GAINTZAKO UDALA
Iragarkia
Botere Judizialeko
Lege Organikoko 99. artikuluan eta jarraikoetan, xedatutakoaren arabera, Osoko
Bilkurari dagokio udalerri honetako Bake Epaile titularra eta ordezkoa proposatzea.
Aurreko arau hauek
ezarritako baldintzak bete, eta interesa izan dezaketen Gaintzako herritar
izangaiek, 2021eko martxoaren 08tik apirilaren 08a arteko epea dute bere
hautagaitza aurkezteko.
Epe honetan,
izangaiek beraien hautagaitza aurkeztuko dute, Gaintzako Udalaren sarrera
erregistroan. Balioa izango duen aurkezpena egiteko Udalak onartutako
eskaera-orri eredua bete beharko da.
Eskaerak aurkezteko
epea amaitzen denean, Osoko Bilkurak Bake Epaile titularra eta ordezkoa
proposatuko ditu, beti ere, ezarritako betebeharrak kunplitzen dituzten
izangaien artean.
Eskaerarik ez
balego, Osoko Bilkurak askatasunez baldintzak betetzen dituzten herritarren
artean aukeraketa egin dezakeela ohartarazten da. Edozein kasutan, proposamen
erabakiaren berri Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiari emango zaio, erakunde
honek izendapen formala egin dezan.
Gaintza, 2021eko
martxoaren 3a.—Gaizka Balerdi Olaetxea, alkatea. (1667)