BIDASOA-TXINGUDI MUGAZ GAINDIKO PARTZUERGOA
Mugaz gaindiko Proiektuak sustatzeko laguntzak Hiruak Bat. 2025eko deialdia.
1. Araubide juridikoa.
Honako xedapen hauek arautzen dute deialdi hau:
—Hiruak Bat - Mugaz gaindiko Proiektuak sustatzeko laguntzen emakida arautzen duten Oinarriek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren aurrekontua egikaritzeko oinarrietan jaso direnek.
—Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak.
—Diru-laguntzei buruzko Legearen Erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuak, ekainaren 21ekoak.
2. Deialdiaren baliabide ekonomikoak.
Oinarri hauek araututako diru-laguntzen gehieneko zenbatekoa diru-laguntzaren xede den proiektuaren kostu osoaren %90ra iritsi ahal izango da gehienez, eskura dagoen funtsaren eta lortutako puntuazioaren arabera. Baina beste laguntza publiko batzuekin batera ezin izango dira jardueraren guztizko kostuak gainditu.
Beraz, diru-laguntzaren zenbatekoaren muga maximoa onuradunaren alde murriztuko litzateke superabita izanez gero. Erakunde onuradunak ez badu BEZ berreskuragarririk, kostuak BEZa barne dela kontabilizatuko dira; bestela, BEZik gabe kontabilizatuko dira.
Deialdi honen ondorioei begira, 20.000 euroko kopurua dago esleituta Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren 2025eko aurrekontuan.
Beraz, zenbateko hori da diru-laguntzen kontzeptuan eman daitekeen kopuru maximoa, betiere kanpotiko diru sarrerei buruzko aurrekontu aurreikuspenak betetzen badira eta kontuan izanik aldaketak egin daitezkeela dagozkion aurrekontuetan.
3. Xedea.
Oinarri hauen xedea da mugaz gaindiko proiektuak sustatzeko diru-laguntzak norgehiagoka bidez emateko modua arautzea. Honako ezaugarri hauek izan behar dituzte proiektu horiek:
—Turismoaren, ondarearen, kulturaren, hirueletasunaren, gazteriaren, kirolaren, gizarte-ongizatearen, hezkuntzaren, mugikortasunaren, ingurumenaren edo beste esparru batzuen arloko proiektuak, gure mugaz-gaindiko ingurunean lurralde-integrazioa lortzen laguntzen dutenak.
—Irun, Hondarribia eta Hendaia hirien parte-hartzea, eragina eta zabalkundea inplikatuko dituzten proiektuak.
—Lurralde-kohesioa, hiru udalerrietako biztanleen arteko elkar ezagutza eta trukea, eta bizitza soziala, kulturala eta asoziatiboa errazten duten proiektuak.
—Bidasoaren bi aldeetako erakunde publiko, pribatu edo elkarteen arteko mugaz-gaindiko lankidetza eta sare-jartzea sustatzen duten proiektuak.
—Bidasoa-Txingudiko mugaz-gaindiko lurraldean 3 hizkuntza ofizialen (euskara, gaztelania eta frantsesa) erabilera bermatzen duten proiektuak izatea.
—Proiektuak esleipen-ekitaldian hasi beharko dira gauzatzen, gehienez ere 12 hilabeteko iraupenarekin.
4. Erakunde onuradunak eta betebeharrak.
1. Indarrean dagoen legediaren arabera eratutako pertsona fisikoek edo juridikoek eskatu ahal izango dituzte Oinarri hauen bidez arautzen diren diru-laguntzak. Pertsona fisiko edo juridiko horiek dagozkien erregistroetan inskribatuta egon behar dute, eta Bidasoa-Txingudi Eskualdeko hiru hirietako batean izan behar dute egoitza soziala.
2. Erakunde onuradunaren betebeharrak dira:
a) Diru-laguntzaren xede den jarduera antolatzea eta burura eramatea.
b) Jarduera honetatik eratorritako eskuorri, afixa, seinale, komunikazio eta informazio guztietan, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak jardueraren antolakuntzan duen lankidetza agerian geratzen dela bermatzea, eta Hiruak Bat programaren irudia zabaltzea.
c) Hiru hirietan ahalik eta parte hartze eta oihartzun handiena izatea bermatzea.
d) Bidasoaren alde bietan sustatutako eta antolatutako ekitaldian Partzuergoko hiru hizkuntza ofizialak erabiltzea.
3. Bazterketak.
Deialdi honen aplikazio esparrutik kanpo geratzen dira honako kasu hauek:
a) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 3 artikuluan aurreikusitako egoeraren batean daudenak.
b) Ez dira aintzat hartuko Konstituzioak bermatutako eskubideak (14. artikulua: Diskriminazioa sorleku, arraza, sexu, erlijio edo iritzi zioak tarteko) urratzen dituzten elkarte edo entitateetatik etorritako proposamenak.
c) Ez dira aintzat hartuko Bidasoa-Txingudi Mugaz gaindiko Partzuergoaren aurreko ekitaldietan diru-laguntzen onuradun izanik, lehendik jasotako diru-laguntzei dagozkien gastuak aurreikusitako epeetan eta behar bezala justifikatu ez dituzten elkarte edo entitateetatik etorritako proposamenak.
5. Bateragarritasuna beste dirulaguntzekin.
Diru-laguntza hauek ez dira bateragarriak izango Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udalek xede berari begira emandako beste udal laguntzekin. Aitzitik, bateragarriak izango dira helburu bererako beste Administrazioek, erakunde publiko edo pribatuek, nazionalek, Europar Batasunekoek edo nazioarteko erakundeek emandako beste edozein diru-laguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabideekin.
Beste laguntza batzuk jasoz gero, laguntza guztien baturak ezin izango du diruz lagundutako jardueren kostua gainditu. Bestela, deialdi honen kontura emandako diru-laguntza gutxituko da dagokion kopuruan.
6. Eskaerak eta aurkezteko epeak.
Diru-laguntzak eskatu nahi dituzten pertsona fisiko eta juridikoek bete behar dituzte, eskabidea aurkezteko, eskabideak eta jarraian aipatzen den dokumentazioa consorcio@bidasoa-activa.com helbide elektronikora bidali muga eguneko 14:00ak baino lehen, edo Bidasoa-Txingudi Mugaz-gaindiko Partzuergoaren bulegoetara eraman (helbidea: Ducoureau jauregia, Hendaia 8, 20301 Irun), astelehenetik ostiralera bitartean, 09:00etatik 14:00etara, jaiegun eta zubietan izan ezik, deialdia ofizialki argitaratu eta bi hilabetean.
1. Entitatearen eta harremanetarako pertsonaren datuak identifikatuko diren instantzia, Partzuergoaren egoitzan eskuragarri dagoen 1. eranskineko ereduaren araberakoa.
2. Identifikazio fiskaleko zenbakiaren eta erakundearen erregistroaren fotokopia edo baliokidea.
3. Ogasunarekiko betebeharrak eta, hala badagokio, Gizarte Segurantzarekikoak egunean daudela egiaztatzen duten ziurtagiriak, egoitza Gipuzkoan duten erakundeen kasuan instan-tzian informazio hori zuzenean eskuratzeko baimena ematen denean izan ezik.
4. Programaren deskribapena eta sarreren eta gastuen aurrekontua, BEZ berreskuragarriaren edo berreskuraezinaren erregimenaren aitorpenarekin batera.
5. Xede bereko beste diru-laguntzak jaso diren ala ez azaltzen duen aitorpena.
6. Hala badagokio, entitateen arteko akordio protokoloa edo baliokidea.
7. Kontuaren titulartasun agiria.
8. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 3 artikuluetan aurreikusitako egoera bakar batean ere ez egotearen aitorpena.
Instrukzio Organoak egiaztatzen badu eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioa osatu gabe dagoela edo Deialdi honetan exijitutako betebeharrak betetzen ez dituela, erakunde edo pertsona eskatzaileari hamar eguneko epea emango dio akatsak zuzentzeko edo nahitaezko dokumentuak aurkezteko, eta, hala egiten ez badu, eskaera aintzat hartuko ez dela ohartaraziko dio, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 68. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Dokumentazioa aurkezten ez bada galdu egingo da diru-laguntzaren onuradun izateko aukera. Era berean, datuak ezkutatu edo faltsutuz gero, galdu egingo da diru-laguntza horiek eta, hala badagokio, etorkizuneko diru-laguntzak jasotzeko eskubidea.
Ez da onartuko eskuz egindako eskabiderik.
7. Dirulaguntzen ebaluazioa eta dirulaguntzak ebazteko organo eskuduna.
Eskaerek onarpen-baldintza guztiak bete beharko dituzte. Zuzendu beharreko onarpen-baldintzak betetzen ez baditu, 10 egun balioduneko gehieneko epe luzaezinean zuzendu beharko dira, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidea baztertu egingo da.
Behin Instrukzio Organoak txosten teknikoa aurkeztu ondoren, Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeak aztertuko ditu eskaerak, eta bere proposamena ikusirik, Partzuergoko Presidenteak ebatziko du, hala badagokio, diru-laguntzaren emakida ebazpen baten bidez. Ebazpen horretan, hala badagokio, organo instrukzio-egileari aholku eman dioten udal-ordezkariak aipatuko dira, betearazpena kontrolatzeko.
Honako proiektu hauek aukeratu ahal izango dira:
—Epean aurkezten direnak.
—Oinarrietan ezarritako baldintza guztiak betetzen dituztenak.
—Gastuak hautatzeko irizpideak betetzen dituztenak,
—Deialdiaren helburuak lortzen laguntzen dutenak.
—Partzuergoko 3 hizkuntza ofizialak erabiltzen dituztenak.
Honako ebaluazio irizpide hauek kontuan harturik balioetsiko dira eskaerak:
Irizpideak Aintzat hartu Adierazleak Udalerri desberdinetako elkarteen parte hartzea 30 puntu Mugaz alde bietako erakundeen parte hartzea Hiru udalerrietako laguntzaileen parte hartzea. Kirolariak, artistak, profesionalak, etab. 30 puntu Hiru udalerrietako bazkideak = 20 puntu Mugaren alde bakoitzeko bazkide 1 = 10 puntu Antolakuntzako laguntzaile edo parte hartzaile kop. = 10 puntu Mugaz beste aldeko laguntzaile 1 = 5 eta gehienez 10 puntu bitarte Ez dago laguntzailerik = 0 puntu Boluntarioen parte hartzea proiektua egikaritzean 20 puntu Eskualdean boluntariotza sustatzea eta balioestea 20 puntu Kudeaketan eta koordinazioan: 10 puntu % 100eko presentzia = 10 puntu Gutxienez % 50eko presentzia = 5 puntu Gutxienez % 33ko presentzia = 3 puntu Jardueraren azken exekuzioan: 10 puntu % 100eko presentzia = 10 puntu Gutxienez % 50eko presentzia = 5 puntu Gutxienez % 33ko presentzia = 3 puntu Eragina gizartean 20 puntu Xede den publikoa eta publikoaren kalkulua 12 puntu Hiru udalerrietako herritarren parte hartzea ahalbidetuko duen proiektua Gehienez 12 puntu Komunikazio plana 8 puntu Mugaren bi aldeetan erabiltzen diren komunikabideak (sare sozialak, publizitatea hedabideetan, web, aurkezpenak, prentsa oharrak, etab.) Zeharkako lehentasunak 10 puntu Proiektuak kontuan hartzen ditu zeharkako lehentasunak, interes komunitario berezikoak Guztira 10 puntu Gazteen inplikazioa Ekarpena berdintasun politikari Ingurumenaren babesa Kolektibo minoritarioen inklusioa Mugikortasun jasangarriaren sustapena 2 puntu lehentasun bakoitzeko Aurrekontua 20 puntu Aurrekontuaren proportzionaltasuna eta koherentzia 20 puntu Proiektuari egindako ekarpen propioa = 10 puntu Beste ekarpen publiko / pribatuak = 5 puntu Oreka giza baliabide - jarduera gastuetan = 5 puntu
beharreko itema
Proiektuek guztizko puntuazioaren %50 lortu behar dute, gutxienez, hau da, gutxienez 50 puntu.
Lortutako puntuen proportzioan kalkulatuko da diru-laguntzaren zenbatekoa, eta ez du proiektuaren aurrekontuaren %90 gaindituko.
Proiektuei lortutako puntuazioaren hurrenkeraren eta proportzioaren arabera emango zaie diru-laguntza, aurrekontuan onartutako funtsak agortu arte.
Epaimahaiak diru-laguntzak osorik edo zati batean eman gabe uzteko proposamena egin ahal izango du. Hala bada, bigarren deialdia egiteko aukera balioetsiko da.
Eskaera aurkezteak ez du berez diru-laguntza jasotzeko eskubiderik ematen, diru-laguntza orok berez duen hautazko izaera izango du emakidak, eta diru-laguntza emateko, ezinbestekoa izango da dagokion aurrekontu atala izatea.
8. Erakunde laguntzailea.
Bidasoko Garapen Agentzia, S.A.ri (Bidasoa bizirik) dagokio oinarri hauetatik eratorritako laguntzak emateko kudeaketa eta izapidetze lanak bideratzea eta Bidasoa-Txingudi Mugaz gaindiko Partzuergoaren izenean eta kontura laguntzak ematea eta banatzea. Hori guztia Partzuergoaren jarduerak eta programak kudeatzeko hitzarmenaren ondorioz bi erakundeek lankidetza hitzarmenean oinarrituta.
9. Instrukzio organoa.
Erakunde Laguntzaileak Bidasoa-Txingudi Mugaz gaindiko Partzuergoaren esku jarritako teknikari taldeari dagokio emandako laguntzen argitalpena, emakida, jarraipena eta kontrola izapidetzea eta dagozkion espedienteak egitea.
Organo instrukzio-egile horrek, kasuaren arabera, eskatutako dirulaguntza bakoitzaren tratamendu-eremuari dagozkion udal-zerbitzuen aholkularitza eskatu ahal izango die, edo, halakorik ezean, Partzuergoko kide diren udalerri bakoitzak adierazitako ordezkariei.
10. Dirulaguntzak ordaintzea eta gastuaren frogagiriak.
Dagozkion izapidetze administratiboak egin ondoren, erakunde laguntzaileak ordainduko ditu diru-laguntzak. Diru-laguntza horiek behin bakarrik ordainduko ditu, behin Partzuergoari memoria eman ondoren.
Hala eta guztiz ere, egoki irizten denean, onartutako diru-laguntzaren zenbateko osoaren %50 ordaindu ahal izango da, gehienez ere. Aurrerakin gisa ordainduko da, Partzuergoko Lehendakaritzaren ebazpen bidez diru-laguntzak esleitzeko ebazpena eman ondoren, eta entitate onuradunak ez du egikaritzeko berme finantzarioak aurkezteko obligazioa izango.
Onartzen den diru-laguntzaren guztizko zenbatekoa edo %50eko bigarren ekarpena ordaintzeko entitate jasotzaileek behar dute jarraian aipatzen den dokumentazioa consorcio@bidasoa-activa.com helbide elektronikora bidali muga eguneko 14:00ak baino lehen, edo Bidasoa-Txingudi Mugaz-gaindiko Partzuergoaren bulegoetara eraman (helbidea: Ducoureau jauregia, Hendaia 8, 20301 Irun), astelehenetik ostiralera bitartean, 09:00etatik 14:00etara, jaiegun eta zubietan izan ezik, dagokion jarduera bukatu eta bi hilabetean.
1. Diru-laguntza justifikatzeko instantzia, Partzuergoaren egoitzan eskuragarri dagoen 2. eranskineko ereduaren araberakoa.
2. Memoria osoa, hemen adierazitako irizpide eta baldintzekiko errespetua justifikatuz.
3. Egindako gastuen egiaztagiriak (fakturen edo ordainketa agirien kopiak), diruz lagundutako jardueraren garapenak eragindako proiektuaren gastu guztiei buruzkoak.
4. Aipatutako ez gaindi bestelako diru-sarreratik jaso ez izanaren aitorpena.
5. Gastuen eta sarreren arteko emaitza ekonomikoaren balantzea.
Hauexek dira diru-laguntzen pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak:
—Partzuergoari laguntzak egiaztatzeko eta kontrolatzeko eskatzen duen guztia ematea.
—Diru-laguntza jasotzerakoan aldaketa objektibo edo subjektiboren bat gertatzen bada, Partzuergoari jakinaraztea.
—Partzuergoari jakinaraztea laguntza hauez gain helburu bererako beste laguntza, diru sarrera edo baliabide batzuk jasotzen baditu, sektore publikokoak zein pribatukoak.
—Diru-laguntza eman den xede zehatzerako erabiltzea.
Diru-laguntzaren xede den jarduera eskaeran adierazitakoaren arabera eramango da burura. Diruz lagundutako gastu guztiak egikaritzen ez badira, modu proportzionalean murriztuko da emandako diru-laguntzaren zenbatekoa.
Era berean, superabita egiaztatzen bada, dagokion aldea kenduko zaio emandako diru-laguntzaren zenbatekoari.
Diru-laguntzei buruzko lege orokorraren 31. artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita, diruz lagundu daitekeen gastutzat hartuko da diruz lagundutako jardueraren izaerarekin guztiz bat datorrena, behar-beharrezkoa dena eta deialdi honetan aipatzen den ekitaldiaren barruan egin eta ordaintzen dena. Diruz lagundu daitekeen gastutzat onartuko dira, artean ordaintzeke egon arren, diruz lagundutako jarduera justifikatzeko txostena aurkezteko epea amaitu aurreko bi hilabeteetan egindako fakturak.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak dira:
—Ekitaldia burutzeko kontratatutako edo jarritako langile gastuak, gehienezko emandako diru-laguntzaren %50-a izanik (orduko gehienezko kostua: 35 euro eskura jarritako langile propioen kasuan - 69 euro kanpoko zerbitzu baten bidez kontratatzen bada).
—Proiektuaren komunikazio eta kartelgintza gastuak.
—Garraio, dieta edo joan-etorri gastuak, emandako diru-laguntzaren %10 gehienez.
—Kanpo zerbitzuak emateko gastuak.
—Itzulpen eta interpretatze gastuak.
—Erabili beharreko materialak erosteko gastuak.
—Itxiera ekitaldiko catering, sari edo antzeko gastuak, emandako diru-laguntzaren %10 gehienez.
—Proiektuaren egikaritzeari lotutako gastu orokorrak (telefonia, inprimaketak, zigiluak, mezularitza, papergintza…), emandako diru-laguntzaren %5 gehienez.
Oharra: Oinarri hauen xede diren laguntzak justifikatzeko, diruz lagundutako jardueraren %100 gauzatzeko beharrezkoak diren prestazioak hirugarrenekin kontratatuz gauzatzea onartuko da.
Ez dira justifikagarritzat onartuko:
—Erakunde eskatzailearen berezko administrazio, langile edo antolaketa kostuak, jarduerarekin zerikusirik ez dutenak.
—Zuzeneko onuradunaren nominak pertsona fisikoen kasuan, edo Zuzendaritza Batzordeko kideenak erakunde eta pertsona juridikoen kasuan.
—Ostalaritza zerbitzuei dagozkien bazkarien, afarien eta bestelakoen kostuak, salbu eta diruz lagundutako jardueran parte hartzen dutenekin lotuta sortutakoak.
—Faktura edo ordainagiria egitea eragin duten jarduerei dagozkien gastu oharrak.
—Zuzendaritza Batzordeko kideak erakunde onuradunarekin partekatzen dituzten beste erakunde batzuek egindako fakturak.
Horregatik guztiagatik, Bidasoa-Txingudi Mugaz gaindiko Partzuergoak deialdi honetan izendatutako Instrukzio Organoak egin ditzakeen ikuskaritza lanen xede izango da proiektuaren ardura duen erakundea edo pertsona.
11. Dirulaguntzen kontrola.
Instrukzio Organoak, Zuzendaritza Batzordeak eta Partzuergoko Lehendakaritzak egoki iritzitako egiaztapen guztiak egiteko eskubidea izango dute, datuen fidagarritasuna eta diru-laguntzen erabilera zuzena egiaztatzeko.
12. Ez betetzea.
Jasotako zenbatekoak itzultzeko eta berandutze interesa ordaintzeko eskatuko da, hala badagokio, diru-laguntza ordaintzen den unetik aurrera, honako kasu hauetan:
a) Diru-laguntza emateko akordioak ezarritako epeak betetzen ez badira.
b) Diru-laguntza emateko xedea betetzen ez bada.
c) Diru-laguntza lortzen bada horretarako eskatutako baldintzak bete gabe.
Era berean, deialdi honetako betebeharrei eta deialdiaren arabera emandako laguntzei aplikagarriak zaizkie Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren IV. Tituluan arau hausteei eta zehapenei buruzko xedapenak, eta Partzuergoko Lehendakaritzak abiatu eta ebatzi behar ditu dagozkion espedienteak.
13. Interpretazioa.
Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeak eta, betiere, Instrukzio Organoak egindako txostenak ikusita, Partzuergoko Lehendakaritzak ebatziko du deialdi honen interpretazioaren inguruan sor daitekeen edozein zalantza, bai eta emandako laguntzak gauzatzearen eta garatzearen inguruan sor daitekeen edozein zalantza ere.
Irun, 2025eko apirilaren 3a.—Cristina Laborda Albolea, presidentea. (2671)

