214. zenbakia | Data 2001-11-08 | 20465 orria |
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
OBRA HIDRAULIKOETAKO ETA
HIRIGINTZAKO DEPARTAMENTUA
Hirigintza eta Arkitektura Zuzendaritza Nagusia
«Zestoako Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa, «Ekain haitzuloko ingurua», «E.1 Hiri Termala Area Berezia», «R.5 Idiazpi Area», «4.10 Asuntzio Area», «Iraetako Ibarra», «AR.1 Arroa-Goia Area», «A.G.I.1 Agote Area» izeneko eremuei eta lur eremu hiritarrezinari dagokiena».
(GHI-070/01-P05-A).
Diputatuen Kontseiluak, 2001eko urriaren 9ko batzarraldian, erabaki bat hartu zuen eta horren edukina ematen da ondoren argitara:
«Zestoako Udalak, tramitatu ondoren, «Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa, «Ekain haitzuloko ingurua», «E.1 Hiri Termala Area Berezia», «R.5 Idiazpi Area», «4.10 Asuntzio Area», «Iraetako Ibarra», «AR.1 Arroa-Goia Area», «A.G.I.1 Agote Area» izeneko eremuei eta lur eremu hiritarrezinari dagokiena» espedientea aurkeztu du, Foru Aldundiak behin betiko onar dezan.
Udalak sustatutako espedientearen helburua da ondoren aipatzen diren eremuetan honako aldaketa hauek egitea:
«Ekain haitzuloko ingurua»: Eremu horri eransten zaizkio, alde batetik, lur eremu hiritarrezineko zerrenda bat, ibaiaren paraleloa, bainuetxearen eta trenbide zubiaren artean dagoena, eta, bestetik, egungo Irikaitz futbol zelaia eta Lili jauregia; futbol zelaia desagertu egiten da arkeologigunetzat hartu delako. Bestalde, onartzeko dagoen «Ingurua Babesteko Plan Bereziak» ezarri behar zuen, hasiera batean, non kokatu 24.175 m²-ko gutxieneko azalerako dotazioa, erabilera publikoko espazio libreetarako xedatutakoa, baina joan den irailaren 27an Udalak dokumentazio osagarria onartu zuen, eta dokumentu horretan zehazten da non jarriko diren espazio libreak.
E.1 «Hiri Termala Area Berezia»: «Ekain haitzuloko ingurua»-ri zenbait lursail erantsi ondoren, eremuaren azalera gutxitu egiten da, 307.803 m²-tik 216.823 m²-ra pasatuz, eta, halaber, trenbidearen plataforma oinezkoentzat edo zikloturismorako erabiltzeko aurreikuspena desagertu egiten da.
R.5 «Idiazpi»: Etxebizitzen gehieneko kopurua handitu egiten da (14-tik 24-ra) eta baita sestra gaineko probetxamendua ere (2.157-tik 2.800 m² t-ra); bestalde, kendu egiten da babes ofizialeko etxebizitzak egiteko aurreikuspena.
R.10 «Asunción»: Asunción eta Irure hotelen lurzatiak etxegune erabileretarako xedatzen dira; lehenengoan gehitu egiten da probetxamendua lurzati pribatua, okupazioa eta solairu estalgarria eta, bigarrenean, berriz, babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko betebeharra ezartzen da.
«Iraetako Ibarra»: Etxegunerako lur eremu hiritartzat sailkatzen da «IR.R.2 Area-Iraetako gunea»-ren barruan gaur egun dagoen etxe taldea, eta alor berri bat sortzen da, hain zuzen ere Alorreko Plan bakar baten bitartez antolatuko den «IR.R.E-Iraeta Area» izenekoa. Area horrek hartzen ditu, alde batetik, futbol zelai berria aurreikusita dagoen kirol ekipamenduko gunearen lur eremuak eta, bestetik, etxegunearen lursailak (gehienez 46 etxebizitza egitea aurreikusita dago); horiekin batera ubide publiko eta espazio libreen sistema orokorrak hartzen ditu aipatu areak.
A.R.1 «Arroa Goikoa»: Arearen azalera gehitu egiten da eta, era berean, bi lurzati berri zehazten dira, etxebizitza berrien gehieneko kopura gehituta.
A.G.I.1 «Agote»: GI-631 errepidearen bide loturak ukitutako lursaila eransten zaio eremuari eta, halaber, arearen Hegoaldean dagoen eraikina (etxebizitzak) bota eta beste bat egitea aurreikusten da.
Lur eremu hiritarrezina: Hirigintza Arautegiaren 158., 159. eta 164. artikuluen aldaketa proposatzen da.
Udal fasean, Aurrerapena tramitatu ondoren, 2000ko azaroaren 10eko Udal Batzarrak hasierako onarpena eman zion dokumentuari, eta jendaurrean erakutsitako epean alegazio bat jaso zen.
Beharrezko informeak egin ondoren, 2001eko martxoaren 29ko Udal Batzarrak behin-behinekoz onartu zuen tramitatutako aldaketa eta, aldi berean, jasotako alegazioaren zati bat onetsi zuen.
Dokumentazioa EAEko Lurralde Antolaketako Batzordeari bidali ondoren, uztailaren 10ean egindako bileran, baldintza bat ezartzea erabaki zuen Aldundiak derrigorrez bete behar dituen alderdiei dagokienez. Ondorioz, honako xedapen hauek erantsi behar zaizkio dokumentuari:
«Aldaketari buruzko espedientean baldintza bat erantsi behar da «Ekain haitzuloko ingurua» deritzan eremuan garapen plangintza gisa hartu ahal izateko, zehazki, Urola ibaiaren ubide publikoaren mugaketa lerroraino 50 metroko tartea gorde behar duela gutxienez edozein eraikin berrik.
Kultura Ondareari dagokionez ondorengo xedapenak sartu behar dira hirigintza dokumentuan:
1. Lili jauregiari dagokionez, kontuan hartuta gunearen antolaketa xehatua Ekain haitzuloaren Plan Bereziaren aldaketan egingo dela, hirigintza dokumentuan zehazki adierazi behar da Kultur Ondasun Kalifikatua dela eta, halaber, zer esku hartze mota dauden baimenduta bertan, izan ere hori beharrezkoa baita jauregiaren zaharberritze zientifikoa lortzeko, horrela agintzen baitu 308/2000 Dekretuak, ondare hiritartua eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzkoak, I. Eranskinean.
2. Ondare Arkeologikoari dagokionez, aldaketak hartzen duen eremuan Irikaitz aztarnategia dago, «Arkeologigune Kalifikatua» izendatzeko espedientea irekita duena. Kontuan harturik aztarnategi horrek kultura aldetik duen garrantzia, babes erregimenak debekatu egiten du zientifikoa ez den beste edozein erabilera.
Orain dela gutxi, Zestoako Udalak, 2001eko irailaren 27ko batzarrean, dokumentu osagarria onartu zuen, funtsezkoak ez diren zenbait zehaztasun eta aldaketa onartutako dokumentuari eransteko. Zehaztasun eta aldaketa horiek honako hauek dira:
Ekain haitzuloko ingurua-E.1 Hiri Termala Area Berezia: Gutxieneko 24.800 m²-ko erreserba bat «Zonakapen orokorra» izeneko 3.1 planoak ezarritako kalifikazioan jasotzen da. Erreserba hori udal titularitateko lur eremuetan egiten da
eta erabilera publikoko espazio libreetarako xedatuta dago. Bestalde, eremu hori garatuko duen «Babeseko Plan Bereziak» finkatuko du aipatu erreserba.
R-5 Idiazpi: Zuzendu egiten dira Udalaren behin-behineko onarpenean ezartzen diren eraikitzeko probetxamendu parametroak 5/1 Jardun Unitateari dagokionez, eta unitate horren batezbesteko probetxamendu indizea sartzen da.
R-10-Asunción: Irure Hotel zaharraren eraikina babes ofizialeko etxebizitzetarako xedatuko da.
AR 1-Arroa Goia: 1/2 jardun zuzeneko lurzatiaren identifikazioa kendu behar da dokumentazio grafikotik. Identifikazio hori finkatutako eraikin bati dagokio eta kenduta zegoen aurretik arearen hirigintza arautegi bereziaren testutik.
AG.I.1-Agote: Jardun zuzeneko lurzatia ezartzen da Agote taberna dagoen eraikinaren ordez.
Horrela, Foru Aldundiko Hirigintza eta Lurralde Antolaketako Zerbitzuak dokumentuaren edukia aztertu ondoren adierazi du espazio libreen sistema orokorraren barruan dauden «Hiri Termala Area Berezia» guneko zenbait terreno beste gune batera pasatzeko erabakia plangintza orokorrean hartu dela, eta definizio hori kontuan hartu beharko dela «Ekain haitzuloko ingurua» eremu berria garatuko duen Plan Berezian. Terreno horiei espazio libreen kalifikazioa emateak, alde batera utzita hasteko eta behin-behinekoz onartutako dokumentuetan eragindako aldaketa, eragina du Irikaitz Arkeologigunearen barruan dauden terrenoetan. Beraz, kontuan hartuta arkeologigune hori orain dela gutxi Monumentu Multzoaren kategoriako Kultura Ondasuna izendatua izan zela uztailaren 30ekl 159/2001 Dekretuaren bitartez, ezin da behin betiko onarpenik eman aipatu eremuetarako ezarritako xedepenei, harik eta Euskal Herriko Lurralde Antolaketaren Batzordeak espazio libreen kalifikaziorako proposamen berriari buruzko derrigorrezko informea egiten duen arte.
Antolatutako gainerako eremuei dagokienez, dokumentua zuzena da eta helburuekin bat dator. Beraz, behin behiko onartu daiteke Udalak egindako akats zuzenketa kontuan hartuta, izan ere Udal Batzarrak 2001eko irailaren 27an hartutako erabakiaren bitartez zuzendutako dokumentazioa onartu baitzuen.
Ondorioz, eta tramitatzerakoan hirigintzako legerian aurreikusitako jardunbidea segitu denez, Diputatuen Kontseiluak, aplikagarri den legeria ikusirik, Obra Hidraulikoetako eta Hirigintzako foru diputatuaren proposamenez eta eztabaidatu ondoren,
ERABAKI DU
Lehenengoa:
Behin betiko onartzea « Zestoako Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa, «Ekain haitzuloko ingurua», «E.1 Hiri Termala Area Berezia», «R.5 Idiazpi Area», «4.10 Asuntzio Area», «Iraetako Ibarra», «AR.1 Arroa-Goia Area», «A.G.I.1 Agote Area» izeneko eremuei eta lur eremu hiritarrezinari dagokiena», «R.5 Idiazpi Area», «4.10 Asuntzio Area», «Iraetako Ibarra», «AR.1 Arroa-Goia Area», «A.G.I.1 Agote Area» izeneko eremuei eta lur eremu hiritarrezinari dagokienez, Udalak 2001eko irailaren 27an onartutako akats zuzenketa kontuan hartuta.Bigarrena: Etenda uztea «Zestoako Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa, «Ekain haitzuloko ingurua», «E.1 Hiri Termala Area Berezia», «R.5 Idiazpi Area», «4.10 Asuntzio Area», «Iraetako Ibarra», «AR.1 Arroa-Goia Area», «A.G.I.1 Agote Area» izeneko eremuei eta lur eremu hiritarrezinari dagokiena», «Ekain haitzuloko ingurua» eta «E.1 Hiri Termala Bereziaren Area» eremuei dagokienez».
Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezake interesatuak Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietako Salan, erabaki hau argitaratu edo, kasu bada, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.
Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko Diputatuen Kontseiluari, argitaratu edo, kasua bada, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte.
Eranskina: Aipatutako dokumentuan dagoen Arautegiaren testua.
Donostia, 2001eko urriaren 10a.Javier Capdevila Mayoral, Idazkari Teknikoa.
(4229) (11455)
R5 ALDERDIA - IDIAZPI
1. Deskribapena.
Zestoako zeharbide zaharraren mendebaldean dagoen eremua, Urola ibaiaren eskuinaldetik hurbil. 15.990 m²-ko azalera du eta honako muga hauek: Iparraldean, zeharbide zaharra; Hegoaldean, Zubimusu Auzunearen luzapena; Ekialdean, Zubimusu Zubiaren jaitsiera; eta, Mendebaldean, Arau hauetako R6 Alderdia.
2. Hirigintza erregimen orokorra.
2.1. Garatzeko eta gauzatzeko erregimen juridikoa.
Lurraren sailkapena: Lur eremu Hiritarra.
Esku hartzeko erregimena: Exekuzio Zuzeneko Lur Hiritarra.
(Aurreikusi den Exekuzio Unitatea garatuko bada, Xehetasunezko Azterketa egin beharko da derrigorrez).
2.2. Kalifikazio orokorra.
Egoitzarako R-4 Zona. Azalera: 7.900 m²
* Eraikuntza/erabilera baldintza partikularrak:
Lehendik dagoen eraikuntza finkatu egingo da.
Etxebizitza kopurua, gehienera: 93 etx.
Egoitza erabileraren trinkotasuna: 117,72 etx./Ha.
Komunitatearen ekipamendurako Sistema Orokorra
* Zibiko-administratiboa (Portalekua): 402 m
²Lehendik dagoen eraikuntza finkatu egingo da; gainera, Arau hauetako Katalogoan sartuta dago. Eraikin horretan ekipamendu zibiko-administratiboari dagokion erabilera baimenduko da.
Espazio libreen Sistema Orokorra: 7.688 m
²3. Antolamendu xehekatua.
U.E.R.5/1 Exekuzio Unitatea. Azalera: 4.198 m²
Soto edo erdisotoko oinetan eraiki daitekeen azalera: 1.020 m
²Beheko oinean eraiki daitekeen azalera: 630 m
²Goiko oinetan eraiki daitekeen azalera: 2.405 m
²Sestra gaineko eraikuntza: 4.055 m
²Sestra gaineko eraikigarritasuna: 0,97 m
²(g)/m²(l)Eraikuntzaren gehieneko altuera:
* Eraikin atxikian: Teilategal horizontalek: 15 m.
* Eraikin salbuetsian: Teilategal horizontalek (Iparraldeko fatxadan): 13 m.
Teilategal horizontalek (Hegoaldeko fatxadan): 19 m
Eraikuntzaren gehieneko profila:
* Mehelinaz atxikitako eraikuntza: S edo ES+BO+IV+EP
* Eraikin salbuetsia: 2 S edo ES+BO+III+EP
Gehieneko etxebizitza kopurua: 24 etx.
Exekuzio Unitatearen batezbesteko probetxamendua:
Hirigintza Arauetako 27.1 artikuluan erregulatzen denaren arabera:
* Probetxamendu homogeneizatua, guztira: 3.326 m
² (etxebizitzak)* Finka pribatuen azalera: 4.198 m
²* Batezbesteko probetxamendua: 0,79 m
² (etxebizitzak)/m²4. Hirigintzako helburuak.
a)Zubimusu auzunea luzatuz etxadietako sarbideak eginak daudenean, alderdia behin betiko antolatzea.
b)Alderdia osatuko duten eraikin berriak antolatzea eta Urola ibaiaren eskuinaldean espazio libre lorategidunak jartzea.
c)Oinezkoentzako ibilbideen trazadura egitea, multzo osoaren antolakuntza orokorra osatuko duten moduan.
d)Jantzi-Etxe izeneko eraikina (Portalekua) babestea eta Katalogoan sartzea.
5.Aurreikusi diren erabilerak.
a)Egungo erabilerak finkatuko dira Udal lizentzia baldin badute behintzat.
b)Proiektatu diren eraikin berrien erabilera nagusia egoitzarena izango da; eta beheko oinetan, merkataritza eta bulegoak ere onartuko dira.
c)Jantzi-Etxe izeneko eraikina zuzkidura publikoetarako erabiliko da; dena den, komunitatearen hainbat ekipamendu mota ere onartuko da, hala nola, sorospen arloko erabilerak, kultur eta aisialdikoak, zibiko-administratiboak eta zerbitzu publikoak.
6.Eraikuntzaren trinkotasuna.
a)Lehendik dauden eraikinak finkatu egingo dira. Eraikinak eraitsi eta horien ordez besteak eraikitzen badira, berriak lehengoaren ezaugarri berak izango ditu, orubearen azalera, eraikuntzaren profila, guztira eraikitako azalera eta abarri dagokienean.
b)Jantzi-Etxe izeneko eraikinean esku hartzerik burutuz gero, Arau Orokorretako 3. Liburuan, V idazpuruko artikuluek agintzen dutena bete beharko da.
c)Proiektatu diren eraikin berrien kasuan, lerrokadurak dokumentazio grafikoan jasota daude. Horietako bakoitzak, honako etxebizitza kopurua har dezake gehienez:
Hegoekialdean dagoen eraikinaren mehelinari atxikiko zaion eraikinean: 8 etxebizitza.
Alderdiaren hegoekialdean eraikiko den eraikin salbuetsian: 16 etxebizitza.
7.Kudeatzeko eta gauzatzeko baldintzak.
Exekuzio Unitatea garatzeko, beste hainbat betekizunen artean, aldez aurretik Xehetasunezko Azterketa idatzi beharko da. Horrek, behetik gorako eraikuntzarik hartuko ez duten espazioen antolaera eta osaketa zehazteaz gain, eraikuntzaren bolumetria doituko du, inguruko espazio publiko eta eraikinekin erlazio arkitektoniko eta espazial egokia bermatuko den moduan. Xehetasunezko Azterketak, dena den, «Antolamendu Xehekatua» izeneko pasartean eraikuntza eta erabilera baldintza partikularrei buruz jasota dauden zehaztapenetatik eratortzen diren mugak errespetatuko ditu.
Honetan mugatu den Exekuzio Unitatean jarduteko Konpentsazio Sistema edo Lankidetza erabiliko da.
Espazio libreetarako izango diren lursailak desjabetzapenaz eskuratuko dira. Indarrean dagoen lur legeriak ezartzen duenaren arabera, desjabetzapenaren ondorioei dagokienez, Arau hauek aplikatzeak erabilgarritasun publikoko lurra dela aitortzea ekarriko du.
Programazio baldintzei dagokienean, aplikagarri gerta daitekeen indarreko legeriak izaera osagarriaz ezarrita dituen epeak beteko dira.
8.Hiritartzea.
Hiritartze Proiektua erredaktatu beharko da eta horrek, gutxienez, aurreko pasartean aipatu den exekuzio unitatea hartuko du, oin berriko eraikinei dagokiena, alegia.
Ordezkapenik eginez gero, beharrezkoak izan daitezkeen hiritartze lan osagarriak bidezko eraikuntza proiektuan zehaztuko dira.
9.Eraikuntza.
Eraikin berrien kasuan, honako profila baimenduko da gehienez: Lehendik dagoen eraikinaren mehelinari atxikiko zaion eraikin berrian: Erdisotoa eta goian lau oin; eta, alderdiaren Hegoekialdean egingo den eraikin salbuetsian: Sotoa, erdisotoa, beheko oina eta goian beste hiru oin.
Jantzi-Etxeak dituen balio historiko-arkitektonikoak direla eta, eraikin babestu eta katalogatu gisa deklaratu da.
10.Lagapenak.
Ordezkapenetan edota eraikin berrien kasuan, pribatua ez den lur eremu osoa jabari publikorako dohain laga beharrekoa izango da.
R.10 ALDERDIA - ASUNCION
1.Deskribapena.
San Joan ermita eta bere parkearen ondoan dagoen eremua.
5.108 m²-ko azalera du eta honako muga hauek: Iparraldean, Akua ibarrera sartzeko errepidea; Ekialdean eta Hegoaldean, San Joan ermitaren parkea; eta, Mendebaldean, C-6317 errepidea.
2.Hirigintza erregimen orokorra.
2.1. Garatzeko eta gauzatzeko erregimen juridikoa.
Lurraren sailkapena: Lur eremu Hiritarra.
Esku hartzeko erregimena: Exekuzio Zuzeneko Lur Hiritarra.
(Aurreikusi den Exekuzio Unitatea garatuko bada, Xehetasunezko Azterketa egin beharko da derrigorrez).
2.2. Kalifikazio orokorra.
Erabilera mistoko R-10 Zona: Egoitza gunea/merkataritza-ostalaritza: Azalera: 4.202 m²
* Eraikuntza, jabari eta erabilera baldintza partikularrak:
Finkatu egingo dira: Irure hotelaren eraikina, sustapen publikoko etxebizitzak hartuko dituena eta, garai bateko Lizaso hotela, gaur egun egoitzarako erabiltzen dena.
Asunción hotela ere finkatu egingo da baina, kasu honetan, gerta daitekeen eraldaketa edo ordezkapena erregulatzea aurreikusi da, horretarako ordezkapen ordenantza eginez. Bai egungo eraikinean bai lehengoaren ordez egin daitekeen eraikin berrian, egoitza gunea, merkataritza edota ostalaritza erabilerak baimenduko dira.
Komunikabideen Sistema Orokorra: Azalera 906 m
²Hiri-arteko bide sarea/Eskualdeko errepideak.
3.Antolamendu xehekatua.
Exekuzio zuzeneko lurzatia P.E.D.R.10/1 (Asunción hotela).
Azalera: 2.970 m
²* Eraikuntza, jabari eta erabilera baldintza partikularrak:
Sotoko oinean eraiki daitekeen azalera: 1.925 m
²Erdisotoko oinean eraiki daitekeen azalera (ataripeak jo gabe): 1.725 m
²Erabilera publikoko zorpena izango duten ataripeen azalera (gutxienez): 200 m
²Beheko oinean eraiki daitekeen azalera: 819 m
²Goiko oinetan eraiki daitekeen azalera: 2.450 m
²Sestra gainean eraiki daitekeen azalera: 3.269 m
²Eraikuntzaren gehieneko altuera: 17-13 metro.
Gehienez baimenduko den profila: S+ES/BO+III
Lerrokadurak: Antolamendu xehekatuaren arabera.
Ordenantza orokorrak agintzen duena betez, eraikin nagusian bakar-bakarrik ezarri ahal izango dira hegalkinak: Goiko hiru oinetan, atzeko fatxadaren sestratik kanporatuz eta, goiko lau oinetan, fatxada nagusiaren sestratik kanporatuz.
Soto eta erdisotoko oinak garajerako erabiliko dira baina jarduera nagusiaren (hau da, egoitza gunea, merkataritza eta ostalaritza) erabilera osagarriak ere onartuko dira. Gainerako oinetan, erabilera nagusia bakarrik baimenduko da.
Eraikuntza horretan, egoitza erabileraren trinkotasuna 32 etxebizitzakoa izango da gehienez eta, horiek, sestra gaineko oinetan lekutuko dira.
Fatxada nagusiaren lerrokadura, Eskualdeko Errepidetik gutxienez 5 metro atzeratuko da.
Eraikuntzak, fatxada nagusian, gehienez ere 17 metroko altuera izango du teilategalera; beraz, 13 metrokoa atzeko fatxadaren sestratik neurtuta.
4.Aurreikusi diren erabilerak.
Egungo erabilerak finkatuko dira eta, gainera, egoitzarako ezartzeko aukera aurreikusi da. Asunción hotela ordezkatzen bada, baimendutako erabilerak aurreko pasartean xedatutakoaren arabera erregulatuko dira.
5.Eraikuntzaren trinkotasuna.
Lehendik dagoen eraikuntza finkatuko da eta, Asunción hotela ordezkatzen bada, Arau Partikular honetako 3. pasartean aipatu diren eraikuntza eta erabilera baldintzak beteko dira. Irure hotelaren eraikinean, berriz, sustapen publikoko 8 etxebizitza onartuko dira gehienez.
6.Kudeatzeko eta gauzatzeko baldintzak.
Mugatu den Exekuzio Zuzeneko lurzatiaren esparruan, gaur egun Asunción hotela osatzen duten eraikinak ordezkatzen badira eta hor aurreikusi din eraikuntza garatuko bada, beste hainbat betekizunen artean, aldez aurretik Xehetasunezko Azterketa idatzi eta onartu beharko da. Horrek, eraiki gabeko espazio publikoen antolaera eta osaketa zehazteaz gain, eraikuntzaren bolumetria doituko du. Dena den, «Antolamendu Xehekatua» izeneko 3. pasartean eraikuntza eta erabilera baldintza partikularrei buruz jasota dauden zehaztapenetatik eratortzen diren mugak errespetatuko ditu.
Eraikuntza ordezkatzeko ahalmena erabiliko bada, aurrez Xehetasunezko Azterketa behin betiko onartu beharko da eta, era berean, Exekuzio Zuzeneko lurzatiarekin zerikusia duten hiritartze lan guztiak bukatuta egongo dira. Hala ere, hirigintza eta eraikuntza lanak aldi berean egin ahal izango dira baldin eta Lur Legeko 33.2 artikuluak agintzen dituen baldintzak betetzen badira.
Honetan antolaturik, eraikuntzarik gabe geratzen den lursail osoa, behar bezala hiritartua, jabari eta erabilera publikoko lagako da.
7.Hiritartzea.
Aipatu diren ordezkapen suposamenduetan, egiten den Hiritartze Lanen Proiektuak mugatutako Exekuzio Zuzeneko lurzatiaren barruko lursail osoa berriro hiritartzea aurreikusiko du; lehen dagoen eraikuntza birgaitzeko edo berregokitzeko lanak bakarrik egiten badira, aldiz, eraikuntza proiektuekin batera Hiritartze Lan Osagarrien Proiektua aurkeztu beharko da eta, gutxienez, Eskualdeko Errepideari begira dagoen espaloia hiritartu eta lagatzea eskatuko da.
IRAETAKO IBARRA
III. IDAZPURUA
LUR HIRITARREZINEAN APLIKA
DAITEZKEEN ORDENANTZAK
1. KAPITULUA. LUR HIRITARREZINA AZPIBANATZEA. ERABILERA BAIMENDUAK
147. art. Paisajea babestea-Landa eremua-Interes arkeologikoa duten eremuak.
Dokumentazio grafikoan hala adierazita dauden eremuetan, hau da, Iraetako Ibarrean, Aizarna Bailaran, Akua Bailaran, Alzolaras Bailaran, Ekaingo Haitzuloen Ingurunean Irikaitz aztarnategian eta Beduako herrigunearen ingurunean, hainbat zona mugatu beharko dira paisajea eta aztarnategi arkeologikoak babesteaz gain landa eremuak hobetu daitezen.
Plangintza horietan, lortu nahi den helburuari kasuan-kasuan dagozkion babes arauak ezarri beharko dira:
Iraetako ibarra:
Nekazaritzako ingurunea, ibar honetako paisaje paregabea eta inguruko mendi-muinoak zaintzea eta babestea.
Aizarna eta Akua Bailarak:
Hiri asentamenduak eta inguruko parajeek osatzen duten multzoa zaintzea eta babestea. Aizarnaren kasuan, lurpeko ur ibilguak babestea, saneamendu sareak begiratuz eta egiten diren isurketak kontrolatuz.
Alzolaras Bailara:
Historiaurreko aztarnategi multzo paregabea eta horiek lekututa dauden ingurumena babestea.
Ekaingo haitzuloen ingurunea - Irikaitz aztarnategia.
Ekaingo historiaurreko aztarnategiaren ingurune naturala eta Irikaitz aztarnategi arkeologikoaren ingurunea babestea.
Beduako herrigunearen ingurunea:
Landa giroko herrigunea eta Beduako ingurune paisajistikoak zaintzea eta babestea.
Lehendik jasota dauden edota etorkizunean egingo diren baserrietan esku hartzerik burutu nahi izanez gero, Hiri Antolamenduko Arauetan aurreikusita dagoenera joko da, Iraetako Ibarrean eta Alzolaras Bailaran izan ezik; horietan baserri berririk ez baita baimenduko. Hala ere salbuetsita geratuko dira aipatu esparruetan burutzen den nekazaritza eta abelazkuntza jarduerari bereziki lotuta dauden eraikuntza edo instalazio osagarriak; eta, Iraetako ibarraren kasuan, salbuetsita geratuko dira, Iraetan ilaran dauden etxe-jabeei lotutakoak. Babeserako Plan Bereziak erredaktatu eta onesten ez diren bitartean, lurralde honetan debekatuta dago, halaber, ikuspegi paisajistikoa alda dezakeen jarduera oro, esate baterako, pista berriak urratzea, lurketak, zuhaitz mozketak eta baso landaketak, non eta Udalak horretarako baimen berezirik ematen ez duen.
IR.R2 ALDERDIA - IRAETAKO HERRIGUNEA
1.Deskribapena.
Iraetako herrigunea hartzen duen eremua. 6.495 m
²-ko azalera du eta honako muga hauek: Iparraldean, IR.R.2 Alderdia; Hegoaldean, Urola ibaia; Ekialdean, Iraetako zeharbidea; eta, Mendebaldean, IR.R.2 Alderdia.2.Hirigintza erregimen orokorra.
2.1. Garatzeko eta gauzatzeko erregimen juridikoa.
Lurraren sailkapena: Lur eremu Hiritarra.
Esku hartzeko erregimena: Antolamendu Finkatuko Lur Hiritarra.
(Birgaitze Orokorreko Plan Berezia).
2.2. Kalifikazio orokorra.
Egoitzarako IR.R.2 Zona: Azalera 5.341 m
²* Eraikuntza baldintza partikularrak:
Lehendik dauden eraikin nagusiak egungo bolumetria baldintzetan finkatuko dira; oinean hartzen duten azalera, altuera eta profil bera mantenduko dute.
* Erabilera baldintza partikularrak:
Etxebizitza kopurua, gehienera: 17 etx.
Egoitza erabileraren trinkotasuna: 31,83 etx./Ha.
Komunikabideen Sistema Orokorra: Azalera 955 m
²Hiri-banatzaileak.
Espazio libreen Sistema Orokorra: Azalera 199 m
²3.Antolamendu xehekatua.
Lehendik dauden eraikin nagusiak egungo bolumetria baldintzetan finkatuko dira. Tramitatu beharreko Plan Berezian, eraikin nagusiari atxikiko zaizkion eraikuntza osagarrien ezaugarri bolumetrikoak aldatu ahal izango dira.
4.Hirigintzako helburuak.
Hiriko multzo honen izaera babestea eta mantentzea, eraikuntzetan egiten diren eskuhartzeak kontrolatuz, erabilerak erregulatuz eta, bidezko denean, espazio libre publiko eta pribatuen hirigintza hobetuz.
5.Aurreikusi diren erabilerak.
Lehendik zutik dauden eraikinen erabilera nagusia egoitzarena izango da. Egoitza kolektiboa, jarduera zibiko-administratiboak, zerbitzu publikoak eta kultur zein aisialdiko erabilerak ere baimenduko dira, baldin eta eraikin osoa jarduera horietako bat edo batzuk garatzeko erabiltzen bada. Nekazaritza eta abelazkuntzarekin lotutako jarduerarik ez da onartuko.
6.Eraikuntzaren trinkotasuna.
Lehendik dauden eraikinak finkatu egingo dira.
7.Kudeatzeko eta gauzatzeko baldintzak.
Egoitzarako lurzatietan eraikuntzarik gabe geratzen diren lursailak jabari eta erabilera publikorako emango dira behar bezala hiritartuta daudenean.
8.Hiritartzea.
Alderdi honetan burutu beharreko hiritartze lanak, Arau hauetan jaso diren irizpideekin bat etorriz, Birgaitze Plan Bereziak proposatzen dituenak izango dira. Plan hori garatzeko erredaktatzen den Hiritartze Proiektuak zehaztuko ditu.
IR.R3 ALDERDIA - IRAETA
1.Deskribapena.
Lurralde honek bere baitan hartzen ditu Iraetako herrigunea eta Iparraldean, hau da, herrigune hori eta GI-631 eskualde errepidearen artean dauden lursailak. 60.713 m²-ko azalera du eta honako muga hauek: Iparraldean, GI-631 eskualde errepidea; Hegoaldean, Urola ibaia; Ekialdean, Beko-etxe alderdia eta Iraetako zeharbidea; eta, Mendebaldean, Iraetako ibarra.
2.Hirigintza erregimen orokorra.
2.1. Garatzeko eta gauzatzeko erregimen juridikoa.
Lurraren sailkapena: Lur eremu Hiritargarria.
Esku hartzeko erregimena: Alorreko Plana.
«R» Banaketa-gunea (Banaketa-gune independentea osatzen du).
Berariazko probetxamendua: 0,1161 m²(g)/m²
2.2. Kalifikazio orokorra.
Egoitzarako IR.R.3 Zona: Azalera 9.091 m
²* Eraikuntza, jabari eta erabilera baldintza partikularrak:
Lurzatiaren gehieneko probetxamendua: Alorreko Planak ezarriko du.
Eraikuntzaren probetxamendua:
Oinean har daitekeen azalera:
Sestra azpian eraiki daitekeen azalera: 1.950 m
²Sestra gainean eraiki daitekeen azalera: 5.100 m
²Eraikuntzaren gehieneko altuera: 10 m.
Gehieneko profil baimendua: S+BO+II.
Lerrokadurak: Alorreko Planak ezarriko ditu.
Gehieneko etxebizitza kopurua: 46 etx.
Kirol ekipamendurako zona. Azalera: 45.997 m
²* Eraikuntza, jabari eta erabilera baldintzak: Alorreko Planak ezarriko ditu.
Uberka publikoen Sistema Orokorra. Azalera: 1.514 m
²Espazio libreen Sistema Orokorra. Azalera: 4.111 m
²3.Antolamendu xehekatua.
Espazio libreen kokalekuari dagokionean izan ezik, Arau Partikular honetan jaso den antolamendua adierazgarria da besterik gabe, zehaztasunak Alorreko Planak emango baititu. Arau Partikular honek ahalmentzen dituen eraikuntza probetxamenduak zehazterakoan, Alorreko Planak ezartzen duen behin betiko antolamenduak aintzakotzat hartu beharko du Iraetako herrigunea osatzen duen bilbea, egiten diren eraikin berriak Iraetako gune historikoan behar bezala integra daitezen; xede horrekin berarekin, Alorreko Planaren antolamenduak agintzen dituen zuzkidurak ezartzeko beharrezkoak diren lur erreserbak lekutuko dira. Erreserba horiek, ahal delarik behintzat, Iraetako herrigunea osatzen duen eraikin-ilararen atzeko esparruan eta Urola ibaiaren ondoan egingo dira.
4.Hirigintzako helburuak.
Iraetako herrigunean egoitza erabilerak gora egin dezan ahalmentzea.
Kirol ekipamenduak ezartzeko behar den lurra sortzea.
5. Aurreikusi diren erabilerak.
Espazio libreen sistema orokorra, egoitza guneak, kirol arloko erabilerak eta alor hau egoitzarako antolatzetik ondorioztatzen diren arauzko erabilerak ezartzeko lur erreserbak.
Sotoko oina garajerako erabiliko da baina jarduera nagusiaren (egoitza) erabilera osagarriak ere onartuko dira.
6.Eraikuntzaren trinkotasuna.
Eraikuntza honetan ezarriko den egoitza erabileraren trinkotasuna 46 etxebizitzakoa izango da gehienez eta horiek, sestra gaineko oinetan ezarriko dira.
7.Garapenerako planeamendua.
Alderdi hau garatuko bada, beste hainbat betekizunen artean, Alorreko Plana erredaktatu eta onartu beharko da aldez aurretik eta plan hori, Hiri Antolamenduko Arau hauetan jaso diren irizpideen arabera egingo da.
8.Kudeatzeko eta gauzatzeko baldintzak.
Jarduketa sistema Alorreko Planak proposatzen duena izango da eta, horretan, exekuzio unitate desberdinak ezartzea komeni den ala ez aztertuko da.
Arauzko Konpentsazio Proiektua egingo da; edo, hala badagokio, Birzatiketa proiektua.
Era berean, Alorreko Planak proposatu beharko ditu Alorra garatzeko bidezkoak izan daitezkeen etapak.
9.Hiritartzea.
Alor osorako Hiritartze Proiektua egingo da. Hori, indarrean dagoen lur legeriak gai honen inguruan ezarrita dituen aurreikuspenen arabera erredaktatu eta tramitatuko da.
10.Lagapenak.
Alderdi honetako lur jabeek eta Zestoako Udalak izenpetuta duten Hirigintza Hitzarmena betez, kirol ekipamendurako eta espazio libreen sistema orokorrerako izango den lurra (50.108 m²) laga beharko du jabetzak. Gainera, Alorreko Planak bide eta espazio libreetarako izendatzen dituen lursailak jabari publikorako laga beharko ditu derrigorrez eta dohain, indarrean dagoen hirigintza legeriak agintzen dituen gainerako zuzkidurak ezartzeko izango den lurra bezalaxe.
A.R.1 ALDERDIA - ARROA-GOIKOA
1.Deskribapena.
Arroa-Goikoa herriguneari dagokion eremua.
40.452 m²-ko azalera du.
2.Hirigintza erregimen orokorra.
2.1.Garatzeko eta gauzatzeko erregimen juridikoa.
Lurraren sailkapena: Lur eremu Hiritarra.
Esku hartzeko erregimena: Exekuzio Zuzeneko Lur Hiritarra.
(A.R.I/1 Exekuzio Unitatea garatuko bada, Xehetasunezko Azterketa tramitatu beharko da derrigorrez).
2.2. Kalifikazio orokorra.
Egoitzarako A.R.1 Zona: Azalera 36.977 m²
* Eraikuntza baldintza partikularrak:
Eraikuntzaren gehieneko altuera: 8,50 m.
Eraikuntzaren gehieneko profila: S/BO+II.
* Erabilera baldintza partikularrak:
Gehieneko etxebizitza kopurua (zenbatetsia): 69 etx.
Egoitza erabileraren trinkotasuna: 18,30 etx./Ha.
Komunitatearen ekipamendurako sistema orokorra.
* Erlijio ekipamendua: Azalera 1.545 m
²San Esteban eliza (1.040 m
²).Apaiz etxea (505 m
²).* Eraikuntza eta erabilera baldintza partikularrak:
Katalogatuta dauden eraikin hauek finkatu egingo dira; erabilera nagusia izango duten erlijio ekipamendura eta horren erabilera osagarrietara emango dira.
* Kirol ekipamendua: Azalera 387 m
²Arroa-Goikoako pilotalekua.
Egungo baldintza berberetan finkatuko da.
* Askotariko ekipamendua: Azalera 1.543 m
²Arrona Goikoa elkartea (780 m
²).Kultur eta aisialdi arloko erabilerak hartzen dituen eraikuntza hori gaur egungo probetxamendu baldintzetan finkatuko da baina komunitatearen ekipamenduko erabilera mota guztiak onartuko dira.
Eskola zaharra (763 m
²).* Eraikuntza eta erabilera baldintza partikularrak:
Exekuzio zuzeneko lurzatia mugatu da (P.E.D. AR.I/5). Gaur egungo eraikuntza Arroa Goikoako herrigunearen tipologiarekin bateragarria ez denez, berori ordezkatzeko aukera erregulatu da. Ordezkapen hori, honako baldintzetan egingo litzateke:
Eraikuntza horrek antolatu den lurzatiaren mugekiko izan behar duen erretiroa: 5 m.
Sotoko oinean eraiki daitekeen azalera: 240 m
²Beheko oinean eraiki daitekeen azalera: 240 m
²Goiko oinetan eraiki daitekeen azalera: 490 m
²Sestra gainean eraiki daitekeen azalera: 730 m
²Eraikuntzaren gehieneko altuera: 8,50 metro.
Gehienez baimenduko den profila: S/BO/II.
Ekipamendu erabilera guztiak ezartzeko baimena emango da baina, edozein kasutan ere, Udalari dagokio erabilera horietako edozein nagusiki eraikinean ezartzeko erabakia hartzea edota erabilera horietako batzuk aldi berean ezartzea.
Eraikuntzaren goiko oinetan hegalkin irekiak, balkoiak, baimenduko dira baldin eta gehienez 40 cm kanporatzen badira eta, asko jota ere, fatxada osoaren %40 hartzen badute. Fabrikako karelez ezin izango dira itxi eta fatxada nagusian edota atzekoan bakarrik ezarri ahal izango dira.
3.Antolamendu xehekatua.
3.1. AR I/1 Exekuzio Unitatea: Azalera 8.663 m
²* Eraikuntza eta erabilera baldintzak:
Sotoko oinean eraiki daitekeen azalera: 1.200 m
²Beheko oinean eraiki daitekeen azalera: 1.200 m
²Goiko oinetan eraiki daitekeen azalera: 1.350 m
²Sestra gainean eraiki daitekeen azalera (*): 2.550 m
²Eraikuntzaren gehieneko altuera teilategalera: 7 metro.
Eraikuntzaren gehieneko profila: S edo ES/BO+I+EP.
Gehieneko etxebizitza kopurua: 16 etx.
(*) Estalkipeko oinean gehieneko profil baimenduaren barruan ondorioztatzen den azalera jo gabe. Horretan, beheko oinei lotutako etxebizitza erabilera baimenduko da baldin eta Arau hauetako Ordenantzetan erregulatuta dauden gutxieneko bizigarritasun baldintzak betetzen badira.
Soto edo erdisotoko oinean nahiz beheko oinean, bakarkako garajeak onartuko dira. Gainontzean, bai beheko oina bai goiko oinak, etxebizitzarako bakar-bakarrik erabiliko dira.
Hegalkin itxiak eta irekiak onartuko dira, fatxadaren perimetro osoaren %75etik gora hartzen ez badute behintzat.
Exekuzio Unitatearen batezbesteko probetxamendua:
Hirigintza Arauetako 27.1 artikuluan erregulatzen denez:
Probetxamendu homogeneizatua, guztira: 2.910 m
² (etxebizitza erabilera).Finka pribatuen azalera: 8.287 m
²Batezbesteko probetxamendua: 0,351 m
² (etxeb.)/m²3.2. Exekuzio Zuzeneko lurzatiak.
Komunitatearen ekipamendurako izango den Exekuzio Zuzeneko A.R.1/5 lurzatiaz gain eraikuntza eta erabilera baldintza partikularrak Arau Partikular honetako 2. atalean araututa daude Exekuzio Zuzeneko beste sei lurzati mugatu dira. Horiek, kasuak kasu, egoitzarako eraikin berriak egiteko edota, egungo eraikinak ordezkatzeko erabiliko dira baldin eta eraikin horien artapen eta erabilera baldintzek hala agintzen badute. Aukera hori erregulatzeko, Arau hauetako xedapenak gauzatuko dira zuzenean eta, horretarako, dagokion ordezkapen ordenantza aplikatuko da.
3.2.1. Exekuzio Zuzeneko AR 1/1 lurzatiak (ordezkapenak) eta Exekuzio Zuzeneko AR 1/6 lurzatiak (eraikuntza berria).
* Lurzati bakoitzaren eraikuntza eta erabilera baldintza partikularrak:
Eraikuntzak antolatutako lurzatiaren mugekiko gutxienez gorde behar duen tartea: 5 m.
Sotoko oinean eraiki daitekeen azalera: 150 m
²Beheko oinean eraiki daitekeen azalera: 150 m
²Goiko oinetan eraiki daitekeen azalera: 160 m
²Sestra gainean eraiki daitekeen azalera (*): 310 m
²Eraikuntzaren gehieneko altuera teilategalera: 7 metro.
Gehieneko altuera, gailurrera: 9 metro.
Eraikuntzaren gehieneko profila: S/BO/I/EP.
Gehieneko etxebizitza kopurua: 2 etx.
(*) Estalkipeko oinean gehieneko profil baimenduaren barruan ondorioztatzen den azalera jo gabe. Horretan, beheko oinari lotutako etxebizitza erabilera baimenduko da baldin eta Arau hauetako Ordenantzetan erregulatuta dauden gutxieneko bizigarritasun baldintzak betetzen badira.
Beheko oinean, etxebizitza erabilera eta bakarkako garajea onartuko dira; goiko oinak, berriz, etxebizitzarako erabiliko dira. Eraikuntzaren tipologia, lurzati bakaneko familia bat edo biko etxebizitzari dagokiona izango da.
Mugetatik 5 metroko tartea gordeko da gutxienez eta eraikinen artean, 10 metrokoa.
Eraikuntzaren goiko oinean bakarrik baimenduko dira hegalkin irekiak, balkoiak, baldin eta gehienez 0,75 metro kanporatzen badira eta, asko jota ere, fatxada osoaren %50 hartzen badute. Fabrikako karelez ezin izango dira itxi.
Jabari eta erabilera publikoko lurra behar bezala hiritartua laga beharko da, Arau Partikular honetako 3 zk. planoan xehetasunez erregulatuta dauden eraikuntza, jabari eta erabilera baldintzetan.
3.2.2. Exekuzio Zuzeneko AR 1/3, AR 1/4 eta AR 1/7 lurzatiak (ordezkapenak).
* Ordezkatuz gero, lurzati bakoitzaren eraikuntza, jabari eta erabilera baldintza partikularrak:
Sotoko oinean eraiki daitekeen azalera: 240 m
²Beheko oinean eraiki daitekeen azalera: 240 m
²Goiko oinetan eraiki daitekeen azalera: 500 m
²Sestra gainean eraiki daitekeen azalera: 740 m
²Eraikuntzaren gehieneko profila: S/BO/II.
Eraikuntzaren gehieneko altuera: 8,50 metro.
Etxebizitza kopurua: 4 etx.
Beheko oinean, merkataritza edo etxebizitza erabilera eta bakarkako garajea onartuko dira; goiko oinak, berriz, etxebizitzarako erabiliko dira. Horietan, egoitza kolektiboa (ostatua edo antzekoa) ere onartuko da baldin eta eraikuntzaren oin osoak erabilera horretarako ematen badira.
Eraikuntzaren goiko oinetan bakarrik baimenduko dira hegalkin irekiak, balkoiak, baldin eta gehienez 0,40 metro kanporatzen badira eta, asko jota ere, fatxada osoaren %40 hartzen badute. Fabrikako karelez ezin izango dira itxi.
Exekuzio Zuzeneko AR 1/3 eta AR 1/4 lurzatietako eraikinek gutxienez 5 metroko distantzia gordeko dute mugetara; eta, ondoko eraikinera berriz, 10 metrokoa. AR 1/7 lurzatian, azken baldintza hori bakarrik aplikatuko da.
Jabari eta erabilera publikoko lurra behar bezala hiritartua laga beharko da, Arau Partikular honetako 3 zk. planoan xehetasunez erregulatuta dauden eraikuntza, jabari eta erabilera baldintzetan.
3.2.3. Exekuzio Zuzeneko AR 1/8 lurzatia.
* Lurzati bakoitzaren eraikuntza eta erabilera baldintza partikularrak:
Eraikuntzak antolatutako lurzatiaren mugekiko gutxienez gorde behar duen tartea: 5 m.
Sotoko oinean eraiki daitekeen azalera: 150 m
²Beheko oinean eraiki daitekeen azalera: 150 m
²Goiko oinetan eraiki daitekeen azalera: 160 m
²Sestra gainean eraiki daitekeen azalera (*): 310 m
²Eraikuntzaren gehieneko altuera teilategalera: 7 metro.
Gehieneko altuera, gailurrera: 9 metro.
Eraikuntzaren gehieneko profila: S/BO/I/EP.
Gehieneko etxebizitza kopurua: 2 etx.
(*) Estalkipeko oinean, gehieneko profil baimenduaren barruan ondorioztatzen den azalera jo gabe. Horretan, beheko oinari lotutako etxebizitza erabilera baimenduko da baldin eta Arau hauetako Ordenantzetan erregulatuta dauden gutxieneko bizigarritasun baldintzak betetzen badira.
Beheko oinean, etxebizitza erabilera eta bakarkako garajea onartuko dira; goiko oinak, berriz, etxebizitzarako erabiliko dira. Eraikuntzaren tipologia, lurzati bakaneko familia bat edo biko etxebizitzari dagokiona izango da.
Mugetatik 5 metroko tartea gordeko da gutxienez eta eraikinen artean, 10 metrokoa.
Eraikuntzaren goiko oinean bakarrik baimenduko dira hegalkin irekiak, balkoiak, baldin eta gehienez 0,75 metro kanporatzen badira eta, asko jota ere, fatxada osoaren %50 hartzen badute. Fabrikako karelez ezin izango dira itxi.
Jabari eta erabilera publikoko lurra behar bezala hiritartua laga beharko da, Arau Partikular honetako 3 zk. planoan xehetasunez erregulatuta dauden eraikuntza, jabari eta erabilera baldintzetan.
4. Hirigintza helburuak.
a)Arroa-Goikoa herrigunea babestea.
b)San Esteban elizaren aurreko plaza eta inguruan eraiki gabe dauden eremuak oinezkoentzako prestatzea. Xede horrekin, herrigune osoa inguratuko duen bide berria trazatu da.
c)Oinezkoentzako eremuak hiritartzea.
d)Eraikin katalogatuak babestea.
e)Herriguneko premiei erantzuna eman behar zaiela eta, etxebizitza berriak egiteko lurra sortzea.
5. Aurreikusi diren erabilerak.
a)Balzola Jauregia izeneko eraikinean: Egoitza, egoitza kolektiboa, hala nola kultur, aisialdi eta sorospen erabilerak.
b)San Esteban elizan: Erlijio erabilerak.
c)Pilotalekuan: Kirol zuzkidurak.
d)Eskolen eraikinean, zuzkidura berriak ezarri ahal izango dira.
e)Egoitza komunitario eraberrituan: Sorospen erabilerak, zibiko-administratiboak, zerbitzu publikoak eta kultur zein aisialdi arloko erabilerak.
f)Lehendik bertan dauden eraikinetan erabilera nagusia egoitzarena izango da baina merkataritza (jatetxea, taberna eta abar), egoitza kolektiboa (ostatua edo antzekoa) ere onartuko dira baldin eta eraikineko oin osoak erabilera horietarako ematen badira.
g)Exekuzio Unitatean aurreikusi diren eraikin berrietan, honako erabilerak garatuko dira: Sotoan edo erdisotoan, aparkamendua eta etxebizitzekin lotutako zerbitzuak; beheko oinean bakarkako garajeak onartuko dira; gainontzean, beheko oina eta goikoak egoitzarako erabiliko dira. Familia bakarreko etxebizitza atxikien azpian aparkalekuak eraikitzen badira, sarbide bakar bat izango dute, eraikin bakoitzaren arrapalak saihestuz.
6.Eraikuntzaren trinkotasuna.
Lehendik dagoen eraikuntza finkatu egingo da, dokumentazio grafikoan antolamenduz kanpokotzat deklaratuta dagoen bigarren mailako eraikina izan ezik.
Ordezkapen kasuetan edo eraikuntza berrietan, gehienez ere profil hau baimenduko da: Sotoa edo erdisotoa, beheko oina eta goian bi oin. Profil baldintza horretatik salbuetsita daude honetan mugatu diren exekuzio zuzeneko lurzatiak, horientzako bestelako baldintzak ezarri baitira. Baita eraikin katalogatuak ere, horietan burutzen diren eskuhartzeak Arau Orokorretako Hirugarren Liburuko V idazpuruan xedatuta dauden baldintzak beteko baitituzte.
Exekuzio zuzeneko lurzatiez kanpo etxebizitza hartzen duten eraikin guztiak egokitu ahal izango dira baina, beti ere, baldintza bolumetriko berak mantendu beharko dituzte, gehienez ere bi etxebizitza sartuko diren moduan.
Proposatu den antolamenduaren arabera, Alderdiaren ekialdean gehienez ere hamasei etxebizitza eraikiko dira.
7.Kudeatzeko eta gauzatzeko baldintzak.
Mugatu den Exekuzio Unitatea garatzeko, beste hainbat betekizunen artean, aldez aurretik Xehetasunezko Azterketa erredaktatu eta onetsi beharko da. Horrek, behetik gorako eraikuntzarik hartuko ez duten espazioen antolaera eta osaketa zehazteaz gain, eraikuntzaren bolumetria doituko du, inguruko espazio publiko eta eraikinekin erlazio arkitektoniko eta espazial egokia bermatuko den moduan. Xehetasunezko Azterketak, dena den, «Antolamendu Xehekatua» izeneko pasartean eraikuntza eta erabilera baldintza partikularrei buruz jasota dauden zehaztapenetatik eratortzen diren mugak errespetatuko ditu.
Mugatu den exekuzio unitatea Konpentsazio Sistemaren bidez garatuko da; edota, horren ordez, Lankidetza sistemara joko da baina, edozein kasutan ere, Xehetasunezko Azterketa, Konpentsazio edo Birzatiketa Proiektua eta eremu osoa hartuko duen Hiritartze Proiektua behin betiko onartu beharko dira.
Mugatu den Exekuzio Unitateko probetxamendua eskuratuko bada, Lur Legeko 26 eta 28. artikuluek agintzen dituzten lagapen, hainbanaketa eta hirtartze lanak bete beharko dira aurrez. Hala ere, hiritartze eta eraikuntza lanak aldi berean burutzeko baimena eman daiteke aipatu legearen 33.2 artikuluan xedatzen dituen baldintzetan.
Betekizun horiek betetzeko epeei dagokienean, Hirigintza Arau hauetako 26. artikuluan xedatutakora joko da; izan ere, ordezko epeak artikulu horretan arautzen baitira Lur Legeko 28.2 artikuluan finkatuta dagoenarekin bat etorriz.
Mugatutako Exekuzio Unitatean ondorioztatzen diren lurzatien kasuan izan ezik, gainerako lurzati eraikigarri guztietan zuzen-zuzenean gauzatu ahal izango dira Hiri Antolamenduko Arau hauek. Baina beti ere, Hirigintza Arau Partikularrak finkatzen dituen eraikuntza, jabari eta erabilera baldintza orokorrak bete beharko dira bai egungo lerrokaduretan finkatuko diren eraikinen kasuan, baita exekuzio zuzeneko lurzatien barrukoetan ere, hau da, bidezko ordenantzaz erregulatuko liratekeen ordezkapenezko edota eraikuntza berriko etxeen kasuan, alegia.
Azken suposamendu horietan, jabari eta erabilera publikoko lurra behar bezala hiritartua laga beharko da, Arau Partikular honetako 3 zk. planoan xehetasunez erregulatuta dauden eraikuntza, jabari eta erabilera baldintzetan.
Arau Partikular honetako 4 zk. planoan bereziki adierazita dauden eraikuntzak antolamenduz kanpokotzat deklaratu dira.
8. Hiritartzea.
Exekuzio Unitatea oso-osorik hartuko duen Hiritartze Proiektua erredaktatu eta onetsi beharko da.
Santa Ana plazaren inguruan oinezkoentzako dauden edo egingo diren eremuak hiritartzeko esku hartze publikoari ekin aurretik, espazio horiek oso-osorik hartuko dituen Hiritartze Lanen Proiektua erredaktatu eta onetsi beharko da. Proiektu horrek irizpide bateratuak erabiliko ditu lurrari eman beharreko tratamenduei edota lur gaina hiritartzeko elementuei eta abarri dagokienean; hau da, espazio horien benetako birbalorazioa erdietsiko den moduan, alegia.
Era berean, aipatu Hiritartze Proiektu horrek San Juan kaleko bidearen trazadura eraberritua aurreikusiko du, exekuzio zuzeneko lurzatien aurrez aurreko sestra eta profilen definizio zehatza emanez eta horien lerrokadurak trazadura berriaren arabera doituz; hau da, aurretiazko lagapenik gauzatzen ez bada behintzat, aipatu obrak lurzati desberdinetan ordezkapenak egiten diren heinean gauzatu ahal izango diren moduan, hain zuzen.
AG.I.1 ALDERDIA - AGOTE
1.Deskribapena.
Inolako planeamendurik gabe garatuta, gaur egun industriarako erabiltzen den eremua da. C-6317 errepidearen ekialdean dago, Agote baserriaren ondoan. 36.880 m
²-ko azalera du.2.Hirigintza erregimen orokorra.
2.1. Garatzeko eta gauzatzeko erregimen juridikoa.
Lurraren sailkapena: Lur eremu Hiritarra.
Esku hartzeko erregimena: Barne Eraberrikuntzako Lur Hiritarra.
(Barne Eraberrikuntzako Plan Berezia tramitatu beharko da derrigorrez).
2.2. Kalifikazio orokorra.
AG.I.1 Zona: Industria. Azalera: 36.880 m
²* Eraikuntza eta erabilera baldintza partikularrak:
Zonaren eraikigarritasuna
Industriarako lurzati pribatuaren probetxamendua: 25.243 m
² (l).Industriarako lurzati eraikigarria: 13.500 m
² (l.e).Solairu estalgarria: 15.000 m
² (g).Zonaren probetxamendua:
Industriarako lurzati pribatua: 0,68 m
² (l)/m²Industriarako lurzati eraikigarria: 0,366 m
² (l.e)/m²Industriarako solairu estalgarria: 0,41 m
² (g)/m²Eraikuntzaren profil baimendua: S+II.
Gehieneko altuera: 10 m.
* Erabilera baldintzak:
Industria, 5. Kategoriakoa izan ezik, eta industriaren erabilera osagarriak.
Hemen adierazi diren eraikigarritasun eta probetxamendu baldintzak gehienekoak dira, irabazi asmorik gabeko zuzkidura-erabilerak hartuko dituzten eraikuntza probetxamenduen kasuan izan ezik, horien zehaztasunak Barne Eraberrikuntzako Plan Bereziak emango baititu.
Lehendik dagoen lurzati eraikigarrian, 8.000 m
²-ko azalera okupatuko da gutxi gora-behera eta 10.000 m² inguruko solairu estalgarria izango du; beraz, antolamendu honen arabera, lehengo probetxamendua %50ean gehituko da.3.Antolamendu xehekatua.
Exekuzio zuzeneko lurzatia P.E.D.AG1.1/1.
Azalera: 1.650 m
²* Eraikuntza, jabari eta erabilera baldintza partikularrak (ordezkapen ordenantza):
Gehienez eraiki daitekeen azalera: 750 m
²Oinean gutxienez hartu behar den azalera: 200 m
²Oinean gehienez har daitekeen azalera: 500 m
²Eraikuntzaren gehienez profil baimendua: BO+I+EP.
Lerrokadurak: Antolamendu xehekatuaren arabera.
Ordenantza orokorrari egokitzen zaizkion hegalkinak baimenduko dira. Eraikuntzaren gehieneko egoitza trinkotasuna 2 etxebizitzakoa izango da.
3. Hirigintza helburuak.
Lehendik dauden industria asentamenduak berrantolatzea, sarbideak arautuz eta maniobrarako zein aparkalekurako eremuak hobetuz.
4. Aurreikusi diren erabilerak.
Laugarren kategoria arteko industria erabilerak, lehen martxan daudenak finkatuz. Egungo egoitza zein merkataritza eta ostalaritza erabilerak ere finkatu egingo dira oraingo eraikin berean edo, ordezkapenik eginez gero, eraikin berrian bestela.
5. Eraikuntzaren trinkotasuna.
Bereziki antolamenduz kanpokotzat deklaratu den eraikina izan ezik, gainerako eraikuntza finkatuko egingo da nahiz eta Arau honetan zehaztu diren gehieneko profil edo altuera baldintzak gainditu, baina beti ere, Alderdi honetako antolamenduaren bat ez etortzeagatik Plan Bereziak antolamenduz kanpokotzat jo ditzakeenak baldintzatu gabe. Horrela bada, grafiatu den antolamendua adierazgarria da besterik gabe, behin betiko zehaztasunak Barne Eraberrikuntzako Plan Bereziak ezarriko baititu.
6. Lokalak azpibanatzeko arauak.
Behin betiko zehaztasunak Barne Eraberrikuntzako Plan Bereziak ezarriko ditu.
7.Kudeatzeko eta gauzatzeko baldintzak.
Alderdia garatuko bada, Barne Eraberrikuntzako Plan Berezia tramitatu eta onetsi beharko da derrigorrez.
Jarduketa Sistema, tramitatu beharreko Plan Bereziak zehaztuko du.
Eraikuntza edota jarduera lizentzia berririk ez da emango harik eta Barne Eraberrikuntzako Plan Berezia, Alderdi osoarentzako egin beharko den Hiritartze Proiektua, eta Plan Bereziak agintzen dituen Birzatiketa edo Konpentsazio Proiektuak behin betiko onesten ez diren arte.
8.Hiritartzea.
Idazti eta tramitatu beharko den Hiritartze Proiektuak, Alderdia berriro hiritartzea aurreikusi beharko du. Horretarako, saneamenduak, drenajeak, isurketen arazketak, bide eta aparkalekuek, argindar sareak eta hornidura sareak eskatzen dituzten obrak hartuko ditu kontuan.
Proiektuak onespena jasotzen duenean, obra edo jarduera lizentzia oro eman aurretik edo aldi berean gauzatuko da.
LUR HIRITARREZINEAN APLIKA
DAITEZKEEN ORDENANTZAK.
III. IDAZPURUA
LUR HIRITARREZINEAN APLIKA
DAITEZKEEN ORDENANTZAK
3. KAPITULUA. NEKAZARITZA ETA ABELAZKUNTZAKO JARDUERAK, BEREN INSTALAZIOAK ETA ELEMENTUAK ERREGULATZEA
158. art. Lehendik dauden baserriak.
1.Baserria nekazaritzako ustiapen unitatea da. Titularraren etxebizitzak, eraikuntza eta instalazio osagarriek eta berari atxikitako lursailek osatzen dute.
2.Nekazaritza eta abelazkuntza jarduerak berezkoak dituen erabilerez gain, Idazpuru honetako 5. Kapituluan aipatzen diren erabilerak eta tolerantziak onartuko dira baina, horiek ezarriko badira, jarduera nagusiari dagokion onibarrak 151 eta 152. artikuluetan ezarrita dauden gutxieneko dimentsio eta bideragarritasun arauak bete beharko ditu.
3.Eraberritze lanak baimenduko dira, hala nola, egiturazko elementuen konponketak, barruko birbanaketa, elementuak eraberritu eta hobetzea eta eraikina itxuraldatu ez duten beste hainbat obra. Baina, elementuren bat derrigorrez eraitsi beharra gertatuko balitz, berriro jarri beharko litzateke.
4.Eraikin nagusia handitzeko baimena emango da baldin eta 159. artikuluan nekazaritza eta abelazkuntza jardueretarako eraikuntza berriei buruz ezarriko diren eite eta bolumen mugak gainditzen ez badira. Gehienez ere 2 etxebizitza onartuko dira.
5.Eraikin nagusiaren eraikuntza eta zerbitzu osagarriak handitu ahal izango dira; nekazaritza eta abelazkuntzarako elementu berriak egiteko baimena ere emango da baldin eta eraikin nagusitik aparte egingo badira eta eraikuntza berrientzako arautegi orokorra betetzen badute. Eraikuntza horiek, lursailaren edozein punturik neurtuta, 6 metroko altuera izango dute gehienez, asko jota ere bi oin eraiki hartuz.
159. art.Nekazaritza eta abelazkuntzarako eraikuntza berriak.
1.Baserri berriak, honako kasu hauetan eraiki ahal izango dira: Lehengoa aurri egoeran dagoelako edota egoera orokorra hain txarra izanik, zentzuzko sistemaz eta itxurazko kostuetan berregokitzea ezinezkoa dela eta, ordezkatu beharra dagoenean; edota labore unitate berriak sortzen direnean. Kasu horretan, 152 eta 153. artikuluetan xedatzen diren baldintzak bete beharko dira. Baserri berri batean 2 etxebizitza egin daitezke gehienez.
2.Baserri berria eraikitzeko, honako arau hauek bete beharko dira:
a)Ezartzen diren eraikin berriek, indarrean dagoen lur legeriak inguruneari egokitzeari buruz xedatzen dituen baldintzak bete beharko dituzte, horrekin bat etorriz honako artikulu hauetan finkatzen diren xedapenak bezalaxe.
b)Eite eta bolumen baldintzak.
Eraikin berrien bolumetriak eta antolaera orokorrak bat etorri behar du udalerrian lehendik dauden eraikuntza tradizionalen tipologiarekin. Bolumetria bakunekoak izango dira, estalkia barne; hori 2, 3 edo 4 isurialdekoa izango da %35eko malda gainditu gabe. Ganbara itxurako irtenbideak debekatuta daude. Estalkia egiteko, ahal delarik behintzat, zeramika okerrezko teila gorria erabiliko da.
Eraikuntzaren gehieneko profil baimendua: BO+I+EP.
Gehieneko altuera baimenduak: 6 m (teilategal horizontalera) eta 9 m (gailurrera).
Gehieneko luzera: 30 m.
Gutxieneko zabalera: 10 m.
Oinean har daitekeen azalera: Gutxienez: 125 m
²Gehieneko azalera eraikigarria: 600 m
² (g).Fatxadak egiteko, era honetako eraikinetan betidanik erabili izan diren materialak erabiliko dira.
Lur eremu hiritarrean eta hiritargarrian etxebizitzak eraikitzeko aurreikusita dauden baldintzak beteko dira.
c)Finkaren mugetara 20 metroko distantzia gordeko da gutxienez; beste baserrietara, 50 metrokoa; eta gainera, lur eremu hiritar edo hiritargarriaren mugetatik 100 metrora egongo da gutxienez. Hala ere, Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuak aldeko txostena egiten badu, distantzia horiek aldatzeko aukera egongo da.
Eraikin osagarriak ere egin daitezke baina eraikin nagusiari atxikita badaude, osagarriaren azalerak ez du gaindituko eraikin nagusiaren %30 eta, bien artean, unitate bateratua osatuko dute.
4.Eraikin lagungarri horiek, eraikin nagusiaz kanpo ezar daitezke baina, kasu horretan, eraikin nagusiaren baldintza estetikoak zaindu egin beharko dira eraikin berrien hurbiltasun eta ezaugarrietatik.
4. KAPITULUA.LANDAKOA EZ DEN ETXEBIZITZA FAMILIARRA
164. art.Ezartzeko baldintza orokorrak.
Landa erabilera nagusien erabilera osagarrietarako ez diren egoitza erabilerak edota bestelako erabilera baimenduei atxiki gabekoak, lehendik zutik dauden eraikinetan bakar-bakarrik baimenduko dira, xede horrekin egin nahi den eraikuntza berri oro bereziki debekatuta dago. Gehienez ere 2 etxebizitza izango ditu.
Era berean, lehendik zutik dauden eraikinak okupatu ahal izango dira, baldin eta Arau hauetan espreski mugatuta dauden babes zonen barruan ez badaude.