GIPUZKOAKO FORU
ALDUNDIA
EKONOMIA SUSTAPENEKO,
TURISMOKO
ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA
Dirulaguntza hauen
oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: Turismo-enpresak sustatzeko
eta merkaturatzeko, zerbitzuak digitalizatzeko eta/edo ekintzailetzarakoak.
Diputatuen Kontseiluak
honako erabaki hau hartu du 2022ko apirilaren 26an:
Turismo jarduera
aberastasuna eta enplegua sortzen duen sektore ekonomiko bat da Gipuzkoako
Lurralde Historikoarentzat.
Gipuzkoa da bere
ekonomian turismoaren trakzio inpaktu handiena duen lurralde historikoa. Barne
produktu gordinaren % 7,6 da; beraz, lurraldearen erronka da turismoa industria
gisa aitortzea, eta gizartean dituen onurak integratze eta ezagutaraztea.
Ikuspuntu
horretatik, turismo jasangarria turismo industriaren profesionaltasun eta
bikaintasunaren aldeko konpromiso sendoa da; eta bere helburuak dira, batetik,
hazkunde ekonomiko jasangarria eta inklusiboa sustatzea, eta, bestetik,
enplegua eta aberastasuna sortzea lurralde osoan, desberdintasun sozialak
saihestuz.
Horregatik, Gipuzkoako
Foru Aldundiak turismo kudeaketa mota bat landu nahi du, non bertako pertsonen
eta bisitarien arteko esperientzien truke positiboa gozamenerako izango den;
non bisitarien eta komunitatearen arteko erlazioa positiboa izango den; eta
non bisitarien jarrera benetan partaidetzazkoa izango den, bere bidaia-esperientzian.
Kudeaketa horrek
Gipuzkoako Foru Aldundiaren lidergo irmoa exijitzen du turismoa gobernatzeko
interaktiboa, adostua eta horizontalagoa den prozesu gisa; non sektore
publikoak eta eragile ekonomikoek eta sozialek parte hartuko duten, eta lankidetza
handia eta lurraldearen kudeaketa egokia erraztuko den.
Gipuzkoan, turismoa
funtsezko sektorea da Gipuzkoako ekonomiarentzat, bai garapen
sozio-ekonomikorako, bai enplegua sortzeko.
Lehiakortasun
jasangarrira bideratutako garapen baterako, turismo-sektoreak berrikuntza
integratzeko erronkari egin behar dio aurre, kontsumo-ohitura berrietara
egokitzeko eta informazio-, komunikazio- eta merkaturatze-teknologia berriak
sartzeko.
Laguntza-programa
honen bidez, sektorean balioa sortuko duten turismo-negozio berriak sortzea
sustatu nahi da, baita Gipuzkoako turismo-eskaintzaren lehiakortasuna,
sustapena eta merkaturatzea hobetuko duten tresna teknologikoak garatzea
ere.
Horregatik
guztiagatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak beharrezkotzat jo du
turismo-sektoreari laguntza ematea ekintzailetzarako, sustapen- eta
merkaturatze-jardueretarako eta, trantsizio digitalaren erronkaren aurrean,
bezeroekin eta hornitzaileekin euskarri digitaletan oinarritutako harreman
berrietarako lan-moduetara egokitzeko ahaleginari laguntzeko.
Dirulaguntza lerro
hau sartuta dago 2020-2023 Dirulaguntzen Plan Estrategikoan.
Ondorioz, Ekonomia
Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuak
proposatuta, Diputatuen Kontseiluak, eztabaidatu ondoren,
ERABAKITZEN DU
Lehenengo. Onestea turismo-enpresak sustatzeko eta merkaturatzeko, zerbitzuak
digitalizatzeko eta/edo ekintzailetzarako dirulaguntzak emateko oinarri
arautzaileak, erabaki honen I. eranskinean jasota daudenak.
Bigarren. Onestea aipatutako dirulaguntzen 2022ko deialdia, erabaki
honen II. eranskinean jasota dagoena.
Hirugarren. Baimentzea 250.000,00 euroko gastua, deialdi hau gauzatzeko,
Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorretako 1
0430.300.470.00.07.2022 kontu-sailaren kargura.
Baimendutako
gastuaren zenbatekoa handitu ahal izango du, aurkeztutako eskaerak ebatzi
aurretik, aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena duen organoak, deialdi
berri bat egin beharrik izan gabe. Zenbateko gehigarria eraginkorra izateko baldintza
izango da dirulaguntzak ematea ebatzi aurretik kreditua erabilgarri deklaratzea.
Laugarren. Erabaki honek onesten dituen oinarri arautzaileek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen
diren egunean sortuko dituzte ondorioak.
Erabaki hau behin
betikoa da eta administrazio-bideari amaiera ematen dio. Interesdunek
erabakiaren kontrako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko
diote, zuzenean, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi
hilabeteko epean, argitalpenaren biharamunetik hasita.
Hala ere, aldez
aurretik, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko diote
Diputatuen Kontseiluari, hilabeteko epean, argitalpenaren biharamunetik
hasita. Kasu horretan, ezingo da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik
aurkeztu berraztertzeko errekurtsoari espresuki erantzun arte edo
ustezko ezestea gertatu arte. Horrez guztiaz gain, egokitzat jotako beste
errekurtso oro aurkeztu ahalko da.
Donostia, 2022ko
apirilaren 27a.—Segundo Díez Molinero, Departamentuko idazkari teknikoa. (2597)
I. ERANSKINA
Turismo-enpresentzako
ekintzailetzarako eta/edo zerbitzuak digitalizatzeko eta
turismo-enpresentzako sustapen- eta merkaturatze-jarduerak emateko dirulaguntzen
oinarri arautzaileak.
1.
oinarria. Dirulaguntzaren objektua.
1.1. Oinarri
arautzaileen helburua da Gipuzkoako turismo-enpresen ekintzailetzarako
eta/edo zerbitzuen digitalizaziorako, eta produkto berrien sustapen- eta
merkaturatze-jarduetarako dirulaguntzak ematea.
1.2. Programa
hau sektore turistikoko enpresei zuzenduta dago, COVID-19ak eragindako krisiak
zuzenean eta osorik kaltetu dituenei, eta Gipuzkoan turismo-enpresa berriak
sortzeko dirulaguntzak arautzea du helburu, baita turismo-zerbitzuen
digitalizazioa eta turismo-produktu berrien sustapen- eta merkaturatze-jarduerak
bultzatzea ere, bai enpresa berrientzat, bai existitzen direnentzat.
2.
oinarria. Entitate onuradunak.
2.1. Jaso
ahal izango dituzte laguntza horiek: norberaren konturako langileek edo
autonomoek, eta pertsona juridikoen kasuan, 10 langile baino gutxiagoko
mikroenpresek, haien forma juridikoa edozein dela ere (Batzordearen 2014ko
ekainaren 17ko 651/2014 EB Erregelamendua; EBAO, 187. zk., 2014ko ekainaren
26koa), baldin eta beren egoitza soziala Gipuzkoan dagoen, Gipuzkoan garatzen
badute beren jarduera eta jarduera honako hauetakoren bat bada:
— Bidaia-agentzien
lizentzia duten turismo-agentzia hartzaileak.
— Gida
turistikoak.
— Turismo
aktiboko enpresak.
— Hotel-establezimenduak.
— Apartamentu
turistikoak.
— Kanpinak.
— Nekazalturismoak,
landetxeak eta aterpetxeak.
— Erabilera
turistikoko etxebizitzak eta logelak, betiere titularrak pertsona
juridikoak badira, gutxienez besteren konturako langile bat dutenak.
2.2. Oinarri
hauetan arautzen diren dirulaguntzen onuradun izan daitezke aurreko
apartatuan aipatzen diren entitateak, betiere baldintza hauek betetzen
badituzte:
— Gipuzkoako
Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru
Arauak 12. artikuluan ezarritako debekuen eraginpean ez egotea.
— Zigor
administratiborik edo penalik ez izatea sexu diskriminazioa dela eta, emakumeen
eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik
gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aurreikusitakoaren arabera.
Baldintza horiek
betetzen direla egiaztatzeko, eskatzaileak erantzukizunpeko aitorpen bat
aurkeztuko du.
— Zerga
betebeharretan eta Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean egotea.
Ekonomia
Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak egiaztatuko du eskatzaileak
zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela.
Horretarako, zuzenean eskatuko ditu datu horiek dagozkion organismo
igorleetatik; hori posible izango ez balitz, eskatzaileari eskatu ahal izango
zaio dagokion dokumentazioa aurkeztea.
Hala ere, enpresa
eskatzaileak berariaz egin ahal izango dio uko egiaztapen horri, eta, orduan,
bere kontura aurkeztu beharko ditu egoera hori egiaztatzen duten ziurtagiri
eguneratuak.
3.
oinarria. Diruz lagundu daitezkeen gastuak.
3.1. Lurraldean
turistak mugiarazten dituzten turismo-produktu berriak sustatzeko eta
merkaturatzeko kanpainei dagozkien gastuak, gutxienez enpresa desberdinen
turismo-bi zerbitzuen kontsumoa dakartenak.
3.2. Lehiakortasuna,
sustapena edo merkaturatzea hobetuko duten tresna teknologikoen eta berrikuntza-proiektuen
garapenaren gastuak.
3.3. Enpresa
onuradun sortu berrien kasuan, diruz lagundu daitezkeen aurreko gastuez gain,
enpresaren merkaturatze-gastu hauek hartuko dira kontuan:
— Turismoa
sustatzeko materialaren diseinuaren, elaborazioaren, maketatzearen eta itzulketen
gastuak.
— Enpresa
eratzeko eta abian jartzeko gastuak: bideragarritasun-azterketa,
marka-erregistroa, irudi-diseinua.
Enpresa onuradun
sortu berritzat hartuko da deialdiaren aurreko urteko urtarrilaren 1etik
deialdiaren urteko azaroaren 30era bitartean eratzen dena.
Fakturan
jasanarazitako balio erantsiaren gaineko zerga ez da diruz lagundu daitekeen
gastutzat joko.
3.4. Diruz
lagundu daitezkeen gastuak deialdiaren urtarrilaren 1etik azaroaren 30era
bitartekoak izango dira.
4.
oinarria. Eskaerak aurkezteko modua eta epea.
4.1. Eskaerak
eta erantsitako dokumentazioa bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu behar
dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez
(https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarian sartuz eta
horretarako eskuragarri dagoen eskabidea betez. Eskaera orria, eta hari erantsitako
dokumentazioa aurkezterako orduan kontuan hartuko da, irailaren 28ko 23/2010
Foru Dekretua, foru administrazioaren esparruan bitarteko elektronikoen
erabilera arautzen duena eta irailaren 12ko 40/2006 Foru Dekretua, foru
administrazioaren aurrean egin beharreko jarduketetan nortasuna eta ordezkaritza
egiaztatzea arautzen duena.
4.2. Zuzenbidean
baliozkoa den edozein bide erabilita enpresa eskatzailearen ordezkaria dela
egiaztatzen duen pertsonak sinatu behar du dirulaguntza eskaera.
4.3. Deialdiari
buruzko informazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko «dirulaguntzen atarian»
eskura egongo da: www.gipuzkoa.eus/dirulaguntzak.
4.4. Eskaerak
aurkezteko epea deialdian zehaztuko da.
4.5. Aurkeztutako
eskaera behar bezala ebaluatu eta ebazteko behar adina dokumentu eta
informazio eska ditzake Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko
Departamentuak.
4.6. Eskaera
orriak, edo harekin batera aurkeztutako agiriek, identifikazio daturik jasoko
ez balute, akatsen bat izango balute edo daturen bat faltako balute, urriaren
1eko 39/2015 Legeak 68.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, hamar eguneko
epea emango litzaioke eskatzaileari hutsegite horiek konpontzeko, eta
ohartaraziko litzaioke, horrela egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan
behera utzi duela, aipatutako legeak 21.1 artikuluan aurreikusitako eran.
5.
oinarria. Laguntzak emateko prozedura.
Programa COVID-19
koronabirusak eragindako krisiaren eragina jasan duten sektore turistikoko
enpresei zuzenduta dago. Sektore turistikoak, eta zehazki oinarri hauetan aipatzen
diren erakunde onuradunek, eragin zuzena izan dute bere osotasunean, eta horrek
zaildu egiten du lehiaketa bidezko deialdi bat garatzea.
Horregatik, laguntzak
norgehiagokarik gabeko prozeduraren bidez emango dira, dagoen kredituaren mugen
barruan. Eskatutako laguntzek zenbateko hori gainditzen badute, hainbanaketa
egingo da.
6.
oinarria. Finantzaketa.
Emango diren
dirulaguntzak Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorren kargura
finantzatuko dira. Deialdian zehaztuko da zein aurrekontu kredituren kargura
finantzatuko diren subentzioak.
7.
oinarria. Dirulaguntzen portzentajeak eta
gehieneko zenbatekoak.
7.1. Jasotako
laguntzak ezingo du gastu hautagarrien % 50 gainditu.
7.2. Emango
den laguntzaren gehieneko zenbatekoa 7.500 eurokoa izango da enpresa onuradun
bakoitzeko, eta 10.000 eurokoa enpresa sortu berria bada.
8.
oinarria. Prozedura izapidetzeko eta antolatzeko
eskumena duen organoa.
Dirulaguntza horiek
emateko prozedura bideratzea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa
Inguruneko Departamentuko Turismo Plangintza eta Kudeaketa Unitateari
dagokio. Zerbitzu horrek, ofizioz, proposamena formulatzeko datuak zehaztu,
ezagutu eta egiaztatzeko behar diren jarduketa guztiak egingo ditu.
9.
oinarria. Ebazpena.
9.1. Laguntzak
eman edo, hala dagokionean, ukatzeko erabakia Ekonomia Sustapeneko, Turismoko
eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuari dagokio.
9.2. Ebazpena
eman eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, deialdia argitaratzen
denetik aurrera kontatzen hasita. Epe hori amaitutakoan ez bada ebazpena
jakinarazi, eskatzaileek eskaera ezetsitzat joko dute, administrazioaren
isiltasunagatik.
9.3. Ebazpenak
eskatzaileak identifikatuko ditu; dirulaguntza jasoko dutenentzat
ebazpenak ezarriko du emandako laguntzaren zenbatekoa. Eskaera bati dirulaguntza
ukatu bazaio, ukatzearen arrazoia zein den adieraziko da.
9.4. Urriaren
1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura
Erkidearenak, 45.1. artikuluan ezarritakoari jarraituz, dirulaguntzei buruzko
ebazpena Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena
ordeztuko du; eta jakinarazpena egintzat hartuko da lege ondorio guztietarako
argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
10.
oinarria. Onuradunen betebeharrak eta konpromisoak.
10.1. Erakunde
onuradunek dirulaguntza onartzeak berekin dakar honako hauetan ezartzen
diren betekizunen pean egotea: oinarri hauek; martxoaren 27ko 3/2007 Foru
Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Dirulaguntzei buruzkoa; eta hura
garatzeko araudia, apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaren bidez onartua.
Bestalde, konpromiso hauek hartuko dituzte:
— Emakumeen
eta Gizonen Berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik
gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritako irizpide nagusiak
betetzea diruz lagundutako jardueretan, bereziki alderdi hauei dagokienez:
hizkera eta irudiak modu ez sexistan erabiltzea.
— Euskal
Autonomi Erkidegoko hizkuntza ofizialen erabilera bermatzea diruz
lagundutako proiektuaren ondorioz egiten diren jakinarazpen, material eta
jardueretan.
— Departamentuak
dirulaguntzaren xederako ematen duen finantzaketari beharrezko publizitatea
ematea. Horretarako, haren irudi instituzionala sartuko da, finantzaketa
publikoari eta esku hartze publikoko programaren xedeari buruzko aipamenekin
batera, karteletan, material inprimatuetan, baliabide elektroniko edo ikus-entzunezkoetan
eta abarretan, hedabideetan egiten diren aipamenekin batera.
10.2. Diruz
lagungarri izateak berekin dakar erakundeek Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta
Landa Inguruneko Departamentuari proiektuari buruzko informazioa ematea eta
baimena ematea komunikaziorako erabil dezaten, betiere baliabide publikoen
erabileraren gardentasuna sustatze aldera.
10.3. Laguntza
onartzearekin, onuradunak baimena ematen dio Gipuzkoako Foru Aldundiari
legez dagozkion edo programaren kofinantzazioagatik aplikatu dakizkiokeen
datu baseetan sartzeko dirulaguntzari buruzko informazioa.
11.
oinarria. Bateragarritasuna eta bateragarritasun-eza
beste dirulaguntzekin.
11.1. Dirulaguntza
hauekin ez dira izango bateragarriak Gipuzkoako Foru Aldunditik xede
berarekin jaso daitezkeen beste laguntzak; aitzitik, bateragarriak izango
dira xede berarekin beste edozein erakunde publiko edo pribatu nazional edo
europarrek emandako dirulaguntza, sarrera edo baliabideak, baldin eta ez
badute jardueraren kostua gainditzen, betiere beste dirulaguntza horien
araudiak horren inguruan ezar dezakeena eragotzi gabe.
11.2. Oinarri
hauen arabera diruz lagundutako proiektua garatzeko dirulaguntza bat eskatzen
edo lortzen duen entitate onuradunak horren berri eman beharko dio Ekonomia
Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuari.
12.
oinarria. Dirulaguntzak zuritu eta ordaintzea.
12.1. Dirulaguntza
justifikazioa aurkeztu eta gero ordainduko da.
12.2. Erakunde
onuradunek deialdiaren urteko abenduaren 1a baino lehen justifikatu beharko
dute dirulaguntza.
12.3. Enpresa
onuradunek zuriketa kontu sinplifikatu bat aurkeztu beharko dute, ondorengo
agiriak erantsiz:
— Aurkeztutako
eta justifikatutako proiektuaren memoria zehatza.
— Jarduerari
dagozkion gastuen zerrenda sailkatua.
— Fakturak,
edo merkatuko trafiko juridikoan pareko froga-balioa duten gainerako agiriak,
edo administrazioan eraginkortasuna dutenak, aurreko paragrafoan aipatutako
zerrendan sartutakoak.
— Beste
laguntza batzuen deklarazioa: proiektu beragatik eskatutako edo eskuratutako
laguntzak eta bestelako dirulaguntzak.
12.4. Oinarri
honetako aurreko atalean adierazitako agiriak aurkeztutakoan, espedientearen
instruktoreak beharrezko egiaztapenak egingo ditu.
Egiaztapen
horretatik ondorioztatzen bada diruz lagundu daitekeen kostua emandako
dirulaguntza baino txikiagoa dela, doitu egingo da dirulaguntza. Dirulaguntza
edo azken horrek xede zeukana justifikatzeko ezarritako eskakizunak erabat
edo neurri batean hautsiz gero, interesdunari jakinarazi egingo zaio, egindako
egiaztapenaren emaitzekin batera, eta dirulaguntza kobratzeko eskubidea
galdu duela adierazteko prozedura hasiko da, edo, behar izanez gero, 15.
oinarrian ezarritakoaren arabera, ordaindutako zenbateko osoa edo zati bat
itzultzeko prozedura.
12.5. Dirulaguntzaren
entitate onuradunek gutxienez 4 urtez gorde beharko dituzte nahitaez laguntza
ematea bultzatu zuen jarduera burutu izanaren eta jasotako fondoak aplikatu
izanaren egiaztagiriak. Epe hori kontatzen hasiko da enpresa onuradunek aipatu
ziurtagiriak aurkezteko ezarrita dagoen denbora amaitzen denetik aurrera.
12.6. Dirulaguntza
justifikatzeko ezarritako epea amaitu eta ez badira bigarren atalean
aipatutako agiriak aurkeztu, organo eskudunak 14 eguneko epea emango dio
onuradunei agiri horiek aurkezteko. Beste epe horretan ez bada eskatutako
dokumentazioa aurkezten, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da eta
hasiera emango zaio jasotakoa itzultzeko 15. oinarrian aurreikusten den
prozedurari.
13.
oinarria. Ebazpena aldatzea.
13.1. Diruz
lagundutako jarduera burutzeko epea amaitu aurretik, onuradunek eskatu ahal
izango diote organo emaileari aldaketak egin ditzala ebazpenean: Hain zuzen
ere, zehaztutako epeak zabaltzea, emandako diru kopurua murriztea edo
jardueran jasotako ekintzak aldatzea dakarten aldaketak. Aldaketa horiek
onartuko dira aurreikusi gabeko gorabeherek eragindakoak badira edo jarduera
ondo amaitzeko beharrezkoak badira, baldin eta dirulaguntzaren xedea edo
helburua aldatzen ez bada eta hirugarrenen eskubideak kaltetzen ez badira
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenari buruzko urriaren
1eko 39/2015 Legearen 32 artikuluak zehazten duenari jarraituz. Ez da
eskaerarik aurkeztu beharko jardueraren aurrekontuko balioespen izaera duten
kontzeptuetan aldaketak egiteko.
13.2. Enpresa
sortu berrien kasuan, onuradunek dirulaguntzaren titulartasuna aldatzea
dakarten aldaketak eskatu ahal izango dizkiote organo emaileari, diruz
lagundutako jarduera egiteko epea amaitu baino lehen. Entitate onuradunaren
eskaeran dagokion arrazoia eta justifikazioa jasoko dira.
Dirulaguntzaren
organo emaileak eskaera horren inguruan ebatziko du, kasu bakoitzean
interes publikoko helburua betetzeko, baldin eta dirulaguntza baldintza
objektiboen eta edonork betetzeko modukoen arabera eman bada eta ez baldintza
guztiz pertsonalen arabera, eta onuradun berriak dirulaguntzaren onuradun
izateko oinarri arautzaileetako baldintza guztiak betetzen baditu.
Kasu horietan,
onuradun berriak bere egingo ditu sor daitezkeen eskubideak eta betebeharrak,
eta oinarri arautzaile hauetan entitate onuradunari jarritako betebehar
guztiak bete beharko ditu. Eta halakorik balego, bere ardura izango da jasotako
dirulaguntzak itzultzea eta ezarri daitezkeen zehapenak ordaintzea.
13.3. Organo
emaileak ofizioz aldatu ahal izango du dirulaguntza emateko ebazpena, aldez
aurretik entitate onuradunari entzunda eta fondoak aplikatu aurretik, baldin
eta, dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatu izanaren
ondorioz, zaila edo ezinezkoa bada lortu nahi zen interes publikoa lortzea,
eta onuradunari kalte ekonomikorik eragiten ez bazaio.
13.4. Entitate
onuradunak egiaztapen-agirian jakinarazten badu aldatu egin direla dirulaguntza
emateko kontuan hartu ziren baldintzak eta, aldaketa horiek direla eta, lehen
adierazi eran ebazpena aldatzea zilegi zatekeela, baina aldaketa onartu aurreko
baimen administratiboaren tramitea ez zela egin bere garaian, Ekonomia
Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak onartu egin ahal
izango du aurkeztu dioten egiaztapen-agiria, baldin eta erabaki horrek
hirugarren batzuen eskubideak urratzen ez baditu, eta alde batera utzi gabe
entitate onuradunari jar dakiokeen isuna, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak,
Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzak arautzen dituenak, dioenari
jarraikiz.
14.
oinarria. Ez-betetzeak.
14.1. Entitate
onuradunak ez badu betetzen oinarri arautzaile hauetan, martxoaren 27ko
3/2007 Foru Arauan eta gainontzeko araudi aplikagarrian ezarrita dauden
baldintzetakoren bat, laguntza jasotzeko eskubidea galduko du erabat edo
neurri batean, eta jasotakoa itzuli beharko du osorik edo neurri batean,
aipatutako foru arauaren 35. artikuluan xedatutakoaren arabera
legozkiokeen berandutza interesekin batera, eta, erantzukizunak eskatuko
zaizkio, aipatutako foru arauaren 49. artikuluan eta ondorengoetan xedatutakoaren
arabera.
14.2. Martxoaren
27ko 3/2007 Foru Arauari jarraituz, aurreikusitakoaren arabera, diruz
lagundutako proiektua ez bada egiten edo zati batean bakarrik egiten bada, eta
departamentuari ez bazaio hori zuritzeko jakinarazpenik egiten, zigor
prozedura hasi ahal izango da proportzionaltasun irizpideak erabiliz, kontuan
hartuta proiektu osotik egindako lanak eta jasotako zenbatekoak.
14.3. Ez
betetzeak mailakatzeko proportzionaltasun irizpideak erabiliko dira, eta
instruktoreak balioetsiko ditu proiektu osoarekiko eta jasotako
zenbatekoekiko egindako lanak kontuan hartuta.
14.4. Borondatezko
itzulketatzat jotzen da pertsona edo entitate onuradunak dirulaguntza
ematen duen organoak eskatu gabe egiten duena.
Itzultzeko
prozedura hasteko, idatzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Turismoko
eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuari, eta bertan, datu hauek
sartu behar ditu, nolanahi ere:
— Entitatearen
izena eta identifikazio fiskaleko zenbakia.
— Ordezkariaren
izen-abizenak eta identifikazio fiskaleko zenbakia.
— Borondatezko
itzulketa egiteko arrazoien azalpena.
— Tokia eta
data.
— Sinadura.
Eskaera hori jaso
ondoren, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko
Turismoko Zerbitzuak ordainketa gutuna bidaliko dio, itzultzeko zenbatekoa
eta dagozkion berandutza interesak adieraziz.
15.
oinarria. Europar Batasuna.
Oinarri arautzaile
hauetako laguntzak «minimis» laguntzak dira, eta Batzordearen 2013ko abenduaren
18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoa bete behar dute (Europar
Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak
aplikatzeari buruzko Erregelamendua). Kalifikazio horren ondorioz, enpresa
bakarrari «minimis» laguntzetan emandako guztirako zenbatekoa ezin izango da
guztira 200.000 eurotik gorakoak izan dagokion zerga ekitaldian eta aurreko
bietan.
16.
oinarria. Araubide juridikoa.
Oinarri hauetan
aurreikusitako dirulaguntzak arautzeko kontuan hartuko dira martxoaren
27ko 3/2007 Foru Arauan, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei
buruzkoan, apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuak onartutako araudian, eta dirulaguntzen
alorreko gainerako araudi aplikagarrietan ezarritakoa.
II. ERANSKINA
2022ko deialdia,
turismo-enpresentzako ekintzailetzarako eta/edo zerbitzuak digitalizatzeko
eta sustapen- eta merkaturatze-jarduerentzako dirulaguntzak emateko.
1. Oinarri
arautzaileak.
Turismo-enpresentzako
ekintzailetzarako eta/edo zerbitzuak digitalizatzeko eta sustapen- eta
merkaturatze-jarduerentzako dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak
2022ko apirilaren 26ko Diputatuen Kontseiluren erabakiaz onetsitakoak dira,
deialdi honekin batera Gipuzkoako
Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnak.
2. Finantzaketa.
2.1. Guztira
deialdi honetan emango diren laguntzen zenbatekoa berrehun eta berrogeita
hamar mila (250.000,00 €) eurokoa da, eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren
Aurrekontu Orokorreko ondorengo kontu sailaren kargura: 1 0430.300. 470.00.07
2022.
2.2. Aldaketaren
zenbatekoaren arabera eskumena duen organoak, aurkeztutako eskabideak ebatzi
aurretik, baimendutako gastuaren zenbatekoa handitu ahal izango du, baina
horrek ez du deialdi berririk eragingo. Zenbateko gehigarria eraginkorra
izateko baldintza izango da dirulaguntzak ematea ebatzi aurretik kreditua
erabilgarri deklaratzea.
3. Baldintzak.
3.1. Jaso
ahal izango dituzte laguntza horiek: norberaren konturako langileek edo
autonomoek, eta pertsona juridikoen kasuan, 10 langile baino gutxiagoko
mikroenpresek, haien forma juridikoa edozein dela ere (Batzordearen 2014ko
ekainaren 17ko 651/2014 EB Erregelamendua; EBAO, 187. zk., 2014ko ekainaren
26koa), baldin eta beren egoitza soziala Gipuzkoan dagoen, Gipuzkoan garatzen
badute beren jarduera eta jarduera honako hauetakoren bat bada:
— Bidaia-agentzien
lizentzia duten turismo-agentzia hartzaileak.
— Gida
turistikoak.
— Turismo
aktiboko enpresak.
— Hotel-establezimenduak.
— Apartamentu
turistikoak.
— Kanpinak.
— Nekazalturismoak,
landetxeak eta aterpetxeak.
— Turismo-erabilerako
etxebizitza eta logelak, titularrak gutxienez besteren konturako langile
bat duten pertsona juridikoak badira.
3.2. Turismo-ostatuko
establezimenduen kasuan, establezimendu horiek REATEn inskribatuta egon beharko
dute.
3.3. Enpresa
bakoitzak eskaera bakar bat aurkez dezake deialdi bakoitzeko. Eskaera bat
baino gehiago aurkezten baditu, lehenik aurkeztutakoa bakarrik hartuko du
kontuan prozeduraren organo izapidegileak.
4. Dirulaguntzaren
xede diren jarduerak eta diruz lagundu daitezkeen gastuak.
4.1. Lurraldean
turistak mugiarazten dituzten turismo-produktu berriak sustatzeko eta
merkaturatzeko kanpainei dagozkien gastuak, gutxienez enpresa desberdinen
bi turismo-zerbitzuen kontsumoa dakartenak.
4.2. Lehiakortasuna,
sustapena edo merkaturatzea hobetuko duten tresna teknologikoak eta berrikuntza-proiektuak
garatzeko gastuak.
4.3. Enpresa
onuradun sortu berrien kasuan, diruz lagundu daitezkeen aurreko gastuez gain,
enpresaren merkaturatze-gastu hauek hartuko dira kontuan:
— Diseinuaren
eta elaborazioaren gastuak. Turismoa sustatzeko materiala maketatzea eta
itzultzea.
— Enpresa
eratzeko eta abian jartzeko gastuak: bideragarritasun-azterketa,
marka-erregistroa, irudi-diseinua.
Enpresa onuradun
sortu berritzat hartuko da deialdiaren aurreko urteko urtarrilaren 1etik
deialdiaren urteko azaroaren 30era bitartean eratzen dena.
5. Dirulaguntzen
portzentajea eta gehieneko zenbatekoa.
5.1. Jasotako
laguntzak ezingo du gainditu aurkeztutako gastuen % 50.
5.2. Emango
den laguntzaren gehieneko zenbatekoa 7.500 eurokoa izango da enpresa onuradun
bakoitzeko, eta 10.000 eurokoa enpresa sortu berria bada.
6. Eskaerak
aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko
epea deialdia Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasiko da
eta 2022ko maiatzaren 30eko 15:00etan amaituko da.
7. Jarduera
hasteko epea.
Ontzat emango dira
bakarrik 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako gastuak.
8. Eskaerarekin
batera aurkeztu behar diren agiriak.
8.1. «Dirulaguntzen
ataritik» sartuko da eskatzailea eskaerara. Eredua eranskin honen bukaeran
dago eta horrekin batera ondorengo dokumentazioa erantsi beharko zaio:
— Diruz
lagundutako jardueraren laburpena.
— Gastuen
fakturak edo aurrekontuak.
8.2. Ekonomia
Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak, aurkeztutako
jarduerak ondo ebaluatu eta erabakitzeko beharrezkotzat jotako informazio
oro eskatu ahal izango die enpresa eta erakunde eskatzaileei. Administrazio
Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 78.
artikuluan ezarritako hamar eguneko epean informazio hori ez bada aurkeztu,
eskatzaileak eskaeran atzera egin duela ulertuko da, eta beste izapiderik
gabe artxibatu egingo da, aipatutako legeko 21. artikuluan ezarritakoaren
araberako administrazio-ebazpenaren bidez.
9. Dirulaguntzak
zuritu eta ordaintzea.
9.1. Erakunde
onuradunek proiektua bere osotasunean egin dutela zuritu beharko dute
deialdiaren urteko abenduaren 1a baino lehen.
9.2. Dirulaguntza
honako hauek aurkeztu ondoren ordainduko da:
— Eragindako
gastuen memoria zehatza.
— Jardueraren
gastuen zerrenda sailkatua.
— Merkataritzako
trafiko juridikoan pareko froga-balioa duten edo eraginkortasun administratiboa
duten fakturak edo dokumentuak, aurreko paragrafoan aipatutako zerrendan
jasotakoak.
— Beste
laguntza batzuen deklarazioa: proiektu beragatik eskatutako edo eskuratutako
laguntzak eta bestelako dirulaguntzak.
10. Eskaerak
ebazteko eta jakinarazteko epea.
Ebazpena eman eta
jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, deialdia argitaratzen
denetik aurrera kontatzen hasita. Epe hori amaitutakoan ez bada ebazpena
jakinarazi, eskatzaileek eskaera ezetsitzat joko dute, administrazioaren
isiltasunagatik.
Urriaren 1eko
39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearenak,
45.1. artikuluan ezarritakoari jarraituz, dirulaguntzei buruzko ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du; eta jakinarazpena egintzat
hartuko da lege ondorio guztietarako argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.