Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ASTEASUKO UDALA

2023 urteari dagokion ur-horniduraren eta zaborren tasa ordaintzeko diru-laguntzak emateko deialdia.            
             

Asteasuko Alkate andreak, irailaren 30eko 2024/252 Alkatetza Dekretuaren bidez, besteak beste, aginte-zatian horrela dioen erabakia hartu zuen:

«Lehena.  2023 urteari dagokion ur-horniduraren eta zaborren tasa ordaintzeko diru-laguntzak emateko deialdia onartzea.    

Bigarrena.  Diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak onartzea.

Hirugarrena.Deialdi horri dagokion 4.000,00 €ko gastua onestea.

Gastua aurrekontu-aplikazio hauei lotuko zaio:         
               

4. kapitulua: 03.00.480.231.00.02.2024.

Ura: 2.000,00 €.

Zaborrak: 2.000,00 €.

Laugarrena.  Deialdia eta oinarri arautzaileak argitaratzea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean».

Asteasu, 2024ko urriaren 2a.—Maria Pilar Legarra Cortajarena, alkatea.               (7199)

Ura horniduraren tasa eta zabor bilketa eta ezabaketa tasa ordaintzeko dirulaguntzak emateko oinarriak. 2023ko ekitaldiari dagozkionak.

1. artikulua.    Oinarri arautzaileak.

Diru-laguntza hauek emateko oinarri arautzaile orokorrak honako ordenantza honetan jasota daude:

Diru-laguntzak emateko ordenantza arautzailea (2018/10/15eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean): https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2018/10/15/c1806803.pdf.

Diru-laguntzak emateko ordenantza arautzailearen aldaketa (2022/01/26ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean): https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2022/01/26/c2200120.pdf.

Diru-laguntza hauek Asteasuko Udalaren diru-laguntzen plan estrategikoan (2024/04/12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean) eta I eranskinean jasota daude, kapitulu hauetan:

2. kapitulua Gizarte Zerbitzuak.

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2024/04/12/c2402347.pdf.

https://www.asteasu.eus/documents/1329154/4300179/05+I+Eranskina+Asteasuko+Udaleko+Diru-Laguntzen+Plan+Estrategikoa.pdf/1b88d6f4-1a6c-9541-1f73-fe467ffbdb64?t=1713429131029.

Diru-laguntza hauek konkurrentzia librea/ebaluazio bakoiztua prozeduraren bidez emango dira.

2. artikulua.    Aurrekontu-kredituak.

Diru-laguntza ondoren zehazten diren aurrekontu-kredituei egotziko zaie; eta diru-laguntzen gehienezko zenbatekoak honako hauek dira:

4. kapitulua: 03.00.480.231.00.02.2024.

Ura: 2.000,00 €.

Zaborrak: 2.000,00 €.

Ezarritako diru-partidak ez badu behar besteko saldorik eskaera guztiei erantzuteko, udalak murrizketa bat aplikatu ahal izango dizkie hasieran onartutako kopuruei, hiruko erregela aplikatuz.

3. artikulua.    Xedea.

Araudi zehatz hauen helburua da 2023 urteari dagokion ur-hornidura eta zabor bilketa eta ezabaketa tasa ordaintzeko diru-laguntzak arautzea. Diru-laguntza jasoko dute ondorengo artikuluetan ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten bizikidetza-unitateen titularrek.       
               

4. artikulua.    Onuradun izateko baldintzak.             
               

Diru-laguntzen onuradunek, betiere, Asteasuko Udalaren Diru-laguntzen Arautegiak jasotako baldintzak bete beharko dituzte, eta, horietaz gain, Foru Ogasun, Gizarte Segurantza eta Asteasuko Udalaren zergak eta ordainkizunak egunean dituztela adieraziko dute bere ardurapean.          
               

Betekizun horiez gain, baldintza zehatz hauek bete beharko dituzte:

1.    Asteasun erroldatuta egotea eta bertan benetan bizitzea eskaera aurkezten den datan.

2.    Eskatzailea eta fakturen titularra pertsona bera izatea. Alokairuetan, jabearen izenean badaude, ordainketa eskatzaileak egiten duela justifikatu beharko da.

3.    Bizikidetza-unitate baten kide izatea, baldin eta bizikidetza-unitate horren Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren lan-etekinak (gordinak), Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentak (DBE) eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria (EPO) barne, kide guztienak zenbatuta, ez badituzte oinarri honetan ezarritako mugak gainditzen.

4.    Bizikidetza-unitatearen kide kopurua zehazteko (Gizarteratzeko eta Diru-Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 9. artikulua), erreferentzia gisa hartuko da Biztanleen Udal Erroldan fakturetan adierazitako epeei dagokien informazioa. 
               

5.    10.000 eurotik gorako ondarerik ez izatea, ohiko etxebizitza kontuan hartu gabe ez eta %100aren titulartasuna duten higiezin-ondarerik, zenbaketa honetatik salbuetsiz eskabidearen xede den etxebizitza eta etxebizitzaren eraikin berean dagoen lokala edota garajea.

6.    Asteasuko Udalean inolako zorrik ez izatea.       
               

5. artikulua.    Diruz-lagundutako kopuruak eta diru-laguntzak zehazteko irizpideak.

1.    Diruz lagundu daitekeen zenbatekoa I. eranskineko taulan adierazitako portzentajearekin bat etorriko da, eta jarraian adierazten diren kontzeptuengatiko fakturazioari aplikatuko zaio.

Ordaindu beharreko tasen arabera kalkulatuko da familia-gune bakoitzari dagokion diru-laguntza. Tasa hauek ondoko konzeptuei dagokie:

Ur-hornidura zerbitzuari dagokion kuota finkoa, arazketa, …. (dagokion BEZ kanpo).

Zenbatetsitako kontsumoaren fakturazioa, 10 m kubiko pertsona eta hiru hilabeteko (dagokion BEZa kanpo).

Zabor bilketa tasa.

Fakturen ur kontsumoak ezingo du helbidean erroldatuta dauden pertsona bakoitzeko, 10 m kubiko gainditu hiruhileko bakoitzean. Salbuespen gisa, eta aldez aurretik balorazio teknikoa eta behar bezala justifikatua egonda, Gizarte Zerbitzuek betekizun hori aldatu ahal izango dute.

Diru-laguntzen zenbatekoa ez da inoiz izango borondatezko epealdian ordaindutako zenbatekoa baino handiagoa. Errekarguak, kostak eta interesak ez dute diru-laguntzarik edukiko.
               

2.    Bizikidetza-unitatearen baliabideak zehazteko, eskatzailearen eta aipatutako unitateko gainerako pertsonen baliabide guztiak konputatuko dira, hau da, etekinak nahiz ondarea.        
               

Elkarbizitza Unitateak dituen Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren lan-etekinak (gordinak) kontuan hartuko dira, Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentak (DBE) eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria (EPO) barne, honakoak izan ezik:   
               

Mendekotasun Prestazioak.

Gizarte Segurantzako seme-alabengatik Prestazioak.

Bekak.

Eusko Jaurlaritzako seme-alaben jaiotzagatiko laguntzak.

3.    Bizikidetza-unitate bakoitzerako kontuan izango diren gehienezko errenta-mailak (lan-etekin gordinak) kalkulatuko dira, ekitaldi bakoitzean indarrean dagoen LAGSaren arabera. Eranskin I eko baremoak aplikatuko dira.    
               

4.    Erakunde/administrazio publiko edo pribaturen batek diruz lagundutako fakturen zenbatekoak ez dira diruz lagunduko.    

6. artikulua.    Eskaerak, dokumentazioa eta aurkezteko epea.              

Laguntza eskatzeko horretarako dagoen eskabidea bete beharko da; Udaleko web orrian eskuragarri izango da: (http://www.asteasu.eus/eu/inprimakiak).

Eskabidearen eremu guztiak bete behar dira.

Eskaerak dagokion sarrera-erregistroa emanez egingo dira. Horretarako, Udalak eskaerak egiteko eskura dituen bideetatik edozein erabil daiteke.

Dirulaguntza jasotzeko eskubidea dutela uste duten zergadunek udaletxean aurkeztu beharko dute eskaera, ondorengo agiri hauekin batera:

Familia liburua edota, kasuak kasu, zaintza eta babespea edo tutoretza egiaztatzen duten agiriak.

Banatuta, dibortziatuta edo seme-alaben eta gurasoen harremanekin zerikusia duen beste edozein gai garrantzitsua egonez gero, dagokion epai irmoa.

Ordainduta dauden 2023. urteari dagozkien tasen fakturak eta egiaztagiriak.

Udalak kontsultatu edo jasoko duen informazioa:

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 28. artikuluak ezartzen du interesdunek eskubidea dutela administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egin dituen dokumentuak ez aurkezteko.              

Asteasuko Udalak, Euskadiko Elkarreragingarritasun-nodoaren bidez (edo administrazio eta/edo erregistro publikoen bitarteko telematikoen bidez), Administrazioaren esku dauden interesdunen datuak eta Asteasuko Udalaren administrazio-izapiderako eskatutako beste edozein datu egiaztatuko eta kontsultatuko ditu. Horregatik, elkarreragingarriak izan daitezkeen datuak eskatzeari utziko zaio, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu; kasu horretan, dagozkion datuak edo dokumentuak aurkeztu beharko ditu; aurkeztu ezean, datuak ezkutatzea eta eskatzaileak (edo bizikidetza-unitateak) uko egitea bezala hartuko da, eta horrek prozesutik kanpo uztea ekarriko du automatikoki.         
               

Asteasuko Udalak egiten duen datu pertsonalen trataera legitimatuta dago interes publikoaren izenean edo udalari berari emandako botere publikoen izenean egindako eginkizun bat betetzeko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1 e) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla Asteasuko Udalak egiaztatuko du, administrazio eta/edo erregistro publikoetatik telematikoki jasotzen den informazioaren arabera.         
               

Datuak kontsultatzearen aurka eginez gero, interesdunak eskubide hori balia dezake erregistro elektroniko bidez aurka egiteko eskatuta. Aurka egiteko eskubidea erabiliko diren izapideetan hura izapidetzeko behar den dokumentazio guztia aurkeztu beharko da (Datuak Babesteari buruzko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 21. art.).

Oinarri hauen kasuan, Asteasuko Udalak ondorengo dokumentazioa kontsultatu edo eskatuko die etorkizuneko bizikidetza-unitateko kide guztiei:

Eskatzailearen eta bizikidetza unitateko gainerako kide diren 14 urteko edo hortik gorakoen NAN-NIE identifikazio datuak.           

Asteasuko biztanleen udal-erroldari buruzko informazioa.

Nisae. Kontu-mailari buruzko datuak kontsultatzeko zerbitzua (Foru-ogasunak): kontuaren datuak (IBAN eta banketxearen izena); saldoak eta titulartasun araubide eta ehunekoa.

Nisae. Ondasun higiezinei buruzko datuak kontsultatzeko zerbitzua (Foru-ogasunak): EAEn zein lurralde erkidean kokatutako ondasun higiezinen datuak.

Nisae. Ondare-mailari buruzko datuak kontsultatzeko zerbitzua (Foru-ogasunak): baloreak eta errentak, sozietateetako partaidetzak.

Nisae. Errenta-mailari buruzko datuak kontsultatzeko zerbitzua (PFEZ - Foru-ogasunak): lan-etekin garbi/gordinak.

Eskatzaileak aurkeztutako agiriak osagabeak edo oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen ez dituztela egiaztatzen denean, interesatuari dei egingo zaio hamar laneguneko epean akatsak zuzen ditzan edo beharrezko agiriak aurkez ditzan, eta ohartaraziko zaio hala egingo ez balu, eskaria baliogabetua geratuko dela eta, besterik gabe artxibatu egingo dela, indarrean dagoen araudiari jarraiki.     
               

Eskaera onartua izanda ere, Udalak beharrezkoak dituen argibide eta dokumentuak eska ditzake.

Dirulaguntza eskatze hutsaren ondorioz, onartu egin beharko da dirulaguntza horren emakida arautzen diren oinarriak ezagutzen eta onartzen direla.

Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa (1) izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

7. artikulua.    Prozeduraren instrukzioa.

Eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta udalak dagokion dokumentazioa jaso eta gero, dagozkion txosten teknikoen irizpideak jarraituz, dirulaguntza eman edo ez erabakiko du eskumena duen udal organoak.

8. artikulua.    Interpretazioa.

Asteasuko Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak erabakiko du oinarri hauek interpretatzean sor daitekeen edozein zalantza.          
               

9. artikulua.    Ordezko araudia.

Oinarri hauetan aurre ikusten ez den guztirako, Herri Erakundeei aplikatu beharreko araudiak dioena beteko da, bereziki, Diru-laguntzetarako azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak eta uztailak 21eko 887/2006 Errege Dekretuaz onartutako legeak zehazten duen Arautegiak diotena hartuko dira kontuan; era berean, Diru-laguntzak emateko ordenantza arautzailea (2018/10/15eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean) eta Diru-laguntzak emateko ordenantza arautzailearen aldaketa (2022/01/26ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean) aplikatuko da.

10. artikulua.    Administrazio-bidearen amaiera.

Diru-laguntza ebazteko egintzak amaiera ematen dio administrazio-bideari.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatzen denarekin bat, ebazpen horren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Udal honetako Alkate andreari, hilabeteko epean, jakinarazpena jasotzen denetik kontatzen hasita. Edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Administrazioarekiko Auzien Donostiako Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 19/2013 Legearen arabera.   
               

11. artikulua.    Jakinarazteko edo argitaratzeko bideak.

Prozedura honetatik eratorritako jakinarazpenak, prozeduraren ebazpena barne, udal egoitza elektronikoan (www.asteasu.eus) argitaratuko dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1. artikuluan ezarritakoarekin bat.              
               

12. artikulua.    Datuen babesa.

Abenduaren 6ko 3/2018 legeak, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoak batetik, eta Datu Pertsonalen babesa eta pertsona fisikoen zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren Erregelamenduak (UE 2016/679) bestetik, ezarritakoari jarraiki, dirulaguntza eskaeretatik lorturiko datu guztiak Asteasuko udalak bildu eta tratatuko ditu eskabidea egoki bideratzeko helburuarekin. Datuak tratatzeko, berriz, Asteasuko udalak ziurtatzen du segurtasun neurri egoki guztiak hartu dituela, eta horretarako langileak trebatu dituela horien pribatasuna bermatzeko, galera ekiditeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko, baimendu gabe ez sartzeko edota ez galtzeko eta horrekin batera, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko araudia betetzeko.   
               

*  Agiria sinatu aurretik, irakurri datuen tratamenduari buruzko informazioa.

Tratamenduaren helburua eta legitimazioa: Gizarte laguntzekin lotuta dauden eskaera eta espedienteak kudeatzea, Euskadiko Toki-Erakundei buruzko 2/2016 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea, eta Euskadiko Gizarte Zerbitzuen abenduaren 5eko 12/2008 Legean jasotakoarekin bat.

Eskubideak: Interesdunek beraien datuak atzitu ahal izango dituzte, eta datuak zuzentzeko eskatu; eta, hala badagokio, datuak ezabatzeko, datuei aurka egiteko edo tratamendua murrizteko.

Tratamenduaren arduraduna: Asteasuko Udala; CIF: P2001500D; Lege Zaharren enparantza, z/g; 20159 Asteasu, Gipuzkoa.

Datuak babesteko ordezkaria: P3RSEUS CIBERSEGURIDAD, S.L. dpd@p3rs.eus.

Jarduera-tratamenduak: www.asteasu.eus/eu/datu-pertsonalen-babesa.

Datu pertsonalen tratamendua legitimatuta dago interes publikoaren izenean edo Asteasuko Udalari emandako botere publikoen izenean egindako misio bat betetzean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1.e) artikuluan jasotako baldintzetan. Interesdunek eskubidea dute administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egin dituen dokumentuak ez aurkezteko. Asteasuko Udalak dokumentu horiek kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu, interesduna horren aurka agertu ezean. Oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla Asteasuko Udalak egiaztatuko du, administrazio eta/edo erregistro publikoetatik telematikoki jasotzen den informazioaren arabera. Datuak kontsultatzearen aurka eginez gero, interesdunak eskubide hori balia dezake erregistro elektroniko bidez aurka egiteko eskatuta.

Asteasuko Udalak, Euskadiko Elkarreragingarritasun-nodoaren bidez (edo administrazio eta/edo erregistro publikoen bitarteko telematikoen bidez), Administrazioaren esku dauden interesdunen datuak eta Asteasuko Udalaren administrazio-izapiderako eskatutako beste edozein datu egiaztatuko eta kontsultatuko ditu. Horregatik, elkarreragingarriak izan daitezkeen datuak eskatzeari utziko zaio, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu; kasu horretan, dagozkion datuak edo dokumentuak aurkeztu beharko ditu; aurkeztu ezean, datuak ezkutatzea eta eskatzaileak (edo bizikidetza-unitateak) uko egitea bezala hartuko da, eta horrek hautaketa-prozesutik kanpo uztea ekarriko du automatikoki.    

Aurka eginez gero, interesdunak bere aurka egiteko arrazoiak justifikatu beharko ditu (Datuak Babesteko 2016/679 Erregelamenduaren (EB) 21; hori udal egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen aurka egiteko (OPO) inprimaki orokorraren bidez egingo da (http://www.asteasu.eus/eu/inprimakiak).

Informazio gehiago nahi baduzu (www.asteasu.eus/eu/datu-pertsonalen-babesa) egoitza elektronikoko Izarea Pertsonaleko Datuak Babesteari eta Segurtasunari buruzko Politikaren atala kontsultatu.

I ERANSKINA / ANEXO I

L.G.S. / S.M.I.

 

Bizikidetza unitatea

Unidad convivencial

LGS edo <

SMI o <

LGS + % 10

SMI + 10 %

LGS + % 20

SMI + 20 %

LGS + % 30

SMI + 30 %

LGS + % 40

SMI + 40 %

LGS + % 50

SMI + 50 %

LGS + % 60

SMI + 60 %

(%)

(%)

(%)

(%)

(%)

(%)

(%)

1-2

100

75

50

25

-

-

-

3

100

100

75

50

25

-

-

4

100

100

100

75

50

25

-

5

100

100

100

100

75

50

25

6

100

100

100

100

100

75

50

7

100

100

100

100

100

100

75

8 edo +

8 o +

100

100

100

100

100

100

100

L.G.S.: Lanbidearteko Gutxieneko Soldata

S.M.I.: Salario Mínimo Interprofesional