Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
3
TOKI ADMINISTRAZIOA

DONOSTIAKO UDALA

Pertsonen Kudeaketa

Oharra

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022-12-13an egindako bilkuran, ondokoa erabaki du:

AKORDIOAK

Lehenengoa.   Tokiko Gobernu Batzarrak 2021eko uztailaren 20an hartutako erabakiaren bidez onartutako lan-poltsak eratu eta kudeatzeko irizpideetan, 2022ko urtarrilaren 11ko Erabakiaren bidez aldatutakoetan, honako hauek sartzea:

Hirugarren xedapen iragankorra.  Xedapen hau onartzen den egunean zerbitzu aktiboan dauden langileak, Lanbideren bitartez bitarteko funtzionario gisa izendatuak izan direnak, betetzen dituzten lanpostuei dagozkien lan-poltsetan sartuko dira, izendapenaren datatik aurrerako ondorioekin. Pertsona horiek udaleko lan-poltsetan egongo dira harik eta LEPeko prozesu arruntetatik datozen lan-poltsak eratuta ondoriorik gabe geratu arte.    



Laugarren xedapen iragankorra.  Aldi baterako enplegua oposizio-lehiaketa bidez egonkortzeko prozesuan parte hartuz lan-poltsetan sartzea (20/2021 Legea, abenduaren 28koa, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa).

Oposizio-lehiaketa bidez egindako hautaketa-prozesua gainditzen ez duten pertsonak, oposizio-fasea gainditu behar badute ere, Udalean dauden lan-poltsetan sartuko dira. Lan-poltsa batean zeuden pertsonak poltsa horretan lehendik zuten posizioan sartuko dira. Poltsan ez zeuden pertsonak poltsako azken kidearen ondorengo posizioetan sartuko dira.      


Lan-poltsa horiek subsidiarioak izango dira, eta indarrean egongo dira LEParen lehen prozesu arruntetik datozen lan-poltsak eratu arte.

Bosgarren xedapen iragankorra.  Egonkortze-prozesuetako kargu-uzteak.

Egonkortze-prozesuetan, honako hau izango da bitartekoen kargu-uzteen ordena:

1.    Lanpostuaren baldintzak betetzen ez dituzten bitarteko pertsonak.

2.    Udal honetan deitutako plazan zerbitzu-denbora gutxien eman duen bitarteko pertsona, egunka zenbatuta.          

3.    Ondoren, lan-poltsan duten lehentasun-ordena alderantzizkoa izango da (emaitza txarrenetik hoberenera).           

Bigarrena.    Erabaki hau erakunde autonomoei jakinaraztea.

Hirugarrena.   Erabaki hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ildo horretan, adierazi behar da akordioa behin betikoa dela eta administrazio-bidea amaitzen duela. Interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Tokiko Gobernu Batzarrari, hilabeteko epean, edo bestela, zuzenean aurkaratu ahal izango dute, bi hilabeteko epean, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian.

Adierazitako epeak argitalpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko dira.

Donostia, 2022ko abenduaren 13a.—Maribel Iñiguez Azurmendi, Pertsonen Kudeaketako zuzendaria.           (7824)