependentziako lurzoru-mailaren gainetik.
8.Sestra gainerako erabilera pribatuko espazio eraikiezinak.
Hauetan ez da inolako eraikuntzarik onartuko.
Edozein kasutan, beste finka batzuekiko separazioetan eta espazio publikoekiko mugan itxierak eraikitzea derrigorrezkoa izango da, Hirigintza-Arau hauetako 3.28 artikuluan ezarritakoaren arabera.
9.Izaera orokorraz ezarritako forma-erregulazioari buruzko baldintza orokorrak ez dira aplikagarriak izango indarrean dagoen plangintza exekutatzearen ondorio diren a.20 egoitza-lurzatietan; aipaturiko plangintza bat baitator dagokion Hirigintza-Arau Partikularrarekin hau ere Ordenantza Erregulatzaileen menpean baitago.
3.9 Art.«a.30. Garapen Baxuko Egoitza-Eraikuntza» lurzatietan aplikagarriak diren eraikuntzaren forma erregulatzeko baldintza orokorrak
1.Lerrokadurak.
Eraikuntzaren lerrokadurak, fatxaden osotasunari dagokionez eta horren ordez, lurpean, Arau hauetako «II.4» planoetan grafiatuta daudenak izango dira aipaturiko zehaztapena izaera lotesleaz ezartzen den kasuetan; edota horren garapenean formulatuko den xehekaturiko plangintzak kasuan kasu ezarriko dituenak.
Hirigintza-Arau Partikularrak ezar ditzakeen baldintza murritzagoen kalterako izan gabe edota aipaturiko zehaztapena betetzen ez diren egoerak finkatugabekoen kalterako ere izan gabe, sestra gainean aurreikusita dauden eraikuntzek mugatzat duten finkarekiko erretiro minimoak 3,00 m.koa izan beharko du.
2.Lurzatiketa.
Existitzen diren eta proiektu honek finkatzen dituen eraikuntzak izanik, hauexei loturik dauden lurzatiak ere berdin finkaturik geratzen dira, beren ezaugarriekin eta beren baldintzagarriekin, beste batzuetatik bereizi edota beste batzuekin pilatzeko baimena eman gabe dagozkien lursail guztiek edo zati batek, bederen, mugaturiko Exekuzio-Unitateekin bat egin izan ezik. Bestalde, garapen berriak izanik, lurzatiketak bai Arau hauetan bai kasuan kasu, horren garapenerako formulatuko den plangintzan ezarritako irizpideekin bat etorri beharko du.
3.Eraikuntzaren altuera eta profil maximoak.
Hura gaindituko duten eraikuntzak kontsolidatzeari kalterik ekarriko ez badio ere, aipaturiko eraikuntzek sestra-gainean eduki beharreko gehienezko altuera 9,50 m.koa izango da.
Bestalde, aipaturiko kontsolidazioari orobat ere kalterik ekarriko ez badio ere, eraikuntzaren gehienezko profila hiru oinekoa izango da sestra gainetik; eta sestra azpitik, berriz, bi oinekoa.
4.Teilategalak.
Hegalkinak jarriko diren fatxada-zatietan, teilategalen sakonerak aipaturiko hegalkinentzat ezarritako arau berberak bete beharko ditu; gainerakoei dagokienez, 0,50 m. irten ahal izango da.
5.Hegalkinak eta atzeraemanguneak.
Arau hauetan hartutako zehaztapenak betez, garapen-plangintzari eutsi behar zaio hegalkin irekiei eta itxiei buruzko antolaera espreski araututa baitago bertan, ondorioz ateratzen den ordenazioaren ezaugarriak kontuan harturik, eta, garapen baxuko egoitza-eraikuntza irekia ezartzen duten eta Zonetariko bakoitzarentzat proposatzen diren eraikuntzen tipologia kontuan hartuta.
Hegalkin bateko edozein punturen eta aldameneko finkaren arteko gutxieneko distantzia 2,00 m.koa izango da.
6. Estalkiak.
Haren osakera librea izango da lau, hiru edo bi isurkikoei lehentasuna emango bazaie ere. Edozein kasuan, ezarrita dagoen profil baimenduari buruzko izaera orokorrak bete beharko dituzte; teilatu-faldoiarentzat baimenduriko gehienezko isurkiak, berriz, %40koa izango beharko du.
Baimenduriko estalki-profilari edota bertotik irten litezkeen elementuei dagokienez lurzatietako eraikuntzentzat aurreko «a.20» art.an aipaturik dagoenez, txapitula-erako konponbideak baimendu ahal izango dira, garapen-plangintzak bere Ordenantzetan ezarriko duenaren arabera.
7. Eraiki gabeko erabilera pribatuko espazioak sestra gainetik.
Edozein kasutan, beste finka batzuekiko separazioetan eta espazio publikoekiko mugan, itxierak eraikitzea derrigorrezkoa izango da, Hirigintza-Arau hauetako 3.28 artikuluan ezarritakoaren arabera edota zatikako plangintzak ezarriko dituen baldintzen arabera.
2. ATALA.Egoitza-erabilerarako lurzatietan («a Lurzatiak») aplikagarriak diren erabilera-baldintzak
3.10 Art.Egoitza-erabilerarako lurzatietan («a Lurzatiak») baimendurik dauden erabilerak ezartzeko erregimen orokorra.
1.Egoitza-erabilerarako lurzatiek batez ere etxebizitza-erabilera izango dute helburu, batzen diren erabilera globaleko esparruari esleitu zaion kalifikazio-erregimen orokorraren arabera.
2.Bestalde, aipaturiko lurzatietan baimenduta dauden gainerako erabilerak ezartzeko, artikulu honetako hurrengo apartatuetan xedatutako irizpideak hartu beharko dira kontuan; edozein kasutan, baimena ematerakoan, egoitza-erabilera nagusiarekin bateragarria den ala ez hartuko da kontuan.
3.«a» lurzatien erabilerari buruzko erregimen orokorra:
Egoitza-erabilerak.
Sestra gaineko oinetan baino ez dira ezarriko.
Industria-erabilerak.
Behe-oinean bakarrik-bakarrik.
Hirugarren sektoreko erabilerak.
* Hotel-erabilera:
Behe-oinean, oinartean edota lehen oinean.
Lurzati osoa eta eraikuntzako oin guztiak okupatuz.
* Merkataritza-erabilera.
Behe-oinean edo oinartean, etxebizitzentzako ez besteko sarbidearekin; horren ezarpena sestra gaineko bigarren oinean baimendu ahal izango da, baldin-eta bertan garatzen den merkataritza-jarduera juridikoki eta funtzionalki azpi-azpiko oinean garatzen den jarduerari lotuta badago bertoko barne-sarbidearen bitartez, eta beraz, eraikuntzako etxebizitzen sarbide arruntetatik guztiz aparte.
* Bulego-erabilera.
Merkataritza-erabilerarako baldintza berberekin.
Lehen oinean, etxebizitzetako sarbide arruntarekin.
Goi-oinetan, bulego profesional gisa soil-soilik; eta edozein kasutan, etxebizitza jakin baten erabilera lagungarri moduan; azaleraren gehienezko mugapena %60koa izango da.
Lurzati osoa okupatuta.
* Olgetarako erabilerak.
Merkataritza-erabilerarako baldintza berberekin.
* Hirugarren sektoreko erabilera anitz.
Bulego-erabilerarako baldintza berberekin.
Ostalaritza-erabilera lagungarriak gehituz gero, behe-oinean jarri beharko dira.
Ekipamendu komunitariorako erabilerak.
Hotel-erabileren baldintza berberekin.
Garajea.
Bai dagozkion Arau Partikularrek bai xehekaturiko plangintzak garajeak beste kokaleku batzuetan finkatzeko baimena eman badezakete ere, garajeak batez ere sestra azpiko oinetan antolatuko dira; halaber, dagozkien eraikuntzetako behe-oinetan ere baimendu ahal izango dira.
Garajeak finkatu ahal izateko, ondoko baldintzak bete beharko dira:
Izaera orokorraz, garajean sartzeko sarbide bakarra egongo da lurzati edota eraikuntza-bloke bakoitzeko; salbuespena: Bideragarria ez izatea edota ongi justifikaturiko arrazoiengatik aholkagarria ez izatea.
Aldameneko eraikuntza edo lurzatientzat garaje-sarbide berria antolatzea egokia izan litezkeen kasuetan; ugaritu ez daitezen, hura eraikitzeko, beharrezkoa izango da azken horien aldeko bide-zortasuna egoki formalizatzea.
Zentzu horretan, eraikin jakin batean aurreikusita dagoen garaje-sarbidea aldameneko lurzati edo eraikin batean aurrez baden beste sarbide batean antolatzeari egoki iritziz gero, alderdi afektatuen artean aurrez hartu daitezkeen akordio egokien kalterako izan gabe, Udalak desjabetzapen-espediente bat ireki ahal izango du, dagokion bide-zortasuna egoki formalizatzeko xedez.
5.Sotoko eta erdisotoko lokalak erabiltzeko baldintzak.
Erabilera erantsiak eta erabilera lagungarriak izango dituzte helburu, esaterako: Garajeak, trastelekuak, eraikuntzako edota lokaletako eta etxebizitzetako zerbitzu-instalazioak, bai baimenduriko egoitza-erabilerarakoak bai kasuan kasu baimenduriko gainerako erabileretarakoak baldin-eta zati diren eraikuntzako sestra gaineko oinetan garatzen badira.
Garajeko leku-kopuru minimo bat ezartzen den guztietan, eta sotoan edo erdisotoan horren ezarpena baimentzen bada, espazio horietan baino ezin izango dira beste erabilera batzuk baimendu, ezarritako dotazioa betetzeko beharrezkoa den azalera erreserbatu eta bermatzen baldin bada.
Kanpotik sarbide zuzena duten erdisotoetako zatietan jendaurreko bulegoa edota pertsonen egonaldi iraunkorra helburu dituzten erabilerak finkatzeko baimena ere ematen da, lurreko sestra azpitik 1,50 m.tik behera badaude eta 1,20 m.tik gorako altuera duten fatxada-zatien aurrean badaude; edozein modutan, artikulu honetan ezarritako gainerako erabilera-limitazioen pean egongo diren lokalak dira. Hona hemen baldintza horietariko bat: Debekaturik dago erregistro-unitate independenteak osatzea gehien-gehienez, gainean duten goi-oinean kokaturiko lokalekin unitate funtzionala osatu beharko dute.
Sotoko eta erdisotoko beste lokaletan espreski debekaturik dago jendaurreko bulego-jarduerak oro edota pertsonen egonaldi iraunkorra helburu dutenak antolatzea.
6.Behe-oineko lokalak erabiltzeko baldintzak.
Behe-oinetan eta oinarteetan lekuturiko lokalek bai egoitza-erabilerak bai goi-oinetan kokaturiko etxebizitzetako erabilera lagungarriak izan ditzakete helburu; horiekin erregistro-unitate zatiezina osatu beharko dute.
Gainera, behe-oineko eta oinarteko lokalek, egoitza-erabilerarako lurzatien tipologia desberdinetan baimendurik dauden gainerako erabilerak izan ahalko dituzte helburu, kasu bakoitzean ezarritako limitazio eta baldintzekin.
7. Goi-oinak erabiltzeko baldintzak.
Batez ere, egoitza-erabilerak eta berauen erabilera lagungarriak izango dituzte helburu lurzoruaren gainean zuzenean jarri beharreko edota egoitza-erabilerak helburu dituzten lokalen erabiltzaileak traba ditzaketeen instalazioen elementu teknikoak izan ezik.
Etxebizitzarekin bateragarriak izan daitezkeen erabilerak ezartzeko baimena ere ematen da.
Adierazi dugun egoitza-erabilera nagusiaren kalterako izan gabe, orobat ere baimendu ahal izango dira beste erabilera batzuk goi-oinetan Arau hauetan kasu bakoitzerako ezarrita dauden baldintzapean.
8.Estalkipeko oinak erabiltzeko baldintzak.
Eraikuntzako etxebizitzei atxikita dauden instalazio eta trastelekuetako elementu teknikoak finkatzea izango dute helburu nagusi.
Bertan sortuko diren lokalek beren altuera, argiztapen eta aireztapen-ezaugarriengatik bizigarritasun-baldintza egokiak betetzen badituzte (bai Arau hauetan bai indarreango legezko xedapenetan ezarrita dagoen bezala), etxebizitza-erabilerak baimendu ahal izango dira, ondoko baldintzekin:
Existitzen diren eta finkaturik dauden egoitza-eraikuntzetan.
Erregistro-finka independenteak ezin izango dira inolaz ere osatu; bestalde, beharrezkoa da horiek inskribatzea lehendik inskribatuta egon ezik eraikin bereko behe-oinetan lekuturik dauden etxebizitza-lokal erantsiak legez.
Etxebizitza independente moduko erabilera ez da inolaz ere baimenduko.
Datxezkion etxebizitza azpi-azpiko oinean kokaturik badago eta barne-eskailera baten bitartez bi lokalen arteko zuzeneko erlazioa ezartzen bada, logela moduan exijitzen diren bizigarritasun-baldintzak betetzen dituzten gelen erabilera baimendu ahal izango da; kasu horretan, estalkipean ere jarri ahal izango da.
Aurreko parrafoan eskatutako zuzeneko erlazioa ezarri ezean, edota bi lokalen arteko zuzeneko erlazio espazialik ez egoteagatik hori egitea ezinezkoa bada, ez da etxebizitza moduan erabiltzeko baimena emango.
Eraikuntza berriko eraikinetan.
Eraikuntza-probetxamendua eraikitze eta probetxamendu-ordenantzen bidez erregulatzen den eraikuntza berriko eraikinetan, aurreko baldintzak aplikagarriak direla ulertuko da.
Eraikuntza berriko eraikinetan, lurzatiari azalera eraikigarri bat eta etxebizitza-kopuru maximo bat esleitzen bazaizkio, 1,80 m.tik gorako altuera duen estalkipeko azalera konputatuko da, baldin-eta honek egoitza-erabilera helburu badu.
Aipaturiko oinean ez da inolaz ere onartuko etxebizitza independenteak jartzea.
9.Arkupeak eta sestra gaineko area pribatu eraikiezinak erabiltzeko baldintzak.
Erabilera publikoko zortasunaren pean ez dauden espazio pribatuak.
Egoitza-erabilerari atxikita dauden sestra gaineko espazio eraikiezinek, izaera orokorraz, datxezkion eraikuntzako bizilagunek propio dituzten lorategi eta estantzia-areak izan ahalko dituzte helburu, baita oinezkoentzako sarbideak ere.
Lurzatiari esleituta dauden lurren azalerako entitateak aukera hori ematen badu eta horrela espreski baimentzen denean, espazio horiek, gainera, ibilgailuentzako sarbidea eta azal gaineko aparkamendua ere eduki ahal izango dituzte helburu; bestalde lurzatiak ibilgailuentzako sarbide zuzena izanez gero, kirol erabilera pribatuak eta likidoturiko gas-deposituak ezartzeko ere erabili ahal izango dira.
Erabilera publikoko zortasunaren pean dauden estali gabeko espazioak eta arkupeak.
Sarbide libreko gela-erabilerak eta oinezkoentzako zirkulazio-erabilerak izango dituzte helburu; hona hemen gerta daitezkeen murriztapen bakarrak: Tabernetako terrazak, salerosketa-kioskoak eta kontzesio-erregimenaren pean dauden beste erabilera antzeko batzuen ezarpena.
3. ATALA.Lokalen bizigarritasun-baldintza orokorrak egoitza-erabilerarako eraikinetan
3.11 Art.Baldintza orokorrak.
1.Arau Subsidiario hauen gerizpean eraikitzen diren egoitza-erabilera helburu duten eraikinek, indarreango araudi orokorrak exijitzen dituen bizigarritasun-baldintza orokorrak bete beharko dituzte.
2.Halaber, izaera osagarriaz, Babes Ofizialeko Etxebizitzak erregulatzen dituzten arauetan edota horien ordez eman litezkeenetan gai honi buruz jasota dauden xedapenak aplikatu beharko dira, etxebizitzak hala tipifikatzen direnean.
3.Katalogaturiko eraikinek okupatzen dituzten lurzatiei ezin izango zaizkie atal honetan jasotzen diren espezifikazioak aplikatu, baldin-eta berauentzat proposaturiko helburu nagusiarekin kontraesanean badaude, hau da, egungo eraikuntza-tipologia babestearekin bat ez badatoz, edota eraikuntza-garapena bideraezin bilakarazten badute; gaiari buruz kontsulta egin eta gero, Udal Zerbitzu Teknikoek zein hautabide hartu behar den proposatu beharko dute.
4.»10. Hirigune Historikoa» Areari dagokionez, Eskoriatzako Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezian xedatutakoa bete beharko da, baita Ondare Urbanizatu eta Eraikia Birgaitzeari buruzko Dekretuan jasotako xedapenak ere.
3.12 Art.Etxebizitza helburu duten lokalei aplikatu beharreko baldintzak.
1.Programa eta etxebizitzaren dimentsio minimoak:
Etxebizitzaren dimentsio minimoa:
40 m
² baino gutxiagoko azalera erabilgarria duten etxebizitzak ezin izango dira eraiki.Programa minimoa:
Etxebizitza guztiek, gutxienez, ondoko espazio edo gelak izan beharko dituzte, hainbat erabilerarekin:
Egongela/jangela eta sukalde integratua izan beharko dituen gela unitarioa, gutxienez 20 m
²ko azalera erabilgarriarekin; edo bestela, gutxieneko azalera erabilgarri hauek betetzen dituen gela: 16 m² erabilgarriko jangela/egongela eta 7 m² erabilgarriko sukaldea, ikuztokia barne; edozein kasutan, jangela/egongelako eremuan 3 m.ko diametroa izango duen zirkulua inskribatu beharko da.Bi ohe har ditzakeen logela, gutxienez 10 m
²ko azalera erabilgarriarekin.Konketa, komuna eta dutxa edo bainuontzia izango dituen garbigela; azalera erabilgarria, berriz, 3,50 m
² koa izan beharko da, gutxienez.Arropa esekitzeko lekua.
Etxebizitzen batezbesteko tamaina:
Eraikuntza-lizentziaren barruan sarturik dagoen eremu bakoitzean eraikitze-unitate osoan nahiz zati batean izan, etxebizitzen azalera eraikia, batezbeste, gutxienez 90 m
²(t)-koa izango da a.20 lurzatietan, eta gutxienez 120 m²(t)-koa a.30 lurzatietan aipaturiko azaleratik elementu lagungarriak kenduta, esaterako: Garajeak eta etxebizitzetako trastelekuak.Exekuzio-unitateen barruan sarturik dauden eraikinetan, berauei dagokien batezbesteko tamaina zein den jakiteko, zatiketa hau egin beharko da: Esleituriko eraikuntzako egoitza-probetxamendua zati ezarririko gehienezko etxebizitza-kopurua aipaturiko batezbesteko parametroak bereiz geratzen dira.
Erabilera-intentsitate gisa ezarrita dagoen etxebizitza-eredu-unitateen gehienezko kopuruari edo horren batezbestekoari dagokienez, tamaina txikiagoko apartamentu edo etxebizitzen antolaeraren ondorio diren etxebizitza-unitateen guztizko kopuru maximoa Hirigintza-Arau Partikularrak arautu ahal izango du, baldin-eta garaje-plaza 1eko estandar minimoa gainditzen baldin bada etxebizitza-unitate bakoitzeko.
2.Gelek izan beharreko dimentsio minimoak.
Azalera erabilgarriak:
Sukaldea: 7 m
².Sukalde-jangela: 10 m
².Egongela-.jangela, sukaldea barne: 20 m
².Sala edo egongela: 16 m
² (3 m.ko diametroa duen zirkulu batean inskriba daiteke).Banakako logela: 6 m
².Logela bikoitza: 10 m
².Bainugela osoa: 3,5 m
².Gutxieneko zabalera librea.
Korridoreek, eta oro har, pasoko espazio guztiek, gutxienez 0,90 m.ko zabalera izango dute; hala ere, zenbait kasutan, pilareen edo beste elementu batzuen irtenuneak direla-eta, 0,85 m. bitartera txikiagotu ahal izango dira.
Barne-eskailerek halakorik balego 0,85 m.ko zabalera minimoa izan beharko dute.
Atondoak gutxienez 1,20 m.ko zabalera minimoa izango du.
Gutxieneko altuera librea.
Gutxieneko altuera librea 2,50 m.koa izango da etxebizitza-unitate osoan, toki hauetan izan ezik: Bainu-geletan, korridoreetan, biltegirako gela txikietan eta pertsonek denbora luzea igaro behar ez duten lekuetan, non 2,25 m.ra bitartean txikiagotu ahal izango baita
Orobat ere onartuko da txapitula duten piezetan jendea bizitzea, baldin-eta beren altuera librea bertako azaleraren %40an ezarritakoa bezainbestekoa bada edota handiagoa bada.
3.Gelak argiztatu eta aireztatzeko baldintzak.
Etxebizitza guztiek, gutxienez, bao ireki bat izango dute, eraikineko kanpo-fatxadetara aterako dena; egongela izango du helburu, bere modalitate guztiekin (egongela/logela edo sukaldea/egongela).
Sala edo egongela, logela, sukalde eta jangela moduan balioko duten espazioek argiztapen eta aireztapen naturalerako baoak izango dituzte, kanpoaldera edo bestela, patiora zuzenean agertuko direnak, eta beren areako 1/3ean egingarriak izango dira. Baoek guztira izan behar duten hedadura, gutxienez, dagozkien esparruek oinean duten azaleraren 1/10ekoa izango da; eta, edozein kasutan, ez da 1 m
² azpitik egongo.Garbigelek kanpoaldera edo patiora aterako diren aireztapen-baoak izango dituzte; bestela, hodi-bidezko aireztapen-sistema edo sistema mekanikoen bidezko aireztapen behartua izango dute, lekua aireztatzeko eta bertoko airea erauzteko baldintzak behar legez bermatzeko.
Sukaldeak baoak erauzteko hodi bat izango du, estalkira edo eraikineko goi-aldera aterako dena; eta bertan jarriko diren instalazioen arabera beharrezkoak diren hodi espezifikoak gehituko zaizkio.
4.Etxebizitzak funtzionalki antolatzea.
Espazioak partitzeko orduan, ondoko baldintzak bete beharko dira:
Garbi-gelak beti izango dira espazio independenteak.
Logela bat, gutxienez, beti izango da esparru independentea.
Logela guztiek sarbide bana izango dute zirkulazio-espazioetan edo gelan eta inolaz ere ezin izango dute beste gela batetiko sarbide bakarra izan.
Bainu-gela edo komunarako sarbidea zirkulazio-espazioetatik egin beharko da. Salbuespen bakarra: Bainu-gela bat baino gehiago egonez gero, exijitzen den baldintza horietariko batek betetzea; kasu honetan, gainerako bainu-gelak logeletan jarri ahal izango dira, bakoitza bere zuzeneko sarbidearekin.
Lau logelako etxebitzitzek bi bainu-gela (osoak) izan beharko dituzte nahitaez.
5.Etxebizitza-lokaletara sartzeko sarbideen baldintzak.
Ezkaratzak.
Oztopo arkitektonikoak ezabatu eta sargarritasuna sustatzeko, indarreango legerian jasota dauden baldintza dimentsional eta sargarritasun-baldintza minimoak bete beharko dituzte.
Gutxieneko zabalera eta luzera 2,00 m.koak izango dira.
Behe-oineko eta sotoetako lokaletan sartzeko, ezin izango da ezkaratzean aterik ireki, baldin-eta etxebizitza-komunitatearekin zuzenean erlazionaturiko erabilerak helburu ez badituzte.
Eskailerak.
Eraikuntza suaren aurka babesteko, indarreango legerian jasota dauden dimentsio eta diseinu-baldintzak bete beharko dituzte; eraikuntzako oztopo arkitektonikoak ezabatzetik eta sargarritasuna sustatzetik ondorioztatzen den sektoreko araudia ere bete beharko dute.
Igogailuak.
Beharrezkoa da oztopo arkitektonikoak ezabatzeari eta sargarritasuna sustatzeari dagokienez igogailuak sektoreko araudian ezarritakoaren arabera antolatzea aipaturiko araudian adierazita dagoen bezala.
Jada Existitzen diren eraikinetan igogailuak eskailera-kaxan edo patioetan jarri ahal izango dira, baldin-eta libre geratu behar duen espazioak dimentsioak betetzen baditu eta berauentzat exijitzen diren ezaugarriekin bat egiten badu.
Salbuespenezko izaeraz, jada existitzen diren eraikinetan igogailua kanpoaldean jartzea baimendu ahal izango da, eraikuntzaren lurzati pribatua edo espazio publikoa okupatuz (baldin-eta igogailuak eraikinen barruan jartzea teknikoki exekutaezina bada, eta, harturiko erabaki formala eraikuntza-multzoarekin bat badator aldameneko espazio publikoa egoki erabiliko dela ziurtatzeko).
3.13 Art.Baimenduriko beste erabilera batzuk helburu dituzten Behe-Oineko lokalei aplikatu beharreko baldintzak.
1.Gutxieneko altuera librea.
Lokal mota honen gutxieneko altuera librea 2,60 m.koa izango da 40 m
²tik azpiko azalera duten espazioetan eta 2,80 m.koa azalera handiagokoetan (jarduera jakinen kokapena arautzen duen araudi tekniko-sanitarioak exijitzen dituen bizigarritasun-baldintzak betetzetik ondoriozta daitezkeen betebeharren kalterako izan gabe).Garbi-gela edo biltegi moduan soilik erabil daitezkeen sail osagarrietan, altuera librea 2,25 m.ra murriztu ahal izango da, eta, artikulu honen 7. epigrafean ezarrita dauden baldintzak betetzen dituzten sabaiondoaren azpitik 2,40 m.ra murriztu ahal izango da; dena den, lokal hauek ezin izango dira erabili pertsonak bertan denbora luzez egon daitezen.
2.Sarbidea.
Behe-oineko lokal guztiek zuzeneko sarbidea izango dute eraikinaren kanpoaldetik.
3.Gutxieneko azalera.
Lokal horietako bakoitzaren azalera erabilgarria ez da 25 m
²tik azpikoa izango, jada Existitzen diren eta kontsolidatuak izan diren lokalena izan ezik ezarritako azalera-baldintza minimoa ez bete arren; beste salbuespen bat ere izan daiteke, hauxe: Funtzionamendu egokia lortzeko, aipaturiko azalera behar ez duten zenbait jarduerarena esaterako: Loteria-saltokiak, tabako-dendak eta antzeko beste batzuk.4.Jendaurreko salmentaren azalera minimoa.
Lokal komertzial bakoitzean jendaurreko salmenta helburu duen zonak gutxienez 10 m
²ko azalera izan beharko du (gutxiago ez).5.Aireztapena eta argiztapena.
Pertsonak denbora luzez egotea helburu duen artikulu honen barruan sarturik dauden lokalen zatiak, Laneko Segurtasun eta Higienea delako alorrari buruz indarreango legeriak eskatzen dituen argiztapen eta aireztapen-baldintzak bete beharko ditu.
Premia horiek aurreikusteko asmoz, behe-oinean edo tartekoan egoitza-erabilerak helburu dituzten lokalak aireztatzeko hodieriak izan beharko dituzte planta berriko eraikinek, ondoko batezbestekoarekin: Ke eta gasentzako tximina-hodi bat eta aireztapen-hodi esklusibo bat 50 m
² dituen lokal komertzial bakoitzeko edo azalera-zati bakoitzeko.6.Garbigela-dotazioa.
Lokal guztiek garbigela bana izango dute sotoko edo erdi-sotoko lokaletan jarrita, dagokion araudi tekniko-sanitarioan ezarritakoaren arabera.
7.Behe-oinetako sabaiondoak.
Behe-oineko lokalaren zati direnak baino ez dira baimentzen, eraikinaren elementu arrunt batetik irteera independenterik gabea beste finka batera; aipaturiko lokalarekin halako erregistro-unitatea osatu beharko du nahitaez.
Estai hauek soil-soilik eraiki ahal izango dira lokalen altuera 4,80 m.tik azpikoa denean. Gutxieneko altuera librea 2,40 m.koa izango da behe-aldean eta 2,20 m.koa sabaiondoan.
Dagokion gehienezko azalerak ezin izango du behe-oineko lokalaren lurzoru-azaleraren %40 gainditu.
Baimenduriko sabaiondoak ezin izango dira jendaurreko zerbitzurako erabili, ezta pertsonak. denbora luzez bertan egoteko ere.
3.14 Art.Garajea helburu duten lokalei buruzko baldintzak.
1.Gutxieneko dimentsioak.
Gutxieneko dimentsioa 2,20 bider 4,50 m.koa izango da garajeko plaza ireki bakoitzeko.
2.Gutxieneko altuera libre.
Gutxieneko altuera libre 2,25 m.koa izango da lokal osoan.
3.Sarbideak.
Garajeek gorde beharreko sarbidearen zabalera hiru metrokoa izango da 1. kategoriako garajeentzat; eta bost metrokoa, 2. kategoriako garajeentzat. Azkeneko hau bitan banatu ahal izango da hiru metroko altuera minimoa izango duten bi sarbide indepentenderen artean.
Arrapala zuzenek ezin izango dute %18ko aldapa gainditu; eta bueltako edo birako arrapalek, ezta %15ekoa ere. Gutxienez, hiru metroko zabalera beharko dute kurbetan beharrezkoa den gainzabalera kontuan hartuta; kurbadura-erradioa, berriz, gutxienez sei metrokoa izango da ardatzean.
Arrapala hasi baino lehen, lokal guztiek izan behar dute eskailburu bat, bost metroko hondo minimoarekin eta %5eko aldapa maximoarekin (oinezkoen espaloiei dagokien erabilera publikoko zona inbaditu gabe).
1. kategoriako garajeetan, sarbide-arrapalaren ordez jasogailu edo kargagailu bat jarri ahal izango da; kasu horretan, irteera-eskailburu bat jarri beharko da arrapala izanez gero, exijitzen diren antzeko ezaugarriak izan beharko dituena.
4.Aireztapena.
Garajeak aireztatzeko baldintzak bat etorriko dira indarreango araudiak alor horri buruz ezarritako eskakizunekin.
4. ATALA.Instalazioen eraikuntza-kalitate-baldintzak eta funtzionaltasun-baldintzak egoitza-erabilerarako eraikinetan
3.15 Art.Baldintza orokorrak.
Arau Subsidiario hauen gerizpean eraikitzen diren egoitza-erabilera helburu duten eraikinek, indarreango araudi orokorrak exijitzen dituen instalazioen eraikuntza-kalitate-baldintzak eta funtzionaltasun-baldintzak bete beharko dituzte.
Halaber, izaera osagarriaz, Babes Ofizialeko Etxebizitzak erregulatzen dituzten arauetan edota horien ordez eman litezkeenetan gai honi buruz jasota dauden xedapenak aplikatuko dira, etxebizitzak horrela tipifikaturik daudenean.
5. ATALA.Egoitza-eraikuntzen eta berauen elementuen segurtasun-baldintzak
3.16 Art.Baldintza orokorrak.
Arau Subsidiario hauen gerizpean egingo diren eraikuntza guztiek, izaera orokorreko segurtasun eta babes-araudiak exijitzen dituen eraikuntza eta funtzio-baldintzak bete beharko dituzte, eta horien artean, bereziki, Su aurkako Babes Baldintzak (S.B.B.) jasotzen dituen Eraikuntzako Oinarrizko Araua (E.O.A.).
Izaera osagarriaz, Babes Ofizialeko Etxebizitzak arautzen dituzten arauetan edota horien ordez eman litezkeenetan gai honi buruz jasota dauden xedapenak aplikatuko dira, etxebizitzak horrela tipifikaturik daudenean.
3.17 Art.Baoak, leihoak eta terrazetarako irteerak babestea.
Pertsonen gainean erortzeko arriskua dagoen guztietan, jarri beharreko babesak jarriko dira indarreango legeria betez.
6. ATALA.Tratamendu-baldintzak
3.18 Art.Eraikuntzak kanpoaldetik tratatzeko homogeneotasuna.
Eraikuntzen kanpoalderako, arkitektura-tratamendu bateratua eta homogeneoa exijituko da, inguruneko baldintzak kontuan hartuta.
Eraikin bateko fatxada-tratamendua nola edo hala aldatuz gero esaterako: Estalduraren aldaketa; aroztegiko, kareleko edota balkoietako gai eta diseinuen aldaketa; hala nola terrazen itxiera, edo behe-oinetako parametroen aldaketa, irizpide bateratuaz planteatu beharko dira, eta emaitzazko fatxada osoaren planoa aurkeztea exijituko da; edo bestela, obraren garrantziak, interbentzioaren izaera integralak edota eraikinaren bitxitasunak hala eskatuko balute, aginduzko proiektu teknikoa exijituko da. Udalak, hala ere, betebehar hori dispentsatu ahal izango du, baldin-eta aldaketa garrantzi gutxikoa bada; kasu horretan, eta egoki iritziz gero, Udalbatzako zerbitzu teknikoen txostenaren bidez justifikatu ahal izango da.
Eraikin bateko edo eraikuntza-multzo unitario bateko fatxadak edo elementu desberdinak pintatzeko lanak, modu homogeneoan egin beharko dira; debekaturik dago horren zati bat edota etxebizitza bakar bati dagozkion elementuak soilik pintatzea.
3.19 Art.Estalkien tratamendua.
Izaera orokorraz, jarraikako ganbara edo txapitula-erako estalki-konponbideak debekaturik daude (xehekaturiko plangintzan, garapen baxuko egoitza-eraikuntzako A.30 zonentzat onarturiko konponbide posibleak izan ezik).
Hormatal-estalki inklinatuetan, batez ere, kolore naturaleko teila erabiliko da (edozein barietatek balioko du).
3.20 Art.Artekormen tratamendua.
Estali gabe dauden artekormak, zati diren eraikineko fatxadaren gainerakoa bezala amaitu behar dira.
3.21 Art.Arropa esekitzeko lekuen tratamendua.
Arropa esekitzeko tokiak, batez ere, barruko patioetan jarri behar dira; fatxadan jartzen direnean, kanpotiko ikuspen zuzena eragozten duten sareta-bidezko konponbideez tratatuko dira; azken hauen diseinuak bat egin beharko du eraikineko fatxada-multzoarekin.
3.22 Art.Behe-oinetako fatxaden tratamendua.
Eraikuntza berriko proiektuek, beren definizioen artean, eraikineko behe-oineko fatxadei dagozkien elementu trinkoen tratamendua ere zehaztu beharko dute; aipaturiko tratamenduak gainerakoarekin batera bukatu beharko dira (arkupeetako barne-fatxaden kasuan orobat ere dira aplikagarriak).
Elementu hauek fatxadako elementu iraunkortzat hartuko dira; beraz, izaera orokorra izango duten diseinuak eta materialen tratamenduak eraikin-multzoarekiko koherentzia gorde beharko dute; aldaketarik izanez gero, aldaketa horrek ezin izango du haietako baten batean soilik eragina izan, eta gainera, plano osoa aurkeztea eskatuko da emaitzazko fatxada jasotzeko, eta, aipaturiko koherentzia eta tratamendu-unitatea mantentzen direla bermatzeko.
Arkupeetako sabai-tratamendua uniformea izango da zati bakoitzean, egitura-elementuen dimentsioei eta argiteriaren antolaketari dagokienez; bistako instalazioak antolatzea, berriz, debekatuta egongo da. Era berean, arkupeetako pilareen estaldura iraunkortasun egokiko materialen bidez egin beharko da.
Behe-oineko lokaletako markesinak, lurzati berekoak direnak, altuera berean jarriko dira; Udalak, berriz, egoki iritzitako nahi adina erabaki hartu ahal izango ditu horien diseinu eta tratamenduari buruz, eraikin-multzoaren konposizio-homogeneotasuna egokia izan dadin.
3.23 Art.Errotuluak eta iragarki argidunak.
Fatxadekiko paraleloan jartzen diren errotulu, iragarki argidun eta motibo edergarriek, gehienez 10 cm.ko irtenunea izango dute, eta fatxadaren konposaketa orokorraren arabera ezarriko dira konfigurazio orokorra aldatu eta desitxuratu gabe.
3.24 Art.Finkak bereizi eta ixtea.
Finken elkarren arteko bereizketak eta bide publikoarekin muga egiten duten itxierak burdinsarez edo horma gaineko burdinsarez eraikiko dira, eta gehienez 1,80 metroko altuera izan ahalko dute; bide publikoarekin muga egiten dutenean, berriz, horma edo itxiera itsuaren altuerak 1,20 m.tik azpikoa izan beharko du.
Aipaturiko altuerak honela kontatuko dira:
Finka-bereizketen kasuan, hormari eusten dion lur-mailatik aurrera.
Bide publikoarekin muga egiten duten itxituren kasuan, bertoko sestratik aurrera.
Bereizketak eta itxierak orobat ere egin ahal izango dira landarezko elementu jarraien bidez, altuera-mugapen berberekin.
3.25 Art.Sestra gaineko erabilera pribatuko espazio eraikigabeak kontserbatu eta apaintzea.
Lorategiek, patioek eta jabetza partikularreko espazio libreek kontserbazio eta apaindura-baldintza egokietan zaindu beharko dira derrigorrez, eta eduki beharreko urbanizazio-baldintzez hornituko zaie.
Itxi gabeko eraiketa apaingarriak eta erabilera nagusiaren erabilera lagungarriak helburu dituzten eraiketak baino ez dira onartuko, Arau Partikularretan espreski adierazten diren kasu eta baldintzetan; horiei dagokien bezainbatean, Udalak itxierarako eta tratamendu estetikorako material jakinak erabiltzea eskatu ahal izango du, ingurunera hobeto egokitu daitezen.
3.26 Art.Tratamenduaren uniformetasuna Eraikuntza-multzo unitarioetan.
H.I.A. bakoitzari dagozkion garapen berriko eraikuntza-multzoek, fatxadak lantzeko tratamendu bateratua aurkeztu beharko dute; ondorio horietarako, multzoa osatzen duten eraikinetariko lehenaren eraikuntza-lizentzia-eskabideari multzoari buruzko tratamendu-azterketa bat erantsi beharko zaio, ondorioak jasaten dituzten jabe guztiek izenpetuta; eta gainerako eraikuntzekin bat egiteko zein ezaugarri behar diren zehaztuko da.
Lurzoru urbanizatzeko egokian, berriz, garapenerako Plan Partziala izango da multzoari eman beharreko tratamendua bere ordenantzetan zehaztuko duena.
3. ATALBURUA.EGOITZA-ERABILERARAKO LURZATIETAN APLIKAGARRIAK DIREN ERAIKUNTZA ETA ERABILERARI BURUZKO
ORDENANTZA ERREGULATZAILEAK
3.27 Art.Eraikuntza-probetxamendua eta eraikuntzaren forma arautzeko baldintza orokorrak
Egoitza-erabilerak helburu ez dituzten modalitateak, ezarritako eraikuntza-probetxamendua eta eraikuntzaren forma erregulatzen dituzten baldintza orokorretara egokituko dira kasu bakoitzean, jarraian adierazten diren izaera orokorreko parametroen arabera jaso egingo direnak: Hirigintza-Arau hauetako «Xehekaturiko Kalifikazioa» Lehen Izenburuko 3. Atalburua; horiekin batzen diren Hirigintza-Interbentziorako Areari buruzko Hirigintza-Arau Partikularrak; eta Arau hauen garapenerako kasuan kasu formulatuko den plangintza.
Arau Partikularrek horri buruzko zehaztapen espezifikorik ezarri izan ezik, edota zatika edo osatu gabe ezarriz gero, erabilera globaleko zonan errazturiko erabilerak hartzen dituzten lurzatietan aipaturiko arauek ezartzen dituzten baldintza orokorrak aplikatuko dira izaera subsidiarioaz.
Baimenduriko eraikuntzaren lerrokadurak eta altuera eta profil-baldintzak kasu bakoitzean erregulatzen dituen parametroek horretxen inguratzaile maximoa definitzen dute.
Emaitazko eraikuntzak orobat ere errespetatu egin beharko ditu Arau Partikularretan kasu bakoitzean zehaztuta dauden eraikuntza-probetxamenduaren gehienezko mugak; beraz, ez da baimenduko inguratzaile maximorik eraikitzea, baldin-eta ezarrita dagoen eraikuntza-probetxamendua gainditzen bada.
Erabilera pribatuko eraikiezin moduan sailkaturik dauden industria-lurzatietako lekuetan, ondoko ezarpenak baino ez dira baimenduko: Instalazio-elementuak, zerbitzu-azpiegitura-zentroak, baskulak, biltegi edota teilape arinak (itxigabeak eta izaera iraunkorraz, aparkaturik dauden ibilgailuak babesteko); ezarrita dauden eraikuntza-probetxamenduaren mugapen ondorioetarako, ordea, elementu horiek ez dira konputatuko.
Erabilera publikoko zortasunetan edo ibai-ibilguen bazterretatik aurrera, indarreango legeriak eraikitzea debekaturik dauzkan errenkadetan ezin izango da elementu eraikigarririk ezarri, industria-lurzati jakin baten zati izango balitz ere.
Arau Subsidiarioek definitzen dituzten probetxamendu eta bolumen-baldintza orokorrak betetzen ez dituzten egungo eraikinak ordezkatzen dituzten eraikuntzek eraikuntza-erregimen berrira nahitaez moldatu beharko dute.
Urbanizaturiko lursailean sestrak eta eraikuntzako euskarri-mailak, hura kontsolidatzen den Areetan dagoen urbanizazioaren ondorioz sortutakoak izango dira.
Garapen berriko Areetan, hala nola egungo urbanizazioa kontsolidatzen ez den kasuetan, sestrak eta eraikuntzako euskarri-mailak formulatu beharreko proiektuetan zehaztutakoak izango dira, proiektu honetan eta plangintza-espedienteetan ezarrita dauden mailak oinarritzat hartuta garapenean formulatuko diren Xehekapen-Azterlanetan jasotakoak barne.
Erabilera publikoko zortasunpean dauden aipaturiko lurzatien zatiek, beren sestrak eta urbanizazio-mailak egokituko dituzte espazio publikoetara (horiekin bateratuko baitira).
«Xehekaturiko Ordenazio-Planoek» industria-erabilerarako lurzatietan zehazten dituzten lurzati-azalerek «xehekaturiko kalifikazioa» arauzko zehaztapen-izaera izango dute; beraz, izapidetuko diren Xehekapen-Azterlanek ezin izango dute gehikuntzarik egin; hauek, halere, eraikuntza-lerrokaduren antolaera aldatu ahal izango dute baina ez «lurzati lerrokadurak», adierazi den arauzko izaera maila bera izango baitute; izan ere, eraikuntzen oin-antolaera aldatuko dute lurzatien barruan.
Izaera orokorraz, baimendurik dago lurzati eraikigarrien barruan sotoko oin bat eraikitzea; baina horren altuera libreak ez du 2,25 m.tik gorakoa izan beharko, ezta 3,50 m.tik azpikoa ere.
Baimenduriko eraikuntzaren altuera, izaera orokorraz, 12,00 m.koa izango da; hala ere, Arau Partikular bakoitzean espezifikoki ezarri beharko da; halaber, lurzati bakoitzean finkatu beharreko erabilera espezifikoaren arabera eta horren premia funtzionalak kontuan hartuta, aipaturiko altuera mugatu edo gainditu ahal izango da; izaera orokorraz, estalki-elementuak aipaturiko altueratik 2,50 m.ra bitartean irten ahal izango dira, baina maila horren gainetik dagokeen barne-espazioa ezin izango da inoiz erabilgarria izan.
Halaber, instalazio-elementuek eta industria-ekipoek aipaturiko altuera-muga gainditzea ontzat emango da, baldin-eta beren ezaugarri teknologikoek ezinbestez hala eskatzen badute; kasu horretan funtsezko arrazoi teknikoek hori ez egitea aholkatu izan ezik, lur-mailan jartzeko exijituko da, eraikuntzako goi-oinetan inolaz ere ezin izango baitira kokatu, ikus-inpaktua ahalik eta gehien arintzeko.
Orobat ere baimentzen da zera: Eraikin bakoitzak hartzen duen planta-azaleraren %10ek, gutxienez, Arau Partikularretan ezarritako 2,00 m.tik gorako altuera maximoa izatea.
Industria-eraikuntzetan oinen altuera librea ez da 4,00 metroz azpikoa izango, ondoko salbuespenak izan ezik: Bulegoak helburu dituzten lokalak, edota dotazio eta ekipamendu-erabilerak helburu dituzten lurzatiei dagozkien oinak; han, 2,50 m.ra murriztu ahal izango da, edo bestela, horren premia funtzional desberdinetatik sortu daitezkeen ezaugarrietara egokitu ahal izango da.
Industria-eraikuntzetan ez dago baimenduta ezarritako eraikuntza-lerrokaduretatik irteten den hegalkinik jartzea; jada existitzen direnak, berriz, kontsolidatuta geratzen dira Arau Partikularrean aurkako espezifikaziorik jasota ez badago, behintzat.
Ekipamendu-erabilerak helburu dituzten lurzatietan, eraikuntzen berezitasuna gogoan edukita, ez da hegalkinen antolaerari buruzko mugapenik ezarriko, eta a.20 lurzatientzat ezarritako erregulazio-baldintzak hartuko dira erreferentziatzat. Edozein modutan, aipaturiko parametroak gaindituko dituzten konponbideak ontzat emango dira, eraikuntza-unitatearen multzoari dagokion emaitza arkitektonikoa behar legez justifikatuz gero.
Izaera orokorraz, biltegiratzea edota jarduera nagusiaren antzeko erabilera lagungarriak helburu dituzten sabaiondoak eta oinarteak baimendurik daude baimenduriko probetxamenduaren ondorioetarako konputatuko ez badira ere. Bulego-erabilera helburu izanez gero, horren azalera eraikuntza-probetxamendu gisa konputatuko da.
3.28 Art.Erabilera-baldintza orokorrak.
Egoitza moduan erabiliko ez diren lurzatietan, Hirigintza-Arau hauetako «Xehekaturiko Kalifikazioa» Lehen Izenburuko Hirugarren Atalburuan ezarritako irizpideak bete egin beharko dira kasu bakoitzean, hala nola dagozkion Arau Partikularretan eta Arau hauek garatzeko formulatuko den plangintzan ezarritako erabilera-baldintzak ere.
Aipaturiko lurzatietan baimenduriko eraikuntzetako sotoen helburu bakarra erabilera nagusiaren erabilera lagungarri moduan eta biltegiratze eta garaje moduan balio izatea da; horietan guztietan debekaturik egongo da pertsonak luzaro egotea.
Sestra gaineko lurzati-azalera pribatu eraikiezinek ondoko erabilerak izango dituzte helburu: Ibilgailuak maniobratu eta aparkatzea, barne-bideak, aire zabaleko biltegiak, instalazio-elementuak eta lorategi-zonak.
3.29 Art.Funtzionaltasun, higiene, segurtasun eta eraikuntza-kalitateari buruzko baldintza orokorrak.
1.Egoitza-erabilerak helburu ez dituzten lurzatietan egiten diren edo ezartzen diren eraikuntza eta instalazioek, araudi orokorrak eta aplikatu beharreko indarreango legezko xedapenek exijitzen dituzten funtzionaltasun, higiene, segurtasun eta eraikuntza-kalitateari buruzko baldintza orokorrak bete beharko dituzte.
2.Karga eta deskargarako lekuak.
Industria-eraikinek hala nola horren beharra dutenek barruan edo sestra-gainean eraikita ez dauzkaten espazio pribatuetan, salerosgaiak kargatu eta deskargatzeko leku bat izan beharko dute biltegi, industria edo dagokion jarduera helburu dituzten lokalei lotuta; eta kamioi-plaza batentzako adina espazio izateaz gain, ibilgailuak sartu eta ateratzeko sarbidea ere izango dute.
Aipaturiko jarduera helburu duen azalera 1.000 m
²tik gorakoa bada, karga eta deskargarako gutxieneko kapazitatea bi plaza kamioi adinakoa izango da.Jarduera eraikineko goi-oin batean garatzen bada eta ezaugarri oneko sarbide-arrapalarik ez badu, behe-oinean edo lurzatiko sestra gaineko espazio pribatu eraikigabean izan beharko du zona hori, eta baita karga eta deskargarako atarte bat ere bere maila berean egongo dena, kargagailu baten bidez lehenari lotuta.
3.Garajeen ezaugarriak.
Soto, erdi-soto eta sestra gaineko planta estalietan antolatzen diren garajeek, egoitza-erabilerarako lurzatientzat ezarrita dauden funtzionaltasun orokorreko baldintzak bete beharko dituzte.
4.Argiztapen eta aireztapen-baldintza orokorrak.
Lantokiko lokalek, gai honi buruz indarrean dagoen legeriak eskatzen dituen argiztapen eta aireztapen-baldintzak bete beharko dituzte.
5.Zerbitzu higienikoen dotazioa.
Egoitza moduan erabiliko ez diren lurzatietako eraikinek eduki beharreko higiene-zerbitzuak edukiko dituzte indarreango legezko xedapenetan ezarritakoaren arabera.
3.30 Art.Tratamendu estetikoari buruzko baldintzak.
Industria-lurzati guztiek itxiera bat izango dute beren perimetroan, Arau hauetan egoitza-lurzatientzat eskatzen diren baldintzak bete beharko dituena.
Elementu teknikoen instalazioak eta aire zabaleko biltegiratzeek ingurugiroan eta paisajeetan eragin dezaketen inpaktu desfaboragarria txikiagotzeko, Udalak hainbat neurri hartzeko eskatu ahal izango du.
3.31 Art.Baldintza partikularrak.
1.Eraikuntza-probetxamendua eta lurzatiketa-baldintzak.
Probetxamendu eta lurzatiketa-baldintzak, kasuan kasu, lurzatiak integratuta dauden Zonei dagozkien Arau Partikularretan ezarritakoak izango dira.
2.Erabilera-baldintzak.
Egoitza-erabilerak helburu ez dituzten lurzatien erabilera-erregimena ondokoa izango da: Hirigintza-Arau hauetako 2. eta 3. atalburuetan ezarritakoa («Kalifikazio Globala» eta «Xehekaturiko Kalifikazioa», batez beste), hala nola dagozkion Arau Partikularretan ezarritakoa ere.
3.Funtzionaltasun-baldintza orokorrak.
Industria-lurzatietan espazio libre egokiak eta nahikoak antolatu beharko dira, karga eta deskarga-mugimendu guztiak barruan egin ahal izateko.
Aparkaleku-dotazioa dagokion Arau Partikularrean zehaztuko da.
3.32 Art.Beste lurzati batzuei aplika dakizkiokeen baldintza orokorrak.
Egoitza edo industria-erabileraz besteko lurzatietan, aipaturiko erabilerentzat formulaturiko Ordenantzak aplikatuko dira izaera subsidiarioaz (asimilatzearen bidez), zentzuzkoa eta egokia den kasu guztietan.
Ez-ulertzeak gertatuz gero, Udalak, Udal Zerbitzu Teknikoen txostena aztertu eta egoki deritzen irizpideak zehaztuko ditu.
Hirugarren Zatia: Lurzoru Ez-Urbanizagarrian Aplikagarriak diren Ordenantza Erregulatzaileak
4. ATALBURUA. LURZORU EZ-URBANIZAGARRIAN IZAERA OROKORRAZ APLIKAGARRIAK DIREN XEDAPENAK
3.33 Art.Lorzoru Ez-Urbanizagarrian Ordenantza Erregulatzaileak aplikatzeko erreferentzia arautzailea.
Lurzoru ez-urbanizagarrian ezarri beharreko eraikuntzek eta erabilerek, horrela sailkaturiko erabilera globaleko zonentzat ezarrita dagoen eraikuntza eta erabilera-erregimen orokorrarekin bat egingo dute
Halaber, Lurzoru Ez-Urbanizagarrian finkatzen diren eraikin eta eraikuntzek, «landa-ingurunera egokitzeko» baldintza bete beharko dute, indarreango hirigintza-legerian ezarrita dagoenez atalburu honetako artikulatuan garatuta.
3.34 Art.Eraikuntza eta urbanizazio-baldintza orokorrak.
1.Kokapen-baldintzak.
Eraikuntzak kokatzeari dagokionez, Udalak arau hauetan ezarritakoez bestelako baldintzak ezarri ahal izango ditu; batez ere, eraikuntzen paisaje edo ingurune-inpaktua txikiagotzeagatik, edota higiene osasun eta segurtasun-arrazoiengatik edota beste edozein arrazoi egokirengatik, bai eraikuntza berriko suposamenduetan bai existitzen diren eraikinak zabaldu edo ordezkatzeko suposamenduetan.
2.Eraikuntzen forma eta bolumen-baldintzak.
Eraikuntzen bolumetria eta konfigurazio orokorrari dagokionez, eraikuntzak bat etorriko dira zonan existitzen diren eraikuntza tradizionalek agertzen dituzten eraikuntza-tipologiekin.
Bolumetria sinpleak lehentasuna izango du, estalki inklinatuekin, bi, hiru edo lau isurkitan antolatuta; gehienezko isurkia, berriz, %40koa izango da. Txapitula-formako edo terraza-erako konponbideak (estalki lauen eta asimilatuen bidez terrazatuta) ez dira baimenduko, eraikuntza berezietan erabili izan ezik, esaterako: Ganadua ukuiluratzea helburu duten eraikuntzetan, etxaldeetan, siloetan, eta antzeko beste batzuetan; kasu horietan, salbuespen-izaeraz ondo justifikatuz gero, horien ezarpena baimendu ahal izango baita.
Eraikuntza-profil maximoa sestra gaineko bi oinekoa izango da; gehigarri gisa, sotoak eta erdi-sotoak eraikitzea ere baimenduko da sestra azpiko oin batekoa gehienez, baita estalki azpiko espazioen erabilera ere.
Eraikuntzaren altuera maximoa 8,00 m.koa izango da horizontalki antolaturiko teilategalei dagokienez, eta 10,00 m.koa fatxadan antolaturiko gailurrari dagokionez. Bai kasu batean bai bestean, neurri horiek hartzeko, eraikuntzak lurrarekiko dituen kontatu-puntuetariko bakoitza hartuko da oinarritzat.
Mugapen horiek ezin izango dira aplikatu landa-erabilerak helburu dituzten eraikuntza eta instalazioetan; bi salbuespen: Etxebizitza lagungarri-erabilera eta zerbitzu-azpiegitura-erabilera. Kasu honetan, ezinbestekoa izango da egokitzapen funtzional saihestezinengatik horiek gainditu beharra dagoela justifikatzea.
Edozein kasutan, aipaturiko eraikuntzek eta instalazioek ondoko parametroak izan beharko dituzte kontuan:
Eraikuntzaren luzaera maximoa: 60,00 m.
Oin-okupazio maximoa eraikineko: 1.000,00 m
²Sabai-azalera eraikigarri maximoa eraikineko: 1.200,00 m
²(t).Izaera orokorraz, ezarrita dagoen oin eta probetxamendu maximoaren okupazioa erregulatzen duten parametro aipatuak soil-soilik gainditu ahal izango dira ongi justifikatuta badago; hau da, egokitzapen funtzionalari buruzko baldintzak betetzeko, probetxamenduarekiko proportzionalak eta egokiak direnak. Kasu horretan, aldez aurretiko baimena beharko da, dagokion arloan eskuduna den Foru-Sailak ezartzen dituen baldintzen pean.
3.Eraikuntzak kanpotik tratatzeko baldintzak.
Fatxadako material gisa entokadura pintatua eta harria erabiliko dira. Entokadura, batez ere, zuri kolorez margotuta egongo da (edo bestela, tonu argiak erabiliko dira); harriari dagokionez, bistarik gabeko adreiluz eginiko hormigoizko bloke-akaberak espreski debekatuta daude, hala nola bistako adreilua erabiltzea fatxada osoa tratatzeko (hala ere, azken honen erabilpen partziala onartzen da, batez ere «adreilu errustiko» barietatekoa bada), baldin-eta ageriko azalerak fatxada bakoitzaren azaleraren %25 gainditzen ez badu. Baldintza berberak betez zuraren erabilpena ere onartzen da akaberako material gisa, batez ere tonu ilunez margoturik edo bernizaturik egonez gero.
Estalki-material gisa, batez ere, teila zeramiko kurbatua edo mistoa erabiliko da. Antzeko kolorazio eta ehunkera dituzten beste material batzuk erabiltzea ere baimenduko da hormigoizko teilak, zuntz-zementuzko plakak edo aurrelakaturiko txapazkoak (gorri-kolorekoak). Azken hauek abeltzaintza-ustiategiko eraikin lagungarrietan bakarrik antolatu ahal izango dira.
Izaera orokorraz, inguruetako landa-eraikuntza tradizionaletan erabilitako materialekin bat ez datozen kolore, ehundura eta akaberako formak dituzten materialak saihestu egingo dira; Udalak bere gain gordeko du material horiek landa-ingurunerako egokiak diren ala ez erabakitzea.
Etxebizitza-erabilera helburu duten eraikinak osorik zaharberritu edo berriztatzeko interbentzioek, hala nola zabaltze-interbentzioek eta eraikuntza berrikoek, lurzati eta jabetza berean kokaturiko eraikuntza sekundarioak ingurugirora egokitzeko joera agertu behar dute; halaber, eraikuntzaren eta ingurunearen tratamendu estetikoei dagozkien baldintzak distortsionatzen dituzten txabolak eta eranskin prekario edo itsusgarriak (jada existi zitezkeenak) ezabatzeko joera ere erakutsi beharko dute.
4.Urbanizatzeko eta ingurunea tratatzeko baldintzak.
Finkak ixteko, batez ere, zuhaiska-erako landareez eginiko palaxuak erabiliko dira; edo bestela, fabrika-obrako hormak erabiliko dira (batez ere, harriz eginda). Zarpeaturiko eta margoturiko akaberak metalezkoak, hesolazkoak eta alanbrezkoak onartu egingo dira. Kalitate gutxiko bistako hormigoiak eta bistarik gabeko edo zarpeatu gabeko hormigoizko blokeak, berriz, debekaturik daude.
Itxiera itsuen altuera ez da 1,30 m.tik gorakoa izango; landarezko itxiera jarraiek, berriz, inolaz ere ez dute 1,80 m.ko altuera gainditu behar; itxiera guztiak finkako mugatik 80 cm.ra jarriko dira, gutxienez, bide publikoei dagokienez; edo bestela, dagokion Udal Ordenantzan edota sektoreko legerian, kasuan kasu, ezarritako eta araututakoa bete beharko da, baldin-eta Errepideei buruzko Foru-Arauan ezarritako erregimenari atxikitako errepideak edo bideak badira.
Eustormak amaitzeko, batez ere bistako harlangaitza erabiliko da. Azalera txikietan bistako hormigoia baimenduko da; mutxardadura-bidez edo landarezko gainestalduraren bidez eginiko akaberak lehentasuna izango du landare igokariak eta antzekoak alegia, inpaktua txikiagotzeko.
Planta berriko eraikuntzek paisajean eragiten duten inpaktua txikiagotzeko asmoz, Udalak bertoko zuhaitz-espezieak inguruan landatzea exijitu ahal izango du, ondoko proportzio minimoan: Zuhaitz bat eraikitako 50 m
² bakoitzeko.Eraikuntza berriak finkatzeko baimena duten lurzatiek ekipamenduak edota azpiegitura-zerbitzuak helburu dituztenetan izan ezik, hots, eskakizun hau objektiboki beharrezkoa gertatzen ez den kasuetan, ibilgailuentzako sarbidea izan beharko dute atalburu honetan ezarritako baldintzen pean, hala nola ur-hornidura, saneamendua, elektrizitate-hornidura eta kanpoko argiteria. Zerbitzu hauetarikoren bat ez balego edota betebeharreko baldintzak beteko ez balitu, eskatzaileak hura bere kontura finkatu edo hobetuko duela bermatu beharko du; hala ez balitz, Udalak eskaturiko baimena ukatu ahal izango du. Landa-erabilerak finkatu nahi diren kasuetan, betebehar horrek berdin balioko du sare orokorren, bide-sarearen edota hiri-zerbitzuen kasurako (eskatzen den jarduera garatu ahal izateko, horiek kapazitatea nahikoa ez balitz).
5.Eraikuntzak landa-ingurunera egokitzea.
Artikulu honetan horri buruz azalduriko irizpideak betebeharrekoak izango dira baldin-eta Udalak, gai honi buruz egindako txosten teknikoa aztertu ondoren, lizentzia-eskatzaileak proposaturiko konponbideak landa-inguruneko ingurugiro eta paisaje-ezaugarriekin bat datozela iritzi ezean.
6.Aire-hariteriak paisajearekin integratzea.
Aire-hariteriak eta airetiko telefono-lineak hedatzeko behar diren elementuen trazaketari eta konfigurazioari dagokienez, Udalak hainbat baldintza ezarri ahal izango ditu, horien eragina ahalik eta txikiena izan dadin, bai paisajean bai nekazaritzako eta basogintzako probetxamenduetan.
7.Bizigarritasun-baldintzak.
Lurzoru Ez-Urbanizagarrian baimenduriko eraikuntzetan kasuan kasu aplikatu beharreko bizigarritasun-baldintzak, hiri-lurzoruari buruzko ordenantzetan antzeko espazioentzat ezarrita daudenak izango dira, hau da, geletako dimentsio minimoei, aireztapenari eta argiztapenari dagozkienak (Arau hauetako «C Dokumentua: Katalogoa»ren barruan sarturik dauden eraikinetan egin beharreko birgaikuntza-interbentzioak izan ezik). Beraz, fatxada tratatzeko baldintzak babesten dituen exijentziak bao berriak irekitzea edo existitzen direnak aldatzen uzten ez dutenak, oin berriko eraikuntzetan modu generikoan eskatzen diren aireztapen eta argiztapen-baldintzen gainetik nagusituko dira.
Ganadua ukuiluratzea helburu duten eraikuntzak (abeletxeak barne) lantokitzat hartuko dira eta industria-erabilerekin parekatuta egongo dira, bizigarritasun-baldintzak betetzeko ondorioetarako; hortaz, aplikatzekoa den araudi tekniko-sanitarioari lotuta egongo dira.
3.35 Art.Eraikuntza mugikorrak eta prefabrikatuak ezartzea.
Eraikuntza prefabrikatuak, finkoak edo mugikorrak, karabanak, edota gela, alojamendu edo aisialeku moduan erabil litekeen beste edozein elementu aldizka nahi etengabe erabilita ere, etxebizitza-erabilerako eraikuntza berritzat hartuko da ondorio guztietarako, eta eraikuntza mota honentzat exijitzen diren baldintza guztiak aplikatuko zaizkio.
3.36 Art.Errepideak eta landa-bideak.
1.Lurzoru urbanizaezinean dauden errepideak eta landa-bide publikoak kontsiderazio horren barruan egongo dira, hau da, Komunikabide Sistema Orokortzat hain zuzen kalifikatuta daudenak eta Arau hauetako «II.2.1» planoan hala grafiatuta agertzen direnak, hala nola nahiz aipaturiko planoetan grafiaturik ez egon udalerriko landa-bide nagusien sarearen barruan leudekeenak, edo Arau hauek onesteko orduan artikulu honetxetan eskatutako baldintzak betetzen dituztenak, eta, dagokion Udal Ordenantzari jarraikiz, aipaturiko kontsiderazioa daukatenak edota hartzeko gai direnak.
2.Errepide eta bide berriak irekitzeko baimena, onura publikoari edo gizarte-interesari buruzko irizpideen arabera emango da; edo bestela, jada existitzen diren eta ordenaziotik kanpo deklaraturik ez dauden eraikuntza partikularrei nolabaiteko sarbidea eskaintzeko.
Zokogune-bukaera izanez gero, azkeneko muturrean ibilgailuen maniobralitatea bermatu beharko da; halaber, ezinezkoa dela agerian ez badago, 300 m.tan behin bederen zabaltze-zonak antolatuko dira, bi ibilgailu elkarrekin gurutzatu eta norabidez aldatzeko modukoak.
Udalak egungo errepide eta landa-bide-sarea hobetu eta zabaldu ahal izango du, bai zuzenean bai dagozkion aparteko obra-proiektuak formulatuz; horrek inplizituki berekin ekarriko du onura publikoa aldarrikatzea, afektatuak diren lurrak desjabetzeko ondorioetarako. Aipaturiko bide-sareaz baliatzen diren erabilera berriak eta eraikuntzak baimendu aurretik, egin beharreko hobekuntza eta zabalkuntza-baldintzak betetzea nahitaezko baldintza izango da.
3.Landa-erabilerak helburu ez dituzten oin berriko eraikuntzek Lurzoru Ez-Urbanizagarrian finkatzen direnek, gian aipatutako errepide edo bideetatik sarbideren bat izan beharko dute, eta horietatik 10 m.tik gora eta 100 m.tik azpian egon.
Horientzako sarbidea, zola asfaltikoz edo hormigoiz eginiko errepide eta bideetatik egin beharko da, gutxienez 4,00 m.ko zabalerarekin.
Landa-erabilerak helburu dituzten oin berriko eraikuntzak, gutxienez 10 m. urrundurik egongo dira errepide eta bide horietatik.
D.30 «Sakabanaturiko Landa-auzuneak» izeneko zonetan aurreko baldintzak ez dira aplikatzekoak izango, Arau hauen garapenean formulatu beharrekoa den plangintza bereziari lotzen baitzaio horiei buruzko xehekaturiko erregulazioa.
4.Errepide eta bideetatik ikusten den paisajearen pertzepzioa lurzoru urbanizaezinean babesteak paisajearen aparteko balioa agerian justifikaturik dauden kasuetan, eraikitzeko edota zuhaitz-landaketak egiteko aukera nabarmen murriztu dezake.
5.Edozein modutan, aipaturiko eraikuntzak aurrez bazirenak edota eraikuntza berrikoak direnak bat etorriko dira, besteak beste, Gipuzkoako Errepide eta Bideei buruzko Foru-Arauarekin, aipaturiko legeria aplikatzekoa denean.
3.37 Art.Ibilgailuentzako pistak.
Lurzoru urbanizaezinean pistak eraikitzea debekaturik dago, zertarako diren justifikatzen ez denean, edota landa-ingurunea ustiatzeko jardueraren bati loturik ez dagoenean, edota legez baimendutako obra edo eraikuntza-lan baten zati ez direnean.
Irteerarik gabeko pistetan 12,50 m.ko radioa duten espazio biribilak antolatu beharko dira 1.000 m. bakoitzeko, eta edozein modutan, azken muturrean.
3.38 Art.Zuhaiztiaren babesa.
Hona hemen zer diren babespeko zuhaizti-areak: Bertoko zuhaitz-masa berezi eta garrantzitsuak (Arau hauek onartzean, jada han bertan zeudenak). Horien artean «Baso-Zona Babestuari» dagozkionak aipa ditzakegu, II. 2 «Lurralde Antolamenduaren Egitura Organikoa eta Zonakatze Globala» planokoak alegia; hala nola «Babes Bereziko» landa-auzunearen barruan dauden bertoko zuhaiztiak, Aizkorriko Parke Naturalaren Espazio Natural Babestuari baitagozkio.
Zona hauetan alorrean eskuduna den Foru-Sailak aginduz eman behar duen baimenaz gain, zuhaitzak moztu eta landatzeko, nahitaezkoa izango da udal baimena ere eskatu eta lortzea.
Debekaturik daude suntsigarriak edo degradagarriak gerta daitezkeen ebaketak eta interbentzioak (zuhaiztiak hobetzeko asmoz egin beharreko garbiketak eta bakanketak izan ezik), lurraldearen egitura orokor eta organikoari legozkiokeen eraiketak eta instalazioak egiteko ezinbestekoak izan zitezkeenak, eta baso-baliabideen ustiapen zentzuzkoa justifika dezaketenak beharrrezkoak izan litezkeen baimenen kalterako izan gabe, eta baldin-eta jatorrizko baso-masa antzeko ezaugarriekin leheneratzeko bermea eskaintzen bada.
Babesturiko zuhaizti-zonak eta edozein arrazoirengatik osorik edo zatika suntsituak izan zirenak baita ustekabez suntsitutakoak ere, titularrek leheneratu beharko dituzte jatorrizko ezaugarriei jarraituz.
3.39 Art.Lurpeko urak babestea.
«Lurpeko urak erraz kutsa daitezkeen areak» delako kalifikazioaren barruan, Eusko Jaurlaritzak promulgatu eta onartutako xedapen, dokumentu eta proiektuetan horrelaxe zehaztutako udalerriko lurzoruak dira; II.2.1 «Lurralde Antolamenduaren Egitura Organikoa eta Zonakatze Globala» planoan grafiaturik agertzen dira Erraz, Nahiko Erraz eta Oso Erraz kutsatzen diren udalerriko zona nagusiak.
Zona horietan debekaturik dago, euren toxikotasunagatik edo euren konposaketa kimiko edo bakteriologikoagatik, lurpeko urak kutsatzeko arrisku nabarmenak ekar ditzaketeen isurketak produzitzen dituzten jarduerak ezartzea, esaterako: Hondakindegiak, zerbitzuguneak, eta antzeko ondorioak dakartzaten beste batzuk.
Halaber, lurpeko urak kutsatu ditzaketen hondakinak sortzen dituzten beste erabilera baimendun batzuk ezartzeko orduan (esaterako, nekazaritzako eta abeltzaintzako instalazio baimendunak, edo etxebizitzak saneatzeko hobi septikoak), ezinbesteko baldintza izango da hartu beharreko babes-neurrietara horiek egokitzea, eta lizentzia-eskaerari erantsitako dokumentazio gisa dagokion azterketa hidrogeologikoa aurkeztea, non justifikatuko baita proposaturiko neurrien eraginkortasuna lehen adierazi dugun arriskuaren aurrean.
Inolaz ere ez da baimenduko simaurtegiak edota minda-hobiak kokatzea, ezta gorozkiak isurtzea ere, akuiferoak erraz kutsatu daitezkeen zona hauetan.
3.40 Art.Ibai-ibilguen babesa.
Ezarpen berriko eraikuntzak gutxienez 30,00 m.tik urrun egongo dira Deba ibaiaren ibilgutik eta 15 m. urrun udalerriko gainerako ibai eta erreken ibilguetatik.
Ibai-ibilguak probetxatu eta erabiltzea helburu duten eraikuntzei ez zaie luze-labur hori aplikatuko, ezta dotazio publikoei lotutakoei ere esaterako, bide-sareei edo zerbitzu-azpiegiturei, arlo honetan eskuduna den Administrazioaren baimena baldin badute, indarreango xedapenei jarraiki.
Abeltzaintzako hondakinei dagokienez (berdin dio biltegiak, simaurtegiak edo minda-hobiak izatea, edota ureztaketa-erabilerarako eraiketak izatea), babesturiko lur-errenkada minimo bat ezartzen da, 50 m.koa hain zuzen, edozein ubidetarako balio duena, eta ezinezkoa izango da hor bertan isurketarik edo ureztaketarik egitea.
3.41 Art.Suaren aurkako babesa landa-erabilerak helburu ez dituzten eraikuntzetan.
Basoetatik hurbil lekuturik dauden eraikuntzek landa-erabilerak helburu ez dituztenek edota landa-erabileraren etxebizitza lagungarriek, baso-landaketetatik gutxienez 30 m.ra egon beharko dute; eta beren perimetroan, zuhaiskarik eta landareriarik gabeko lur-errenkada bat izango dute, suteak hedatzen eragozteko.
Gainera, bertara sartu eta bertatik maniobratzeko baldintza egokiak ere eskaini beharko dituzte sua iraungitzeko zerbitzuek erabiltzeko modukoak.
Edozein modutan, baso-areetatik hurbil lekututa dauden eraikuntzek suari aurka egiteko segurtasun-neurri prebentiboei dagokienez, neurri horiek baimentzeko eskuduna den erakundeak aginduko dituenak izango dira Gipuzkoako mendi-alorrari buruz indarrean dagoen legerian ezarritakoari jarraikiz.
3.42 Art.Lurrak egokitzea.
Lurzoru urbanizaezinean egin beharreko mota guztietako egokitzapenak eta horien artean, lurrez edo obra-hondakinez beterikoak, edota hondakin geldoen isurketak, Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteaz arduratzen den Erakundeak baimendu egin beharko ditu, udal baimena aurretiaz lortuta (Hondakin Inerte eta Inertizatuak Kudeatzeari buruz indarreango legerian eta horren garapenean formulatzen diren xedapenetan ezarritakoari jarraiki).
3.43 Art.Ingurugiroaren babesa eta integrazioa.
Izaera orokorraz, arlo honi buruz indarreango legerian ezarritakoa bete beharko da.
Egitekoak diren indusketa mota guztietan, lanen titularrak landaredi naturala lehenengoratu beharko du (baita erabili beharreko lur begetalaren geruza ere), lanen ondorioz suntsitua izan den lurreko azalera guztietan; trazaketa doitu ondoren, neurri berberak hartuko dira jada erabiltzen ez diren errepide eta bide-zatietan, kontserbaturik egon zitekeen lurzorua aldez aurretik altxatuz.
Izaera orokorraz, zaborrak eta obra-hondakinak dagokion zabortegi kontrolatura eraman beharko dira; salbuespen izaeraz, baimenduriko obren zati gisa egindako indusketatik datozen lurren isurketa baimendu ahal izango du Udalak, lurren jabeak hala eskatzen badu nekazaritza eta basogintza-erabilerak hobetzeko asmoz, edota bere jabetzako lurreko sestrak Arau hauetan edota baimenduriko beste edozein proiektutan ezarritako aurreikuspenetara egokitzeko asmoz; kasu horretan, beharrezkoa den guztietan proiektu tekniko bat aurretiaz eginik, eta interbentzioaren garrantzia edota ingurunearen ezaugarri bereziak kontuan harturik beti ere, ondokoa ziurtatu beharko da: Egin beharreko betelana behar bezala drenatuko dela, ukituak izan litezkeen elementu naturalak edo eraikitakoak ongi babestuko direla, ondoriozko profilak lurrekin integratuko direla, eta afektatutako espazioaren azalera leheneratuko dela.
5. ATALBURUA. LURZORU EZ-URBANIZAGARRIAN BAIMENDURIKO ERABILERAK EZARTZEKO ORDENANTZA ERREGULATZAILEAK
3.44 Art.Erauzpen-erabilera.
1. Baimenaren betebeharrak.
Erauzpen-erabilerak ezartzeko, aurretik lizientzia-eskaera egin eta dagokion baimena exijituko dute arlo horretan eskudunak diren erakundeek.
Lizentzia hori izapidetzeko xedeetarako, erauzpen-erabilerak Jarduera Gogaikarri, Kaltegarri, Osasungaitz eta Arriskutsuen erregelamenduaren pean egongo dira, eta indarreango legeriak ezarritakoaren arabera, ingurugiro-inpaktuaren ebaluazioa aztertu beharko dute.
2. Proiektuaren edukia.
Erauzpen-erabilerak ezartzeko proiektuak, sektoreko legeria aplikagarriak ezartzen dituen baldintzak ezezik, ondoko baldintzak ere bete beharko ditu:
Erauzketaren ondorioak jasango dituen eremua eta horretxen bolumena zehaztea; erauzketa nola egingo den azaltzea; eta afektatua izango den lurraldeko azken konfigurazioa adieraztea.
Lortu beharreko produktuak eta horien merkaturatze-eremua zehaztea, aipaturiko produktuak garraiatzeko intentsifikaziorik gehien hartuko duten bideak adieraziz.
Ustiategiko drenatze-arazoak konpontzeko biderik egokiena aztertzea; aldameneko finkek edota bide-sare publikoak (errepide eta bideek) kalterik jasango ez dutela ziurtatuz.
Dagokion inpaktu-deklarazioan ezarritakoari jarraikiz, ustiatze-lanek iraun artean ingurugiro-inpaktua txikiagotzeko hartu beharreko neurriak azaltzea zuhaitz-landaketak egin, ustiategiko sarbidean bide-sare publikoa garbitu, hauts eta hondakin-jaulkipena muga onargarrietara murriztu, eta beste batzuk, hala nola afektatua izan den lurraldea berreskuratzea.
Aurreikusitako ustiatze-epea eta afektatua izan den lurraldea leheneratzeko lanen exekuzio-epea zehaztea, ustiapena bukatu ondoren egingo baitira lan horiek guztiak.
3.Ustegiategiaren hirigintza-baldintzak.
Ibilgailu-sarbidea: Ustiapena garatu behar deneko lurzatiak, 3.36 art.an izaera orokorraz ezarrita dauden ibilgailu-sarbidearen antolaerari dagozkion baldintzak bete beharko ditu; ondorioetarako, ez baita landa-erabileratzat hartuko.
Lurzati aportatuaren azalera minimoa: 2,5 Ha.
Ustiategiko muga:
Etxebizitzakoak eta landatarrak ez diren beste erabilera batzuk helburu dituzten egungo eraikuntzei dagokienez: 200,00 m.
Lurzatiko mugari dagokionez: 20,00 m.
3.45 Art.Nekazaritza-ustiategiak.
1.Zehaztapena.
Arau Subsidiario hauetan ezarritakoari jarraikiz, eta batez ere, honi loturiko eraikuntzak eta instalazioak finkatzeko ondorioetarako, nekazaritza-ustiategitzat ulertuko da «titularrak edo titularkideek nekazaritza-produkziorako enpresa moduan antolatutako ondasun eta eskubide-multzoa, batez ere merkaturatze-helburuez antolatua, eta berez unitate tekniko-ekonomiko bat osatzen duena (produkzio-baliabide berberak eta kudeaketa bakarra izateagatik orokorki karakterizatuta)», eta, dagokion egiaztagiriari edo kreditazioari esker, hala agertzen dena Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren aurrean.
Zentzu horretan, eta izaera orokorraz, nekazaritzako ustiategi arrunt, berri eta aurretik baden bati loturiko eraikuntza berriak finkatzeko, aipaturiko erakundearen aldez aurretiko egiaztapena exijituko da, egiaztatzeko: Titularrak nekazaritzako produktoreak direla, kasu bakoitzean exijitzekoak diren dimentsio eta produkzio-bideragarritasun minimoaren baldintzak betetzen dituela, eta kasu bakoitzean aplikagarriak diren eta indarrean dagoen araudira egokitzen direla.
2.Lurzati minimoa.
Nekazaritzako ustiategi berri bat ezartzeari begira, lurzatiak izan behar duen azalera minimoa zehazteko ondorioetarako, Gipuzkoako Lurralde Historikorako indarrean dagoen sektoreko legerian «Landaketa-Unitate Minimoa»ri buruz ezarritakoa bete beharko da (hektarea (ha) 1eko azalera, 10.000 m
²); orobat ere bete beharko da gai horretan eskuduna den erakundeak Gipuzkoako Foru-Aldundiko Nekazaritza-Sailak bideragarritasuna zehazteari buruz ezarrita daukana.3.Eraikuntza eta urbanizazio-baldintza orokorrak.
A)Eraikuntzek, izaera orokorraz, Hirigintza-Arauetako Izenburu honetako 4. Atalburuan exijitzen diren baldintzak bete beharko dituzte.
Hori guztiori gora-behera, justifikatuz gero, aipaturiko baldintzak gainditu ahal izango dira, baldin-eta baimena emateko eskuduna den Foru-Aldundiko erakundearen iritziz finkaren izaerari, hedadurari edo erabilpenari dagokienez, proposaturiko eraikuntzaren edo eraiketaren egokitasuna kontuan hartuta, egokia bada (probetxamenduaren intentsitatearekiko proportzionala eta egokia izateagatik, edota Nekazaritza-Administrazioko plan edo Arauekin bat etortzeagatik).
Zentzu horretan, Nekazaritza eta Abeltzaintzarako eta Ingurunerako Arloko Plana onartzean, Hirigintza-Arau hauetan aurreikusitakoez besteko baldintzak ezarriko balira lurzoru urbanizaezinean garatu daitezkeen nekazaritza-ustiategiak eta hauexei loturiko eraikuntza-erabileren baldintzak kontuan hartuta, Hirigintza-Arau hauetan aurreikusitako baldintzek arau-subsidiarioaren balioa izango dute, harik-eta aipaturiko Arloko Plana indarrean jarri arte.
B)Ustiategian egoitza-erabilera lagungarriko baserriren edo eraikinen bat badenean, horretxen beste erabilera lagungarri batzuk izatea helburu duten gainerako eraikuntzak, batez ere aipaturiko eraikuntzari atxikita edo englobatuta antolatuko dira eta horren eraiketan bestearekin armonizatzeko modukoak diren materialak eta konponbide arkitektonikoak erabiliko dira; hala ere, eraikuntza lagungarri hauen antolaera exentua baimenduko da, baldin-eta, badiren egoitza-erabileren konfort eta osasungarritasun-baldintzak ukuiluak, abeletxeak eta antzekoak edo proiektaturiko instalazioen funtzionaltasuna direla-eta, beharrezkoa izango balitz.
Aipaturiko baserria edo eraikina zaharberritzearen edo berriztatzearen ondorioz barruko banaketa-razionalizazioarekin bat eginik, bertatik hurbil leudekeen txabolak, eranskin prekarioak eta teilapeak desagertu beharko dira eraikinaren eta ingunearen itxura eta osakera, oro har, hobetu ahal izateko.
Helburu horrekin egin beharreko lanek eraikuntzaren funtsezko ezaugarriak gorde beharko dituzte, hala nola horren balio arkitektoniko eta historikoak eraikuntzak halakorik balu.
Lanek kanpoko elementuen gainean eragina izanez gero, lehentasuna emango zaie landa-eraikuntza tradizionaletan erabilitako materialei, edota baden eraikinekoei zabaltze-lanen kasuan. Ondokoak landa-eraikuntzako konponbidetzat hartuko dira: Harri-hormak morterozko entokadurarekin edo entokadurarik gabe eta antzeko kanpo-itxura dutenak zuriz edo kolore argiez pintatuta, teila zeramikozko estalki inklinatuak (berez duten kolorezkoak), eta zurezko arotziak.
Bestalde, elementu interesgarriak Katalogoaren barruan sartuta egonez gero, gorde edo birrerabili beharko dira eraikuntza ordezkatzeari ekiten zaion guztietan, baldin-eta baimenduriko interbentzio-mailen barruan badaude; kasu honetan, eraikina leku eta oin-antolaera berean eraikitzeari emango zaio lehentasuna (salbuespen-izaeraz eta ongi justifikatuz gero, kokalekua aldatzea baimendu ahal izango bada ere egokitasun eta komenientzia-arrazoiengatik).
Zabalkuntza-gorputzen altuerak ez du jatorrizko eraikinaren batezbestekoa gaindituko; edozein kasutan, landa-erabilerak helburu ez dituzten eraikuntzentzat izaera orokorraz ezarritako eraikuntza-altuera eta profila maximoak bete beharko dira.
C)Eraikuntza berriak finkatu edo badirenak ordezkatzeko kasuetan, Udalak, justifikaturik egonez gero, zera baimendu edo erabaki ahal izango du paisaje, ingurugiro, inpaktu, higiene edo osasun-irizpideetan edo egoki deritzon beste arrazoi batzuetan oinarrituta: Aldez aurretik okupaturiko edo proposaturikoez besteko kokalekuetan eraikuntza ezartzea.
D)Horrelako erabilerak helburu dituzten lurzatietan prefabrikaturiko eraikuntzak finkoak edo mugikorrak, karabanak, edota gela, ostatu edo jolasleku gisa bai luzaro bai aldi batez erabil zitekeen beste edozein elementu modu egonkorrean ezartzea, egoitza-erabilera lagungarriak helburu dituen eraikuntza dela iritziko da ondorio guztietarako, eta eraikuntza mota hauentzat ezarritako baldintzak aplikatuko zaizkio.
4.Nekazaritza-ustiategi berriak finkatzea.
Nekazaritza-ustiategi berriak finkatzeko, bete egin beharko dira, besteak beste, artikulu honetako 1. eta 2. apartatuetan ezarritako baldintzak, eta azken batean, gai horretan eskuduna den Gipuzkoako Foru-Aldundiko Nekazaritza-Erakundearen baimena ere izan beharko du.
«D.10 Landa-Zona Arrunt» delakoetan, baimendurik egongo da aipaturiko nekazaritza-ustiategiei loturiko eraikuntza berriak eta instalazioak eraikitzea; «D.20 Babeseko Landa-Zona» delakoan, berriz, ezarpena mugaturik egongo da ondoko irizpideen arabera:
«Babeseko Nekazaritza-Zonetan», ustiategiari loturiko eraikuntzak nekazaritza-jardueren lagungarriak izan daitezen bultzatuko da, abeltzaintza-jardueren ordez; eta posible balitz, zona horietatik kanpo kokatuko dira.
«Interes hidrologikoa/Akuiferoak dituzten zonetan», Akuiferoak Erraz Erasotzen diren Areetara mugatuta, lurpeko urak partzialki kutsatu ditzaketen hondakinak sortzeko arriskua duten beste erabilera batzuk bertan ezartzea mugaturik egongo da, esaterako, baimenduriko nekazaritzako eta abeltzaintzako instalazioak, edo etxebizitzak saneatzeko erabiltzen diren hobi septikoak. Ezarpena, edozein kasutan, hartu beharreko babes-neurriek baldintzatuko dute, eta beharrezkoa izango da lizentzia-eskabideari atxikitako dokumentazio gisa, azaldu den arriskuaren aurrean proposaturiko neurrien eraginkortasuna justifikatzen duen azterketa hidrologiko egokia aurkeztea.
«Baso-Zona Babestuari» dagozkion lekuetan, nekazaritza-ustiategi berriak finkatzea ez da baimenduko, baldin-eta bertoko zuhaizti babestuak zaintzeari lotuta ez dauden erabilerak helburu badituzte, edota beren instalazio osagarriekin lurzorua okupatzen badute egungo zuhaiztien kalterako.
«Babes Bereziko Zona» gisa delimitaturik dagoen zonan Aizkorri Parke Naturaleko «Espazio Natural Babestuari» baitagokio, Baliabide Naturalak Ordenatzeko Planaren arau erregulatzaileak Parkerako, oro har, ezarriko duena hartu beharko da kontuan; existitzen den egoera kontsolidatu nahian, bien bitartean ez da bertan baimenduko lurreko okupazio esanguratsuak berekin ekar ditzaketen nekazaritza-ustiategi berriak ustiategiko eraikuntza laguntzaileekin batera ezartzea, ezta ingurunearen egungo baldintza naturalak arriskuan jar ditzaketen jarduerak ere; zentzu horretan, Gipuzkoako Foru-Aldundiko Nekazaritza-Sailaren irizpide titularrari kasu egin beharko zaio, berari baitagokio baimena ematea ala ez.
5.Nekazaritza-ustiategien egoitza-erabilera lagungarriak.
A) Nekazaritza-ustiategiak, berriak edo lehendik bazirenak horretxen egoitza-erabilera helburu duen eraikinen bat, edo helburu hori izan lezakeenen bat, bertan existitzen denean.
Aipaturiko nekazaritza-ustiategiei loturiko bi etxebizitza gehienez ezartzea baimendurik dago, aipaturiko horretxen izaera osagarriarekin eta 150 m
²ko azalera minimoarekin; edozein modutan, baimena lortzeko, beharrezkoa da ondoko baldintzak (denak eta horietariko bakoitza) betetzea:a)Kasuan kasu beharrezkoak izan daitezkeen berritze eta birgaitze-lanen garrantzia handiagoa edo txikiagoa izateari kalterik egin gabe, ustiategiko etxebizitza lagungarriak batez ere badiren eraikuntzetan antolatu beharko dira; 60 m
²(t)-etara bitarteko handipena baimendurik baitago eraikin nagusiari atxiki beharko bazaio ere.Aipaturiko handipenaren kalterako izan gabe, erabilera horiek helburu dituen eraikuntza berririk ez da baimenduko; salbuespena: Aldameneko baserria aurri-egoeran egotea edota bigarren etxebizitza ezartzeko baldintza egokiak ez betetzea; suposamendu honetan, azken hori eraikitzeko baimena eman ahal izango da eraikuntza berria bada, baina inolaz ere ezin izango da gainditu jada aipatu dugun bi etxebizitza-unitateko maximoa nekazaritza-ustiategi bakoitzeko. Hala ere, bigarren kasu honetan, etxebizitza berriaren bizigarritasun-baimena eman aurretik, baserri zaharrean kokaturik zegoen etxebizitza eraitsi edo bota egin beharko da; halaber, libre geratutako azalera nekazaritza-ustiategiko gela moduan erabili ahal izango da, Nekazaritza-alorrean eskuduna den Foru-Aldundiko Sailaren baimenak horrela xedatuko balu.
b)Eraikin berean edo eraikuntza-bloke berean badiren etxebizitzak ez dira ondorio hauetarako konputatuko, ustiategiari erregistro-bidez atxikita ez badaude.
c)Hurrengo apartaduan ezarrita dagoenaren kalterako izan gabe, antolatu nahi den etxebizitza-kopurua edozein izanik ere, ez da ondorioa jasan duten finkak banandu edo zatitzeko baimenik emango, baldin-eta 10.000 m
²tik beheko azalerako lurzati edo finka berriak ematen badituzte ondorioz; salbuespena: Beste nekazaritza-ustiategi batzuei atxikita daudela bermatzead)1.000 m
² baino gutxiagoko azalera duten finketan badiren eraikuntzak, ondorio hauetarako, kontsolidatu egiten dira banandu ezin izango badira ere.e)Beharrezkoa izango da artikulu honetxetako 3.B apartaduan ezarritako baldintzak, besteak beste, betetzea.
f)Nekazaritza-ustiategi batean «baserri-turismo» jarduera finkatu ahal izateko, beharrezkoa izango da indarrean dagoen sektoreko legeriariaren arbera Nekazaritza-Sailak aurretik egiaztatzea titularrak jarduneango nekazariak direla.
B)Nekazaritza-ustiategi berriak, hauetxentzako egoitza-erabilera lagungarriaren helburuko eraikuntzarik ez dutenak, edo helburu hori izan litezkeenak.
Nekazaritza-ustiategi berrien egoitza-erabilera lagungarriak helburu dituzten eraikuntza berriak ezartzeko baimena ematen da, artikulu honetako 4. apartaduan «nekazaritza-ustiategi berriak» ezartzeko xedatuta dauden baldintzetan udalerriko Landa-Lurzoru zonen kokapenari dagozkionak, hain zuzen, baldin-eta, Arau hauetako Hirugarren Izenburuko 4. Atalburuan izaera orokorraz xedatutako baldintzak ezezik, ondoko baldintzak ere betetzen badira:
a)Artikulu honetxetako apartaduan aipaturiko alderdiak egiaztatzea, bertan xedatutakoaren arabera.
b)Kasuan kasu, eta artikulu honetako 2. apartaduan adierazitakoaren arabera ustiategiari loturiko lurren azalerari eta hedadurari buruz Gipuzkoako Foru-Aldundiak erabaki dezakeenaren kalterako izan gabe, ustiategiko egoitza-eraikuntza osagarri berria baimendu ahal izateko, beharrezkoa izango da gutxienez 1.000 m
²ko azalera minimoa duen lurzatia ekarpen gisa gaineratzea, eta besteari erregistro-bidez loturik geratzea.c) Eraikuntza-baldintzak:
Separazio minimoak:
Babestu beharreko elementu natural edo eraikien arteko separazioak (zuhaiztien, ubideen, errepideen, bideen artekoak e.a.), bat etorriko dira dagokion sektoreko legeriaren xedapenek izaera orokorraz exijitutakoekin edota Arau hauetan ezarritakoekin (besteekiko kontraesanean ez badaude).
Lurzoru Urbanizaezineko muga: 200 m.
Lurzatiko muga: 10 m.
Beste finka batzuetan badiren eraikinak: 50 m.
Azalera eraikigarri minimoa: 150 m
²(t).Azalera eraikigarri maximoa: 300 m
²(t).(Egoitza-erabilerari dagokio soil-soilik, erabilera lagungarriak kenduta).
Plantan okupaturiko azalera minimoa: 120 m
².d) Etxebizitza-kopuru maximoa: 1 etxeb.
Ustiategi berriaren dimentsioek hala eskaturik, egoitza-eraikin berean bi etxebizitza antolatzeko baimena emango da, nekazaritza-alorrean eskuduntza hori duen Sailak aurretik horretarako baimena ematen badu; suposamendu honetan, egoitza-eraikin osagarriaren sabai eraikigarria (egoitza-erabilera helburu duena, erabilera lagungarriak kenduta) 500 m
²(t)ra bitartean igoko da.6. Nekazaritza-ustiategia helburu duten eraikuntzak.
a) Horien artean izaera finko eta egonkorra duten eraikuntza guztiak egongo dira, nekazaritza-ustiategiko erabilerak helburu dituztenak, edota baita horretxen erabilera lagungarri eta laguntzaileak helburu dituztenak ere, esaterako: Ukuiluak, kortak, lastategiak, siloak, nekazaritza-makineria eta baserriari loturiko pertsonen ibilgailuak gordetzeko eraikuntzak, eta antzeko beste batzuk egoitza-erabilerak izan ezik.
b) Arau hauek onartu aurretik baziren eraikuntzak kontsolidatutzat hartuko dira, erabilera horiek helburu badituzte (ordenaziotik kanpo deklaratutakoak, berriz, salbuespen bakarra dira).
Horiek zabaltzeko xedeetarako, eraikuntza berrientzat ezarritako baldintzak aplikagarriak direla ulertuko da behintzat, horiek betetzea ezinezkoa ez bada; kasu honetan, Udalak egoki deritzon eta behar bezala justifikatu duen erabakia hartuko du.
c) Erabilera horiek helburu dituzten eraikuntza berriek badiren nekazaritza-ustiategiei lotuta nahiz nekazaritza-ustiategi berriei lotuta, ondoko baldintzak bete beharko dituzte:
Separazio minimoak:
* Izaera orokorraz:
Lurzoru Urbanizaezineko mugan: 100 m.
Beste finka batzuetan badiren eraikuntza ez-landatarrak: 50 m.
Lurzatiko muga: 10 m.
* Granjak eta abeltzaintzako ustiategi intentsiboak:
Lurzoru Urbanizaezineko muga: 250 m.
Beste finka batzuetan badiren eraikuntza ez-landatarrak: 100 m.
Eraikuntza hartzen duen lurzatiaren azalera minimoa: 10.000 m
².Profila: S + II P.A.
Eraikuntzaren altuera: 8 m.
Eraikuntza-luzera maximoa: 60 m.
Izaera orokorraz aplikagarria den eraikuntzaren okupazio maximoa 3.34 art.aren 2. apartaduan ezarritakoa izango da, Lurzoru Ez-Urbanizagarrian eraikuntzak izan beharreko forma eta bolumen-baldintzei dagokienez; hala ere, premia funtzionalek hala exijitzen badute, aurreikusitako probetxamendurako egokiena izango da Nekazaritza alorrean eskuduna den Foru-Aldundiko Sailaren baimena aurretiaz emanda.
d) Lur gainean zuzeneko landaketak dituzten negutegiak finkatzeko, ondoko baldintzak bete beharko dira:
Separazio minimoak:
Lurzatiko muga: 5 m.
Landatarrak ez diren eraikuntzak, beste finka batzuetan kokatuak: 20 m.
Lurzatiaren gehienezko okupazioa:
Probetxamendura egokituta Nekazaritza-alorrean eskuduna den Foru-Aldundiko Sailaren baimena aurretiaz emanda.
3.46 Art.Baso-erabilerak.
Nekazaritza eta abeltzaintza edota beste erabilera potentzial batzuk ustiatzeko, lurraldeak eskaintzen duen gaitasunari traba egiten ez dioten lekuetan egingo dira batez ere zuhaitz-landaketak. Zentzu horretan, koniferoen landaketa masiboak ez-egokitzat joko dira ondoko lekuetan egiten badira: %30etik azpiko malda duten zelaietan, eta, D.20 zonetan («Babeseko Nekazaritza-Zonak» edo «Baso-Zona Babestua» gisa izendatuta); Aizkorri Parkeko «Babes Bereziko Zona» izeneko erregulazioa, dagokion Natur Baliabideen Ordenazio-Planak ezartzen duen formulazioari lotuko zaio.
Aipatutakoaz gain, zuhaitzak moztu eta landatzeko jarduerek, Gipuzkoako Foru-Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro-Sailaren baimena beharko dute; baimenok Sailak berak izapidetu eta gaiari buruz indarrean dagoen sektoreko mendi-legeriaren arabera erabakiko ditu.
3.Baso-landaketak, edozein tokitan eginik ere, indarreango legeriak ezarritakoaren arabera egin beharko dira, hau da, lurzatiko mugaraino ezarrita dauden separazio-mugak kontuan hartuta edota beste finka batzuetan badiren eraikuntzak kontuan hartuta.
3.47 Art.Herrilanei loturiko erabilerak.
1.Barne sartutako erabilerak.
Komunikabideen sistemak ustiatu eta mantentzeko erabilerak eta eraikuntza lagungarriak hor barruan sartuta daude, ondokak barne: Hornitegiak eta zerbitzu-azpiegiturak, ur-hornidura, hondakin-urak saneatu eta arazteko lekuak, gas eta argindar-hornidura, irratia eta telebista eta titulartasun eta sustatze publikoko beste batzuk, landa-ingurunean finkatu behar direnak, horien ezarpen-eremua Arau Subsidiario hauetan sistema orokor gisa espreski zehazturik ez dagoenean.
2.Izapideak.
Eraikitzeko lizentzia-eskaera egin baino lehen, Udalari aurretik kontsulta egingo zaio; eta Udalak, ebazpen arrazoitua dela medio, ondoko baldintzak zehaztuko ditu: Lurzati-baldintzak, eraikigarritasun-baldintzak eta aparkaleku-dotazio-baldintzak, hala nola, kasuan kasu, Plan Berezi bat aurrez formulatzeko balizko eskakizuna ere.
Edozein modutan, Administrazioak formulatuko dituen espediente eta proiektuetan horri buruz jasotako zehaztapenak horren funtzio eta eskumen-jardunari dagozkionak kontuan hartuko dira.
3.Lurzati-ekarpena.
Izaera orokorraz, ez da baldintza aplikagarririk ezarriko; hala ere, eskaturiko erabilerak landatarrak ez diren beste erabilera batzuekin izan zezakeen analogia dela-eta, Udalak kasu horretan exijitu ahal izango du azken horientzat ezarrita dauden lurzati-ekarpen-baldintzak aplikatu daitezela.
4.Separazio minimoak:
Lurzatiko muga: 5 m.
Badiren etxebizitza-eraikuntzak: 50 m.
Gainera, indarrean dagoen sektoreko legeriak kasu bakoitzerako ezarrita dauzkanak ere aplikatuko dira, eta aldi berean, baita atalburu honetako gainerako artikulatuan hainbat eraikuntza motatarako zehazten direnak ere.
5.Eraikuntza-baldintzak.
Lurzati-okupazioa gehienez %10ekoa bada, Udalak, kasu bakoitzean, egoki iritzitako eraikuntza-betebehar espezifikoak exijituko ditu, ebazpen arrazoitua dela medio. Edozein kasutan, Izenburu honetako 4. Atalburuan izaera orokorraz ezarritako arauak bete beharko dira.
6.Aparkalekua.
Gutxieneko dotazioa: 1 plz./ 100 m
²(t).3.48 Art.Lurraldeko nekazaritzari loturik ez dauden nekazaritza-industriak.
1.Hona hemen zeintzuk diren: Lurzoru urbanizaezinean finkatu beharreko nekazaritza-industriak nekazarita-ustiategi bati erabilera lagungarri gisa loturik ez daudenak; eta, edozein kasutan, 2.000 m
²(t)tik gorako sabai-azalera dutenak eta maniobratu edo biltegiratzeko 5.000 m²(p)tik gorako lekua dutenak atari zabalean.Horien ezarpena «D.10. Landa-Zona Arrunta» delako lurretan bakarrik baimenduko da.
2.Eraikuntza eta Urbanizazio-baldintzak.
Gutxieneko lurzati aportatua: 10.000 m
².Eraikuntzek Izenburu honetako 4. Atalburuan exijitutako betebehar orokorrak bete beharko dituzte ibilgailuentzako sarbideak antolatzeko ondorioetarako, landatarrak ez diren erabileratzat joko dira; halaber, nekazaritza-ustiategia helburu duten eraikuntzentzat atalburu honetako 3.45 artikuluaren 6. epigrafean ezarrita dauden baldintzak ere bete beharko dituzte.
3.49 Art.Egoitza-erabilera autonomoak.
Arau hauek onetsi aurretik baziren eraikuntzak eta ordenaziotik kanpo deklaratutakoak baino ezin izango dira ezarri, baldin-eta erabilera horien ezarpena baimendurik dagoen erabilera globaleko zonetan kokaturik badago; izaera orokorraz, eraikuntza bakoitzeko, gehienez, bi etxebizitza-unitate antolatzeko baimena emango da.
Ordenaziotik kanpo esplizituki deklaratuak izan ezik, baimenduriko etxebizitza-kopuru maximoa gainditzen duten eraikuntzia existenteak kontsolidatu egiten dira.
3.50 Art.Baimen-beharra izan lezaketeen beste erabilera ez-landatar batzuk.
1.Horien artean hirugarren sektoreko erabilerak eta ekipamendu komunitariorakoak daude, titulartasun publikokoak edo pribatukoak, hala nola titulartasun pribatua duten zerbitzu-azpiegituretarako erabilerak ere, zona desberdinetan baimenduta landa-zonan ezarri beharrekoak eta onura publikoaren edota gizarte-interesaren ikuspegitik behar-bezala justifikatuta egon behar dutenak.
2.Existitzen diren eraikuntzetan ezarri beharreko hirugarren sektoreko erabilerak eta ekipamendu komunitariorako erabilerak.
Hurrengo apartaduan aipatzen den salbuespena kenduta, aipaturiko erabilerak ezartzeko baimena soil-soilik ematen da bi kasuotan: Arau hauetan onartu aurretik existitzen ziren eraikuntzetan, eta, ordenaziotik kanpo deklaratuta ez dauden beste horietan; edozelan ere, ondoko baldintzak ezinbestez bete behar dira:
Izaera orokorraz, aipaturiko eraikuntzak kontsolidatutzat joko dira Arau hauek onartzean, zituzten eraikuntza-ezaugarriak eta eraikuntzako probetxamendu-ezaugarriak barne.
Indarreango lege-xedapenetan ezarritakoaren kalterako izan gabe eta horietatik sor litezkeen ondorioen kalterako ere izan gabe, aipaturiko eraikuntzak 60 m
²(t)ra bitartean zabaltzeko baimena emango da; baina, edozein modutan ere, eraikin nagusiari atxiki beharko zaizkio.Aipaturikoak baino handiagoko zabalpenak baimentzeko, hurrengo apartaduan azaltzen diren baldintzak bete beharko dira.
Afektatutako finkak banantzeko baimenik ez da emango, baldin-eta ondorioz sortzen diren lurzatiak edo finkak 10.000 m
²koak baino txikiagoak badira; salbuespena: Badiren beste nekazaritza-ustiategi batzuei atxikiko direla bermatzea.Ondorio hauetarako, 10.000 m
²tik gorako finketan existitzen diren eraikuntzak kontsolidatu egiten dira, banandu ezin izango badira ere.Antolaerari dagokionez, Hirigintza-Arau hauetako 3.45 art.aren 3.B apartaduan ezarritako baldintzak, besteak beste, bete beharko dira.
3.Hirugarren sektoreko erabilerak eta ekipamendu komunitariorako erabilerak.
Salbuespen moduan baldin-eta proposaturiko helburua existitzen diren eraikuntzak ezartzeko erabiltzen ez bada, aipaturiko erabilerak helburu dituzten eraikuntza berriak eraikitzea baimendu ahal izango da, ondoko baldintzak betez gero:
Hirigintza-Arau hauetako 2.8 art.an adierazitakoaren arabera, baimena eman aurretik, beharrezkoa izango da dagokion Plan Espezifikoa formulatu eta onestea, lehen komentaturiko zertzeladarekin batera:
Proposaturiko jarduerak eta eraikuntza landa-ingurunean lekutzeko egokiak izatea.
Proposaturiko helburuaren onura publikoa eta gizarte-interesa.
Salbuespenez eta behar bezala zuritutako kasuetan, onra publiko eedo gizarte intereseko eraiinak eta instalazioak ezarri behar direnean, aipatu Plan Berezia tramitatu beharra salbuetsi ahal izango du Udalak, aurreikusitako erabileren izaerak edo entitateak hori beharrezkoa egiten ez badu.
Arau hauetan ezarritako aplikazio orokorreko baldintzak, eta besteak beste, Hirugarren Izenburuko 4. Atalburuan ezarritakoak.
Lurzati aportatuaren azalera minimoa: 10.000 m
².Ekarpen gisa gaineraturiko lurzatiaren azalera aipaturikoa baino handiagoa izanik ere, espazialki eta fisikoki eremu jarraia osatu eta eraikuntzari lotuta geratu beharko du ondorio guztietarako.
Eraikuntza-baldintzak:
* Separazioak:
Lurzatiko mugetara: 10 m.
Lurzoru Urbanizaezineko mugara: 250 m.
Beste finka batzuetan badiren eraikuntza landatar edo ez-landatarretara: 250 m.
* Sabai-azalera eraikigarri maximoa:
Lurzatia < 6,0 Ha. 1.800 m
²(t).Lurzatia > 6,0 Ha. 2.400 m
²(t).6,0 Ha.tik gorako azalera duten lurzatiak izanez gero eta dagokion justifikazioa aldez aurretik aurkezturik, formulatu beharreko Plan Bereziak aipaturiko sabai-azalera eraikigarria doitu ahal izango du berriro ere.
Aparkaleku-dotazioa: Plz. 1/100 m
²(t) [min.].Etxebizitza osagarria: Etxeb. 1./part. [max.].
Instalazioez arduratzen diren edota horiek zaintzen dituzten pertsonenak izango dira; baimenduriko eraikuntza-probetxamenduaren barruan eraikiko dira; eta ahal izanez gero, eraikin nagusiaren barruan.
Aipaturiko Plan Bereziak ezar ditzakeen gainerako baldintzak.
4.Titulartasun eta sustapen pribatuko zerbitzu-azpiegituretarako erabilerak.
Halakoak erabilera autonomo gisa ezartzeko, Hirugarren Izenburuko 4. ATALBURUAn azaldutako baldintzatzaile orokorretara egokitzeaz gain, Hirigintza-Arau hauetako 3.47 art.aren 2. eta 6. apartatuetan ezarritako irizpideetara ere moldatu beharko dira; edozein kasutan, baimenak 2.20 artikuluaren «3.» apartaduan ezarritakoarekin bat egin beharko du.
3.51 Art.Bordak eta mendi-aterpeak.
Tradizionalki larreak izan dituzten mendi-zonetan bordak eta mendi-aterpeak erakitzeko baimena eman ahal izango da artzaintzari loturik, abeltzaintza-erabilera helburu izango dutenak; baimena eman aurretik, horien erabilera-baldintzak eta sarbideen erregulazioa nekazaritza-alorrean eskuduna den Gipuzkoako Foru-Aldundiko erakundeak zehaztu beharko ditu.
Dimentsio-baldintzak formari eta bolumenari dagozkienak, eta eraikuntzari eman beharreko tratamendu estetikoari buruzkoak, eraikuntza tradizional mota honek berez dituen eraikuntza-tipologiekin eta ezaugarriekin bat etorriko dira kokaturik dauden ingurune-baldintzen arabera.
Ardi-ganadua gobernatzeko berez behar diren erabilerak eta horren produktuak egin eta gordetzeko behar direnak baino ezin izango dira baimendu, artzainaren aldi baterako bizitegia barne. Dena den, ganaduaren negupasa-garaian, mendi-aterpe gisa ere erabili ahal izango dira.
3.52 Art.D. 30 «Sakabanaturiko Landa-auzunea» zonetako hirigintza-erregimena.
Arau Subsidiario hauetan espreski horrela kalifikaturiko Landa-Auzuneko Lurzoru Urbanizaezinean, Eusko Jaurlaritzako 5/1998 Legean (martxoaren 6koan) ezarritakoari jarraikiz, eta hor barruan Gellao, Apotzaga, Mazmela, Zarimutz, Marin, Mendiola, Bolibar eta Eraña auzo edo Elizateetako landa-auzuneak barne sartzen direla, dagokion hirigintza-erregimena aipaturiko indarreango legeria aplikatzetik ondorioztatzen dena izango da, horren garapena Eskoriatzako Landa-Auzuneak Ordenatzeko Plan Berezi bat batzuk formulatzeari loturik baitago; aipaturiko Planak (edo Planek) Arau hauetan landa-auzune moduan zedarritutako landa-auzune bat, landa-auzune batzuk edo landa-auzune guztiak barne hartu ahal izango dituzte.
Aipaturiko Plan Bereziaren onespena izan artean, aipaturiko guneetako aplikazio subsidiarioa Landa-Ingurune Arruntari dagokiona izango da; gainerakoan, auzo-etxeei dagokien ekipamendu komunitarioaren antolaera baimenduta egongo da, dagokion proiektuaren onespena dela-medio horren onura publikoa eta gizarte-interesa aurretiaz deklaraturik.
3.53 Art.Aizkorri Parkeko hirigintza-erregimena.
Eskoriatzako udalerrian hala deklaraturik dagoen Babes Bereziko Zonaren hirigintza-erregimena Aizkorri Parke Naturaleko Espazio Natural Babestuari dagokiona, Parke osoari doakion Natur Baliabideak Ordenatzeko Plana formulatzeari loturik dago.
Aipaturiko B.N.A.P.ren ardura izango da aipaturiko Parke Naturala geroan erabili eta aprobetxatzeko baldintzak zehatz arautzea.
LAUGARREN IZENBURUA
KATALOGATURIKO ERAIKINAK ETA ELEMENTU INTERESGARRIAK BABESTEKO ARAUAK
1. ATALBURUA.
4.1 Art.Katalogaturiko elementuak babesteko erregimenaren azalpena.
Indarrean dagoen hirigintza-legeriarekin bat eginik, Katalogo honek Eskoriatzako udalerrian dauden ondasun eta elementuak (naturalak edo eraikiak) zerrendatzea du helburu, arrazoiak izanak izan: Artea, kultura, ekologia, natura, zientzia, arkeologia, eta abar. Beraz, gerta litezkeen interbentzio suntsigarri edo degradagarrietatik horiek denak babesteko, dagokion babes-erregimena azaltzen da.
Honako zerrenda hau, dokumentu honetan bertan jasota, «Katalogaturiko elementuen zerrendan» aipaturiko ondasunez eta elementuez osaturik dago.
Ondasun eta elementu horiek guztiak arau hauetan ezarritako babes-erregimenaren menpean geratuko dira; horrez gainera, Kultur Ondareari eta antzekoei dagokien legeriatik eta arloko arauditik ondorioztaturiko erregimenaren menpean ere daude.
4.2 Art.Katalogaturiko elementuak eta ondasunak babesteko erregimen orokorra.
1.Katalogaturiko ondasunek eta elementuek ezin izango dute interbentzio suntsigarririk edo degradagarririk jasan; hala ere, baliorik gabeko gehigarriak edota berauen balioa ahultzen dutenak ezabatu ahal izango dira.
2.Dagokion udal lizentzia arautzailea eskatu aurretik, afektaturiko jabeak edo promotoreak Udalari kontsulta egin ahal izango dio proiektaturiko interbentzioak ea egokiak diren ezarritako preserbazio-helburuei begira, hala nola eraikuntza eta bere elementuak preserbatzeko betebeharrak zehatz gorpuzteari begira.
Asmo horrekin, anteproeiktu bat aurkeztuko dio Udalari, egin beharreko obrari dagozkion alderdiak nahikoa zehaztasunez azalduz.
Aipaturiko kontsultari Udalak eman diezaiokeen erantzunaz gainera, dagokion lizentzia erabakitzeko orduan, baliteke zenbait kasutan, bederen, baldintza gehigarriak zehaztea.
Dena den, jabeak edo promotoreak lizentzia-eskaera zuzenean formulatzeko aukera izango du; kasu horretan, bere balioa benetakoa izan dadin, udal erabakian finkaturiko baldintzak bete beharko ditu; areago, baimentzeko eskaturiko interbentzioa atzera ere bota liteke, igorriko diren txosten teknikoetan ezarritako babes-irizpideekin bat etorriko ez balitz.
3.Bai kontsulta bai dagozkion eraikuntza-proiektua edota obra-proiektua, gai honetan eskudunak diren erakundeei igorriko zaizkie, baldin-eta proiektaturiko interbentzioek legez babesturik eta interbenituta dauden ondasunen gainean eragina badute.
4.Edozein kasutan, katalogaturiko ondasunetan egin beharreko obrek, aurreko apartatuetan aipaturiko erabakietan ezarritako babes-baldintzak bete beharko dituzte.
5.Eraikinak edo berauen elementuak, zein bere kasuan, aurri-egoeran daudela deklaratzeko, Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea hartu beharko da kontuan; horrez gainera, horretxen 36. artikuluan ezarritako erregimenarekin eta prozedurarekin bat etorri beharko du.
6.Katalogoan jasotako estazio megalitiko guztiak, Monumentu Multzoaremn kategoriarekin Kultur Ondasun Kalifikatutzat jotzeko 2000/05/19an hasitako espedientean bilduak eta Kulturako sailburuordeak 2001/02/05eko ebazpenaz Babes Erregimena badutenak hain zuzen, 1990eko uztailaren 3ko 7/90 Legeak, Euskal Kultur Ondarearenak, III. tituluan jasoa dagoen babes erregimenari atxikita geratuko dira, eta berariaz Kulturako sailburuordeak 2001/02/05eko aipatu ebazpenaz ezarritako Babes Erregimenari.
7.Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Ustezko Arkeologiguneak izendatzeko 1998ko urtarrilaren12an onetsitako ebazpenaren eragina jasaten duten lekuak eta elementuak, 1990eko uztailaren 3ko 7/90 Legeak, Euskal Kultur Ondarearenak, 49. artiluluan ezarritako babes erregimenari eta 1996ko urriaren 8ko 234/96 Dekretuak, Ustezko Arkeologiguneak izendatzeko araudia ezartzekoa, xedatutakoari atxikita geratuko dira.
8.Aurreko epigrafeetan aipatu ez diren baina Katalogoan jasota dauden arkeologia intereseko gainerako guneak edo elementuak, 1990eko uztailaren 3ko 7/90 Legeak, Euskal Kultur Ondarearenak, ezarritako babes erregimenari atxikita geratuko dira, berariaz, 45.5 artiluluan ezarritakoari.
4.3 Art.Babes Erregimenaren Modalitateak.
Katalogaturiko interes historiko-arkitektonikoko eraikin eta elementuen gainean, honako erregimen hauek ezarrita daude:
Babes Berezia.
Euskal Kultur Ondareari buruzko 7/90 Legeari jarraituz, Katalogoaren barruan «Kalifikaturiko Kultur Ondasun» gisa sarturik dauden edo kalifikazio prozedura hacia duten elementuei aplikatuko zaie.
Babes Ertaina.
Euskal Kultur Ondareari buruzko 7/90 Legeari jarraituz, Katalogoaren barruan «Inbentariaturiko Kultur Ondasun» gisa sarturik dauden edo Euskal Kultur Ondarearen Inbentario Orokorrean sartzeko espedientea hacia duten elementuei aplikatuko zaie, bai eta Katalogoan Interes Arkitektoniko Nabarmeneko Eraikin eta Elementu gisa sarturik dauden guztiei ere.
Oinarrizko Babesa.
Katalogoaren barruan Interes Arkitektoniko Ingurumenekoa edo Lokala duten Eraikin eta Elementu guztiei aplikatuko zaie.
4.4 Art.Babes Bereziko Erregimena.
Babes erregimen honen barruan sarturik dauden eraikuntzetan eta gainerako ondasunetan egin beharreko interbentzio eta jarduketen helburu nagusia, berauen kontserbazioa eta zaharberrikuntza izango da, eta degradaturiko elementuak edota behar-ez-bezalako aldaketak jasan dituztenak konpondu edo berreskuratzea baimenduko da, horien egitura eta ezaugarriak errespetatuko dituzten zaharberritze-jarduketen bidez; hala ere, inolaz ere ezin izango dute birrasmaturiko edo berriro diseinaturiko erakarpenik gauzatu.
Zentzu horretan, aipaturiko elementuak zaharberritu, leheneratu edota instalazioak gaurkotzea helburu duten obrak eta interbentzioak baino ezin izango dira izaera orokorraz baimendu; Ondare Urbanizatua eta Eraikia Zaharberritzeko jarduketei buruzko 308/2000 Dekretuak «Zaharberrikuntza Zientifikorako» onesten dituen jarduketak baimenduko dira; salbuespen moduan aurretik zorrotz ikertzen bada, zehatz justifikaturik badago eta ondasun horien funtsezko ezaugarriak osorik zainduko direla bermatzen baldin bada, Udalak garrantzi handiagoko obrak baimendu ahal izango ditu, Gipuzkoako Foru-Aldundiari dagokion babes-organoak horretarako baimena aldez aurretik emanda.
4.5 Art.Babes Ertaineko Erregimena
Babes erregimen honen barruan sarturik dauden elementuei egin beharreko jarduketek, funtzionaltasuna bermatu eta ziurtatzea izango dute helburu; obren exekuzioak, berriz, tipologia forma eta egitura-mailako elementuak errespetatu beharko ditu.
Babes Bereziko Erregimenaren arabera zilegi diren lanez gain, Ondare Urbanizatua eta Eraikia Zaharberritzeko babesturiko jarduketei buruzko 308/2000 Dekretuak ezarritako obrak ere egin ahal izango dira, «Zaharberrikuntza Kontserbatzailaren» A eta B kategorietan xedatutakoari jarraituz elementuek edo eraikuntzek agertzen duten kontserbazio-mailaren arabera.
4.6 Art.Oinarrizko Babes Erregimena.
Babes Erregimen honen barruan sarturik dauden eraikinak eta gainerako ondasunak kontserbatu eta zaharberritzerakoan, osagairik baliotsuenak dauden bezalaxe utzi beharko dira; aldiz, obra nagusiaren edota bigarren mailako obren lan osagarriak, beren zentzu arkitektoniko eta historikoa kontuan harturik eta lanaren ezaugarriekin bat eginik, berriztatu ahal izango dira.
Baimenduta dago: Zaharberritze-lanak egitea, suntsituriko edota aldaturiko elementuak birjartzea, instalazioak gaurkotzea, gehituriko obrak eraistea eta barne-zaharberrikuntzak (egitura mailako konponketak eragin ditzaketeenak barne), Eusko Jaurlaritzaren 308/2000 Dekretuak, Ondare Urbanizatua eta Eraikia Zaharberritzeko babesturiko jarduketei buruzkak, «erreformakotzat» jotzen dituen lanetarako ezarritako mugen barruan.
Salbuespenezko kasuetan, kontserbazio-egoerak hala eskaturik, dagokion organo eskudunaren baimenaz, eraikuntzak ordezkatzeari ekin ahal izango zaio, proiektu berriari gehituko zaizkion elementu berezi eta nabarmenak berreskuratzeko.
4.7 Art.Udalez gaindiko erakundeek babestutako interbentzioak
Udalez gaindiko Administrazio-erakunde aginpidedunek babesten dituzten ondasun eta elementuetan eragina duten lan eta interbentzioek, aginduzko txostenak edota adostasun-baimen zehatzak beharko dituzte gai honi buruz indarrean dagoen legeriari jarraituz.
Halaber, aipaturiko babesetik kanpo dauden ondasun eta elementuetan proiektaturiko lan eta jarduketen garrantzia eta ondorioak kontuan harturik, Udalak aipaturiko entitateen lankidetza eta interbentzioa eskatu ahal izango du, berauen bideragarritasuna zehazteko xedeetarako.
1. HEE «KUATRUENA»
Eremuaren azalera: 51.596 m
I.ANTOLAMENDUAREN IRIZPIDEAK ETA HELBURUAK
Lurralde hau hiri-garapenari gaineratuko zaio eta bertan dentsitate baxuko tipologiako familia bakarreko etxebizitza itsatsiak eta familia bakarreko edo familia biko etxebizitzak lurzati isolatuan egoitzazko eraikuntza-garapena planteatuko da, hirigunearen hegoaldeko eraikuntzari GI-3310 errepidean oinarrituta luzapena emanez.
Egoitza-garapen berriak bateragarria behar du izan antzinako trenbidearen plataformaren mantenimenduarekin. Izan ere, antzinako trenbidearen plataforma bidegorri gisa edo ibilbide berezietako sare gisa erabili nahi da, bai gaur egun duen traza mantenduz, bai bere trazadura antolamendu xehatuan ezartzen den antolamendu orientagarriaren eskemaren arabera aldatuz GI-3310 errepidearekiko paralelo bideratuko da, «Aingeru-guarda» 2. Eremutik datorren trazarekin bat egingo du eta Eremu honen landa-lurzoru mugakidean dagoen plataforman jarraipena emango zaio.
Tokiko barne-bideen sarearen antolamenduak GI-3310 errepidearekin gune bakar batean lotzen da garapen berriko lurzatietan aurreikusten diren eraikuntzetarako zein aldez aurretik dauden eta plangintza partzialak finkatzen dituen lurzatietarako hurbilerraztasun-beharrei erantzungo die eta gaur egun dauden sarbide zuzen ugariak ezabatuko ditu.
GI-3310 errepidera ematen duen aldean babeseko banda berdea antolatuko da eta bertan txertatu ahal izango da bidegorriaren trazadura berria.
Ekialdeko muga osatzen duen Deba ibaiaren ertzean oinezkoentzako pasealekua antolatuko da, dagozkion babesguneak zainduz eta, nolanahi ere, zonan integratzen den urbanizazio biguneko tratamendua antolatu eta bere izaera naturala gordez.
II.HIRIGINTZA-ERREGIMEN OROKORRA
1.Kalifikazio orokorra.
A.30/1 ZONA (Garapen baxuko eraikuntzarako egoitza zona): (Azalera: 49.899 m
²).·
Eraikuntzako baldintza partikularrak:Eraikuntza-aprobetxamendua arautzeko baldintzak:
*Zonaren eraikigarritasuna: 0,2755 m
²(s)/m².*Zonaren eraikuntza-aprobetxamendua (balioetsia): 13.750 m
²(s).Eraikuntzaren forma arautzeko parametroak:
*Eraikuntza itsatsia:
Eraikuntza-profila: S + II O + E.
Eraikuntza-altuera: 7,50 m.
*Lurzati isolatuko eraikuntza:
Eraikuntza-profila: S + III O.
Eraikuntza-altuera: 9,00 m.
·
Erabilerako baldintza partikularrak:Gehieneko etxebizitza-kopurua (Plan Partzialak finkatzen dituen etxebizitzak barne.): 60 etx.
E.10/1 ZONA (Hiriarteko errepideak): (Azalera: 656 m
²).E.50/1 ZONA (Ibilbide berezietako sarea / Bidegorria): (Azalera: 1.041 m
²).2.Garapen eta burutzapeneko araubidea.
Lurzoruaren sailkapena: Lurzoru Urbanizagarria.
Plangintza garatzeko eta burutzeko erregimena: Plan Partziala.
Jardun-programa: Plan Partziala burutzea.
Hirigintza-aprobetxamendua esleitzeko erregimen orokorra:
Banaketa-eremua: «I» BE (Eremua banaketa-eremu independentea da, 1. BE).
Ereduzko aprobetxamendua 0,2665 m²(s) (A.30) / m².
3.Plangintza orokorreko lerruna duten antolamendu xehaturako zehaztapenak.
II.3.1. eta II.3.2.1. planoetan grafiatzen den zonifikazio xehatuak izaera argitzailea baino ez du, Deba ibaiaren ertzeko pasealekuaren antolamenduari dagokion oinarrizko antolamendua izan ezik, honek gaur egun dagoen urbazterreko landaredia eta zuhaiztiak gordetzen ditu, gaur egungo ibai-ubidearen baldintzak egoera naturalean mantenduz eta gutxienez 2 m-ko erretiroa gordez urbanizazioko elementuetarako eta 12 m-koa eraikinetarako.
Plan Partzialak Eremuko baserri eta eraikinak guztiz edo zati batean mantentzen baditu, Plan Partzialaren antolamenduak hauetarako sarbideak barne-bideen bidez antolatzea eta gaur egun GI-3310 errepidetik bideratzen diren sarbideak deuseztatzea hartu beharko du aintzat.
Ildo honetan, adierazitako GI-3310 errepidetik Eremurako lotune bakarra antolatu beharko da eta lotune honen diseinua Gipuzkoako Foru Aldundiaren Errepide Departamentuak ezartzen dituen baldintzetara egokitu beharko da.
Plan Partzialak Arau Subsidiario hauetan aintzat hartzen den bidegorriaren edo ibilbide berezietako sarearen trazadura antzinako trenbidearen plataformaren traza mantenduz zein GI-3310 errepidearekiko paralelo bideratuz edo trazadura alternatiboen bitartez integratuko du bere antolamenduaren barruan, betiere Eremuko zona mugakideetako trazadurarekin lotzea aurreikusiz. Bidegorriaren trazadura eta dimentsioak dagokion Plan Berezian, aldez aurretik halakorik idatzi bada, ezartzen diren zehaztapenei egokituko zaizkie.
Eremuaren barneko muga Deba ibaiaren ubidearen ertzean eta honetan jardun gabe ibaiaren jabari publikoaren mugaketa-lerroari dagokiona da eta, hori dela-eta, plangintza partzialak muga eta, horrenbestez, Eremuaren azalera berregokitu nahi badu, berregokitzapen hau ez da plangintza orokorraren barruan lerrun arautzailea duen zehaztapen-aldaketatzat hartuko.
III.ANTOLAMENDU XEHATUA
1.Kalifikazio xehatua.
Eremuko zonifikazio xehatuko baldintzak dagokion Plan Partzialak Arau Partikular hauek garatuz ezartzen dituen zehaztapenetara egokituko dira.
2.Urbanizazio-obrak eta hiri-zerbitzuetako azpiegiturak.
Garapen berriak ezartzeko beharrezko urbanizazio-obra guztiak GI-3310 errepidetik Eremurako sarbidea gauzatzeari buruzkoak; eta Deba ibaiaren urbazterreko pasealekuaren tratamendua barne, bidegorriaren urbanizazioa bidegorriak zona mugakideetara dituen konexioak barne eta zerbitzu-azpiegitura guztien udal-sare orokorretarako beharrezko lurpeko konexioak antolatutako aprobetxamenduei esleitzen zaizkien kargak izango dira, nahitaez.
Aldez aurretik ibilbide berezietako sarearen edo bidegorriaren Plan Berezia edo urbanizazio-proiektua idatzi bada, bidegorriaren edo sare honen diseinua eta urbanizazioa adierazitako dokumentuetan ezartzen diren baldintzetara eta ezaugarrietara egokituko da.
3.Kudeaketa eta burutzapeneko baldintza juridikoak.
Arau Subsidiario hauek garatuz formulatu beharreko Plan Partzialaren zehaztapenetara jo behar da, bai jardun-sistema ezartzeari dagokionez, bai dagozkion Burutzapen-unitateak mugatzeari, urbanizazio-proiektua formulatzeko baldintzak mugatzeari eta Eremua garatzeko eta burutzeko epeak ezartzeari dagokionez.
2. HEE «AINGERU-GUARDA»
Eremuaren azalera: 75.494 m
I.ANTOLAMENDUAREN IRIZPIDEAK ETA HELBURUAK
Aurreko II.1. Eremuaren (sektorearen) plangintza orokorrean lurralde honetarako aurreikusten den industria-koalifikazioari eutsiko zaio. Beronen mugaketa, bere ezaugarri topografikoei esker, hirigintza-garapena izan dezakeen lurzoruari egokituko zaio. Bestalde, urbanizazioak eta industria-eraikuntzak finkatzen duen lurzoruaren gainerakotik bereiziko da GI-3310 errepidearen bi aldeetara egon arren, adierazitako Eremuaren parte zen, Eremuaren kudeaketa bateratua eragozten zuen-eta.
Hirigunearen hegoaldeko industria-garapena GI-3310 errepidean oinarrituta antolatuko da. «Estazioa» Eremutik luzatzen den industria-lurzorua, industria txikiak eta ertainak finkatzera zuzendua, garatzeko joerari jarraipena emango zaio.
Industria-garapen berriak bateragarria behar du izan antzinako trenbidearen plataformaren mantenimenduarekin. Izan ere, antzinako trenbidearen plataforma bidegorri gisa edo ibilbide berezietako sare gisa erabili nahi da, bai gaur egun duen traza mantenduz, bai bere trazadura antolamendu xehatuan ezartzen den antolamendu orientagarriaren eskemaren arabera aldatuz GI-3310 errepidearekiko paralelo bideratuko da, Aingeruko lotune berrian aurreikusten den berrantolamendutik datorren trazarekin bat egingo du eta Eremu honen landa-lurzoru mugakidean dagoen plataforman jarraipena emango zaio.
GI-3310 errepidera ematen duen aldean babeseko banda berdea antolatuko da eta bertan txertatu ahal izango da bidegorriaren trazadura berria.
Mazmela errekastoa eta Deba ibaiaren ezkerraldeko urbazterreko pasealekua gaur egungo baldintzetan mantenduko dira, Eremuaren antolamenduaren ondoriozko berdeguneen eta espazio libreen sisteman integratuz.
II.HIRIGINTZA-ERREGIMEN OROKORRA
1.Kalifikazio orokorra.
B.10/2 ZONA (Industria-zona arrunta): 64.996 m
².·
Eraikuntzako baldintza partikularrak:Eraikuntza-aprobetxamendua arautzeko baldintzak:
*Zonaren eraikigarritasuna: 0,4646 m
²(s)m².*Zonaren eraikuntza-aprobetxamendua (balioetsia) 30.200 m
²(s).Eraikuntzaren forma arautzeko parametroak:
*Eraikuntza-profila: S + II O.
*Eraikuntza-altuera: 10 m.
E.10/2 ZONA (Hiriarteko errepideak): 4.795 m².
E.20/2 ZONA (Tokiko errepideak): 865 m².
E.50/2 ZONA (Ibilbide berezietako sarea - Bidegorria): 2.735 m².
H.10/2 ZONA (Ibai-ubideak): 2.103 m².
2.Garapen eta burutzapeneko araubidea.
Lurzoruaren sailkapena: Lurzoru Urbanizagarria.
Plangintza garatzeko eta burutzeko erregimena: Plan Partziala.
Jardun-programa: «Plan Partziala Burutzea».
Hirigintza-aprobetxamendua esleitzeko erregimen orokorra:
Banaketa-eremua: «II» BE. (Eremua banaketa-eremu independentea da, 2. BE).
Ereduzko aprobetxamendua 0,4000 m
²(s)(B.10)/ m².3.Plangintza orokorreko lerruna duten antolamendu xehaturako zehaztapenak.
Plan Partzialak GI-3310 errepidearekiko lotunearen antolamendua, antolamendu xehatuko planoetan aditzera ematen den kokapenean, hartu beharko du aintzat. Glorietaren diseinua Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepide Departamentuak ezartzen dituen baldintzetara egokitu beharko da, Mazmelarako errepidearekiko lotunea etenik gabe ebatziz.
Plan Partzialak Arau Subsidiario hauetan aintzat hartzen den bidegorriaren edo ibilbide berezietako sarearen trazadura antzinako trenbidearen plataformaren traza mantenduz zein GI-3310 errepidearekiko paralelo bideratuz edo trazadura alternatiboen bitartez integratuko du bere antolamenduaren barruan, betiere Eremuko zona mugakideetako, Iparraldean zein Hegoaldean, trazadurarekin, Aingeruko lotunearekin eta landa-lurzoru mugakidearekin, hurrenez hurren, lotzea aurreikusiz.
Deba ibaiaren eta eremua zeharkatzen duen Mazmela errekastoaren ubideak egoera naturalean mantendu beharko dira eta gaur egun dagoen urbazterreko landaredia eta zuhaiztiaren ezaugarriak gorde beharko dira. Horretarako, errekastoaren bi ertzetan babes-errenkadak ezarriko dira eta beharrezko bide-sarea gurutzatzeagatik soilik etengo dira errenkada hauek, gutxienez 2 m-ko erretiroa gordez urbanizazioko elementuetarako eta 12 m-koa eraikinetarako.
GI-3310 errepidearen ekialdean kokatzen den lurzoruan, hau da, Deba ibaiak meandro zabal samarra sortzen duen gunean, adierazitako errepidearekiko lotunea kokatuko da eta Deba ibaiaren ezkerraldean urbazterreko pasealekua antolatuko da, 1. HEE «Kuatruena» Eremu mugakidean planteatu den pasealekuari jarraipena emanez. Kasu honetan ere urbanizazio-tratamendu biguna erabiliko da eta gaur egungo ubidea egoera naturalean mantenduko da.
Eremuan berdeguneak finkatzera zuzenduko den lagapen-lurzorua Eremuaren iparraldean, Deba ibaiaren ezkerraldean, hau da, ibaiaren eta bidegorriaren trazaren artean, bilduko da batez ere eta ibai-ertzeko tratamenduari jarraipena ematen dio, arestian adierazi ditugun baldintzetan.
Eremuaren goi aldeko muga puntualki aldatzea, Hirigintza Arau Orokorretako 1.6. artikuluan adierazten diren azal-tolerantzien barruan, Aingeru Baserriko eraikina eta atalaurreak mugaketan mantenduz edo baztertuz, Plan Partzialaren aukerazkoa izango da eta hau aldatzeak ez du eragingo, hortaz, honako Arau hauen plangintza orokorraren lerrun arautzailea izango duten zehaztapenen aldaketarik.
III.ANTOLAMENDU XEHATUA
1.Kalifikazio xehatua.
Eremuko zonifikazio xehatuko baldintzak dagokion Plan Partzialak Arau Partikular hauek garatuz ezartzen dituen zehaztapenetara egokituko dira.
2.Urbanizazio-obrak eta hiri-zerbitzuetako azpiegiturak.
Garapen berriak ezartzeko beharrezko urbanizazio-obra guztiak GI-3310 errepidetik Eremurako sarbidea gauzatzeari buruzkoak; 3. HEE «Aingeru-ermita» industria-eremu mugakidearekiko barne-bideen bidezko konexioa, zerbitzu bidearen bitartez; udalerriko azpiegitura orokorren sareekiko konexioa; eta Deba ibaiaren urbazterreko pasealekuaren eta Mazmela errekastoaren ertzen tratamendua barne eta bidegorriaren urbanizazioa bidegorriak zona mugakideetara dituen konexioak barne antolatutako aprobetxamenduei esleitzen zaizkien kargak izango dira, nahitaez.
Aldez aurretik ibilbide berezietako sarearen edo bidegorriaren Plan Berezia edo urbanizazio-proiektua idatzi bada, bidegorriaren edo sare honen diseinua eta urbanizazioa adierazitako dokumentuetan ezartzen diren baldintzetara eta ezaugarrietara egokituko da.
3.Kudeaketa eta burutzapeneko baldintza juridikoak.
Arau Subsidiario hauek garatuz formulatu beharreko Plan Partzialaren zehaztapenetara jo beharko da, bai jardun-sistema ezartzeari dagokionez, bai dagozkion burutzapen-unitateak mugatzeari, urbanizazio-proiektua formulatzeko baldintzak mugatzeari eta Eremua garatzeko eta burutzeko epeak ezartzeari dagokionez.
3. HEE «AINGERU-ERMITA»
Eremuaren azalera: 23.214 m²
I.ANTOLAMENDUAREN IRIZPIDEAK ETA HELBURUAK
Zonan gaur egun dagoen industria-garapena finkatu egingo da, bertan dauden enpresak zabaltzeko eta kolmatatzeko egin daitezkeen eragiketak zonaren urbanizazio berriarekin batera erregulatuz.
Ezaugarri homogeneoak dituen eremua mugatuko da, gaur egun dagoen industria-eraikuntzaren okupazioak ia finkatu egiten duen eremu hau ez zaio, kudeaketaren ondorioetarako, aurreko II.1. Eremuko (sektoreko) lurzoru hutsaren gainerakoari lotzen.
II.HIRIGINTZA-ERREGIMEN OROKORRA
1.Kalifikazio orokorra.
B.10/3 ZONA (Industria-zona arrunta): 21.042 m².
·
Eraikuntzako baldintza partikularrak:Eraikuntza-aprobetxamendua arautzeko baldintzak:
*Zonaren eraikigarritasuna: 0,45 m
²(s)/m².*Zonaren eraikuntza-aprobetxamendua (balioetsia): 9.469 m
² (s).Eraikuntzaren forma arautzeko parametroak:
Eraikuntza-profila: S + II O.
Eraikuntza-altuera: 10 m.
E.10/3 ZONA (Hiriarteko errepideak): (Azalera: 1.264 m
²).H.10/3 ZONA (Ibai-ubideak): (Azalera: 908 m
²).2.Garapen eta burutzapeneko araubidea.
Lurzoruaren sailkapena: Hiri-lurzorua. Plan Bereziari dagokio hiri-lurzoru finkatu gisa edo urbanizatu gabeko lurzoru gisa guztiz edo zati batean aintzat hartzea.
Plangintza garatzeko eta burutzeko erregimena: Barne-erreformarako Plan Berezia.
Jardun-programa: «Plan Berezia Burutzea».
Hirigintza-aprobetxamendua esleitzeko erregimen orokorra: Indarrean dagoen legerian ezarritakoari jarraituko zaio.
3.Plangintza orokorreko lerruna duten antolamendu xehaturako zehaztapenak.
Plan Bereziak Eremuan dauden enpresen zerbitzurako lurgaineko aparkalekua eraikitzeko zona bat antolatzea hartu beharko du aintzat, zona hau Aingeruko ermitaren ondoan antolatuko da.
GI-3310 errepidearen ondoan dauden zerbitzu pribatuetarako bideak Eremuaren eta Eremu mugakideen 2. HEE «Aingeru-guarda» zerbitzurako erabilera eta jabari publikoko bide gisa antolatuko dira.
Iturralde Bekoa baserriaren egoitza-erabilerari eustea edo erabilera hau ordezkatzeko baldintzak ezartzea garapen-plangintzaren lerruna duen zehaztapentzat hartuko da.
III.ANTOLAMENDU XEHATUA
1.Kalifikazio xehatua.
Eremuko zonifikazio xehatuko baldintzak bidezko Barne Erreformarako Plan Bereziak Arau Partikular hauek garatzeko ezartzen dituen zehaztapenetara egokituko dira eta, hori dela-eta, II.3.1.eta II.3.2.1. antolamendu-planoetan irudikatzen den zonifikatzea orientagarria baino ez da eta, ondorioz, ez da loteslea.
2.Eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintza partikularrak.
Arau hauek garatzeko formulatu beharreko Barne Erreformarako Plan Bereziari dagokio Eremuaren antolamenduaren ondoriozko lurzatietako bakoitzerako eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintza xehatuak ezartzea, betiere Arau Partikular hauetako kalifikazio orokorrean ezartzen diren profila eta altuera arautzeko parametroen eta aprobetxamenduaren mugak kontuan izanik.
Plan Bereziak 2 metrotan gehitu ahal izango du ezarritako gehieneko eraikuntza-altuera beren industria-jarduera garatzeko hala behar duten lurzati horietan behar hori egiaztatu beharko dute.
3.Urbanizazio-obrak eta hiri-zerbitzuetako azpiegiturak.
Hauek emaitzazko lurzati pribatuei dagokien urbanizazioaz gain, erabilera eta jabari publikora zuzentzen den espazioen urbanizazio berria Eremuaren zerbitzurako sarbideak, zerbitzu-bideak eta aparkalekuak, beharrezkoak gertatzen diren zerbitzu-azpiegituren burutzapena eta udal-sare orokorretarako konexioa barne hartzen dituzte.
4.Kudeaketa eta burutzapeneko baldintza juridikoak.
Kudeatzeko eta burutzeko baldintza orokorrak:
Bideratu beharreko Plan Bereziari dagokio Burutzapen-unitateak mugatzea eta dagokion jardun-sistema ezartzea.
Urbanizazio-proiektuaren formulazioa eta finantzaketa-baldintzak:
Plan Bereziari dagokio Eremuaren urbanizazio-proiektu bat edo batzuk formulatzeko erabakia, bidezko urbanizazio-kargak finantzatzeko baldintzak zehaztuz.
Burutzapen-epeak:
Kudeaketa-proiektuak formulatzeko eta aurkezteko epeei dagokienez eta eraikuntza burutzeko eta urbanizatzeko betebeharrak betetzeko epeei dagokienez, Barne Erreformarako Plan Berezian ezartzen denari eta, izaera ordezkatzailez, dokumentu honetan edo indarrean dagoen hirigintza-legerian izaera orokorrez ezartzen diren baldintzei jarraituko zaie.
4. HEE «RADAR»
Eremuaren azalera: 10.480 m
I.ANTOLAMENDUAREN IRIZPIDEAK ETA HELBURUAK
Zonan gaur egun dagoen industria-garapena Deba ibaiaren ezkerraldean kokatzen den Radar enpresa eta Deba ibaiaren eskuinaldean kokatzen den hornitegia finkatu egingo da eta Eremuan kokatzen den eta Eremuari izena ematen dion enpresa nagusia zabaltzeko eta kolmatatzeko lan urriak arautuko dira.
II.HIRIGINTZA-ERREGIMEN OROKORRA
1.Kalifikazio orokorra.
B.10/4 ZONA (Industria-zona arrunta): (Azalera: 9.256 m
²).·
Eraikuntzako baldintza partikularrak:Eraikuntza-aprobetxamendua arautzeko baldintzak:
Finkatzen diren gaur egungo eraikuntzen kasuan, arauzko eraikuntza-aprobetxamendua gaur egun finkatutako eraikuntzek duten formaren emaitzazkoa izango da.
Radar lurzatian arautzen diren zabaltze-lan txikien kasuan eta eraikuntzaren lerrokadurak, profila eta altuera Arau Partikular hauetan espreski definitzen direla kontuan izanik, beren arauzko eraikuntza-aprobetxamendua bertan baimentzen den gehieneko inguratzaileari dagokio.
Eraikuntzaren forma arautzeko parametroak:
*Eraikuntza finkatua: Eraikuntza hauen profila eta altuera finkatu egingo dira.
*Baimentzen diren zabaltzeak: Eraikuntza nagusia zabaltzeko baimentzen diren altuera eta profila eraikuntza honek dituenak izango dira.
E.30/4 ZONA (Hiri-bide nagusiak): (Azalera: 288 m
²).H.10/4 ZONA (Ibai-ubideak): (Azalera: 936 m
²).2.Garapen eta burutzapeneko araubidea.
Lurzoruaren sailkapena: Hiri-lurzorua. Gaur egun dagoen urbanizazioak finkatu egiten du hiri-lurzorua.
Plangintza garatzeko eta burutzeko erregimena: «Zuzeneko burutzapena».
Jardun-programa: «Burutzen», Arau Subsidiarioak behin betiko onartzen direnetik.
Hirigintza-aprobetxamendua esleitzeko erregimen orokorra. Indarrean dagoen legeriak ezartzen duenari jarraituko zaio.
III.ANTOLAMENDU XEHATUA
1.Kalifikazio xehatua.
Eremuko zonifikazio xehatuko baldintzak II.3.2.1. «Zonifikazio xehatua» planoan (1-4 Eremuak) ezarritakoari egokitzen zaizkio, izaera arautzailez.
2.Eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintza partikularrak.
Gaur egungo baldintzetan finkatzen diren lurzati eraikien eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintzak eta Radar lurzatian baimentzen diren zabaltzeei dagozkienak eta beren oinarrizko sestra eta lerrokadurak barne proiektuaren antolamendu-planoetako II.4.2.1. planoan ezartzen dira.
3.Urbanizazio-obrak eta hiri-zerbitzuetako azpiegiturak.
Errepide Departamentuak garatutako proiektuaren arabera, Aingeru Ibilbidea Aingeruko lotune berriarekin bat egiteko bidearen eta espaloiaren antolamendua puntualki berregokitzearen ondorioz gerta daitezkeen urbanizazio-obrak besterik ez dira aurreikusten bertan.
4.Hirigintza kudeaketa eta burutzapeneko baldintza juridikoak.
Kudeatzeko eta burutzeko baldintza orokorrak:
Proiektuaren antolamendu-aurreikuspenen zuzeneko burutzapena.
Urbanizazio-kargak finantzatzeko baldintzak:
Aingeru Ibilbideko espaloia eta bideak Aingerun aurreikusten den lotunearekin bat egiteko egin beharreko berrantolamenduari dagozkion urbanizazio-kargak jarduten duen administrazioak finantzatuko ditu.
5. HEE «OLAETA»
Eremuaren azalera: 10.583 m
I.ANTOLAMENDUAREN IRIZPIDEAK ETA HELBURUAK
Gaur egun dagoen egoitza-garapena eta osotasunaren urbanizazio orokorra finkatu egingo da.
II.HIRIGINTZA-ERREGIMEN OROKORRA
1.Kalifikazio orokorra.
A.20/5 ZONA (Eraikuntza intentsiboko egoitza-zona): (Azalera: 10.583 m
²).·
Eraikuntzako baldintza partikularrak:Eraikuntza-aprobetxamendua arautzeko baldintzak:
Finkatzen diren gaur egungo eraikuntzen kasuan, arauzko eraikuntza-aprobetxamendua gaur egun finkatutako eraikuntzek duten formaren emaitzazkoa izango da.
Eraikuntzaren forma arautzeko parametroak:
Eraikuntza finkatua: Eraikuntza horien profila eta altuera finkatu egingo dira.
·
Erabilerako baldintza partikularrak:Eraikuntza finkatua:
Etxebizitza-kopurua: 86 etxebizitza.
2.Garapen eta burutzapeneko araubidea.
Lurzoruaren sailkapena: Hiri-lurzorua. Urbanizazioak finkatzen duen hiri-lurzorua.
Plangintza garatzeko eta burutzeko erregimena: Zuzeneko Burutzapena.
Jardun-programa: «Burutzen», Arau Subsidiarioak behin betiko onartzen direnetik.
Hirigintza-aprobetxamendua esleitzeko erregimen orokorra: Indarrean dagoen legeriak xedatzen duenari jarraituko zaio.
III. ANTOLAMENDU XEHATUA
1.Kalifikazio xehatua.
Eremuko zonifikazio xehatuko baldintzak II.3.2.2. «Zonifikazio xehatua» planoan (5-18 Eremuak) ezarritakoari egokitzen zaizkio, izaera arautzailez.
2.Eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintza partikularrak.
Gaur egungo baldintzetan finkatzen diren lurzati eraikien eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintzak eta beren oinarrizko sestra eta lerrokadurak proiektuaren antolamendu-planoetako II.4.2.2. planoan ezartzen dira.
6. HEE «ARANBURUZABALA»
Eremuaren azalera: 16.502 m
I.ANTOLAMENDUAREN IRIZPIDEAK ETA HELBURUAK
Zonan gaur egun dagoen egoitzazko eraikuntza-garapena finkatu egingo da. Aurreikusten diren espazio publikoak antolatzeko zehaztapenetara egokitzen ez diren edo gainerako lurzati eraikiek baino aprobetxamendu-baldintza txikiagoak dituzten eraikuntzak ordezkatzeko eta bertan esku hartzeko jarraibideak proposatuko dira eta Eremuaren osotasuna antolatzeko baldintza berriak ezarriko dira.
Aranburuzabala kalearen eta Aingeru Ibilbidearen bidea berrantolatuko da, espaloiak zabaldu eta bideei eransten zaizkien aparkalekuak lurgainean antolatuko dira.
Deba ibaiaren ubidearen eta ubidearen ertzen jabari eta erabilera publikoko baldintzak berreskuratuko dira. Izan ere, gaur egun Eremu honen 4. HEE «Radar» Eremu mugakidean dagoen industria-eraikuntzak zati batean okupatzen baitu.
II.HIRIGINTZA-ERREGIMEN OROKORRA
1.Kalifikazio orokorra.
A.20/6 ZONA (Eraikuntza intentsiboko egoitza-zona) (Azalera 13.235 m
²).·
Eraikuntzako baldintza partikularrak:Eraikuntzaren forma arautzeko parametroak:
* Eraikuntza berria:
Eraikuntza-profila: 2S + V O.
Eraikuntza-altuera: 15,00 m.
* Gaur egungo eraikuntza:
Altuera- eta profil-baldintzak gainditzen dituzten gaur egungo eraikinen artean Plan Bereziak hala ezartzen dituenak finkatuko dira beren baldintzetan, betiere Eremuaren antolamenduari kontrajartzen ez bazaizkio.
·
Erabilerako baldintza partikularrak:Gehieneko etxebizitza-kopurua: 178 etxebizitza.
E.30/6 ZONA (Hiri-bide nagusiak): (Azalera 2.073 m
²).H.10/6 ZONA (Hiri-bide nagusiak): (Azalera 1.194 m
²).2.Garapen eta burutzapeneko araubidea.
Lurzoruaren sailkapena: Hiri-lurzorua. Plan Bereziari dagokio hiri-lurzoru finkatu gisa edo urbanizatu gabeko lurzoru gisa guztiz edo zati batean aintzat hartzea.
Plangintza garatzeko eta burutzeko erregimena: Barne-erreformarako Plan Berezia.
Jardun-programa: Plan Berezia Burutzea.
Hirigintza-aprobetxamendua esleitzeko erregimen orokorra: Indarrean dagoen legeriak xedatzen duenari jarraituko zaio.
3.Plangintza orokorreko lerruna duten antolamendu xehaturako zehaztapenak.
Eremuaren hegoaldeko muturrean, ibaiaren ubidearen gainean dagoen Radar enpresaren ondoko industria-pabilioia antolamenduz kanpoko gisa kalifikatuko da eta hau plangintza orokorreko lerruna duen zehaztapen loteslea izango da.
III.ANTOLAMENDU XEHATUA
1.Kalifikazio xehatua.
Bideratu beharreko Barne Erreformarako Plan Bereziari dagokio Eremuaren zonifikazio xehatua bideratzea eta, ildo honetan, proiektu honetako II.3.1. eta II.3.2.2. planoetan ezartzen dena orientatzailea baino ez da izango.
2.Eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintza partikularrak.
Arau hauek garatzeko formulatu beharreko Barne Erreformarako Plan Bereziari dagokio hauek finkatzea, betiere kalifikazio orokorrean ezartzen diren eraikuntza-baldintza partikularren ondoriozko mugak kontuan izanik.
3.Urbanizazio-baldintzak.
Arau hauek garatzeko formulatu beharreko Barne Erreformarako Plan Bereziari dagokio hauek finkatzea.
4.Kudeaketa eta burutzapeneko baldintza juridikoak.
Barne Erreformarako Plan Bereziari dagokio Eremua kudeatzeko beharrezko burutzapen-unitatea edo burutzapen-unitateak mugatzea, dagokion jardun-sistema ezartzea, urbanizazio-kargak finantzatzeko baldintzak zehaztea, Eremuaren antolamenduko zehaztapen xehatuen arabera antolamenduz kanpo geratzen diren eraikinak ezartzea eta, hala badagokio, Planaren ondoriozko urbanizazio- eta eraikuntza-betebeharrak kudeatzeko eta betetzeko epeak ezartzea.
7. HEE «ESTAZIOA»
Eremuaren azalera: 50.994 m
I.ANTOLAMENDUAREN IRIZPIDEAK ETA HELBURUAK
Eremuan indarrean dagoen garapen-plangintzak «I.3. Eremuaren Antolamendu Plan Berezia» ezartzen duen industria-lurzatien banaketa finkatu egingo da, bai eta Plan horren antolamendu-zehaztapenetara egokitzen diren eta bertan garatzen diren eraikinak ere.
Garatzeko dauden zonak berriro urbanizatuko dira, sarbideak antzinako estazioaren eraikinaren zonan zeharka antolatutako bidearen bitartez arautuz eta egoitza-eremu mugakiderako konexioa Eremu honen ekialdean antolatutako bide perimetralaren bitartez bideratuz.
II. HIRIGINTZA-ERREGIMEN OROKORRA
1.Kalifikazio orokorra.
B.10/7 ZONA (Industria-zona arrunta): (Azalera 48.255 m
²).·
Eraikuntza eta erabilerako baldintza partikularrak:Indarrean dagoen «I.3 Eremuaren Barne Erreformarako Plan Berezian» ezarritako baldintzei dagokie.
E.30/7 ZONA (Hiri-bide nagusiak): (Azalera 1.415 m
²).H.10/7 ZONA (Ibai-ubideak: Deba ibaia): (Azalera 1.324 m
²).2.Garapen eta burutzapeneko araubidea.
Lurzoruaren sailkapena: Hiri-lurzorua. Urbanizazioak finkatzen duen hiri-lurzorutzat Eremuaren lurzatiketarako proiektuan ezartzen diren urbanizazio-kargak bete dituen eta Plan Bereziaren arabera eraikitako lurzatiei dagokien lurzorua hartuko da. Gainerako suposizioetako lurzorua urbanizazio finkatua ez duen hiri-lurzorutzat hartuko da.
Plangintza garatzeko eta burutzeko erregimena: Zuzeneko Burutzapena. Behin betiko onartu den I.3. Eremuaren Barne Erreformarako Plan Bereziaren zuzeneko burutzapena.
Jardun-programa: «Barne-erreformarako plan berezia burutzea».
Hirigintza-aprobetxamendua esleitzeko erregimen orokorra: Indarrean dagoen legeriak xedatzen duenari jarraituko zaio.
III.ANTOLAMENDU XEHATUA
1.Kalifikazio xehatua.
Eremuko zonifikazio xehatuko baldintzek indarrean dagoen «I.3 Eremuaren Barne Erreformarako Plan Berezian» ezarritakoari jarraituko diote, betiere proiektu honen II.3.1. eta II.3.2.2. planoetan ezarritako zonifikazio xehatuan definitutako bide-antolamenduaren diseinu berriaren ondoriozko aldaketak txikiak kontuan izanik.
2.Eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintzak.
Indarrean dagoen «I.3. Eremuaren Barne Erreformarako Plan Berezian» ezartzen diren baldintzei dagokie hauek finkatzea, II.4.1. eta II.4.2.2. «Eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintzak. Lerrokadurak eta sestrak» (hiri-eremua: 5-18 Eremuak) planoetan biltzen diren honen aldaketa puntualak edo berregokitzapenak kontuan izanik.
Estazioaren eraikinaren mendebaldean kokatzen den pabilioiaren alboko lerrokadura berregokitzea, gaur egun dagoen eraikuntza-garapenaren antolamendua egokitzearren, betiere lurzati horretarako plangintza xehatuan ezartzen diren eraikuntza-aprobetxamenduko baldintzei eutsiz.
Tesaren eraikina ordezkatuz gero, lerrokadura berria ezartzea, Deba ibaiaren ezkerraldean ibai-ubidetik 5 metroko erretiroa gordez.
Garatzeko edo ordezkatzeko dauden lurzati guztietan soto-oin bat antolatzea baimenduko da, hala indarrean dagoen Plan Bereziaren zehaztapenetara egokitzearren.
3.Urbanizazio-obrak eta hiri-zerbitzuetako azpiegiturak.
Eremuari dagozkion urbanizazio-obrak «I.3. Eremuaren urbanizazio-proiektuan» aintzat hartzen direnak izango dira egindako erreforma-proiektuen ondoriozko aldaketak barne.
4.Hirigintza kudeaketa eta burutzapeneko baldintza juridikoak.
Garatzeko dauden urbanizazio-kargak eraiki gabeko lurzatietako, garatu gabeko lurzatietako edo, eraikita egonik ere, bertako eraikuntza Plan Bereziaren zehaztapenetara egokitzen ez deneko lurzatietako jabeei dagokie, baldin eta behin betiko onartu den I.3. Eremuaren lurzatiketarako proiektuan ezarritako kargen arabera dagozkien urbanizazio-betebeharrak bete ez badituzte.
Urbanizatzeko eta eraikitzeko betebeharrak betetzeko epeak finkatzeari dagokionez eta Plan Bereziaren etapa-planean ezarritako epeak betetzen ez badira, Arau hauetan izaera orokorrez ezartzen diren baldintzak aplikatuko dira eta, ordezko gisa, indarrean dagoen legerian xedatutakoaren arabera ezarritakoak, Arau hauek behin betiko onartzen direnetik aurrera.
8. HEE «SAN VIATOR»
Eremuaren azalera: 11.619 m
I.ANTOLAMENDUAREN IRIZPIDEAK ETA HELBURUAK
Gaur egun irakaskuntza-ekipamenduetara zuzentzen den eraikuntza-garapena finkatu egingo da, berau zabaltzeko aukerak arautuz.
Kanpoko aparkalekuari eta bideei dagokien zona berriro antolatuko da, San Viator eraikinaren alboko fatxadan espaloi bat antolatuko da eta Irakasle Eskolaren parean kokatzen den aparkalekua aldatu egingo da, berau zabaltzeko.
Deba ibaiaren ezkerraldean dagoen lurzatia berrantolatu egingo da eta bertan eraikuntza berria eta Eremuko aparkaleku pribatuak antolatuko dira.
Ibaiaren bi ertzak lotuko dituen igarobidea barne hartuko da, igarobide honek San Viatorreko eraikin nagusia eta Irakasle Eskola lotuko ditu, onartutako proiektuaren arabera.
Deba ibaiaren ubidea eta ertzak beren egoera naturalean mantenduko dira, dagokion urbazterreko pasealekua antolatuz.
II.HIRIGINTZA-ERREGIMEN OROKORRA
1.Kalifikazio orokorra.
G.10/8 ZONA (Unibertsitateko irakaskuntza-ekipamendua): (Azalera: 10.681 m
²).·
Eraikuntzako baldintza partikularrak:Eraikuntza-aprobetxamendua arautzeko baldintzak:
* Finkatzen diren gaur egungo eraikuntzen kasuan, arauzko eraikuntza-aprobetxamendua gaur egun finkatutako eraikuntzek duten formaren emaitzazkoa izango da.
* San Viator eta Irakasle Eskolako lurzatian antolatzen diren zabaltzeen eta eraikuntza berrien kasuan eta eraikuntzaren lerrokadurak, profila eta altuera Arau Partikular hauetan espreski definitzen direla kontuan izanik, beren arauzko eraikuntza-aprobetxamendua bertan baimentzen den gehieneko inguratzaileari dagokio.
Eraikuntzaren forma arautzeko parametroak:
* Eraikuntza finkatua: Eraikuntza horien profila eta altuera finkatuko da.
* Eraikuntza berria San Viator lurzatian:
Eraikuntza-profila: 2S + III O.
Eraikuntza-altuera: 12 m.
* Irakasle Eskola zabaltzea: Eraikuntzaren profila eta altuera itsasten zaioneko eraikin nagusiaren profil eta altuerara egokitzen dira.
·
Erabilerako baldintza partikularrak:Gaur egungo irakaskuntza-ekipamendurako erabilera eta honen erabilera osagarriak finkatu egingo dira.
Garatzeko dagoen lurzatian irakaskuntza-ekipamenduaren erabilera eta honen erabilera osagarriak finkatuko dira.
E.30/8 ZONA (Hiri-bide nagusiak): (Azalera: 468 m
²).H.10/8 ZONA (Ibai-ubideak): (Azalera: 470 m
²).2.Garapen eta burutzapeneko araubidea.
Lurzoruaren sailkapena: Hiri-lurzorua.
Plangintza garatzeko eta burutzeko erregimena: «Zuzeneko Burutzapena». Aginduzkoa izango da Eremuaren berrantolamenduaren eta urbanizazioaren osotasuna hartuko duen Xehetasun Azterlana bideratzea.
Jardun-programa: «Burutzen», Arau Subsidiarioak behin betiko onartzen direnetik.
III.ANTOLAMENDU XEHATUA
1.Kalifikazio xehatua.
Eremuko zonifikazio xehatuko baldintzak II.3.2.2. «Zonifikazio xehatua» planoan (5-18 Eremuak) ezarritakoari egokitzen zaizkio, izaera arautzailez.
Antolamenduaren ezaugarriak:
Iraskuntza-ekipamenduaren erabilerak eta erabilera osagarriak:
* Eraikuntza berria:
Soto-oineko aprobetxamendua: 1.000 m
².Goi-oineko aprobetxamendua: 3.000 m
² (s).* Irakasle Eskola zabaltzea:
Goi-oineko aprobetxamendua: 180 m
² (s).2.Eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintza partikularrak.
Proiektuaren antolamendu-planoetako II.4.2.2. planoan ezartzen diren lurzatien eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintzek ez dute izaera arautzailea izango eraikuntza berrien, aparkalekuen eta San Viator lurzatiko urbanizazio pribatuaren antolamenduari dagokionez. Kasu honetan Xehetasun Azterlanari dagozkio plangintza garatzeko eta burutzeko baldintzak, lerrokadurak eta sestrak zehaztea, bolumenak antolatzea eta lurzatiaren barne-antolamendua behin betiko konfiguratzea, ezarritako gehieneko profil eta altueren eta aprobetxamenduaren mugak kontuan izanik.
Baimentzen diren bi soto-oinetako bat, gutxienez, ezarritako erabilerei zerbitzu egiteko aparkalekura zuzendu beharko da.
Ez da hegalkinetarako baldintza arautzailerik ezartzen, ekipamendura zuzenduko den eraikuntza berriak ezaugarri bereziak izango dituela aurreikusten baita.
Irakasle Eskola zabaldu nahi izanez gero, adierazitako II.4.2.2. planoan ezartzen diren eraikuntza-baldintzak lotesleak izango dira eta zabaltze hori, Iparraldera jotzen duen aldean, eraikuntzaren lehen hormartean dagoenaren modulu simetriko bat zabaltzera mugatuko da.
3.Urbanizazio-obrak eta hiri-zerbitzuetako azpiegiturak.
Eremuaren antolamenduaren ondoriozko espazio publiko eta pribatu guztiak urbanizatzeari ekingo zaio, proiektu honetan aintzat hartzen denari jarraituz.
Horrenbestez, lurzati pribatuan bertan gertatzen den urbanizazioaz gain, kanpoko bideak, aparkalekuak eta espaloiak Eremuaren ekialdean berriro antolatu eta urbanizatuko dira, hauetarako aurreikusten den antolamenduaren arabera. Horretarako, antolatzen den esparru osoa hartuko duen bidezko urbanizazio-proiektua idatziko da.
Adierazitako urbanizaziotik kanpo geratuko dira zubia zabaltzeko lanak, lan hauek Udalak formulatu beharreko urbanizazio-obren proiektuari baitagozkio. Izan ere, proiektu honek Deba ibaiaren eskuinaldearen San Viatorretik San Juan kalearekin bat egiten duen arteko tartean tratamendu eta urbanizazio bateratua barne hartzen du.
4.Hirigintza kudeaketa eta burutzapeneko baldintza juridikoak.
Kudeatzeko eta burutzeko baldintza orokorrak:
Proiektuaren antolamendu aurreikuspenen zuzeneko burutzapena, aldez aurretik Eremuaren osotasuna hartuko duen Xehetasun Azterlana eta dagokion urbanizazio-proiektua bideratuta.
Burutzapen-unitate bat mugatzeari ekingo zaio, berdinbanaketari, lagapenari eta urbanizazioari dagozkion betebeharrak betetzeak hala eskatzen badu, betiere indarrean dagoen legerian ezartzen denari jarraituz.
Urbanizazio-kargak finantzatzeko baldintzak:
Lurzati pribatua berrantolatzeari eta emaitzazko espazio publiko, espaloi, bide eta aparkalekuak Eremuaren ekialdean berriro urbanizatzeari dagozkion urbanizazio-kargak Eremuko jabeek finantzatuko dituzte, zubia zabaltzeko lanen finantzaketa izan ezik, zubia zabaltzeko lanen finantzaketa jarduten duen administrazioaren kontura izango dira-eta.
Burutzapen-epeak: Urbanizazio- eta eraikuntza-betebeharrak betetzeko epeak ezartzeari dagokionez, Arau hauetako Hirigintza Arau Orokorretan izaera orokorrez ezartzen diren baldintzetan xedatzen denari jarraituko zaio. Nolanahi ere, aurreikusten den eraikuntza berria burutu nahi izanez gero, ezarritako urbanizazio-kargak bete beharko dira.
9. HEE «SANTA MARINA»
Eremuaren azalera: 19.362 m
I.ANTOLAMENDUAREN IRIZPIDEAK ETA HELBURUAK
Hirigune historikoaren atzealdeak ingurugiro-koalifikazio berria izango du, gaur egun oso degradatuta dago-eta.
Ibaia eta urbazterreko pasealekuak berreskuratuko dira, hirigune historikoko espazio libreen sistemarekin lotuz.
Ibaiaren ubidean kokatuta dagoen industria-eraikuntza ezabatuko da.
Eremuaren ekialdean ertzeko bide bat antolatuko da eta honek hiri-bide banatzailea bi noranzkoetan bitaratzea ahalbidetuko du.
Hirigune historikoaren ertzean dagoen zona honetan lurgaineko aparkaleku publikoen zuzkidura areagotuko da, bai eta aurreikusitako egoitza-garapenetan lurpeko aparkalekuen zuzkidura ere.
II.HIRIGINTZA-ERREGIMEN OROKORRA
1.Kalifikazio orokorra.
A.20/9 ZONA (Eraikuntza intentsiboko egoitza-zona): (Azalera: 16.963 m
²).·
Eraikuntzako baldintza partikularrak:Eraikuntza-aprobetxamendua arautzeko baldintzak:
* Zonaren eraikigarritasuna 1 m² (s)/m².
* Zonaren eraikuntza-aprobetxamendua (balioetsia): 16.963 m
² (s).Eraikuntzaren forma arautzeko parametroak:
* Eraikuntza berria:
Aurrealdea Aranburuzabala kalera duena:
Eraikuntza-profila: S + III O.
Eraikuntza-altuera: 9,50 m.
Santa Marina eta Arbiñosteko gainerako eraikuntzak
Eraikuntza-profila: Erantsitako eskema grafikoen arabera.
Eraikuntza-altuera: Erantsitako eskema grafikoen arabera.
* Gaur egungo eraikuntza:
Gaur egun dauden eraikinak beren baldintzetan finkatzen dira, baldin eta Plan Bereziak hala ezartzen badu, Eremuaren antolamenduarekin bat datozelako.
·
Erabilerako baldintza partikularrak:Gehieneko etxebizitza-kopurua: 135 etxebizitza.
E.30/9 ZONA (Hiri-bide nagusiak): (Azalera: 106 m
²).H.10/9 ZONA (Ibai-ubideak: Deba ibaia): (Azalera: 2.293 m
²).2.Garapen eta burutzapeneko araubidea.
Lurzoruaren sailkapena: Hiri-lurzorua. Plan Bereziari dagokio hiri-lurzoru finkatu gisa edo urbanizatu gabeko lurzoru gisa guztiz edo zati batean aintzat hartzea.
Plangintza garatzeko eta burutzeko erregimena: Barne-erreformarako Plan Berezia.
Jardun-programa: Plan Berezia Burutzea.
Hirigintza-aprobetxamendua esleitzeko erregimen orokorra: Indarrean dagoen legeriak xedatzen duenari jarraituko zaio.
3.Plangintza orokorreko lerruna duten antolamendu xehaturako zehaztapenak.
Eremuan dauden industria-pabilioiak eta Aranburuzabala kaleko 14 zenbakiko eraikina, Santa Marina plazako 3 zenbakiko eraikina eta Arbiñoste zonako bigarren mailako eraikuntzak antolamenduaren emaitzazko espazio publikoak eta bideak antolatzera zuzentzen diren espazioak okupatzen dituzte antolamenduz kanpoko gisa kalifikatzea plangintza orokorreko lerruna duen zehaztapen loteslea da.
Antolatutako bide-sarearen oinarrizko eskemak ere plangintza orokorreko zehaztapenaren lerruna izango du, garapen-plangintzari dagozkion berregokitzeko aldaketak barne.
III.ANTOLAMENDU XEHATUA
1.Kalifikazio xehatua.
Bideratu beharreko Barne Erreformako Plan Bereziari dagokio Eremuko zonifikazio xehatua ezartzea. Ildo honetan, proiektu honetako II.3.1. eta II.3.2.2. planoetan ezartzen dena orientagarria baino ez da, ibai-ubideen eta hauen babes-ertzen sistema orokorrari dagokion zonifikazioa eta Arbiñosteko bidearen antolamendua izan ezik, aurreko atalean adierazi denari jarraituz.
2.Eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintza partikularrak.
Arau hauek garatzeko formulatu beharreko Barne Erreformarako Plan Bereziari dagozkio, Hirigintza Arau Partikular honen kalifikazio orokorreko eraikuntza eta erabilera-baldintzetan ezartzen diren mugak kontuan izanik.
Santa Marina plazako aldean edo Deba ibaiaren eskuin ertzean gertatzen den eraikuntza berria eta garapen-plangintzak Arbiñosteko zonan antolatzen duen eraikuntzan 2 soto (sotoa/erdisotoa) + IV + AO profila, arau partikular honetako eraikuntza baldintzen eskema grafiko arantsietan jasotakoaren arabera, eraikitzea onartuko da, betiere erdisotoaren gainean eraikitzen den behe-oinak egoitza-erabilera izango duela.
Bestalde, 90 m
² erabilgarri eta 110 m² eraiki dituen batez besteko etxebizitza baterako ezarritako eraikuntza-aprobetxamenduaren mugen barruan egoitza-erabilerarako 15.000 m² inguruko aprobetxamendua aurreikusten da, Plan Bereziak etxebizitza-kopuru handiagoa antolatu ahal izango du eta ezarritako batez besteko edo ereduzko 135 etxebizitzak %15era arte gehitu ahal izango ditu, baldin eta kuantifikatzeko aintzat hartutako batez besteko azalera baino azalera txikiagoa izango duten etxebizitzak antolatzen badira.Soto-oineko aparkaleku-erabilerak antolatutako etxebizitza bakoitzeko 1,25 aparkalekuko estandarra gainditu beharko du.
3.Urbanizazio-baldintzak.
Arau hauek garatzeko formulatu beharreko Barne Erreformarako Plan Bereziari dagozkio.
4.Kudeaketa eta burutzapeneko baldintza juridikoak.
Barne Erreformarako Plan Bereziari dagokio Eremua kudeatzeko beharrezko burutzapen-unitatea edo burutzapen-unitateak mugatzea, dagokion jardun-sistema ezartzea, urbanizazio-kargak finantzatzeko baldintzak zehaztea, Eremuaren antolamenduko zehaztapen xehatuen arabera antolamenduz kanpo geratzen diren eraikinak ezartzea eta, hala badagokio, Planaren ondoriozko urbanizazio- eta eraikuntza-betebeharrak kudeatzeko eta betetzeko epeak ezartzea.
Eremuaren urbanizazioaren beraren eta antolamenduz kanpo geratzen diren erabilera eta eraikuntzen kalte-ordainen ondoriozko urbanizazio-kargei dagokienez, Barne Erreformarako Plan Bereziak hauek finantzatzeko baldintzak ezarriko ditu, Eremuaren kudeaketa bideratu ahal izatearren, eta, hala badagokio, Administrazioaren esku-hartzea eragin dezake.
10. HEE «HIRIGUNE HISTORIKOA»
Eremuaren azalera: 40.266 m
I.ANTOLAMENDUAREN IRIZPIDEAK ETA HELBURUAK
Hirigune historikoaren ingurugiro-koalifikazio berria finkatuko da, birgaikuntza, ordezkapen eta eraikuntza berriko prozesua Eskoriatzako Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziaren (EHHBPB) eta proiektu honetan aintzat hartzen diren aldaketa puntualen arabera arautuz.
Eskoriatzako Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziak Bolibarrerako errepidearen sarrerako zonan ezartzen duen aldaketa barne hartuko da, espedientea behin betiko onartua baitago.
Deba eta Bolibar ibaietako urbazterreko pasealekuak Eremuaren osotasuneko espazio libre publikoetan barne hartuko dira.
Aranburuzabala kalearen atzeko baratze-aldean aparkalekuak egingo dira lurpean.
Hirigune historikoko kaleak, Gaztañudi, Arbiñoste eta Aranburuzabala kaleak hartzen dituen hiri-bide banatzailea eta San Juan kalea Bolibarrerako errepidearekin duen lotunera arte izan ezik, oinezkoentzako eremu bihurtzea eta bide elkarbanatuak planteatzea proposatuko da.
Gaztañadui eta Aranburuzabala kaleetako atzealdeko mugaketa aldatuko da eta alde honetako lurzoruaren zati bat 9. HEE «Santa Marina» Eremu mugakideari gaineratuko zaio.
II.HIRIGINTZA-ERREGIMEN OROKORRA
1.Kalifikazio orokorra.
A.10/10 ZONA (Hirigune historikoko egoitza-zona): (Azalera: 31.400 m
²).·
Eraikuntza eta erabilerako baldintza partikularrak:Eskoriatzako Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziari eta geroagoko «HHBPBaren Elementu Aldaketari», 1999ko maiatzaren 11an onartutakoari, atxikiko dira proiektu honetan aldatzen ez diren zehaztapenak dituzten eraikuntza-unitateetako eraikuntza-aprobetxamendua eta eraikuntzaren forma arautzeko parametroak arautzeari buruzko zehaztapenak.
Aldatzen diren eraikuntza-unitateei dagozkien gainerako eraikuntza- eta erabilera-baldintza partikularrak xehatuta ezartzen dira Hirigintza Arau Partikular hauetako «Antolamendu Xehatua» III. epigrafeko «Eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintzak» atalean.
E.20/10 ZONA (Tokiko errepideak): (Azalera: 668 m
²).E.30/10 ZONA (Hiri-bide nagusiak): (Azalera: 2.215 m
²).F.20/10 ZONA (Hiri-espazio libreak): (Azalera: 743 m
²).G.10/10 ZONA (Ekipamendu komunitarioa): (Azalera 2.810 m
²).H.10/10 ZONA (Ibai-ubideak): (Azalera: 2.430 m
²).2.Garapen eta burutzapeneko araubidea.
Lurzoruaren sailkapena: Hiri-lurzorua.
Burutzapen-unitateetan barne hartzen diren lurretako lurzoruak hartzen dira urbanizazio finkatua ez duten hiri-lurzorutzat, gainerako suposizioetako lurzoruak urbanizazioak finkatzen duen hiri-lurzorutzat hartuko dira.
Plangintza garatzeko eta burutzeko erregimena: Barne-erreformarako Plan Bereziaren zuzeneko burutzapena. Mugatutako 10.1. BU, 10.2. BU, 10.3. BU eta 10.4. BU burutzapen-unitateak garatzeko beharrezkoa izango da Xehetasun Azterlanak bideratzea.
Jardun-programa: Plan Berezia Burutzea.
Hirigintza-aprobetxamendua esleitzeko erregimen orokorra: Indarrean dagoen legeriak xedatzen duenari jarraituko zaio.
III.ANTOLAMENDU XEHATUA
1.Kalifikazio xehatua.
Eremuko zonifikazio xehatuko baldintzak proiektu honetako II.3.2.2. «Hiri-eremuko zonifikazio xehatua. 5-18 Eremuak» planoan ezarritakoari egokitzen zaizkio.
Nolanahi ere, hirigune historikoko barruko kaleak Hidalga kalea eta San Juan kalearekin dituen lotuneak oinezkoentzako espaloiei dagozkien espazio libreen antolamenduan integratuko dira, oinezkoentzako erabilera eta ibilgailuen zirkulazio murrizturako erabilera duten bide elkarbanatu gisa.
2.Eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintzak.
Eskoriatzako Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziari eta geroagoko «HHBPBaren Elementu Aldaketari», 1999ko maiatzaren 11an onartutakoari, atxikiko dira proiektu honetan aldatzen ez diren zehaztapenak dituzten eraikuntza-unitateei dagozkien eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintzei buruzko zehaztapenak.
Espediente honetan ondoren aipatzen diren aldaketak sartzen dira EHHBPBan eta geroko aldaketan ezartzen diren eraikuntza-baldintzetan aldaketa puntualak eragiten dituztenak eta II.4.2.2. «Eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintzak. Lerrokadurak eta sestrak. Hiri-eremua (5-18 Eremuak)» planoan jasota daudenak:
Santa Marina zonako lurzati pribatuko atzealdeko lerrokadurak, Arana kaleko 1etik 13ra eta 14tik 21era bitarteko eraikuntza-unitateen lerrokadurak eta Santa Marina plazako 1 zenbakiko eraikinaren lerrokadurak aldatzea, 9. HEE «Santa Marina» Eremuarekin finkatutako mugaketa berriaren ondorioz. Dena den, Eskoriatzako Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezian eraikuntza nagusiak okupatzen ez dituen lurzatiko lurzoruetarako ezartzen diren eraiki ezin den lurzati pribatuko baldintzak mantendu egingo dira eta eraikuntza nagusi horri eransten zaizkion bigarren mailako eraikinak «antolamenduz kanpoko eraikuntza» gisa deklaratzen dira, hirigintza-antolamendura egokitzeko 1. maila lortzeko birgaikuntza-proposamenak aintzat hartuta.
Eraikuntza nagusiaren eraikuntza- eta erabilera-baldintzak bere horretan mantenduko dira eta eraikuntza-unitate bakoitzerako ordenantza arautzaile edo fitxa indibidualizatuan ezartzen direnak errespetatu egingo dira.
Aranburuzabala kaleko 16 eta 18 zenbakiko eraikuntza-unitateetako lurzati pribatuaren atzealdeko lerrokadura aldatu egingo da eta 9. HEE «Santa Marina» Eremurako ezarritako mugaketari emango zaio jarraipena. Eskoriatzako Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezian eraikuntza nagusiak okupatzen ez dituen lurzatiko lurzoruetarako ezartzen diren eraiki ezin den lurzati pribatuko baldintzak mantendu egingo dira eta ez dira aldatuko eraikuntza nagusiaren eraikuntza- eta erabilera-baldintzak, eraikuntza-unitate bakoitzaren ordenantza arautzaile edo fitxa indibidualizatuan ezarritakoak errespetatuz.
Gaztañadui jauregiaren aurreko lurzati pribatuaren lerrokadura eta Aranburuzabala kaleko 1etik 19ra bitarteko eraikuntza-unitateetako lurzati pribatu ez-eraikigarrien atzealdeko lerrokadurak puntualki aldatuko dira. Lehen kasuan espazio publikoa berrantolatzearen ondorioz gertatzen da aldaketa eta bigarren kasuan, aldiz, garaje-erabilera ezartzeko lurpean eraiki daitekeen lurzatia mugatzearen ondorioz gertatzen da.
Aurreko kasuetan bezalaxe, eraikuntza nagusiak okupatzen ez duen lurzorurako ezartzen diren eraiki ezin den lurzati pribatuko baldintzak eta eraikuntza nagusi horri eransten zaizkion lurzati pribatuetan dauden bigarren mailako eraikinek antolamenduz kanpoko eraikuntza gisa hartzen duten kalifikazioa mantendu egingo da, eta baimendutako esku hartzeko maila berdinetan. Eskoriatzako Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziak eraikuntza-unitate bakoitzeko ordenantza arautzaile partikularretan ezartzen dituen eraikuntza nagusirako gainerako eraikuntza-eta erabilera-baldintzak ez dira aldatzen.
Aranburuzabala kaleko 19 zenbakiko eraikinaren kasuan gaur egun mantentzen den eraikuntza nagusia finkatzeko aukera planteatzen da, erantsitako azken hormartekoa eraitsi eta gero. Azken hormarte honetan eraikin mugakidearen atzealdeko lerrokaduraraino zabaltzea hartzen da aintzat, betiere gaur egun duten profil- eta altuera-baldintzei eutsiz baina berau berreraikitzeko lerrokadurak puntualki berregokituz, proiektu honetako II.4.2.2. «Eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintzak. Lerrokadurak eta sestrak. Hiri-eremua (5-18 Eremuak)» planoan ezartzen denaren arabera.
Era berean, gaur egun dagoen eraikuntza ordezkatzeko aukera ere hartzen da aintzat eta hala esku hartzeko bidezko ordezkapen-ordenantza xedatu beharko da. Ordezkaketa honetan ondokoa hartuko da aintzat: Proiektu honetako II.4.2.2. planoan ezartzen diren ordezkapen-lerrokadurak aldatu beharko dira; San Viatorreko fatxadarekiko paralelo bideratzen den alboko lerrokadura aldatu beharko da, bai eta atzealdeko fatxadaren lerrokadura ere, Eskoriatzako Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziak eraikuntza mugakiderako ezartzen dituen lerrokadurei jarraipena emanez; eta hiru oin eta estalkipe bateko profila (III O + EP) eta eraikuntzaren hegalkineraino edo erlaizeraino 10,00 metroko altuera finkatuko dira.
Kudeaketaren ondorioetarako, ordezkaketa hori egiteko eta, hala badagokio, bidezko lagapenak egiteko dagokion burutzapen-unitatea mugatuko da.
Bolibar ibaira ematen duten Hidalga kaleko 9 zenbakiko eraikinetik Telefonicako eraikineraino, biak barne, eraikuntza-unitateetako lurzati pribatuen atzealdeko lerrokadurak aldatuko dira, 10.1. DE desjabetze-esparrua mugatzearen ondorioz. Izan ere, desjabetze-esparru honek Bolibar ibaiaren ezkerraldean Hidalga kaleko 5 zenbakia duen eraikinaren parean antolatutako oinezkoentzako igarobidetik, Telefonicaren eraikinaren ondoan, Eremuaren hego-ekialdeko mugan espaloiarekin bat egin arte pasealeku publikoa antolatzeko beharrezkoa gertatzen den lurzorua lortzea du helburu.
Aurreko kasuetan bezalaxe, eraikuntza nagusiak okupatzen ez duen lurzorurako ezartzen diren eraiki ezin den lurzati pribatuko baldintzak eta eraikuntza nagusi horri eransten zaizkion lurzati pribatuetan dauden bigarren mailako eraikinek antolamenduz kanpoko eraikuntza gisa hartzen duten kalifikazioa mantendu egingo da, baimendutako esku hartzeko maila berdinetan. Eskoriatzako Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziak eraikuntza-unitate bakoitzeko ordenantza arautzaile partikularretan ezartzen dituen eraikuntza nagusirako gainerako eraikuntza- eta erabilera-baldintzak ez dira aldatuko.
Hidalga kaleko 5-7 zenbakia duen eraikinaren kasuan berriz, indarrean dagoen Eskoriatzako Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziak ezartzen duen antolamenduz kanpoko egoera berraztertu egingo da, eraikinaren kontserbazio-egoera eta eraikinaren okupazioa 20 etxebizitza dela-eta, eraikinak Plan Berezian ezarritako gehieneko profil- eta altuera-baldintzak gainditzen dituen arren. Honela, kontserbazio eta apaindurako esku-hartze gisa tipifikatu diren esku-hartzeez gain, eraikinaren zati bat finkatzeari dagozkion esku-hartzeak ere baimenduko dira. Proiektu honetako II.4.2.2. planoan ezartzen diren ordezkapen-lerrokadurak barne hartuta, ordezkapen-ordenantza ezartzea hartu da aintzat eta bertan Eskoriatzako Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziak eraikin mugakideetarako ezartzen dituen lerrokadurei jarraipena emango zaie eta soto eta lau goi-oineko profila (S + IV O) eta eraikinaren hegalkin eta erlaizera 11,00 metroko eraikuntza-altuera hartuko da. 9 zenbakiarekiko albo mugakidean 2,50 metroko zabalera duen karrerapeko erabilera-zortasunari eutsiko zaio eta gainerakoan antolatu den ibaiaren urbazterreko pasealekuari dagokion lurzorua lagako da.
Kudeaketaren ondorioetarako, adierazitako ordezkapenari ekiteko eta, hala badagokio, dagozkion lagapenak egiteko bidezko burutzapen-unitatea mugatuko da.
Hidalga kaleko 3 eta 4 zenbakietako eraikuntza-unitateetako eraikuntza nagusiari eransten zaizkion eraikuntzak antolamenduz kanpokotzat hartzen dira eta hala eraikuntza-unitatearen hirigintza-egokitzapeneko lehen maila lortzera zuzenduko den eraispeneko esku-hartzea eragingo du. Hala, eraikuntza nagusiari eransten zaizkion eraikuntzak indarrean dagoen plangintzaren arabera eraitsi ondoren, dagokion desjabetze-esparrua mugatuko da, bai ibaiaren ertzeko pasealekua indarrean dagoen Uren Legean ezarritakoari jarraituz egitera zuzenduko den 5 metroko errenkada erabilera publikoko zortasunekoa, bai adierazitako 5 metroko errenkada hori hirigune historikoaren osotasunaren jabari eta erabilera publikoko espazio libreetan barne har dadin desjabetzekoa.
10.1. BU burutzapen-unitatea.
· E
raikuntza, jabari eta erabilerako baldintzak:Eraikuntza-aprobetxamendua arautzeko baldintzak:
Beren arauzko eraikuntza-aprobetxamendua bertan baimentzen den gehieneko inguratzaileari dagokio, Arau Partikular honetako dokumentazio grafikoan definitzen diren eraikuntza-baldintzen arabera.
Eraikuntzaren forma arautzeko parametroak.
Lerrokadurak: Gaineratzen den dokumentazio grafikoan adierazten direnak.
Profil baimendua: 2 S (2 oin sestrapean).
Erabilera-baldintzak:
Sestrapeko oinetan garaje kolektiboko erabilera.
Garaje-oinetarako sarbideen antolamendua Xehetasun Azterlanari dagokio.
10.2 B.U. burutzapen unitatea.
San Juan kaleko 6-8ko eraikuntza unitateen kasuan, dauden eraikinak ordeztea baimentzen da, baina aldameneko U.A 3 jardun unitateko eraikinetarako Hiriguneko Plan Berezian ezarritako profil eta garaiera baldintza berekin (S+BO+2.º+TP), II.4.2.2 planoan jasotako eraikuntza, jabari eta erabilera baldintzen arabera, eraikuntzak egin aurretik Xehetasun Azterlana tramitatu beharko delarik.
10.4 B.U. burutzapen unitatea.
Arana kalearen eta Fernando Eskoriatza plazaren aurreko lurzatietan, behe oinean 3 m sakoneko portxea egingo da, herri erabilerako zortasunarekin, eta Udaletxetik gertuena dagoen lurzatian atz4eko fatxadako galerien lerrokadurari jarraipena ematea baimentzen da, II.4.2.2 planoan jasotako eraikuntza, jabari eta zortasun baldintzen arabera.
Plazatik urrunena dauden bi lurzatietan erlaitz-hegalkinei jarraipena ematea baimentzen da, eta fatxadaren garaiera 12,25 m-koa behar duena Plan Bereziaren aldaketan ezarri legez neurtzeko sestratzat portxearen sestra hartuta eta eraikuntzak egin aurretik Xehetasun Azterketa tramitatu behar izanik.
Plan Bereziaren aldaketan ezarritako eraikuntza-probetxamenduaren mugen barruan, eta probetxamendu horiek gehitu gabe, ezarritako etxebizitza kopurua gainditu ahal izango da, ezarritako 38 etxebizitza eredu edo batez bestekoak gehienez %15eraino ugarituz, kuantifikaziorako jarritako batez bestelako azalera baino gutxiago duten etxebizitzen antolamendua eginez.
3.Urbanizazio-baldintzak.
«Eskoriatzako Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziaren» etapa-planean xehetasunez ezartzen direnei dagozkie, bai eta 10.2. BU, 10.3. BU eta 10.4. BU burutzapen-unitateetarako «Eskoriatzako Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziaren Elementuen Aldaketan» ezarritakoei ere.
Honez gain, Bolibar ibaiaren ezkerraldean, Hidalga kalearen atzealdean, urbazterreko pasealekua urbanizatzea barne hartuko da, 10.1. DE desjabetze-esparruaren mugaketaren barruan.
4.Kudeaketa eta burutzapeneko baldintza juridikoak.
Indarrean dagoen Eskoriatzako Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziaren etapa-planak eta Hirigintza Jardunerako Unitateetako Ordenantza Partikularrek finkatzen dituzte planean aurreikusten diren eraikuntza eta urbanizazioko esku-hartzeak garatzeko eta burutzeko ezartzen diren kudeaketa eta burutzapeneko baldintza juridikoei buruz bertan barne hartzen diren edukiak. Proiektu honetan aldatzen ez diren alderdi horietan guztietan Aurreikusitako jardun-sistemak edo kudeaketa-mekanismoak, desjabetze-jardunak, antolamenduz kanpoko gisako deklarazioak eta urbanizazio-kargak finantzatzeko baldintzak ezarriko dira, bertan finkatutakoari jarraituz. Era berean, mugatutako 10.2. BU, 10.3. BU eta 10.4. BU burutzapen-unitateetarako ezartzen diren kudeaketa eta burutzapeneko baldintza juridikoei dagokienez «Eskoriatzako Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziaren Elementuen Aldaketan» ezarritakoak beteko dira.
Konpentsazio-sistema bidez garatuko den 10.1. BU burutzapen-unitatea berriro ere mugatuko da. Eraispenetarako kalte-ordainen finantzaketa eta urbanizazio-obra guztien finantzaketa bertako lurren jabeen kontura izango da.
10.1. DE desjabetze-esparrua berriro ere mugatuko da eta jarduten duen administrazioak bere gain hartuko ditu urbazterreko pasealekua urbanizatzeari dagozkion urbanizazio-kargak.
Burutzapen-epeak: Burutzapen-epeak indarrean dagoen Eskoriatzako Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezian ezartzen diren urbanizazio eta eraikuntzako betebeharrak betetzeko eta kudeatzeko epeei dagozkie proiektu honetan aldatzen ez diren alderdi guztietarako, bai eta 10.2. BU, 10.3. BU eta 10.4. BU burutzapen-unitateetarako «Eskoriatzako Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziaren Elementuen Aldaketa» espedienteari ere.
Arau hauetan izaera orokorrez ezartzen diren baldintzak eta indarrean dagoen legeria aplikatzearen emaitzazko baldintzak ordezko gisa aplikatuko dira.
11. HEE «DORLETA»
Eremuaren azalera: 18.837 m
I.ANTOLAMENDUAREN IRIZPIDEAK ETA HELBURUAK
Gaur egun dagoen eraikuntza-garapena finkatu egingo da Dorleta multzoa eta San Viatorren ondoan isolatuta dagoen etxebizitza-eraikina.
Dorleta multzoari dagokion aurreko I.5. Eremuko eraiki gabeko lurretan garatu beharreko eraikuntza-aprobetxamendua antolatuko da, bai eta San Viatorreko zonan aurreikusten den egoitza-aprobetxamendua ere, azken kasu honetan Udalaren eta Gizabidea fundazioaren artean izenpetutako hitzarmena betez.
Deba ibaiaren ezkerraldean, estaziotik San Viatorreko zubiraino, urbazterreko pasealekua berreskuratu eta landuko da.
Dorleta multzoko eraikuntza eta urbanizazioa kolmatatu egingo da, San Juan kalearekiko konexio-bideak eta Olazar multzoarekiko konexio-bidea, bidegorriari dagokiona tarte honetan bide elkarbanatuko izaera du, berrantolatu egingo da.
II.HIRIGINTZA-ERREGIMEN OROKORRA
1.Kalifikazio orokorra.
A.20/11 ZONA (Eraikuntza intentsiboko egoitza-zona): (Azalera: 18.422 m
²).·
Eraikuntzako baldintza partikularrak:Eraikuntza-aprobetxamendua arautzeko baldintzak:
* Finkatzen diren gaur egungo eraikuntzen kasuan, antolamenduz kanpo geratzen den eraikuntza izan ezik, arauzko eraikuntza-aprobetxamendua gaur egun finkatutako eraikuntzek duten formaren emaitzazkoa izango da.
* Arau Partikular hauetan lerrokadurak eta eraikuntza-altuera eta -profilak espreski definituta dituzten mugatutako burutzapen-unitateetan aurreikusten den eraikuntzaren kasuan, beren arauzko eraikuntza-aprobetxamendua bertan baimentzen den gehieneko inguratzaileari dagokio.
Eraikuntzaren forma arautzeko parametroak:
* Eraikuntza finkatua:
Eraikuntza horien profila eta altuera finkatu egingo dira.
* Eraikuntza berria:
Eraikuntza-profila: 2 S + V O.
Eraikuntza-altuera: 15,00 m.
·
Erabilerako baldintza partikularrak:Eraikuntza finkatua.
Etxebizitza-kopurua: 149 etxebizitza.
Eraikuntza berria:
11.1. BU: 32 etxebizitza.
11.2. BU: 32 etxebizitza.
E.50/11 ZONA (Bidegorria): (Azalera: 180 m
²).H.10/11 ZONA (Ibai-ubideak): (Azalera: 235 m
²).2.Garapen eta burutzapeneko araubidea.
Lurzoruaren sailkapena: Hiri-lurzorua. Mugatutako bi burutzapen-unitateetan, 11.1. BU eta 11.2. BU, barne hartzen diren lurzoruak urbanizazio finkatua ez duten hiri-lurzorutzat hartzen dira eta gainerako suposizioetako lurzoruak, berriz, urbanizazio finkatua duten hiri-lurzorutzat.
Plangintza garatzeko eta burutzeko erregimena: Zuzeneko Burutzapena. Mugatutako bi burutzapen-unitateetan, 11.1. BU eta 11.2. BU, aurreikusten den eraikuntza eta urbanizazioa garatzeko aginduzkoa izango da «Xehetasun Azterlana» bideratzea.
Jardun-programa: «Burutzen», Arau Subsidiarioak behin betiko onartzen direnetik.
Hirigintza-aprobetxamendua esleitzeko erregimen orokorra: 11.1. BU eta 11.2. BU burutzapen-unitateetako batez besteko aprobetxamendua, kasuak kasu, erreferentziazko esparruetako bakoitzean aurreikusten den guztizko irabazizko aprobetxamenduaren eta hauetan barne hartzen diren eta aintzat har daitezkeen lurren azaleraren arteko zatiketaren emaitzazkoa izango da, Hirigintza Arau Orokorretan xedatutakoari jarraituz.
III.ANTOLAMENDU XEHATUA
1.Kalifikazio xehatua
Eremuko zonifikazio xehatuko baldintzak II.3.2.2. «Zonifikazio xehatua» planoan (5-18 Eremuak) ezarritakoari egokitzen zaizkio, izaera arautzailez.
Antolamenduaren ezaugarriak:
11.1. burutzapen-unitatea:
Soto-oineko aprobetxamendua (Balioetsia): 1.335 m
².BOko merkataritza-erabilerako aprobetx. (balioetsia: Ezkaratzak barne): 763 m
² (s).Etxebizitza-erabilerako aprobetxamendua (Balioetsia) 3.375 m
² (s).Etxebizitza-kopurua: 32 etxebizitza.
11.2. burutzapen-unitatea:
Soto-oineko aprobetxamendua (balioetsia): 936 m
².BOko merkataritza-erabilerako aprobetx. (balioetsia: Ezkaratzak barne): 715 m
² (s).Etxebizitza-erabilerako aprobetxamendua (balioetsia): 3.200 m
² (s).Etxebizitza-kopurua: 32 etxebizitza.
2.Eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintza partikularrak.
Eraiki daitezkeen lurzatietako eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintzak eta hauen oinarrizko lerrokadurak eta sestrak proiektuaren antolamendu-planoetako II.4.2.2. planoan eta Arau Partikular honi gaineratzen zaion dokumentazio grafikoan ezartzen dira.
11.1. BU burutzapen-unitateari dagokion lurzatian, eraikuntza-unitatearen alboko lerrokadura Irakasle Eskola hartzen duen eraikinarekiko paralelo antolatuko da eta ez da 16 metrotik beherako distantziara antolatuko. Garajeetarako sarbideak lurzati pribatuaren barrutik egingo dira.
Bi burutzapen-unitate hauetan 40 etxebizitza-unitate gehienez antolatzea baimenduko da, baldin eta kalifikazio xehatuan ezartzen den etxebizitza-kopururako emaitzazko batez besteko etxebizitzak baino etxebizitza txikiagoak antolatzen badira. Hala gertatuz gero, sotoan etxebizitza-unitate bakoitzeko garaje-plaza bateko estandarra gutxienez beteko duen garaje-plazen kopurua antolatu beharko da.
3.Urbanizazio-obrak eta zerbitzu-azpiegiturak.
Mugatutako burutzapen-unitateen antolamenduaren ondoriozko espazio pribatu eta publiko guztiak urbanizatzeari ekingo zaio.
Honez gain, Dorleta multzoaren pareko bideak eta espaloiak berriro antolatzea eta urbanizatzea hartzen da aintzat eta horretarako Deba ibaiaren eskuinaldearen, San Viatorreko zubitik San Juan kalearekin bat egiten duen bitartean, tratamendua eta urbanizazioa barne hartuko duen urbanizazio-obren proiektua bideratuko da. Proiektu honek, halaber, «Dorleta» 11. Eremua eta «Hirigune historikoa» 10. Eremua hartuko du.
11.1. BU burutzapen-unitatearen kasuan, Hegoaldera ematen duen aldean, Estazioaren zonarekiko konexioraino, berriro antolatuko da bidea, Irakasle Eskolaren parean antolatu den aparkalekua eta bidea burutuko da eta Deba ibaiaren eskuinaldean urbazterreko pasealekua urbanizatuko da eta, horretarako, gaur egun isolatuta dagoen blokearen parean zortasun-zona okupatzen duen instalazioa eraitsiko da.
11.2. BU burutzapen-unitateari dagokionez, urbanizazioak Dorleta multzoaren atzealdeko bideari luzapena emango zaio San Juan kalearekin eta «Olazar» 14. Eremuarekin lotu arte eta aparkalekuak eta espaloiak eta Eremuaren barruan barne hartzen den bidegorriaren tartea berriro antolatuko da.
4.Hirigintza kudeaketa eta burutzapeneko baldintza juridikoak.
Kudeatzeko eta burutzeko baldintza orokorrak:
Eremuaren barruan bi burutzapen-unitate mugatzen dira. 11.1. BU burutzapen-unitateak 4.590 m
²-ko azalera hartzen du eta 11.2. BU burutzapen-unitateak, aldiz, 3.080 m²-ko azalera. Bi burutzapen-unitate hauek Arau Partikular hauei gaineratzen zaien dokumentazio grafikoan eta II.5.2.2. planoan, «Garapen, Hirigintza Kudeaketa eta Burutzapeneko Baldintzak» (5-18 Eremuak), irudikatzen dira eta bertan jarduteko sistema konpentsazio-sistema izango da.Mugatutako burutzapen-unitateetako bakoitzerako Xehetasun Azterlan bat eta burutzapen-unitate bakoitzean barne hartzen diren obra guztiak garatuko dituzten urbanizazio-proiektuak bideratu beharko dira aldez aurretik nahitaez.
Antolamenduz kanpokotzat hartzeko baldintzak:
Arau Partikular hauei gaineratzen zaien dokumentazio grafikoan eta II.5.2.2. planoan, «Garapen, hirigintza-kudeaketa eta burutzapeneko baldintzak» (5-18 Eremuak), grafiatzen diren eraikuntzak antolamenduz kanpokotzat hartzen dira.
11.1. BU burutzapen-unitatearen kasuan, Deba ibaiaren ertzetako zortasun-zonan kokatzen diren instalazio pribatuak hartzen dira antolamenduz kanpokotzat eta 11.2. BU burutzapen-unitatearen kasuan, aldiz, Eremuan kokatzen den baserriaren eraikuntza.
Urbanizazio-kargak finantzatzeko baldintzak:
Bertan kokatzen diren espazio pribatu eta publiko guztiei dagozkien burutzapen-unitateetako urbanizazio-kargak jabeek beraiek burutu eta ordainduko dituzte.
Dorleta multzoaren pareko bidea eta espaloiak berrantolatzeko lanak Udalak idatzi beharreko urbanizazio-obren proiektuaren arabera egin beharko dira eta Administrazioak berak finantzatuko ditu, 11.2. BU burutzapen-unitateko lurzoruarena izan ezik.
Burutzapen-epeak:
Urbanizazio eta eraikuntzako betebeharrak betetzeko eta kudeatzeko epeak ezartzeari dagokionez, Arau hauetako Hirigintza Arau Orokorretan izaera orokorrez ezarritako baldintzetan xedatutakoari jarraituko zaio.
12. HEE «SANTA ANA»
Eremuaren azalera: 11.677 m
I.ANTOLAMENDUAREN IRIZPIDEAK ETA HELBURUAK
Gaur egun dagoen egoitzazko eraikuntza-garapena, Santa Ana multzoari dagokiona, finkatu egingo da.
Santa Ana multzoa hartzen duen aurreko 1.7. Eremuko eraiki gabeko lurzati bakarrean, pilotalekuaren eraikinaren mugakidea, garatu beharreko aprobetxamendua antolatuko da.
II.HIRIGINTZA-ERREGIMEN OROKORRA
1.Kalifikazio orokorra.
A.20/12 ZONA (Eraikuntza intentsiboko egoitza-zona) (Azalera 10.292 m
²).·
Eraikuntzako baldintza partikularrak:Eraikuntza-aprobetxamendua arautzeko baldintzak:
* Finkatzen diren gaur egungo eraikuntzen kasuan, arauzko eraikuntza-aprobetxamendua gaur egun finkatutako eraikuntzek duten formaren emaitzazkoa izango da.
* Arau Partikular hauetan lerrokadurak eta eraikuntza-altuera eta -profilak espreski definituta dituzten mugatutako burutzapen-unitateetan aurreikusten den eraikuntzaren kasuan, beren arauzko eraikuntza-aprobetxamendua bertan baimentzen den gehieneko inguratzaileari dagokio.
Eraikuntzaren forma arautzeko parametroak:
* Eraikuntza finkatua:
Eraikuntza hauen profila eta altuera finkatuko da.
* Eraikuntza berria:
Eraikuntza-profila: 2 S.
·
Erabilerako baldintza partikularrak:Eraikuntza finkatua.
Etxebizitza-kopurua: 125 etxebizitza.
Eraikuntza berria:
Garaje-erabilera:
E.30/12 ZONA (Hiri-bideak): (Azalera: 288 m
²).G.10/12 ZONA (Kultur/atseden/askotariko ekipamendua): (Azalera: 229 m
²).H.10/12 ZONA (Ibai-ubideak): (Azalera: 868 m
²).2.Garapen eta burutzapeneko araubidea.
Lurzoruaren sailkapena: Hiri-lurzorua. Eremuko lurzoru guztiak hartzen dira urbanizazioak finkatzen duen hiri-lurzorutzat, bai eta mugatutako 12.1. BU burutzapen-unitatean barne hartzen diren lurretako lurzorua ere.
Plangintza garatzeko eta burutzeko erregimena: Zuzeneko Burutzapena.
Jardun-programa: «Burutzen», Plangintzako Arau Subsidiarioak behin betiko onartzen direnetik.
Hirigintza-aprobetxamendua esleitzeko erregimen orokorra: Erreferentziazko esparruan aurreikusten den guztizko irabazizko aprobetxamenduaren eta bertan barne hartzen diren eta aintzat har daitezkeen lurren azaleraren arteko zatiketaren emaitzazkoa izango da 12.1. BU burutzapen-unitatearen batez besteko aprobetxamendua, Hirigintza Arau Orokorretan xedatutakoari jarraituz.
III.ANTOLAMENDU XEHATUA
1.Kalifikazio xehatua.
Eremuko zonifikazio xehatuko baldintzak II.3.2.2. «Zonifikazio xehatua» planoan (5-18 Eremuak) ezarritakoari egokitzen zaizkio, izaera arautzailez.
Antolamenduaren ezaugarriak:
12.1. BU burutzapen-unitatea:
Soto-oineko aprobetxamendua (balioetsia): 184 m
².2.Eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintza partikularrak
Eraiki daitezkeen lurzatietako eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintzak eta hauen oinarrizko lerrokadurak eta sestrak proiektuaren antolamendu-planoetako II.4.2.2. planoan eta Arau Partikular honi gaineratzen zaion dokumentazio grafikoan ezartzen dira, lurpeko eraikuntza lurgaineko erabilera publikoaren zortasunaren mendean geratuko dela.
Kanpoaldetik eraikinaren soto-oinerako edo soto-oinetarako sarbideren bat aurreikusten bada, sarbidea eraikuntzaren barrutik antolatu beharko da.
3.Urbanizazio-obrak eta zerbitzu-azpiegiturak.
Mugatutako burutzapen-unitatearen antolamenduaren ondoriozko espazio publikoaren urbanizazioari ekingo zaio, bertan dagoen patio ingelesa ezabatu egingo da eta eraikinaren pareko espaloi publikoari gaineratuko zaio, urbanizazio-lan hauek urbanizazio-obren proiektu osagarri baten bitartez egingo dira.
4.Hirigintza kudeaketa eta burutzapeneko baldintza juridikoak.
Kudeatzeko eta burutzeko baldintza orokorrak:
Eremuaren barruan 12.1. BU burutzapen-unitatea mugatuko da, burutzapen-unitate honek 286 m²-ko azalera du eta Arau Partikular hauei gaineratzen zaien dokumentazio grafikoan eta II.5.2.2. planoan, «Garapen, hirigintza-kudeaketa eta burutzapeneko baldintzak» (5-18 Eremuak), irudikatzen dira eta bertan jarduteko sistema konpentsazio-sistema izango da.
Urbanizazio-kargak finantzatzeko baldintzak:
Bertan kokatzen den espazio publikoari, erabilera publikoko zortasuna duenari, dagokion burutzapen-unitateko urbanizazio-kargak jabeek beraiek burutu eta ordainduko dituzte.
Burutzapen-epeak:
Urbanizazio eta eraikuntzako betebeharrak betetzeko eta kudeatzeko epeak ezartzeari dagokionez, Arau hauetako Hirigintza Arau Orokorretan izaera orokorrez ezarritako baldintzetan xedatutakoari jarraituko zaio.
13. HEE «VILLA EPIFANIA»
Eremuaren azalera: 8.892 m²
I.ANTOLAMENDUAREN IRIZPIDEAK ETA HELBURUAK
Gaur egun dagoen eraikuntza-garapena eta osotasunaren urbanizazio orokorra finkatu egingo da.
II.HIRIGINTZA-ERREGIMEN OROKORRA
1.Kalifikazio orokorra.
A.20/13 ZONA (Eraikuntza intentsiboko egoitza-zona): (Azalera: 8.295 m
²).·
Eraikuntzako baldintza partikularrak:Eraikuntza-aprobetxamendua arautzeko baldintzak:
Finkatzen diren gaur egungo eraikuntzen kasuan, arauzko eraikuntza-aprobetxamendua gaur egun finkatutako eraikuntzek duten formaren emaitzazkoa izango da.
Eraikuntzaren forma arautzeko parametroak:
Eraikuntza finkatua: Eraikuntza hauen profila eta altuera finkatzen dira.
·
Erabilerako baldintza partikularrak:Eraikuntza finkatua:
Etxebizitza-kopurua: 64 etxebizitza.
E.30/13 ZONA (Hiri-bide nagusiak): (Azalera: 597 m
²).2.Garapen eta burutzapeneko araubidea.
Lurzoruaren sailkapena: Hiri-lurzorua. Urbanizazioak finkatzen duen hiri-lurzorua.
Plangintza garatzeko eta burutzeko erregimena: Zuzeneko Burutzapena.
Jardun-programa: «Burutxen», Plangintzako Arau Subsidiarioak behin betiko onartzen direnetik.
Hirigintza-aprobetxamendua esleitzeko erregimen orokorra: Indarrean dagoen legeriak xedatzen duenari jarraituko zaio.
III.ANTOLAMENDU XEHATUA
1.Kalifikazio xehatua.
Eremuko zonifikazio xehatuko baldintzak II.3.2.2. «Zonifikazio xehatua» planoan (5-18 Eremuak) ezarritakoari egokitzen zaizkio, izaera arautzailez.
2.Eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintza partikularrak.
Gaur egun duten baldintzetan finkatzen diren lurzati eraikien eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintzak eta oinarrizko sestrak eta lerrokadurak proiektu honetako antolamendu-planoetako II.4.2.2. planoan ezartzen dira.
Villa Epifaniaren lurzatian gaur egun dagoen eraikinean 4 etxebizitzara arteko erabilera-intentsitatea onartuko da eta eraikin hau finkatu egingo da gaur egun dituen eraikuntza-baldintzetan.
3.Urbanizazio-obrak eta zerbitzu-azpiegiturak.
Eremuan ez da inolako esku-hartze urbanizatzailerik burutzea aintzat hartzen.
14. HEE «OLAZAR»
Eremuaren azalera: 13.790 m
I.ANTOLAMENDUAREN IRIZPIDEAK ETA HELBURUAK
Gaur egun dagoen egoitza-garapena eta osotasunaren urbanizazio orokorra finkatu egingo da, egoitza-garapen berri bat antolatuz Zorautz baserriaren ondoan.
Bidegorriaren trazadura Eremuaren hegoaldeko mugan antzinako trenbidearen plataforman eta Zorautz baserrian inguruan txertatuko da, «Kanposantua» 15. HEE eta «Dorleta» 11. HEE Eremu mugakideetan antolatutako trazadurari jarraipena emanez.
II.HIRIGINTZA-ERREGIMEN OROKORRA
1.Kalifikazio orokorra.
A.20/14 ZONA (Eraikuntza intentsiboko egoitza-zona): (Azalera: 9.521 m
²).·
Eraikuntzako baldintza partikularrak:Eraikuntza-aprobetxamendua arautzeko baldintzak:
Finkatzen diren gaur egungo eraikuntzen kasuan, arauzko eraikuntza-aprobetxamendua gaur egun finkatutako eraikuntzek duten formaren emaitzazkoa izango da.
Eraikuntzaren forma arautzeko parametroak:
* Eraikuntza finkatua:
Eraikuntza horien profila eta altuera finkatuko da.
·
Erabilerako baldintza partikularrak:Eraikuntza finkatua:
Etxebizitza-kopurua: 108 etxebizitza.
A.30/14 ZONA (garapen baxuko eraikuntzen egoitza zona): (Azalera: 2.723 m
²).·
Eraikuntza baldintza partikularrak:Eraikuntza probetxamendua arautzeko baldintzak:
Orain dagoen eta finkatu eta katalogatu egiten den eraikinean, Zorautz baserrian, eraikuntza-probetxamendu arauemailea, finkatzen den eraikuntza nagusiaren gaur egungo formatik eratorritakoa izango da.
Mugatzen den burutzapen unitaterako aurreikusten den eraikuntzarako, zeinarentzat berariaz definitzen baitira lerrokadurak, profila eta garaiera Arau Partikular honetan, eraikuntza-probetxamendu arauemailea, gehienez baimendutako inguratzaileari dagokiona izango da.
Eraikuntzaren forma arautzeko parametroak:
*
Eraikuntza finkatua:Zorautz baserriaren profila eta altuera finkatzen dira gaur egun dituen baldintzetan.
* Eraikuntza berria:
Eraikuntza profila: S edo ES + II O + TP.
Eraikuntza garaiera: 9,00 m.
·
Erabilerako baldintza partikularrak:Eraikuntza finkatua.
Etxebizitza-kopurua Zorautz baserrian: 2 etxebizitza.
Eraikuntza berriak:
14.1 burutzapen unitatean: 3 etxebizitza.
E.20/14 ZONA (Tokiko errepideak): (Azalera: 320 m
²).E.30/14 ZONA (Hiri-bide nagusiak): (Azalera: 108 m
²).E.50/14 ZONA (Bidegorria): (Azalera: 493 m
²).H.10/14 ZONA (Ibai-ubideak): (Azalera: 625 m
²).2.Garapen eta burutzapeneko araubidea.
Lurzoruaren sailkapena: Hiri-lurzorua. Urbanizazioak finkatzen duen hiri-lurzorua.
Plangintza garatzeko eta burutzeko erregimena: Zuzeneko Burutzapena.
Jardun-programa: «Burutzen», Plangintzako Arau Subsidiarioak behin betiko onartzen direnetik.
Hirigintza-aprobetxamendua esleitzeko erregimen orokorra: 14. 1 burutzapen unitaterako batez besteko probetxamendua, eremu osoan aurreikusten den irabazizko probetxamenduaren eta bertan konputagarri diren lurren azaleraren arteko zatiduraren emaitza izango da, Hirigintza Arau Orokorrek xedatutakoekin bat etorrita.
III.ANTOLAMENDU XEHATUA
1.Kalifikazio xehatua.
Eremuko zonifikazio xehatuko baldintzak II.3.2.2. «Zonifikazio xehatua» planoan (5-18 Eremuak) ezarritakoari egokitzen zaizkio, izaera arautzailez.
Antolamenduaren ezaugarriak:
14.1 burutzapen unitateko eraikin berria:
Sotoko edo erdi-sotoko oineko probetxamendua (balioetsia): 250 m
².Etxebizitza erabilerako probetxamendua (balioetsia): 600 m
² (s).Etxebizitza kop: 3 etxebizitza.
2.Eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintza partikularrak.
Gaur egun duten baldintzetan finkatzen diren eta 14.1 burutzapen unitatean antolatutako lurzati eraikigarri berriaren eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintzak eta oinarrizko sestrak eta lerrokadurak proiektu honetako antolamendu-planoetako II.4.2.2. planoan ezartzen dira.
14.1 burutzapen unitatean ateratzen den lurzati probatuaren mugak, bidegorriaren plataformatik 2 m-ra jarriko dira gutxienez.
Antolatutako eraikuntza berria Zorautz baserritik 8 m-ra jarriko da gutxienez, lurzati pribatuaren mugetatik gutxienez 5 metroko erretiroa ere errespetatuz.
3.Urbanizazio-obrak eta zerbitzu-azpiegiturak.
A-20 zonan aintzat hartzen diren urbanizazio-obra bakarrak Eremuaren hegoaldean dagoen eraikuntzaren pareko espaloiak eta bideak berriro antolatzeko obrak eta antzinako trenbidearen plataforma bidegorri gisa erabiltzeko Eremuan bide elkarbanatu gisa barne hartzen den tartean, Dorletako zonarekin lotuz urbanizazio-obrak dira, obra hauek garatzeko idatzi beharreko berariazko urbanizazio-proiektuaren diseinura egokituko da obren burutzapena.
A-30 zonan urbanizazio lanek barruan hartuko dituzte antolatutako bidegorriaren zatia egiteko lanak, zeinaren burutzapena, aurreko kasuan bezala, idatzi beharreko berariazko Urbanizazio Proiektuaren ezaugarrien arabera egingo baita.
14.1 burutzapen unitateko urbanizazio lan pribatuak Urbanizatzeko Obra Proiektuaren bitartez (Eraikuntza Proiektuaren osagarria berau) egin ahal izango dira, zeina bidegorriaren plataforma jartzeko baldintzetara egokituko baita.
4.Hirigintza kudeaketa eta burutzapeneko baldintza juridikoak.
Kudeaketa eta burutapen baldintza orokorrak:
Eremuaren barruan 14.1 burutapen unitate bat mugatzen da, 3.114 m
²-ko azalera izango duena eta II.5.2.2. planoan, «Kudeaketa Urbanistikoa Garatzeko eta Burutzeko Baldintzak (5-18 eremuak) eta Arau Partikular honi erantsitako dokumentazio grafikoan marraztua dagoena.Jarduteko sistematzat Konpentsazio Sistema ezartzen da eta horren garapena jabeen eta Eskoriatzako Udalaren artean sinatutako Hitzarmen Urbanistikoaren menpean geratuko da jabetzak egin beharreko lur lagapenei dagokienez, non ezartzen baita Burutzapen Unitatean mugatutako lurzati pribatutik kanpoko guztia lagatu beharraz gainera hortik kanpo jabeak berak duen lurra lagatzea, hain zuzen ere mugakidea dena eta 15. eremuan «Kanposantua» dagoenean e-50/15 Bidegorriko Sistema Orokorrerako eta F-10/15 Hiri Parkeko Sistema Orokorrerako xedatua dagoena.
Mugatutako burutzapen unitate osorako Xehetasun Azterlan bat aurrez tramitatzea derrigorrezkoa zango da, eta Eraikuntza Proiektuak Urbanizazio Lan Osagarrien Proiektu bat eduki beharko du, ateratako lurzati pribatua antolatuko duena bidegorriko tratuaren garapenarekin bideragarri eginez.
Antolamenduz kanpoko baldintzak:
Antolamenduz kanpokotzat jotzen dira II.5.2.2. planoan «Kudeaketa Urbanistikoa Garatzeko eta Burutzeko Baldintzak (5-18 eremuak)» eta Arau Partikular honi erantsitako dokumentazio grafikoan marraztutakoak, hain zuzen ere 14.1 burutzapen unitatean jasotako Zorautz baserriaren gaur egungo eraikin osagarri edo erantsiak direnak.
Urbanizazio-kargak finantzatzeko baldintzak:
Eremuaren hegoaldean kokatzen den eraikuntzaren pareko bidea eta espaloiak berrantolatzeari dagozkion urbanizazio-kargak Udalak finantzatuko ditu eta, era berean, bidegorria urbanizatzeko eta burutzeko finantzaketa Administrazioari dagokio, eremuan sartzen den zati osoan.
Burutzapen unitateko urbanizazio kargak, bertan diren espazio pribatu guztiak barnean hartzen dituztenak, unitateko jabeek burutu eta finantzatuko dituzte.
Burutzeko epeak:
Plangintza kudeatzeko eta urbanizazio eta eraikuntza-obligazioak betetzeko epeei dagokienez, arau subsidiario hauetako Hirigintza Arau Orokorretan izaera orokorrez ezarritakoa beteko da.
15. HEE «KANPOSANTUA»
Eremuaren azalera: 15.288 m
I. ANTOLAMENDUAREN IRIZPIDEAK ETA HELBURUAK
Kanposantua eta antzinako San Inazio Poligonoaren Plan Partzialaren lagapenaren ondoriozko berdegune publikoak finkatu egingo dira. Izan ere, azken hauek zabaldu egingo dira, mugatutako Eremuan dagoen jabetza pribatuko lurzorua gaineratuko da eta honela hirigune nagusitik hurbil hiri-parkea eratuko da. Hiri-parke hau aurreikusten den erabilera eta xederako behar bestekoa izango da.
Kanposantuak beharrezkoak izan ditzakeen zabaltzeetarako lurzoruen erreserba egingo da, berau eraikitzeko proiektuan aurreikusi bezala.
Ibilbide berezietako sarearen o bidegorriaren trazaduraren zonan txertatuko da, Eremuaren Iparrekialdean saihesbidearen azpitik dagoen igarobidearekiko lotunetik, Zorautz baserriaren ondoan, «Olazar» 14. Eremuan antolatutako trazadurarekin bat egiten duenera bitartean.
II.HIRIGINTZA-ERREGIMEN OROKORRA
1.Kalifikazio orokorra.
G.10/15 ZONA (Zerbitzu publikoko ekipamendua. Kanposantua): (Azalera: 2.283 m
²).·
Eraikuntzako baldintza partikularrak:Eraikuntza-aprobetxamendua arautzeko baldintzak:
Gaur egun dagoen eraikuntza finkatu egingo da eta erabilera bereizgarriaren eta honen erabilera eta instalazio osagarrien zerbitzurako eraikuntza berriak burutzea baimenduko da. Hauek zabaltzeko baldintzak Udalak idatzitako proiektuaren arabera arautuko dira.
E.50/15 ZONA (Bidegorria): (Azalera: 1.014 m
²).F.10/15 ZONA (Hiri-parkea): (Azalera: 11.991 m
²).2.Garapen eta burutzapeneko araubidea.
Lurzoruaren sailkapena: Hiri-Lurzorua.
Plangintza garatzeko eta burutzeko erregimena: «Zuzeneko burutzapena». Bidegorriaren burutzapena dagokion sistema orokorraren Antolamendu Plan Berezia bideratzearen menpe egongo da.
Jardun-programa: «Burutzen», Arau Subsidiarioak behin betiko onartzen direnetik.
III.ANTOLAMENDU XEHATUA
1.Kalifikazio xehatua.
Eremuko zonifikazio xehatuko baldintzak II.3.2.2. «Zonifikazio xehatua» planoan (5-18 Eremuak) ezarritakoari egokitzen zaizkio oinarrian eta bidegorriaren trazadura behin betiko antolatzearen ondoriozko berregokitzapenak barne hartuko ditu. Izan ere, bidegorria Plan Bereziak eta dagokion urbanizazio-proiektuak ezartzen duten antolamenduari egokituko zaio.
2.Urbanizazio-obrak eta hiri-zerbitzuetako azpiegiturak.
Eremuaren antolamenduaren emaitzazko espazio publiko guztiak hiri-parkeko erabilera publikorako eta xederako egoki urbanizatu eta tratatuko dira, bidezko urbanizazio-obren proiektuaren arabera.
Bidegorriaren burutzapena bidegorria bera burutzeko eta tratatzeko idatzi beharreko berariazko urbanizazio-proiektuari egokituko zaio, eskualde-egituran, udal-mugartean edo, esparru murriztailegoan, hiri-eremuan bidegorria garatzeko formulatu beharreko Plan Bereziak ezartzen dituen antolamendu-zehaztapenen arabera.
3.Hirigintza-kudeaketa eta burutzapeneko baldintza juridikoak.
Kudeatzeko eta burutzeko baldintza orokorrak:
Proiektua antolatzeko aurreikuspenen zuzeneko burutzapena, hiri-parkea antolatzeko urbanizazio-obren proiektua onartuta. Bidegorriaren kasuan, dena den, aldez aurretik dagozkion Plan Berezia eta urbanizazio-proiektua bideratu beharko dira.
Bidegorriaren plataformari eta hiri-parkeari, hurrenez hurren, dagozkien 15.1. eta 15.2. desjabetze-esparruak mugatzen dira, bideen sistema orokorrera eta espazio libreen sistemara udal-jabetzakoak ez diren eta Eremuaren barruan barne hartzen diren lurzoruak txertatzearren.
Urbanizazio-kargak finantzatzeko baldintzak:
Aurreikusten den antolamenduari dagozkion urbanizazio-kargak jarduten duen administrazioak finantzatuko ditu.
16. HEE «Luis Eceiza Eskola-Multzoa»
Eremuaren azalera: 7.236 m
I.ANTOLAMENDUAREN IRIZPIDEAK ETA HELBURUAK
Irakaskuntza, kirol eta askotariko ekipamendu komunitariorako erabileretara zuzentzen den eraikuntza-garapena finkatu egingo da.
II.HIRIGINTZA-ERREGIMEN OROKORRA
1.Kalifikazio orokorra.
G.10/16 ZONA (Ekipamendu komunitarioa): (Azalera: 6.250 m
²).·
Eraikuntzako baldintza partikularrak:Eraikuntza-aprobetxamendua arautzeko baldintzak:
Finkatzen diren gaur egungo eraikuntzen kasuan, arauzko eraikuntza-aprobetxamendua gaur egun finkatutako eraikuntzek duten formaren emaitzazkoa izango da.
Eraikuntzaren forma arautzeko parametroak:
Eraikuntza finkatua.
Eraikuntza horien profila eta altuera finkatuko da.
·
Erabilerako baldintza partikularrak:Irakaskuntza-ekipamendurako erabilera eta honen erabilera osagarriak finkatu egingo dira, bai eta pilotalekuaren lurzatian kirol-erabilera ere. Esparruaren erdialdean kokatzen den eraikina eskola-erabilerarekiko loturaz libratu eta askotariko ekipamendu komunitariorako erabilerara zuzenduko da.
E.30/16 ZONA (Hiri-bide nagusiak): (Azalera: 333 m
²).H.10/16 ZONA (Ibai-ubideak): (Azalera: 653 m
²).2.Garapen eta burutzapeneko araubidea.
Lurzoruaren sailkapena: Hiri-lurzorua.
Plangintza garatzeko eta burutzeko erregimena: «Zuzeneko burutzapena».
Jardun-programa: «Burutzen», Arau Subsidiarioak behin betiko onartzen direnetik.
III.ANTOLAMENDU XEHATUA
1.Kalifikazio xehatua.
Eremuko zonifikazio xehatuko baldintzak II.3.2.2. «Zonifikazio xehatua» planoan (5-18 Eremuak) ezarritakoari egokitzen zaizkio, izaera arautzailez.
2.Eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintza partikularrak.
Ekipamendu komunitariorako erabilera desberdinetara zuzentzen diren lurzatien eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintzak proiektuaren antolamendu-planoetako II.4.2.2. planoan definitzen dira.
3.Urbanizazio-obrak eta hiri-zerbitzuetako azpiegiturak.
Eremuaren barruan ez da urbanizazio- edo berrurbanizazio-obrarik aurreikusten.
17. HEE «GAZTAÑADUI»
Eremuaren azalera: 3.003 m
I.ANTOLAMENDUAREN IRIZPIDEAK ETA HELBURUAK
Egoitza-eraikuntza zaharkituek eta Deba ibaiaren eskuinaldean finkatzen diren bigarren mailako eraikuntzek okupatzen duten zonaren ingurugiro-koalifikazio berria finkatuko da.
Gaur egun dagoen eraikuntzaren ordez garatu beharreko egoitza-aprobetxamendua antolatuko da, eskola-multzotik «Intxaurtxueta» 20. Eremuarekin lotzen den gunera arte espaloiak zabaltzea ahalbidetuko duen eraikuntzaren atzeraematea planteatuz.
Deba ibaiaren eskuinaldean urbazterreko pasealekua berreskuratuko da, aldez aurretik ibaia eskola-multzoaren zonatik Intxaurtxuetaraino ubideratzea kontuan izanik.
II.HIRIGINTZA-ERREGIMEN OROKORRA
1.Kalifikazio orokorra.
A.20/17 ZONA (Eraikuntza intentsiboko egoitza-zona): (Azalera: 2.077 m
²).·
Eraikuntzako baldintza partikularrak:Eraikuntza-aprobetxamendua arautzeko baldintzak:
Arau Partikular hauetan lerrokadurak eta eraikuntza-altuera eta -profilak espreski definituta dituzten mugatutako burutzapen-unitateetan aurreikusten den eraikuntzaren kasuan, beren arauzko eraikuntza-aprobetxamendua bertan baimentzen den gehieneko inguratzaileari dagokio.
Eraikuntzaren forma arautzeko parametroak:
* Eraikuntza-profila: 2 S + V O.
* Eraikuntza-altuera: 15,00 m.
·
Erabilerako baldintza partikularrak:17.1. BU: 32 etxebizitza.
E.30/17 ZONA (Hiri-bide nagusiak): (Azalera: 299 m
²).H.10/17 ZONA (Ibai-ubideak): (Azalera: 627 m
²).2.Garapen eta burutzapeneko araubidea.
Lurzoruaren sailkapena: Hiri-lurzorua. Mugatutako 17.1. BU burutzapen-unitatean barne hartzen diren lurretako lurzoruak urbanizazio finkatua ez duten hiri-lurzorutzat hartzen dira.
Plangintza garatzeko eta burutzeko erregimena: Zuzeneko burutzapena. Mugatutako 17.1. BU burutzapen-unitatean aurreikusten den eraikuntza eta urbanizazioa garatzeko «Xehetasun Azterlanak» bideratu behar dira.
Jardun-programa: «Burutzen», Plangintzako Arau Subsidiarioak behin betiko onartzen direnetik.
Hirigintza-aprobetxamendua esleitzeko erregimen orokorra: 17.1. BU burutzapen-unitatearen batez besteko aprobetxamendua erreferentziazko esparruan aurreikusten den guztizko irabazizko aprobetxamenduaren eta bertan barne hartzen diren eta aintzat har daitezkeen lurren azaleraren arteko zatiketaren emaitzazkoa izango da, Hirigintza Arau Orokorretan xedatutakoari jarraituz.
III.ANTOLAMENDU XEHATUA
1.Kalifikazio xehatua.
Eremuko zonifikazio xehatuko baldintzak II.3.2.2. «Zonifikazio xehatua» planoan (5-18 Eremuak) ezarritakoari egokitzen zaizkio, izaera arautzailez.
Antolamenduaren ezaugarriak:
17.1. burutzapen-unitatea:
Soto-oineko aprobetxamendua (balioetsia): 1.215 m
² (s).BOko merkataritza-erabilerako aprobetxamendua (balioetsia: Profilak barne): 895 m
² (s).Etxebizitza-erabilerako aprobetxamendua (balioetsia): 3.500 m
² (s).Etxebizitza-kopurua: 32 etxebizitza.
2.Eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintza partikularrak.
Eraiki daitezkeen lurzatietako eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintzak eta hauen oinarrizko lerrokadurak eta sestrak proiektuaren antolamendu-planoetako II.4.2.2. planoan eta Arau Partikular honi gaineratzen zaion dokumentazio grafikoan ezartzen dira.
17.1. BU burutzapen-unitateari dagokion lurzatian eraikuntzak Gaztañadui kalearen pareko aldean duen lerrokadurak luzapena emango dio Luis Eceiza eskola-multzoko eraikin nagusiaren alboko fatxadak definitzen duenari, baina azken tartean bideak osatzen duen kurbari egokituko zaio, espaloiaren zabalerari etenik gabe eutsiz.
Soto-oinaren lerrokadurak Deba ibaiaren ertz ubidearekiko 5 metroko distantzia errespetatuko du eta behe-oinen eta goi-oinen gehieneko eraikuntza-inguratzailea adierazitako ubidearekiko 10 metrora kokatuko da.
Ezarritako eraikuntza-lerrokadurei buruz xedatutako zehaztapenak, Zubiateko bustin-labea Euskal Kultur Ondarearen Inbentario Orokorrean sartzeko espedientearen barruan Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak hartzen duen ebazpenaren mendean egongo dira, eta, kasua bada, hura lekuz aldatzea ahalbidetuko lukeen araudi berezia ezartzearen mendean; bestela, aurreikusitako eraikuntza-probetxamenduaren garapena eta labearen iraupena bateragarri egin beharko dira.
Emaitzazko eraikinetan gehienez 40 etxebizitza-unitate antolatzea baimenduko da, baldin eta kalifikazio xehatuan ezartzen den etxebizitza-kopururako emaitzazko batez besteko etxebizitzak baino etxebizitza txikiagoak antolatzen badira. Hala gertatuz gero, sotoan etxebizitza-unitate bakoitzeko garaje-plaza bateko estandarra gutxienez beteko duen garaje-plazen kopurua antolatu beharko da.
3.Urbanizazio-obrak eta zerbitzu-azpiegiturak.
Mugatutako burutzapen-unitateen antolamenduaren ondoriozko espazio pribatu eta publiko guztiak urbanizatzeari ekingo zaio, ibaiaren ertzak alor honetan eskumena duen organismoak ezartzen dituen irizpideen arabera ubideratzea barne hartuz.
Urbazterreko pasealekua + 272.00 kotan finkatuko da eta Luis Eceiza eskola-multzoaren atzealdera ibilgailuak sar daitezen ahalbidetuko duen bide elkarbanatuko tratamendua hartuko du.
4.Hirigintza-kudeaketa eta burutzapeneko baldintza juridikoak
Kudeatzeko eta burutzeko baldintza orokorrak:
Eremuaren barruan burutzapen-unitate bat mugatuko da. 17.1. BU burutzapen-unitateak 2.574 m
²-ko azalera hartzen du eta Arau Partikular hauei gaineratzen zaien dokumentazio grafikoan eta II.5.2.2. planoan, «Garapen, Hirigintza Kudeaketa eta Burutzapeneko Baldintzak» (5-18 Eremuak), irudikatzen da. Bertan jarduteko sistema konpentsazio-sistema izango da.Mugatutako burutzapen-unitatearen osotasunerako Xehetasun Azterlan bat eta burutzapen-unitatean barne hartzen diren obra guztiak garatuko dituen urbanizazio-proiektua bideratu beharko dira alde aurretik nahitaez.
Antolamenduz kanpokotzat hartzeko baldintzak:
Arau Partikular hauei gaineratzen zaien dokumentazio grafikoan eta II.5.2.2. planoan, «Garapen, hirigintza-kudeaketa eta burutzapeneko baldintzak» (5-18 Eremuak), grafiatzen diren eraikuntza guztiak Eremuan dauden guztiak barne hartzen dira bertan antolamenduz kanpokotzat hartzen dira, Zubiateko bustin-labearena izan ezik.
Urbanizazio-kargak finantzatzeko baldintzak:
Bertan kokatzen diren espazio pribatu eta publiko guztiei dagokien burutzapen-unitateko urbanizazio-kargak jabeek beraiek burutu eta ordainduko dituzte.
Burutzapen-epeak:
Urbanizazio eta eraikuntzako betebeharrak betetzeko eta kudeatzeko epeak ezartzeari dagokionez, Arau hauetako Hirigintza Arau Orokorretan izaera orokorrez ezarritako baldintzetan xedatutakoari jarraituko zaio.
18. HEE «EGOITZA»
Eremuaren azalera: 14.213 m
I.ANTOLAMENDUAREN IRIZPIDEAK ETA HELBURUAK
Gaur egun asistentzia-ekipamenduko erabileretara zuzentzen den eraikuntza-garapena finkatu egingo da eta eraikuntza-garapen hau zabaltzeko aukerak arautu egingo dira.
Lurzati pribatua berrantolatu egingo da, sarbidea eta Eremuaren zerbitzurako aparkalekuak lurzatiaren barruan ebatziko dira.
II.HIRIGINTZA-ERREGIMEN OROKORRA
1.Kalifikazio orokorra.
G.10/18 ZONA (Asistentzia-ekipamendua): (Azalera: 13.558 m
²).·
Eraikuntzako baldintza partikularrak:Eraikuntza-aprobetxamendua arautzeko baldintzak:
* Gaur egungo eraikuntza:
Finkatzen diren gaur egungo eraikuntzen kasuan, arauzko eraikuntza-aprobetxamendua gaur egun finkatutako eraikuntzek duten formaren emaitzazkoa izango da.
* Eraikuntza berria:
Arau Partikular hauetan beren lerrokadurak eta eraikuntza-altuera eta -profila espreski definituta dituzten eraikuntza berriaren eta garatu gabe dauden antolatutako zabaltze-lanen kasuan, arauzko eraikuntza-aprobetxamendua bideratu den eta behin betiko onartu den «I-12 Eremuaren Xehetasun Azterlanean» ezarritakoa izango da.
Eraikuntza-aprobetxamendua 2.000 m
² (s).Eraikuntzaren forma arautzeko parametroak:
* Eraikuntza finkatua:
Eraikuntza horien profila eta altuera finkatuko da.
* Eraikuntza berria:
Eraikuntza-profila: S + II O.
Eraikuntza-altuera 8 m.
·
Erabilerako baldintza partikularrak:Asistentzia-ekipamenduko erabilerak eta honen erabilera osagarriak finkatuko dira.
E.30/18 ZONA (Hiri-bide nagusiak: (Azalera: 493 m
²).H.10/18 ZONA (Ibai-ubideak): (Azalera: 162 m
²).2.Garapen eta burutzapeneko araubidea.
Lurzoruaren sailkapena: Hiri-lurzorua.
Plangintza garatzeko eta burutzeko erregimena: «Zuzeneko burutzapena».
Jardun-programa: «Burutzen», Arau Subsidiarioak behin betiko onartzen direnetik.
III.ANTOLAMENDU XEHATUA
1.Kalifikazio xehatua.
Eremuko zonifikazio xehatuko baldintzak II.3.2.2. «Zonifikazio xehatua» planoan (5-18 Eremuak) ezarritakoari egokitzen zaizkio, izaera arautzailez.
Antolamenduaren ezaugarriak:
Eraikuntza berria:
Goi-oinetako aprobetxamendua: 2.000 m
² (s).2.Eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintza partikularrak.
Lurzatien eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintzak proiektuaren antolamendu-planoetako II.4.2.2. planoan ezartzen diren baldintzetara egokituko dira, behin betiko onartu den «I.12 Eremuaren Xehetasun Azterlanaren» arabera.
3.Urbanizazio-obrak eta hiri-zerbitzuetako azpiegiturak.
Eremua antolatzearen emaitzazko espazio pribatuak berriro urbanizatuko dira, proiektu honetako «I.12 Eremuaren Xehetasun Azterlanean» aintzat hartzen denari jarraituz.
Espazio hauetarako aurreikusitako antolamenduari jarraituz berriro antolatu eta urbanizatzeko lanak egiteko antolatzen den esparru osoari buruzko urbanizazio-obren proiektua idatziko da eta proiektu hau aurreikusten diren aprobetxamendu berriak garatuko dituen eraikuntza-proiektuaren proiektu osagarriak izango dira.
4.Hirigintza-kudeaketa eta burutzapeneko baldintza juridikoak.
Kudeatzeko eta burutzeko baldintza orokorrak:
Proiektuaren antolamendu-aurreikuspenen zuzeneko burutzapena, behin betiko onartu den «I.12 Eremuaren Xehetasun Azterlanaren» arabera, bai eta honi dagokion urbanizazio-obren proiektu osagarriaren zuzeneko burutzapena ere.
Urbanizazio-kargak finantzatzeko baldintzak:
Lurzati pribatua berriro antolatzeari dagozkion urbanizazio-kargak Eremuko jabeek finantzatuko dituzte.
Burutzapen-epeak:
Urbanizazio eta eraikuntza-betebeharrak betetzeko epeak ezartzeari dagokionez, Arau hauetako Hirigintza Arau Orokorretan izaera orokorrez ezartzen diren baldintzetan xedatzen denari jarraituko zaio. Nolanahi ere, aurreikusten den eraikuntza berria burutu nahi izanez gero, ezarritako urbanizazio-kargak bete beharko dira.
19. HEE «SAN PEDRO»
Eremuaren azalera: 17.515 m
I.ANTOLAMENDUAREN IRIZPIDEAK ETA HELBURUAK
Gaur egun dagoen egoitza-garapena eta osotasunaren urbanizazio orokorra finkatu egingo da eta erdiko bideko aparkalekuak berrantolatzeko esku-hartzeak mugatu egingo dira, bidearen traza «Intxaurtxueta» 20. Eremuaren plangintza partzialean aurreikusten den bide honen jarraipenari egokitzeko.
II.HIRIGINTZA-ERREGIMEN OROKORRA
1.Kalifikazio orokorra.
A.20/19 ZONA (Eraikuntza intentsiboko egoitza-zona): (Azalera: 17.515 m
²).·
Eraikuntzako baldintza partikularrak:Eraikuntza-aprobetxamendua arautzeko baldintzak:
Finkatzen diren gaur egungo eraikuntzen kasuan, arauzko eraikuntza-aprobetxamendua gaur egun finkatutako eraikuntzek duten formaren emaitzazkoa izango da.
Eraikuntzaren forma arautzeko parametroak:
* Eraikuntza finkatua:
Eraikuntza horien profila eta altuera finkatuko da.
·
Erabilerako baldintza partikularrak:Eraikuntza finkatua:
Etxebizitza-kopurua: 244 etxebizitza.
2.Garapen eta burutzapeneko araubidea.
Lurzoruaren sailkapena: Hiri-lurzorua. Urbanizazioak finkatzen duen hiri-lurzorua.
Plangintza garatzeko eta burutzeko erregimena: Zuzeneko burutzapena.
Jardun-programa: «Burutzen», Arau Subsidiarioak behin betiko onartzen direnetik.
Hirigintza-aprobetxamendua esleitzeko erregimen orokorra: Indarrean dagoen legeriak xedatzen duenari jarraituko zaio.
III.ANTOLAMENDU XEHATUA
1.Kalifikazio xehatua.
Eremuko zonifikazio xehatuko baldintzak II.3.2.3. «Zonifkazio xehatua» planoan (19-25 Eremuak) ezarritakoari egokitzen zaizkio, izaera arautzailez.
2.Eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintza partikularrak.
Gaur egungo baldintzetan finkatzen diren lurzati eraikien eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintzak eta beren oinarrizko sestra eta lerrokadurak proiektuaren antolamendu-planoetako II.4.2.3. planoan ezartzen dira.
3.Urbanizazio-obrak eta zerbitzu-azpiegiturak.
Eremuaren erdiko bidean aparkalekuak berrantolatu egingo dira, bidearen traza «Intxaurtxueta» 20. Eremuaren plangintza partzialean aurreikusten den bide honen jarraipenari egokitzeko, II.2. Eremuaren (sektorearen) urbanizazio-proiektuaren arabera.
4.Hirigintza-kudeaketa eta burutzapeneko baldintza juridikoak.
Urbanizazio-kargak finantzatzeko baldintzak:
Aparkalekuak berriro antolatzeari dagozkion urbanizazio-kargak Udalak finantzatuko ditu eta Intxaurtxuetako Eremuko II.2.B poligonoko jabeei dagokie indarrean dagoen Plan Partzialean aurreikusten den bide-konexioa burutzea.
20. HEE «INTXAURTXUETA»
Eremuaren azalera: 57.700 m
I.ANTOLAMENDUAREN IRIZPIDEAK ETA HELBURUAK
Eremuaren zerbitzura dauden egoitza-garapena eta ekipamenduen zuzkidura, «II.2. Eremuaren (sektorearen) Plan Partzialaren» babesean egindakoak, finkatu egingo dira eta Eremua adierazitako garapen-plangintzako zehaztapenen arabera kolmatatu egingo da.
II.HIRIGINTZA-ERREGIMEN OROKORRA
1.Kalifikazio orokorra.
A.20/20 ZONA (Egoitza-zona intentsiboa): 48.112 m
².·
Eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintza partikularrak:«II.2. Eremuaren (sektorearen) Plan Partzialaren» behin betiko onarpenaren testuan ezartzen diren baldintzei dagozkie eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintza partikularrak, betiere proiektu honek sartzen dituen antolamendu xehatuko aldaketa puntualak kontuan izanik aldaketa hauek zonifikazio xehatuaren planoan eta eraikuntza, jabari eta erabilerako planoan islatzen dira eta Hirigintza Arau Partikular honetako «Antolamendu Xehatua» III. atalean ezarritakoari jarraituz.
E.20/20 ZONA (Tokiko errepideak): (Azalera: 2.544 m
²).E.30/20 ZONA (Hiri-bide nagusiak): (Azalera: 1.080 m
²).G.10/20 ZONA (Ekipamendu komunitarioa): (Azalera: 3.763 m
²).H.10/20 ZONA (Ibai-ubideak: Deba ibaia): (Azalera: 2.201 m
²).2.Garapen eta burutzapeneko araubidea.
Lurzoruaren sailkapena: Lurzoru Urbanizagarria.
Plangintza garatzeko eta burutzeko erregimena: Plan Partzialaren zuzeneko burutzapena. Behin betiko onartu den «II.2. Eremuaren (sektorearen) Plan Partzialaren» zuzeneko burutzapena.
Jardun-programa: «Plan Partziala burutzea».
Hirigintza-aprobetxamendua esleitzeko erregimen orokorra: Garatzeko dauden aprobetxamenduen esleipenari dagokionez, «II.2. Eremuaren (sektorearen) Plan Partzialean» ezartzen denari jarraituko zaio.
III.ANTOLAMENDU XEHATUA
1.Kalifikazio xehatua.
Eremuko zonifikazio xehatuko baldintzak «II.2. Eremuaren (sektorearen) Plan Partzialean» ezartzen diren baldintzei egokituko zaizkie, betiere proiektu honetako «Zonifikazio Xehatua» II.3.2.3. planoan (hiri-eremua: 19-25 Eremuak) biltzen diren ondoko aldaketa puntualak aintzat hartuta:
Eibar-Gasteiz autobidearen San Bernabeko lotunearen emaitzazko bide-antolamendu berriaren ondoriozko aldake
«F2» eta «F4» lurzati pribatuak «H» eta «I» garaje-lurzati mugakideekiko lurpeko konexio-tartean zabaltzea.
Garajerako sarbide-arrapalan antolatuta dagoen «B» lurzatiaren behe-oineko aprobetxamendua legeztatzea eta aprobetxamendu hori Plan Partzialaren «G» lurzatiko behe-oinean simetrikoki antolatzea.
2.Eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintza partikularrak.
«II.2. Eremuaren (sektorearen) Plan Partzialean» antolatutako lurzatien osotasunerako ezartzen direnak, Proiektu honetako «Eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintzak. Lerrokadurak eta sestrak» II.4.2.3. planoan (hiri-eremua: 19-25 Eremuak) biltzen diren ondoko aldaketa puntualak aintzat hartuta:
Lurpean eraiki daitekeen lurzatiaren gehieneko inguratzailearen lerrokadura aldatzea Plan Partzialeko «F2» eta «F4» lurzatien kasuan, «H» eta «I» lurzati mugakideetatik hauetarako hurbilerraztasuna hobetzearren. Izan ere, azken lurzati hauek aurreko lurzatien aldeko bide-zortasuna dute soto-oinean, lurgainean, berriz, mantendu egingo dira erabilera publikoko zortasun-baldintzak.
Garajerako sarbide-arrapalan antolatuta dagoen «B» lurzatiaren behe-oineko aprobetxamendua legeztatzea eta aprobetxamendu hori Plan Partzialaren «G» lurzatiko behe-oinean simetrikoki antolatzea.
3.Urbanizazio-obrak eta hiri-zerbitzuetako azpiegiturak.
Zati batean burutu diren urbanizazio-obrak eta oraindik ere burutu gabe daudenak behin betiko onartu den «II.2. sektorearen urbanizazio-proiektuan» biltzen direnetara egokituko dira, betiere Eibar-Gasteiz autobidearen San Bernabeko lotunearen diseinuak ukitzen duen emaitzazko bide-antolamendu berriaren ondoriozko aldaketak kontuan izanik, hauetara egokitu beharko baita.
4.Kudeaketa eta burutzapeneko baldintza juridikoak.
Indarrean dagoen «II.2. Sektorearen Plan Partzialeko» C dokumentuari, «Etapa Plana», dagozkion baldintzak beteko dira. Izan ere, azken honek ondokoa arautzen du: Sektoreko hirigintza-jardunaren baldintza orokorrak; poligono-mugaketaren baldintza orokorrak 20.1. BU eta 20.2. BU burutzapen-unitateak bat datoz Plan Partzialaren II.2.A. eta II.2.B poligonoekin edo hirigintza-jardunerako unitateekin; urbanizazioaren garapenari dagozkion jarduteko etapak eta epeak; antolamenduz kanpoko erabilerak, eraikinak eta elementuak; lagapenak; zortasunak eta eraikuntza garatzeko baldintzak, proiektu honetan mantentzen direnak.
Plan Partzialean mugatutako poligono edo burutzapen-unitate bakoitzean jardun-sistema gisa konpentsazio-sistema aurreikusten den arren, jabeen erabateko adostasuna badago, nahikoa izango da kudeaketarako prozedura laburtuak erabiltzea, hala nola, borondatezko lurzatiketa, jada II.2.B poligonoa 20.2. BU burutzapen-unitatea kudeatzeko II.2.A poligonoaren kasuan erabilia.
21. HEE «ESTEIBAR»
Eremuaren azalera: 36.601 m
I.ANTOLAMENDUAREN IRIZPIDEAK ETA HELBURUAK
Plangintza orokorrean lurralde honetarako aurreikusitako industria-kalifikazioari eutsiko zaio aurreko II.3. Eremua (sektorea), Eibar-Gasteiz autobidearen antolamenduaren araberako mugaketa berregokitu ondoren.
GI-627 errepidearekiko lotunea antolatu egingo da; horretarako, Eremu honetarako sarbidea izango den eta honen bidez «Fagor-Ederlan» 22. Eremurako eta errepidearen mendebaldean dauden «Bainuetxea» 23. Eremurako eta «Almen» 25. Eremurako honetara sartzeko «Bainuetxea» 23. Eremura sartu beharko da lehenik sarbide izango den biribilune-soluzioa erabiliko da.
II.HIRIGINTZA-ERREGIMEN OROKORRA
1.Kalifikazio orokorra.
B.10/21 ZONA (Industria-zona arrunta): 34.395 m².
·
Eraikuntzako baldintza partikularrak:Eraikuntza-aprobetxamendua arautzeko baldintzak:
* Zonaren eraikigarritasuna (balioetsia): 0,4259 m
²(s)/m².* Zonaren eraikuntza-aprobetxamendua (balioetsia): 14.650 m
²(s).Eraikuntzaren forma arautzeko baldintzak:
* Eraikuntza-profila: S + II O.
* Eraikuntza-altuera: 10 m.
Plan Partzialak lurzati baten erabilera autonomo gisa hirugarren sektoreko erabilera ezartzea xedatzen badu, baimentzen den gehieneko profila soto eta hiru goi-oinekoa (S + III O) izango da eta eraikuntza-altuera 10 metrokoa.
·
Erabilerako baldintza partikularrak:Arau hauek garatzeko formulatu beharreko plangintza partzialari dagozkio.
E.10/21 ZONA (Hiriarteko errepideak): (Azalera: 423 m
²).H.10/21 ZONA (Ibai-ubideak: Deba ibaia): (Azalera: 1.783 m
²).2.Garapen eta burutzapeneko araubidea.
Lurzoruaren sailkapena: Lurzoru Urbanizagarria.
Plangintza garatzeko eta burutzeko erregimena: Plan Partziala.
Jardun-programa: «Plan partziala burutzea».
Hirigintza-aprobetxamendua esleitzeko erregimen orokorra:
Banaketa-eremua: «III» BE (Eremua banaketa-eremu independentea da, 3. BE).
Ereduzko aprobetxamendua 0,4002 m
²(s)(B.10)/m².3.Plangintza orokorreko lerruna duten antolamendu xeheturako zehaztapenak.
GI-627 errepidearen bi aldeetara dauden Eremuetarako sarbidea ebaztearren GI-627 errepidearekiko lotunea antolamendu xehatuko planoetan adierazitako kokapenean antolatuko da eta plangintza orokorreko lerruna izango du. Hala ere, urbanizazio-proiektuaren bitartez bere diseinuaren berregokitzeak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepide Departamentuak ezartzen duenari jarraituz, aldaketa puntualak eragin ditzake afektatutako Eremuen zonifikazioan eta hauek ez dute plangintza orokorreko edo garapen-plangintzako lerruna izango.
B-10 zonako (industria-zona arrunta) kalifikazio orokorra B-20 zonako (industria berezia) kalifikazio orokarrarekin aldatzea ez da honako Eremu honetan plangintza orokorreko lerruna duen zehaztapena eta, horrenbestez, adierazitako zehaztapena arau hauek garatzeko formulatu beharreko plangintza partzialari dagokio, baldin eta industria- eta zerbitzu-zona bat edo enpresa-parke bat eratzea bidezkotzat hartzen bada, aurreikusten den eskariaren arabera.
Eremua garatzeko Plan Partzialak 4 m-ko gutxienezko erretiroa errespetatuko du urbanizazio elementuetarako eta 12 m-koa eraikinetarako, EAEko Ibai-Erreken Bazterrak Antolatzeko Lurralde Planaren arabera.
III.ANTOLAMENDU XEHATUA
1.Kalifikazio xehatua.
II.3.1. eta II.3.2.3. planoetan grafiatzen den zonifikazio xehatuak izaera adierazgarria baino ez du, GI-627 errepidearekiko lotuneari buruzko oinarrizko antolamenduari dagokionean izan ezik.
Eremuko zonifikazio xehatuko gainerako baldintzak Arau hauek garatzeko formulatu beharreko Plan Partzialari dagozkio.
2.Eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintza partikularrak.
Baldintza partikular hauek arautzea Arau hauek garatzeko formulatu beharreko Plan Partzialari dagokio.
3.Urbanizazio-obrak eta hiri-zerbitzuetako azpiegiturak.
Garapen berriak, antolamendu berriaren emaitzazko espazio publikoen tratamenduari dagozkionak barne, ezartzeko beharrezkoak gertatzen diren urbanizazio-obra guztiak esparruaren osotasuna hartuko duen urbanizazio-proiektu batean hartu beharko dira aintzat.
GI-627 errepidearekiko lotunea burutzeko Udalak berariazko urbanizazio-proiektua idatzi beharko du; eta honek batera ebatzi beharko ditu Eremu honetarako, «Fagor-Ederlan» 22. Eremurako eta errepidearen mendebaldean dauden «Bainuetxea» 23. Eremurako eta «Almen» 25. Eremurako konexioak eta tokiko barne-bideen sarearekiko lotunea konexio hauen diseinura egokitu beharko da.
4.Kudeaketa eta burutzapeneko baldintza juridikoak.
Kudeatzeko eta burutzeko baldintza orokorrak:
Jardun-sistemaren ezarpena eta dagozkion burutzapen-unitateen mugaketa, hala badagokio, Plan Partzialari dagozkio.
GI-627 errepidearekiko lotuneko bideen sistema orokorrari dagokion lurzorua aldez aurretik lagako da, lotunea burutu ahal izateko. Hala gertatzen ez bada, adierazitako lurzorua besterenganatzearen bitartez lortuko da, indarrean dagoen legerian ezartzen denaren arabera.
Urbanizazio-proiektuak eta finantzaketa-baldintzak formulatzea:
GI-627 errepidearekiko bide-lotunearen berariazko urbanizazio-proiektuaz gain Administrazioak idatzi beharrekoa, Eremuaren osotasuna hartuko duen urbanizazio-proiektu bakarra bideratuko da.
Eremuaren urbanizazio-karga guztiak bertan barne hartzen diren lurren jabeei dagozkie.
Udalak burutu behar duen GI-627 errepidearekiko lotunearen burutzapenaren ondoriozko kargak lotuneak zerbitzatzen dituzten Eremuei egokituko zaizkie, Udalaren eta afektatutako partikularren artean izenpetutako hirigintza-hitzarmenean ezarritako baldintzetan.
Burutzapen-epeak:
Kudeaketa-proiektuak formulatzeko eta aurkezteko epeei dagokienez eta eraikuntza burutzeko eta urbanizatzeko betebeharrak betetzeko epeei dagokienez, Arau hauek garatzeko formulatu beharreko Plan Partzialean ezartzen denari eta, izaera ordezkatzailez, dokumentu honetan edo indarrean dagoen hirigintza-legerian izaera orokorrez ezartzen diren baldintzei jarraituko zaie.
22. HEE «FAGOR-EDERLAN»
Eremuaren azalera: 67.680 m
I.ANTOLAMENDUAREN IRIZPIDEAK ETA HELBURUAK
Eskoriatza eta Aretxabaletako udalerri mugakideetako lurrak okupatzen dituen Fagor-Ederlan enpresaren industria-garapena finkatu egingo da eta arautu egingo dira Deba ibaiaren ezkerraldean, ibaiaren eta Eibar-Gasteiz autobideak okupatzen duen lurzoruaren artean, kokatzen den bere jabetzako lurzatian zabaltzeko aukerak.
Garapen berrirako Eremuarekiko lotune berria antolatuko da eta honekin batera Eremu mugakideetarako eta GI-627 errepidearen beste aldean kokatzen diren Eremuetarako sarbideak.
II.HIRIGINTZA-ERREGIMEN OROKORRA
1.Kalifikazio orokorra.
B.10/22 ZONA (Industria-zona arrunta): (Azalera: 63.024 m
²).·
Eraikuntzako baldintza partikularrak:Eraikuntza-aprobetxamendua arautzeko baldintzak:
* Finkatzen diren gaur egungo eraikuntzen kasuan, arauzko eraikuntza-aprobetxamendua gaur egun finkatutako eraikuntzek duten formaren emaitzazkoa izango da.
* Arau Partikular hauetan lerrokadurak eta eraikuntza-altuera eta -profilak espreski definituta dituzten eraikuntza nagusiaren eta Deba ibaiaren ezkerraldean kokatzen den eraikuntza berriaren zabalkuntzen kasuan, arauzko eraikuntza-aprobetxamendua baimentzen den gehieneko inguratzaileari dagokio.
Eraikuntzaren forma arautzeko parametroak:
* Eraikuntza finkatua:
Eraikuntza horien profila eta altuera finkatuko da.
Eraikuntza berria Deba ibaiaren ezkerraldean kokatzen den lurzatian:
Eraikuntza-profila: S + I O.
Eraikuntza-altuera 22 m.
* Eraikuntza nagusia zabaltzea:
Eraikuntzaren profila eta altuera itsasten zaion eraikuntza nagusiarenetara egokituko da.
·
Erabilerako baldintza partikularrak:Gaur egun dauden industria-erabilera eta erabilera honen erabilera osagarriak finkatzea.
Garatu beharreko lurzatian industria arrunteko erabilerak eta honen erabilera osagarriak.
E.10/22 ZONA (Hiriarteko errepideak: Autobidea): (Azalera: 2.770 m
²).H.10/22 ZONA (Ibai-ubideak: Deba ibaia): (Azalera: 1.886 m
²).2.Garapen eta burutzapeneko araubidea.
Lurzoruaren sailkapena: Hiri-lurzorua. Deba ibaiaren eskuinaldean urbanizazioak finkatzen duen hiri-lurzorua eta Deba ibaiaren ezkerraldean bertan proiektatzen da zabalkuntza berria finkatu gabeko urbanizaziorik ez duen hiri-lurzorua.
Plangintza garatzeko eta burutzeko erregimena: «Zuzeneko burutzapena». Aginduzkoa izango da Eremuaren antolamendua eta urbanizazioa osorik aintzat hartuko duen Xehetasun Azterlana bideratzea, batez ere Deba ibaiaren ezkerraldean garatu gabe dagoen lurzatian.
Jardun-programa: «Burutzen», Arau Subsidiarioak behin betiko onartzen direnetik.
Hirigintza-aprobetxamendua esleitzeko erregimen orokorra: Indarrean dagoen legeriak xedatzen duenari jarraituko zaio eta Udalaren eta Fagor-Ederlan enpresaren artean GI-627 errepidetik sarbide berria burutzerakoan egotz daitezkeen urbanizazio-kargei zein lagapenei dagokienez egindako hirigintza-hitzarmenean ezartzen dena beteko da.
3.Plangintza orokorreko lerruna duten zehaztapenak.
FagoP-Ederlan enpresaren industria-erabilerei lotzen zaien lurzatiaren osotasuna gaur egun dagoen industriari lotuko zaio, betiere lurzati zatiezinaren baldintza betez gero. Lurzatia zatitu ahal izateko, egin daitekeen azpizatiketaren baldintzak arautuko dituen Arau Subsidiarioetako elementuak aldatzeko espedientea bideratu eta onartu beharko da.
III.ANTOLAMENDU XEHATUA
1.Kalifikazio xehatua.
Eremuko zonifikazio xehatuko baldintzak II.3.2.3. «Zonifikazio xehatua» planoan (19-25 Eremuak) ezarritakoari egokitzen zaizkio, izaera arautzailez.
Antolamenduaren ezaugarriak:
Eraikuntza berria Deba ibaiaren ezkerraldean: Industria-erabilerako aprobetxamendua: 5.200 m
² (s).Eraikuntza nagusiaren zabalkuntza: Antolamendu xehatuaren araberako aprobetxamendua, ezarritako gehieneko lerrokadura inguratzaileari eta itsasten direneko eraikuntza nagusiko profil- eta altuera-baldintzei jarraituz.
2.Eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintza partikularrak.
Proiektuko antolamendu-planoetako II.4.2.3. planoan ezartzen diren lurzatietako eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintzek ez dute izaera arautzailerik izango, Deba ibaiaren ezkerraldean antolatutako eraikuntza berriaren, aparkalekuen eta Fagor-en lurzatiaren osotasuneko berrurbanizazio pribatuaren antolamenduari dagokionez. Bestalde, plangintzaren garapen eta burutzapeneko baldintzak biltzen dituen Xehetasun Azterlanari dagokio lerrokadura, sestra, bolumenen antolamendu eta lurzatiaren barne-antolamenduaren behin betiko konfigurazio zehaztea, betiere ezarritako aprobetxamendu-mugak eta gehieneko profil eta altuerako mugak kontuan izanik.
Fagor-Ederlaneko eraikin nagusia zabaltzeko, aldiz, adierazitako II.4.2.3. planoan ezarritako eraikuntza-baldintzak lotesleak izango dira eta zabaltze-lanak baimentzen den eraikin nagusiaren lerrokadurak luzatzearen emaitzazko gehieneko inguratzailera mugatuko dira.
Gaur egun dagoen industriari lotzen zaion lurzatia Fagor-Ederlan industria-multzoari lotzen zaion lurzati zatiezina izango da.
Ibaiaren ezkerraldeko garapen berriko lurzatian soto bat eta goi-oin bateko profila (S + I O) ezarriko da eta profil hau eraikuntzaren inguratzaile bolumetrikoaren barruan gainditu ahal izango da, baldin eta bulego-oinak edo industria-erabilerarako zerbitzu osagarriak antolatzen badira, ezarritako eraikuntza-aprobetxamenduaren mugak kontuan izanik.
Lurzatiaren antolamenduak 100 m
²-ko aparkaleku bateko estandarra gutxienez beteko duen aparkaleku-zuzkidura hartzen du aintzat lurgainean.3.Urbanizazio-obrak eta hiri-zerbitzuetako azpiegitura.
Eremuaren antolamenduaren emaitzazko espazio pribatu guztiak berriro urbanizatu egingo dira, proiektu honetan aintzat hartzen denari jarraituz.
Lurzati pribatua berriro antolatu eta urbanizatuko da, Xehetasun Azterlanak aurreikusten duen antolamenduaren arabera, eta horretarako antolatutako esparruaren osotasunari dagokion urbanizazio-proiektua idatziko da.
GI-627 errepidearekiko lotunea burutzeko Udalak berariazko urbanizazio-proiektua idatzi beharko du; eta honek batera ebatzi beharko ditu «Esteibar» 21. Eremuaren bitartez «Fagor-Ederlan» 22. Eremurako eta errepidearen beste aldean dauden «Bainuetxea» 23. Eremurako eta «Almen» 25. Eremurako konexioak eta tokiko barne-bideen sarearekiko lotunea konexio hauen diseinura egokitu beharko da.
4.Hirigintza-kudeaketa eta burutzapeneko baldintza juridikoak.
Kudeatzeko eta burutzeko baldintza orokorrak:
Proiektuaren antolamendu-aurreikuspenen zuzeneko burutzapena, aldez aurretik esparruaren osotasuna hartuko duen Xehetasun Azterlana eta dagokion urbanizazio-proiektua bideratuta.
A.E. 22/1 Desjabetazpen Eremu bat mugatzen da, Eibar-Gasteiz autobideak eragingo duen lurrei dagokiena.
Urbanizazio-kargak finantzatzeko baldintzak:
Lurzati pribatua berriro antolatzeari dagozkion urbanizazio-kargak Eremuko jabeek finantzatuko dituzte.
Udalak burutu behar duen GI-627 errepidearekiko lotunearen burutzapenaren ondoriozko kargak lotuneak zerbitzatzen dituzten Eremuei egokituko zaizkie, Udalaren eta afektatutako partikularren artean izenpetutako hirigintza-hitzarmenean ezarritako baldintzetan.
Burutzapen-epeak:
Urbanizazio- eta eraikuntza-betebeharrak betetzeko epeak ezartzeari dagokionez, Arau hauetako Hirigintza Arau Orokorretan izaera orokorrez ezartzen diren baldintzetan xedatzen denari jarraituko zaio. Nolanahi ere, aurreikusten den eraikuntza berria burutu nahi izanez gero, ezarritako urbanizazio-kargak bete beharko dira.
23. HEE «BAINUETXEA»
Eremuaren azalera: 63.075 m
I.ANTOLAMENDUAREN IRIZPIDEAK ETA HELBURUAK
Plangintza orokorrean lurralde honetarako aurreko II.6 Eremua aurreikusten den industria-kalifikazioari eutsi egingo zaio, «II.6. Sektorearen Plan Partzialean» ezarritako antolamendu xehatuaren arabera, baina Udal Batzarrak 2002/09/27ko erabakiaren ondorioz Testu Bateginaren idazketan ezarritako aldaketa puntuala kontuan hartuta, T-1 eta T-2 lurzatien eraikuntza-probetxamenduari buruzkoa, alegia.
Industria-garapen berria bateragarria izango da antzinako trenbidearen plataforma bidegorri edo ibilbide berezietako sare gisa erabiltzeko mantentzearekin, betiere osotasunaren antolamendu xehatu berriaren ondoriozko doikuntzak aintzat hartuta.
Esparruan dauden zuhaiztiak eta berdeguneak zaindu egingo dira eta Eremuko espazio libreen sistemara gehituko dira, plangintza partzialean aintzat hartzen denari jarraituz.
GI-627 errepidearekiko lotunea antolatu egingo da; horretarako, errepidearen ekialdean dauden «Esteibar» 21. Eremurako eta «Fagor-Ederlan» 22. Eremurako eta errepidearen mendebaldean dauden «Bainuetxea» 23. Eremurako eta «Almen» 25. Eremurako honetara sartzeko «Bainuetxea» 23. Eremura sartu beharko da lehenik sarbide izango den biribilune-soluzioa erabiliko da, II.6. Sektorearen Plan Partzialean aurreikusitako antolamenduaren arabera.
II.HIRIGINTZA-ERREGIMEN OROKORRA
1.Kalifikazio orokorra.
B.20/23 ZONA (Industria berezia): 59.995 m².
·
Eraikuntzako baldintza partikularrak:Eraikuntza-aprobetxamendua arautzeko baldintzak:
* Zonaren eraikigarritasuna (balioetsia): 0,4950 m
²(s)/m².* Zonaren eraikuntza-aprobetxamendua (balioetsia): 29.695 m
²(s).Erabilerako baldintza partikularrak: II.6 Sektorearen Plan Partzialean ezarritako baldintzei dagozkie, bere behin betiko onarpenaren emaitzari jarraituz, baina T-1 eta T-2 lurzatiei dagozkien aldaketa puntualak kontuan hartuta, Hirigintza Araua Partikular honen III. ataldean (Antolamendua Xehakatua) ezarritakoaren arabera.
E.10/23 ZONA (Hiriarteko errepideak): (Azalera: 915 m
²).E.50/23 ZONA (Ibilbide berezietako sarea - Bidegorria): (Azalera: 2.165 m
²).2.Garapen eta burutzapeneko araubidea.
Lurzoruaren sailkapena: Lurzoru Urbanizagarria.
Plangintza garatzeko eta burutzeko erregimena: Plan partziala.
Jardun-programa: «Plan partziala burutzea».
Hirigintza-aprobetxamendua esleitzeko erregimen orokorra:
Banaketa-eremua: «IV» BE. (Eremua banaketa-eremu independentea da, 2. BE).
Ereduzko aprobetxamendua: 0,4708 m
²(s)(B.20)/ m².3.Plangintza orokorreko lerruna duten antolamendu xehaturako zehaztapenak.
GI-627 errepidearen bi aldeetara dauden Eremuetarako sarbidea ebaztearren GI-627 errepidearekiko lotunea antolamendu xehatuko planoetan adierazitako kokapenean antolatuko da eta honek bideratzen ari den eta plangintza partzialean aurreikusten den antolamendua aldatzen du zati batean. Honen oinarrizko antolamenduak plangintza orokorreko lerruna izango du. Hala ere, urbanizazio-proiektuaren bitartez bere diseinuaren berregokitzeak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepide Departamentuak ezartzen duenari jarraituz, aldaketa puntualak eragin ditzake afektatutako Eremuen zonifikazioan eta hauek ez dute plangintza orokorreko edo garapen-plangintzako lerruna izango.
III.ANTOLAMENDU XEHATUA
1.Kalifikazio xehatua.
Eremuko zonifikazio xehatuko baldintzak «II.6. Sektorearen Plan Partzialak» ezartzen dituen zehaztapenetara egokituko dira, GI-627 errepidearekiko lotunearen antolamenduaren ondoriozko aldaketak kontuan izanik, baina T-1 eta T-2 lurzatiei buruzko honako aldaketa puntual hauekin:
T-1 lurzatiko antolamenduaren ezaugarriak:
Soto oineko probetxamendua: 1.350 m².
Behe oineko probetxamendua:
* Garaje erabilerako probetxamendua: 250 m².
* Merkataritza erabilerako probetxamendua: 250 m².
* Erabilera tertziarioetako probetxamendua: 100 m².
Lehen oineko probetxamendua:
* Merkataritza erabilerako probetxamendua: 525 m².
* Erabilera tertziarioetako probetxamendua: 75 m².
2-6 oinetako probetxamendua:
* Erabilera tertziarioetako probetxamendua (680 m
²/oin): 3.400 m².Sestra gaineko probetxamendua, guztira, T-1 lurzatian 4.600 m
² (s).T-2 lurzatiko antolamenduaren ezaugarriak:
Soto oineko probetxamendua: 1.350 m².
Behe oineko probetxamendua:
* Garaje erabilerako probetxamendua: 250 m².
* Gizarte erabilerako probetxamendua: 250 m².
* Erabilera tertziarioetako probetxamendua: 100 m².
Lehen oineko probetxamendua:
* Gizarte ekipamendurako erabilerako probetxamendua: 525 m².
* Erabilera tertziarioetako probetxamendua: 75 m².
2-6 oinetako probetxamendua:
* Erabilera tertziarioetako probetxamendua (680 m
²/oin): 3.400 m².Sestra gaineko probetxamendua, guztira, T-1 lurzatian: 4.600 m
² (s).2.Eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintza partikularrak.
«II.6. Sektorearen Plan Partziala» jarritako araudia, T-1 eta T-2 lurzatiei buruzko aldaketa hauekin:
Mugatutako sestra gaineko lurzati eraikigarri guztia da 29 m-ko aurrealdea eta 30 m-ko sakonera dituena, gehienezko lerrokadura inguratzaileek definitua, oineko gehienezko okupazio baimendua zehazten duena.
2-6 bitarteko oinetan hegalkin ireki nahiz itxiak baimentzen dira, 1,50 m sakonera baino handiagoa eta fatxadaren perimetroaren %75 baino luzera handiagoa ez badute, oin bakoitzeko baimentzen den probetxamendua agortzeraino.
Indarrean dagoen Plan partzialak ezarritako gainerako profil eta garaiera baldintzak mantendu egiten dira.
3.Urbanizazio-obrak eta hiri-zerbitzuetako azpiegiturak.
Garapen berriak ezartzeko beharrezkoak gertatzen diren eta «II.6. Sektorearen Plan Partzialean» aurreikusten diren urbanizazio-obrak, antolamendu berriaren emaitzazko espazio publikoen tratamenduari dagozkionak barne, esparruaren osotasunari dagozkion urbanizazio-proiektuan hartu beharko dira aintzat.
GI-627 errepidearekiko lotunea burutzeko Udalak berariazko urbanizazio-proiektua idatzi beharko du; eta honek batera ebatzi beharko ditu «Bainuetxea» 23. Eremurako eta errepidearen beste aldean dauden «Esteibar» 21. Eremurako eta «Fagor-Ederlan» 22. Eremurako konexioak eta tokiko barne-bideen sarearekiko lotunea konexio hauen diseinura egokitu beharko da.
Ibilbide berezietako sarearen edo bidegorriaren urbanizazioa eta tratamendua Plan Bereziak eta hau garatzeko idatzi beharreko urbanizazio-proiektuak, betiere Eremuaren urbanizazioa burutu aurretik formulatuz gero, zehazten dituzten eraikuntza- eta urbanizazio-baldintzen arabera egingo da.
4.Kudeaketa eta burutzapeneko baldintza juridikoak.
Indarrean dagoen Plan Partzialak ezarritakoak, zehazki «Etapa Plana» izeneko dokumentuan jasotakoak, hantxe arautzen baitira Hirigintza Jarduketaren baldintza orokorrak.
Halaber, II.6 Sektorerako Konpentsazio Proiektuaren aldaketa tramitatu beharko da, dokumentu honetan T-1 eta T-2 lurzatiei esleitzen zaizkien probetxamendu aldaketei dagokienez.
GI-627 errepidearekiko lotuneko bideen sistema orokorrari dagokion lurzorua aldez aurretik lagako da, lotunea burutu ahal izateko. Hala gertatzen ez bada, adierazitako lurzorua besterenganatzearen bitartez lortuko da, indarrean dagoen legerian ezartzen denaren arabera.
Udalak burutu behar duen GI-627 errepidearekiko lotunearen burutzapenaren ondoriozko kargak lotuneak zerbitzatzen dituen Eremuei egokituko zaizkie, Udalaren eta afektatutako partikularren artean izenpetutako hirigin-tza-hitzar-menean ezarritako baldintzetan.
24. HEE «PARKEA»
Eremuaren azalera: 63.245 m
I.ANTOLAMENDUAREN IRIZPIDEAK ETA HELBURUAK
Lurralde hau hiri-parke gisa gaineratuko zaio espazio libreen sistemari eta, honela, populazio osoaren zerbitzura dauden espazio libreetako erabilera bereizgarriak eta hauek bateragarriak diren ekipamendu komunitarioko erabilerak bertan finka daitezen bultzatuko da.
II.HIRIGINTZA-ERREGIMEN OROKORRA
1.Kalifikazio orokorra.
F.10/24 ZONA (Espazio Libreak: Hiri-parkea): (Azalera: 63.245 m
²).·
Eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintza partikularrak:Arau hauek garatzeko formulatu beharreko Antolamendu Plan Bereziei dagokie hauek arautzea.
2.Garapen eta burutzapeneko araubidea.
Lurzoruaren sailkapena: Lurzoru Urbanizagarria.
Plangintza garatzeko eta burutzeko erregimena: «Antolamendu-plan berezia».
Jardun-programa: «Antolamendu-plan berezia burutzea».
III.ANTOLAMENDU XEHATUA
1.Kalifikazio xehatua.
Eremuko zonifikazio xehatuaren baldintzak Arau hauek garatzeko formulatu eta bideratu behar den Antolamendu Plan Bereziak definitzen ditu.
2.Urbanizazio-obrak eta hiri-zerbitzuetako azpiegiturak.
Hiri-parkea gaitzeko Eremuaren Antolamendu Plan Bereziak zehazten dituenak.
3.Hirigintza-kudeaketa eta burutzapeneko baldintza juridikoak.
Kudeatzeko eta burutzeko baldintza orokorrak:
Dagozkion Plan Berezia eta urbanizazio-proiektua bideratzea.
«Bainuetxea» 23. Eremuaren eta «Almen» 25. Eremuaren artean Parke gisa mugatutako lurzoruan halakotzat mugatu den udal-jabetzako lurzorua ere barne hartuko da.
Horrenbestez, ez da inolako desjabetze-esparrurik mugatzea aurreikusten eta Plan Bereziari dagokio halako esparrurik mugatzea, baldin eta Eremuaren antolamendua osatzeko halakorik gaineratu behar bada.
Urbanizazio-kargak finantzatzeko baldintzak:
Aurreikusten den antolamenduari dagozkion urbanizazio-kargak jarduten duen administrazioak finantzatuko ditu.
25. HEE «ALMEN»
Eremuaren azalera: 43.611 m
I.ANTOLAMENDUAREN IRIZPIDEAK ETA HELBURUAK
Irakaskuntza-ekipamendurako erabileretara eta honen erabilera osagarrietara zuzentzen den eraikuntza garapena finkatu egingo da, hauek zabaltzeko aukerak arautu egingo dira eta emaitzazko lurzati pribatua berriro urbanizatzeko baldintzak hartuko dira aintzat.
II.HIRIGINTZA-ERREGIMEN OROKORRA
1.Kalifikazio orokorra.
G.10/25 ZONA (Irakaskuntza-ekipamendua): (Azalera: 43.611 m
²).·
Eraikuntzako baldintza partikularrak:Eraikuntza-aprobetxamendua arautzeko baldintzak:
* Finkatzen diren gaur egungo eraikuntzen kasuan, arauzko eraikuntza-aprobetxamendua gaur egun finkatutako eraikuntzek duten formaren emaitzazkoa izango da.
* Arau Partikular hauetan beren lerrokadurak eta eraikuntza-profila eta -altuera espreski definituta dituzten eraikuntza nagusia eta kirol anitzetarako Eremuaren hegoaldean kokatzen den eraikuntza berria zabaldu nahi izanez gero, arauzko eraikuntza-aprobetxamendua baimentzen den gehieneko inguratzaileari dagokio.
Eraikuntzaren forma arautzeko parametroak:
* Eraikuntza finkatua:
Eraikuntza horien profila eta altuera finkatuko da.
* Eraikuntza berria kirol anitzetarako Eremuaren hegoaldean dagoen lurzatian:
Eraikuntza-profila: S + III O.
Eraikuntza-altuera: 12 m.
* Eraikuntza nagusia zabaltzea:
Eraikuntzaren profila eta altuera itsasten deneko eraikuntza nagusiaren profil eta altuerari egokituko zaio.
·
Erabilerako baldintza partikularrak:Gaur egun dauden irakaskuntza-ekipamendurako erabilera eta erabilera osagarriak finkatzea.
Irakaskuntza-ekipamendurako erabilerak eta erabilera osagarriak garatzeko dagoen lurzatian.
2.Garapen eta burutzapeneko araubidea.
Lurzoruaren sailkapena: Hiri-lurzorua.
Plangintza garatzeko eta burutzeko erregimena: «Zuzeneko burutzapena». Aginduzkoa izango da Eremuaren antolamendu eta urbanizazio osoa aintzat hartuko duen Xehetasun Azterlana bideratzea.
Jardun-programa: «Burutzen», Arau Subsidiarioak behin betiko onartzen direnetik.
Hirigintza-aprobetxamendua esleitzeko erregimen orokorr: Indarrean dagoen legeriak ezartzen duenari jarraituko zaio.
III.ANTOLAMENDU XEHATUA
1.Kalifikazio xehatua.
Eremuko zonifikazio xehatuko baldintzak II.3.2.3. «Zonifikazio xehatua» planoan (19-25 Eremuak) ezarritakoari egokitzen zaizkio, izaera arautzailez.
Antolamenduaren ezaugarriak:
Eraikuntza berria:
Goi-oinetako ekipamendu-erabileretarako aprobetxamendua: 7.500 m
² (s).Eraikuntza nagusia zabaltzea:
Antolamendu xehatuaren araberako aprobetxamendua, ezarritako gehieneko lerrokadura inguratzaileen eta itsasten direneko eraikuntza nagusiaren profil- eta altuera-baldintzen arabera.
2.Eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintza partikularrak.
Proiektuaren antolamendu-planoetako II.4.2.3. planoan ezartzen diren lurzatietako eraikuntza, jabari eta erabilerako baldintzek ez dute izaera arautzailerik izango eraikuntza berriaren, aparkalekuen eta Almengo lurzatiaren osotasuneko berrurbanizazio pribatuaren antolamenduari dagokionez. Bestalde, plangintzaren garapen eta burutzapeneko baldintzak biltzen dituen Xehetasun Azterlanari dagokio lerrokadura, sestra, bolumenen antolamendu eta lurzatiaren barne-antolamenduaren behin betiko konfigurazio zehaztea, betiere ezarritako aprobetxamendu-mugak eta gehieneko profil eta altuerako mugak kontuan izanik.
Aginduzkoa izango da kirol anitzetarako Eremuaren Hegoaldean kokatzen den eraikuntza berrian ezarritako erabileren zerbitzurako aparkalekura bereziki zuzenduko den soto-oin bat edo erdisoto-oin bat gutxienez guztiz edo zati batean antolatzea. Aparkaleku-plazen zuzkidurak Eremua berriro antolatzearen ondorioz galtzen diren aparkaleku-plazen kopurua gainditu beharko du.
Ez dira hegalkinak arautzeko baldintzak ezartzen, ekipamendura zuzenduko den eraikuntza berriak izango dituen ezaugarri bereziak direla-eta.
Almengo eraikuntza nagusia zabaltzeko, aldiz, adierazitako II.4.2.3. planoan ezarritako eraikuntza-baldintzak lotesleak izango dira eta zabaltze-lanak baimentzen den eraikuntza nagusiaren lerrokadurak luzatzearen emaitzazko gehieneko inguratzailera mugatuko dira.
Kirol-pisten zerbitzura dagoen maileriaren zona babesteko estalki bat antolatzea baimenduko da, formulatu beharreko Xehetasun Azterlanak ezartzen duenari jarraituz.
3.Urbanizazio-obrak eta hiri-zerbitzuetako azpiegiturak.
Eremuaren antolamenduaren emaitzazko espazio pribatu guztiak berriro urbanizatuko dira, proiektu honetan ezartzen denari jarraituz.
Horrenbestez, berriro antolatu eta urbanizatuko da lurzati pribatu osoa, Xehetasun Azterlanak aurreikusten duen antolamenduaren arabera eta, horretarako, antolatzen den esparruaren osotasuna hartuko duen urbanizazio-proiektua idatziko da.
4.Hirigintza-kudeaketa eta burutzapeneko baldintza juridikoak.
Kudeatzeko eta burutzeko baldintza orokorrak:
Proiektuaren antolamendu-aurreikuspenen zuzeneko burutzapena, aldez aurretik esparruaren osotasuna hartuko duen Xehetasun Azterlana eta dagokion urbanizazio-proiektua bideratuta.
Urbanizazio-kargak finantzatzeko baldintzak:
Lurzati pribatua berriro antolatzeari dagozkion urbanizazio-kargak Eremuko jabeek finantzatuko dituzte.
Burutzapen-epeak:
Urbanizazio- eta eraikuntza-betebeharrak betetzeko epeak ezartzeari dagokionez, Arau hauetako Hirigintza Arau Orokorretan izaera orokorrez ezartzen diren baldintzetan xedatzen denari jarraituko zaio. Nolanahi ere, aurreikusten den eraikuntza berria burutu nahi izanez gero, ezarritako urbanizazio-kargak bete beharko dira.
26. HEE «ELORRETA»
Eremuaren azalera: 39.943 m
I.ANTOLAMENDUAREN IRIZPIDEAK ETA HELBURUAK
Lurralde hau hiri-garapenari gaineratuko zaio, dentsitate baxuko tipologiako familia bakarreko etxebizitza itsatsiak eta familia bakarreko edo familia biko etxebizitzak lurzati isolatuan egoitzazko eraikuntza-garapena planteatuko da bertan, Bolibarrerako errepidean oinarriturik, errepide honen eta Bolibar errekaren artean.
Bolibarrerako errepidearekin gune bakar batean lotuko diren tokiko barne-bideak antolatuko dira, bide hauen bitartez garapen berriko lurzatietan aurreikusten diren eraikuntzetarako hurbilerraztasun-beharrak erantzutearren.
Bolibarrerako errepidera ematen duen aldean babeseko banda berde bat antolatuko da, errepidea zabaldu ahal izateko erreserba-zona gordez.
Bolibar ibaiaren ertzean oinezkoentzako urbazterreko pasealekua antolatuko da, dagozkion babes-zonak gordeko dira eta, nolanahi ere, zonan integratuko den urbanizazio biguneko tratamendua antolatuko da, gunearen izaera naturalari eutsiz.
Hirigunearen eta GI-627 errepidearen saihesbidearen artean berdegune bat antolatuko da.
II.HIRIGINTZA-ERREGIMEN OROKORRA
1.Kalifikazio orokorra.
A.30/26 ZONA (Garapen baxuko eraikuntzarako egoitza zona): (Azalera: 38.241 m
²).·
Eraikuntzako baldintza partikularrak:Eraikuntza-aprobetxamendua arautzeko baldintzak:
* Zonaren eraikigarritasuna (balioetsia): 0,2789 m
²(s)/m².* Zonaren eraikuntza-aprobetxamendua (balioetsia): 10.665 m
²(s).Eraikuntzaren forma arautzeko parametroak:
* Eraikuntza itsatsia:
Eraikuntza-profila: S + II O + E.
Eraikuntza-altuera: 7,50 m.
* Lurzati isolatuko eraikuntza.
Eraikuntza-profila: S + III O.
Eraikuntza-altuera: 9,00 m.
·
Erabilerako baldintza partikularrak:Gehieneko etxebizitza-kopurua (Plan partzialak finkatzen dituen etxebizitzak barne.): 51 etx.
E.20/26 ZONA (Hiriarteko errepideak): (Azalera: 1.424 m
²).E.50/26 ZONA (Bidegorria): (Azalera: 168 m
²).H.10/26 ZONA (Ibai uharkak: Bolibar erreka): (Azalera: 110 m²)
2.Garapen eta burutzapeneko araubidea.
Lurzoruaren sailkapena: Lurzoru Urbanizagarria.
Plangintza garatzeko eta burutzeko erregimena: Plan partziala.
Jardun-programa: Plan partziala burutzea.
Hirigintza-aprobetxamendua esleitzeko erregimen orokorra:
Banaketa-eremua: V BE (Eremua banaketa-eremu independentea da, 5. BE).
Ereduzko aprobetxamendua: 0,2670 m
²(s)A.30/m².3.Plangintza orokorreko lerruna duten antolamendu xehaturako zehaztapenak.
II.3.1. planoan grafiatzen den zonifikazio xehatuak izaera argitzailea baino ez du, Bolibar ibaiaren ertzeko pasealekuaren antolamenduari dagokion oinarrizko antolamendua izan ezik, honek gaur egun dagoen urbazterreko landaredia eta zuhaiztiak gordetzen ditu, gaur egungo ibai-ubidearen baldintzak egoera naturalean mantenduz eta gutxienez 4 m-ko erretiroa gordez urbanizazio elementuetarako eta 12 m-koa eraikuntzetarako.
Plan Partzialak Eremuko baserri eta eraikinak guztiz edo zati batean mantentzen baditu, Plan Partzialaren antolamenduak hauetarako sarbideak barne-bideen bidez antolatzea eta gaur egun Bolibarrerako errepidetik bideratzen diren sarbideak deuseztatzea hartu beharko du aintzat.
Ildo honetan, adierazitako errepidetik Eremurako lotune bakarra antolatu beharko da eta lotune honen diseinua Gipuzkoako Foru Aldundiaren Errepide Departamentuak ezartzen dituen baldintzetara egokitu beharko da.
Plan Partzialak Arau Subsidiario hauetan aintzat hartzen den bidegorriaren edo ibilbide berezietako sarearen trazadura integratuko du bere antolamenduaren barruan, betiere Eremuko zona mugakideetako trazadurarekin lotzea aurreikusiz. Bidegorriaren trazadura eta dimentsioak dagokion Plan Berezian, aldez aurretik halakorik idatzi bada, ezartzen diren zehaztapenei egokituko zaizkie.
Eremuaren barneko muga Bolibar ibaiaren ubidearen ertzean eta honetan jardun gabe ibaiaren jabari publikoaren mugaketa-lerroari dagokiona da eta, hori dela-eta, plangintza partzialak muga eta, horrenbestez, Eremuaren azalera berregokitu nahi badu, berregokitzapen hau ez da plangintza orokorraren barruan lerrun arautzailea duen zehaztapen-aldaketatzat hartuko.
III.ANTOLAMENDU XEHATUA
1.Kalifikazio xehatua.
Eremuko zonifikazio xehatuko baldintzak dagokion Plan Partzialak Arau Partikular hauek garatuz ezartzen dituen zehaztapenetara egokituko dira.
2.Urbanizazio-obrak eta hiri-zerbitzuetako azpiegiturak.
Garapen berriak ezartzeko beharrezko urbanizazio-obra guztiak, Bolibarrerako errepidetik Eremurako sarbidea gauzatzeari buruzkoak barne; Bolibar ibaiaren urbazterreko pasealekuaren tratamendua; bidegorriaren urbanizazioa, bidegorriak zona mugakideetara dituen konexioak barne; eta zerbitzu-azpiegitura guztien udal-sare orokorretarako beharrezko lurpeko konexioak antolatutako aprobetxamenduei esleitzen zaizkien kargak izango dira, nahitaez.
3.Kudeaketa eta burutzapeneko baldintza juridikoak.
Kudeatzeko eta burutzeko baldintza orokorrak:
Plan Partzialari dagokio jardun-sistema ezartzea eta dagozkion burutzapen-unitateak, hala badagokio, mugatzea.
Urbanizazio-proiektua formulatzea:
Eremuaren osotasunerako urbanizazio-proiektu bakarra bideratuko da.
Burutzapen-epeak:
Kudeaketa-proiektuak formulatzeko eta aurkezteko epeei dagokienez eta eraikuntza burutzeko eta urbanizatzeko betebeharrak betetzeko epeei dagokienez, Plan Partzialean ezartzen denari eta, izaera ordezkatzailez, dokumentu honetan edo indarrean dagoen hirigintza-legerian izaera orokorrez ezartzen diren baldintzei jarraituko zaie.
KATALOGATUTAKO ELEMENTUEN ZERRENDAK
2.1. HISTORIA ETA ARKITEKTURA ALDETIK INTERESA DUTEN KATALOGATUTAKO ELEMENDUAK
2.1.1. Kultur Ondare Kalifikatuak edo Kalifikazioa irekita dutenak.
Kultur Ondare Kalifikatuak:
Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legearen Lehenengo Xedapen Gehigarriak eta 1964ko urtarrilaren 17ko Aginduak xedatutakoaren arabera, Eskoriatzako «Kultur Ondare Kalifikatu» gisa katalogatuta, Monumentu kategoriaren barruan daude ondorengo eraikuntzak:
Gaztañadui jauregia.
Otadui etxea (Errosario Santuaren ospitale zaharra).
Kalifikazioa irekita duten Kultur Ondareak:
Zalbidegoitia jauregia (Hidalga etxea). / 1980ko abuztuaren 13an irekia.
Eskoriatzako hirigune historikoa / 1988ko uztailaren 18an irekia (Monumentu Multzoaren kategoria).
2.1.2. Kultur Ondare gisa Inbentariatuak edo inbentarioan sartzeko espedientea irekita dutenak.
Inbentariatutako Kultur Ondareak:
Apotzagako kanposantua / 1994ko urriaren 21eko Ebazpena (Monumentu Multzoaren kategoria).
Inbentarioan sartzeko espedientea irekita duten Kultur Ondareak.
Zubiateko Eltzegintzako Labea / 2000ko urtarrilaren 19an irekia.
2.1.3. Historia eta arkitektura aldetik interesa duten beste eraikuntza eta elementu batzuk.
Interes aipagarridunak:
Zarimuzko San Pedro eliza.
Mazmelako Andre Mariaren Zeruratzearen eliza.
Bolibarko San Migel eliza.
Udaletxea.
Mañarte baserria (Marin).
Isasi baserria (Marin).
Palaziokua baserria (Marulanda-Zarimutz).
Okarantza baserria (Apotzaga).
Uriarte (Uxarte) baserria (Mendiola).
Adrianena (Adrixenena) baserria (Gaztañadui-Mazmela).
Isasbiribil baserria (Mazmela).
Agiriano (Agiñao) baserria (Bolibar).
Etxeberriaundi baserria (Bolibar).
Ibarraundia baserria (Intxaurtxueta).
Eskoriatzako geltokia anglo-euskal-nafar trenbidea.
Olazar burdinola (aztarnak).
Elorretagoikoa errota (Bolibarrerantzako irteera).
Elorretabekoa errota (Bolibarrerantzako irteera).
Gaz Gaztainadiko Errota baserria (Mazmela).
Herriko garbilekua eta Iturrizar iturria.
Apotzagako San Migel eliza.
Maringo Santa Maria Magdalena eliza.
Maringo Santa Luzia ermita.
Mendiolako San Joan Bataiatzailearen eliza.
Gellaoko Andre Mariaren Zeruratzearen eliza.
Mesedeetako Amaren komentua.
Eskoriatzako San Pedro eliza.
Ingurumen edo herri mailako interesa dutenak:
Aranburuzabala 2.
Aranburuzabala 3.
Aranburuzabala 4.
Aranburuzabala 9.
Aranburuzabala 13.
Aranburuzabala 18.
Aranburuzabala 22 (Zati baten babesa: Behe solairuan dagoen sartzeko tartea).
Jose Arana 1.
Jose Arana 5-7-9 (Mendia etxea).
Jose Arana 13 (Zati baten babesa: Fatxada).
Jose Arana 14.
Jose Arana 16.
Jose Arana 18.
Gaztañadui 7.
Hidalga 4 (udaletxe zaharra).
Kuriaren etxea (Santa Marina plaza 1).
Aingeru Guarda ermita.
San Pedro Apostoluaren kapera (kanposantua).
Zorautz baserria (herrigunea).
Hirigune Historikoko Aranburuzabala-Arana zubia.
Aranebekoa baserria (Apotzaga).
Apotzagako San Bernabe ermita.
Apotzagako iturria (elizaren ondoan).
Gaztañadui baserria (Apotzaga).
Txarroalde baserria (Apotzaga) (zati baben babesa: Beheko solairua).
Arruaga baserria (Apotzaga) (zati baben babesa: Beheko solairua).
Abadetxea (Apotzaga).
Altunena baserria (Apotzaga).
Santa Luzia ermita (Bolibar).
Atalluena baserria (Bolibar).
Bolibarko garbilekua.
Etxeberriko errota (Bolibar).
Aitzorrozko Santa Kruz ermita (Bolibar).
Erañako San Andres ermita (Bolibar).
Esibei baserria (Bolibar) (zati baten babesa: Sartzeko tartearen ateburu landua).
Uriguen baserria (Bolibar).
Paduako San Antonio ermita (Gellao).
Gellaogarai baserria (Gellao).
Etxabe baserria (Gellao).
Etxabeazpikoa baserria (Gellao).
Benta etxea (Gaztañadui-Mazmela).
San Bartolome ermita (Mazmela).
Kaminokua baserria (Gaztañadui-Mazmela).
Santa Colomba ermita (Gazatañadui-Mazmela).
Udadariontxiki baserria (Gaztañadui-Mazmela).
Iramain baserria (Mazmela).
Mazmelako Abadetxea.
Kaparrategi baserria (Gaztañadui-Mazmela).
KaKamineroen etxea (Gaztañadui-Mazmela).
San Andres ermita (Marulanda-Zarimutz).
Garate baserria (Mendiola).
San Joan Txiki ermita (Mendiola).
San Jorge ermita (Mendiola kanposantuko kapera).
Arretxena baserria (Mendiola).
Areano (Ariakua) baserria (Mendiola).
Uriaga baserria (Mendiola).
Segurena baserria (Zarimutz).
Uruburu baserria (Zarimutz).
Abadetxea (Zarimutz).
Marulanda errota.
Marulandako Zurungo Bentako zubia.
Potajena baserria (Zarimutz) (zati baben babesa: Beheko solairua).
Buruntzano baserria (Zarimutz).
Mañurti baserria (Marin) (zati baten babesa: Sarrerako arkua eta beheko solairuko tartea).
Marin elizateko Abadetxea.
Maringo kanposantua.
Belategi baserria (Marin).
Erregena baserria (Marin).
Laudiogoikoa baserria (Marin).
Laudiobekoa baserria (Marin).
2.2. INTERES ARKEOLOGIA DUTEN KATALOGATUTAKO ELEMENTUAK
2.2.1. Guen Gune megalitikoak.
Elgea-Artia eta Kurutzeberriko estazio megalitiko guztiek Kalifikatutako Kultur-ondare Deklarazioa eskuratzeko hasierako espedientea dute, Monumento Multzo kategoriarekin, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailordetzak 2000ko maiatzaren 19an eta 2001eko otsailaren 5ean ebatzitakoaren arabera. Eskoriatzan dauden aipatutako gune megalitikoak honako hauek dira:
Elgea-Artiako gune megalitikoa:
Alabitarteko tumulua.
Mugarriluzeko iruinarria.
Kurutzeberriko gune megalitikoa:
Asuntzeta Ekialdeko tumulua.
Asuntzeta Mendebaldeko tumulua.
Puntiagako tumulua.
2.2.2. Ustezko Arkeologiaguneak.
Eskoriatzako Ustezko Arkeologiaguneen Mugaketaren sistematizazioa kontuan hartuz, (1998ko urtarrilaren 12ko ebazpen bidez xedatuak) ondorengo babes eremuen tipologikoak dira gune horiek:
(A) Eraikuntzaren horma-barruko eremua.
(B) Eraikuntzaren horma-barruko eremua eta kanpoaldeko ertzetik hasi eta bere perimetroaren inguruko 15 metro.
(C) Elementuak hartzen duen tokia eta kanpoaldeko ertzetik hasi eta bere inguruko 5 metro.
(D) Eraikuntzak eta erantsitako instalazioek hartzen duten tokia.
(E) Hasiera emateko planoan azaltzen den tokia.
Eusko Jaurlaritzaren Kultura departamentuaren aipatutako ebazpenean afektatuta dauden esparru eta elementuak ondorengo zerrendan azaltzen dira:
Belategi baserria (A) (Marin).
Ugarte baserria (A) (Marin).
Mañurti baserria (A) (Marin).
Santa Maria Magdalena eliza (B) (Marin).
Zabale baserria (A) (Marin).
Isasi baserria (A) (Marin).
Antxustegi baserria (A) (Marin).
San Andres ermita (B) (Zarimutz).
Mendibe baserria (A) (Zarimutz).
Buruntzano baserria (A) (Zarimutz).
Uriarte baserria (A) (Zarimutz).
Zarimuzko San Pedro eliza (B).
Mazmelako Jasokundeko Andre Mariaren eliza (B).
Mazmelako San Bartolome ermita (B).
Isasbiribil baserria (A) (Mazmela).
Isasbiribil burdinola (E) (ez du ageriko egiturarik).
Adrixenena baserria (A).
San Migel (B) (Bolibar).
Etxebarria errota (D).
Etxebarria baserria (A) (Bolibar).
Altzarte baserria (A) (Bolibar).
Agiriano baserria (A) (Bolibar).
San Andres ermita (B) (Bolibar).
Leteko Santa Luzia ermita (B) (Bolibar).
Mesedeetako Andre Mariaren komentua / Santa Ana (B) (Santa Luzia baserria).
San Jorge ermita (E) (agerian dauden egiturarik gabe).
San Joan Bataiatzailearen eliza (B) (Mendiola).
San Joan Txiki ermita (A).
Aldaiako San Joan Ebanjelariaren ermita (E) (agerian dauden egiturarik gabe).
San Pedro eliza / kanposantua (B).
Santa Marina eliza (E) (agerian dauden egiturarik gabe).
Santa Marina ospitalea (E) (Kontzeju etxea eta kartzela, ageriko egiturarik gabe).
Olazar burdinola (D) (aztarnak).
Zorautz baserria (A).
Ibarraundia errota / Beko-errota (D).
Ibarraundia baserria (A).
Esteibar etxea (A).
Gaztañadui baserria (A) (Apotzaga).
Txarroalde baserria (A) (Apotzaga).
Astera baserria (A).
Apotzagako San Migel eliza (B).
Okarantza baserria (A) (Apotzaga).
Etxabe baserria (A) (Gellao).
Gellaoko Andre Mariaren Zeruratzearen eliza (B).
Aitzorrotz haitzuloa (C).
Uxar haitzuloa (C).
Axtroki aztarnategia (E).
Uribe-Arro XII.a kobazuloa (C).
2.2.3. Interes aipagarria duten beste eremu eta elementu arkeologikoak.
Kasu bakoitzean babestu beharreko eremuaren mugaketari dagokionez, orokorrean, elementuak betetzen duena eta inguruko 5 metroko eremuak hartzen duena izango da. San Pedro elizari dagokionez, ordea, eraikuntzaren horma barruko azalera izango da babestutako eremua eta Aitzorrotz gazteluaren kasuan, planoan azaltzen den eremua.
Aitzorrozko gaztelua.
San Pedro eliza.
Degurixa I.a tumulua.
Degurixa II.a tumulua.