36. zenbakia | Data 2000-02-23 | 2431 orria |
OBRA HIDRAULIKOETAKO ETA
HIRIGINTZAKO DEPARTAMENTUA
Hirigintza eta Arkitektura Zuzendaritza Nagusia
Arroa Beheko «Sansinenea Erreka» AB.S.I.4 Alorrari «Alberdi» B.R.1 Areari eta «Cementera Rezola» AB.I.3. Areari dagokien Zestoako Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa. (GHI-198/99-P05-A).
Diputatuen Kontseiluak, 2000ko otsailaren 1eko batzarraldian, Erabaki bat hartu zuen eta horren edukina ematen da ondoren argitara:
«Udalak, tramitatu ondoren, «Arroa Beheko «Sansinenea Erreka» AB.S.I.4 Alorrari, «Alberdi» AB.R.1 Areari eta «Cementera Rezola» AB.I.3. Areari dagokien Zestoako Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa» espedientea aurkeztu du, Foru Aldundiak behin betiko onar dezan.
Udalak sustatutako espediente horrek, indarrean dagoen plangintzak Sansinenea-Erreka Alorrerako aurreikusi dituen hirigintza zehaztasunak berriro zehaztea du helburu, batez ere, mugaketari eta eraikitzeko probetxamenduari buruzkoak. Halaber, espedienteak Alberdi eta Cementera Rezola areetan etxegune eta industrigune, hurrenez hurren du eragina, eremu bietako mugak aldatzen baitira eta etxebizitzen gehieneko kopurua handitu lehenengoan.
Funtsean, ondorengo aldaketak proposatzen dira:
«Sansinenea-Erreka» AB.S.I.4 Alorrari lotutako eremua gutxitzea, 460.850 m²-tik 362.097 m²-ra pasatuz. Ondorioz, berariazko probetxamenduaren koefizientea aldatu egiten da, Hirigintza Arautegiaren 27.2 artikuluan ezartzen delarik koefiziente horren kalkulua.
GI-631 errepidetik aurreikusitako bide loturaren ordez beste bat egitea, «Cementera Rezola» AB.I.3 Arearako sarrera bakarrik izango duena
«Cementera Rezola» AB.I.3 Arean probetxamenduen parametroa egokitzea, nahiz eta erabileraren intsentitate koefizientea gorde.
Sansinenea jauregia eta bere terrenoak «Alberdi» AB.R.1 Arearen barruan sartzea, eraikin hori finkatuz eta lau etxebizitza, gehienez, egiteko aukera emanez.
Halaber, «Alberdi» AB.R.1 Arean babes ofizialeko 24 etxebizitza egitea, eskolaren lurzatia eta apezpikutzarena hartuta.
Udal fasean, Aurrerapena tramitatu ondoren, 1997ko abenduaren 16ko Udal Batzarrak dokumentuari hasierako onarpena ematea erabaki zuen, eta jende aurrean erakutsitako epean bi alegazio jaso ziren.
Beharrezko informeak egin ondoren, 1999ko maiatzaren 27ko Udal Batzarrak dokumentuari funtsezko aldaketa batzuk egitea erabaki zuen, aurkeztutako alegazioak neurri batean onartu direlako eta sinatutako hirigintza hitzarmenak horrela eskatzen duelako. Dokumentua jende aurrean erakutsi zen berriro eta epe horren barruan lau alegazio idatzi jaso ziren, eta, beraz, 1999ko urriaren 7ko Udal Batzarrak, tramitatutako aldaketa behin-behinekoz onartzea erabaki zuen eta, halaber, espedientea Foru Aldundira bidaltzea behin betiko onartzeko.
Dokumenazioa Euskal Herriko Lurralde Antolaketako Batzordeari bidali ondoren, haren Gipuzkoako Hirigintza Plangintzaren Atalak erabaki zuen, urtarrilaren 17an egindako 1/2000 bileran, espedienteari aldeko iritzia ematea proposatutako etxebizitzen eta ekonomia jardueren zenbatekotasunari dagokienez, eskolaren lurzatirako proposatu den erabilera aldaketa izan ezik, hezkuntzako gaietan ahalmena duen Eusko Jaurlaritzako sailak ez baitu baimenik eman kalifikazioa aldatzeko. Bestalde, dokumentua behin betiko onartu ahal izateko baldintza bat jarri du batzordeak, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko ibai-ertzak eta erreka-ertzak antolatzeko lurraldearen antolamendurako arloko planak lurgaineko ura tratatzeari buruz ezarritako zehaztasunak sartu behar direla.
Azkenik, Foru Aldundiko hirigintzako zerbitzu teknikoek dokumentuaren edukia azterturik, adierazi dute lege aldetik zuzena dela eta helburuekin bat datorrela, eta, beraz, behin betiko onar daitekeela, nahiz eta zenbait baldintza ezarrita.
Zehazki, behin betiko onarpen ekintza honetan Euskal Herriko Lurralde Antolaketako Batzordearen informean adierazitako baldintzak sartzen dira eta, halaber, «Alberdi» AB.R.1 Arean exekuzio zuzeneko P.E.D. AB.R.1/1 eta 1/2 lurzatiak garatu aurretik, beharrezkoa da alboko alorrean, hau da, «Sansinenea-Erreka» AB.S.I.4 alorrean, ibilgailuentzako aurreikusitako sarrera egitea. Baldintza hori 1996ko maiatzaren 28an hartutako erabakian ere ezarri zen, Hiri Antolaketako Arauak behin betiko onartzen zituen erabakian, hain zuzen.
Ondorioz, eta tramitatzerakoan hirigintzako legerian aurreikusitako jardunbidea segitu denez, Diputatuen Kontseiluak, aplikagarri den legeria ikusirik, Obra Hidraulikoetako eta Hirigintzako foru diputatuaren proposamenez eta eztabaidatu ondoren,
ERABAKI DU
Lehengoa:
Behin betiko onartzea «Arroa Beheko «Sansinenea Erreka» AB.S.I.4 Alorrari, «Alberdi» AB.R.1 Areari eta «Cementera Rezola» AB.I.3. Areari dagokien Zestoako Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa», Udalak hartutako behin-behineko erabakian adierazitako eran, eta ondorengo baldintza hauekin:1.«Sansinenea Erreka» AB.S.I.4 Alorrerako Planak zehazten duen eraikuntza marrak 12 metroko tartea gordeko du ubideetara eta hiritartze elementuek, berriz, 2 metro.
2.«Cementera Rezola» AB.I.3 Arean, eraikin berrien eta ubidearen arteko tartea 10 metrokoa izango da.
3.«Cementera Rezola» AB.I.3-Arean proposatutako garapen berriak Narrondo ibaian egun dagoen estaldura kendu behar du.
4.«Alberdi» AB.R.1 Arean exekuzio zuzeneko P.E.D. AB.R.1/1 eta 1/2 lurzatiak garatzeko beharrezkoa da alboko alorrean, hau da, «Sansinenea-Erreka» AB.S.I.4 alorrean, ibilgailuentzako aurreikusitako sarrera egitea.
Bigarrena: Etenda uztea P.E.D.AB.R.1/4 lurzatirako proposatutako erabilera aldaketa, harik eta Zestoako Udalak eskola lurzatiaren kalifikazioaren aldaketa Foru Aldundiari jakinarazten dion arte. Aldaketa horren ondorioz, egun eskolarako kalifikazioa duen lurzatiari etxegune kalifikazioa emango zaio, beti ere hezkuntza gaietan Eusko Jaurlaritzan ahalmena duen sailaren baimena lortu ondoren.
Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezake interesatuak Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietako Salan, erabaki hau argitaratu edo, kasu bada, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.
Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko Diputatuen Kontseiluari, argitaratu edo, kasua bada, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte».
Eraskina: Aipatutako dokumentuan dagoen Hirigintza Arautegiaren testua.
Donostia, 2000ko otsailaren 14a.Javier Capdevila Mayoral, Idazkari Teknikoa.
(674) (1320)
LEHEN LIBURUA - ARAU OROKORRAK
II. TITULUA
Lurraren hirigintza erregimena
2. Kapitulua. Lurraren banaketa
Laugarren atala. Hirigintza Kudeatzeko erregimena
27. artikulua. Probetxamenduak esleitzeko erregimen orokorra.
2. Lur eremu hiritargarrian, hirigintzako probetxamenduak esleitzea.
I. Banaketa alderdia: AB.S.I.4 Sansinenea-Erreka (362.097 m²).
Banaketa alderdi bakarra eta propioa osatzen du, AB.S.I.4 Sansinenea-Erreka Industrialdearen mugaketarekin bat datorren alderdia, hain zuzen.
Erabilerak: Neurketarako koefizienteak.
Erabilera nagusia eta ezaugarria: Industria 1.
Hirugarren sektorekoa / Bulegoak / Merkataritza 1.
Berariazko probetxamendua: 0,4821 m²(t) (industria erabilera)/m².
2. LAUGARREN LIBURUA - ALDERDI ETA ALOR DESBERDINEN ARAU PARTIKULARRAK
AB.R.1. ALDERDIA - ALBERDI
1.Deskripzioa.
Lurralde hau, Cementos Alberdi fabrika zaharraren ondoan dago, 634 errepidearen bazterrean. 36.946 m
²-ko azalera du.2.Hirigintzako erregimen orokorra.
2.1.Garatu eta gauzatzeko erregimen juridikoa.
Lurraren sailkapena: Lur eremu hiritarra.
Esku hartzeko erregimena: Zuzenean gauzatzeko alderdi hiritarra.
(Jardun unitatea garatuko bada, Xehetasunezko Azterketa tramitatu beharko da ezinbestez).
2.2.Kalifikazio orokorra.
A.B.R.1 Zona: Etxebizitzarako.
Azalera: 32.460 m
².Eraikuntza eta erabilerarako baldintza partikularrak:
Lehendik etxebizitzarako jasota dagoen eraikuntza, egungo baldintzetan finkatuko da.
Etxebizitzen gehieneko kopurua: 117 etx.
Etxebizitza erabileraren trinkotasuna: 36,04 etx./Ha.
Komunikabideen sistema orokorra: Azalera: 2.358 m
².Hiriarteko sarea: (1.148 m
²).Hiriko banantzaile nagusiak: (1.210 m
²).Komunitatearen ekipamendu sistema.
* Erlijio ekipamendua: Azalera: 278 m
².Karmengo Amaren eliza.
Eraikuntza eta erabilerarako baldintza partikularrak:
Katalogatuta egonik finkatuta geratuko den eraikin hau, erlijio arloko ekipamendurako erabiliko da nagusiki eta, horren erabilera osagarriak ere hartuko ditu.
* Irakaskuntza ekipamendua: Azalera: 1.125 m
².Oraingoz behintzat, lehendik dauden bi eraikinak mantenduko dira dagozkien lurzatiekin. Hala ere, babestutako etxebizitzen eskaria ikusirik eta horiek egiteko aukera kontuan harturik, eraitsi ahal izango dira elizaren ondoan ikastetxe ekipamendurako dagoen eraikina eta, horren ondokoa, Gotzaindegiarena, gaur egun auzokideen aisialdirako erabiltzen den eraikin hori, leku horretan etxebizitza babestuez osaturiko bloke bakana ezarriz. Ikastetxe gisa erabiltzen den eraikina handitu ahal izango da, aurreko suposamendua betez gero, ezabatuko liratekeen eremuak bertan hartzeko; bestela, lehengoaren ordez berria egin daiteke, egokiago irizten bada.
* Kirol ekipamendua: Azalera: 320 m
².Pilotalekua dagoen eraikina, finkatua.
* Askotariko ekipamendua: Azalera: 405 m
².Azken urte hauetan zenbait egokitze han burutu zaizkion eraikina, auzokideen kultur etxe gisa erabiltzen den udal eraikin hori, finkatu egingo da. Herritarren aisialdirako zentroa eraitsiz gero, gaur egun bertan ezarrita dauden erabilerak kulturunera lekualdatu ahal izango dira, eraikin berriaren beheko oinean jarriz; edo bestela, kulturunearen eta elizaren ondoan lekutuko litzatekeen oin bakarreko eraikin berrian ipini ahal izango lirateke. Eraikin horietan, honako erabilerak baimenduko dira: Hiri eta administrazio arlokoak, osasun eta laguntzakoak, soziokulturalak eta aisialdikoak.
3.Antolamendu xehekatua.
3.1.Gauzatze unitateak.
U.E.AB.R.1/1.
Azalera: 10.782 m
².Eraikuntza eta erabilerarako baldintza partikularrak:
Azalera eraikigarria, sotoko oinean: 2.275 m
².Azalera eraikigarria, beheko oinean: 1.200 m
².Azalera eraikigarria, goiko oinetan: 3.600 m
².Azalera eraikigarria, sestra gainean *: 4.800 m
².Eraikuntzaren gehieneko profila: S edo ES/BO+3 O.
Eraikuntzaren gehieneko altuera: 13 m.
Gehieneko etxebizitza kopurua: 13 bizitza.
Erabileraren trinkotasuna: 37,10 etx./ha.
* Gehienez baimendutako profilaren arabera, estalkipeak (EP) hartzen duen azalera kenduta. Hor, azpi-azpiko oinari lotetsitako etxebizitza erabilera baimenduko da, baldin eta Arau hauetan jasotako Ordenantzek eskatzen dituzten gutxieneko bizigarritasun baldintzak betetzen badira.
Gauzatze unitatearen batezbesteko probetxamendua:
Hirigintzako Arauen 27.1 artikuluak arautzen duenaren arabera:
Probetxamendu bateratua, guztira: 5.710 m
² (etxebizitzarako).Finka pribatuen azalera: 9.552 m
².Batezbesteko probetxamendua: 0,598 m
²(etxe. erab.)/m².Ilarako blokeen beheko oinak egoitzarako erabiliko dira, garajea onartuko ez delarik; goiko oinetan ere, egoitza erabilera garatuko da.
Hegalkinak eta estalkiak erregulatzeari dagokionean, ilarako blokeen kasuan etxebizitza erabilerako zonetan bete behar diren ordenantza orokorretara joko da.
3.2.Zuzenean jarduteko lurzatiak.
Zuzenean jarduteko lau lurzati mugatu dira: AB.R.1/1 ZJL; AB.R.1/2 ZJL; AB.R.1/3 ZJL; eta AB.R.1/4 ZJL. Lehenengoan, familia bakarreko 2 etxebizitza antolatu dira; bigarrenean, familia bakarreko etxebizitza bat; hirugarrenean, lau etxebizitza; eta, laugarrenean, babespeko 24 etxebizitza bloke isolatuan.
AB.R.1/1 ZJL eta AB.R.1/2 ZJL lurzatiei dagozkien eraikuntza unitateetako bakoitzak, honako baldintzak beteko dituzte eraikuntza eta erabilerari dagokionean:
Azalera eraikigarria, sotoko oinean: 150 m
².Azalera eraikigarria, goiko oinetan: 160 m
².Azalera eraikigarria, sestra gainean *: 310 m
².Eraikuntzaren gehieneko altuera:
Teilategalera: 7 m.
Gailurrera: 9 m.
Gehieneko etxebizitza kopurua: 1 etx.
* Gehienez baimendutako profilaren arabera, estalkipeko oinak (EP) hartzen duen azalera kenduta. Hor, azpi-azpiko oinari lotetsitako etxebizitza erabilera baimenduko da, baldin eta Arau hauetan jasotako Ordenantzek eskatzen dituzten gutxieneko bizigarritasun baldintzak betetzen badira.
Beheko oinean, etxebizitza erabilera onartuko da, bakarkako garajea bezalaxe baina goiko oinak etxebizitzarako bakarrik erabiliko dira.
Eraikuntzaren tipologia, lurzati isolatuan familia bakarreko etxebizitzari dagokion bera izango da.
Gutxienez, honako atzeraemanguneak errespetatuko dira: 9 metro errepidera eta 5 metro mugetara.
Hegalkin irekiak bakarrik baimenduko dira, balkoiak alegia. Gehienez 0,75 m-ko sakonera izango dute eta, eraikuntzaren goiko oinetan, fatxadaren luzeraren %50 hartuko dute asko jota ere. Fabrikako karelez ezin izango dira itxi.
AB.R.1/3 ZJL lurzatian, Sansinenea jauregia finkatuko den horretan, eraikuntza unitate berriak honako baldintzak beteko ditu eraikuntza eta erabilerari dagokionean:
Azalera eraikigarria, sotoko edo erdisotoko oinean: 500 m
².Azalera eraikigarria, beheko oinean: 250 m
².Azalera eraikigarria, goiko oinetan: 500 m
².Azalera eraikigarria, sestra gainean *: 750 m
².Eraikuntzaren gehieneko profila: S edo ES/BO+2 O.
Eraikuntzaren gehieneko altuera: 9 m.
Gehieneko etxebizitza kopurua: 4 bizitza.
* Gehienez baimendutako profilaren arabera, estalkipeko oinak hartzen duen azalera kenduta. Hor, azpi-azpiko oinari lotetsitako etxebizitza erabilera baimenduko da, baldin eta Arau hauetan jasotako Ordenantzen eskatzen dituzten gutxieneko bizigarritasun baldintzak betetzen badira. Beheko oinean, etxebizitza erabilera onartuko da, bakarkako garajea bezalaxe baina goiko oinak etxebizitzarako bakarrik erabiliko dira. Gutxienez, honako atzeraemanguneak errespetatuko dira: 9 metro errepidera eta 5 metro mugetara. Hegalkin irekiak bakarrik baimenduko dira, balkoiak alegia. Gehienez 0,75 m-ko sakonera izango dute eta, eraikuntzaren goiko oinetan, fatxadaren luzeraren %50 hartuko dute asko jota ere. Fabrikako karelez ezin izango dira itxi. Baimendutako probetxamendu handiketari ekin aurretik, Xehetasunezko Azterketa idatzi beharko da, eraikuntza berriaren sestrak eta lerrokadurak zehaztuz.
AB.R.1/4 ZJL lurzatian, eraikuntza unitate berriak honako baldintzak beteko ditu eraikuntza eta erabilerari dagokionean:
Azalera eraikigarria, sotoko edo erdisotoko oinean: 750 m
².Azalera eraikigarria, beheko oinean: 750 m
².Azalera eraikigarria, goiko oinetan: 2.250 m
².Azalera eraikigarria, sestra gainean *: 3.000 m
².Eraikuntzaren gehieneko profila: S edo ES/BO+3 O+EP.
Eraikuntzaren gehieneko altuera: 13 m.
Gehieneko etxebizitza kopurua: 24 bizitza.
* Gehienez baimendutako profilaren arabera, estalkipeko oinak hartzen duen azalera kenduta. Hor, etxebizitzei lotetsitako trastetegiak baimenduko dira, baldin eta Arau hauetan jasotako Ordenantzen eskatzen dituzten gutxieneko bizigarritasun baldintzak betetzen badira. Beheko oinean, etxebizitza erabilera, bakarkako garajea eta merkataritza onartuko dira, baina goiko oinak etxebizitzarako bakarrik erabiliko dira. Eraikitzeko baldintzei dagokienean, Arau Partikularretako «Zehaztasun, jabari eta erabilera baldintzak» izeneko 3 zk. planoak lerrokadurei, sestrei eta eraikuntzaren mugei buruz ezarritakora joko da.
Irakaskuntza ekipamendurako egin daitekeen handiketaren ondorioz sortzen den eraikuntza berriak, honako baldintzak beteko ditu eraikuntza eta erabilerari dagokionean:
Azalera eraikigarria, sotoko edo erdisotoko oinean: 375 m
².Azalera eraikigarria, beheko oinean: 375 m
².Azalera eraikigarria, lehen oinean: 375 m
².Azalera eraikigarria, sestra gainean *: 750 m
².Eraikuntzaren gehieneko profila: S edo ES/BO+1 O.
Eraikuntzaren gehieneko altuera: 7 m.
* Gehienez baimendutako profilaren arabera, estalkipeko oinak hartzen duen azalera kenduta. Hor, biltegiak eta etxebizitzek berezkoak dituzten instalazioak baimenduko dira.
Eraikitzen den azalera oso-osoa, irakaskuntzarako erabiliko da.
Eraikitzeko baldintzei dagokienean, Arau Partikularretako «Zehaztasun, jabari eta erabilera baldintzak» izeneko 3 zk. planoak lerrokadurei, sestrei eta eraikuntzaren mugei buruz ezarritakora joko da.
Herritarren aisigunerako egin daitekeen eraikin berriak, honako baldintzak beteko ditu eraikuntza eta erabilerari dagokionean:
Azalera eraikigarria, beheko oinean: 300 m
².Azalera eraikigarria, sestra gainean: 300 m
².Eraikuntzaren gehieneko profila: BO.
Eraikuntzaren gehieneko altuera: 4 m.
Eraikitzeko baldintzei dagokienean, Arau Partikularretako «Zehaztasun, jabari eta erabilera baldintzak» izeneko 3 zk. planoak lerrokadurei, sestrei eta eraikuntzaren mugei buruz ezarritakora joko da.
4.Hiritartzearen helburuak.
a) Finkatutako multzoa berriro hiritartzea.
b) Etxebizitza berriak antolatzea, egoitzarako hirigunea osatuta gera dadin.
c) Babespeko etxebizitzen eraikuntza ahalmentzea.
d) Zuzkiduretarako izango den herri ondare eraikiari balorazio berria ematea, handitzeko eta hobetzeko aukera egon dadin.
5.Aurreikusitako erabilerak.
a) Udal lizentziaz babesturik lehendik alderdi horretan dauden erabilerak finkatzea.
Zuzkiduretara bideratutako eraikinetan, betekizun horrek berezkoak dituen jarduerak ezarri ahal izango dira: Hiri eta administrazio arlokoak, irakaskuntzakoak, laguntza, kultur eta aisialdikoak, alderdi horretan gaur egun eta etorkizunean sor daitezkeen premien arabera, betiere. Karmengo Amaren elizan, egungo erlijio erabilera mantenduko da.
b) Eraikin berriak hartuko dituen erabilerak, Arau Partikularraren 3. atalean zehatz-mehatz araututa daude.
c) Sansinenea Jauregia izenaz ezagutzen den egoitzarako eraikina, finkatu eta babestu egingo da.
6.Eraikuntzaren trinkotasuna.
Lehendik jasota dauden eraikinak finkatuta geratuko dira eta ezingo dira handitu, AB.R.1/3 ZJL lurzatiari dagokion eraikuntza unitatean izan ezik; hori, Arau Partikular honetako 3. pasartean xedatutako baldintzen arabera handitu daiteke eta. Era berean, familia bakarreko edo biko etxebizitzetara emandako eraikinen bolumetriak ere berrantolatu ahal izango dira baldin eta jarduera horien xedea egitura arkitektonikoa edo etxearen bizigarritasuna hobetzea bada; baina, betiere, behar bezala arrazoitu beharko dira.
Gauzatze Unitatean eta Zuzenean Jarduteko Lurzatietan (AB.R.1/1 ZJL; AB.R.1/2 ZJL; AB.R.1/3 ZJL; eta AB.R.1/4 ZJL.) antolatu den eraikuntza berria, guztira 70 etxebizitza berritan gehitzea aurreikusi da.
7.Gauzatzeko eta Kudeatzeko baldintzak.
Mugatutako Gauzatze Unitatea garatuko bada, beste zenbait betekizunen artean, Xehetasunezko Azterketa idatzi beharko da aurrez. Horrek, «Antolaketa Xehekatua» izeneko 3. atalean eraikuntza eta erabilerari buruz ezarrita dauden xedapenek dakartzaten mugak errespetatuz, sestra gainean eraiki gabeko espazioen egitura eta sestren antolaketa zehaztuko du eta eraikuntzaren bolumetria doituko, eraikuntza horrek mugako espazio publiko eta eraikinekin, erlazio arkitektoniko eta espazial egokia izan dezan.
Mugatu den gauzatze unitatea Konpentsazio Sistemaz garatuko da; horren ordez, Lankidetzakoa erabiliko da bestela. Baina eraikuntza hori aurrera eramango bada, Xehetasunezko Azterketa, Konpentsazio edo Birzatiketa Proiektua eta Hiritartze Proiektua behin betiko onetsita egongo dira aurrez.
Gauzatze Unitatearen probetxamendurako eskubidea lortuko bada, lagapen, hainbanaketa eta hiritartze eginkizun guztiak beteta egongo dira aurrez, Lur Legeak hala agintzen baitu. Baina, hiritartze lanak eta eraiketak aldi berean burutu ahal izango dira, aipatu Legean xedatuta dagoena betez.
Aipatutako eginkizun horiek betetzeko epeei dagokienean, Hirigintzako Arau hauetako 26. artikuluan jasotakora joko da.
Mugatutako Gauzatze Unitate honetan ondorioztatzen diren lurzatietan izan ezik, gainontzeko lurzati eraikigarri guztietan zuzenean gauzatu ahal izango dira Arau hauek, baina betiere, Hirigintzako Arau Partikular honetan araututa dauden eraikuntza, jabari eta erabilera baldintza orokorrak betez.
Arau Partikular honetako 3 zk. planoan ezarrita dauden eraikuntza, jabari eta erabilerarako baldintza bereziek diotenaren arabera, jabari eta erabilera publikorako izango den lurra, behar bezala hiritartu ondoren, laga beharrekoa izango da; eta epeei dagokienean berriz, Hirigintzako Arauen 26. artikuluan zehaztutakoa aplikatuko da.
8.Hiritartzea.
a) Herri jabariko espazioen hiritartze egoera hobetzeko obren proiektuak idatzi daitezke, Arau hauetako dokumentazio grafikoan zehaztutakoa errespetatuz.
b) Aurreikusitako egoitzagunea hartuko duen gauzatze unitatean, eremu horri dagokion arautegi partikularreko 7. pasartean xedatutakoa beteko da; eta, alorra oso-osorik hartuko duen Hiritartze Proiektua idatzi eta tramitatu beharko da.
AB.I.3 ALDERDIA - CEMENTOS REZOLA
1.Deskripzioa.
Lurralde hau, «Cementos Rezola» enpresaren instalazioek hartzen dute.
Honako mugak ditu: GI-631 eta N-634 errepideak, horien bien arteko elkargunea eta, Iparraldean, Arroa-behera herrigunea.
39.680 m
²-ko azalera du.2.Hirigintzako erregimen orokorra.
2.1.Garatu eta gauzatzeko erregimen juridikoa.
Lurraren sailkapena: Lur eremu hiritarra.
Esku hartzeko erregimena: Barne Eraberrikuntzako alderdi hiritarra.
(Barne Eraberrikuntzako Plan Berezia tramitatu beharko da ezinbestez).
2.2.Kalifikazio orokorra.
A.B.I.3 Zona: Industriarako.
Zonaren azalera: 39.205 m
².Eraikuntzarako baldintza partikularrak:
Eraikuntzaren gehieneko altuera: 10 m.
Eraikuntzaren gehieneko profila:
Industria: BO+Y.
Merkataritza: BO+II.
Zonaren probetxamendua:
Lurzati eraikigarria: 14.650 m
².Solairu estalgarria *: 23.440 m
²(t).Zonaren eraikigarritasuna:
Lurzati eraikigarria: 0,374 m
²/m².Solairu estalgarria: 0,599 m
²(t)/m².* Irabazizkoak izango ez diren zuzkiduretara emandako probetxamendua baztertuta.
Erabilerarako baldintza partikularrak:
Industria eta merkataritzara, bietariko erabilera hartuko duen lurra; erabilera xehekatuak, Plan Bereziak arautuko ditu.
Komunikabideen sistema orokorra: Azalera: 475 m
².Hiriarteko sarea.
3.Hiritartzearen helburuak.
Aipatu enpresaren egungo instalazioak desegitea eta, Sansinenea-Erreka AB.S.I.4 Alorrean aurreikusita dagoenarekin bat etorriko diren garapen berriak gauzatzea.
4.Aurreikusitako erabilerak.
Industria, nahiz eta merkataritza eta alderdiaren zerbitzurako erabilera tertziarioak ere toleratuko diren.
Laugarren kategoria arteko industria erabilerak onartuko dira.
Plan Bereziak xedatzen duenaren arabera, alderdi honetan lehentasunezkoa izango den jardueraren egoitza erabilera osagarriak eta hari lotetsiak onartuko dira. Plan horrek erregulatuko ditu zehatz-mehatz.
5.Eraikuntzaren trinkotasuna.
Idatziko den Barne Eraberrikuntzako Plan Bereziak zehaztuko du eraikuntza.
Eragin horretarako, beraz, honako Arau Partikular honetako dokumentazio grafikoak izaera adierazgarria baizik ez du, ez da loteslea, espazio libreen antolaerari dagokionean izan ezik, horiek mugako Sansinenea-Erreka Alorrarekin bat eginez antolatu baitira.
Industriarako lurzati eraikigarrietan, alderdi osoko azaleraren %37,40 hartu ahal izango da gehienez.
6.Gauzatzeko eta kudeatzeko baldintzak.
Alderdia garatzeko, Barne Eraberrikuntzako Plan Berezia tramitatu eta onartu beharko da aurrez. Eta horrek, alderdi osoarentzako xedapenen hauek jasoko ditu bere baitan:
a) Eraikuntza berriaren lerrokadurak eta sestrak zehaztuko ditu, probetxamenduak erregulatuz.
b) AB.R.1. Alberdi alderdiaren antolamenduarekin bat etorriko den bide sarea erabakiko du.
c) Alderdia zeharkatzen duen erreka bideratzea aurreikusiko du.
d) Alderdi osoa hiritartzeko baldintzak zehaztuko ditu, Arauek ezarritakoa errespetatuz.
e) Herri jabarirako laga beharreko lurrak eta Alderdiaren zerbitzurako zuzkidurak zehaztuko ditu.
Jarduteko sistema, Barne Eraberrikuntzako Plan Bereziak proposatuko du; horrek adieraziko du, halaber, gauzatze unitate desberdinak ezartzea komeni den ala ez ere. Halakorik erabakiz gero, arauzko Konpentsazio Proiektuak edo, bestela, Birzatiketakoak idatziko dira.
7.Hiritartzea.
Alderdi osoa hartuko duen Hiritartze Proiektua idatziko da; eta proiektu hori, tramitatu beharreko Barne Eraberrikuntzako Plan Bereziak aurreikusten duenaren arabera tramitatuko da.
8.Eraikuntza.
Alderdiaren garapenarekin bat ez datozen eraikin guztiak antolaketaz kanpo geratuko dira. Dokumentazio grafikoan adierazita daude, hain zuzen.
9.Lagapenak.
Barne Eraberrrikuntzako Plan Bereziak, indarrean dagoen legeriari loturik, adierazten dituen lagapenak burutuko dira.
AB.S.I.4 ALORRA - SANSINENEA-ERREKA
1.Deskripzioa.
Lurralde hau, Arroa-behera herrigunearen ondoan dago. Honako mugak ditu: Iparraldean, aipatu herrigunea; Mendebaldean, N-634 errepidea; Ekialdean, 6317 errepidea; eta Hegoaldean, lur eremu hiritarrezina eta B-B autopistara sartzeko bidegurutzea. 362.097 m
²-ko azalera du.2.Hirigintzako erregimen orokorra.
2.1.Garatu eta gauzatzeko erregimen juridikoa.
Lurraren sailkapena: Lur eremu hiritargarria.
Esku hartzeko erregimena: Alorreko Plana.
«I» Banaketa alderdia (Banaketa alderdi propioa osatzen du).
Berariazko probetxamendua: 0,4821 m
²(t)/m². *.* Hirigintzako probetxamendua, Alderdian ezaugarria den unitatean neurtu da, hau da, industriarako eraiki daitekeen solairuko metro karratutan.
2.2.Kalifikazio orokorra.
A.B.S.I.4 Zona: Industriarako.
Azalera: 362.097 m
².Eraikuntzarako baldintza partikularrak:
Lurzatiaren gehieneko probetxamendua: 191.488 m
².Lurzatiaren indizea: %52,88.
Lurzatian gehienez har daitekeen azalera: Alorreko Planak zehaztuko du.
Gehieneko eraikigarritasuna: 0,4821 m
²(t)/m².Eraikuntzaren gehieneko altuera:
Industria atxikia: 12 m.
Lurzati isolatuko industria/tertziarioa/ merkataritza: (BO+II Oin) 12 m.
Erabilerarako baldintza partikularrak:
Lur honetan, era desberdinetako industria motak garatuko dira funtsean: «Lurzati isolatuko industria» edo «Industria txikia, atxikia»; baita horien jarduera osagarriak ere: Tertziarioak eta bulegoak.
3.Hiritartzearen helburuak.
Eskualdeko edo eskualdez gaindiko industria ezartzeko lurra sortzea.
4.Aurreikusitako erabilerak.
Industria. merkataritza, alorraren zerbitzurako jarduera tertziarioak, eta alor hau industriarako antolatzetik sortzen diren arauzko erabilerak ezartzera bideratutako erreserbak. Laugarren kategoria arteko industria erabilerak onartuko dira.
5.Eraikuntzaren trinkotasuna.
Eraikuntza, idatziko den Alorreko Planak zehaztuko du. Alorreko Planaren antolamendutik eratortzen diren zuzkidurak ezartzeko lur erreserbak, ahal delarik behintzat, egungo lur eremu hiritarraren inguruan kokatuko dira.
6.Garapenerako planeamendua.
Alor honetan eraikitzeari ekingo bazaio, aurrez Alorreko Plana idatzi eta behin betiko onetsi beharko da ezinbestez. Plan horrek, honako jarraipide hauek errespetatuko ditu:
Arroa-Erreka eta, Alorraren Mendebaldean N-634 errepidearen paraleloan iragaiten den erreka bideratu edo erregulatu beharko dira. Barrutiaren antolamenduak hala agintzen duenean, erreka horien egungo trazaera alda daiteke. Errekak, oro har, bistan geratuko dira estali gabe, uraren kalitatea uneoro kontrolatuko den moduan. Bi erreken bideratze-sekzioaren diseinua bereziki zaindu beharko da, hiritartze lanik behinenen gisa gera daitezen.
Eraikuntza berriak gutxienez 18 metroko tartea gorde beharko du N-634 eta C-631 errepideetatik; eta B-B autopistara sartzeko bidegurutzetik, arauzko distantziak errespetatuko ditu.
Dokumentazio grafikoan aurreikusten den antolamendua adierazgarria da soilik, izaera loteslerik gabea; beraz, Alorreko Planak ezarriko ditu zehaztasunak.
Plan horren Antolamenduan, esparruaren Hegoaldeko baserrietara sartzeko bide sistema aurreikusiko da.
7.Kudeaketa sistema.
Jarduera sistema Alorreko Planak proposatuko du, gauzatze unitate bereiziak ezartzeko komenigarritasuna aztertuz.
Arauzko Birzatiketa Proiektua idatziko da; edo, bidezko denean, Konpentsazioko.
Alorreko Planak proposatuko ditu, Alor hori garatzeko bidezkoak irizten dituen etapak.
8.Hiritartzea.
Alorrari dagokion Hiritartze Proiektua idatziko da; eta proiektu hori, indarrean dagoen Lur Legeak gai horren inguruan ezarrita dituen aurreikuspenen arabera idatzi eta tramitatuko da.
9.Eraikuntza.
Eraikuntzen altuera Alorreko Planak zehaztuko du, baldintza partikularretan adierazitako mugak errespetatuz.
Alorreko Planak, eremu honen garapenarekin bat ez datozen eraikin guztiak antolaketaz kanpokotzat joko ditu.
10.Lagapenak.
Alorreko Planak adierazten dituenak. Edonola ere, bide eta espazio librerako izango diren lursailak eta indarrean dagoen hirigintza legeriak eskatzen dituen gainerako zuzkidurak ezartzeko lurrak ere, derrigorrez eta doan herri jabarirako laga beharko ditu jabetzak.