DONOSTIAKO UDALA
Lehendakaritza
Iragarkia
Tokiko Gobernu Batzarrak,
2018ko abenduaren 18an eta 2019ko maiatzaren 8an egindako bilkuretan, 2019
urterako Donostiako Udaleko langileen lan baldintzak arautzen dituen akordio
arautzailea onetsi du. Honekin batera doa testua.
Apirilaren 18ko
781/1986 Legegintzako Errege Dekretuko 127. xedatutakoa betez, guztiek honen
berri izan dezaten argitaratzen da.
Donostia, 2019ko
maiatzaren 27a.—Edorta Azpiazu Laboa, Lehendakaritzako zuzendaria. (3688)
Aurkibidea.
Atariko
titulua. Xedapen orokorrak.
1. artikulua. Xedea.
2. artikulua. Pertsonalaren
esparrua.
3. artikulua. Denbora-eremua.
Indarraldia eta amaiera.
4. artikulua. Jarraipenerako
Bitariko Batzorde Iraunkorra.
Lehenengo
titulua. Funtzionarioen lanaldi, atsedenaldi, jaiegun,
oporraldi, aparteko zerbitzu, lizentzia eta baimenen erregimena.
I.
kapitulua. Lanaldia.
5. artikulua. Ohiko
lanaldia eta malgutasuna.
6. artikulua. Lan-egutegia.
7. artikulua. Benetako
lana.
8. artikulua. Txandakako
lana.
9. artikulua. Lanegunen
arteko atsedenaldia.
10. artikulua. Gaueko
lana.
II.
kapitulua. Atsedenaldiak eta jaiegunak.
11. artikulua. Asteko
atsedenaldia.
12. artikulua. Igandeetan
edo jaiegunetan egindako lanerako asteko atsedenaldia.
13. artikulua. Atsedenaldien
eta jaiegunen eragina.
III.
kapitulua. Oporraldia eta baimen-egunak.
14. artikulua. Iraupena.
15. artikulua. Opor-konpentsaziorako
salbuespenezko suposamendua.
16. artikulua. Zatikapena.
17. artikulua. Oporraldia.
18. artikulua. Aldibereko
gozamena.
19. artikulua. Oporraldi
plangintza.
20. artikulua. Suposamendu
bereziak.
IV.
kapitulua. Beste lan baldintza batzuk.
21. artikulua. Lanalditik kanpo egindako orduak.
22. artikulua. Lizentziak.
23. artikulua. Baimenak.
24. artikulua. Izatezko bikoteak.
25. artikulua. Baimenak eta lizentziak eskatzea
eta ematea.
26. artikulua. Baimenen
eta lizentzien arteko bateraezintasuna.
27. artikulua. Lanpostura
itzultzea lizentziatan, baimenetan eta eszedentzietan.
28. artikulua. Lanera
joatea eta ez-joatea arrazoitzea.
29. artikulua. Lizentziak
gaixotasunagatik edo istripuagatik.
30. artikulua. Ama
biologikoa ez den beste gurasoari seme-alabak jaiotzeagatik, adoptatzeko
helburuarekin zaintzeagatik, harreran hartzeagatik edo adoptatzeagatik
dagokion lizentzia.
31. artikulua. Familiarteko
baten heriotzagatik, istripuagatik, gaixotasun larriagatik edo ospitaleratzeagatik
lizentzia.
32. artikulua. Ezkontzeagatik
edo izateko bikotea sortzeagatik lizentzia.
33. artikulua. Izaera
publiko eta pertsonaleko nahitaezko betebeharrak egiteko lizentzia.
34. artikulua. Funtzio
sindikalak, prestakuntza sindikala edo pertsonalaren ordezkaritza egin ahal
izateko lizentzia.
35. artikulua. Haurdunaldi
eta edoskitze lizentzia.
36. artikulua. Amatasun
lizentzia erditzeetan.
37. artikulua. Lizentzia,
adopzioagatik edo harreran hartzeagatik.
38. artikulua. Adin txikikoak
edo ezindu fisikoak edo psikikoak zaintzeko lizentzia.
39. artikulua. Lehen
mailako ahaidetasuneko familiarteko baten oso gaixotasun larria.
40. artikulua. Zentro
Ofizialetako azken azterketetara joan ahal izateko lizentzia, nahiz eta funtzio
publikoarekin edo lanpostuko zereginekin zerikusirik izan ez.
41. artikulua. Ohiko
etxebizitza aldatzeagatik lizentzia.
42. artikulua. Mediku
kontsultetara, tratamenduetara eta azterketetara joateko lizentzia.
43. artikulua. Norberaren
arazoetarako lizentzia egunak.
44. artikulua. Udalean
25 urte betetzeagatiko lizentzia.
45. artikulua. Barne
sustapenerako ikasketak edo probak egiteko baimena.
46. artikulua. Norberaren
arazoetarako ordaindu gabeko baimenak.
47. artikulua. Norberaren
arazoetarako ordaindutako baimena.
48. artikulua. Izaera
zientifikoa, teknikoa, profesionala, kolegiatua, elkartekoa edo sindikala duten
ekitaldi kolektiboetara joan ahal izateko baimena.
49. artikulua. Norberaren
interesarengatik lansaioa murrizteko baimena.
Bigarren
titulua. Ordainsarien erregimena.
V. kapitulua. Erregimen
orokorra.
50. artikulua. Ordainsariak.
Aplikazio-eremua.
51. artikulua. Ordaintzeko
agindua.
52. artikulua. Publizitatea.
53. artikulua. Ordainsari
kontzeptuak.
54. artikulua. Soldata.
55. artikulua. Antzinatasuna.
56. artikulua. Lanpostu-mailako
osagarria.
57. artikulua. Berariazko
osagarria.
58. artikulua. Baldintzak
betetzea.
59. artikulua. Aparteko
ordainsariak.
60. artikulua. Produktibitate-osagarria.
61. artikulua. Zerbitzu
bereziengatiko haborokina.
62. artikulua. Ohiko
lanalditik kanpora egindako zerbitzu bereziengatiko haborokina.
63. artikulua. Noizbehinkako
Egoerak eragindako Zerbitzu Berezien Haborokina.
64. artikulua. Kalte-ordainak
zerbitzu arrazioengatik.
65. artikulua. Norberaren
osagarria eta iragankorra.
VI.
kapitulua. Norberaren gradua.
66. artikulua. Norberaren
gradua.
VII.
kapitulua. Nominen kudeaketa.
67. artikulua. Nominen
berregituraketa.
68. artikulua. Beste
lanpostu batekiko atxikipena.
69. artikulua. Nominen
helbideratzea.
70. artikulua. Urtean
jaso beharrekoa pagetan zatitzea.
71. artikulua. Sortzapena
eta likidazioa.
VIII.
kapitulua. Ordainsarien igoera.
72. artikulua. Ordainsarien
igoera.
Hirugarren
titulua. Prestazio pasiboen babes-sistema osagarria eta beste
asistentzia hobekuntza batzuk.
IX.
kapitulua. Prestazio pasiboen babes-sistema osagarria.
73. artikulua. Elkarkidetza.
Pentsio-sistema osagarriak.
74. artikulua. Elkarkidetzaren
kuotak.
X.
kapitulua. Beste asistentzia hobekuntza batzuk.
75. artikulua. Adinagatiko
borondatezko erretiroa.
76. artikulua. Erretiro
partziala.
77. artikulua. Erretiro
aurreratuarentzako primak.
78. artikulua. Nahitaezko
erretiroa.
79. artikulua. Bizi-eta
ezintasun-asegurua.
80. artikulua. Erantzukizun
zibileko asegurua.
81. artikulua. Kontsumo-maileguak.
82. artikulua. Gizarte
Ekintza.
83. artikulua. Gidatzeko
baimenak berritzearen kostearen ordainketa.
84. artikulua. Kirol
txartela.
85. artikulua. Lan
istripuan gertatutako heriotza.
Laugarren titulua. Langileak
hautatzea, lanpostuak hornitzea eta barne promozioa sustatzea.
XI.
kapitulua. Langileak hautatzea.
86. artikulua. Hautatze-sistemak.
87. artikulua. Ezintasunen
bat duen pertsonen sarrera.
88. artikulua. Lan poltsak.
XII. kapitulua. Barne
promozioaren eta karrera profesionalaren sustapena.
89. artikulua. Prestakuntza.
90. artikulua. Hautaketa
prozesuen programazio.
91. artikulua. Barne
promozioa eta horretara sartzea.
92. artikulua. Promozio
profesionalari bultzada.
XIII.
kapitulua. Lanpostuen hornidura.
93. artikulua. Lanpostuen
hornidurarako sistemak.
94. artikulua. Lehiaketa
edo designazio libre bidez hornitutako lanpostuen deialdietarako gutxieneko
edukiak.
95. artikulua. Lehiaketa
edo designazio libre bidez hornitutako lanpostuak argitaratzea.
96. artikulua. Lehiaketa
edo designazio libre bidez hornitutako lanpostuetara sartu ahal izateko aldi
baterako mugak.
Bosgarren
titulua. Langile publikoen osasuna, segurtasun eta osasun batzordeak,
prebentzioko ordezkariak, eta laneko jazarpenaren eta genero indarkeriaren
kontrako babes neurriak.
XIV.
kapitulua. Lan-segurtasun eta- osasuna.
97. artikulua. Lan-segurtasuna
eta osasuna.
98. artikulua. Lan-arriskuen
Prebentziorako Plana.
99. artikulua. Segurtasun
eta Osasun Batzordea.
100. artikulua. Segurtasun
eta Osasun Batzordearen eskuduntzak eta ahalmenak.
101. artikulua. Prebentzio
Ordezkariak.
102. artikulua. Prebentzio
Ordezkarien eskumenak eta ahalmenak.
103. artikulua. Lan
ekipamendua eta babes-neurriak. Laneko jantziak.
104. artikulua. Osasunaren
zaintza.
105. artikulua. Jarduera
toxikoen, nekagarrien eta arriskutsuen zehaztapena.
106. artikulua. Jarduera
nekagarriak.
107. artikulua. Jarduera
toxikoak.
108. artikulua. Jarduera
arriskutsuak.
109. artikulua. Segurtasun
neurriak ezartzea.
110. artikulua. Ezadostasunen
ebazpena.
111. artikulua. Katalogazioen
berrikuspena.
112. artikulua. Amatasuna
babestea.
113. artikulua. Bigarren
jarduera.
XV.
kapitulua. Aukera berdintasuna. Laneko jazarpenaren eta genero
indarkeriaren kontrato babes neurriak.
1.
atala. Aukera berdintasuna.
114. artikulua. Berdintasun-planak
eta berdintasuna sustatzeko beste neurri batzuk.
2.
atala. Laneko jazarpenaren eta genero indarkeriaren kontrako babes
neurriak.
115. artikulua. Laneko
jazarpen kasutan jarraitu behar den protokoloa. Babes neurriak.
116. artikulua. Genero
indarkeriatik babesteko neurriak eta eskubideak.
117. artikulua. Langile
publikoengan eragindako genero indarkeria egoerak egiaztatzea.
Seigarren
titulua. Sindikatuko kide izateko eskubidea indarrean jartzeko
erregimena, sindikatu-ekintza, ordezkaritza, parte-hartzea, batzarra eta
negoziazio kolektiboa.
XVI.
kapitulua. Askatasun sindikala.
118. artikulua. Sindikatuko
kide izateko eskubidea.
119. artikulua. Babes
sindikala.
120. artikulua. Babes
sindikalari ezarri beharreko zuhurtzia.
XVII. Kapitulua.
Ekintza sindikalerako eskubidea: horren osaketa, eragin-eremua eta subjektua.
Lehenengo
atala. Ekintza sindikalaren osaketa eta eragin-eremua.
121. artikulua. Ekintza
sindikalaren osaketa.
Bigarren
atala. Atal sindikalak orokorrean.
122. artikulua. Atal
Sindikalen sorrera.
123. artikulua. Atal
Sindikalen bermeak, ahalmenak, funtzioak eta eskumenak.
Hirugarren atala.
Atal sindikaletako afiliatuak.
124. artikulua. Atal
Sindikaletako afiliatuak.
125. artikulua. Afiliatuen
eskubideak.
Laugarren
atala. Atal sindikaletako batzordeak.
126. artikulua. Atal
Sindikalaren Batzordea.
127. artikulua. Atal
sindikalaren sorrera edo osaketa aldaketa.
128. artikulua. Atal
Sindikaleko Batzordearen ahalmenak, bermeak, funtzioak eta eskumenak.
129. artikulua. Atal
Sindikaleko Batzordeko kideen bermeak eta ahalmenak.
Bosgarren
atala.Ordezkari sindikalak.
130. artikulua. Ordezkari
sindikalak izendatzea.
131. artikulua. Ordezkari
sindikalen funtzioak eta eskubideak.
132. artikulua. Ordu
sindikalak pilatzeagatiko liberazioa.
XVIII.
kapitulua. Ordezkaritza kolektiborako eskubidea.
Lehenengo
atala. Ordezkaritza maila eta organoak.
133. artikulua. Ordezkaritza
kolektiboa praktikan jartzea.
Bigarren
atala. Bermeak, ahalmenak, gaitasunak eta eskumenak.
134. artikulua. Ordezkaritza
organoetako kideen bermeak eta ahalmenak.
135.artikula. Gaitasuna.
136. artikulua. Eskuduntzak.
XIX.
kapitulua. Parte-hartze eskubidea.
137. artikulua. Parte-hartze
eskubidea.
138. artikulua. Elkarrizketa.
139. artikulua. Ordezkaritza.
140. artikulua. Batzarrak.
141. artikulua. Gai-zerrenda.
XX.
kapitulua. Batzartzeko eskubidea.
142. artikulua. Lanorduetan
batzartzeko eskubidea.
143. artikulua. Batzarraren
deialdiaren legitimitatea.
144. artikulua. Lanaldiaren
barruan egindako batzarrak.
145. artikulua. Lanalditik
kanpoko batzarrak.
XXI.
kapitulua. Negoziazio kolektiborako eskubidea.
146. artikulua. Lan baldintzak
zehazterakoan parte-hartzea.
147. artikulua. Akordioak.
Zazpigarren
titulua. Erakundeko funtzionarioen hizkuntza eskubideak
praktikan jartzea.
148. artikulua. Gai
orokorrak.
149. artikulua. Euskararen
Erabilera Plangintza.
150. artikulua. Euskarazko
ikastaroak.
151. artikulua. Arau
Osagarria.
Zortzigarren
titulua. Lan egonkortasuna eta enpleguaren kalitatea.
XXII.
kapitulua. Lan egonkortasuna.
152. artikulua. Behin-behinekotasunerako
muga.
153. artikulua. Lan
eskaintza publikoa.
XXIII.
kapitulua. Zerbitzu publikoak mantentzea eta hobetzea.
154. artikulua. Zerbitzu
Publikoak mantentzea eta hobetzea.
155. artikulua. Enpresa
adjudikazioduneko langileeen subrogazioa.
156. artikulua. Kanpoko
kontratazioari buruzko urteko txostena.
157. artikulua. Gizarte-intereseko
kontratuak, lankidetza-hitzarmenaketa gizarte-bazterketako kontratuak.
Lehenengo xedapen
gehigarria. Lansaria berraztertzeko klausula.
Bigarrengo xedapen
gehigarria. Konpromisoak.
Lehenengo azken
xedapena. Indargabetze-klausula.
Bigarren azken
xedapena. Erregistroa eta argitaratzea.
Donostiako udaleko
langileen lan baldintzak arautzen dituen akordio arautzailea.
ATARIKO TITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua. Xedea.
Donostiako Udaleko
langileen lan baldintzak arautzea da Akordio honen helburua, bertan dauden
lan harremanak ahalik eta gehien erraztuz.
2. artikulua. Pertsonalaren
esparrua.
1. Akordio
hau Donostiako langileei aplikatuko zaie:
— Karrerako funtzionarioak.
— Lan kontratudun
finkoa duten langileak.
— Behin-behineko
langileak: bitarteko funtzionarioak, praktiketako funtzionarioak eta
behin-behineko langileak, beti ere, bere harreman juridikoaren izaerarekin bateragarria
denean.
2. Era
berean, aldi baterako pertsonalarentzat izaera ordeztailea izango du, bere
harreman juridikoaren izaerarekin bateragarria denerako.
3. artikulua. Denbora-eremua
Indarraldia eta amaiera.
1. Akordio
hau 2019ko urtarrilaren 1ean indarrean sartuko da.
2. Hitzarmena
adostu duten aldeek ez badute indarraldiaren amaiera iragartzen, urtero
luzatuko da.
3. Amaiera
iragartzen bada, beste aldeari komunikazio idatzia bidali beharko zaio, egon
daitezkeen luzapen urteetako urrian.
4. Akordio
berri batera iritsi arte, honek indarrean jarraituko du.
5. Komunikazioa jaso eta gehienez
ere hilabeteko epean, Akordio berria adosteko negoziazioak hasi beharko dira.
4. artikulua. Jarraipenerako
Bitariko Batzorde Iraunkorra.
1. Akordio honen indarraldiak eta
berau indarrean jartzeak izan ditzakeen ondorioak aztertzeko
helburuarekin, Jarraipenerako Bitariko Batzorde Iraunkorra osatuko da. Mahai
hau bilduko da erabakitakoa aplikatzeko arazoak sortzen direnean eta lege
arauen ondorioz negoziazio kolektiboaren gaiak negoziatu behar direnean. Batzorde
honek hartutako akordioak Giza Baliabideetako ordezkariaren ebazpenaren bidez
sartuko dira indarrean eta lan baldintzak arautzen dituen Akordioan sartuko
dira hurrengo Negoziazio Mahaia irekitzen denean.
2. Batzorde horren kide izango
dira Negoziazio Mahaian parte hartzen dutenak.
3. Jarraipenerako Bitariko Batzorde
Iraunkorrari kontsulta egin ondoren, Akordioan ezarritako baldintza
guztiak, euren zentzu eta garrantziari dagozkion zalantza, anbiguotasun edo
iluntasun kasutan, langileentzat onuragarriagoak izan daitezken moduan ulertu
eta aplikatu beharko dira.
LEHENENGO TITULUA
FUNTZIONARIOEN LANALDI, ATSEDENALDI, JAIEGUN, OPORRALDI, APARTEKO ZERBITZU,
LIZENTZIA ETA BAIMENEN ERREGIMENA
I KAPITULUA. LANALDIA
5. artikulua. Ohiko lanaldia eta
malgutasuna.
1. Udal langileen benetako lanaldia
2019an lan egutegien bitartez zehaztutakoa izango da.
2. Lanaldia hasteko tolerantzia
eta malgutasuna dagokion lan egutegian ezarritakoa izango da.
3. Lan eta familia bizitza bateratzeko
eta hiritarren eskaerak betetzeko zerbitzuen antolamendua egokitzeko
helburuekin nahitaezko lan ordutegiaren malgutasuna ezartzen da ondoren
adierazten eran: 16 urte baino gutxiago duten seme-alabak dituzten langileek
lanera sartzekoan eta ateratzerakoan ordu erdiko malgutasun gehigarria
izango dute. Erabilitako denbora hiruhilekoan errekuperatu beharko da. Era
berean, eguneko zazpi ordu eta erdiak etengabe egin ahal izango dira
lanaldiaren hasieraren ordua edozein izanda ere. Malgutasun bera izango du
langileak bigarren maila arteko odolkidetasun edo ezkontza ahaidetasuneko
familiartekoa edo urruneko mailakoa elkarrekin bizi bada zaintzeko, mugitzeko
zailtasuna edo etengabeko gaixotasun larria duenean, sendagilearen
ziurtagiriarekin.
6. artikulua. Lan-egutegia.
1. Lanorduen banaketa orduen
arabera zehaztuko dituen lan-egutegia dagokion Erakundean prestatuko da,
langileen ordezkariekin aldez aurretiko akordioa lotu eta gero. Zerbitzuaren
behar bereziak ziurtatuta geratu beharko dira, Kapitulu honen hurrengo
artikuluetan zehaztuko diren irizpideen arabera.
2. Euskal Autonomia Erkidegoko eta
bere Lurralde Historikoetako eta Donostiako egutegi ofizialetan jasotzen diren
jaiegunak aintzat hartu eta gero, urteko lanaldia eta ordutegiak zehaztu
ostean, lanaldiaren edozein murrizketek berreskuragarri izaera izango du.
Lanaldi murrizketa hori langileen gehiengoak egin beharko du, idatziz
aurkeztutako eskaeraren bidez.
3. Barne
antolamenduko arauak, udal langileak udal bulegoetara noiz sartzen diren eta
haietan zenbat denboran egoten diren kontrolatzeko arauak, hauetan ezarritako
langileei aplikatuko zaizkie.
7. artikulua. Benetako
lana.
1. Arropak,
materialak eta bestelako lanabesak batzeko, ordenatzeko edo gordetzeko
tartea benetako lan-denbora da.
2. Benetako
lanaren barruan egongo dira ohiko lanegunetan araututako etenaldiak,
joan-etorriak eta segurtasun- edo osasun-arauak eragindako bestelako etenaldiak
zein lanaren antolakuntzak berak eragindako etenaldiak.
3. Benetako
lan-denboratzat joko da arropa aldatzeko erabiltzen dena, 15 minutu.
8. artikulua. Txandakako
lana.
1. Beren
izaeragatik lan-txandak ezarrita lan egin behar den Erakundeko zerbitzu,
establezimendu edo bulegoetan txandak errotazio sistemarekin egingo dira,
Erakundearen eta Ordezkaritza Sindikalak bestelako akordiorik lortu ezean.
2. Txandakako
lanak ordaintzeko aintzat hartuko da Lansari Araubidearen II. Titulua.
9. artikulua. Lanegunen
arteko atsedenaldia.
Lanaren antolaketa
edozein dela ere, lanegun baten amaieraren eta hurrengo lanegunaren hasieraren
artean gutxienez hamabi orduko tartea izan beharko da.
10. artikulua. Gaueko
lana.
1. Gauean
egindako lana gaueko hamarren (22:00 p.m.) eta goizeko seiren (6:00 a.m.)
artean egindakoa izango da, baina lanaren erdia baino gehiago gaueko
lanorduetan eginez gero, gaueko txanda dela ulertuko da.
2. Gaueko
laneko ordainsarietarako, Ordainsarien Erregimenari buruzko II. Tituluak jasotzen
duena ezarriko da.
II
KAPITULUA. ATSEDENALDIAK ETA JAIEGUNAK
11. artikulua. Asteko
atsedenaldia.
Jarduneko zerbitzu
osoko administrazio egoeran dagoen udal langileak etenik gabeko egun eta erdiko
asteko atsedenaldia edukitzeko aukera izango du gutxienez. Oro har,
larunbat arratsaldea eta igande osoa izango da, txandakako lana egin behar
duten bulegoak, jarduerak edo zerbitzuak kenduta; kasu horietan, Erakundean
eskumena daukan organoak beste lan atsedenaldi erregimen bat prestatu beharko
du, eta jarraian datorren artikuluan jasotzen dena kontuan izan beharko du eta
ordezkaritza sindikaleko organoekin akordioa beharko da.
12. artikulua. Igandeetan
edo jaiegunetan egindako lanerako asteko atsedenaldia.
1. Igandeetan
edo jaiegunetan lan egin behar duen udal langileari dagokion atsedenaldia
aurreko edo hurrengo asteko beste egun batera aldatuko da.
2. Hari
horretara, igandea edo jaieguna da jaieguneko bezperako gaueko 22:00etatik
jaieguneko 22:00etara doan denbora tartea.
3. Jaiegunetako
ordainsarietarako, Ordainsarien Erregimenari buruzko II. Tituluak jasotzen
duena ezarriko da.
4. Jaiegunean
egindako lana aparteko ordua ez den kasuetan, lan egindako ordu bakoitzeko
ordu erdiko librantza hartzeko aukera izango du langileak edo bestela
aparteko egoera batengatik (jaieguna) egin beharreko aparteko zerbitzuei
dagokiona jasotzeko aukera izango du, beti ere lanpostuak berariazko
osagarria ezarrita ez badu, zeinetan aipatutako egoera horiek kontuan hartu
diren.
13. artikulua. Atsedenaldien
eta jaiegunen eragina.
Atsedenaldiei eta
jaiegunei erreferentzia egiten dieten Kapitulu honetako aurreko artikuluek ez
dute, inolaz ere, eragingo jarduneko zerbitzu osoan ezta funtzionarioen
lansarien erregimenean.
III.
KAPITULUA. OPORRALDIA ETA BAIMEN-EGUNAK
14 artikulua. Iraupena.
1. Jarduneko
zerbitzu osoko administrazio-egoeran dagoen Udal langileak lan urte bakoitzeko
lan egutegiaren arabera dagozkion opor egun ordainduak izango ditu,
astelehenetik ostiralera zenbatuta. Lan egindako denbora urte osoa baino gutxiago
izanez gero, portzentajean dagozkion ordaindutako opor egunak hartzeko
eskubidea izango du.
2. Jarduneko
zerbitzu osoa urte guztian egin ez dutenen oporraldia kalkulatzeko, lanean
hasi edo berriro hasi zireneko datatik eta abenduaren 31ra arte zenbatuko da,
bi data horiek barne, eta horren proportzionala izango da; lortutako emaitza
goranzko joerarekin biribilduko da.
15. artikulua. Opor-konpentsaziorako
salbuespenezko suposamendua.
1. Oporraldia
ezin izango da diruz konpentsatu, ez osorik eta ez zati batean, ez bada kasu
hauetan:urtean zehar udal langilearen enplegu-harremana amaitzea (erretiro
suposamenduaren kasuan izan ezik) edo udal langilea eszedentzian edo
eginkizun-gabetze egoeran geratzea eta oraindik bere oporraldi osoa hartu
barik egotea.
2. Aurreko
artikuluan aipatutako salbuespeneko suposamenduetan, funtzionarioak hartu
gabe dituen opor egunen araberako dirua jasotzeko eskubidea izango du. Kopuru
hori urtean zehar lan egindako hilabete eta egun kopuruaren araberakoa izango
da, eta hamabirenetan kalkulatuko da; zati bakoitza hilabete oso bezala
hartuko da.
3. Funtzionarioak
edo langileak daukan enplegu-harremana bukatzearen arrazoia haren heriotza
bada, bigarren artikuluan jasotzen den konpentsazioa bere eskubidedunek
jasoko dute.
16. artikulua. Zatikapena.
Oporraldia bi
zatitan hartu ahal izango da, baina zati bakoitza gutxienez etenik gabeko
lanegunekoa izan beharko da, ez bada eskatutako oporraldiko aste naturalaren
barruan jai egun bat egotea; kasu horretan, 4 edo 5 egunekoa izan ahal izango
da eta langile bakoitzak era jarraian edo zatituta ahal dituen 5 laneguneko
oporraldian ez du eraginik izango.
17. artikulua. Oporraldia.
1. Urte
bakoitzaren ekainaren 1a eta irailaren 30a artean beren oporraldia hartzeko
aukera izango dute langile publikoek, biak barne, horren kontrakoa esaten duen
idatzizko araurik ez badago edo zerbitzuaren beharrek beste zerbait agintzen
ez badute.
2. Era
berean, Gabonak modu berezian zainduko dira; familia arrazoiengatik opor egunak
hartzeko aukera izango da, zerbitzuaren gutxieneko beharrek horretarako
aukera eskaintzen badute.
3. Egutegi
berezia duten kolektiboen opor egunak egutegi horren barruan arautuko dira,
langileen ordezkariak entzun eta gero.
4. Zerbitzuaren
beharrengatik langile batek bere oporraldiaren zati bat zein oporraldi osoa
urriaren 1aren eta maiatzaren 31ren artean hartu behar izanez gero, epe
horretan sei laneguneko ordaindutako opor-luzapena eta hartutako opor egunen
parte alikuota hartzeko aukera izango du, baina larunbata lanegun bezala
hartuko da.
5. Oporraldi
egunak dagozkion urte naturalaren barruan izan beharko dira, egutegi bakoitzean
ezarriko da bukaera eguna eta hau hurrengo urtekoa izan liteke.
18. artikulua. Aldibereko
gozamena.
Antolaketa,
eraginkortasun eta jarduera gutxiagora egokitzeko helburuekin, zerbitzu
edo lantalde bateko funtzionarioak bere oporraldia aldi berean hartu ahal
izango du, zerbitzuen arreta zainduta geratzen bada eta beharrik gabeko
gehiegizko lan kopurua sortzen ez bada.
19. artikulua. Oporraldi
plangintza.
Dena dela,
Erakundeko oporraldi egutegia edo plangintza sindikatuen ordezkaritza eta pertsonala
entzun eta gero zehaztuko da; era horretara, oporrak hartu baino gutxienez
bi hilabete lehenago langile guztiek jakingo dute noiz izango diren bere
oporraldiak eta langileen antzinatasuna ez da izango irizpide erabakigarria.
20. artikulua. Suposamendu
bereziak.
1. Aldi
baterako ezintasun egoera oporraldia hartu baino lehen jazoz gero, funtzionarioek
beren oporraldiko datak aldatzeko aukera izango dute; behin alta jaso eta
gero berau hartzeko aukera izango du opor horiek dagozkion urtea igaro bada
ere, betiere opor horiei dagokien urtea bukatu eta hamazortzi hilabete pasa ez
badira. Denbora muga hau ez da kontuan edukiko aldi baterako ezintasuna lan
istripuaren ondorio izan bada.
2. Oporraldia
eteteko aukera izango da, tarte horretan egoera bereziren bat suertatuz gero:
gaixotasuna, istripua, etab. Egoera horiek gainditu ostean, bere oporraldian
gozatzeko aukera izango du, nahiz eta oporraldiari dagokion urte naturala
gaindituta egon.
3. Zerbitzuaren
beharrizanengatik, hilabetea baino gutxiagoko aurrerapenaz oporrak hartzeko
data aldarazten dutenean, funtzionarioak eskubidea izango du arrazoi
horrengatik sortutako gastuak ordain dakizkion, gastuok frogatzeko agiriak
aurkeztu ondoren.
4. Funtzionarioek
urtean zehar hartutako atsedenaldiak, jaiegunak, lizentziak eta baimenak ez
dute ekarriko beren oporraldi gabe geratzea. Egokitzen zaizkion opor egunen
kopuruan ez dute eraginik izango, ez badira norberaren gaietarako hartuta
baimenak edo diziplina zigorrak; kasu horietan, egun horien bataz bestekoan
kendu beharko dira opor egunak.
IV.
KAPITULUA. BESTE LAN BALDINTZA BATZUK
21. artikulua. Lanalditik
kanpo egindako orduak.
1. Sektore
publikoan kalitatezko lan baldintzak bilatzeko asmoarekin, udal-zerbitzuak
emateko antolaketa lanalditik kanpo egiten diren orduak ahalik eta gehien
murrizteko helburuarekin egin behar dela diote Erakunde Sindikalek eta
Erakundeak.
2. Hala,
lanalditik kanpo egin ohi diren orduak erabat kentzen dira.
3. Lanalditik
kanpo egin beharreko orduak ahalik eta gehien murrizten dira, ez badira
komunitateari kalte larriak eragiten dizkioten ezbeharrak saihesteko eta konpontzeko
egin beharreko orduak.
4. Dagokion
Departamentuko Zuzendariak, derrigorrez eta aparteko orduak egin aurretik, ohiz
kanpoko izaeragatik edo ezinbesteko kasutan izan ezik, proposamen txostena
egin beharko du, zehatz azalduz ordu horiek egiteko beharra, zein zerbitzu
bete behar diren eta zenbat denborako lana izango den. Proposamen hori,
dagokion Zinegotziaren oniritziarekin, Langileri Zerbitzura bidali
beharko da, eta han, hala badagokio, onartu egingo da eskaera hori.
5. Lansaiotik
kanpo orduak eginda daudenean, Langileri Zerbitzura baimen eskaera bidaliko
da, eta bertan adierazi beharko dira zenbat ordu egin diren, ezingo direnak
inoiz izan aurrez baimenduak baino gehiago, eta nola konpentsatu behar diren
(ordainduz edo denborarekin konpentsatuz). Eskaera hau Zuzendariak sinatu
beharko du, zinegotziaren oniritziarekin.
6. Lansaiotik
kanpo egiten diren orduak atseden denborarekin konpentsatuko dira, zerbitzuen
beharrengatik ezin denean izan ezik. Ohiko lansaiotzat joko da bulegoen
egutegi luzea, hau da, neguan 7:30etik 15:30era eta 16:00etatik 19:00etara eta
udaran 07:30etik 15:30era.
Onartutako beste
egutegietan, ohiko lansaiotzat joko da egutegiotan onartutakoa.
Adin txikikoen edo
familiartekoen zaintza duten langileek urte osoan 7 orduko lansaio etengabea
dute, eta langile hauen orduak aparteko ordu gisa konpentsatuko dira,
dagokion zerbitzu berezia onartutako lansaioa bukatu ondoren egiten dutenean.
«Concilia» deitzen dena onartuta duten langileei, onarpena izan aurretik zuten
egutegi bera aplikatuko zaie.
7. Denborarekin
konpentsatzeko, ondorengo irizpideak jarraituko dira: Lanalditik kanpo egiten
den ordu bakoitzeko ordu bat eta hiru ordu laurdeneko konpentsazioko atsedena
hartzeko eskubidea izango da, laneguna bada, bi orduko atsedenaldia,
jaieguna edo gaua izanez gero, eta bi ordu eta berrogei minutu, jaieguna eta
gauez izanez gero. Ohiko lansaiotzat jotzen den epean, laneko buruek
espresuki hala eskatuta egindako lan orduak, ohiko orduaren balioarekin konpentsatuko
da. Konpentsazioa eskatzen denean, ordutegi kontrolean hileko saldoa
aztertuko da, eta saldo hori positiboa baldin bada, zerbitzu berezia egin zen
eguneko orduak konpentsatuko dira, baita «lansaiotik kanpo egindako orduak»
zutabean agertzen direnak ere, eta horiek izango dira aparteko ordutzat joko
direnak. Aparteko orduak onartzen diren egunetik aurrera, hiruhileko berean
hartu beharko da atsedena, interesatuak aukeratutako datan, betiere zerbitzuaren
beharrak errespetatuz.
8. Zerbitzuaren
beharrengatik orduen konpentsazioa ezin denean egin, lanalditik kanpo
egindako orduak honela ordainduko dira: lanegunean egindakoan, ohiko orduaren % 75 gehiagorekin
konpentsatuko da; jai egunean egindakoan, ohiko orduaren % 100 gehiagorekin
konpentsatuko da; gauez egindakoan, ohiko orduaren % 110
gehiagorekin konpentsatuko da; eta jaiegunean eta gauez egindakoan ohiko
orduaren % 140 gehiagorekin konpentsatuko da.
9. Dena
dela, langile batek urtean zehar lanalditik kanpo egiten dituen orduak ezin
izango dira 60 baino gehiago izan ohiko lansaioa badauka, eta lansaio murritzagoa
badauka, ordu kopuru horren zati proportzionala.
10. Lanera
joan gabe hiriz kanpo egiten diren jardunaldiak, ikastaroak, hitzaldiak eta
abar ez dira joko ohiko lansaiotik kanpoko ordutzat.
11. Artikulu
honetan jasotzen den atsedenerako konpentsazio-denbora benetako lan-denbora
bezala hartuko da.
22. artikulua. Lizentziak.
Udal langileek lizentziak
eskuratzeko aukera izango dute jarraian azaltzen diren egoeratan, aldez
aurretik jakinarazi eta arrazoituz gero:
a) Gaixotasuna
edo istripua.
b) Haurdunaldia
eta edoskitzea.
c) Seme-alabak
babesean hartzeagatik edo adoptatzeagatik.
d) Familiarteko
baten heriotzagatik, istripuagatik, gaixotasun larriagatik edo ospitaleratzeagatik
lizentzia.
e) Ama
biologikoa ez den beste gurasoari seme-alabak jaiotzeagatik, adoptatzeko
helburuarekin zaintzeagatik, harreran hartzeagatik edo adoptatzeagatik
dagokion lizentzia.
f) Ezkontzeagatik
edo izatezko bikotea sortzeagatik edo familiarteko batek bietako bat sortzeagatik.
g) Izaera
publikoko edo norberaren izaerako nahitaezko betebeharrengatik.
h) Funtzio
sindikala, prestakuntza sindikala edo pertsonala ordezkatzeko egin ahal
izateko.
i) Ohiko
etxebizitza aldatzeagatik.
j) Zentro
ofizialetako azken azterketetara aurkeztu ahal izateko.
k) Adin txikikoak
edo ezindu fisikoak edo psikikoak zaintzeko.
l) Mediku-kontsultetara,
tratamenduetara eta azterketetara joan ahal izateko.
m) Norberaren
gauzetarako.
n) Udalean
25 urtetan zerbitzua emateagatik.
o) Amatasunarengatik
erditze kasutan.
p) Lehen
mailako familiartearen gaixotasun oso larriarengatik.
23. artikulua. Baimenak.
Arrazoi hauengatik
baimenak eman ahal izango dira:
a) Barruko
lan-sustapeneko ikasketak eta probak egiteko.
b) Norberaren
gauzetarako, baimen ordaindu gabekoa.
c) Norberaren
gauzetarako, baimen ordaindutakoa.
d) Izaera
zientifikoa, teknikoa, profesionala, kolegiatua, elkartekoa edo sindikala duten
ekitaldietara joateko.
e) Norberaren
interesarengatik lansaioa murrizteko.
24. artikulua. Izatezko
bikoteak.
Kapitulu honetan
ezkontideek dituzten eskubideei buruz egindako erreferentzia guztiak izatezko
bikoteei ere badagozkie; kasu horretan, izatezko bikoteen erregistro publikoan
izena ematearen ziurtagiria edo baliokidea aurkeztu behar izango da, lizentzia
eskuratzeko.
25. artikulua. Baimenak
eta Lizentziak eskatzea eta ematea.
1. Behar
bezala arrazoitutako salbuespenezko kasuak kenduta, lizentzia eta baimen
guztiak eskuratzeko egindako eskaera guztiak idatziz egin beharko dira,
eskumena daukan organoari ebazpena eman ahal izateko behar duen denbora emanez;
lizentzia edo baimen hori bukatu baino gehienez ere bost egun lehenago
arrazoitu beharko du onuradunak.
2. Aurreko
paragrafoak jasotzen duenak ez dauka eraginik izaera sindikala duten ekitaldi
kolektiboetara joan ahal izateko baimenetan; Erakundeko Presidenteari 48 ordu
lehenago idatzia bidaltzea nahikoa izango da.
3. Behar
bezala arrazoitutako lizentziak hartu ahal izatea langile publikoek duten
oinarrizko eskubidea da, nahitaez bete behar diren giza, gizarte eta sindikatu
izaerako premiei erantzuten dietelako; horrenbestez, lizentziak ematea ez
da Erakundeak daukan diskrezio-ahalmenaren araberakoa, baizik eta Erakundeak
daukan betebeharra.
4. Aurreko
atalean jasotakoari gaineratuta, lizentziak emateko eskumena daukan aginteak
ezin izango ditu atzera bota behar bezala arrazoitutako eta epearen barruan
aurkeztutako eskaerak. Era berean, ezin izango du bere ebazpena atzeratu eta
horrela eskatzailea lizentziaren asmoa bete gabe utzi; eta horrelako
egoeratan zerbitzuaren beharrak terminoak ez du eraginik izango.
5. Lizentziak
ematearekin gertatzen denaren kontrara, baimenak ematea zerbitzuaren
beharren menpe egongo da, eta kasu guztietan bermatu beharko da baimena jasotzen
duen funtzionarioaren zerbitzuak hirugarren pertsonei zein Erakundearen
egitekoei ez diela kalterik eragingo.
26. artikulua. Baimenen
eta lizentzien arteko bateraezintasuna.
Edoskitzerako
etenaldia eta adin txikikoak edo ezindu fisikoak zein psikikoak zaindu ahal
izateko lanaldi murrizpena bateragarritasuna kenduta, Kapitulu honetan jasotzen
diren baimen edo lizentzia bi ezin izango dira aldi berean hartu, eta
beranduago hartzen denak aurretik gozatzen ari dena baliogabetzen du.
27. artikulua. Lanpostura
itzultzea lizentziatan, baimenetan eta eszedentzietan.
1. Lizentzia
eta baimen denbora igaro eta gero, funtzionarioa berehala itzuli beharko da
bere lanpostura, eta etorri gabe egondako denbora arrazoitu beharko du, behar
bezala arrazoitutako salbuespenezko kasuetan izan ezik.
2. Borondatezko
eszedentzian dauden langileek, gutxieneko epealdia bukatu baino lehen (2
urte), itzultzeko eskaera egin ahal izango dute. Eskaerak banaka aztertuko
dira eta baiezkoa emango da salbuespen irizpideak kontuan edukiz eta kasu bakoitzean
azaltzen diren egoeren arabera. Beti ere nahitaezko baldintza izango da
jarduneko zerbitzura itzultzeko baimena emateko lanpostu hutsa egotea
aurrekontuan hornituta.
28. artikulua. Lanera
joatea eta ez-joatea arrazoitzea.
1. Bere
lanpostura joaterik ez duen udal langileak ahalik eta azkarren jakinarazi
beharko du, eta gero horren arrazoia eman beharko du.
2. Gaixotasunagatik
bada, hirugarren egunetik aurrera baja-ziurtagiria aurkeztu beharko da
derrigorrean; sendagileak baja-ziurtagiria eman eta gehienez ere hiru egunera
aurkeztu beharko da baja-ziurtagiria, eta astean behin «aldi baterako
ezintasuna baieztatzeko komunikatu ofiziala» entregatu behar izango da.
3. Alta
jaso eta hurrengo astegunean aurkeztu beharko da; hurrengo eguna laneguna izan
ezean, lehenengo astegunean.
4. Lizentzia
gabe edo gerora aurkeztu beharreko arrazoi gabe egindako lan hutsegiteen
orduak berreskuratu egin beharko dira edo, bestela, lansaritik ordu horiei
dagokien zati proportzionala kendu beharko da, eta behin eta berriz gertatzen
bada diziplina espedientearen pean erori ahal izango da.
29. artikulua. Lizentziak
gaixotasunagatik edo istripuagatik.
1. Gaixotasun
arrunta:
a) Beren
ohiko funtzioak betetzea galarazten dien gaixotasuna daukan edo istripua
izan duen udal langileak lizentzia izateko eskubidea izango du alta jaso
arte, beti ere, egoera hori egiaztatzen duten osasun-zerbitzuen borondatezko
txostena eta mediku-baja aurkezten baditu. Ezintasun iraunkorraren espedientea
bideratzen den bitartean ere lizentzia izateko eskubidea dauka. Erakundeak,
bere aldetik, bermerako bitarteko legal guztiak erabiltzeko aukera izango du
aldez aurretik, aurreratu duen diru guztia itzul diezaioten.
b) Erakundeak
lizentzia horiek kontrolatzeko aukera izango du, berari aproposenak iruditzen
zaizkion moduan.
c) Mediku-baja
gaixotasun arruntagatik denean, langile publikoek beren ordainsarien 100 % osatzeko
diru-konpentsazioa jasoko dute, gehienez ere 6 hilabeteko epean; behin epe
hori gaindituta, beren ordainsarien % 80 jasoko dute, beren baja amaitu arte.
Aldez aurretik dauden diru-laguntza osagarriak edo Erakunde bakoitzarekin
adostu daitezkeenak ez dute kalterik izango.
d) Aurreko
atalak jasotako diru-konpentsazioa gauzatzeko, funtzionarioak honako baldintza
hauek bete beharko ditu:
1) Udal
langileak berak edo delegatzen duen pertsonak, indarrean dagoen araudiak
jasotzen duen terminoetan, baja modu ofizialean onartzeko zehaztutako
tramite guztiak egitea eta Hitzarmen honetan gaiaren inguruan zehazten diren
baldintzak eta prozedurak betetzea.
2) Medikuaren
gomendioak betetzea eta Erakundeko mediku-zerbitzuek egin nahi dituzten
mediku-azterketak egiteko erraztasunak ematea.
3) Funtzionario
publikoak ezin du, inola ere, mediku-baja eragin duen gaixotasunarekin edo
istripuarekin bateragarria ez den jarduera bat –ordaindua zein ez egin,
horregatik dagokion diziplina erantzukizuna kontuan izan gabe.
4) Funtzionario
publikoak gaixotasun edo istripuak eragindako egoera berariaz edo arrazoirik
gabe luzatzea, horri dagokion diziplina erantzukizunean eragin barik.
e) Aurreko
atalak jasotako ordainsariak ordaintzeko, alta egoeran egoteari dagozkion hartzeko
irabaziak hartuko dira kontuan, eta Bigarren Tituluko 53. artikuluan jasotzen
diren ordainsari kontzeptu guztiak zenbatuko dira.
f) Horren
harira, gaixotasunagatik hartzen den bigarren baja lehenengoaren berdina dela
esaten da, beren arrazoiak berberak badira eta bien artean ez bada izan
benetako laneko hilabete naturala; oporraldia benetako lanaren hilabete
naturalaren barruan zenbatuko.
g) Artikulu
honetan jasotzen diren baldintzetako bat bete gabe uzten bada, baldintza
bete gabe utzi eta hurrengo egunera eta prozesuak irauten duen arte, ez da
ordainduko diru-konpentsazio osagarria, eta funtzionarioa Gizarte Segurantzaren
Erregimen Orokorrak zehaztutako ordainsariak jasoko ditu.
h) Halaber,
bajan 6 hilabete egon arren lansariaren % 100ekoa jasoko da kasu hauetan:
— Langileak
borondatez lanerako ezintasun espedientea irekitzea eskatzen duenean.
— Udalak alta
medikoaren aurka egiten duenean.
— Ikuskaritza
medikoak ezintasunaren espedientea ofizioz irekitzen duenean.
— Aldi baterako ezintasun
egoeran gehieneko epean gainditutakoan, erakunde honetan langileari baja ematen
zaionean Gizarte Segurantzaren menpean geratuz.
— Gizarte Segurantzak
ezintasunagatik espedientea irekitzea erabakitzen duenean.
Langileari Ezintasun
Iraunkorra ez baldin bazaio onartzen, lansariaren % 100 eta % 80 arteko aldea
Udalak langileari egindako soldataren aurrerapentzat joko da eta Udalaren diru
aurreratze arautegian ezarritako gutxieneko kuoten bidez itzuli beharko du,
edo bestela, diru kopuru guztia kenduko zaio dagokion likidazioaren bidez.
— Salbuespenezko
erabateko izaeraz, Enpresa Medikuaren aurretiazko txostenarekin.
Langile bati
Ezintasun Iraunkorra onartzen zaionean, lansarien % 100a ordainduko
zaio, behin betiko Ezintasun Iraunkor aitorpena eragin duen baja medikoa hasi
zen datarik aurrera.
2. Bajaren
arrazoia Gaixotasun Profesionala edo Lan Istripua bada, Erakundeak aipatutako
diru-laguntza osagarriak emango ditu kasu guztietan, ordainsarien % 100a osatu ahal
izateko. Aurreko atalean aipatutako ordainsariak ordaintzeko, gaixotasun
arruntagatik edo lan istripua ez denagatik esandakoa beteko da, baina baja
epearen aurreko urtean lanalditik kanpo egindako zerbitzuengatik emandakoa
ere ordaindu beharko zaio. Hala, bajaren aurreko urtean egindako aparteko zerbitzuengatik
haborokina hamabitan zatituko da.
3. Langilea
alta egoeran mantenduko da 545 egun amaitu arte edo ezintasun iraunkorraren
espedientea erabaki arte.
30. artikulua. Ama
biologikoa ez den beste gurasoari seme-alabak jaiotzeagatik, adoptatzeko
helburuarekin zaintzeagatik, harreran hartzeagatik edo adoptatzeagatik
dagokion lizentzia.
1. Lizentziaren
iraupena, zortzi astekoa izango da. Lehen bi asteak etenik gabe hartuko dira,
haurra jaio, adoptatzeko edo harreran hartzeko helburuarekin zaintzeko
erabaki administratiboa eman edo adopzioa eratzen duen ebazpen judiziala eman
eta batera. Gainerako sei asteak geroago hartu ahal izango dira, etenak eginda,
nahi izanez gero, bai amaren nahitaezko atsedenaldia diren hurrengo sei asteak
igaro ondoren, bai seme-alabak jaiotzeagatiko lizentzia nahiz
adopzioagatiko edo harrera hartzeagatiko lizentzia amaitu eta gero, bai
seme-alabak jaiotzeagatiko, adoptatzeagatiko, adoptatzeko edo harreran
hartzeko helburuarekin zaintzeagatiko kontratua eten ondoren.
2. Erditzean
amarentzako edo seme-alabarentzat mediku-arazoak sortu badira edo erditzea
ohiko etxebizitzatik 150 kilometro baino gehiagora gertatzen bada, aurreko
atalean aipatutako lizentziari beste bi asteguneko baimena gaineratuko zaio,
joan-etorriak errazteko.
3. Erditze
anitza denen, lizentziak 5 egun gehiago izango ditu.
4. Langilea
Aldi Baterako Ezintasun egoeran lan istripuagatik baldin badago, lizentzia
hau ABEren ondoren hartu ahal izango da.
31. artikulua. Familiarteko
baten heriotzagatik, istripuagatik, gaixotasun larriagatik edo ospitaleratzeagatik
lizentzia.
1. Ezkontidearen
eta seme-alaben heriotzagatik 10 asteguneko lizentzia emango da; gurasoak,
anai-arrebak, aiton-amonak edo biloben heriotzagatik 3 asteguneko lizentzia
emango da.
2. Ezkontidearen
edo seme-alaben istripu, gaixotasun larri edo ospitaleratzeagatik 5
asteguneko lizentzia emango da; gurasoak, anai-arrebak, aiton-amonak edo
biloben istripu, gaixotasun larri edo ospitaleratzeagatik 3 asteguneko lizentzia
emango da.
3. Lehen
mailako ahaidetasuna duten familiartekoen, bikotearen seme-alabak barne
(izatezko bikotea izateagatik edo ezkondua egoteagatik) istripua, gaixotasun
larria edo ospitaleratzeagatik 3 asteguneko lizentzia emango da.
4. Bigarren
mailako ahaidetasuna duten familiartekoen istripu, gaixotasun larri edo
ospitaleratzeagatik bi asteguneko lizentzia emango da.
5. Gertaera
funtzionarioaren ohiko etxebizitzatik 150 kilometro edo gehiagora jazotzen
bada, aurreko atalak azaltzen dituzten lizentziak beste bi astegunekin
zabaldu ahal izango dira.
6. Familiartekoen
arrazoitutako gaixotasun larrien kasuetan, iraupen berbereko bigarren lizentzia
eskuratu ahal izango du funtzionarioak lehenengo lizentzia bukatu eta
etenik gabeko 30 egun igaro eta gero, baina bigarren lizentzia horri ezingo
zaio gaineratu ohiko etxebizitzaren urruntasunagatik ematen diren lizentzia
egun osagarriak.
7. Aurreko
ondorietarako, istripuak eta gaixotasunak larritzat emango dira ziurtagiri
mediko batek ziurtatzen duenean. Ospitaleratzeagatik egun guztiak hartzeko
eskubidea izateko, ospitaleratzeak gutxienez 2 egun iraun beharko du, hau
da, 48 ordu. Dena den, ospitaleratzeak gutxiago irauten badu, lizentziaren
egun guztiak hartu ahal izango dira gaixo dagoenak etxean zaintza behar duela
adieraziz medikoak ziurtagiri bat ematen duenean.
Beti ere, ziurtagiri
edo txosten medikoa dagoenean, ziurtatuz familiartekoak (artikulu honetan
ezarritako ahaidetasun gradutan) zaintza beharra duela, dogokion lizentziari
dagozkion egun guztiak disfrutatu ahal izango dira, ospitaleratzerik egon ez
bada ere.
8. Lizentziako
egunak (heriotzarengatik, gaixotasun larria edo ospitaleratzearengatik)
jarraikoak edo txandakakoak izango dira, baina lehenengo egunetik azkenera
ezin izango dira 14 egun natural baino gehiago izan, beharrezkoa izanez, lizentziako
egun horietan gaixotasunak edo ospitaleratzeak jarraitzen duela ziurtatzea.
Gaixotasunaren kasuan, gaixoak zaintza etxean behar duela ziurtatu beharko
da. Ohiko lanaldia 8 ordukoa izango da gutxi gorabehera.
9. Heriotzagatiko
lizentzietan lizentziaren hasiera heriotza gertatu den egunean izango da,
betiere heriotza lansaioan gertatzen bada; heriotza lansaioa bukatutakoan
gertatzen bada lizentziaren hasiera hurrengo egunean izango da.
10. Udal langilea
bere seme/alaba, ezkontide edo izatezko bikote eta guraso baten gaixotasun
batengatiko larritasun bati erantzuteko deitua baldin bada, bere lanpostua
utzi ahal izango du, senide hori artatzeko behar duen denboran. Lanetik alde
egite hori larrialdi gertatu den zentroak emandako ziurtagiriarekin zurituko
du.
32. artikulua. Ezkontzeagatik
edo izatezko bikotea sortzeagatik lizentzia.
1. Norberaren
ezkontzagatik edo izateko bikoteen erregistro publikoan izena emateagatik funtzionarioak
hogei egun naturaleko lizentzia hartzeko eskubidea izango du, eta ospatu
aurreko edo ondorengo egunetan hartu ahal izango da, ospakizun eguna barne;
lizentzia oporraldiarekin lotzeko aukera ere izango da.
2. Izatezko bikotearen sortzea
ziurtatzeko, Eusko Jaurlaritzak edo dagokion erakundeak izatezko bikotea sortzeari
buruzko emandako ebazpenaren kopia aurkeztu beharko da. Izatezko bikotea sortzeagatik
lizentzia hartzeko, 20 egun, aipatu ebazpena ekarri beharko da, eta 20
egunen hasiera aipatu ebazpenaren datatik kontatzen hasita 20 egun natural
pasa aurretik izan beharko du.
3. Lizentzia honen onuradunek 4
urteko epean ezin izango dute arrazoi beragatik beste lizentzia bat hartu.
Langilea Aldi Baterako Ezintasun egoeran
lan istripuagatik baldin badago, lizentzia hau ABEren ondoren hartu ahal
izango da.
4. Ezkontzen direnak funtzionarioaren
gurasoak, aitaginarreba-amaginarreba, anai-arrebak, anai-arreba politikoak,
bilobak edo aiton-amonak direnean, ospakizun eguneko lizentzia eguna hartzeko
eskubidea izango du, eta ospakizuna langilearen ohiko etxebizitzatik 150
kilometro edo gehiagora bada, hiru egun naturalera zabalduko da.
33. artikulua. Izaera
publiko eta pertsonaleko nahitaezko betebeharrak egiteko lizentzia.
1. Izaera publikoko eta norberaren
izaerako nahitaezko betebeharrak teko, horiek bete ahal izateko behar den
denbora iraungo duen lizentzia izango du udal langileak.
2. Horren harira, hauek dira izaera
publikoko eta norberaren izaerako nahitaezko betebeharrak:
a) NAN, gida-baimena eta pasaportea
egitea eta berritzea, erakunde ofizialen erregistroek emandako ziurtagiriak
eta epaitegirako eta polizia-etxeetarako zitazioak, notariotara joateko.
b) Zinegotzi, Diputatu, Batzarkide
edo Parlamentari den Gobernu Erakundeen eta horren menpe dauden Batzordeen
bilkuretara joatea.
c) Familia eta lan bizitza bateratzeko
zerikusia duten betebeharrentzat behar den denbora.
3. Aurreko paragrafoko b) letran
aipatzen diren betebeharrek lan orduen % 20 baino gehiagoan eragiten badu 3
hilabetean, nahitaezko eszedentzia administrazio egoerara igaro ahal izango
da pertsona kaltetua, hala eskatzen badu. Aipatutako karguak betetzeagatik
eragindako pertsonak dietak edo kalte-ordainak jasotzen baditu, Erakundean
dauzkan ordainsarietatik kopuru horiek kenduko dira.
4. Gaueko txandan ari den
langileak, bere lanposturi dagozkion eginkizunak direla-eta, hurrengo goizean
epaitegira joateko zitazioa duenean; lanpostua utzi ahal izango du
epaitegiaren deiari erantzuteko, gehienez ere zitazioa baino 8 ordu lehenago.
34. artikulua. Funtzio
sindikalak, prestakuntza sindikala edo pertsonalaren ordezkaritza egin ahal
izateko lizentzia.
Funtzio sindikalak, prestakuntza
sindikala edo pertsonala ordezkatzeko lizentziak emango dira, Akordio
honen Seigarren Tituluan jasotzen diren terminoetan.
35. artikulua. Haurdunaldi
eta edoskitze lizentzia.
1. Haurdun dauden funtzionarioek
lana husteko aukera izango dute, jaio aurretiko azterketak egiteko eta erditzea
prestatzeko teknikak jasotzeko. Horretarako behar beste denbora hartuko
dute, eta hori lanorduetan egin behar izatea aldez aurretik arrazoitu beharko
du.
2. Haurdun
dauden langileak, eguneko 2 orduko lanaldiaren murrizketa ordaindua eskatu ahal
izango dute, erditzeko aurreikusitako dataren bi hilabete aurretik; langileak
ordutegia zerbitzuarekin adostu beharko du.
3. Hamabi
hilabete baino gutxiagoko seme-alabaren bati bularra emateko, funtzionarioek
egunean ordu bat lana husteko aukera izango dute, eta erditze anitza izan
bada, ordu eta erdi izango du. Denbora hori bi zatitan banandu ahal izango da
edo, bestela, iraupen bereko lanaldi murrizketa eskatu, lanaldiaren hasieran
edo amaieran, helburu berarekin.
4. Edoskitze
artifizialeko kasuetan, lanaldia eteteko edo murrizteko eskubidea amak zein
aitak hartu ahal izango du, aurretiazko eskaeraren bidez hartzerik ez duela
nahi egiaztatu beharko du.
5. Aurreko
paragrafoan aipatutako lizentzia hartzeko eskubidea izango du funtzionarioak
edo, bestela, egunetik egunera zenbatutako orduak batu eta, funtzionarioaren
egutegiaren arabera, eta amatasun baja hasi baino lehen edo bukatu ostean
hartu. Eguneko lizentzia ordua hartzen hasi ahal da, eta epe jakin batetik
aurrera batzen hasi eta denak batera hartu. Batu daitezkeen orduak gutxienez
hilabete bati dagozkionak izan daitezke.
6. Edoskitze
ordu metatuen zenbaketak barneratuko du dagokion denbora osoa, ez da kenketarik
egingo oporrengatik, eta ez dira kontuan edukiko ondorengo eszedentzia, baimen
edo lizentzia eskaerak.
7. Seme-alaba
aldez aurretik jaio bada edo erditzearen ondoren ospitalean egon behar badu,
funtzionarioak eskubidea izango du bi orduz husteko, lansaria osorik
kobratuta. Era berean, bere lanaldia erdira murriztu ahal izango du, eta ordu
horien zati proportzionala ordainsaritik kenduko diote.
8. Lizentzia
honen ordutegia eta epea zehaztea langile publikoari dagokio bere ohiko
lanaldiaren barruan; langile publikoak bere ohiko lanaldira itzuliko den eguna
baino 15 egun lehenago jakinarazi beharko dio erakundeari.
36. artikulua. Amatasun
lizentzia erditzeetan.
1. Langileek
126 eguneko lizentzia eskuratzeko eskubidea izango dute, eta erditze anitza
izan bada, 150 egunekoa izango da. Interesdunak nahi duen moduan banatuko ditu
bere lizentzia egunak, baina sei aste erditzea izan eta hurrengo egunetan
izan beharko dira; ama hiltzen bada, beste gurasoak amari dagokion lizentzia
osoa edo amari gelditzen zaiona erabili ahal izango du. Erditzea uste baino
lehenago gertatu bada edo erditzearen ostean jaioberriak ospitalean egon
behar badu, amak erditu ondoren jaioberriak ospitalean egon behar duen egunera
arte luzatuko da etenaldia, eta, gehienez ere, hamahiru aste gehiago luzatu
ahalko da.
Seme-alaba ezindua
izanez gero, atal honetan adierazitako lizentzia 150 egun arte luzatu ahal izango
da.
Atal honetan
adierazitako lizentziak lanaldi oso zein lanaldi partzialeko erregimenean
hartu hala izango dira, funtzionarioek eskatuta eta zerbitzuaren beharrek
ahalbidetzen badute.
2. Aurrekoa
gorabehera, amak erditu eta gero duen sei eguneko derrigorrezko atsedenaldiaren
kalterik gabe, guraso biek lan eginez gero, amak amatasunagatiko atsedenaldia
hasten denean, aukeratu dezake beste gurasoak erditzearen osteko atsedenaldiaren
zati jakin eta etengabe bat gozatzea, aldi berean edo amarenaren ondoren.
Beste gurasoak hasieran lagatako amatasun baimena gozatzen jarraitu dezake,
nahiz eta ama aldi baterako ezintasuneko egoeran aurkitu lanera berriro joateko
aurreikusi den mementoan.
3. Atseden
epeak aldi berean hartzen direnean, bien batuketaren emaitzak ezin izango du
aurreko ataletan aipatutako kopurua edo erditze anitzetarako egokitutakoa
gainditu.
4. Amatasun
baja oporraldia baino lehen etorriz gero, funtzionarioek aukera izango dute
lizentzia egun horiek lanera itzuli eta gero hartzeko.
5. Enplegatu
publikoak oporraldia data desberdin batean gozatzeko eskubidea dauka dagokion
egutegiko urtea amaitua izan arren, oporraldiak honako egoerekin bat egiten
duenean: haurdunaldia, erditzea, bularra emateko lizentzia, amatasunagatiko
baimena, edo bularra emateagatiko bere luzapena. Eskubide bera gozatuko dute
ama biologikoa ez den beste gurasoari dagokion lizemtzia daukatenek.
6. Erditzea
uste baino lehenago gertatu bada edo erditzearen ostean jaioberriak
ospitalean egon behar badu, lizentzia zenbatzen hasi ahal izango da
seme-alabak ospitaleko alta jaso osteko egunean, amak hala eskatzen badu eta
bestela beste gurasoak. Zenbaketa horretatik kanpo geratzen dira erditzearen
ondorengo lehenengo sei asteak.
7. Haurdunaldi
eta erditze lizentziak idatziz eskatu beharko dira, eta langilea erditzearen
aurreko epean dagoela jasotzen duen mediku ziurtagiri ofizialarekin aurkeztu
beharko da; ordura arte gozatu ez duen denbora pilatzea nahi duen edo ez
zehaztu beharko du eskaera horretan. Beranduago, jaiotzea gertatu zen data
egiaztatzen duen mediku ziurtagiri ofiziala edo famili liburua aurkeztu
beharko du.
8. Erditzeagatiko
baimena gozatu bitartean erakundeak deitutako prestakuntza ikastaroetan parte
hartzeko aukera egongo da.
9. Langilea
Aldi Baterako Ezintasun egoeran lan istripuagatik baldin badago, lizentzia
hau ABEren ondoren hartu ahal izango da.
10. Haurdunaldian
dagoen arriskuagatik lizentzia: kasu horietan, Erakundeak langilearen ordainsariaren
% 100 osatuko du.
11. Lizentzia
haurdunaldiko arriskuagatik: Kasu honetan erakundeak % ehunera arte osatuko du
langilearen lansaria.
37. artikulua. Lizentzia
adopzioagatik edo harreran hartzeagatik.
1. Legezko
adopzioa edo harrera adopzio aurrekoa zein ondorengoa nahiz, aplika daitekeen
legeriaren arabera, sinplea gertatzen denean, eta baldin eta harrera sinplea
urtebetetik beherakoa ez bada eta adingabekoaren adina edozein dela, lizentziaren
iraupena amatasunagatikoaren parekoa izango da, eta adopzioa edo harrera anitza
bada, seme-alabako bi astean zabaldu ahal izango da, bigarren seme-alabatik
aurrera, eta pertsonalak nahi duenean hartu ahal izango ditu asteok; lizentzia
egunak harrera baimentzen den adopzioa gauzatzen den administrazio edo
epaitegien ebazpen datatik aurrera zenbatzen hasiko dira. Harrera sinplearen
iraupena urtebetetik gorakoa denean, adopzioa gauzatzeko ebazpena ematen den
egunaren aurreko lau aste lehenago hasi ahalko da.
Seme-alaba zein
adoptatu edo harreran hartutako adingabekoa ezindua izanez gero, atal honetan
adierazitako lizentzia beste bi astebete gehiago luzatu ahalko da.
Atal honetan
adierazitako lizentziak lanaldi oso zein lanaldi partzialeko erregimenean
hartu hala izango dira, funtzionarioek eskatuta eta zerbitzuaren beharrek
ahalbidetzen badute.
Adopzioa atzerrian
egiten bada, gurasoek adoptatutako seme-alabaren herrialdera adoptatu baino
lehen joan behar dutenean, funtzionarioak bi hilabeteko lizentzia izateko
eskubidea izango du, baina epealdi honetan oinarrizko ordainsariak baino ez
ditu jasoko.
2. Amak eta
aitak lan egiten badute, lizentzia interesdunen nahien arabera banatu ahal
izango da; aldi berean edo bakoitzak bere aldetik hartzeko eskubidea izango
dute, betiere etenik gabeko epeetan. Atseden epeak aldi berean hartzen
badira, horien batuketak ezingo du gainditu aurreko atalean jasotzen den
kopurua.
3. Adopzioa
atzerrian egiten bada, pertsonala nahitaez joan behar bada eta horrela
egiaztatzen bada, adopzioagatiko lizentziak behar duen iraupena izango du;
adopzioa gauzatzea derrigorrean betebeharreko baldintza izango da egoera
hauetan, eta gauzatzen ez bada, denbora langilearen kontura izango da.
4. Adopzio
edo harrera baimena gozatu bitartean, adopzio aurrekoa, iraunkorra edo sinplea
izanik, erakundeak deitutako prestakuntza ikastaroetan parte hartu ahal izango
da.
5. Langilea
Aldi Baterako Ezintasun egoeran lan istripuagatik baldin badago, lizentzia
hau ABEren ondoren hartu ahal izango da.
38. artikulua. Adin txikikoak
edo ezindu fisikoak edo psikikoak zaintzeko lizentzia.
1. Hamasei
urte baino gutxiago dituen ume bat edo soldatadun jarduerarik egiten ez duen
ezindu fisiko edo psikiko bat bere kargura daukan Udal langileak bere lanaldia
erdira arte murrizteko aukera izango du, lanaldiaren hasieran edo amaieran,
langile publikoak nahi duen moduan; langilearen ordainsariak zati proportzionalean
murriztuko dira, antzinakotasunari dagokiona ere bai.
2. Legezko
zaintza ez da bateragarria izango murrizten den ordutegiaren barruan egindako
soldatapeko beste edozein jarduerarekin.
3. Behar
bezala arrazoitutako egoeratan, ezkontidearen, gurasoen edo funtzionarioarekin
batera bizi diren edo haren menpe dauden (berarekin bizi ala ez) bigarren
mailako ahaidetasuneko familiarteko baten ezintasun fisikoa edo psikikoa gertatzen
denean, aurreko ataletan zehaztutako lanaldi murrizketak eman ahal izango dira.
4. Lizentziaren
amaiera eskatu ondoren, subjektu kausatzaileak ezin izango du berriro eskatu
urte bat igaro arte, aurrekoa amaitu zenetik zenbatuta.
5. Artikulu
honetan zehazten den lanaldi murrizketa langile publikoari dagokion eskubide
indibiduala da; hala ere, erakunde bereko langile bik edo gehiagok arrazoi eta
pertsona beragatik eskubide hori gauzatzeko aukera badute, erakundeak
aldibereko erabilera mugatu ahal izango du, erakundearen funtzionamenduan
izango duen arrazoitutako eraginagatik.
6. Minbizia
edo beste gaixotasun larria duen seme-alaba zaintzeko baimena: langileak
eskubidea izango du lanaldia gutxienez erdian murrizteko, lansari osoa jasoz,
adin txikiko seme-alaba, biologikoa edo adoptatua, edo harrera iraunkorra edo
adopzio aurreko kasutan, ospitaleratzean edo tratamendu jarraituan, minbizia
(tumore gaiztoak, melanomak eta kartzinomak) edo beste edozein gaixotasun
larri duenean epe luzerako ospitaleratzea behar duena eta zaintza zuzena,
jarraian eta modu iraunkorra eskatzen duena, gehienez adin txikikoak 18 urte
bete arte. Lanaldi honen murrizketa lanaldi osotan noiz eta nola metatu
daitekeen jakiteko supuestuak eta baldintzak ezarriko dira. Era berean,
guraso biengan, adoptatzaile edo harrera iraunkorra edo adopzio aurreko
egoeran daudenak, baimen hau hartzeko beharrezko baldintzak ematen direnean
edo, kasuan kasu, Gizarte Segurantzaren Erregimenean honetako ezarritako
prestazioaren onuraduna izateko baldintzak betetzen badituzte, baimen hau
hartzeko eskubidea bietatik batek bakarrik izango du.
39. artikulua. Lehen
mailako ahaidetasuneko familiarteko baten oso gaixotasun larria.
Salbuespen gisa,
lehen mailako ahaidetasuneko familiartekoren bat zaindu behar duen enplegatu
publikoak, lanaldia ehuneko berrogeita hamarrean murrizteko eskatu ahal izango
du, ordainsaria jasota, oso gaixotasun larria denean eta, gehienez ere,
hilabete bateko epealdirako. Arrazoi beragatiko eskubidearen titularrak bat
baino gehiago izanez gero, murrizketa honen epealdia titularren artean proportzionalki
zatitu ahal izango da, betiere, hilabete bateko gehienezko epealdia
errespetatuz.
40. artikulua. Zentro
Ofizialetako azken azterketetara joan ahal izateko lizentzia, nahiz eta funtzio
publikoarekin edo lanpostuko zereginekin zerikusirik izan ez.
Funtzio
publikoarekin edo lanpostuko zereginekin zerikusirik ez duten ikasketak egin
ahal izateko, langile publikoek aukera izango dute azterketa akademikoetara
aurkeztu ahal izateko behar besteko iraupeneko lizentzia eskuratzeko.
Ikasgai bakoitzeko, urte natural batean bi lizentzia egun hartu ahal izango
dira, eta ezin izango da urte natural batean 10 egun baino gehiago hartu;
azterketa egilearen ohiko etxebizitzatik 150 kilometro edo gehiagora egiten
bada azterketa, beste bi egun gehiago izango dira. Salbuespen gisa, lizentzia
hau egun batekin luzatu ahal izango da, langileen ordezkariak entzun ondoren.
41. artikulua. Ohiko
etxebizitza aldatzeagatik lizentzia.
Funtzionarioek
egun natural bateko lizentzia eskuratzeko aukera izango dute, ohiko etxebizitza
aldatzeagatik.
42. artikulua. Mediku
kontsultetara, tratamenduetara eta azterketetara joateko lizentzia.
1. Funtzionarioak
eskubidea dauka bere lanaldiaren barruan egin beharreko medikuak agindutako kontsultetara,
tratamenduetara eta azterketetara joateko, beti ere behar bezala zurituta
badago.
2. Hilean
lau ordu baino gehiagotan ezin izango da eskubide hori erabili.
3. Aurreko
atalean zehaztutako muga ez da bete behar medikuak osasun-zentro horretara
joatea zehatz eta irmo agintzen duenean.
4. Era
berean, mendekotasuna daukan adineko pertsona, ezkontidea eta adin txikiko
seme-alabak medikuarengana laguntzeko lizentzia hartu ahal izango da, baina
hori behar bezala arrazoitua badago eta gehienez hilean 6 ordu hartuta. Lizentzi
hau orduak metatuz hiru hilero gozatu ahal izango da.
43. artikulua. Norberaren
arazoetarako lizentzia egunak.
1. Norberaren
arazoetarako lizentziaren luzera lan egutegietan ezarriko da eta urteko ordu
kopurutik kenduko da.
2. Norberaren
arazoetarako eta familia arazoak konpontzeko, bi egun zatitzeko aukera
izango du langileak, baina zati horiek gutxienez bi ordutakoak eta gehienez
lanaldi erdikoak izan beharko dute.
3. Udal
langileek seigarren hirurtekoa betetzerakoan bi egun gozatzeko eskubidea
izango dute, eta egun bat gehiago zortzigarren hirurtekotik aurrera. Egun
hauek gozatzeko eskubidea hirurtekoa betetzen den urtean hasiko da eta
urtekoa izango da edo bestela lan egindako denboraren araberakoa.
44. artikulua. Udalean
25 urte betetzeagatiko lizentzia.
1. Udal
honetan 25 urte betetzen diren urte naturalean 5 eguneko lizentzi ordaindua
emango da.
2. 25 urte
kontatzeko, kontuan hartuko da udal honetan kargu bat betetzeko zerbitzu
berezietan egondako denbora ere. Era berean, erakunde autonomoetatik etortzen
diren langileei, kontuan hartuko zaie erakunde horietan emandako denbora. Baita
ere udal langileei, enpresa publikoetatik itzultzen direnean, kontuan hartuko
zaie enpresa horietan emandako denbora.
45. artikulua. Barne
sustapenerako ikasketak edo probak egiteko baimena.
1. Funtzioekin
edo lanpostuarekin harreman zuzena duten hobekuntza-ikasketak egiteko,
prestakuntza zentroetan ikastaroak egiteko baimena emango zaie eskaera onartzen
zaien funtzionarioek.
2. Baimen
horren iraupena ezingo da ikastaro akademikoaren iraupena baino luzeagoa izan.
3. Zerbitzuagatiko
kalte-ordaina jasotzeko eskubideari lotuta dago baimen hau, Akordio honen
Bigarren Tituluak jasotzen duenaren arabera.
4. Erakundearen
barruan edo kanpoan hauta-probak egin ahal izateko baimenak eman ahal izango
dira, horiek egin ahal izateko beharrezkoa den iraupenarekin.
5. Euskara
ikastaroak hemendik kanpo geratzen dira, hori Akordio honen Zazpigarren
Tituluak arautzen duelako.
46. artikulua.
Norberaren arazoetarako ordaindu gabeko baimenak.
1. Norberaren
arazoetarako ordaindu gabeko baimenak eman ahal izango dira.
2. Baimen
horren gutxieneko iraupena etenik gabeko 7 egun naturalekoa izango da eta
baimen egun horien batuketa ezin izango da sei hilabetekoa baino gehiagokoa
izan bi urtean.
3. Administrazioan
bertan edo besteren baten mailaketan gora egiteko asmoarekin egin beharreko
hauta-ikastaroetan edo praktika-epeak bete ahal izateko, baimenak emango dira.
Ikastaroen eta praktiken iraupen bera izango du baimenak, baina baimen horiek
ez dute ordainsaria jasotzeko eskubiderik ematen.
4. Baimen
hau eman ahal izango da, sei hilabetez gehienez, nazioarteko lankidetza
programetan parte hartzeko.
47. artikulua. Norberaren
arazoetarako ordaindutako baimena.
Salbuespeneko
kasutan, Gizarte Ekintza Batzordearen txostenarekin, ordaindutako baimena
emango da gehienez 15 egunetarako.
48. artikulua. Izaera
zientifikoa, teknikoa, profesionala, kolegiatua, elkartekoa edo sindikala
duten ekitaldi kolektiboetara joan ahal izateko baimena.
1. Urtean
15 egun naturaleko zatikako baimenak eman ahal izango zaizkio langile
publikoari biltzarretara, ikastaroetara, mintegietara, sinposiumetara,
topaketetara, lehiaketetara, hitzaldietara, batzarretara, jardunaldietara
eta bestelako izaera zientifikoa, teknikoa, profesionala, kolegiatua, elkartekoa
edo sindikala dutenetara joan ahal izateko.
2. Aztertuko
diren gaiak Erakundearentzat interesgarriak izanez gero, dietak, bidaiako
gastuak, egonaldi-gastuak, izen-emate –gastuak eta bestelakoak ordaintzeko
eskatu ahal izango dio langile publikoak Erakundeari. Horretarako, jasotako
esperientziak eta horiek zerbitzu publikoan modu praktikoan aplikatzeko
aukerei buruzko txostena eskatu ahal izango zaio.
3. Aztertzen
diren gaiak langile publikoaren intereserako bakarrik badira, ezin izango du
kalte-ordainik eskatu, ezta ere dietak, bidai-, egonaldi eta izen-emateagatiko
gastuak. Horiek ordaintzea interesdunari egokituko zaio.
49. artikulua. Norberaren
interesarengatik lansaioa murrizteko baimena.
1. Langileak
betetzen duen lanpostuaren eginkizunekin bateragarria denean eta ahal den guztietan
nahitaezko ordutegia errespetatuz, langileak, norberaren interesarengatik, bere
lansaioaren erdira arte murrizketa eskatu ahal izango du, bere lansari guztien
murrizketa proportzionalarekin, hirurtekoak barne.
2. Aldi
baterako funtzionarioek edo lan-kontratudunek baimen hau hartu ahal izango
dute gutxienez urte betean jarraian lan egin dutenean eta Lanpostuen
Zerrendako lanpostu hutsa betetzen dutenean.
3. Baimen
honen onarpena zerbitzuaren beharren menpe egongo da, eta ez da bateragarria izango
murrizten den ordutegiaren barruan egindako beste edozein jarduera
ordainduekin.
4. Behar
bezala arrazoitutako salbuespenezko egoera jakin batzuk kenduta, lizentzi
honen iraupena gutxienez 6 hilabetekoa izango da. Ondorioz eta aipatu
salbuespenak izan ezik, ezin izango da beste honelako baimenik hartu urtebete
pasa arte.
5. Hainbat
zerbitzutan dauden lan baldintzak kontuan edukirik, baimen hau baldintza
berezietan disfrutatzea eskatzen den kasuetan, eskaerok aztertu egingo dira.
BIGARREN TITULUA
ORDAINSARIEN ERREGIMENA
V.
KAPITULUA. ERREGIMEN OROKORRA
50. artikulua. Ordainsariak.
Aplikazio-eremua.
1. Uztailaren
6ko Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legearen arabera emango zaio bere
ordainsaria funtzionarioari; ordainketaren kontzeptuak eta Hitzarmen
honetan zehazten diren kopuruak aintzat hartuko dira.
2. Bere
onerako, funtzionarioak ezingo du ondasunen banaketetan parte hartu ez eta
Akordio honetan jasotzen ez diren lansariak jaso; proiektuak edo aurrekontuak
prestatzeagatik, obrak ikuskatzeagatik edo zuzentzeagatik, aholkularitza,
auditoriak, kontsultak egiteagatik eta txostenak eta ebazpenak luzatzeagatik
ezin izango du aparteko lansaririk jaso.
3. Artikulu
honen aurreko paragrafoetan zehaztutakoa ez betetzea erantzukizun pertsonaleko
arrazoia izango da ordainketa egitea agindu duenarentzat zein
irregulartasunaren berri emateko ardura duten pertsonentzat.
4. Lanaldi
partziala edo lanaldi murritzagoa egiteko eskubidea daukan pertsonalak horri
proportzionala zaion ordainsaria jasoko du.
51. artikulua. Ordaintzeko
agindua.
Udal langileen
ordainsarien ordainketa agintzeak egin beharreko beste edozeinen gaineko
lehentasuna izango du, eta ordezkapen prozedura ezartzeko beharrezkoak diren
neurriak jarriko dira, modu horretan interesdunek jaso gabe utzi zaizkien
kopuruak jaso ahal izateko.
52. artikulua. Publizitatea.
Langile publiko
bakoitzak jasotzen dituen ordainsariak jendaurrean ezagutaraziko dira, Euskal
Funtzio Publikoaren Legearen 80. artikuluak jasotzen duenaren arabera; dena
dela, norberaren datuak babesteko indarrean dagoen legedia bete beharko da.
53. artikulua. Ordainsari
kontzeptuak.
Erakundeko funtzionarioek
jaso ditzaketen ordainsari kontzeptuak hauek dira:
Oinarrizkoak eta
osagarriak:
a) Soldata.
b) Antzinatasuna.
c) Lanpostu-mailako
osagarria.
d) Berariazko
osagarriak.
e) Aparteko
ordainsaria.
f) Produktibitate-osagarria.
g) Aparteko
zerbitzuengatik haborokina.
54. artikulua. Soldata.
1. Soldataren
kontzeptua, arautzea eta egitura Euskal Funtzio Publikoaren Legeak eta hitzarmen
honek zehaztuko dituzte.
2. A
taldeko funtzionarioen soldatak ezin izango du E taldekoentzat zehaztutako
soldata hirukoiztu.
3. Funtzionarioak
taldetan bananduko dira, sartzeko eskatu zitzaien ikasketen arabera:
A1 Azpitaldea:
Doktorea, lizentziatua, Ingeniaria, arkitektoa edo horren mailakoa.
A2 Azpitaldea:
Ingeniari teknikoa, unibertsitateko diplomatua, arkitekto teknikoa, 3.
mailako Lanbide Heziketa edo horren mailakoa.
C1 Azpitaldea: Batxilerra,
2. mailako Lanbide Heziketa edo horren mailakoa.
C2 Azpitaldea:
Eskola graduatua, 1. mailako Lanbide Heziketa edo horren mailakoa.
Elkarte
profesionalak: Eskola-ziurtagiria.
55. artikulua. Antzinatasuna.
1. Antzinatasunaren
kontzeptua, arautzea, egitura eta zenbatekoa Euskal Funtzio Publikoaren
araudiak eta Hitzarmen honek zehaztuko dituzte.
2. Hiru
urteko zerbitzuarengatik ematen diren hirurtekoak hobetzeko eta likidatzeko
edozein Administrazio Publikotan karrerako funtzionario gisa edo bitarteko
gisa egindako zerbitzu guztiak zenbatuko dira, administrazio zuzenbideko
kontratupeko erregimenean izan zein lan zuzenbidean izan.
3. Hiru
urtekoak sortuko dira eta ordainduko dira funtzionarioa dagoen Taldeari
dagokion balioarekin, betiere jatorrizkoa baino handiagoa denean. Txikiagoa
izango balitz, talde honetan sortutako hiru urtekoak azken talde honi dagozkion
balioarekin ordainduko dira, eta aurrez sortutakoak sortutako taldeari dagokion
balioarekin ordainduko dira.
56. artikulua. Lanpostu-mailako
osagarria.
1. Lanpostu-mailako
osagarria kontzeptua, arautzea, egitura eta zenbatekoa Euskal Funtzio
Publikoaren araudiak eta Hitzarmen honek zehaztuko dituzte.
2. Lanpostu-osagarria
betetzen duen lanpostuaren araberakoa da, eta horren zenbatekoa Erkidego
Autonomoko Aurrekontu Nagusiak zehaztuko du urtero.
3. Lanpostu
bakoitzari dagokion Lanpostu-mailako osagarria zehaztuko du Erakundeak,
Donostiako Udalaren Lanpostuak Balioesteko Araudiak ezarritakoarekin bat.
4. Lanpostuak
30 mailatan banatuko dira, eta horien minimoak eta maximoak abenduaren 22ko
343/1993 dekretuaren arabera zehaztuko dira, eskala hau jarraituta:
Maila
minimoa Maila
maximoa
A1 Azpitaldea 21 30
A2 Azpitaldea 17 26
C1 Azpitaldea 14 22
C2 Azpitaldea 11 19
E Azpitaldea 8 16
57. artikulua. Berariazko
osagarria.
1. Berariazko
osagarriaren kontzeptua, arautzea, egitura eta zenbatekoa Euskal Funtzio
Publikoaren araudiak eta Hitzarmen honek zehaztuko dituzte.
2. Berariazko
osagarriek lanpostu batzuen ezaugarri bereziak saritzeko helburua dute,
kontu berezia izanda honako ezaugarrietan: zailtasun teknikoa, dedikazioa,
ardura, bateraezintasuna, arriskua eta nekagarritasuna.
3.Lanpostu bakoitzari
ezin izango zaio berariazko osagarri bat baino gehiago ezarri, nahiz eta ezartzeko
orduan kontuan eduki ahal izango diren lanpostu batek izan ditzakeen aurreko
atalean aipatutako ezaugarri bat baino gehiago.
4. Erakundeak
lanpostuetako Berariazko Osagarriaren zenbatekoa ezarriko du, Donostiako
Udalaren Lanpostuak Balioesteko Araudiak ezarritakoaren arabera bakoitzari
dagokionaren arabera.
58. artikulua. Baldintzak
betetzea.
1. Prestutasuna
eta arduraldia jasotzen denean, irabaziko jarduerak egiteko debekua izango da
eta debeku hori urratzen bada diziplina erantzukizuna jasoko da, falta
larria egiteagatik; era berean, osagarria jasotzeko eskubidea bertan behera
geldituko da automatikoki.
2. Urtero
egiaztatuko da lansari osagarriak jasotzeko ezarritako baldintzak betetzen
diren ala ez.
59. artikulua. Aparteko
ordainsariak.
1. Aparteko
ordainsarien kontzeptua, arautzea, egitura eta kopurua Euskal Funtzio
Publikoaren araudian eta akordio honetan zehazten dira.
2. Aparteko
ordainsariak nominan jasotzea Akordio honen 73. artikuluak dioena beteko du.
60. artikulua. Produktibitate-osagarria.
Produktibitate
osagarriaren kontzeptua, arautzea, egitura eta kopurua euskal funtzio
publikoaren araudian eta akordio honetan zehazten da.
61. artikulua. Zerbitzu
Bereziengatiko Haborokina.
Zerbitzu
bereziengatiko haborokinak honako irizpideen arabera emango dira, baina ezingo
dira finkoak izan ez bere kopuruan ez bere aldizkotasunean:
a) Zerbitzu
berezi eta ezohikoengatik, zerbitzu publikoaren kontingentziengatik, ohiko
lanalditik kanpo egindako jarduerengatik eta atsedenaldian saritzen ez diren
ekintzengatik ematen den konpentsazioa.
b) Lanpostu
bat egiteak berarekin dakarren nekagarritasuna eta arriskugarritasuna edo
toxikotasuna une jakin batean asko handitzen denean; gauean edota jaiegunean
lan egitea horren barruan sartzen da, egoera hori noizbehinkakoa ez bada.
62. artikulua. Ohiko
lanalditik kanpora egindako Zerbitzu Bereziengatiko haborokina.
1. Zerbitzu
bereziak egitea denboran konpentsatuko da, ondoko irizpideak jarraituz:
a) Lanegun
batean egindako aparteko ordua ohiko orduaren % 75 gehiagorekin
konpentsatuko da.
b) Jaiegun
batean egindako aparteko ordua ohiko orduaren % 100
gehiagorekin konpentsatuko da.
c) Gaueko
ordutegian egindako aparteko ordua ohiko orduaren % 110
gehiagorekin konpentsatuko da.
d) Jaieguneta
gaueko ordutegian egindako aparteko ordua ohiko orduaren % 140
gehiagorekin konpentsatuko da.
2. Lanpostu
batek Dedikazio edo Prestutasun eta Dedikazio modalitatetako osagarri bereziak
jasotzen baditu, ezin izango da konpentsazio hori jaso.
3. Lan
orduz kanpoko epaitegira joateko erabiltzen diren orduak, langileak
aukeratuta, dirutan edo denboran konpentsatuko dira.
63. artikulua. Noizbehinkako
egoerak eragindako zerbitzu berezien haborokina.
1. Noizbehinkako
egoerak eragindako Zerbitzu Berezien haborokinetarako modalitate hauek daude:
nekagarritasuna, toxikotasuna edota arriskugarritasuna, gautasuna eta jaieguna.
a) Nekagarritasuna:
Nekagarritasunagatik haborokina jaso ahal izango da beharrezkoak diren babes
neurriak hartu arren jarduerak egitean kalte batzuk eragiten direnean:
zaratengatik, bibrazioengatik, kearengatik, gasengatik, usaiengatik,
behe-lainoengatik edo airean esekita dauden hautsengatik edo jardunarekin
zerikusia duten beste substantziengatik.
b) Toxikotasuna:
Toxikotasunagatik haborokina jaso ahal izango da beharrezkoak diren babes
neurriak hartu arren jarduera bat egitean gizakien osasunarentzat arriskutsuak
diren produktuen eraginpean egoteko arriskua dagoenean.
c) Arriskugarritasuna:
Arriskuaren haborokina jaso ahal izango da beharrezkoak diren babes neurriak
hartu arren jarduera egiten duten pertsonen osotasun fisikorako arriskua
dagoenean.
d) Gautasuna:
Gaueko ordutegia 22:00ak eta 06:00ak bitartean egiten dena da, baina
lanaldiaren erdia edo gehiago gaueko ordutegiaren barruan egiten bada, lanaldi
osoa gaueko txandan egina bezala hartuko da.
e) Jaieguna:
Jaiegunean lan egiten da larunbateko edo jaiegun bezperako 22:00ak eta igande
edo jaieguneko 22:00ak bitartean lan egiten denean.
2. Kontzeptu
horiengatik ezingo dute jaso zerbitzu berezien haborokinik lanpostuaren baldintzetatik
eta ordutegi nekagarritasunetik ondorioztatzen den berariazko osagarria ezartzeko
ohitasunagatik baldintza horiek haztatuak izan badira.
3. Osagarri
hori ezin izango da aldika jaso, eta ezin izango du kopuru finkorik izan;
halaber, ezin izango ditu eskubide indibidualak eragin.
4. Lan
horiek egin ahal izateko aldez aurretiko idatzia beharko da, zeinetan
zehaztuko den modalitate bakoitzeko kontzeptua emango zaiola, eta horren
zergatia behar bezala adierazi beharko da. Egoera berezietan eta presazko edo
atzeraezineko egoeretan ez da aldez aurretiko idatzia behar izango.
5. Kontzeptu
honengatik funtzionario batek egin behar dituen orduak ezin izango dute bere
ohiko lanaldiaren % 10a gainditu nekagarritasuna, toxikotasuna eta arriskugarritasuna
suposamenduetan –banaka edo batuta, eta ezin izango du ohiko lanaldiaren % 20a gainditu
gautasuna eta jaieguna kontzeptuetan.
6. Artikulu
honen atalen arabera, «lan egindako ohiko ordutzat» formula honen kalkulua
dela ulertuko da:
Soldata + Lp.
mailako osag. + Oinarrizko berariazko os.
Zehaztutako Urteko Lanaldia
7. Artikulu
honetan jasotzen diren noizbehinkako egoerak irizpide hauek jarraituta konpentsatuko
dira diruz:
a) Gaueko
ordutegian lan egiten duen udal langileak egoera horretan lan egiten duen ordu
bakoitzeko ohiko lanordua baino % 25 gehiagoko konpentsazioa jasoko du.
b) Jaiegunean
lan egiten duen udal langileak egoera horretan lan egiten duen ordu bakoitzeko
ohiko lanordua baino % 50 gehiagoko konpentsazioa jasoko du.
c) Lan
nekagarria, toxikoak edota arriskutsuak egiten dituen udal langileak egoera
horretan lan egiten duen ordu bakoitzeko aldez aurretik zehaztutako bataz
bestekoaren pareko edo gehiagoko konpentsazioa jasoko du, tartean dauden
egoerak kontuan hartuta; era honetara banatzen da:
1. Egoera
bakarra badago tartean: ohiko lanordua baino % 20 gehiago
jasoko du.
2. Bi
egoera tartean badaude: ohiko lanordua baino % 25 gehiago
jasoko du.
3. Hiru
egoera tartean badaude: ohiko lanordua baino % 30 gehiago
jasoko du.
d) Lan
nekagarria, toxikoa edota arriskutsua gaueko ordutegian egiten duen udal
langilearen bataz bestekoa era honetara handituko da:
1.Gaueko ordutegian
egoera bakarra tartean badago: ohiko lanordua baino % 30 gehiago
jasoko du.
2. Gaueko
ordutegian bi egoera tartean badaude: ohiko lanordua baino % 35 gehiago
jasoko du.
3. Gaueko
ordutegian hiru egoera tartean badaude: ohiko lanordua baino % 40 gehiago
jasoko du.
e) Jai
egunetan egindako orduetan gainera lan nekagarria, toxikoa edo arriskutsua
baldin badago edo gaueko ordutegian egiten badira, balio gehigarria % 20an, % 25ean, % 30ean edo % 40an gehituko
da, hauetako egoera bat, bi hiru edo laurak egotearen arabera, horrela:
1. Jaiegunean
egoera bakarra tartean badago: ohiko lanordua baino % 60 gehiago
jasoko du.
2. Jaiegunean
bi egoera tartean badaude: ohiko lanordua baino % 62,5 gehiago
jasoko du.
3. Jaiegunean
hiru egoera tartean badaude: ohiko lanordua baino % 65 gehiago
jasoko du.
4. Jaiegunean
lau egoera tartean badaude: ohiko lanordua baino % 67,5 gehiago
jasoko du.
64. artikulua. Kalte-ordainak
zerbitzu arrazoiengatik.
Zerbitzu
arrazoiengatik egindako gastuengatik kalte-ordainak jasotzeko eskubidea
izango du funtzionarioak, Eusko Jaurlaritzak bere araudian zehaztutako
kopuruetan eta baldintzetan.
65. artikulua. Norberaren
osagarria eta iragankorra.
55. artikuluaren
bitartez jasotzen dute Erakundeko langile publikoek ordura arte antzinakotasun
kontzeptuagatik jaso beharrekoa; Akordio hau indarrean dagoen bitartean
emango dira. Horietan izan daitekeen aldea jasotzeko, Norberaren Osagarri
Iragankorra - Antzinakotasuna ezarriko da. Kopuru horiek II. Tituluko VIII.
Kapituluak esaten duenaren arabera berrituko dira.
VI.
KAPITULUA. NORBERAREN GRADUA
66 artikulua. Norberaren
gradua.
1. Maila
jakin bateko lanpostu baten edo gehiagotan bi urte edo gehiago jarraian edo
hiru urte etenekin egitean lortzen da gradua, beti ere Euskal Funtzio
Publikorako araudian ezartzen diren baldintzak betetzen badira.
2. Ikastaro
bereziak eginez ere lor daiteke norberaren gradua, eta horiek egin ahal
izateko, meritua eta gaitasuna irizpideak hartuko dira kontuan.
3. Ordainsari
osagarriak jasotzeak ez du berarekin ekarriko udal langileentzako mantendu
beharreko eskubide batzuk sortuko direla, ez bada lortutako graduari dagokion
lanpostu-mailako osagarria jasotzea.
VII.
KAPITULUA. NOMINEN KUDEAKETA
67. artikulua. Nominen
berregituraketa.
Erakundeko funtzionarioaren
nominetan aldez aurretik zehaztutako ordainsari eskeman zehazten diren
ordainsari-kontzeptu guztiak jasoko dira.
68. artikulua. Beste
lanpostu batekiko atxikipena.
1. Langile
publiko bere lanpostuan baino ordainsari hobea duen lanpostu bati aldi baterako
atxikita badago, lanpostu horri dagozkion ordainari osagarriak jasoko ditu.
2. Aurreko
atalean esandakoan eragin barik, aldi baterako atxikipenaren ondorioz aurreko
lanpostuaren edukien aldatzeagatik desagerpenarengatiko kargu uztea gertatzen
bada eta lanpostu berriko ordainsaria utzitakoarena baino txikiagoa bada, funtzionarioak
osagarri iragankorra jasoko du, aldea estaltzeko; interesdunak parte hartu
ahal izango duen lehenengo lehiaketa deitu arte jasoko du ordainsari osagarri
hori.
3. Lan
horiek era boluntarioan egingo dira, baina presazkoa edo atzeratu ezineko
beharrizanen bat sortzen bada, ezinbestean eman ahal izango da lan hori, aldez
aurretik interesdunari horren berri eman eta gero edo pertsonalaren ordezkaritzako
organoari jakinarazi eta gero.
4. Langileak
duen maila baina handiagoko funtzioak egiten dituenean zerbitzuaren
beharragatik ordezkapen baten bidez, beti ere dagokion Burutzak eskatuta Giza
Baliabideetako Ordezkariak egindako izendapenarekin, bertan ezarritako lansari
aldeak jasotzeko eskubidea emango du.
69. artikulua. Nominen
helbideratzea.
1. Erakundeko
funtzionarioak bere hartzekoen nomina eta bere ordainsarien ordainketa
berak aukeratutako banketxeetan edo Aurrezki Kutxetan helbideratu beharko
du.
2. Aurreko
atalean xedatutakoa betetzeko asmoarekin, funtzionarioak idatzia bidali
beharko dio Erakundeari, helbideratze agindua eta banketxeko edo Aurrezki Kutxako
kontu korrontearen zenbakia zehaztuz. Nomina eta Erakundean egindako zerbitzuengatiko
ordainsariaren ordainketa bertan egin beharko dira, eta horretarako egokiak
diren tramiteak egingo dira.
70. artikulua. Urtean
jaso beharrekoa pagetan zatitzea.
Urteko lansaria 14
pagatan banatuta ordainduko da. Paga guztiak berdinak izango dira.
71. artikulua. Sortzapena
eta likidazioa.
1. Ordainsariak
hilabete osoen arabera sortu eta ordainduko dira, eta funtzionarioak daukan
eskubidearen arabera, hilabeteko lehenengo lanegunean ordainduko dira, baina,
kasu batzuetan, eguneko likidatuko dira:
a) Zerbitzu
aktibora sartu edo berriro sartu den hilabetean, ordainsaria jasotzeko
eskubidea ez duen lizentziak amaitzerakoan, eta lanpostu berri baterako
atxikimendua egi bihurtu den hilabetean, lanpostu berriaren eta zaharraren
artean aldeak daudenean.
b) Ordainsaririk
jasotzeko eskubiderik ez duten lizentziak hasteko hilabetean eta zerbitzu
aktiboa ez den beste administrazio-egoera batera igarotzeko hilabetean.
c) Zerbitzu
aktiboan egindako jarduna amaitzen den hilabetean, heriotza edo langile
publikoak hilabete osoko ordainketara lotuta dauden pentsio publikoak jasoko
dituen –eskubidea sortu eta hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik aurrera–
kasuetan izan ezik.
2. Zerbitzuak
ematen hasteko egunaren eta ekaineko edo abenduko aparteko ordainsaria ordaintzen
den egunaren artean sei hilabete igarotzen ez direnean, horren kopurua proportzioan
jaitsiko da.
VIII.
KAPITULUA. ORDAINSARIEN IGOERA
72. artikulua. Ordainsarien
igoera.
Ordainsarien igoera
urte bakoitzeko Tokiko Gobernu Batzarrak onartutakoak izango dira.
HIRUGARREN TITULUA
PRESTAZIO PASIBOEN BABES-SISTEMA OSAGARRIA ETA BESTE ASISTENTZIA HOBEKUNTZA
BATZUK
IX.
KAPITULUA. ‑PRESTAZIO PASIBOEN BABES-SISTEMA OSAGARRIA
73. artikulua. Elkarkidetza.
Pentsio-sistema osagarriak.
1. Erakundea
Elkarkidetzako Pentsio-Sistema Osagarriarekin lotu beharko da; hala ere,
langileak pentsio-sistemara era boluntarioan atxikitzen direla bermatu
beharko du.
2. Pentsio-Sistema
Osagarrira atxikitako Erakundea arduratuko da bere langileen nominetan
dagokion deskontuak egiteaz eta ekarpenak eta urtesariak sartzeaz.
3. Enplegu-sistematik
kanpo dauden ekarpenek funtzionarioaren artean dauden arriskuak eta
elkartasuna era aproposean banatzeko lana zailtzen du, eta hori dela eta,
Erakundeko beste funtzionarioarentzat ezarrita dagoen pentsio-sistematik
kanpo geratzen diren langileei Erakundeak ez die kanpoko beste
aurreikuspen-sistema indibidualak soldatan ordainduko ez beste era batera
konpentsaziorik emango.
4. Erakundeak
ezarritako pentsio-plana kontrolatzeko eta jarraitzeko sortutako
organoaren funtzionamendua erraztuko du eta arlo horretarako indarrean dagoen
araudia beteko du.
74. artikulua. Elkarkidetzaren
kuotak.
1. Elkarkidetzari
urtean dagozkion ekarpenak egingo zaizkio. Langile guztiei jakinaraziko zaie
ekarpen taula.
2. Erakundeak
bidezkoa den kopurua ordainduko du, enplegatu publikoak dagokion zatia ordaindu
ondoren.
X.
KAPITULUA. BESTE ASISTENTZIA HOBEKUNTZA BATZUK
75. artikulua. Adinagatiko
borondatezko erretiroa.
1. Giza
baliabideak arrazionalizatzeko esparruan eta horren helburuarekin,
adinagatiko borondatezko erretiroa hartzeko prima berezia ezartzen da
Erakundeko funtzionarioarentzat, ondoko artikuluan ezartzen diren
kopuruekin, beti ere baldintza hauek betez gero:
a) Eskaera
adinagatiko borondatezko erretirorako adina bete baino gutxienez hiru
hilabete lehenago egitea.
b) Aldez
aurretiko tramitearen erantzuna jaso eta gehienez ere hilabeteko epean indarrean
jartzea eskubide hori.
2. Dena
dela, adinagatiko borondatezko erretiroa hartzeko adina heltzean jarriko
dira indarrean eskubide ekonomikoak.
3. Kapitulu
hau betetze aldera, eragina izango duen pertsonaren urteko ordainsari
finkoaren 1/12rena izango da hilean jaso beharko duena.
4. Hileko
kopurua zehazteko helburuarekin, lehenengo atalean zehaztutako baldintzak
betetzen ez dituen funtzionarioari nahitaezko erretirora heltzeko urte
bat gutxiago geratzen zaiola bezala jokatuko da, ez bada aldez aurretik egin
beharreko tramitea egin ez arren adinagatik erretiroa hartzeko ahalmena duen.
5. artikulu honetan
zehaztutakoa indarrean jartzeko, Jarraipeneko Bitariko Batzorde Iraunkorrak
etorkizunean egin daitekeenari buruzko proposamenak aurkeztuko ditu eta horien
azterketa eta ebaluazioa egingo du.
76. artikulua. Erretiro
partziala.
Erretiro partziala
ezartzeko Donostiako udaleko enpresaren Akordio kolektiboa egin da.
77.
artikulua. Erretiro aurreratuarentzako primak.
1. Primaren
kopurua azkeneko hilabetean jasotako ordainsari gordin osoaren arabera
kalkulatuko da, eta primak honako hauek izango dira:
Adina Hilabete
kopurua
Erretiro adina baino 5 urte gutxiago
21
Erretiro adina baino 4 urte gutxiago
17
Erretiro adina baino 3 urte gutxiago
12
Erretiro adina baino 2 urte gutxiago
10
Erretiro adina baino 21 hilabete gutxiago
9,5
Erretiro adina baino 18 hilabete gutxia
9
Erretiro adina baino 15 hilabete gutxiago
8,5
Erretiro adina baino urte bete gutxiago
8
Erretiro adina baino 9 hilabete gutxiago
6
Erretiro adina baino 6 hilabete gutxiago
4
Erretiro adina baino 3 hilabete gutxiago
2
2. Prima
hauek, martxoaren 14ko 383/2008 EDaren arabera, 65 urteko erretirorako ohiko
adina aurreratzen duten PSISZko langileei ez zaizkie ordainduko, salbu
murrizketa koefizientea aplikatu ondoren erretirorako ohiko adina 60 urte baino
gehiago bada eta langileak erabakitzen badu aurrez erretiroa hartzea eta
langileak erabakitzen badu aurrez erretiroa hartzea, orduan prima kalkulatuko
da kontuan hartuta zenbat urtetan aurreratzen duen erretiroa, beti ere legeak
ezarritako baldintzak betetzen baditu.
3. Prima
hauek, abenduaren 14ko 1449/2018 EDaren arabera, erretirorako ohiko adina
aurreratzen duten Udaltzaingoko langileei ez zaizkie ordainduko, orduan
prima kalkulatuko da kontuan hartuta zenbat urtetan aurreratzen duen
erretiroa, betiere legeak ezarritako baldintzak betetzen baditu eta
langileak erabakitzen badu aurrez erretiroa hartzea, orduan prima kalkulatuko
da kontuan hartuta zenbat urtetan aurreratzen duen erretiroa, beti ere legeak
ezarritako baldintzak betetzen baditu.
78.
artikulua. Nahitaezko erretiroa.
1. Funtzionarioa
urte bakoitzean ezarritako erretiro adinera heltzean, erretiroa ofizioz
adieraziko da.
2. Aurreko
paragrafoan esandakoa hala bada ere, funtzionarioak zerbitzu aktiboa utzi
arte ez da adierazpen hori egingo, batez ere langileak bere borondatez 70
urtera arte jarraitzea erabakitzen duen kasuetan. Gehienez 70 urte izan
beharko dira, eta gorputz eta eskalari buruzko erretiro arau zehatzak ez dira
egon beharko, hori gauzatu ahal izateko.
3. Lehenengo
atalean jasotzen denak ez du alde batera uzten Gizarte Segurantzako Sistema
Publikoaren erretiro-pentsioa jaso ahal izateko kotizatu beharreko gutxieneko
urteak bete ahal izateko funtzionario guztiek duten eskubidea; kasu horietan,
langilea gutxieneko kopuru horretara heltzean jarriko da indarrean
nahitaezko erretiroa, baina, beti ere, 70 urte baino gutxiago baditu.
4. Udal
langileak zerbitzu aktiboan jarraitzeko luzapenaren prozedurari buruzko
araudiaren bidez egingo da luzapen hori. Araudi hori Akordio honen eranskinean
jasotzen da.
79. artikulua. Bizi-
eta ezintasun-asegurua.
1. Erakundeak
40.000 euroko estaldura izango duen bizi- eta ezintasun iraunkor, oso edo
absolutu asegurua izango du, bere kargura, funtzionario guztientzat.
2. Era
berean, erakundeak istripu asegurua mantenduko du ondoko estaldurarekin:
Ezintasunarengatik 25.242,50 € eta heriotzarengatik 12.621,25 €.
3. Ezintasun
Osoagatiko estaldura funtzionarioak Erakundea uzten duenean ezarriko da.
80. artikulua. Erantzukizun
zibileko asegurua.
1. Erakundearentzat
egiten dituen zerbitzuen garrantziagatik kontratatutako baldintzen barruan
erantzukizun motaren batean eragina izan dezakeen funtzionarioari erantzukizun
zibileko asegurua jarriko dio Erakundeak.
2. Erantzukizun
zibilaren kontzeptuan bermatutako kapitala dagokion polizan jasotzen dena
izango da.
81. artikulua. Kontsumo-maileguak.
Udal honek
onartutako arautegia mantenduko da.
82. artikulua. Gizarte
Ekintza.
Ondoko gizarte
prestazioak emango dira, Udal honek onartutako araudien arabera:
Ikasketetarako
Bekak.
Gizarte laguntzak.
Gastu medikoak.
83. artikulua. Gidatzeko
baimenak berritzearen kostuaren ordainketa.
1. Gidatzeko
baimenak berritzearen kostua ordainduko da gidatzeko baimena lanpostua betetzeko
beharrezkoa denean.
2. Ordainketa
hori jasotzeko eskubidea izateko ondoko baldintzak bete beharko dira: urte
bateko epean Udalean gutxienez 6 hilabetez lan egotea, jarraituan edo
etenean, eta baimena berritu behar denean zerbitzu aktiboan egotea.
84. artikulua. Kirol-txartela.
Kirol instalaziorik
ez duten bitartean, Udaltzaingo eta Suhiltzaile Zerbitzuetako langileek
Udalaren kirol instalazioak dohain erabili ahal izango dituzte.
85. Lan
istripuan gertatutako heriotza.
Langile bat lan
istripuan hiltzen baldin bada, Udalak bere seme-alabei, 23 bete arte, Gizarte
Segurantzak ordaindutako pentsio eta langilearen % 100eko soldata
artean dagoen aldea ordainduko die eta 25 urte arte aita eta amarengatik
umezurtz geratzen baldin badira, beti ere lanean ez baldin badaude.
LAUGARREN TITULUA
LANGILEAK HAUTATZEA, LANPOSTUAK HORNITZEA ETA BARNE PROMOZIOA SUSTATZEA
XI.
KAPITULUA. LANGILEAK HAUTATZEA
86. artikulua. Hautatze-sistemak.
1. Administrazioko
sarrera lehiaketa publikoaren bitartez egingo da; berdintasun, meritua,
gaitasuna eta publizitatea baldintzak bermatzen dituen edozein lehiaketa
ereduren bitartez egingo da: Lehiaketa, Lehiaketa-oposizioa edo Oposizio
Librea.
2. Hautatzeko
probarik ezingo da egin aldez aurretik onartu ez bada eta Administrazioaren
Lan-eskaintzan argitaratu ez bada.
3. Administrazioaren
Lan-eskaintzaren prestatzea eta diseinua sindikatuen ordezkaritzarekin
negoziatuko da.
4. Hautatze
epaimahaietan ordezkaritza sindikalak izendatutako pertsona bat izan beharko
da.
87. artikulua. Ezintasunen
bat duen pertsonen sarrera.
1. Erakundeak
beharrezkoak diren neurriak ezarriko ditu ezintasunen bat duten pertsonak
gainontzeko hautagaien baldintza beretan sartu ahal izateko Funtzio
Publikoan.
2. Administrazioaren
Lan-Eskaintzan jasotzen diren lanpostuen % 7 gutxienez
desgaitasunen bat duten eta izaera hori legez onartua duten pertsonentzat
gordeko da, eta horietako gutxieneko % 2 desgaitasun psikikoa duten pertsonentzat
gordeko da.
3. Horretarako,
eta ezintasunen bat duten pertsonek hauta-probak egin ahal izateko,
beharrezkoak diren bitartekoen egokitzapenak egingo dira.
88. artikulua. Lan poltsak.
Lanpostuak aldi
baterako betetzeko lan poltsak erabiliko dira. Lan poltsak deialdi
publikoen bidez osatuko dira eta euren kudeaketa horretarako onartutako
arautegiaren arabera egingo da.
XII.
KAPITULUA. ‑BARNE PROMOZIOAREN ETA KARRERA PROFESIONALAREN
SUSTAPENA
89. artikulua. Prestakuntza.
Udalak Prestakuntza
plana onartu beharko du udal langile guztientzat. Horretarako, bere langileen
prestakuntza beharren ebaluazioa egin beharko du.
Formazio eskaintzaren
martxa onerako, beharren ebaluaketa eta aipatu planen osaketa langileen
ordezkariekin negoziatuko da euren ekarpen eta iradokizunekin formazio eskaintza
aberastu dezaten.
90. artikulua. Hautaketa
prozesuen programazioa.
Udalak lanpostuen
hornidura, barne sustapena eta EPE egiteko urteroko egutegia zehazteko
konpromisoa hartzen du.
91. artikulua. Barne
promozioa eta horretara sartzea.
1. Dagoen
taldeko eskala baino talde-eskala gorago batera igotzeko aukera izango dute
funtzionarioek barne sustapenen bidez; edo Talde berean, eskala berean edo
beste batean egon arren.
2. Erakundeak
bere funtzionarioen sustapena bermatuko du; lanpostu bakoitzaren ezaugarrien
arabera, ahal dela deialdi bakoitzeko lanpostuen % 33 barne
sustapenerako gordeko dira.
3. Barne
sustapenaren probetara joateko, funtzionario-pertsonala zerbitzu
aktiboko egoeran edo jatorrizko eskalaren zerbitzu berezietan aurkitu beharko
da. Halaber, zerbitzu aktiboko bi urte beteta, hala nola sartu nahi duen
eskalara igarotzeko ezarritako titulazioa eta beste betekizunak ere, eduki
beharko ditu, legeak ezarritako salbuespenekin.
4. Barne
sustapenaren bitartez egindako sarreretan izaera orokorreko sarreretan eskala
jakin batera heltzeko gainditzea eskatzen diren probak gainditu beharko
dira.
5. Hala
ere, barne sustapenean parte-hartzen ari direnek ez dute ezagutza egiaztatzeko
probarik egin behar izango beren jatorrizko eskalan sartu ahal izateko eskatzen
ziren ezagutzen parekoak badira eskala berrikoak.
6. Barne
sustapenerako gordetako beste gabeko lanpostuak txanda librekoetara
gaineratuko dira.
7. Beste
eskala batera jauzi egiteko barne sustapenetan izena ematea funtzionarioaren
borondatezkoa izango da, eta hautatze-prozesuaren barruan dagoen behin-betiko
zerrenda eta lanpostuen zerrendan bere lanpostua estaldutan gelditzea
bermatua geratzen dela kontuan hartuko dira. Hala ere, lanpostu-mailak aukeratzeko
orduan txanda libretik datozenek lehentasuna izango dute.
92. artikulua. Sustapen
profesionalari bultzada.
1. Erakundeak
bere funtzionarioen sustapen profesionala erraztuko du, dauden lanpostuen
hornidura-sistemaren eta Lanpostuen Zerrendaren arabera.
2. Sustapen
profesionalaren bultzada aldizka negoziatuko da ordezkaritza sindikalarekin.
XIII.
KAPITULUA. LANPOSTUEN HORNIDURA
93. artikulua. Lanpostuen
hornidurarako sistemak.
1. Funtzionarioari
gordetako lanpostuen hornidurarako sistemak hauek dira:
a) Lehiaketa.
b) Designazio
librea.
c) Zerbitzuen
batzordea.
d) Langileak
berresleitzea.
e) Langileak
birbanatzea.
f) Lanpostuaren
atxikipen lekuagatiko leku aldaketa.
g) Aldi
baterako atxipikena.
2. Lanpostuen
hornidurarako sistema indarrean dagoen legediaren arabera egingo da.
3. Lanpostuen
hornidurarako deialdien oinarriak langileen ordezkariekin negoziatuko dira.
94. artikulua. Lehiaketa
edo izendapen libre bidez hornitutako lanpostuen deialdietarako gutxieneko edukiak.
1. Deialdiek
derrigorrean izan beharko dute:
a) Izena,
kokapena, lan-mailako osagarria eta lanpostuaren osagarri berezia.
b) Lana
egiteko behar diren baldintzak; lanpostuen zerrendan agertzen direnak
bakarrik jaso ahal izango dira.
c) Eskaerak
aurkezteko epea. Dagokion Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gutxienez 15
eguneko epea izan beharko da, eta beti ere, azken aldizkari ofizialean agertu
beharko da.
2. Lehiaketa
deialdietan meritu-baremoa jaso beharko da, proba bakoitzari dagokionarekin;
lanpostua lortu ahal izateko eskatzen den gutxieneko puntuazioa eta hautatze
batzordea nortzuk osatzen duten ere jaso beharko da.
3. Deialdien
ebazpenak dagokion Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean argitaratuko dira.
95. artikulua. Lehiaketa
edo izendapen libre bidez hornitutako lanpostuak argitaratzea.
Lanpostuak hornitzeko
lehiaketa publikoak, lehiaketa zein designazio bidez izan, dagokion Aldizkari
Ofizialean argitaratuko dira.
96. artikulua. Lehiaketa
edo izendapen libre bidez hornitutako lanpostuetara sartu ahal izateko aldi
baterako mugak.
1. Lehiaketa
bidez lanpostua lortzen duten langile publikoek harik eta bi urtera egingo
diren beste lehiaketetan ezin izango dute parte hartu.
2. Funtzionarioak
lortutako lanpostua Funtzio Publikoaren Euskal Legeko 50. artikuluko 3. eta
4. puntuek esandakoaren arabera galtzen duenean, aldi baterako muga horrek ez
du eraginik izango.
BOSGARREN TITULUA
LANGILE PUBLIKOEN OSASUNA, SEGURTASUN ETA OSASUN
BATZORDEAK, PREBENTZIOKO ORDEZKARIAK, ETA LANEKO JAZARPENAREN ETA GENERO
INDARKERIAREN
KONTRAKO BABES NEURRIAK
XIV.
KAPITULUA. LAN-SEGURTASUNA ETA OSASUNA
97. artikulua. Lan-segurtasuna
eta osasuna.
Lan-arriskuen prebentziorako
indarrean dagoen araudia ezartze aldera, Erakundeak lan-arriskuen prebentzioa
egingo du prebentzio-jarduera Erakundearen egunerokoan sartuta; era berean,
Erakundeko langile publikoen segurtasuna eta osasuna babesteko asmoarekin,
beharrezkoak diren neurriak ezarriko ditu.
98. artikulua. Lan-Arriskuen
Prebentziorako Plana.
1. Lan-arriskuen
prebentzioa Erakundearen kudeaketa-sistema nagusian txertatu beharko da,
baina bere jardueretan eta bai horren barruko hierarkia-maila guztietan.
Horretarako, Lan-Arriskuen Prebentzio Plana ezarri beharko du eta indarrean
jarri.
2. Lan-Arriskuen
Prebentziorako Planak bere barruan izan beharko ditu: antolaketa egitura,
erantzukizunak, funtzioak, jarduerak, prozedurak, prozesuak eta Erakundeak
prebentzio-jarduera egin ahal izateko beharrezkoak diren baliabide guztiak.
3. Prebentzio
Planak Lan-Arriskuen Ebaluazioa eta Prebentzio Jardueren Plangintza izeneko
tresnak izango ditu, berau kudeatzeko eta indarrean jartzeko:
a) Lan-Arriskuen
Ebaluazioak dauden lanpostuen eta horiek bete behar dituzten langile publikoen
jarduera-izaera eta ezaugarriak aztertuko ditu era orokorrean. Garatu behar den
beste edozein jarduera ere aztertuko ditu, arrisku zehatzen eta arrisku handia
izan dezaketen jardueren araudiarekin bat eginez.
b) Prebentzio
Jardueraren Plangintzaren helburua izango da Lan-Arriskuen Ebaluazioak
agerian utzitako arriskuak ezabatzea, txikitzea edo kontrolatzea. Prebentzio
jarduerek jardun-epea, arduradunen designazioa eta garatu ahal izateko
beharrezkoak diren giza eta material baliabideak jaso beharko ditu, eta
Erakundeak prebentzio jarduera horien jarraipena egingo du.
99. artikulua. Segurtasun
eta Osasun Batzordea.
1. Segurtasun
eta Osasun Batzordea da parte-hartzerako bitariko organo kolegiatua da, eta
Erakundeak lan-arriskuen alorrean egindakoa aldizkako era erregularrean proposatzeko
eta aztertzeko helburua dauka.
2. Segurtasun
eta Osasun Batzorde bakarra sortuko da, Erakundeak 50 langile publiko edo
gehiago dituenean.
3. Erakundeak
50 langile publiko baino gutxiago duenean, Pertsonal Ordezkaria izango da
Prebentzio Ordezkaria.
4. Segurtasun
eta Osasun Batzordeak Prebentzio Ordezkari guztiak egongo dira alde
batetik, eta, beste aldetik, Erakundeko ordezkariak egongo dira; bi aldeek
ordezkari kopuru bera izango dute.
5. Segurtasun
eta Osasun Batzordearen bileretan Ordezkari Sindikalek eta aurreko
paragrafoan zehaztutako egoeran ez dauden Erakundeko prebentziorako teknikari
arduradunek parte hartuko dute, baina hitzik eta botorik gabe. Baldintza
berberekin parte hartu ahal izango dute organoak eztabaidatu behar duen gai
zehatzen inguruko informazio zehatza edo prestakuntza berezia duten
langileek eta Erakundearekin zerikusia ez duten prebentzio teknikariek, Batzordeko
ordezkariek hala eskatzen badute.
6. Segurtasun
eta Osasun Batzordea hiru hilean behin edo ordezkaritzaren batek eskatzen
duenean bilduko da.
7. Segurtasun
eta Osasun Batzordean erabilitako denbora ohiko lanaldiaren barruan sartuko
da, eta Batzordeko kideek beren goi karguei horren berri eman beharko diete.
100. artikulua. Segurtasun
eta Osasun Batzordearen eskuduntzak eta ahalmenak.
1. Segurtasun
eta Osasun Batzordeak honako eskuduntza hauek ditu:
a) Erakundeko
lan-arriskuen planen eta programen prestaketan, gauzatzen eta ebaluazioan
parte hartu ahal izatea. Horretarako, indarrean dagoen araudiari eta prebentziorako
prestakuntzaren antolaketari dagozkion plangintza, lanaren antolaketa eta
teknologia berriak, antolaketa, eta jardueren gauzatzea indarrean jarri baino
lehen, lan-arriskuetan izango duten eragina zein izango den jakiteko Batzordean
eztabaidatuko dute.
b) Arriskuen
prebentzioa benetan gauzatzeko, metodo eta prozedurei buruzko ekimenak
sustatzea, Erakundeari baldintzak hobetzea edo dauden gabeziak konpontzea
eskatuz.
2. Eskuduntzak
indarrean jartzearen ondorioz, Segurtasun eta Osasun Batzordeak ahalmena
dauka:
a) Lanlekuan
dagoen lan-arriskuei buruzko egoera zein den ezagutzea, horretarako beharrezkoak
dituen bisitak eginez.
b) Beren
funtzioak bete ahal izateko eta lan baldintzei buruzko beharrezkoak diren
dokumentuak eta txostenak ezagutzea; beharrezkoa bada, prebentzio zerbitzuaren
jardueratik datozen dokumentuak eta txostenak ere ezagutu ahal izango ditu.
c) Langileen
osasunean eta osotasun fisikoan eragindako kalteak zeintzuk izan diren ezagutzea
eta aztertzea, arrazoiak zeintzuk izan diren eta hori konpontzeko aproposak
diren neurriak proposatze aldera.
d) Prebentzio-zerbitzuen
urteko memoria eta programazioa ezagutzea eta horren berri ematea.
e) Langileen
jarduna eteteko ahalmena izango du, langileei jakinarazteko istripu arriskua
edo beren osasunean kaltea eragiteko arriskua dagoela; akordio horren berri
berehala jakinaraziko zaio Erakundeari eta lan agintaritzari, eta horrek
adostutako lan etenaldia onartuko du edo bertan behera utziko du 24 orduko
epean.
3. Donostiako
Udalak onartua du SOBren funtzionamendu Erregelamendua.
101. artikulua. Prebentzio
Ordezkariak.
1. Lan-arriskuen
prebentzioaren alorrean eskumen eta ahalmen espezifikoak dituzten langileen
ordezkariak dira Prebentzio Ordezkariak.
2. Funtzionarioen
Prebentzio Ordezkariak Langileen batzordeak izendatuko ditu, eskala hau
jarraituta:
Langile publiko kopurua/ Número de empleados públicos Prebentzio ordezkari kopurua/ Número de Delegados de Prevención 1etik 30era/ de Prebentzio ordezkaria Pertsonal Ordezkaria izango
da El delegado de prevención será el/ 31tik 49ra/ De Prebentzio ordezkari 1 / 1 Delegado/a de
Prevención 50etik 100era/de 2 Prebentzio ordezkari / 2 Delegados/as de
Prevención 101etik 500era/de 3 Prebentzio ordezkari / 3 Delegados/as de
Prevención 501etik 1000era/de 4 Prebentzio ordezkari / 4 Delegados/as de
Prevención 1001etik 2000ra/de 5 Prebentzio ordezkari / 5 Delegados/as de
Prevención 2001etik 3000ra/de 6 Prebentzio ordezkari / 6 Delegados/as de
Prevención 3001etik 4000ra/de 7 Prebentzio ordezkari / 7 Delegados/as de
Prevención 4000tik gora/ de 4000 en adelante 8 Prebentzio ordezkari / 8 Delegados/as de
Prevención
3. Eskala bera aplikatuko da
lan kontratatudunen Prebentzio Ordezkariak izendatzeko. Enpresa Batzordeak
izendatuko ditu.
4. Hauteskunde bidez hautatuak
izan diren prebentzio ordezkariek hilean 20 orduko kreditua izango dute,
lan-arriskuen arloan dauzkaten funtzioak egiteko.
5. Hala ere, aurreko atalean
esandakoa benetako lan bezala hartuko da –aipatutako ordutegi-kredituan zenbatu
beharrik gabe– Segurtasun eta Osasun Batzordeak egindako bileretan eta
lan-arriskuen prebentzioaren gaia aztertzeko Erakundeak deitutako beste
edozein bileretan emandako denbora.
6. Beren funtzioak betea
ahal izateko behar dituzten baliabideak eta prestakuntza eman beharko die
Erakundeak Prebentzio Ordezkariei. Prestakuntzan mandako denbora benetako
lan bezala hartuko da. Era berean, eta funtzio horiei dagokionez, prestakuntza
ikastaroetara, jardunaldietara edo bestelako ekitaldietara joateko lizentzia
lortu ahal izango dute, horren berri aldez aurretik Segurtasun eta Osasun Batzordeari
eman eta gero; izen-emate eta matrikula gastuak Erakundearen kontu izango dira.
102. artikulua. Prebentzio
Ordezkarien eskumenak eta ahalmenak.
1. Prebentzio Ordezkarien
eskumenak dira:
a) Prebentzio-jarduera hobetzeko
lanean Erakundea laguntzea.
b) Lan-arriskuen prebentziorako
araudia prestatzerako orduan, langile publikoen arteko elkarlana sortzea
eta sustatzea.
c) Lan-arriskuen prebentzioaren
alorrean Erakundeak hartu beharreko edozein erabakiren aurretik horren inguruan
daukaten iritzia galdetzea Erakundeak.
d) Lan-arriskuen prebentziorako
araudia betetzen den edo ez ikusteko, jarraipena eta kontrol lana egitea.
2. Prebentzio Ordezkarien
ahalmena da:
a) Lan-arriskuen prebentziorako
araudia betetzen den edo ikusteko Erakundean egiten diren bisitak eta
egiaztapenak egiten dituztenean, teknikariei eta ikuskatzaileei laguntzea.
Baliagarriak ikusten dituzten ekarpenak azal diezaiekete teknikariei eta ikuskatzaileei.
b) Bereen funtzioak egin ahal izateko
beharrezkoa duten informazioa eta dokumentazioa lortu ahal izatea, datu horiek
erabiltzeko dituzten mugekin. Helburu baztertzaileekin eta langile
publikoen kalterako ezingo dira inoiz datu horiek erabili. Halaber, norberaren
izaerako mediku-informazioa ezin izango du eskuratu.
c) Erakundeak
langile publikoen osasunean kalteren bat izan denaren berri izaten duenean,
horren berri eman beharko die Prebentziorako Ordezkariei. Lan ordutegitik
kanpo ere gertaerak jazo diren lekuan agertzeko ahalmena izango du, zelan
gertatu den ezagutzeko.
d) Erakundeko
lan-arriskuen prebentziorako arduradunarengatik Erakundean babes eta prebentzio
jarduerak egiteaz arduratzen diren pertsonek prestatzen dituzten
informazioak eskuratzea.
e) Lan baldintzak
nolakoak diren lehen eskutik ezagutzeko, lanlekuetara bisitak egitea, han
zaintze eta kontrol lana egin ahal izateko. Lanlekuko edozein eremutara sartu
ahal izango da eta lanaldiaren edozein momentutan langile publikoekin
komunikazioa eduki ahal izango du, zerbitzuan eragina izan barik.
f) Erakundeari
langile publikoen segurtasuna eta osasuna hobetzeko prebentzio izaerako
neurriak ezartzea eskatu ahal izatea; Erakundeari proposamenak egin ahal
izango dizkio eta Segurtasun eta Osasun Batzordeari eztabaidatzeko
proposamenak egin ahal dizkio.
g) Gaiaren
inguruko legedian jasotzen diren baldintzak gertatzen badira, lan-jarduera
eteteko proposamena egin ahal izango diote langile publikoak ordezkatzen
dituen organoari.
103. artikulua. Lan
ekipamendua eta babes-neurriak. Laneko jantziak.
1. Lan
ekipamenduak egin beharreko lanerako aproposak izan daitezen, beharrezkoak
diren neurriak jarriko ditu indarrean Erakundeak. Lantalde horiek behar bezala
egokituta egon beharko dira, horiek erabiltzean, langileen segurtasuna eta
osasuna bermatuta egoteko.
2. Erakundeak beren lana egin ahal
izateko aproposak diren norberaren babeserako ekipamenduak eman beharko dizkie
langile publikoei. Era berean, horiek erabiltzen
direla bermatu beharko du, batez ere lanak hala eskatzen duenean, beharrezkoak
direnean.
3. Erakundeak
emandako norberaren babeserako ekipamenduak erabiltzera behartuta daude
langileak; hori betetzen ez bada, dagokion diziplina-espedientea zabalduko
zaio.
4. Udalak
langileei beharrezkotzat jotako jantziak emango dizkie. Jantzi horiek
Udalaren ezkutuak eramango dituzte.
5. Segurtasun
eta Osasun Batzordeak aztertu eta informatu egingo du lan arropei buruz hauek
kontratu bidez esleituak izan aurretik. Jantziek homologatuta egon beharko
dute lan arriskuen prebentziorako arauekin bat etorriz.
104. artikulua. Osasunaren zaintza.
1. Prebentziorako eraginkorra den
lanpostuan osasunaren zaintza eredua ezartzeko helburuarekin kontuan izan
beharko da:
a) Arriskuen Ebaluazioak zehaztutako
lan baldintzen analisia eta langileen osasun-egoera, lanarekin zerikusia duten
osasun-arazoak zeintzuk diren bilatzeko asmoarekin.
b) Lanpostuarekin lotutako funtzioekin
zerikusia duten arriskuen kontrola, batez ere horiek gauzatzen ari diren
langile publikoen osasunean kalteak eragin ditzaketenena.
c) Prebentzio-jardueraren
plangintza, atal honen a) eta b) puntuetan jasotzen denaren arabera.
2. Aurreko
atalean zehaztu denagatik, honako mediku-azterketa hauek egingo dira:
a) Aldez
aurretiko edo sarrerako mediku-azterketa: derrigorrean egin beharko da, eta
langileak Erakundean sartzeko baimena eskuratu baino lehen egingo da.
b) Aldizkako
mediku-azterketa: lanpostuari lotutako arriskuen arabera egingo da, Protokolo bereziek
agintzen dutenaren arabera. Horretarako, langile publikoek bere oniritzia
eman beharko du, izaera orokorreko araudian eragin barik. Horren berri
Segurtasun eta Osasun Batzordeari eman beharko zaio. Gutxienez, langileak,
urtean mediku-azterketa egiteko eskubidea izango du, beti ere bere egoera
medikoa kontuan hartuta komenigarritzat jotzen denean, Enpresako Medikuntza
atalaren aldeko txostenarekin.
3. Lanpostuari
dagozkion funtzioak betetzeko arriskuak daudela azaltzen badu mediku-azterketak,
lanpostua pertsonaren baldintzetara egokituko da. Hori posible ez denean,
lanpostuaren funtzioari lotutako osasun-arriskuak txikitzeko edo ezabatzeko
neurriak ezarriko dira.
4. Osasunaren
zaintzak langileen intimitatea eta duintasuna zaindu beharko ditu; era berean,
bere osasun-egoerarekin lotutako informazioaren konfidentzialtasuna gorde
beharko da.
5. Donostiako
Udalak onartzen ditu bere langileei aplikatzen diren protokolo medikuak.
105. artikulua. Jarduera
toxikoen, nekagarrien eta arriskutsuen zehaztapena.
Funtzionarioek
beren funtzioak baldintza toxikoetan edo baldintza bereziki nekagarrietan
eta arriskutsuetan egiten badituzte, jarduera toxiko, nekagarri eta arriskutsuen
taldean sartuko dira, nahiz eta jarduera horiek gauzatzeko langile publikoek
dituzten betebeharrak derrigorrean bete behar izan.
106. artikulua. Jarduera
nekagarriak.
1. Zaratengatik,
bibrazioengatik, kearengatik, gasengatik, usainengatik, behe-lainoengatik,
esekitako hautsengatik edo beste edozein substantziengatik langileari traba
eragiten dioten jarduerak nekagarriak izango dira. Era berean, denboran zehar
jarduera horiek egiteagatik gainkarga eragiten duten eta langilearen osotasun
psikikoan eta fisikoan eragin kaltegarria izan dezaketen jarduerak ere jarduera
nekagarrien multzoan sartuko dira; hala nola, postura ezegokian egindakoak,
pisua sarritan altxatzea eskatzen dutenak, behartutako mugimenduak egitea
eskatzen dituztenak.
2. Txandaka
lan egiteak izaera nekagarria duela irizten da, horregatik horrelako lanpostuei
esleitutako berariazko osagarria urteko lanaldiaren ordu murrizketarekin konpentsatuko
da lan egutegietan, ondoko portzentaiekin: % 6 goiz/arratsalde/gaueko
txanda duten egutegietan eta % 3 goiz/arratsaldeko txanda duten
egutegietan.
107. artikulua. Jarduera
toxikoak.
Gizakiaren
osasunarentzat kaltegarriak diren substantziak erortzeko edo ihes egiteko
arriskua dagoen jarduerak toxikoen multzoan sartuko dira.
108. artikulua. Jarduera
arriskutsuak.
Leherketak, suteak,
erradiazioak edota gizakiaren osasunarentzat edo ondasunen zaintzarako
arriskutsuak diren egoerak eragin ditzaketen produktuen sorreran, lantzean,
zabaltzean eta gordetzean eragiten duten jarduerak arriskutsutzat hartuko
dira. Berehalako lesio fisikoa eragin dezaketen jarduerak ere multzo horretan
sartuko dira.
109. artikulua. Segurtasun
neurriak ezartzea.
Segurtasuna eta
Osasuna babesteko neurriak ezarriz, lehen deskribatutako nekagarritasun,
toxikotasun edo arrisku baldintzak saihesteko ahalegina egingo da.
110. artikulua. Ezadostasunen ebazpena.
Jarduera batzuk
nekagarriak, toxikoak edo arriskutsuak direla adierazteko adostasunik ez
badago Erakundearen eta langileen ordezkarien artean, Jarraipeneko Bitariko Batzordean
aztertuko dira. Horrek gatazka ebatziko du, eta behar izanez gero, Segurtasun
eta Osasun Batzordeari bere txostena bidaltzeko eskatuko dio.
111. artikulua. Katalogazioen
berrikuspena.
Jatorriz toxikoak,
edo bereziko nekagarriak edo arriskutsuak katalogatutako jardueren Segurtasun
eta Osasun baldintzak aldatzean, kontzeptu aldaketa ere egongo da;
katalogazio hori bertan behera gera daiteke, ezarritako neurriak egokiak
suertatuko balira.
112. artikulua. Amatasuna
babestea.
1. Haurdun
edo erditu berri dauden langile publikoen osasunean edo haien umekian eragin
ahal duen agenteen, prozeduren edo lan baldintzen esposizioaren izaera, gradua
eta iraupena neurtu beharko du Arriskuen Ebaluazioak, batez ere arriskutsua
izateko edozein jarduera tartean dagoenean.
2. Arriskuen
Ebaluazioak aipatutako langileen segurtasunerako edo osasunerako edo
haurdunaldian edo edoskitzean arriskua eragiteko baldintzak daudela agerian
uzten badu, Erakundeak beharrezko neurriak hartuko ditu, langilea egoera horren
aurrean ez jartzeko; horretarako, lan baldintzak eta langilearen lanorduak
moldatuko ditu.
3. Lan baldintzak
edo lanorduak egokitzea posible ez denean, edo nahiz eta aldatu, dauden
baldintzek haurdun dauden langilearen osasunean edo umekian eragin
kaltegarriak izan ahal badute, eta medikuak hala zehazten badu, langileak bere
egoerarekin bateragarria den beste lanpostu edo funtzio bat bete beharko du.
4. Funtzio
aldaketen suposamenduetarako indarrean dagoen araudiaren irizpideen eta arauen
arabera egingo da lanpostu edo funtzio aldaketa, eta langilea aurreko
lanpostura itzultzeko moduan izan arte iraungo du lanpostu edo funtzio
aldaketak.
5. Aurreko
ataletan aipatutakoa edoskitze garaian ere indarrean egongo da; lan baldintzek
emakumearen edo seme-alabaren osasunean eragin kaltegarria izan ahal badute eta
langilea aztertu duen Gizarte Segurantzako mediku batek hala egiaztatzen
badu ezarriko da aurreko ataletan zehaztutakoa.
113. artikulua. Bigarren
jarduera.
1. Bigarren
jarduera Udaleko langileen egoera administratiboa da, bere helburu nagusiena da
langilearen egokitasun psikiko edo fisikoa bermatzea jarduneko egoeran dagoen
bitartean, zerbitzuan eraginkortasuna aseguratuz.
2. Bigarren
jarduerara pasatuko dira bere funtzioak betetzeko beharrezkoak diren
gaitasun psikiko edo fisikoen gutxitze hautemangarria duten udal langileak,
profesioko oinarrizko diren lanak eraginkortasunez egitea oztopatzen ez badu
ere, bere kategoriako lanak osotasunean betetzeko gaitasuna iraunkorki mugatzen
duena.
3. Era
berean, denbora partzialeko bigarren jarduera arautzen da.
4. XI
eranskinean jasotzen da bigarren jarduerako lanpostu bat hartzeko prozedura.
XV. KAPITULUA. ‑AUKERA
BERDINTASUNA. LANEKO JAZARPENAREN ETA GENERO INDARKERIAREN KONTRAKO BABES
NEURRIAK
1. ATALA. Aukera berdintasuna
114. artikulua. Berdintasun-planak
eta berdintasuna sustatzeko beste neurri batzuk.
1. Udalak berdintasun-eskubidea
txertatuko du beren eskumenak gauzatzerakoan, eta horren alde egiten
lagunduko diete gainerako Administrazio Publikoei.
2. Udala behartuta dago lan-eremuan
tratu- eta aukera-berdintasuna errespetatzera, eta horretarako, emakumeen eta
gizonen artean inolako lan-bazterkeriarik ekiditeko neurriak hartu beharko
dituzte. Neurri horiek langileen ordezkariekin negoziatu eta, hala badagokio,
hitzartu beharko dituzte.
3. Aurreko atalak aipatzen dituen
berdintasun-neurrien helburua berdintasun-plan bat egin eta aplikatzea izango
da.
4. Udalak, dagozkion eskumenen
esparruan eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun- printzipioa
aplikatuz, honakoak egin beharko dute:
a) Inolako bazterkeria-motari bide
ematen dioten oztopoak egotzi, emakumeek eta gizonek lan-eskaintza publikoan
esku hartu eta beren ibilbide profesionala garatzerakoan baldintza berberak
izan ditzaten.
b) Bizitza pertsonala, familia
eta lana bateragarri izatea erraztu, lanbide-sustapenaren kaltetan gabe.
c) Berdintasuneko prestakuntza
sustatu, hala enplegu publikoan sartzeko nola ibilbide profesionalean zehar.
d) Hautatze- eta
balorazio-organoetako gizon eta emakumezkoen kopurua orekatua izatearen alde
egin.
e) Sexu-jazarpenaren eta
sexuagatiko jazarpenaren aurkako neurri eraginkorrak ezarri.
f) Ordainsarian, sexua dela-eta,
inolako diskriminaziorik ez egoteko neurri eraginkorrak ezarri.
g) Aldizka, berdintasun-printzipioaren
eraginkortasuna dagokien jarduketa-eremuetan ebaluatu.
5. Donostiako Udalak onartu du
«Donostiako Udaleko langileen aukera berdintasuna eta diskriminaziorik eza
bermatzeko batzorde teknikoaren funtzionamendurako arauak. XII Eranskina.
6. Udalak, bertako langileentzat
berdintasun-plan bat jarriko du martxan.
2. ATALA. ‑Laneko
jazarpenaren eta genero indarkeriaren kontrako babes neurriak
115. artikulua. Laneko
jazarpen kasutan jarraitu behar den protokoloa. Babes neurriak.
Tokiko Gobernu Batzordeak 2006-04-07ko
Akordioaren bidez (Tokiko Gobernu batzordearen 2009-09-11ko akordioaren bidez
aldatua) jokabide protokoloa onartu zuen «Laneko jazarpen sexual eta moralaren
kontrako prebentzio neurriak eta jokabidea, Donostiako Udalean».
116. artikulua. Genero
indarkeriatik babesteko neurriak eta eskubideak.
1. Indarrean dagoen
legediarekin eta abenduaren 28ko Genero Indarkeriaren Kontrako Babes Neurriak
1/2004 Lege Organikoarekin bat eginez, Erakunde honek bere langileen artean
genero indarkeria egoerarik gertatzea saihesteko bere eskura dauden neurri
guztiak ezartzea erraztuko du.
2. Genero
indarkeria pairatu duten langile publikoek beren babesa gauzatzeko eskubidea
dute, eta hori bermatzeko, honako hauek eskuratu ahal izango dituzte:
a) Biktima
babesteko epailearen aginduak irauten duen bitartean, lanaldia murrizteko
aukera izango du, bere ordainsariak proportzioan txikituta. Hori guztia Giza
Baliabideen Sailaren irizpideekin bat eginda gauzatu beharko da.
b) Ordutegia
egokituta edo ezar daitezkeen bestelako neurriekin, lanorduen antolaketa alda
daiteke, Giza Baliabideen Sailaren irizpideekin bat eginda.
c) Dituen
beharrizanen arabera, ordutegi malgua ezartzea, Giza Baliabideen Sailaren
irizpideekin bat eginda.
d) Lanlekuz
aldatzea, horretarako dauden aukerak aztertu eta gero.
e) Emakumearen
aurkako indarkeriaren biktima diren funtzionario emakumeek, dagokien babesa
edo gizarte-laguntza integrala benetan jaso dezaten, eszedentzia eskatzeko
eskubidea izango dute aldez aurretik gutxieneko zerbitzu-denbora eman gabe
eta horretan egoteko inolako eperik ezarri gabe. Lehenengo sei hilabeteetan
betetzen duten lanpostua gordetzeko eskubidea izango dute, eta epealdi hori
mailak igotzeko, hirurtekoetarako eta eskubide pasiboetarako zenbatu ahal
izango dira.
Nolanahi ere, babes
judizialeko jarduketen ondorioz biktimaren babes-eskubidea bermatzeko epe
hori luzatu behar dela ezarriz gero, hiru hilabeteko epealdika luzatu ahal
izango da, eta gehienez ere hemezortzi, eta aurreko paragrafoarekin bat
etorriz, lanpostua gordetzeko aukera izango du eta ondorio berberak izango
ditu biktimarentzat. Aurreko lehen bi hiletan, funtzionarioak ordainsariak
osorik jasotzeko eskubidea izango du, eta, hala badagokio, seme-alaba
ardurapean izateagatiko familia-prestazioak jasotzeko eskubidea ere bai.
f) Genero-indarkeriaren
biktima diren funtzionario emakumeek, lanaldi osoan nahiz zati batean, lanean
huts egiten dutenean, huts horiek justifikatutakotzat joko dira arretarako
gizarte zerbitzuetan edo osasun-zerbitzuetan erabakitzen duten denboraz
eta baldintzez.
117. artikulua. Langile
publikoengan eragindako genero indarkeria egoerak egiaztatzea.
1. Aurretik
araututako eskubideak eskuratzeko aukera eskaintzen duten genero indarkeria
egoerak biktima babesteko epaileak emandako aginduaren bidez egiaztatu behar
dira.
2. Salbuespen
bezala, egoera hori egiaztatu ahal izango da fiskaltzaren txostenaren
bitartez. Babes neurriak ezarri arte, biktimak genero indarkeria egoerak
pairatu dituenaren zantzuak daudela esan beharko du fiskaltzak bere txostenean.
SEIGARREN TITULUA
SINDIKATUKO KIDE IZATEKO ESKUBIDEA INDARREAN JARTZEKO ERREGIMENA,
SINDIKATU-EKINTZA, ORDEZKARITZA, PARTE-HARTZEA, BATZARRA ETA NEGOZIAZIO
KOLEKTIBOA
XVI.
KAPITULUA. ASKATASUN SINDIKALA
118. artikulua. Sindikatuko
kide izateko eskubidea.
1. Berari
dagozkion interes profesionalak, ekonomikoak eta sozialak babesteko eta sustatzeko
asmoarekin, sindikatu bateko kide izateko aukera izango du udal langileak.
2. Administrazio
Publikoko agintarienganako, organoenganako eta hierarkienganako erabateko
independentzia gorde ahal izango dute Zentral Sindikalek, eta esku-hartzeren
bat gertatuz gero, babes legala eskatzeko eskubidea izango dute.
119. artikulua. Babes
sindikala.
1. Diskriminazioa
eragiten duen sindikatuen kontrako ekintzetatik edo daukan enpleguaren gutxiestea
eragiten duten jardueretatik bere langileak babesteko, Erakundeak babes
aproposa eskainiko die.
2. Jarduera
hauen kontra egiten dutenetan eragingo du babes horrek:
a) Langilearen
lan baldintzetan eragitea, hark Zentral Sindikal batean izena ez emateko edo
sindikatu bateko kide izateari uzteko.
b) Zentral
Sindikal bateko kide izateagatik edo erakunde horretako jardueretan parte-hartzeagatik,
langilea zigortzea edo bere lanpostutik kentzea edo edozein eratara kaltea
eragitea.
c) Langile
publikoaren izaera Zentral Sindikal bateko kide izatearen edo ez izatearen
gainetik jartzea.
120.
artikulua. Babes sindikalari ezarri beharreko zuhurtzia.
Titulu honetan pertsonalari
onartzen zaizkion eskubideak pertsonei eta ondasunei zor zaien
errespetuarekin jarriko dira indarrean, eta laneko martxa onean edo zerbitzuen
beharrizanetan ez eragiteko ahalegina egin behar da.
XVII.
KAPITULUA. ‑EKINTZA SINDIKALERAKO ESKUBIDEA: HORREN
OSAKETA, ERAGIN-EREMUA ETA SUBJEKTUA
LEHENENGO ATALA. ‑Ekintza
sindikalaren osaketa eta eragin-eremua
121. artikulua. Ekintza
sindikalaren osaketa.
1. Erakundean
bertan edo hortik kanpo ekintza sindikalean jarduteko eskubidea dute udal
langileek, era librean eta sindikatu bateko kide izateko eskubidea era
praktikoan garatuta, abuztuaren 2ko Askatasun Sindikalaren 11/1985 Legeak jasotzen
duena erabat errespetatuta.
2. Aurreko
paragrafoak esaten duena betetze aldera, Udalaren barruan ekintza sindikala
egiteko eremu material bezala lanlekua ulertuko da; Erakunde horretako egoitzak
zein bere menpe dagoen bestelako bulego, establezimendu, lokal edo lanleku ekintza
sindikala egiteko leku dela ulertuko da, nahiz eta fisikoki beste egoitza
batean egon.
3. Aurreko
paragrafoak esaten duena betetze aldera, Erakunde mailan ordezkaritza
handiena duten Zentral Sindikalen Atal Sindikalek osatzen dutena izango da
ekintza sindikala egiteko beharrezko antolakuntza markoa.
BIGARREN
ATALA. ‑Atal sindikalak orokorrean
122. artikulua. Atal
Sindikalen sorrera.
1. Legez
onartutako Zentral Sindikaletako pertsonal afiliatuak Atal Sindikalak eratu
ahal izango ditu.
2. Atal
Sindikalei Akordio honetan onartzen zaizkien bermeei, ahalmenei, funtzioei
eta eskuduntzei buruz Kapitulu honetako lehenengo atalean jasotzen denaz
gainera, kide diren Zentral Sindikalek Administrazio Lokaleko Sektorean
egindako hauteskunde sindikaletan hautetsiak ordezkatzen dituzten organoetan
gutxienez % 10eko parte-hartzea lortu dutela era zehatzean eta zalantzarik
gabekoan egiaztatu beharko dute Atal Sindikalek dagokion Erakundearen aurrean.
Erakun.
zerbitzura dagoen Atal sind.
afiliatutakoen
lang. kopurua gutxieneko
%
6
baino gutxiago % 75
6tik
30era % 50
31etik
100era % 20
101
baino gehiago % 15
123.
artikulua. Atal Sindikalen bermeak, ahalmenak, funtzioak eta
eskumenak.
Aurreko atalak aipatzen
dituen atal sindikalek honako ahalmenak, bermeak, funtzioak eta eskumenak
izango dituzte:
a) Kide
diren Zentral Sindikalaren eta bertako kideen interesak ordezkatzea eta
defendatzea.
b) Ordezkari
sindikalen bitartez, bere afiliatu guztien gizarte eta lan arazoetarako
ordezkaritza legala edukitzea eta praktikan jartzea, baina beste eredu
legal batzuk ere jarduera berak egin ditzakete.
c) Atal
Sindikalei horrelako ordezkaritza emateak honelako ahalmenak eskaintzen
dizkie: gizarte eta lan gaien inguruan edozelako esku-hartzeak, eskaerak,
aldarrikapenak edo erreklamazioak; Idatziz zein ahoz egindakoa adierazpenen
bidez egin ditzakete, eta edozein afiliaturen izenean eta hura ordezkatuz,
nahiz eta langile bakoitzak bere kabuz hori egiteko eskubidea izan.
d) Erakundeko
pertsonalaren gaiei buruzko legeak ezartzen duen informazio osoa jasotzeko
eskubidea dute, legeak jasotzen dituen bideetatik.
e) Erakundeari
zerbitzua eskaintzen dion pertsonalaren gizarte eta lan gaietarako
aldarrikapenak jasotzea, eta bertako agintariei, eskumena duten organoei eta
hautetsiak ordezkatzeko organoei horiek aurkeztea, hitzarmen honek jasotzen
dituen bideak erabilita.
f) Erakunde
honetako pertsonalari eragiten dioten gaiak bere ekimenetik aztertzea eta
hori buruzko informazioa jasotzea; horretarako, Legeak ezartzen dituen baldintzetan
gai horiei buruzko dokumentazioa kontsultatzeko eta kopiak egiteko ez dute
ordaindu beharko Ataletako Batzordeek eta Ordezkari Sindikalek.
g) Izaera
sindikala edo lan arloko interesa duten informazioa, prentsa artikuluak,
propaganda eta argitalpenak lanorduetan eta lanlekuan prestatzea, erakustea
eta zabaltzea.
h) Horretarako,
Erakundeak iragarki-oholak jarriko ditu Atal Sindikalek bakarrik erabili ahal
izateko. Aurretik deskribatutako dokumentazioa jarri ahal izango da
iragarki-ohol horietan; Erakunde barruko egoitza guztietan egon beharko dute,
leku aproposetan eta agerian. Iragarki-oholen kopurua, tamaina eta banaketa
zentroaren tamainaren eta egituraren araberakoak izango dira, ahalik eta
publizitate eta iresgarritasun handiena ziurtatze aldera.
i) Era
berean, Erakundeko agintariak edo eskumena daukan organoak Atal Sindikalak eskatzen
duena eman beharko dio: aipatutako argitalpenak egin ahal izateko laneko
materialak eta baliabideak erabili ahal izatea, beti ere, era arrazional eta
moderatuan erabiltzen badira eta zerbitzuen material baliabideetan eragiten
ez bada.
j) Erakundeak
utzitako lokalak ekintza sindikalerako erabili ahal izatea. Lokal horren
ezaugarriek eta ekipamenduak gaitasun, hornikuntza, material eta kokapen
beharrizanak ase beharko ditu. Material baliabideek horretarako aukera eskaintzen
dutenean, lokala era esklusiboan eta eskluientean erabili ahal izango da. Atal
Sindikalak 125.2 artikuluan (Atal Sindikalen Sorrera) jasotzen den eskalako
mugak gainditzen baditu egin ahal izango du lokala erabiltzeko eskaera. Dena
dela, Erakundeak 500 langile publiko baino gehiago baditu, % 20ko ordezkaritza
lortzen ez duten atal sindikalek ere egin ahal izango dute lokala erabiltzeko
eskaera.
k) Lanaldiaren
barruan edo hortik kanpo afiliatuen, pertsonalaren zati baten edo
Erakundearen batzarrak eta asanbladak deitzea eta egitea, Erakundearen egoitzetan
zein hortik kanpo. Hitzarmen honetan batzarrak egiteko eskubidea praktikan
jartzeaz jasotzen duena beteaz egin beharko da.
l) Bere
eskumenen barruan dauden jardueretan aholkulariak erabili ahal izatea.
m) Pertsonala,
Lan segurtasuna eta osasuna, Laneko higienea eta gizarteko laguntza,
segurtasuna eta prebentzioa alorretako gaiak Erakundeko ebazpen organoetan
proposatzea eta negoziatzea, pertsonaleko arduradunaren bitartez.
n) Administrazioaren
borondatearen prestakuntza prozesua prestatzeko fasean parte-hartzea eta
esku-hartzea; horren helburua izango da m) letran aipatzen diren gaien
inguruko ebazpenak ematea, titulu honetako XX. kapituluak (Parte-Hartzeko
Eskubidea) jasotzen duenaren arabera.
o) Bere
jarduera-eremuko gaien inguruan daukan iritzia era librean azaltzea.
p) Beren
afiliatuei zabaldutako diziplina prozeduren aurrera jarraituz gero, laguntza
eta defentsa eskaintzea eta audientzia lortzea, langile bakoitzak bere
kabuz gauza bera egiteko daukan eskubidean eragin barik.
HIRUGARREN
ATALA. Atal sindikaletako afiliatuak
124. artikulua. Atal
Sindikaletako afiliatuak.
Atal Sindikaletako
afiliatuak izango dira Erakundearen zerbitzura dauden eta Zentral Sindikalean
izena emanda dauden eta ordainketak eginak dituztenak, eta, halaber,
sindikatuko norberaren txartela daukatenak.
125. artikulua. Afiliatuen
eskubideak.
Udalean egiaztatuz
gero dauden Atal Sindikaletako afiliatuek honako eskubide hauek izango dituzte:
a) Bere
afiliazio sindikalarengatik lanean jasan ditzakeen gehiegizko eta minezko
jarreretatik zein jarrera baztertzai-leetatik babestu behar ditu Erakundeak.
b) Hitzarmen
honen barruan jasotzen diren funtzio sindikalak praktikan jartzeko, bere
Erakunde Sindikalarekin lotu duen akordioaren arabera liberatua geratzea.
c) Izaera
sindikaleko laguntza, defentsa eta audientzia jasotzea dagokion
Erakundearen aurrean eta diziplina erregimenak jasotzen duen fase guztietan,
eta hori interesdunak daukan defentsa eta audientzia eskubidean eragin
barik.
d) Bere
Zentral Sindikalak emandako aginduari jarraituz, edozein ordezkaritza edo
agindu sindikal egitea dagokion Erakundean, lanlekuan zein hortik kanpo, eta
hori Hitzarmen honetan jasotzen diren terminoetan egitea.
e) Afiliatuek
bost laneguneko lizentzia izango dute lanorduetan prestakuntza sindikaleko
ikastaroetara eta bere Zentral Sindikaleko kongresuetara edo antzeko jardunaldietara
joan ahal izateko; Erakundeari horren berri eman beharko dio, gutxienez 48
ordu lehenago. 125.2 artikuluan jasotzen diren Atal Sindikaletako afiliatuek
izango dute lizentzia eskubide hori.
f) Akordio
honek jasotzen duenaren arabera, lanorduetan zein lanorduetatik kanpo eta
lanlekuan zein hortik kanpo biltzeko aukera izango dute.
LAUGARREN
ATALA. Atal sindikaletako batzordeak
126. artikulua. Atal
Sindikalaren Batzordea.
Akordio honen 125.2
artikuluak jasotzen duena betetzen duten atal sindikaletako afiliatuen
zuzendaritza, ordezkaritza, negoziazio, mobilizazio eta defentsa egiten duen
organo kolegiatua Atal Sindikaleko Batzordea izango da; horren osaketa, kide
kopurua, antolaketa eta funtzionamendua Zentral Sindikalaren ardura izango
da.
127. artikulua. Atal
Sindikalaren sorrera edo osaketa aldaketa.
Erakundearen aurrean
Atal Sindikala kreditatuta daukan Zentral Sindikalak Erakundeari jakinarazi
beharko dio Atal Batzordeak nola sortu den eta zein den horren osaketa. Bi kontzeptu
horietan aldaketaren bat gertatzen denean, horren berri eman beharko dio
Erakundeari.
128. artikulua. Atal
Sindikaleko Batzordearen ahalmenak, bermeak, funtzioak eta eskumenak.
Atal Sindikaleko Batzordeari
dagokio dagozkion ahalmenak, bermeak, funtzioak eta eskumenak era kolegiatuan
praktikan jartzea; horretarako, bere kideen gehiengoak hartuta erabakien
ondorioz administrazio- zein zuzenbide-jarduerak abiatzeko ahalmena eta
erabateko gaitasun juridikoa izango du.
129. artikulua. Atal
Sindikaleko Batzordeko kideen bermeak eta ahalmenak.
Atal Sindikaleko Batzordeko
kideek, bertako afiliatuen ordezkari legal bezala, berme eta ahalmen hauek
izango dituzte.
a) Beren
jarduera sindikalarengatik, beren lanean ezin izango dute diziplina zigorrik
jaso eta ezin izango dituzte baztertu, ezingo zaie sustapen ekonomikoa edo
profesionala ezarri eta beste lanpostu edo lanleku batera behartuta ezingo
dituzte eraman; hautatuak izan diren denboran eta hori amaitu eta bi urtera
arte iraungo du horrek.
b) Bere
lanorduetan lan sindikalak egiteko ordu kopuru jakin bat izango dute, beren
ordainsarietan inolako eraginik izan barik. Hautetsi ordezkari bezala
ordezkaritza organoetan izateagatik izan ditzakeen eskubideetan ez du
eraginik izango aurreko horrek, eskala honi jarraituta:
Erakundeari zerbitzua eskaintzen dioten langileak
/ Nº de empleado/as al servicio de la Institución Segurtasun eta Osasun Batzordean ordu sindikalak
izateko eskubidea duten kideak / Nº de miembros del Comité de Ordu sindikalak izateko eskubidea duten Nº de horas sindicales por cada 6 baino gutxiago /Menos de 6 1 5 6tik 30era /De 2 5 31tik 100era /De 3 10 101etik 250era /De 4 15 251tik gora/De 251 en adelante 5 20
con derecho a horas sindicales
kideeek daukaten ordu kopurua /
miembro con derecho a ellas
c) Hautetsiak ordezkatzeko
organoetara ahotsarekin joan ahal izatea, azken horiek horretarako oniritzia
eman eta gero; hori ordu sindikalen barruan sartzea.
d) Bere lanean zati batean edo era
osoan ordezko bat izatea, bere Atal Sindikaleko beste kide batzuen ordu
sindikalak pilatzeagatik kopurua gainditzen duenean, baina hori bere
ordainsarietan eragin barik egitea. Erakundeko arduradun nagusiari horren
notifikazioa ematea nahikoa izango da.
e) Bere jarduerarekin zerikusia
duten gaiei buruzko norberaren iritzia edo sindikatuarena askatasunarekin
eman ahal izatea.
f) Diziplina espediente bat zabaltzen
denean, Erakusle edo Idazkari izendatzen badute, horri uko egiteko eskubidea
izango du.
BOSGARREN ATALA. Ordezkari
sindikalak
130. artikulua. Ordezkari
sindikalak izendatzea.
Kreditatutako atal sindikaletan, 125.2
artikuluak jasotzen duenarekin bat eginez, Zentral Sindikalak Ordezkari
Sindikal bat edo hainbat izendatu ahal izango ditu.
131. artikulua. Ordezkari
sindikalen funtzioak eta eskubideak.
Kreditatutako Atal Sindikaletako Ordezkari
Sindikalek 125.2 artikuluak jasotzen duenarekin bat eginez, funtzio eta
eskubide hauek izango dituzte, Erakundeko hautetsien ordezkaritzarako
organoetako kide izateagatik izan ditzaketenen gainera:
a) Erakundeko hautetsien
ordezkaritzarako organoen eskura Erakundeak jartzen duen informazio eta
dokumentazio bera eskuratu ahal izatea; legeak hala agintzen duen alorretako
informazioa isiltasun profesionala gorde beharko du.
b) Pertsona ordezkatzeko
organoen batzarretara eta Erakundeak laneko segurtasuna eta osasunari buruz
dituen barne-organoen batzarretara joan ahal izatea, ahotsarekin bai, baina
boto eskubiderik gabe.
c) Langileei eta bere afiliatuei
eragingo dien neurriak indarrean jarri aurretik, Erakundeak haien iritzia entzuteko
eskubideak, batez ere bere afiliatuei buruzko kaleratzeak eta zigor ezartzeak
aztertzen direnean.
d) Atal Sindikalari dagozkion eskumenak
indarrean jartzea.
e) Bere Atal Sindikalak
iragarki-oholetan jartzen duena bere sinadurarekin egiaztatzea.
f) Atal Sindikalaren Batzordea
eta bere afiliatuak bileretara deitzea.
g) Bere jarduna bete ahal izateko
eta bere Atal Sindikalaren izenean eta hura ordezkatuz, jarduera judizialak edo
administrazioko jarduerak abiatzea.
h) Atal Sindikalak 100 afiliatu edo
gehiago hartzen baditu, hilabetean 20 ordu sindikal erabiltzeko aukera
izango du, bere ordainsarietan eragin gabe; Beste 100 afiliatu bakoitzeko,
beste 20 ordu sindikal izateko eskubidea izango du. Hori guztia Atal
Sindikaleko Batzordeko kide izateagatik edo hautetsien ordezkaritza
organoko kide izateagatik izan ditzakeen orduetan eragin barik.
132. artikulua. Ordu sindikalak
pilatzeagatiko liberazioa.
1. Zentral sindikaleko kide bat
liberatzeko, beharrezkoa izango da 1.350 ordu pilatzea.
2. Liberazio eskubidea indarrean
jartzeko, eskaera egiten duen pertsonak hori jakinarazteko komunikazioa
aurkeztu beharko du Udalean, eta horrekin batera hau aurkeztu beharko du:
a) Bere
Sindikaleko Pertsonal Batzordeko kideek, Langileen Batzordeko kideek, Pertsonal
Ordezkariek eta Atal Sindikaleko Batzordeko kideek adieraztea beren ordu
sindikalak pertsona horri utzi nahi dizkiotela bere borondatez.
b) Beren
ordu sindikalak laga nahi dituzten Pertsonal Batzordeko kideak, Langileen
Batzordeko kideak, Pertsonal Ordezkariak eta Atal Sindikaleko Batzordeko
kideak ordezkatzen dituen Erakunde Sindikalaren ziurtagiria. Ziurtagiri
horretan jasoko da kide horiek organo horietako kideak direla eta oraindik
erabili gabe dauden ordu sindikalen kreditua zein den eta nori lagatzen
dioten.
3. Ordu
sindikalak erabili ahal izateko, hierarkian goian daukan arduradunari horren
berri eman beharko zaio, zerbitzu publikoan eta horren antolaketan ahalik eta
eragin txikiena izateko beharrezkoa den aldez aurretiko denbora nahikoarekin.
Lehen aipatutako
sistemaren bitartez bere lanpostuan erabat ordezkatua geratzen den langile
publikoak zerbitzu aktiboa administrazio egoeran jarraituko du, bere eskubide
ekonomikoetan, profesionaletan eta gizartekoetan inolako eraginik izan barik.
XVIII.
KAPITULUA. ‑ORDEZKARITZA KOLEKTIBORAKO ESKUBIDEA
LEHENENGO
ATALA. Ordezkaritza maila eta organoak
133. artikulua. Ordezkaritza
kolektiboa praktikan jartzea.
Erakundeko funtzionarioen
ordezkaritza kolektiboa hautatutako ordezkaritza organoen, Pertsonal Batzordearen
edo pertsonal ordezkarien bitartez egingo da.
Erakundeko lan
kontratudunen ordezkaritza kolektiboa hautatutako ordezkaritza organoen,
Enpresa Batzordearen edo pertsonal ordezkarien bitartez egingo da.
BIGARREN
ATALA. ‑Bermeak, ahalmenak, gaitasunak eta eskumenak
134. artikulua. Ordezkaritza
organoetako kideen bermeak eta ahalmenak.
Aukeratutako
ordezkaritza organoetako kideek, Pertsonalaren Ordezkari zein Pertsonal
Batzordeko, Enpresa Batzordeko kideak izan, honako berme eta ahalmen hauek
izango dituzte:
a) Organoan
audientziarako eskubidea izatea, bertako kide baten kontrako diziplina
prozedura batek aurrera jarraitzen badu, prozedura horren barruan dagoenak
daukan eskubidean eragin barik.
b) Bere
ordezkaritza eremuari dagozkion gaiei buruzko bere iritzia edo taldearena
askatasunarekin eman ahal izatea; interes profesionala, lanerakoa edo
gizarterakoa duten informazioak prestatzeko, argitaratzeko eta zabaltzeko
aukera izango du.
c) Horretarako,
Erakundeak iragarki-oholak jarriko ditu Atal Sindikalek bakarrik erabili ahal
izateko. Aurretik deskribatutako dokumentazioa jarri ahal izango da
iragarki-ohol horietan; Erakunde barruko egoitza guztietan egon beharko dute,
leku aproposetan eta agerian. Iragarki-oholen kopurua, tamaina eta banaketa
zentroaren tamainaren eta egituraren araberakoak izango dira, ahalik eta
publizitate eta iresgarritasun handiena ziurtatze aldera.
d) Beren
jarduera sindikalarengatik, beren lanean ezin izango dute diziplina zigorrik
jaso eta ezin izango dituzte baztertu, ezingo zaie sustapen ekonomikoa edo
profesionala ezarri eta beste lanpostu edo lanleku batera behartuta ezingo
dituzte eraman; hautatuak izan diren denboran eta hori amaitu eta bi urtera
arte iraungo du horrek.
e) Zigor
oso larrien berri izan beharko dute.
f) Absentismo-indizeari
buruzko estatistikak eta horren arrazoiak, zerbitzua egiten ari zirela
izandako istripuak eta lan-gaixotasunak edo horien ondorioak, istripu-indizeak,
lan baldintzen inguruko aldikako azterketen edo azterketa berezien emaitzak
eta erabiltzen diren prebentzio neurriak ezagutzea.
g) Zerbitzu
Publikoak hobetzera bideratutako neurrien ezarpenean laguntzea.
h) Bere
eskumenekoak diren gai guztien berri ematea ordezkatzen dituen pertsonei.
i) Gai
hauen inguruko gauzen berri izatea eta horren inguruan duten iritzia entzutea:
1. Lanaldia
eta lan ordutegia ezartzea.
2. Baimenen,
oporraldien eta lizentzien erregimenak.
3. Produktibitate-osagarriagatik
funtzionario bakoitzak jasotzen duen kopurua.
j) Ordezkaritza
funtzioak bete ahal izateko, hilabetean ordu kopuru jakin bat izatea, bere
ordainsarietan eragin barik; ordu kopurua eskala honen arabera kalkulatuko da:
100 lanpostura arte:
30 ordu hilean.
101etik 250
lanpostura arte: 35 ordu hilean.
251 lanpostutik
gora: 40 ordu hilean.
k) Era
berean, Presidente edo Idazkari lana hartzen duen hautetsien ordezkaritza
organoko kideak hilabetean beste ordu batzuk edukiko ditu, bere kargua bete
ahal izateko; ordu horiek eskala hau beteta zehaztuko dira:
100 lanpostura
arteko erakundeak: 5 ordu.
101 eta 250 lanpostu
arteko erakundeak: 7 ordu.
251 eta 500 lanpostu
arteko erakundeak: 9 ordu.
501 eta 750 lanpostu
arteko erakundeak: 12 ordu.
751 lanpostu baino
gehiagokoak: 15 ordu.
l) Aipatutako
bi ordu asignazio motak zenbatzerako orduan, Erakundeko Informazio Batzordeetara,
horrek sustatutako batzarretara eta Erakundeko negoziazio kolektiboetara
joaten emandako denbora ez da kontuan hartuko.
m) Bere
jarduerarako erakundeak utzitako lokala erabili ahal izatea; lokalaren
ezaugarriek eta ekipamenduak gaitasunean, material baliabideetan eta kokapenean
izan ditzakeen beharrizanak ase beharko dituzte.
135. artikulua. Gaitasuna.
Hautetsien
ordezkaritza organoek bere eskumenekoak diren eta bere kideen gehiengoak
onartutako jarduera judizialak edo administrazio jarduerak abiatzeko
gaitasuna izango dute.
136. artikulua. Eskuduntzak.
Hautetsien
ordezkaritza organoek eskuduntza hauek izango dituzte:
a) Legez
ezarritako informaziorik osatuena jasotzea legez ezarritako bideetatik,
erakundeko langileei dagokien gai guztietan.
b) Erakundeko
langileei dagozkien gai guztiak ikertzea eta horiei buruz informatzea,
norberaren ekimenez. Horretarako, gaiari buruzko dokumentazioa eskuratzeko,
kontsultatzeko eta doan erreproduzitzeko aukera izango dute Atal
Sindikaleko Batzordeek zein Ordezkari Sindikalek, Legearekin bat etorrita.
c) Erakundeko eskudun organo
ebazleei, langileen arduradunaren bitartez, langile eta laneko segurtasun-,
osasun- eta higiene-egoerei buruz jazotzen diren arazoak azaldu eta negoziatzea,
lanaren garapenari buruz, eta laguntza, segurtasun eta gizarte aurreikuspenari
buruz, betiere erakundearen eskumenekoa denean.
d) Administrazioaren borondatearen
prestakuntza prozesua prestatzeko fasean parte-hartzea eta esku- hartzea;
horren helburua izango da m) letran aipatzen diren gaien inguruko ebazpenak
ematea, titulu honetako XIX. kapituluak (Parte-Hartzeko Eskubidea) jasotzen
duenaren arabera.
XX. KAPITULUA. PARTE-HARTZE
ESKUBIDEA
137. artikulua. Parte-hartze
eskubidea.
Udal langileek administrazioaren
borondatezko prestakuntza-prozesuetan parte-parte hartzeko eskubidea izango
dute Atal Sindikalen edota hautetsien ordezkarien bitartez. Prestakuntza
prozesu horren helburua izango da pertsonal, lana gauzatzen den momentuko
segurtasun eta higienean eta laguntza erregimenean eta segurtasunean eta
gizarte aurreikuspenean ebazpenak egitea, Erakundeko eskuduntzak direnean.
138. artikulua. Elkarrizketa.
Aurreko artikuluan jasotakoa betetze
aldera, pertsonalarekin elkarrizketak izango dituen solaskidea izendatuko du
Erakundeak.
139. artikulua. Ordezkaritza.
Funtzionarioen ordezkaritza hautetsien
ordezkaritza organoengan edo Erakundean ordezkaritza daukaten Atal
Sindikalengan egongo da, Akordio honek jasotzen duenaren arabera.
140. artikulua. Batzarrak.
Erakundeko ordezkariek hautetsien
ordezkaritzako organoekin edota Atal Sindikalekin egingo dituzten batzarrak
gutxienez bi aldeek adosten duten aldizkakotasunarekin egingo dira.
141. artikulua. Gai-zerrenda.
1. Hautetsien ordezkaritza
organoek edota Atal Sindikalek aurreko artikuluan aipatutako batzarren
gai-zerrenda prestatzeko lanean parte-hartzeko eskubidea izango dute, eta
nahi beste gai sartu ahal izango dituzte bertan.
2. Era berean, hurrengo batzarreko
gai-zerrenda zein izango den era formalean jakinarazi beharko zaie, gutxienez
48 ordu lehenago. Aztertuko diren gaien inguruko dokumentazio guztia beraien
esku jarri beharko da, ezagutu eta azter ditzaten.
3. atal Sindikalek edota hautetsien
ordezkaritza organoek albo batera utz ditzakete, beraien ustez azterketa
sakonagoa edo informazio txosten zehatzagoa izatea merezi duten gaiak,
ebazpena emateko datuak eta aurrekariak falta direla irizten diotenean.
4. Eskubide hori gehienez ere 15
eguneko epea izango du, parte-hartzea informazio batzordean izaten den
kasuetan izan ezik.
XXI. KAPITULUA. BATZARTZEKO
ESKUBIDEA
142. artikulua. Lanorduetan
batzartzeko eskubidea.
1. Udal langileek batzartzeko
eskubidea erabili ahal izango dute kapitulu honetan zehazten diren
betekizunekin eta baldintzekin.
2. Erakundeko
pertsonalak bere lanaldiaren barruan batzartzeko eskubidea izango du bere
ordainsarietan eraginik izan barik; gehienez ere, urtean hamabi ordu erabili
ahal izango ditu horretarako.
3. Atal
Sindikaleko kide diren langileak beren lanaldiaren barruan batzeko aukera
izango dute, jarraian datorren taulan jasotakoarekin bat eginez:
Erakundeko
Urteko
langile kopurua orduak
30
arte 5
31etik
100era 8
101etik
250era 11
250
baino gehiago 14
143. artikulua. Batzarraren
deialdiaren legitimitatea.
1. Atal
Sindikal batera afiliatutakoen batzarretara deitzeko legitimitatea izango
dute Ordezkari Sindikalek.
2. Erakundeko
pertsonalaren batzarretara deitzeko legitimitatea izango dute:
a) Erakunde
Sindikalek, zuzenean edo beren Ordezkari Sindikalen bitartez.
b) Aukeratutako
ordezkaritza organoak.
c) Nahi
beste langile publikok, beren kopurua kaltetutako kolektiboaren % 40a baino txikiagoa
ez bada.
144. artikulua. Lanaldiaren
barruan egindako batzarrak.
1. Hauek
dira Atal Sindikaleko afiliatuen edo pertsonalaren batzarrak egin ahal
izateko bete behar diren baldintzak:
a) Eskaera
batzarra egin baino 48 ordu lehenago egin beharko da gutxienez,
salbuespenezko kasuak ez badira.
b) Batzarra
egingo den lekua eta ordua zehaztu.
c) Batzarra
deitzen duten pertsonek horretarako legitimitatea dutela egiaztatzen duten
datuak igortzea.
d) Gai-zerrenda.
e) Eskaera
erregistratu eta 24 orduko epean Erakundeko Presidenteak ez badu idatziz
eragozpenik agertzen, batzarra beste baldintzarik bete barik egin ahal
izango da.
2. Batzarrek
izaera orokorra izan dezakete, edo bestela zerbitzu, bulego edo lanleku bakoitzeko
egin daitezke.
145. artikulua. Lanalditik
kanpoko batzarrak.
Lanalditik kanpo batzarrak
egiteko mugarik ez da egongo; ez bada instalazioen eta bulegoen segurtasunaren
muga edo batzarra egiteko lekuak zabalik egotea edo zabaltzeak zailtasun
handirik ez eragitea.
XXI.
KAPITULUA. NEGOZIAZIO KOLEKTIBORAKO ESKUBIDEA
146. artikulua. Lan baldintzak
zehazterakoan parte-hartzea.
Lan baldintzak
zehazterako orduan, funtzionarioek parte-hartzeko eskubidea izango dute,
indarrean dagoen legedia eta Hitzarmen honek jasotzen dutenaren arabera.
147. artikulua. Akordioak.
1. Erabakiak
hartzerakoan gaur egungo deliberazio prozedura mantenduko da eta erabakiak
gehiengoaren bidez hartuko dira.
2. Hartutako
akordioak ezin izango dira aldatu alde bateko erabakiarekin eta aldaketak
egiteko ordezkari sindikalen gehiengoa beharko da.
ZAZPIGARREN TITULUA
ERAKUNDEKO FUNTZIONARIOEN HIZKUNTZA ESKUBIDEAK PRAKTIKAN JARTZEA
148. artikulua. Gai
orokorrak.
1. Euskal Administrazio
Publikoetako hizkuntza ofizialen erabilera bermatuko du Erakundeak, kanpora
begirako zein barrura begirako harremanetan.
2. Horretarako, Erakundeko
langileek Euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko konpromisoa hartzen
du Erakundeak, lanpostu bakoitzari ezartzen zaion hizkuntz eskakizunaren
arabera.
3. Udaleko langileei zuzendutako
agindu, jarraibide eta beste idatzi guztiak elebidunak izango dira, langileei
aukera emanez euskara erabiltzeko bere lana betetzerakoan.
4. Donostiako Udalean Euskararen Batzorde
Teknikoa osatu da.
149. artikulua. Euskararen
erabilera Plana.
Arauaren araberaz.
150. artikulua. Euskarazko
ikastaroak.
Formakuntza plana.
151. artikulua. Arau
Osagarria.
Titulu honetan jasotzen ez denaren
kasuetan, hizkuntza normalizaziorako indarrean dagoen araudiak eta Herri
Arduralaritzaren Euskal Erakundeak gai horri buruz ezarritako irizpideak
beteko dira.
ZORTZIGARREN TITULUA
LAN EGONKORTASUNA ETA ENPLEGUAREN KALITATEA
XXII. KAPITULUA. LAN
EGONKORTASUNA
152. artikulua. Behin-behinekotasunerako
muga.
1. Kudeaketaren eta hiritarrei
eskaini beharreko zerbitzuaren arretaren eraginkortasuna eta kalitatea bermatzeko,
Erakundeak bitarteko pertsonala salbuespen egoeratan bakarrik eta ahalik eta
denbora gutxienean izango du, eta beti ere, indarrean dagoen legedia beteta.
2. Plantilan dagoen bitarteko funtzionarioen
kopuruak ez du plantila osoko egiturazko lanpostuen % 5 gaindituko
zentzu homogeneoan; horretarako, gehienezko portzentaje hori bete ahal izateko,
Akordio hau sinatu eta hiru urteko epean Lan Eskaintza Publikorako deialdia
egiteko konpromisoa hartzen da.
3. Enplegu publikoan dagoen
behin-behinekotasunaren berri emango du urtero Erakundeak; bere ezaugarriak,
eremu jakinetan zenbatekoa den, eboluzioa eta berau zuzentzeko hartuko diren
neurriak zeintzuk diren jakinaraziko du.
153. artikulua. Lan
eskaintza publikoa.
1. Lan eskaintza publikoak
aurrekontu partida daukaten giza baliabideen beharrizanak jasoko ditu; dagoen
pertsonalak estali ezin dituzten beharrak asetzera bideratuko dira.
2. Aurrekontu jardunaren barruan
zerbitzuak funtzionatzeko beharrezkoak diren eta aurrekontu partida duten
lanpostuak jasoko ditu eskaintzak.
3. Erakundeak urtero egingo du lan
eskaintza publikoa eta urtebeteko epean horren tramitazioa bete beharko du.
4. Ordezkapenetarako
egingo diren behin-behineko izendapenak bitarteko funtzionarioak hautatzeko
deialdi publikoaren bitartez edo lan-poltsen bitartez egingo dira;
berdintasun, meritu eta gaitasun irizpideak bermatuta egon beharko dira eta
deialdiak behar besteko publizitatea izan beharko du.
5. Lan
eskaintza publikoaren deialdien oinarriak langileen ordezkariekin negoziatuko
dira.
6. Udalak
urtero negoziatuko du Lan Eskaintza Publikoa, horretarako mahai bat sortuz eta
aurrez hartutako konpromisoak betez.
XXIII.
KAPITULUA. ‑ZERBITZU PUBLIKOAK MANTENTZEA ETA HOBETZEA
154. artikulua. Zerbitzu
Publikoak mantentzea eta hobetzea.
1. Erakundeka
egiturazko jarduera iraunkor berriak ez azpikontratatzeko konpromisoa hartzen
du, zerbitzu languntzaileak direnetik ezberdinduz. Era berean, Erakundeak
konpromisoa hartzen du langileak ez dituela aldi baterako lan enpresekin
kontratatuko.
2. Erakundeak
egindako kontratu publikoen administrazio-klausulen pleguetan
azpikontratatutako enpresek Lan-Arriskuen Prebentziorako Legea beteko
dutenaren bermea jasoko da.
3. Era
berean, Udalak honako ondorio hauek abiatuko ditu:
a) Oro har:
1. Egiturazko
jarduera iraunkor berriak ez azpikontratatzea.
2. Enpresa
kontratista azpikontratuen portzentajeak kontrolatzea, batez ere,
azpikontratatuei dagokionez.
3. Arautegia
betetzen dela zaintzea. Azpikontratu guztiak gainbegiratuko dira legedia betetzen
dela zaintzeko.
4. Kontratatutako
eta azpikontratatutako enpresetako langileen eskubide kolektiboak eta sektoreko
lan hitzarmenetako ordainsariak betetzen direla bermatzea.
5. Kontratu
publikoen pleguetako administrazio-klausulak betetzen direla zaintzea; batez
ere, Lan-Arriskuen Prebentziorako Legea betetzen dela eta azpikontratatuko
enpresako pertsonalaren subrogazioa.
b) Zehatzago:
1. Erakundeak
begiratu egingo du egiten dituen kontratazioak egiturazko enpleguari dagozkion
edo ez, eta behar izanez gero, neurriak hartuko ditu.
2. Udal
elkarte publikoek egiten dituzten azpikontratatuei mugak ezartzea, eta, aldi
berean, pertsonal horrek aldizkako eta egonkor eran Erakundeko lokaletan eta
bulegoetan lanik ez duela egiten zaintzea.
3. Udal
elkarte publikoetako pertsonala ez da bidaliko erreferentziazko udal
erakundeek egin ohi dituen jarduerak betetzeko.
4. Kudeaketa
publiko eta pribatuaren konparaziozko azterketa egingo da, kontuan hartuz zerbitzuaren
kalitatea eta langileen lan baldintzal, azpikontratuaren kostu osoa azalduz.
5. Publikoak
izateko aukera ematen duten zerbitzuetan publikoak izan daitezen lortzeko
planak garatuko dira. Plan horietan azpikontratatuta dauden langileen lan baldintzak
parekatzeko prozesuak jasoko dira, eta ematen dituzten zerbitzuen hobekuntzak.
Hori guztia publiko izango diren protokoloaren bidez egingo da.
6. Zerbitzu
publikoak aztertzeko lan batzorde bat osatuko da. Bertan aztertuko dira:
zerbitzuaren kalitatea, lan baldintzak, euskalduntzea, aukera-berdintasun
eta lan-osasunaren bermeak.
155. artikulua. Enpresa
adjudikazioduneko langileen subrogazioa.
1. Zerbitzu
beraren kontratu publikoetan jarraian gertatutako esleipenak daudenean, eta
plantilen egonkortasuna bermatze aldera, enpresa adjudikaziodunek adjudikazio
bakoitza gertatzen den momentuan dauden langileen subrogazioa bermatuko dute,
gaiaren inguruan sektoreko hitzarmenek esaten dutena albo batera utzita.
Horretarako tramitatzen diren espediente guztietako baldintza-pleguetan subrogazio-klausula
jasoko da, et hori beteko dela ziurtatzeko, gardentasun eta fede ona baldintzak
ezarriko dira.
2. Dena
dela, artikulu honen aurreikuspenak egoera hauetan bakarrik aplikatuko dira:
a) Lan-kontratua
daukan eta kontratua egiten duen erakundearentzat azken sei hilabetean gutxienez
lan egin duen langileari bakarrik eragingo dio subrogazioak; ordezkapenak ere
sartuko dira, amaitu arte.
b) Subrogazioak
ez die eragingo kontratua lagatzen duen enpresako jabeei, akziodunei,
zuzendaritzako kideei, bitarteko karguei eta jabe, akziodun, zuzendaritzako
kide eta bitarteko kargu horien bigarren mailako familiartekoak.
Adostasunik ez
badago atal horren interpretazioan, Bitariko Batzordera igoko da.
156. artikulua. Kanpoko
kontratazioari buruzko urteko txostena.
Udalak txosten bat
egingo du urtero, zerbitzuak emateko kontratatutako enpresen kalitatea,
eraginkortasuna eta baldintzen agiriko eskakizunak eta aginduak betetzen
direla erakusteko. Txostenak honako datu hauek jasoko ditu zehazki:
1. Kontratatzeko
xedea eta zerbitzuan alta eta, hala badagokio, baja emateko datak.
2. Enpresak
zerbitzua emateko kontrataturiko langile kopurua.
3. Langileei
aplikatzen zaien hitzarmena.
4. Lan-osasunari
buruzko informazioa eta, bereziki, erakundeak kontratatutako enpresako
lan-arriskuen maparen egoera.
5. Informazio
hori eskuratzeko datu pertsonalak babesteko araudiak agindutakoa beteko da.
Beharrezko
gardentasuna bermatzeko xedez, erakunde bakoitzeko langileen legezko ordezkariek
eta langile-batzordeak espresuki eskatzen dutenean, aurreko paragrafoan
aipatutako txostenaren kopia bat emango die erakundeak.
157. artikulua. Gizarte-intereseko
kontratuak, lankidetza-hitzarmenak eta gizarte-bazterketako kontratuak.
Gizarte intereseko
edo interes orokorreko lanak egiteko erabiliko dira eta enplegu programen edo
prestakuntza-enpleguko programen esparruan iraupen jakineko eta
gizarte-bazterketako lanak egiteko. Kontratu hauek, sailkapen talde bakoitzari
dagozkion gutxieneko lansariak izango dituzte, honen salbuespen bakarra
kontratatutako langileak eta erakundearen zerrendako lanpostuaren batek
eginkizun berberak izatea da. Kontatu horien iraupena ez da 8 hilabetetik
gorakoa izango da eta kontratuak ez dira erabiliko Administrazioko egiturazko
lanpostuak betetzeko.
Gainerako lan-baldintzak
Akordio orokorrean finkaturikoak izango dira, indarrean dagoen arautegiak lan
kontratadunentzat gordeta duena eta erretiro aurreratuari dagozkion artikuluak
salbuespen delarik.
Lehenengo xedapen
gehigarria. Lansaria berraztertzeko klausula.
Donostiako Udalak
konpromisoa hartzen du udal langileen lansariak berraztertzeko baldintza
ekonomikoak hobetzen diren unean, galdu den erosteko ahalmena berreskuratzeko
xedearekin, langileen ordezkariekin adostutako erara.
Bigarren xedapen
gehigarria. Konpromisoak.
1. Udalak
konpromisoa hartzen du bigarren jarduerako arautegi berria egiteko, gaur egun
indarrean dagoena bertan behera utziko duena.
2. Udalak
konpromisoa hartzen du telelanaren arautegi egiteko.
Lehenengo azken
xedapena. Indargabetze-klausula.
Aurreko akordioak,
hitzarmenak eta tratuak indargabetuta geratzen dira; era berean, hemen
adostu direnaren kontrakoak, bateraezinak, mugatzaileak edo kontraesankorrak
izan daitezkeen bestelako aginduak, akordio partzialak eta izaera kolektiboko
edo indibidualeko besteko xedapenak indargabetuta geratzen dira.
Bigarren azken
xedapena. Erregistroa eta argitaratzea.
Donostiako Udaleko langileen lan baldintzak arautzen dituen Akordio hau Herri Administrazioen zerbitzura dauden Langileen Ordezkaritza Organoak, Lan Baldintzak Finkatzea eta Langileen Parte-hartzea arautzen dituen ekainaren 12ko 9/1987 Legearen 36. artikuluak xedatzen duenaren arabera erregistratuko, utziko eta argitaratuko da.