228. zenbakia Data 2001-11-28 21832 Aldizkariaren orria
Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

228. zenbakia Data 2001-11-28 21832 orria

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

ALDUNDIA - OBRA HIDRAULIKOAK
Zestoako hiri antolamenduko arauen aldaketa, zenbait eremu eta inguruei dagokiena (GHI-070/01-P05-A).

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

OBRA HIDRAULIKOETAKO ETA
HIRIGINTZAKO DEPARTAMENTUA

Hirigintza eta Arkitektura Zuzendaritza Nagusia

Zestoako Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa, « Ekain Haitzuloko Ingurua», «E.1 Hiri Termala Area Berezia», «R.5 Idiazpi Area», «R.10 Asuntzio Area», «Iraetako Ibarra», «AR.1 Arroa-Goia Area», «A.G.I.1 Agote Area» izeneko eremuei eta lur eremu hiritarrezinari dagokiena» izeneko espedientea, «Ekain Haitzuloko Ingurua» eta «E.1 Hiri Termala Bereziaren Area» eremuei dagokienez. (GHI-070/01-P05-A).

Diputatuen Kontseiluak, 2001eko azaroaren 13ko batzarraldian, erabaki bat hartu zuen eta horren edukina ematen da ondoren argitara:

«Diputatuen Kontseiluak, 2001eko urriaren 9ko batzarraldian, behin betiko onartu zuen «Zestoako Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa, « Ekain haitzuloko ingurua», «E.1 Hiri Termala Area Berezia», «R.5 Idiazpi Area», «R.10 Asuntzio Area», «Iraetako Ibarra», «AR.1 Arroa-Goia Area», «A.G.I.1 Agote Area» izeneko eremuei eta lur eremu hiritarrezinari dagokiena», baina etenda utzita espedientearen behin betiko onarpena «Ekain haitzuloko ingurua» eta «E.1 Hiri Termala Bereziaren Area» eremuei zegokienez.

Udalak sustatutako espedientearen helburua zen ondoren aipatzen diren eremuetan honako aldaketa hauek egitea:

—«Ekain haitzuloko ingurua»: Eremu horri erantsi zitzaizkion, alde batetik, lur eremu hiritarrezineko zerrenda bat, ibaiaren paraleloan, bainuetxearen eta trenbide zubiaren artean dagoena, eta, bestetik, egungo Irikaitz futbol zelaia eta Lili jauregia; futbol zelaia desagertu egiten zen arkeologigunetzat hartu zelako. Bestalde, onartzeko zegoen «Ingurua Babesteko Plan Bereziak» ezarri behar zuen, hasiera batean, non kokatu 24.175 m²-ko gutxieneko azalerako dotazioa, erabilera publikoko espazio libreetarako xedatutakoa.

—E.1 «Hiri Termala Area Berezia»: «Ekain haitzuloko ingurua»-ri zenbait lursail erantsi ondoren, eremuaren azalera gutxitu egin zen, 307.803 m²-tik 216.823 m²-ra, hain zuzen, eta, halaber, trenbidearen plataforma oinezkoentzat edo txirrindularientzat uzteko aurreikuspena desagertu egin zen.

—R.5 «Idiazpi»: Etxebizitzen gehieneko kopurua handitu egin zen (14-tik 24-ra) eta baita sestra gaineko probetxamendua ere (2.157-tik 2.800 m² t-ra); bestalde, kendu egiten zen babes ofizialeko etxebizitzak egiteko aurreikuspena.

—R.10 «Asuntzio area»: Asuntzio area eta Irure hotelen lurzatiak etxegune erabileretarako xedatu ziren; lehenengoan gehitu egin zen probetxamendua –lurzati pribatua, okupazioa eta solairu estalgarria– eta, bigarrenean, berriz, babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko betebeharra ezarri zen.

—«Iraetako Ibarra»: Etxegunerako lur eremu hiritartzat sailkatu zen «IR.R.2 Area-Iraetako gunea»-ren barruan gaur egun dagoen etxe taldea, eta alor berri bat sortu zen, hain zuzen ere Alorreko Plan bakar baten bitartez antolatu beharreko «IR.R.E-Iraeta Area» izenekoa. Area horrek hartu zituen, alde batetik, futbol zelai berria aurreikusita zegoen kirol ekipamenduko gunearen lur eremuak eta, bestetik, etxegunearen lursailak (gehienez 46 etxebizitza egitea aurreikusita dago); horiekin batera ubide publiko eta espazio libreen sistema orokorrak hartu zituen aipatu areak.

—A.R.1 «Arroa Goikoa»: Arearen azalera gehitu egin zen eta, era berean, bi lurzati berri zehaztu ziren, etxebizitza berrien gehieneko kopura gehituta.

—A.G.I.1 «Agote»: GI-631 errepidearen bide loturak ukitutako lursaila erantsi zitzaion eremuari eta, halaber, arearen helgoaldean dagoen eraikina (etxebizitzak) bota eta beste bat egitea aurreikusi zen.

—Lur eremu hiritarrezina: Hirigintza Arautegiaren 158., 159. eta 164. artikuluen aldaketa proposatu zen.

Udal fasean, Aurrerapena tramitatu ondoren, 2000ko azaroaren 10eko Udal Batzarrak hasierako onarpena eman zion dokumentuari, eta jendaurrean erakutsitako epean alegazio bat jaso zen. Beharrezko informeak egin ondoren, 2001eko martxoaren 29ko Udal Batzarrak behin-behinekoz onartu zuen tramitatutako aldaketa eta, aldi berean, jasotako alegazioaren zati bat onetsi zuen.

Dokumentazioa EAEko Lurralde Antolaketako Batzordeari bidali ondoren, uztailaren 10ean egindako bileran, baldintza bat ezartzea erabaki zuen Aldundiak derrigorrez bete behar dituen alderdiei dagokienez. Ondorioz, honako xedapen hauek erantsi zitzaizkion dokumentuari.

«—Aldaketari buruzko espedientean baldintza bat erantsi behar da « Ekain haitzuloko ingurua» deritzan eremuan garapen plangintza gisa hartu ahal izateko, zehazki, Urola ibaiaren ubide publikoaren mugaketa lerroraino 50 metroko tartea gorde behar duela gutxienez edozein eraikin berrik.

—Kultura Ondareari dagokionez ondorengo xedapenak sartu behar dira hirigintza dokumentuan:

1.Lili jauregiari dagokionez, kontuan hartuta gunearen antolaketa xehatua Ekain haitzuloaren Plan Bereziaren aldaketan egingo dela, hirigintza dokumentuan zehazki adierazi behar da Kultur Ondasun Kalifikatua dela eta, halaber, zer esku hartze mota dauden baimenduta bertan, izan ere hori beharrezkoa baita jauregiaren zaharberritze zientifikoa lortzeko, horrela agintzen baitu 308/2000 Dekretuak, ondare hiritartua eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzkoak, I. Eranskinean.

2.Ondare Arkeologikoari dagokionez, aldaketak hartzen duen eremuan Irikaitz aztarnategia dago, «Arkeologigune Kalifikatua» izendatzeko espedientea irekita duena. Kontuan harturik aztarnategi horrek kultura aldetik duen garrantzia, babes erregimenak debekatu egiten du zientifikoa ez den beste edozein erabilera».

Ondoren, Zestoako Udalak, 2001eko irailaren 27ko batzarrean, dokumentu osagarria onartu zuen, funtsezkoak ez ziren zenbait zehaztasun eta aldaketa onartutako dokumentuari eransteko. Zehaztasun eta aldaketa horiek honako hauek dira:

—Ekain haitzuloko ingurua-E.1 Hiri Termala Area Berezia: Gutxieneko 24.800 m²-ko erreserba bat «Zonakapen orokorra» izeneko 3.1 planoak ezarritako kalifikazioan ageri da. Erreserba hori udal titularitateko lur eremuetan egin da eta erabilera publikoko espazio libreetarako xedatuta dago. Bestalde, eremu hori garatuko duen «Babeseko Plan Bereziak» finkatuko du aipatu erreserba.

—R-5 Idiazpi: Zuzendu egin dira Udalaren behin-behineko onarpenean ezartzen diren eraikitzeko probetxamendu parametroak 5/1 Jardun Unitateari dagokionez, eta unitate horren batezbesteko probetxamendu indizea sartu da

—R-10-Asuntzio area: Irure Hotel zaharraren eraikina babes ofizialeko etxebizitzetarako xedatuko da.

—AR 1-Arroa Goia: 1/2 jardun zuzeneko lurzatiaren identifikazioa kendu behar da dokumentazio grafikotik. Identifikazio hori finkatutako eraikin bati dagokio eta kenduta zegoen aurretik arearen hirigintza arautegi bereziaren testutik.

—AG.I.1-Agote: Jardun zuzeneko lurzatia ezarri da Agote taberna dagoen eraikinaren ordez.

Horrela, Foru Aldundiko Hirigintza eta Lurralde Antolaketako Zerbitzuak dokumentuaren edukia aztertu ondoren adierazi zuen espazio libreen sistema orokorraren barruan zeuden «Hiri Termala Bereziaren Area» guneko zenbait terreno «Ekain haitzuloko ingurua» guneari erantsi zitzaizkiola plangintza orokorrean, eta hori kontuan hartu beharko zela «Ekain haitzuloko ingurua» eremu berrirarako Plan Berezian. Espazio libreen kalifikazioa emateko konponbideak, alde batera utzita hasteko eta behin-behinekoz onartutako dokumentuetan aldaketa horrek zuen eragina, Irikaitz Arkeologigunearen barruan zeuden terrenoetan zuen eragina, eta kontuan hartuta arkeologigune hori zuela gutxi Monumentu Multzoaren kategoriako Kultura Ondasuna izendatu zela uztailaren 30eko 159/2001 Dekretuaren bitartez, ezin zen behin betiko onarpenik eman aipatu eremuetarako ezarritako xedepenei, harik eta Euskal Herriko Lurralde Antolaketaren Batzordeak espazio libreen kalifikaziorako proposamen berriari buruzko derrigorrezko informea egiten zuen arte.

Antolatutako gainerako eremuei dagokienez, dokumentua zuzena zenez eta helburuekin bat zetorrenez, behin betiko onarpena eman zitzaion Udalak egindako akats zuzenketa kontuan hartuta, izan ere Udal Batzarrak 2001eko irailaren 27an hartutako erabakiaren bitartez zuzendutako dokumentazioa onartu baitzuen.

Ondoren, Euskal Herriko Lurralde Antolaketaren Batzordeak berdegune eta espazio libreen kalifikazio berria baloratu zuen eta, urriaren 18ko bileran, espedienteari buruzko ondorengo balorazioa egin zuen:

«Kultura Ondarearen arloan, aldeko iritzia eman zaio oinezkoentzako erabilerari eta, halaber, eremua berdegune bezala kalifikatzea babes erregimenaren barruan sartzen dela esan dezakegu, baita abeltzaintza erabilera ere, bi erabilera horiek ez baitute aztarnategia hondatzen».

Horrela, espedientea aztertu ondoren ikusi da dagoeneko ez dagoela arrazoirik etenda uzteko «Ekain haitzuloko ingurua» eta «E.1 Hiri Termala Bereziaren Area» eremuei buruzko onarpena eta, beraz, bidezko dela behin betiko onartzea. Hala ere, zenbait baldintza ezarri dira, zehazki, Lurralde Antolaketaren Batzordeak 2001eko uztailaren 10eko eta irailaren 27ko bileretan finkatutakoak.

Ondorioz, eta tramitatzerakoan hirigintzako legerian aurreikusitako jardunbidea segitu denez, Diputatuen Kontseiluak, aplikagarri den legeria ikusirik, Obra Hidraulikoetako eta Hirigintzako foru diputatuaren proposamenez eta eztabaidatu ondoren,

ERABAKI DU

Behin betiko onartzea «Zestoako Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa, « Ekain haitzuloko ingurua», «E.1 Hiri Termala Area Berezia», «R.5 Idiazpi Area», «R.10 Asuntzio Area», «Iraetako Ibarra», «AR.1 Arroa-Goia Area», «A.G.I.1 Agote Area» izeneko eremuei eta lur eremu hiritarrezinari dagokiena» izeneko espedientea, «Ekain haitzuloko ingurua» eta «E.1 Hiri Termala Bereziaren Area» eremuei dagokienez.

Behin betiko onarpenak eragina izateko, Euskal Herriko Lurralde Antolaketaren Batzordeak 2001eko uztailaren 10ean eta irailaren 27an egindako informeetan ezarritako baldintzak bete behar dira.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezake interesatuak Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietako Salan, erabaki hau argitaratu edo, kasu bada, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko Diputatuen Kontseiluari, argitaratu edo, kasua bada, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte».

Eranskina: Aipatutako dokumentuan dagoen Arautegiaren testua.

Donostia, 2001eko azaroaren 14a.—Javier Capdevila Mayoral, Idazkari Teknikoa.

(4947) (12248)

EKAINGO HAITZULOAREN INGURUNEA

HIRUGARREN IDAZPURUA

LUR HIRITARREZINEAN APLIKA DAITEZKEEN ORDENANTZAK

1. KAPITULUA.  LUR HIRITARREZINA AZPIBANATZEA. ERABILERA BAIMENDUAK

147. artikulua.Paisajea babestea-Landa eremua-Interes arkeologikoa duten eremuak.

Dokumentazio grafikoan hala adierazita dauden eremuetan, hau da, Iraetako ibarrean, Aizarna bailaran, Akua bailaran, Altzolarats bailaran, Ekaingo haitzuloen ingurunean –Irikaitz aztarnategian– eta Beduako herrigunearen ingurunean, hainbat zona mugatu beharko dira paisajea eta aztarnategi arkeologikoak babesteaz gain landa eremuak hobetu daitezen.

Plangintza horietan, lortu nahi den helburuari kasuan-kasuan dagozkion babes arauak ezarri beharko dira:

Iraetako ibarra:

Nekazaritzako ingurunea zaintzea eta babestea, baita ilarako etxeek osatzen duten multzoa ere. Ibar honetako paisaje paregabea eta inguruko mendi-muinoak zaintzea eta babestea.

Aizarna eta Akua bailarak:

Hiri asentamenduak eta inguruko parajeek osatzen duten multzoa zaintzea eta babestea. Aizarnaren kasuan, lurpeko ur ibilguak babestea, saneamendu sareak begiratuz eta egiten diren isurketak kontrolatuz.

Altzolarats bailara:

Historiaurreko aztarnategi multzo paregabea eta horiek lekututa dauden inguruea babestea.

Ekaingo haitzuloen ingurunea-Irikaitz aztarnategia.

Ekaingo historiaurreko aztarnategiaren ingurune naturala eta Irikaitz aztarnategi arkeologikoaren ingurunea babestea. Zonakatze orokorreko 3.1 planoan adierazten den kalifikazioaren arabera, gutxienez 24.800 m²-ko azalera erabilera publikoko espazio libreak ezartzeko gorde beharko da derrigorrez eta erreserba hori, aipatu eremuaren Babeserako Plan Berezian jasoko da.

Beduako herrigunearen ingurunea:

Beduako landa giroko herrigunea eta ingurune paisajistikoak zaintzea eta babestea.

Lehendik jasota dauden edota etorkizunean egingo diren baserrietan esku hartzerik burutu nahi izanez gero, Hiri Antolamenduko Arauetan aurreikusita dagoenera joko da, Iraetako ibarrean eta Altzolarats bailaran izan ezik; horietan baserri berririk ez baita baimenduko.

Era berean, Babeserako Plan Bereziak erredaktatu eta onesten ez diren bitartean, lurralde honetan debekatuta dago, ikuspegi paisajistikoa alda dezakeen jarduera oro, esate baterako, pista berriak urratzea, lurketak egitea, zuhaitz mozketak edo baso landaketak burutzea, non eta Udalak horretarako baimen berezirik ematen ez duen.

E.1 ALDERDIA - HIRI TERMAL BEREZIA

1.Deskribapena.

Lurralde honek, Urola ibaiaren ezkerraldeko erribera eta Bainu-etxearen Hegoaldeko mendi-muinoa hartzen ditu. Guztira 216.823 m²-ko azalera eta honako mugak ditu: Ekialdean, Urolako trenbide zaharra eta bainu-etxearen instalazioak; Hegoaldean, lur eremu hiritarrezinak; eta, Ipar eta Mendebaldean, Ekaingo Ingurunea-Irikaitz aztarnategiari dagokion lur eremu hiritarrezina.

2.Hirigintza erregimen orokorra.

2.1.Garatzeko eta gauzatzeko erregimena

—Lurraren sailkapena: Lur eremu hiritarrezina.

—Esku hartzeko erregimena: Antolamendu Bereziko Sistema Orokorren alderdia.

(Alderdi garatzeko Antolamendu Plan Berezia tramitatu beharko da derrigorrez).

2.2.Kalifikazio orokorra.

—Espazio Libreen Sistema Orokorra. Azalera: 50.657 m². Hiriko parkea.

—Komunikabideen Sistema Orokorra. Azalera: 2.200 m². Errepide lokalak (Etorrarako bide-zatia).

—Komunitatearen Ekipamendurako Sistema Orokorra. Azalera: 26.774 m². Komunitatearen ekipamendu anitz zehaztu gabe dago Xehetasunak Plan Bereziak ezarriko ditu.

—Espazio Libre pribatuak. Azalera: 137.192 m² Bainu-etxearen berezko jarduerari lotutako erabilerak, hala nola, oinezkoen zirkulazio, egonleku eta aisia-guneak lorategiez eta zuhaitzez hornitutako eremuetan. Bereziki, Bainu-etxeko hotelari atxikita egongo da.

Eraikuntza eta erabilera baldintza berezirik ez da ezarri, Antolamendu Plan Bereziak agintzen dituzten arauek erregulatuko baitituzte.

3.Hirigintza helburuak.

Helburuak ezartzeko garaian, Udalaren ekimenaz eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Departamentuak finantzaturik garatu den «Hiri Termalaren aurreproiektua» delakoan egindako ikerketa hartu da kontuan; izan ere, egitasmo horren xedea, Zestoako udalerriaren eskaintza turistikoa sustatzea baita, bere jarduera nagusian, hau da, bainu-etxearekin lotutako jarduerak bultzatzea, hain zuzen.

Proposatu diren helburuak honela labur daitezke:

—Bainu-etxeko instalazioak birmoldatzea eta jarduera berriak sartzea.

—Inguruko berdeguneak eta pasealekuak tratatzea.

—Hidroterapiako instalazioak eraberritzea eta zabaltzea.

—Aisialdirako eremua antolatzea, parke naturala eta aisia zein dibertimenduzko erabilerak gara daitezen.

Hiri Antolamenduko Arau hauek, gorago aipatu den aurreproiektuko irizpideei lotzen zaizkie; lortu nahi den helburua erdiesteko behar den euskarria finkatzea dute xedetzat. Eremu honen garapenerako zehaztapenak, beraz, Alderdi osorako tramitatuko den Antolamendu Plan Bereziak finkatuko ditu.

4.Aurreikusi diren erabilerak.

Komunitatearen ekipamendu anitz horretan sartuko dira jarduera termalaren erabilera publiko osagarriak. Tramitatu beharreko Plan Bereziak finkatuko ditu, deskribatu diren helburuekin bat etorriz Alderdi honetan ezar daitezkeen erabilerak.

5.Eraikuntzaren trinkotasuna.

Eraikin berriek, erredaktatu beharreko Plan Bereziak finkatuko ditu. Plan horrek, bidezko denean, erabilera berriak ezar ditzake Alderdian lehendik dauden eraikinetan.

6.Hirigintzaren kudeaketa eta exekuzio baldintzak.

Esparrua oso-osorik hartuko duen Antolamendu Plan Berezia erredaktatuko da. Horren xedea, aurreikusi diren helburuak lortzeko beharrezkoak diren hirigintza zuzkidurak eta komunitatearen ekipamenduko hornidurak sortzea izango da.

Plan Berezi horren irizpideak, helburuak eta planeamendu konponbideak aztertu ondoren Eskuhartze Alderdiaren mugaketa aldatu ahal izango da, hori beharrezkotzat jotzen bada behintzat. Baina aldaketa horrek ez du eragingo Arau hauetako elementuen aldaketarik, babestu eta zaindu beharreko inguruko lur hiritarrezinak ere elementu horien barruan hartuz. Horrela bada, Plan Bereziaren helburuak Alderdiaren antolamendu soila baino gehiagora zabalduko dira, ingurunearen babesa bere baitan hartuko baitu, «E.1 Hiri Termalaren Antolamendurako eta bere Ingurunearen Babeserako Plan Berezia» izaeraz.

Plan horrek, onartzen den erabakiaren justifikazio ekonomikoa eta erabaki hori burutzeko eskura dituen finantzaketa-bideak jasoko ditu bere baitan; era berean, finantzaketa-iturriak adieraziko ditu, exekuziorako etapa desberdinen arabera aipatu herri administrazioei egotzi dakizkiekeen kopuruak zehaztuz.

Aurreikusi diren helburuak lortzeko behar diren tresnak, hau da, lurraren kudeaketarako tresnak, Antolamendu Plan Bereziak ezarriko ditu; dena den, esparru bakoitzean esku hartze propioa egin daiteke.

Jabari publikorako izango diren lursail pribatuak elkarren arteko akordioz eskuratuko dira; bestela, desjabetzera joko da.

7.Antolamendua.

Antolamendua burutzeko obrak Plan Bereziak proposatuko ditu baina Alderdia oso-osorik hartuz egingo den proiektu teknikoak emango ditu zehaztapenak. Hori horrela izanik ere, obrak etapaz etapa burutu ahal izango dira, Plan Bereziak berak finkatuko dituen eskuhartze esparruen arabera, alegia.

Proiektuak, parkea egokitzeari eta ekipamendurako eraikin berriei buruzko zehaztapenak emateaz gain, eraikin finka-
tuen babeserako esparruak mugatu eta erabaki beharko ditu, eraikin horien izaera pribatua erabilera publikotik behar bezala bereiziz.