Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
3
TOKI ADMINISTRAZIOA

IKAZTEGIETAKO UDALA

Iragarkia

Ikaztegietako udalerriko zergadunei jakinarazten zaie 2021eko abenduaren 10eko Alkatetza ebazpenez onetsitako 2022ko urteari dagokion Egutegi Fiskala, eta bertan diru-sarrera horien ordainketa egiteko epeak:         

*  Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Zerga:

Borondatezko epea: otsailaren 18tik apirilaren 8ra.

Kargu data: apirilaren 8a.

*  Zabor bilketa Tasa:

— 2022ko 1. seihilekoa:

Borondatezko epea: otsailaren 4tik martxoaren 4ra.

Kargu data: martxoaren 4a.

— 2022ko 2. seihilekoa:

Borondatezko epea: irailaren 2tik urriaren 7ra.

Kargu data: urriaren 7a.

*  Ondasun Higiezinen gaineko Zerga:

Borondatezko epea: maiatzaren 15etik ekainaren 30era.

Kargu data: ekainaren 30a.

*  Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga:

Borondatezko epea: urriaren 1etik azaroaren 10era.

Kargu data: azaroaren 10a.

a)    Agertzen den tokia: Udal bulegoak.

b)    Aztertzeko epea: borondatezko epea hasten denetik hilabete bat.

d)    Desadostasuna adierazteko epea: borondatezko epea hasten denetik hilabete bat, b) puntuan adierazi bezala, arauzko birjarpen ekoerrekurtsoaren bitartez.

e)    Errekurtsoa tartejartzen deneko organoa: Alkate-Lehendakaria.

f)    Erreklamazioak aurkezteko tokia: Udaletxeko Erregistroa, bulego orduetan.

g)    Errekurtsoa tartejartzearen eraginak: aipatutako Foru Arauaren 14.2 artikuluan xedatutakoak.

h)    Sarrera modua:

Helbideratu diren erreziboak epe amaieran zordunduko dira baimenduta dauden kontu eta erakundean.

Helbideratu gabe daudenak, berriz, posta arruntez bidaliko zaizkio zergadunari berak adierazi duen helbide fiskalera, Kutxabanken edo Udaletxean ordaintzeko.

Helbide fiskalean erreziborik jasoko ez balitz, borondatezko epea hasi eta hamargarren egunetik aurrera horren bikoiztua eskatu beharko du interesatuak udal bulegoetan.     

Aipatutako zerga bilketa epearen barruan zor horiek ordaintzen ez badira prozedura exekutiboaren bidez eskatuko dira eta premiamenduzko errekargua, berandutza interesak eta, bidezko balitz, sor daitezken kostuak gehituko dira.

Ikaztegieta, 2021eko abenduaren 10a.—Bakarne Otegi Jauregi, alkatea.          (7938)