135. zenbakia Data 2002-07-18 13317 Aldizkariaren orria
Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

135. zenbakia Data 2002-07-18 13317 orria

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

ALDUNDIA - OBRA HIDRAULIKOAK
Zestoako hiri antolamenduko arauen testu bateratua, hiritartu ezin daiteken Osinbeltz harrobiari dagokiona (GHI-133/93- P05).

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

OBRA HIDRAULIKOETAKO ETA
HIRIGINTZAKO DEPARTAMENTUA

Hirigintza eta Arkitektura Zuzendaritza Nagusia

Zestoako Hiri Antolaketako Arauen Testu Bateratua, Osinbeltz harrobiak afektatutako lur eremu hiritarrezinari buruzkoa (GHI-133/93-P05).

Diputatuen Kontseiluak 2002ko uztailaren 9ko batzarraldian, erabaki bat hartu zuen eta hori ematen da ondoren argitara:

«Diputatuen Kontseiluak, 1996ko maiatzaren 28an egindako bileran, erabaki zuen Zestoako Hiri Antolaketako Arauen Testu Bateratua behin betiko onartzea, etenda geratu zelarik, ordea, Osinbeltz harrobiak afektatutako lur eremu hiritarrezinari buruz planean zeuden xedapenen onarpena, Euskal Herriko Lurralde Antolaketako Batzordeak adierazitako baldintza betez, aipatu harrobiko jarduketa eremuan behin betiko proposamen erkidea hartzen zen bitartean.

Zehazki, Euskal Herriko Lurralde Antolaketako Batzordearen zeregin, osaketa eta funtzionamendu erregimenari buruzko urriaren 2ko 263/1990 Dekretuko 4.4 artikuluan erabakitakoari jarraituz, erabaki zen Txosten Teknikoko Taldea eratzea, garai hartako Industria, Nekazaritza eta Arrantza Departamentuak eta Zestoako Udalak, enpresarekin hitz egin ondoren, eratutako Erakunde arteko Batzordeak lortutako akordioaren arabera, Osinbeltz harrobiko jarduketa eremuaren behin betiko proposamen erkidea egiteko. Ezarri zen, era berean, proposamena erabakitzen ez zen bitartean, ezin zitzaiela behin betiko onarpenik eman harrobi horrek afektatutako eremuetan Antolaketako Arauetan aurreikusitako xedapenei.

Erabaki hori hartu zenetik ia sei urte iragan dira, Txosten Teknikoko Taldeak egun arte proposamenik egin gabe. Baina, ikusirik, alde batetik, Eusko Jaurlaritzako Industria Departamentuko Industriako eta Meategietako Administrazio Zuzendaritzak, harrobia ustiatzeko emandako baimena iraungita zegoela deklaratuz, 2001eko irailaren 4an emandako ebazpena eta, bestetik, Euskal Herriko Justiziako Auzitegi Nagusiak, ustiapen jarduerari buruzko udal egintza jakin batzuen kontra Osinbeltz harrobiaren titular den Cantera de Zestoa S.A. enpresak jarritako administrazioarekiko auzi errekurtsoa ezestuz, 2002ko urtarrilaren 25ean emandako epai irmoa, Zestoako Udalak eskatu dio Euskal Herriko Lurralde Antolaketako Batzordeari oniritzia emateko harrobi horren eremuan Antolaketako Arauetako xedapenak behin betiko onartzeko, 1995eko maiatzaren 25eko bileran Udal Batzarrak hartutako behin-behineko onarpen erabakian esaten den bezala, horrela erabakitako etendura kentzeko eskatzen duelarik.



Adieraziriko zertzeladak ikusirik, Euskal Herriko Lurralde Antolaketako Batzordeak, ekainaren 12an egindako bileran, erabaki du, lehendabizi, oniritzia ematea Zestoako Udalak, udal batzarrak onartutako Antolaketako Arauak behin-behineko onartzeko dokumentuan, proposatutako Osinbeltz harrobiaren mugaketaren behin betiko onarpena eta, bigarren, apirilaren 17ko 2/1996 bileran hartutako erabakiaren indarrez eratu zen Txosten Teknikoko Taldearen lana amaitutzat hartzea.

Adierazitako hori guztia kontuan edukiz, Foru Aldundiko Hirigintza eta Lurralde Antolaketako Zerbitzuak etenda uzteko zeuden arrazoiak desagertu direla ikusi ondoren, Osinbeltz harrobiaren eremuari dagokionez Antolaketako Arauak jasotzen duten proposamena legez zuzena dela eta lortu nahi diren helburuekin bat datorrela iritziz, orain egoki da onartzea eta, horrela, Diputatuen Kontseiluak 1996ko maiatzaren 28an erabakitako etendura kentzen zaio.

Horren ondorioz, eta tramitatzerakoan indarrean dagoen hirigintzako legerian aurreikusitako jardunbidea jarraitu denez, Diputatuen Kontseiluak, aplikagarri den legeria ikusirik, Obra Hidraulikoetako eta Hirigintzako foru diputatu andrearen proposamenez eta eztabaidatu ondoren,

ERABAKI DU

Behin betiko onarpena ematea Zestoako hiri antolaketako arauen testu bateratua, Osinbeltz harrobiak afektatutako lur eremu hiritarrezinari buruzkoa, udal batzarrak 1995eko maiatzaren 25eko behin-behineko onartzeko hartutako erabakian azaltzen den bezala.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Nahi izanez gero, Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa aurkez dezake interesatuak Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietako Salan, erabaki hau argitaratu edo, kasu bada, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik Berraztertzeko Hautazko Errekurtsoa aurkezteko Diputatuen Kontseiluari, argitaratu edo, kasua bada, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte».

Eranskina: Aipatutako dokumentuan dagoen Hirigintza Arautegiaren testua.

Donostia, 2002ko uztailaren 10a.—Javier Capdevila Mayoral, Idazkari Teknikoa.

(3459) (7816)

A.E. AREA
«OSINBELTZ HARROBIA»

1.Deskribapena.

Azalera: 130.000 m².

Hirigunetik Iparraldera kokaturiko lurraldea. Hegoaldetik 6.317 Eskualdeko Errepidea du mugakide, Iparraldetik Ertxin mendia eta Eki-Mendebaldera honen hegalak; egun erauzketaerabilerara xedaturik dago.

2.Sailkapena eta kalifikazioa.

—Lurzoru hiritarrezina.

—Erauzketa-erabilerarako kalifikatutako zonalde landatar arrunta.

3.  Eraikuntza eta erabilera edo iharduketa-baldintzak.

—Mugak:

Arau Berezi hauetako dokumentazio grafikoan jasotzen den mugapen xehekatura egokituko dira,1994.eko abenduaren 22ko osoko bilkuran hartutako udal-erabakiaren arabera. Hona zer dioen:

«Erauzketa-Iharduketa duen area bezala kalifikatu da Osinbeltz Harrobiaren ingurua, erabaki honekin batera aurkeztu den dokumentazio grafikoan azaltzen den mugapen-proposa menarekin bat etorriz; azterlanak, ustiakuntza edo erauzketa erritmoaren arabera urteko 500.000 m³ko kararrizko materialaren bolumena kalkulatu du gutxi gora behera eta 5.000.000 m³ko bolumena orotara erauztekoa, eta 2003 urteko aldi bateko mugari egokitua, urte horretako azaroan amaitzen delako Udalarekin egindako errenta-kontratuaren epea».

—Eraikuntza-Instalakuntzak:

Lehendik dauden eraikuntzak eta instalakuntzak finkaturik geratu dira iharduketa laga arte, orduan guztia eraitsi eta kalteturiko eremu naturala berreskuratu beharko delako. Eraikuntza edo instalakuntza hauek, Ingurune Paisijistikoa, Naturalistikoa eta Ingurugiroaren Babeserako Arau hauen betekizunetik eratorritako neurri zuzentzaileak hartzera behartuak daude, hots, kutsadura akustikoa, atmosferikoa eta ibai-ibilguen mailak kontrolatzea.

—Erabilerak:

Erabilera nagusia: Erauzketa.

Aire libreko harrobiaren ustiaketa eta honi dagozkion erabilera auxiliarrak biltzen ditu.

4.Egikaritzarako baldintzak.

Lehendik dagoen ustiaketa arautzea eta ondorengo garapen eta egikaritza, gai honetan eskudun diren erakundeen aldetik egin beharreko, ondoren aipatzen diren espedienteen, izapidegintza eta onespenera loturik egongo dira:

—Ingurugiroaren Inpaktu-azterlana.

—Ustiakuntza-plana.

—Birgaitze-Proiektua.

—Udal-Ihardueraren baimena.

—Osinbeltzeko iturburuaren aprobetxamendurako eta Urola ibaira ur zikinak isurtzeko baimen adiministratiboa.

—Egikarituriko eraikuntza eta instalakuntza multzoa eta etorkizunean zertu daitekeena hirigintzako udal-baimenari lotzea.

5.  Antolamendurako irizpide eta helburuak.

Arau honen bitartez egungo iharduera legeztatu eta indarreango Araudira egokitu nahi da, iharduketa lagatzeko epea iritsi arte bere garapenaren etorkizuneko baldintzak arautuz eta aldaturiko eremua berreskuratuz.

Honetan, Arearen ustiakuntzarako behin-betiko muga bat, eta beroni ukitzen dioten ondorengo alderdiak ezarri dira:

—Irisbideak arautzea, EE- 6.317tik, nahiz Iraetako egungo bidetik, Ertzina mendian gaur egun dagoen abereen bidesareak zaintzea erabakiz.

—Dokumentu honetako Hirigintzako Araudiaren 198. art.an, eraikin katalogatu bezala, Pagio baserria sartzea.

AB.R.1 AREA
ALBERDI

1.Deskribapena.

Antzinako Alberdi zementu fabrikaren aldamenean eta 634ENren ertzean kokaturiko lurraldea. Orotara 30.730 m²ko azalera du.

2.Hirigintzako erregimen orokorra.

2.1.  Garapen eta egikaritza-erregimen juridikoa.

—Lurzoruaren sailkapena: Lurzoru hiritarra.

—Eskuharmen-erregimena: Zuzenean ekigaritzeko hiri-area.

(Xehetasunezko Azterlanaren derrigorrezko izapidegintza Egikaritza-Unitatearen garapenerako).

2.2.  Kalifikazio orokorra.

—A.B.R.1. Bizitegi-eremua. Azalera: 26.244 m².

*  Eraikuntza eta erabilera-baldintza bereziak.

Lehendik dagoen bizitegi-eraikuntza egungo baldintzetan finkaturik geratu da.

*  Gehienezko etxebizitza-kopurua: 92 etxeb.

*  Bizitegi-erabileraren intentsitatea: 35,05 etx/Ha:

—Komunikabideen sistema orokorra. Azalera: 2.358 m2.

*  Hiriarteko sarea: (1.148 m²).

*  Hiri-banatzaile nagusiak: (1.210 m²).

—Komunitate-Ekipamendu sistema.

*  Erlijio ekipamendu. Azalera: 278 m².

Karmengo Amaren eliza.

*  Eraikuntza eta erabilera-baldintza bereziak:

Finkaturik geratu den eraikin katalogatua; erabilera nagusia erlijio ekipamendua eta honen lagungarriak dituelarik.