Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ERREZILGO UDALA

Zerbitzu operario plaza bat lehiaketa bidez hornitzeko hautaketa-prozesua: Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, merezimenduak egiaztatzeko epea eta Epaimahai Kalifikatzailearen izendapena.

2023ko urriaren 10eko 2023/151 dekretuaren bidez onartu dira 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdian behin betiko onartu eta baztertuen zerrendak.

Alkatetzaren 2022ko abenduaren 15eko Ebazpenaren bidez, hautaketa-prozesuaren deialdiaren oinarri orokorrak eta espezifikoak onartu ziren.

Kontuan hartuta, 2022ko abenduaren 30ean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 247 zk.an argitaratu zirela Errezilgo udaleko Zerbitzu operario lanpostuari dagozkion oinarri orokorrak eta espezifikoak.

Alkatearen 2023ko uztailaren 14ko 2023/104 Dekretuaren bidez erabaki zen hautaketa prozesuaren onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onartzea eta argitaratzea (2023ko uztailaren 20ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 141. zk). Ondoren, 2023ko abuztuaren 3ko 2023/115 Dekretuaren bidez errore zuzenketa onartu zen (2023ko abuztuaren 9ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 153. zk).

Interesdunek, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, 10 egun balioduneko epea izan zuten behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamazioak jartzeko edo zerrendatik kanpo uztea eragin duten akatsak edo omisioak zuzentzeko.

9. oinarri orokorrean ezarritakoarekin bat etorriz, hautaketa-prozesu horretan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea eta akatsak zuzentzekoa amaituta, Alkatetzak ebazpena emango du onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onesteko. Ezazpen horretan, auto-baremazioaren inprimakian lortutako puntuazio osoa eta alegatutako hizkuntza-eskakizuna ere jasoko dira. Zerrenda horiek beherantz ordenatuko dira, guztizko puntuazioaren arabera, puntuazio handiena duten izangaiei alegatutako merezimenduak egiaztatzeko eskatze aldera (8. eta 10. oinarri orokorrak).

Bestalde, kudeaketa-gomendioa formalizatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatutako hitzarmenaren hirugarren klausulari jarraikiz, hark Epaimahaian parte hartzeko proposatzen dituen pertsonak jakinarazi ditu. Beraz, ebazpen honetan bertan izendatu behar dira, bigarren klausulan eta 17. oinarri orokorrean aurreikusitako betez.            

Horregatik guztiagatik,

EBAZTEN DUT

Lehenengoa.    Errezilgo Udaleko Zerbitzu operario plaza merezimendu-lehiaketa bidez hornitzeko hautaketa-prozesuan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, ebazpen honen I. eranskinean jasotakoa, onestea.        

Bigarrena.    Ebazpen hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengotik hasita 10 egun balioduneko epean parte hartzeko eskaeran alegatutako merezimenduak egiazta ditzatela eskatzea II. eranskinean zerrendatutako izangaiei.

Horretarako, udalaren egoitza elektronikoaren EPE atalean eskuragarri dagoen «Merezimenduak egiaztatzea» inprimaki elektronikoa erabili beharko dute.

Errekerimendu honek ez du aurrez juzgatzen aipatu pertsonek alegatutako merezimenduen egiaztakotasuna, horiek egiaztatzea eta baloratzea Epaimahai Kalifikatzaileari baitagokio.

Oinarrietan aurreikusitakoaren arabera ofizioz egiaztatu ezin diren merezimenduak egiaztatzea eskatuko da bakarrik.

Parte hartzeko beharkizun gisa eskatzen den hizkuntza eskakizuna egiaztatu ez duen eta merezimenduak egiaztatzeko eskatu zaien pertsonek kautela moduan aurkeztuko dituzteko agiriak.              

Hirugarrena.  Ondorengo hauek Epaimahai Kalifikatzaileko kide izendatzea:

Mahaiburua:

Titularra: Ainhoa Iriondo Odriozola; ordezkoa: Asier Coloma Ugartemendia.

Mahaikideak:

Titularra: Ainhoa Gainberri Txintxurreta; ordezkoa: Maria Begoña Alkorta Yarza.

Titularra: Beñat Sardón Quintana; ordezkoa: Ainara Aguirre Jauregui.

Titularra: Gorka Gorostiza Arbulu; ordezkoa: Alicia Etxeberria Urra. IVAPen ordezkariak.

Titularra: Itziar Gallastegi Arregi; ordezkoa: Iratxe Etxebarria Arizmendi. IVAPen ordezkariak euskara-probetarako.     

Idazkaria:

Titularra: Nerea Ibarrola Urraca; ordezkoa: Iñaki Ibarrola Urraca.

Azken bokalak izan ezik, izendatutako gainerakoak Gipuzkoako Foru Aldundiko karrerako funtionarioak dira, A1 azpitaldekoak, eta haiei dagokie merezimenduak baloratzea. 

Laugarrena.  Zerrenda hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udal webgunean argitaratzea.

Ebazpen honen aurka, prozesutik behin betiko baztertutako pertsonek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean Administrazioarekiko Auzien Donostiako Epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hala ere, horren aurretik aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio alkate-lehendakariari, argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Kasu horretan, ezin izango da administrazioarekiko auzi errekurtsorik jarri berraztertzeko errekurtsoa berariaz ebatzi arte edo presuntziozko ezespena gertatu arte. Nolanahi ere, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daitezke.  

Errezil, 2023ko urriaren 10a.—Luis Maria Arzalluz Amenabar, alkatea.   (7608)

DEIALDIA
ADMINISTRAZIO BEREZIA ESKALAKO ZERBITZU BEREZIAK AZPIESKALAKO PLAZA, ZERBITZU OPERARIOA LANPOSTUA HORNITZEKO

I. ERANSKINA

ONARTUEN ETA BAZTERTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA

Onartuen zerrenda:

NAN

Abizenak, izena

Puntuazioa

Hizkuntza eskakizuna

DNI

Apellidos y nombre

Puntuación

Perfil lingüístico

***3614**

APALANZA BERISTAIN, JOSEBA

80,00000

B2

***5198**

OLAIZOLA GORROTXATEGI, XABIER

44,88832

C1

***7970**

ARRIETA CIALCETA, ISIDRO

41,09800

B1

***5866**

ARENAS ALCORTA, IGOTZ

15,77752

C1

 

Baztertuen zerrenda:

NAN

Abizenak, izena

Puntuazioa

Baztertze arrazoiak

DNI

Apellidos y nombre

Puntuación

Causa de exclusión

***3743**

OLAIZOLA AIZPURU, JUAN JOSE

14,56296

15

***3385**

IRIGOIEN JAUREGI, UNAI

00,00000

15

 

15: Ez du hizkuntza eskakizuna betetzen.

Oharrak:

1.    Onarpen zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei aitortzen zaienik hautaketa-prozesuan eskatutako baldintzak betetzen dituztela.

2.    Auto-balorazioak izangaiak bere eskaeran alegatutako eta auto-baloratutako merezimenduen emaitza baino ez du islatzen. Ez du esan nahi puntuazio hori zuzena denik.

II. ERANSKINA

PARTE HARTZEKO ESKAERAN ALEGATUTAKO MEREZIMENDUAK EGIAZTATU BEHAR DITUZTEN IZANGAIAK

 

NAN

Abizenak, izena

Puntuazioa

Hizkuntza eskakizuna

DNI

Apellidos y nombre

Puntuación

Perfil lingüístico

***3614**

APALANZA BERISTAIN, JOSEBA

80,00000

B2

***5198**

OLAIZOLA GORROTXATEGI, XABIER

44,88832

C1

***7970**

ARRIETA CIALCETA, ISIDRO

41,09800

B1

***5866**

ARENAS ALCORTA, IGOTZ

15,77752

C1