| 229. zenbakia | Data 2000-12-01 | 19122 orria |
ESKORIATZAKO UDALA
Iragarkia
Tabernak, Kafetegiak eta Antzekoak Jartzeko Establezimendu Publikoak arautzeko udal ordenantza jendeaurrean ipintzeko epea pasatu denez eta beronen kontra erreklamaziorik edo iradokizunik aurkeztu ez denez, behin-betiko onartua gelditzen da Toki Erregimeneko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea aldatzen duen apirilaren 21eko 11/1999 Legearen 49.c) artikuluaren arabera.
Eskoriatza, 2000ko azaroaren 20a.Alkatea.
(12305)
TABERNA, KAFETEGI ETA ANTZEKOETARA ZUZENDUTAKO ESTABLEZIMENDU PUBLIKOAK
JARTZEA ARAUTZEN DUEN UDAL ORDENANTZA
SARRERA
Eusko Jaurlaritzak abenduaren 16ko 296/1997 Dekretua onartu du behin betiko. Dekretu horrek, batetik, ikuskizun publikoen eta jolas jardueren ordutegiak eta, bestetik, jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk ezartzen ditu. Horregatik guztiagatik, beharrezkoa da Ordenantza hau Dekretu horretan adierazten diren irizpideetara egokitzea, bien artean bat etor daitezen aplikatzean, eta horrekin batera, Ordenantzaren beste alderdi batzuk egokitzea indarrean jarritako araudi berrietara, hala nola, NBE-CPI/96 eta horiei buruzko gainerako arauak.
1. artikulua.Orokortasunak eta helburua.
1.1.Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuan, abuztuaren 27ko 2816/82 Dekretuan, ekainaren 11ko 171/85 Dekretuan eta xedapen osagarri eta baterakorretan ezartzen denaren kalterik gabe, Ordenantza honen helburua da I. eranskinean adierazitako jardueraren bat betetzen duten establezimenduak edo beste izen bat izanik ere antzeko eta ostalaritza barruan tipifikatu daitekeen jardueraren bat burutzen duten establezimenduak jarri, funtzionatu eta ikuskatzeari buruzko udal jarduna erregulatzea. Aurrerantzean eta Ordenantza honen eremuan, «Jarduerak» deituko ditugu.
1.2.Nahitaez bete behar dira Ordenantza honetan jasotako aginduak aipatuko diren eta Eskoriatzako udalerrian jarri nahi diren establezimendu publiko guztietan. Erabilera hori baimenduta dagoen lekuetan ezarri behar dira horiek, aplikatzeko hirigintza planeamenduarekin bat.
1.3.
1.3.1.Adierazitako arauak hasiera-hasieratik udal lizentzia edo baimenaren sistemaren bidez eskatu ahal izango dira, halako jardueretan aritzeko eta batez ere Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen Araudiak 30. artikuluko 2 zenbakiko c) atalean ezarritako ondorioetarako.
1.3.2.Ordenantza hau aldarrikatu aurretik dauden establezimenduak Ordenantzan zehazten direnetara egokitu behar dira. Dena den, kasu hauetan egokitu beharko dira:
a)Udalak horrela agintzen dienean, bai herritarrek aurkeztutako salaketetan oinarrituta Udalak berak egoera egiaztatu ondoren, zein funtzionamenduaren ondorioz eta Udalaren iritziz Ordenantza betetzen ez delako beste herritarrengan eragozpenik sortzen denean.
b)Lokal horietan egokitze-obrak egiterakoan.
c)Negozioa ustiatzeko titularitatea aldatzen denean.
2. artikulua.Azalera, edukiera eta mailak sailkatzea.
2.1.Azalera publikoa.
2.1.1.Establezimendu baten azalera publikoa: Pertsonak egoteko eta establezimenduko zerbitzuak erabiltzeko dagoen espazioa.
2.1.2.Azalera hori honela lortuko da: Lokalaren azalera erabilgarriari erabilera hauei dagokiena kenduko zaio:
Komunak.
Zerbitzuko barra-eremua.
Sukaldeak.
Biltegia.
Bulegoak.
Erabilera publikotik kanpo geratzen diren edo erabiltzaileen egonaldia galerazten duten espazio guztiak.
2.2.Edukiera.
2.2.1.Lokal baten edukiera zer den: Hango azalera publikoak har ditzakeen pertsonen kopurua.
2.2.2.Lokal baten gehieneko edukiera: Pertsona bat azalera publikoko metro karratu bakoitzeko.
2.3.Mailak.
2.3.1. Azalera publikoaren edo lokalaren edukieraren arabera, establezimenduak honela sailkatzea ezarri da:
A maila: 40ra bitarteko m² edo pertsona.
B maila: 40tik 80ra bitarteko m² edo pertsona.
C maila: 80tik 160ra bitarteko m² edo pertsona.
D maila: 160 m² edo pertsona baino gehiago.
3. artikulua.Jardueren arteko tarteak.
3.1. Ordenantza hauetan araututako jarduera berri bat irekitzeko, gutxieneko tarte batzuk egongo dira jarduera berriaren eta lehendik dauden jardueren artean. Eranskinean aipatzen diren taldeei buruz, hauek izango dira tarte horiek:
Hogeita hamar (30) metro Bigarren talde (II) osatzen duten jardueren artean eta beste hainbeste horien eta Hirugarren eta Laugarren (III eta IV) taldeetakoak direnen artean, eta alderantziz.
Ehun (100) metro Hirugarren taldea (III) osatzen duten jardueren artean eta beste hainbeste horien eta Laugarren taldea (IV) osatzen dutenen artean.
Hirurehun (300) metro Laugarren taldea (IV) osatzen duten jardueren artean.
3.2.Adierazitako tarteak neurtzeko, plantako proiekzioan zirkunferentzia bat marraztuko da; haren erradioa talde bakoitzarentzat ezarritako gutxieneko tartea izango da, eta zentroa, berriz, jarri nahi den establezimenduko guneetako edozein eta tartea neurtzen zaion establezimendutik hurbilen dagoen guneetako edozein.
3.3.Jatetxe moduan kalifikatutakoek ez dituzte jardueren arteko gutxieneko tarteak bete behar izango, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:
Jarduera jatetxekoa izango da bakar-bakarrik, eta mahai eta aulkiez hartarako egokitutako lekuan bakarrik zerbitzatuko dira janari-edariak.
Ezin izango da egon barra mostradorerik edariak-eta hartzeko, baina zerbitzu-barra bat jarri ahal izango da sartzen diren bezeroak hartzeko, alderik alde gehienez ere bi (2) metro luze izango dena, eta kafegailu bat jarri ahal izango da hor, nahiz eta ezin izango den leku horretan ezer kontsumitu.
Jantoki aldean edota harrera leku moduko batean aparte jarri ahal izango da lehen aipatu den barra hori. Jarlekuak egon ahal izango dira leku horretan, txandaren zain dauden bezeroentzat.
3.4.Halaber, ez dira kontuan hartuko, jardueren arteko tarteei dagokienez, Jolas-Kultura Gastronomia Elkarteak eta Ordenantza hauetako I. Eranskineko I. Taldean sartzen direnak.
3.5.Berezitasunez, eta Udalbatzarraren irizpideari jarraituz, biltzen diren gorabeherak azterturik, I. eranskineko Bigarren, Hirugarren eta Laugarren (II, III eta IV) taldekoek ere ez dituzte jardueren arteko tarteak bete behar izango, beti ere jarduera ekonomikoen hirilur edo lur urbanizagarriko erreserbetan jartzen badira, indarrean dagoen Planeamenduan xedatutakoarekin bat.
3.6.Suntsitu behar diren eraikinetan dauden jardueren jabe diren titularrek eskubidea mantenduko dute lehengo eraikinaren ordez egin behar den eraikinean jarduera jartzeko, 3 urteko epean establezimenduari baja eman edo hura ixten den egunetik hasita.
3.7.Ez dute bete behar tarteen muga hori, Udalbatzarrak halaxe onartu eta gero, Ordenantza hauek arautzen ez duten beste jarduera nagusi baten jarduera osagarriak, kasu hauetan:
1.Zentro Publikoak.
2.Ospitalak eta osasun zentroak.
3.Hotelak.
Halakoetan baldintza hauek bete behar dira:
a)Jardueraren instalazioak oso-osorik egon behar dute sartuta jarduera nagusiaren eremuaren barruan.
b)Jarduera nagusitik nahitaez egon behar da jarduera honetara doan sarbide bat, eta beti egongo da zabalik sarbide hori. Beste sarbiderik ere egon daiteke, baina ezin izango dira zerbitzuan egon jarduera nagusia zerbitzuan ez badago.
c)Kasu batean ere ezin izango da jarduera nagusitik banandu, eta ezingo du izan harena ez den beste titular bat.
d) Jarduera hauek ezin izango dute martxan egon, jarduera nagusia zerbitzutik kanpo dagoen egoera guztietan.
3.8.Jarduerak kokatzeko baldintzak eta erabilerarako mugak urbanizaezinezko eremuan (landa-lurretan).
Eremu honetan bakarrik Lehenengo eta Bigarren (I eta II) taldeetako jarduerak baimenduko dira, eta muga hauekin:
a)Jardueraren euskarri fisikoa aurretik dagoen eraikina izango da, eta ezingo da izan ordenazioz kanpokoa.
b)Jarduera instalatzerakoan horren euskarri den eraikina berriztu ahal izango da, baina eraikitako azalera eta bolumena ezin izango dira gehitu.
4. artikulua.Establezimenduen gutxieneko altura.
4.1.Gutxieneko alturatzat hartuko da, lokaleko zoladuraren eta haren sabai-bukaerak duen edozein osagairen artean dagoena, kontuan hartu gabe sabaitik bereizten diren apaingarri hutsak.
Hauek izango dira gutxieneko alturak
4.2.Azalera publikoan:
4.2.1.2,5 metro (I eta II) Lehen eta Bigarren Taldean sailkatutako establezimenduak.
2,8 metro (III) Hirugarren Taldean sailkatutako establezimenduak
3,0 metro (IV) Laugarren Taldean sailkatutako establezimenduak
4.2.2.Lehenago ezarritakoaren %10etik beherako altura izango duen perimetro alde bat izan dezakete establezimenduek, beti ere alde honen azalera osoa lokalaren azalera publikoaren %10etik gorakoa ez bada.
4.3.Komun eta barra aldean:
4.3.1.2,40 metro (II) Bigarren Taldean sailkatutako establezimenduak
2,50 metro (III) Hirugarren Taldean sailkatutako establezimenduak
2,60 metro (IV) Laugarren Taldean sailkatutako establezimenduak
4.4.Pasabide osagaiak.
4.4.1.Jendearentzako aldearen barruan dagoen edozein osagairen gutxieneko altura 2,20 metrokoa izango da, beti ere plantako proiekzioaren azalera 1 m²-tik gorakoa ez bada eta mota honetako osagai guztien azalera batuz lokalaren azalera publikoaren %10 gainditzen ez bada.
4.4.2.Eraikuntza osagaien, hala nola zutabe eta edozein motatako hodien gutxieneko altura 2,2 metrokoa izango da, baldin eta beren gehieneko zabalera alderik alde 0,30 m-tik beherakoa bada eta osagai hauen proiekzioaren azalera osoa batuz lokalaren azalera publikoaren %10 gainditzen ez bada.
5. artikulua. Establezimenduetara sartzeko bideak.
Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 4ko 20/1997 Legeak ezarritakoaren kalterik gabe, «Irisgarritasuna Sustatzeko» legea, eta hura garatzen duten erregelamenduak, batez ere Ordenantza honetako jarduerak eragiten dituzten alderdietan ezarriko direnak, osagarri moduan jarduera hauetara sartzeko bideetarako hauxe ezarriko da:
5.1.Sarbidearen maila.
5.1.1.Espaloiko sestraren arabera, establezimendu baterako sarbidea egon daiteke:
Kanpoko sestraren maila berean.
Kanpoko sestraren mailatik gorago edo beherago.
5.1.2. Ordenantza honen ondorioetarako, establezimendu bat kanpoko sestraren mailatik gorago edo beherago dagoela ulertuko da, jendeak erabiltzeko duen azalera osoaren zonaldeetako batek datozen hauek baino maila ezberdintasun handiagoa duenean:
Establezimendu mota Desnibela (cm) Maila kopurua
A = 108 6
B = 90 5
C = 72 4
D = 54 3
5.1.3.Kanpoko sestraren mailatik gorago edo beherago dauden establezimenduek Ordenantzetako 5.3 atalak dioen guztia bete behar dute sarbideei dagokienez.
5.2.Ateak.
5.2.1.Ateen gutxieneko altura 2,10 m-koa izango da, komunetakoa eta jendearentzat ez den gainerako bulegoetarako izan ezik, horietan 2 m-koak izango baitira.
5.2.2.Pasatzeko orriko gutxieneko zabalera hauxe izango da:
0,80 m. orri bakarreko ateetarako. Salbuetsirik daude komunera eta zerbitzuko bulegoetara joateko ateak; haien gutxieneko zabalera 0,60 m-koa izango da, baina elbarrientzako komunarenak gutxienez 1 metroko zabalera izango du.
1,20 m. bi orriko ateetarako, biak beti eraisteko moduan.
Orriaren gehieneko zabalera 1,20 m-koa izango da.
5.2.3.Kanpotik sartu-irteteko diren ate guztiek ixteko sistema automatiko bat izango dute, eta itxi posizioan egon behar dute.
5.2.4.Kanpotik sartu-irteteko diren ate guztiak irteera aldera irekitzeko modukoak izango dira, hau da, kanpoaldera irekiko dira.
Kanpoaldera irekitzen diren ate hauek fatxadaren lerrotik barnealdera egon behar dute, biratzerakoan bide publikoan enbarazurik ez sortzeko moduan. Salbuetsirik daude larrialdietan erabiliko direnak, fatxadaren lerroan egon ahal izango direnak, baldin eta lokalaren ohiko sarrera moduan erabiltzen ez badira, eta ezingo dira ireki kanpoaldetik.
5.2.5.Larrialdietarako ate guztiek irekiera antipanikoko sistema izango dute, eta lokalaren barruan ez da sarbidea oztopatu dezakeen ezer egongo.
5.2.6.Hirugarren eta Laugarren (III eta IV) taldeen barruan sartutako establezimendu guztiek sartu-irteteko ate bikoitza izango dute, eta haizea galerazteko atari bat egingo dute, larrialdietakoak hartzen direnak izan ezik, lokalera sartu-irteteko erabiltzen ez direnak.
Ate horien ekorketa eremuaren gutxieneko aldea 0,50 m-koa izango da.
5.2.7.Bigarren (II) Taldekoak diren establezimenduak eta lokalaren barruan 90 dBa) baino gehiagoko zarata egiteko gai diren aparatuak dituzten establezimenduek era berean ate bikoitzak izango dituzte, haizea galerazteko ataria eginez.
5.2.8.Kanpoko sestratik gorago edo beheragoko mailan dauden establezimenduetan, atearen gutxieneko zabalera 1,20 m-koa izango da.
5.2.9.Hona hemen kanpotik sartu-irteteko ateen kopurua eta zabalera establezimenduetarako:
|
AZALERA PUBLIKOA |
ATE KOPURUA |
GUTXIEN. ZABALERA |
ALTERNATIBA |
|
40 m²-raino |
1 |
0,80 m. |
-- |
|
80 m²-raino |
1 orri bikoitzekoa |
1,20 m. |
0,80ko 2 |
|
160 m²-raino |
2 orri bikoitzekoa |
1,20 m. |
1,20ko 1 eta 0,80ko 2 |
|
160 m²-tik gora |
orri bikoitzeko 2 + orri bikoitzeko ate 1, 100 m²-ko edo frakzioko |
1,20 m. |
1,20ko 2 + 0,80ko 2, 100 m²-ko edo frakzioko |
|
SUPERFICIE PUBLICA |
Nº DE PUERTAS |
ANCHURA MINIMA |
ALTERNATIVA |
|
Hasta 40 metros cuadrados |
1 |
0,80 metros |
-- |
|
Hasta 80 metros cuadrados |
1 de doble hoja |
1,20 metros |
2 de 0,80 |
|
Hasta 160 metros cuadrados |
2 de doble hoja |
1,20 metros |
1 de 1,20 y 2 de 0,80 |
|
Mas de 160 metros cuadrados |
2 de doble hoja + 1 de doble hoja cada 100 metros cuadrados o fracción. |
1,20 metros |
2 de 1,20 + 2 de 0,80 cada 100 metros cuadrados o fracción. |
5.2.10.Arauz irten-sartzeko ate bat baino gehiago behar dituzten establezimenduetan, lokalaren egiturak gehienez ere uzten duen distantzia egongo da ate horien artean.
5.3.Eskailerak:
Baldintza hauek bete behar dituzte establezimendu publikoetara edo haien eremu publikoetara sartzeko eskailerek:
5.3.1.Maila bakoitzaren (C) altura ez da 17 cm baino handiagoa izango eta urratsa (H) ez da 28 cm baino txikiagoa izango.
5.3.2.Iraunkorra izango da C/H erlazioa eskailera guztian eta 62 eta 64 cm artean egongo da 2 C + H balioa.
5.3.3.Eskailera hormen artean eginez gero, gutxienez albo batean eskudela jarriko da, eta eskaileraren zabalera 2,40 cm-koa bada, tarteko eskudela bat jarriko da.
5.3.4.Eskailera kurbak onartuko dira, baldin eta barne muturretik neurturik gutxienez 28 cm-ko urratsa badaukate, eta urrats horrek ez da 42 cm baino haundiago izango kanpoko ertzean.
5.3.5.Eskaileren eta eskaileretara iristeko bide guztien gutxieneko zabalera 1,20 m-koa izango da.
5.3.6.Eskaileren ahoaren eta horietara iristeko bide guztien gutxieneko altura 2,20 m-koa izango da.
5.3.7.Mailaren zabalera eta eskaileren kopurua hemen laukian adierazten direnak izango dira, eta azalera publikoa hustu beharreko plantari dagokiona izango da.
|
AZALERA PUBLIKOA |
ESKAILERA KOPURUA |
GUTXIENEKO ZABALERA |
GUTX. BANANTZEA ARDATZEN ARTEAN |
|
40 m²-raino |
1 |
1,20 |
-. |
|
80 m²-raino |
2 |
1,20 |
3 m. |
|
160 m²-raino |
2 |
1,20 |
5 m. |
|
160 m²-tik gora |
2 |
1,20 |
8 m. |
|
SUPERFICIE PUBLICA |
Nº ESCALERAS |
ANCHURA MINIMA |
SEPARACION MINIMA ENTRE EJES |
|
Hasta 40 m² |
1 |
1,20 |
--- |
|
Hasta 80 m² |
2 |
1,20 |
3 m. |
|
Hasta 160 m² |
2 |
1,20 |
5 m. |
|
Más de 160 m² |
2 |
1,20 |
8 m. |
Ardatzen arteko gutxieneko aldea hustu beharreko solairuaren arranketik neurtuko da. Beste solairuetan, eskaileren arranken arteko aldea ez da inoiz 3 m. baino gutxiagokoa izango.
5.4.Establezimendu publikoetan sartzeko pasabideen eta espazioen arteko komunikaziokoen gutxieneko zabalera dagokien sarrera elementuena izango da eta inoiz ez da izango 1,20 m. baino txikiagoa.
6. artikulua.Giroa berritzea.
6.1.Lokala aireztatzea era naturalez zein derrigortuaz edo sistema biak nahastuta egin daiteke, baina emaitza moduan lokalaren bolumena orduero 8 aldiz berritu behar du, eta kontuan harturik beti ere, erabiltzen den sistema erabiltzen dela, inolako enbarazurik sortu gabe egingo dela aireztatzea.
6.2.Era naturalaren bidez «A» mailakoak diren establezimenduetan bakarrik berritu daiteke giroa, lama bideragarriz osatutako leihosareen bidez, establezimenduaren azalera publikoaren %1 edo gehiagoko azalera batez.
Establezimenduak leihoak izan ahalko ditu, baina argi naturalari sartzen uztea edo larrialdietarako hustubide gehigarria izatea izango da haien zeregina, baina inoiz ere ez dute beteko aireztatzeko sistemaren zeregina, eta jarduera gauzatzen den garaian itxita egon behar dute. Hala ere, aireztatzeko erabili ahal izango dira, jendearentzat itxita dagoen orduetan.
6.3.Aireztatze derrigortua.
6.3.1.Depresio edo gainpresioaren bidezko giroaren berritze derrigortua fatxadaren aldetik egin daiteke, 100 m
² baino gutxiagoko azalera daukaten lokaletan, lama tolesgarriko leihosare baten bidez, eta sestratik 2,30 m-ko gutxieneko alturara egongo da leihosare hori.6.3.2.Azalera publikoan 100 m
²-tik gorako lokaletan hustubidea hodi esklusibo baten bidez egin behar da. Hodi hori 2 m-ra egongo da teilatuaren hegalkinaren gainetik eta 5 m-tik gorako gehiagoko distantziara alboko eraikinetako leihoetatik, egonez gero, gain presioz aireztatzen den kasuetan izan ezik.6.3.3.Sukaldeetako airea gainpresioaren bidez berrituko da eta 6.3.1 atalak dioenari jarraituz berrituko da, edota depresioaren bidez eraikineko estalkira hustuz gero, teilatuko hegalkinaren gainetik bi (2) m-ra dagoen hodi esklusibo baten bidez.
Sukaldeetan edo janariak prestatzen diren lekuetan, sukalde, labe, plantxa eta antzekoek sortutako ke eta gasak ezabatzeko, horiek hartu eta aterako dituen hodi esklusibo bat erabiliko da. Hodi hori erreezineko materialez egindakoa izango da eta estalkiaren hegalkinetik bi (2) m-tik gora eta, egonez gero, alboko eraikinetako aireztatze leiho eta zuloetatik bost (5) metrotik gorako distantzian egongo da.
Baldin eta sukaldeko lokalak lau (4) metro karratuz beherako azalera badu eta tapak eta pintxoak prestatzeko erabiliz gero, kea, gasak eta kiratsak hartuko dira arazteko sistemak dituen kanpai baten bidez, establezimenduko esparru publikora atera ahal izateko.
Salbuespen gisa Ordenantza hau aldarrikatu baino lehen dauden establezimendu guztietan, haien azalera publikoa ehun (100) metro karratuz beherakoa denean, lau (4) metro karratuz gorako sukaldea izanik eta titularrak eraikinaren estalkiraino hodi esklusiborik jartzerik ez duela arrazoiz frogatzen badu, irtenbide alternatiboak onartuko dira, Udalaren Zerbitzu Teknikoen txostena egin eta Udalbatzarrak hori aztertu ondoren, eta alternatiba horietan agertuko da hartu eta ateratzeko tresnak instalatzea, arazteko eta iragazkaizteko sistemekin. Horrela, keak, gasak eta kiratsak araztu ondoren establezimenduko esparru publikora zuzenean aterako dira.
7. artikulua.Komunak.
7.1.Komunen baldintza orokorrak.
7.1.1.Komunen neurriak behar bezalakoak izango dira eroso erabiltzeko modukoa izan dadin, eta komunaurre itxi baten bidez lokalaren gainontzekotik berezirik egongo dira komunak.
7.1.2.Komunaurre horietan konketak jartzen utziko da bakarrik. Pixategiak lokalaren gainontzekotik berezirik egongo dira; ez da onartzen, hortaz, horiek komunaurreetan jartzea.
7.1.3.Komunen aireztatzea era naturalez egin daiteke kanpoko hutsuneen bidez. Aireztatzeak derrigortua izan behar badu, eta 100 m
²-tik beherako lokaletan, fatxada edo etxartera ateratzea onartuko da.Hormak eta zoruak estaltzeko, zeramika eta antzeko materialak erabiliko dira, erraz garbitzeko modukoak.
Fatxadatik ateratzen badira, espaloiaren sestratik 2,30 m-ko alturan jarritako leihosare batetik irtenaraziko da.
Era derrigortuez aireztatzen denean, aireak irtetean ez du ezelako enbarazurik sortu behar.
7.2.Higiene zerbitzuak lokalaren azalera publikoaren arabera.
7.2.1.Azalera publikoko 80 m
²-raino, komun gela bi, bata emakumezkoentzat eta bestea gizonezkoentzat.Emakumezkoenak gutxienez komuna eta konketa izango ditu.
Gizonezkoenak gutxienez komuna eta konketa izango ditu, eta pixategia jartzea gomendatzen da.
7.2.2.Azalera publikoko 160 m
²-raino, komun gela bi, bata emakumezkoentzat eta bestea gizonezkoentzat.Emakumezkoenak gutxienez komun bi eta konketa bi izango ditu.
Gizonezkoenak gutxienez komuna, pixategia eta konketa izango ditu.
7.2.3.160 m
²-tik aurrera eta 100 m²-ko frakzio bakoitzeko, komunen kopurua bi unitatetan gehituko da, gizonezkoentzat bata eta emakumezkoentzat bestea. Unitate horietako bakoitzak gutxienez komuna eta konketa izango ditu emakumezkoentzat, eta konketa, pixategia eta komuna gizonezkoentzat.7.2.4.Establezimenduak dituen komunetako bat, gizonezkoena zein emakumezkoena, pertsona elbarrientzat erabiltzeko moduan jarriko da.
8. artikulua.Argiteria.
Beste xedapen baterakorretan ezarritakoaren kalterik gabe, argiteria arrunta eta larrialdikoa izango dute establezimendu guztiek.
8.1.Establezimenduko irteera guztietan larrialdietako argiak jarriko dira, eta pasaguneko hutsunearen gainean egongo da, ikusteko moduan eta berariaz adieraziko da «Irteera».
8.2.Era berean, larrialdietako argiak jarriko dira, komunak, barra aldea eta establezimenduko edozein leku edo esparru behar bezala argitzeko.
8.3.Establezimenduaren ezaugarriengatik 10 lux. baino txikiagoa den argiteria funtzionala aurreikusi bada, seinalizazio argiteria jarriko da, pertsonak handik ibiltzea eragotzi dezaketen elementu guztietan.
9. artikulua.Zaratak eta dardarak.
Definizioak:
Soinua: Hots dardara, hots sentsazioa sortzeko gai dena.
Zarata: Atsegin ez eta nahi ez den soinua, edo edozein hots asaldura.
Zarata Larrosa: Zarata mota bat; haren potentziaren espektro dentsitateak ez dauka zertan lotuta egon frekuentziaz.
Giroko Zarata: Zarata globala, leku jakin batean, normalean soinuen ondorioz sortutakoa, leku gertu edo urrunetatik datozen soinuak:
Hondo Zarata: Seinale bat sortu, transmititu, detektatu, neurtu edo erregistratzeko sistema batean iturri parasito guztietatik datozen zaraten multzoa.
Soinu Presioaren Maila: Soinu presioaren mailak zehaztuko du zarataren indizea, «A»- «dB(A)» ponderazio eskalan neurturik, balio eraginkorretan adierazita, 20mPa. aipatuz, UNE 21.314/75 arauaren arabera.
9.1.
9.1.1.Zarata eta dardara arloko erabakiak Eusko Jaurlaritzak ekainaren 11ko 171/1985 Dekretuan ezarritakoari eta gainontzeko araudi baterakorrari egokituko zaizkie.
9.1.2.Oro har jardueraren inguruko etxebizitzetan gaueko 10etatik aurrera hondo-zarata iraunkorra hogeita hamar (30) dB a) mailatik gorakoa denean, hau erabakitzen da: Jarduera hori dela-eta etxebizitza horietara iristen den zarata ez da izango inolaz ere etengabeko maila baliokidean (Leq60) neurtutako batezbesteko zarataren neurriaren maila baino hiru (3) dB a) maila goragokoa.
9.1.3.Jarduerek sortutako zarata maila moduan hauek ezartzen dira, eta horiek erabiliko dira kalkulu oinarriak aplikatu eta hosgabetzeak neurtzeko.
a)Eranskineko Laugarren (IV) taldekoak diren establezimenduak.
Establezimendu horien jardueraren ondorioz sortutako zarata ehun (100) dB a) mailan ezartzen da.
Udalbatzarrak egoki iritzitako kasuetan, instalazioak gaizki erabili direlako, lokal hauek duten audio erreprodukzioko edozein sistema modu egokian mugatuko da, udalak aldez aurretik onartutako sistema baten bidez, bolumen manduak gehienean jarrita, lokalaren barruan laurogeita hamazazpi (97) dB a) mailatik gorako zaratarik sortu ez dezaten.
b)Eranskineko hirugarren (III) taldekoak diren establezimenduak.
Establezimendu horien jardueraren ondorioz sortutako zarata laurogeita hamahiru (93) dB a) mailan ezartzen da.
Udalbatzarrak egoki iritzitako kasuetan, instalazioak gaizki erabili direlako, lokal hauek duten audio erreprodukzioko edozein sistema modu egokian mugatuko da, udalak aldez aurretik onartutako sistema baten bidez, bolumen manduak gehienean jarrita, lokalaren barruan laurogeita zortzi (88) dB a) mailatik gorako zaratarik sortu ez dezaten.
c)Eranskineko lehen eta bigarren (I eta II) taldekoak diren establezimenduak.
Establezimendu horien jardueraren ondorioz sortutako zarata laurogeita hamar (90) dB a) mailan ezartzen da, baldin eta audioa erreproduzitzeko edozein sistema badute, edozein motatako anplifikadore bidez eta leku publikoan ikusentzunezko instalazio baten bozgorailuen bidez, bolumen manduak gehienean jarrita, lokalaren barruan laurogeita bost (85) dB a) mailatik gorako zaratarik sortu ez dezaten.
Eranskinaren Lehen eta Bigarren (I eta II) Taldeei dagozkien establezimenduek ikusentzunezko inolako aparaturik ez badute, edo irrati edo musika hariko aparatuak izan eta erreprodukzioa aparatuaren anplifikadorez eta bozgorailuz egiten bada, elementu horietan ezelako instalazio laguntzailerik egin gabe, establezimendu horien jardueraren ondorioz sortutako zarataren maila laurogei (80) dB (A)-an ezartzen da.
Udalbatzarrak egoki iritzitako kasuetan, instalazioak gaizki erabili direlako, lokal hauek duten audio erreprodukzioko edozein sistema modu egokian mugatuko da, udalak aldez aurretik onartutako sistema baten bidez, bolumen manduak gehienean jarrita, lokalaren barruan hirurogeita hamabost (75) dB a) mailatik gorako zaratarik sortu ez dezaten.
9.2. Zaraten eredua.
Ordenantza hauen ondorioetarako, zaratak neurtu eta frogatzeko, 50 Hz eta 10k Hz banden arteko zarata larrosa moduan definitutakoa den zarata hartuko da eredu gisa.
Zarata hori jardueraren tresneriaz erreproduzituko da, erabiltzeko behin-betikoz jarri ondoren, hura erabiltzeko lizentzia duten jardueretan.
9.3. Hots isolamenduaren maila.
Jarduera mota bakoitzerako eskatzen den hots isolamenduaren maila gordina edo globala hauxe izango da: Den talderako ezarrita dagoen zarata mailaren artean eta hargailuan atera daitekeen inmisioko gehieneko zarata mailaren arteko alde lineala.
9.4. Zarata kanpoaldera transmititzea.
Jarduera batek ere ezin izango du transmititu kanpora 55 dB a) baino handiagoa den zarata mailarik egunez eta 45 dB a) baino handiagoa den zarata mailarik gauez, fatxadaren hots elementu ahulenaren parean neurtuta, bi metroko distantziara (2,0 m).
9.5. Inpaktuko zarata transmititzea.
Jarduera bateko inpaktu zaratak hargailu batera transmititzea Inpaktuko Zaraten Makina Normalizatuaren bidez ebaluatuko da, eta ez da balio hauek baino handiagoa izango, jarduera motaren arabera:
I Taldea: 80 dB(A).
II Taldea: 70 dB(A).
III Taldea:65 dB(A).
IV Taldea: 60 dB(A).
9.6. Soinu inmisioko neurketak direnez, hondo zarata egotearren ebaluazio maila zuzentzea bakarrik baldintza hauetan aplikatu ahal izango da:
a)Baloratzen ari den antzeko jatorri duen beste iturri batetik ez etortzea hondo zarata.
b)Egonkorra izatea, hots neurketak ikuskatzekoak direnean.
c)Haren maila 2 eta 8 dB artean egotea, batezbesteko mailatik behera, zuzenketa barik.
9.6.1.Ikuskatzeko neurketetan
a)Hondo zarata hori egonkorra ez bada, zarata hori gutxienekoa denean egingo dira neurketa horiek, eta ez da ezer zuzenduko horregatik.
b)Hondo zarataren maila honela ezartzen da: «Fast» konstanteaz ikusi diren gutxieneko mailen batezbestekoa, gutxienez neurri posizioan 10 segundutik segundura, minutu bateko espazioan, ebaluatzen denean zarata geldi egonez gero.
9.6.2.Zuzentzea.
Bi (2) dB-ekoa izango da hondo zaratarena zuzentzea, jardueraren batezbesteko balioaren artean eta honda zarataren artean dagoen aldea lau edo sei dezibeleko denean (4 edo 6 dB), eta dezibel batekoa (1 dB) alde hori sei eta zortzi dezibel artean (6 eta 8 dB) egonez gero.
Teknikariak berak behar bezala justifikatutako gorabehera batzuetan, zehaztasuneko neurketak egin ahal izango dira, hondo zarataren mailaren eta jarduerarenaren arteko aldea bi eta lau dezibel (2 eta 4 dB) artean egonez gero.
10. artikulua.Suteei aurrea hartzea.
suteen aurka babesteko preskripzioak «nbe-cpi/96: Eraikinen suteen aurka babesteko baldintzak» izeneko eraikuntzaren oinarrizko arauari dagozkion xedapen orokorrak izango dira, eta baita beste arau baterakorrak ere.
11. artikulua.Egiturazko elementuen segurtasuna eta jarduerak jartzea
ezingo da ordenantza honetan aurreikusitako establezimendurik ireki, baldin eta aldez aurretik udal honetan aurkeztu ez bada teknikari eskudunak sinaturiko ziurtagiria. teknikari horrek beregain hartu behar du haren eta instalazioen egiturazko segurtasuna, kontuan harturik aurreikusten den erabilera publikoa.
Ziurtagiri hori dagokion Kolegio Ofizialak bisatutakoa izan beharko da.
12. artikulua.Martxan jartzeari buruzko ziurtagiria.
Baimena jaso arren, jarduera ezingo da hasi aldez aurretik udaleko funtzionario teknikariak ikuskatzeko bisita egin ez badu, lizentzian ezarri diren neurri zuzentzaileak bete diren egiaztatzeko. Hartarako, obrak amaitutakoan, udalari jakinarazi beharko dio eta obrako zuzendariak sinatutako ziurtagiria aurkeztu behar du, bertan ziurtatuko delarik obrak burutzerakoan jarduera lizentzian nahiz obren lizentzian ezarritako baldintza guztiak bete direla. Bestetik, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren dagokion ziurtagiria ere aurkeztu beharko du, administrazioko gainerako dokumentazioaren kalterik gabe.
13. artikulua.Ixteko ordutegiak.
Jarduera bakoitzerako ezarritako ixteko orduak abenduaren 16ko 296/1997 Dekretuan edo ordezko arauetan adierazitakoak izango dira. Dekretu horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan ikuskizun publikoen eta jolas jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste aspektu batzuk ezartzen dira.
Lehenengo (I) Taldean dauden dastaleku, gozotegi, izozkitegi eta gainerako establezimenduei, Dekretu horretan datorren sailkapenaren arabera, aipatu arauak ezartzen duen ordutegia aplikatuko zaie, beti ere ordu horietan jarduteko behar bezala hosgabeturik egonez gero establezimendu horiek. Hosgabetze hori izan ezean, ezin izango dute ireki goizeko 8ak baino lehen, eta itxi gaueko 10etatik aurrera.
14. artikulua.Jarduerak sailkatzeko arauak.
Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak abenduaren 16ko 296/1997 Dekretua aldarrikatu zuenetik, horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizun publiko eta jolas jardueretarako lokalak eta establezimenduak ireki eta ixteko ordutegiak ezartzen dituena, aipatu jarduerak identifikatzeko arazoak daude, hala nola Dekretu horren bigarren artikuluko atalenak.
Behin-behinekotasunez, irizpideak ematea du helburu Taberna, Kafetegi eta Antzekoak Sailkatzeko Arau honek, atal honetako batean dauden jarduerak definitzeko, sailkatu edo bereiztu daitezen horiek eta, horren ondorioz, horiek ireki eta ixteko ordutegia hartzea, haien instalazioak arautzen dituen araudiaren eta izaera espezifikoa duten funtzionamendu arauen kalterik gabe.
14.1. Ezartzeko prozesua.
a)Modu orokorrean eta establezimenduetako titularrek berariaz eskatu gabe, Taberna, Kafetegi eta antzekoen izenez agertzen diren jarduera guztiak halaxe deituko dira eta, hortaz, 296/1997 Dekretu horretako bigarren artikuluaren II. Taldearen barruan sailkatuko dira, 1989ko abenduaren 1az geroztik sailkatzea lortu dutenak izan ezik.
b)Eskoriatzako udalerrian jarri nahi diren jarduera berriak, hemen agertzen diren kategorietako batean sartu nahi dutenean titularrek haien borondatez, edota 296/1997 Dekretuan ezarritako sailkapenaren arabera egin nahi dutenek, justifikazio moduan behar den dokumentazioa eduki behar dute behar bezala sailkatzeko, indarrean dagoen legeriak eta arau hauek ezarritakoaren arabera.
c)Legez ezarrita dauden jarduerek duten sailkapena aldatu nahi badute, udaletxean eskabidea aurkeztuz egin behar dute, eta hartarako behar den dokumentazioa aurkeztuko dute, kategoria berrikoak direla justifikatzeko.
14.2.296/1997 Dekretuko bigarren artikuluaren 3. taldea.
Eskoriatzako udalerrirako, establezimenduak 296/1997 Dekretuaren bigarren artikuluan zehaztutako 3. Taldearen barruan sartuko dira, dagozkion ordutegiak aplikatzearen ondorioz, hemen agertzen diren izen eta ezaugarrien arabera.
a)Kafetegiak, tabernak, Kafelekuak, Dastatzeko lekuak eta antzekoak ordutegi berezietan.
Izen horren barruan sartzen dira, Turismo Enpresa eta Jardueren Zuzendaritza Orokorrak asignatutako «kategoria berezi»koak izateaz gain, baldintza hauek betetzen dituzten establezimendu guztiak:
Azalera publikoa:
Establezimendu horietako azalera publikoa ez da izango 40 m
² baino txikiagoa, eta inskribatu ahal izango da lokal horretan 3 m-ko diametroa duen zirkunferentzia bat, haren lekuren batean.Eraikinaren kokalekua:
Jarduera dagoen lokalak espaloiaren kanpoaldeko sestraren maila berean egon behar du, hau da, ± 54 cm baino txikiagoa den kotako aldea izango da aipatu hori.
Komunak:
Gizonentzako eta emakumeentzako komunak izango ditu; komunaurreko batetik joango da horietara, eta gutxienez bi metro karratuko azalera izango du, alde txikienak 1,20 m izango du, gutxienez, eta leku horretan ezingo da aparatu sanitariorik eduki eta ezingo da isolatu gainontzekotik.
Komun bakoitzean Ordenantza honetako komunen atalean adierazten den komun kopurua izan beharko da. Komun bakoitzaren gutxieneko azalera bat hogei (1,2 m
²) metro karratukoa izango da, alde txikiena metro bat baino luzeagoa izanda, eta konketa kopuru berdina izango ditu.Aireztatzea:
Aireztatze derrigortuko sistema bat izango du establezimenduak, eta eraikineko estalkirainoko eroanbide esklusiboa izango du, tabernak, kafetegiak eta antzekoak arautzen dituzten udal ordenantzek eta arau baterakorrek ezartzen dutenaren arabera.
Segurtasuneko elementuak:
NBE-CPI 96 arauan datorrenaren kalterik gabe, larrialdietako argi sistemak izango du establezimenduak. Ustekaberen bat izanez gero, establezimenduko bulego guztiak eta alde guztiak sistema autonomoez argiztatuko dira.
Osagaiak:
Gutxienez telefono publiko bat izango dute, elbarrientzat egokiturik, halako zerbitzua eroso erabil dezaten behar bezala egokitu eta hosgabetutako esparru baten barruan.
Jantziak:
Pertsonalaren jantziei buruz, Laneko Segurtasuna eta Higieneko Erregelamendu Orokorrean xedatutakoa bete behar da, 1971ko martxoaren 9ko Agindua.
b)Pub eta Disko Bar.
Arau hauen ondorioetarako, pub eta disko bartzat joko dira, establezimenduan bertan kontsumitzeko edariak saltzeaz aparte, bitarteko elektronikoz erreproduzitutako musika entzutea eskaintzen dutenak.
1.Hartarako, barra aldetik aparte entzuteko leku bat izan behar dute halako establezimenduek, eta leku horretan mahaiak eta jarlekuak kokatuko dira musika entzun ahal izateko, eta aldi berean edariak kontsumitzeko; mahaietan bertan zerbitzatuko dira eta azalera publikoaren %50 izango da leku horren azalera.
Edonola ere, entzunleku horrek gutxienez hogei (20) metro karratuko azalera izango du eta gutxienez bost (5) mahai, bakoitzean lau (4) jarleku dituela.
2.Lehen adierazi denaz aparte, «Ordutegi berezia duten Kafetegi, Taberna, Kafeleku, Dastaleku eta Antzeko»etarako14.2 artikulu honetako a hizkian adierazten diren baldintzak bete behar dituzte establezimendu horiek.
c)Whiskeriak, Klubak eta Bar Amerikarrak.
Arau honen ondorioetarako, se entenderá por whiskeria, klub eta taberna amerikartzat joko dira, lokalean bertan kontsumitzeko edariak saltzeaz aparte, indarrean dauden legeek ezarrritako moduan bezeroek ondo pasatzeko pertsonekin batera egotea eskaintzen duten establezimendu guztiak.
Ordutegi berezia duten «Kafetegi, Taberna, Kafeleku, Dastaleku eta Antzeko»etarako14.2 artikulu honetako a. hizkian adierazten diren baldintzak bete behar dituzte establezimendu horiek.
15. artikulua.Santzionatzeko araubidea.
15.1.Oro har, Ordenantza honen ezarpenak betetzen ez direnean, Iharduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen erregelamendua arautzen duen azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuan aurreikusitakoari lotuko zaio errekeritu, egiaztatu eta zigortzeko araubidea.
15.2.Zaraten ondoriozko kalteak.
Bereziki zarata eta dardara arloko arau-hausteei dagokienez, hauxe ezartzen da:
15.2.1.Prozedura.
Dagokien hots neurketetan oinarrituz, establezimendu batek jarduteko behar besteko hots isolamendua duela argi eta garbi erabakitzen denean, eta hala ere, lokalaren barruko jardueragatik sortutako zaratengatik behin eta berriro egiten badira salaketak, erabakiko da erabilpen desegokiaren ondorioz sortzen direla eta jarduera horrek kontrolik ez duela, hots handiagoa sortzen baitu establezimenduaren barrualdea egokitu zenean jarritako mugak baino. Hartarako, honela jardun behar da:
1.Eragindakoak salaketa formala egingo du, bai Eskoriatzako udaletxean edo bai ordena publikoaz arduratzen den polizia agintariaren aurrean.
2.Nekarazten duela egiaztatu behar da, etxebizitza barrura iristen diren zaratak neurtuz, indarrean dagoen araudiaren arabera, aurrez establezimenduaren titularrari ezer esan gabe, eta homologatuta eta behar bezala kalibratuta dagoen sonometro bat erabiliz; neurtutakoaren akta formala jasoko da neurtzailea eta salatzailea ez diren beste bi lekukoren aurrean. Akta horretan, berariaz, hauek jasoko dituzte: Nekaraztea sortzen duten zaratak, batetik, jarduera horretatik datozela eta, bestetik, egin den neurketan ez dagoela eragina izan dezakeen beste inolako zaratarik.
Batetik, udal teknikariek, udaltzaingoak, ertzaintzak egin ahal izango dituzte aktak edo, bestetik, hotsa neurtzen aditu den enpresa batek, Udalak onartu badu.
3.Akta horien berri udalari emango zaio eta haren esku utziko dira, legeak agintzen duenaren arabera behar dena egin dezan.
15.2.2.Zaraten ondorioz jardueran sortutako kalteak.
1.Jarduera batek ez ditu behar bezala erabiltzen bere instalazioak, edota ez du kontrolik horietan, ezarritako mugatik gorakoa den bost (5) dB a) maila agertzen denean hartu diren neurketa-aktetan, edo laurogeita hamar (90) egun naturaleko aldian hiru akta desberdin daudenean; akta horietan zaratak handiagoak direla agertuko da, lehen agertu den bost (5) dB a) aldea gainditu barik.
2.A (dB (A)) ponderazio eskalan neurtuko da zarata maila, hirurogei (60) segunduko maila jarraitu baliokidean.
Nolanahi ere, neurtu ahal izango dira zarata oldarkorrak edo tonu garbiak daudela ikusteko.
3.Horrela neurtutakoaren aktak datu hauek jaso behar ditu gutxienez:
Neurketa zein egunetan eta zein ordutan egin den.
Salatzailearen izena eta sinadura.
Etxebizitzaren helbidea eta deskribapena; horren krokisa egin eta sonometroa non kokatuko den adierazi beharko da.
Akta egin zaion jardueraren izena eta helbidea.
Neurtzailearen izena eta sinadura.
Lekukoen izen-abizenak eta helbidea, eta haien sinadura.
Sonometro mota eta haren identifikazio marka, serieko zenbakiaz.
15.2.3.Santzio mailak.
Jarduerak sortutako zaratek nekarazi egiten dutela egiaztatuz gero, eta gertaera horri dagozkion aringarri eta astungarri guztiak aztertu eta kontuan hartu ostean, udal agintzaritzak, legez ezarritako bideak erabiliz, santzio hauek aplikatuko ditu:
1.Irregulartasun horien berri ematea jardueraren titularrari, eta halakoek jarraituz gero, neurri gogorragoak erabiliko direla ohartaraztea.
2.Hamabost (15) egun naturaletik beherakoa eta laurogeita hamar (90) egunetik gorakoa izango ez den aldi batez, berariaz debekatzea ikusentzunezko edozein aparatu erabiltzea jardueraren barruan, gaueko hamarretatik (22:00) aurrera edo jardueraren eguneroko jardunaldi guztian.
3.Zazpi (7) egun naturaletik beherakoa eta laurogeita hamar (90) egunetik gorakoa izango ez den aldi batez, berariaz debekatzea zer horretan jardutea gaueko hamarretatik (22:00) aurrera.
4.Zazpi (7) egun naturaletik beherakoa eta laurogeita hamar (90) egunetik gorakoa izango ez den aldi batez, berariaz debekatzea zer horretan jardutea.
5.Aldi mugagabe batez, berariaz debekatzea jardueraren barruan era guztietako ikusentzunezko aparatuak erabiltzea, gaueko hamarretatik (22:00) aurrera edo jardueraren eguneroko jardunaldi guztian.
6.Aldi mugagabe batez, berariaz debekatzea zer horretan jardutea, gaueko hamarretatik (22:00) aurrera.
7.Jarduera ixtea aldi mugagabe batez, nekaraztearena konpontzeko neurri zuzentzaileak aplikatzen ez diren bitartean eta martxan ez dabilen aldia 6 hilekoa baino handiagoa ez bada, zeren eta aldi hori igarotakoan, Ordenantza honetako 16. artikuluan ezarritakoa aplikatuko baita.
15.3. Itxi eta zabaltzeko orduak ez betetzea.
Bereziki jarduerak itxi eta zabaltzeko eta jardueren ordutegiei buruz, hauxe ezartzen da:
15.3.1.Zabaldu eta ixteko ordutegiei buruz, Ordenantza honek arautzen duen jarduera jakin baten ustezko arau-hausteak daudela egiaztatu ostean, eta gertaera horri dagozkion aringarri eta astungarri guztiak aztertu eta kontuan hartu ostean, udal agintzaritzak, legez ezarritako bideak erabiliz, santzio hauek aplikatuko ditu, arauak behin eta berriro hautsiz gero eta larritasunean oinarrituz, Eusko Jaurlaritzaren 296/1997 Dekretuan, abenduaren 16koa, ezarritako irizpideen eta zenbatekoen arabera.
1.Isuna, 50.000 pezetatik gorakoa izango ez dena.
2.Isuna, 50.000 pezetatik gorakoa eta 200.000 pezetatik beherakoa.
3.Isuna, 200.000 pezetatik gorakoa eta 1.000.000 pezetatik beherakoa.
4.Isuna, 1.000.000 pezetatik gorakoa eta 3.000.000 pezetatik beherakoa.
5.Isuna, 2.000.000 pezetakoa eta berariaz debekatzea zer horretan jardutea, hogeita hamar (30) egun naturaletik beherakoa eta laurogeita hamar (90) egunetik gorakoa izango ez den aldi batez.
6.Isuna, 2.000.000 pezetakoa eta berariaz debekatzea zer horretan jardutea, laurogeita hamar (90) egun naturaletik beherakoa eta urte (1) batetik gorakoa izango ez den aldi batez.
3, 4, 5 eta 6. ataletan datozen santzioak aplikatzeko, beste bi hutsegite egin behar izan dira santzio hori ekarri duen arau-haustearen datatik kontatzen hasita aurreko urteko epean, hau da, azken hori urtebetean hausten den hirugarrena bada.
15.3.2.Mailaz maila ezarriko dira aurreko santzioak, artikulu honetan arautzen diren arau-hausteak behin eta berriro egiten diren ikusita. Hortaz, lehen arau-hausteari 1. atalean jasotzen den santzioa egokituko zaio, bigarren arau-hausteari 2. atalean adierazten dena eta horrela bata bestearen atzetik, ezarrita dagoen santzioen mailaketa agortu arte.
Hori guztia artikulu honetako aurreko ataleko (15.3.1) azken paragrafoan xedatutakoaren kalterik gabe. Gainera, gradu sistema horren arabera artikulu horretako 3, 4, 5 eta 6. zenbakietan agertzen diren santzioetako bat ezartzea egokituz gero, paragrafo horretan (15.3.1 artikuluaren azken paragrafoan) aurreikusitako gorabeherak izaten ez direnean, agindu horretako 2. zenbakian agertzen den santzioa aplikatuko da.
15.3.3.Atal horietako bakoitzaren barruan, arau-hausteen larritasun handiena edo txikiena bereizteko, eta kontuan har daitezkeen beste gorabehera batzuen kalterik gabe (arau-haustetik datorren kaltea,), jarduerarako ezarrita dagoen ixteko ordutegiaren artean eta «Arau-haustearen akta»n jarritakoaren artean igarotako tartea hartuko da oinarrizko erreferentzia moduan.
Aurreko paragrafoan adierazitakoa objetibatzeko, formula honetatik ateratzen den faktorea aplikatuko da:
f = (H1 - H0): 60 (0 < f < 1)
«H1»: «arau-hausteen akta»n agertzen den ordutegia, minutuetan jasota.
«H0», establezimenduaren edo jarduera motarako indarrean dagoen araudian ezarritako ordutegia, minutuetan jasota.
«f», ateratzen den faktorea, eta honela aplikatuko da:
Santzio ekonomikoa, pezetan, 1. atalean jasotakoa = f x 50.000.
Santzio ekonomikoa, pezetan, 2. atalean jasotakoa = 50.000 + (f x 150.000).
Santzio ekonomikoa, pezetan, 3. atalean jasotakoa = 200.000 + (f x 800.000).
Santzio ekonomikoa, pezetan, 4. atalean jasotakoa = 1.000.000 + (f x 2.000.000).
Santzioa egunetan, 5. atalean ezarritakoa = 30 + (f x 60).
Santzioa egunetan, 6. atalean ezarritakoa = 90 + (f x 275).
Edozelan ere, lehen xedatutakoari lotuta egongo da santzio horiek ezartzea, kontuan hartu behar diren beste gorabehera batzuei dagokienez.
15.3.4.Aldi baterako lizentzia motaren bati buruz hautsiz gero arauak, hala nola, etxolak, txoznak, terrazak, toldoak, e.a., galdu egingo da emandako lizentzia, eta berriro eskatu beharko da lizentzia hori, onura horiek jaso nahi izanez gero; eta gerta liteke lizentziarik ez ematea, arau-hausteen mailaren arabera eta hautsiz gero behin eta berriro arauok.
15.3.5.Prozedura.
Halako establezimenduek itxi eta zabaltzeko ordutegiak bete ez dituztela-eta, ustezko arau-hausteen salaketa aktak jaso ondoren horretarako aginpidea duten agenteek egindako aktak izan beharko dira, dagokion zigor espedientea irekiko da, eta indarrean dagoen legerian xedatutakoaren arabera tramitatuko da hori.
Prozedura hori tramitatu bitartean beste salaketa akta bat jasoz gero antzeko gertaerak izan direlako, akta hori espedienteari gehituko zaio, 15.3.3 atalaren azken paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, santzioak ezartzean kontuan hartu behar diren gorabeherei buruz.
15.3.6.Behin eta berriro haustea.
Santzioen mailaketarako, behin eta berriro hausten dela esango da, hautsi diren arauak sei (6) hil natural baino aldi txikiagoan gertatzen direnean, azken santzioa ezarri zen egunetik hasita.
16. artikulua.Jarduerari uztea.
Ordenantza hauen ondorioetarako, jarduera bati utzi egin zaiola ulertuko da hemen aipatzen diren gorabeheraren bat izanez gero:
16.1.Titularrak udal honi halaxe adierazten dionean idatzi formal baten bidez, jarduerari uzteko nahia duela azalduz.
16.2.Lekukoen bidez eta argi eta garbi egiaztatu daitekeenean sei (6) hil natural baino luzeagoko epean leku hartan ez dutela lanik egin, eta ezinbesteko arrazoizko motiborik gabe.
1. Xedapen Gehigarria.
Ordenantza honetako 1.3.2 artikuluan xedatutakoa gorabehera, udalbatzarrak aztertuta, erabaki horietako batzuk betetzetik salbu gera daitezke Ordenantza aldarrikatu aurretik zeuden establezimenduak, neurri horietara egokitzeko ezintasuna justifikatzen bada.
Aurreko atalaren arabera, erabaki hauetatik gera daitezke salbuetsirik:
4: Osoa
5.2.: 5.2.3 eta 5.2.5 izan ezik
5.3: 5.3.3 izan ezik
5.4
2. Xedapen Gehigarria.
Ordenantza honetan agertzen ez den guztian, beste ordenantza partikular batzuetan ezarritakoari jarraituko zaio, eta hala badagokio, Arau orokorren eta goi mailako erabakietan ezarritakoari.
3. Xedapen Gehigarria.
Eusko Jaurlaritzaren 296/1997 Dekretua abenduaren 16koa, ikuskizun publikoen eta jolas jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk ezartzen dituena Ordenantza honek hainbat pasartetan aipatzen du. Horrenbestez, inoiz Dekretuaren ordez beste arau bat ezartzen bada, aipamen eta esteka horiek Dekretua ordezkatu duen arauari buruzkoak direla ulertuko da.
Azken Xedapena.
Ordenantza honen behin betiko testua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita hamabost eguneko epean jarriko da indarrean Ordenantza hau, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70-2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
I. ERANSKINA
TALDEKAKO SAILKATZEA
Aipatzekoa ez bada ere, hona hemen nola sailkatu dituen 296/97 Dekretuak lau taldetan ostalaritza eta ikuskizunetarako lokalak eta, horrenbestez, talde bakoitzari dagozkion jarduerak.
I. TALDEA
Bar, taberna, gozotegia, izozkitegia eta eguneko ordutegiko edozelako degustazioak.
Gazteentzako dantzalekuak.
II. TALDEA
Tabernak.
Bodegak.
Bar eta kafetegiak.
Kafetegiak.
Degustazioak.
Jatetxeak.
Txokoak.
Bar edo sukalde duten elkarteak.
III. TALDEA
Bar, kafetegiak eta antzekoak, ordutegi berezia dutenak.
Pub-ak.
Disko-bar-ak.
Whiski lekuak.
Klub-ak.
Bar amerikarrak.
Jolas eta joko aretoak.
Bolatokiak eta antzekoak.
IV. TALDEA
Diskotekak.
Boiteak.
Dantza aretoak.
Dantzalekuak.
Kantu kafetegiak.
Kontzertu kafetegiak.
Bingoak eta antzekoak.