21. zenbakia Data 2004-02-03 2052 Aldizkariaren orria
Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

21. zenbakia Data 2004-02-03 2052 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

ESKORIATZAKO UDALA
Ibien udal ordenantza. Behin betiko onespena.

ESKORIATZAKO UDALA

Iragarkia

Ibiak arautzeko Udal Ordenantzak hasierako onarpenaren aurkako erreklamazio edo iradokizunik egon ez denez, Toki Erregimeneko Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 49. artikuluaren c) azpitalaren azken paragrafoan zehaztutakoaren arabera, zeinari apirilaren 21eko 11/1999 Legeak gehigarri batzuk erantsi dizkion, Udalbatzak hartutako hasierako onarpena, orain behin-betiko bilakatu da. Hori horrela Toki Erregimeneko Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 70-2 artikuluan aurreikusitakoa betetzearren, Ordenantza horren testu oso-osoa argitaratzen da.

Eskoriatza, 2004ko urtarrilaren 12a.—Alkatea. (728)

IBIAK ARAUTZEKO UDAL ORDENANTZA

1. artikulua.

Ordenantza honen xedea Eskoriatzako udalerrian dauden ibien ordenazioa da, eta baita horretarako emango diren lizentzien baldintza, indarrean jartzea eta iraupena antolatzea ere.

Honako Ordenantza, zerga arloko ibilgailuak espaloia zeharkatuta sartzeagatiko eta aparkaleku esklusiborako eta edozein motako merkantziaren zamalanetarako bide publikoren erreserbatzeagatiko tasaren ordenantza arautzaileak osatuta dago.

2. artikulua.

Ibia ibilgailuei pasabidea baimentzeko espazio publikoaren erreserba da, egiten den higiezinetara eta higiezinetatik, horien aurrean.

3. artikulua.

Ibiak eraikitzeak ez du sestra ofiziala aldatuko, fatxada eta espaloiaren elkarguneak markatutako lerroan.

4. artikulua.

Lizentzia ematea eskumenekoa izango da beti eta hirugarrenentzako kalterik gabe.

5. artikulua.

Ibi lizentziak ez du eskubide subjektiborik sortzen eta Udalak eskatutakoan titularrak bertan behera utzi beharko du, inolako kalte-ordaina izateko eskubide barik eta bere kontura izango da espaloia eta espaloiko ertza berritzea aurreko egoerara.

6. artikulua.

Ibiaren gaineko ibilgailuen aparkalekua erabat debekatuta dago, baldin eta horren ezaugarriak leku agerian badaude.

7. artikulua.

Ibiak erabilera iraunkorra edo ordutegipeko erabilerarako eman ahal izango dira.

Ibi iraunkor eta ordutegipekoen ezaugarriak Udalaren bereizgarri eredu ofizialean azalduko dira eta Udalak emango du lizentzia eman ostean.

Erabilera iraunkorreko ibiek ibilgailuak 24 ordutan zehar igarotzea baimenduko dute.

Eguneko erabilera duten ibiek gehienez 12 ordutan zehar baimenduko dute ibilgailuak igarotzea, larunbat arratsaldetan eta jaiegunetan izan ezik. Ibiaren erabilera orduak Udalak adieraziko ditu interesdunek horrela eskatzen badute. Ordutegipeko ibi erabilera larunbat arratsaldetan eta jaiegunetan, beharrezkotzat hartzen diren kasuetan emango da.

LIZENTZIA EMATEKO PROZEDURA

8. artikulua.

Ibi lizentzia lortzeko eskatzaileek dagokion eskaera aurkeztu eta honako hau egiaztatu beharko dute:

a)Gauzatzen duten jardueraren udal lizentzia badutela.

b)Jardueraren izaerak beharrezkoa egiten duela ibilgailuak sartzea eta ateratzea.

c)Ibilgailuak gordetzeko leku bat denean, gutxieneko 80m2ko azalera librea izatea eskatuko zaio eta azalera horretan gutxienez lau ibilgailu edo 3.500Kg-ko zama baino gutxiago eraman ahal duten lau furgoneta sartzea.

9. artikulua.

Ibi lizentziaren titularrek, lizentzia horri dagozkion gaietan aldaketarik egin nahi izanez gero baimena eskatu beharko diote Udal Administrazioari.

Aldaketarik badago, bai lokala bai aparkaleku kopurua eta emandako aprobetxamenduaren titularra edo/eta emate espedientearen bestelako ezaugarriari dagokion aitorpena aurkeztu beharko da.

10. artikulua.

Ibi lizentziak urte bakoitzeko abenduaren 31 arte egongo dira indarrean eta adierazi gabe luzatuko dira urtez urte. Hori guztia titularrak aurkako eskaera egin edo Udalak horren aurkako erabakirik hartzen ez badu.

Ibi lizentziak ematen dituen eskubideak ez badira urtebetez erabiltzen baliogabetu egingo da.

11. artikulua.

Ibi lizentzia iraungitakoan Udal Zerbitzu Teknikoek hori adierazten duten plakak kenduko dituzte.

IBIAK JARTZEKO BALDINTZAK

12. artikulua.

Ibi lizentzia lortu aurretik eskatzaileak hauxe justifikatu beharko du:

1.Indarrean dagoen legezko ordenantzak zehazten dituen eskubideak Udalari ordaindu izana.

2.Espaloiaren ertza jaisteko eta ibia sendotzeko obrak egin izana, udal ikuskapenarekin.

3.Udaltzaingoaren txostena trafiko eta aparkaleku beharretan trabarik egiten ez duela adierazteko.

13. artikulua.

Ibiak egin, aldatu edo kentzeko lanak titularrak izendatutako eskudun pertsonak egin beharko du.

Lanak osotasunean egindakoan Udal Zerbitzu Teknikoei jakinaraziko zaie burututako lanak ikuskatu eta txostena eman dezaten, eta aldeko txostenaren ondoren eta indarrean dagoen Zerga Ordenantza adierazten duen prezio publikoa ordaindu ostean emango zaio ibi lizentzia.

Aipatutako lizentziaren plaka bereizgarriak horien kostua ordaindu ostean emango zaizkio titularrari.

14. artikulua.

Ibiak eraikitzeko lanak irisgarritasun baldintzei edo hori ordezkatzen duen araudiari buruzko 68/2000 Dekretuak eskatutakoaren araberakoak izan beharko dute, eta horrez gain kontuan hartuko dute honako baldintza hauek:

1.Espaloiaren ertza jaitsi: Dagoen ertza ibiaren zabalera osoan altxatuko da galtzadaren sestra gaineko 3 eta 5cm arteko kotara heldu arte.

2.Espaloia sendotzea: 30cm-ko zoladura izango du. Kareharri harrobi bateko 20cm-ko garau materialeko osoa. 200 Kg./cm²-ko hormigoia erresistentzia bereizgarriduna. (25cm-z osatutako zoladura. Harrobiko material zanpatua eta 15 cm. 175 K/cm²-ko hormigoizko zolata mailazodun erresistentzia bereizgarriarekin).

3.Espaloiaren jarraipena: Berriro ipiniko da espaloian dagoen zoladura (baldosa, asfalto urtua, etab.) gainerako espaloiaren zoladurarekin etenik egon ez dadin.

15. artikulua.

Ibi bakoitzaren gehienezko luzera, ertzaren gainean neurtua, ezin izango da izan higiezinak duen sarreraren zabalera baino handiagoa, %25 gehitu ahal bada ere.

16. artikulua.

Debekatuta dago aldi baterako instalazioak edo elementu mugikor, arrapala, egur eta abar erabiltzea bide publikotik higiezinetara igarotzeko eta alderantziz. Hori arrazoi justifikatuak daudenean izan ezik eta horretarako bereziki baimena lortzen denean.

17. artikulua.

Ibiaren titularra halabeharrez derrigortua dago:

1.Egoera onean mantendu zoladura eta disko adierazgarria.

2.Zoladura berritu hondatuta dagoenean.

3.Espaloia berregin eta ertza hasierako egoerara bueltatu emandako ibi lizentzia baliogabetzean.

4.Dagokion Zerga Ordenantzak zehaztutako tasak ordaindu.

18. artikulua.

Ibi bat dagokion baimenik lortu gabe egiten denean, Udal Administrazioak titularra den pertsona errekerituko du, 15 eguneko epean espaloia aurreko egoerara bueltatzeko lanak ordaintzeko.

Aurreko paragrafoan jasotakoa alde batera utzita, ibiak Ordenantza honetan ezarritako baldintzak betetzen baditu, arau-hausleak epe berean ibi lizentzia eskatu ahal izango du aldez aurretik dagozkion tasen bikoitza ordaindutakoan.

Aipatutako epea lizentziarik eskatu gabe eta espaloia aurreko egoerara bueltatu gabe igaro bada Udal aginteak arau-hausleari 4 €/eguneko isuna ipiniko dio araua haustu duen egun bakoitzeko.

19. artikulua.

Ordenantza honetan bereiztu egingo dira arau-hausteak eta zehapen arin eta larriak.

—Hauste arina izango da aldez aurretiko baimenik gabe espaloia beheratzea, baina geroago baimendutakoa aurreko artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Ibi lizentzia lortzeko ordaindu beharreko prezio publikoaren baliokidea den zigorra ezarriko zaio.

—Hauste larria izango da ordenantza honetan jasotako edozein baldintza ez betetzea, edo hamabost eguneko epean zehar lizentziarik ez eskatu izana edo espaloia aurreko egoerara ez bueltatzea, eta arau-hausleari 4 €/eguneko isuna ipiniko zaio araua haustu duen egun bakoitzeko eta zigortua izango da lizentziaren iraungitzearekin.

20. artikulua.

Hauste eta zehapenen indargabetze epeak larrientzako bi urtekoak izango dira eta sei hilabetekoa arinentzako.

21. artikulua.

Ordenantza honetan aurreikusitako zehapenak ezartzea Alkatearen eskumena izango da eta dagokion zehapen espedientea aldez aurretik tramitatu ostean egingo da.

22. artikulua.

Orain dauden ibien titularrek Ordenantza hau indarrean jarri eta 6 hilabeteko epean lizentzia berritzea eskatu beharko dute, eta aipatutako arauen arabera tramitatuko da.

23. artikulua.

Honako Ordenantza hau testu osoa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan jarriko da indarrean eta Toki Erregimen Oinarriak Arautzeko Legearen 70.2 artikuluan aurreikusitako tramiteak betetzea.