GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
DIPUTATU NAGUSIA
Estrategia Zuzendaritza Nagusia
Dirulaguntzak ematea, Etorkizuna Eraikiz - Misioak 2023 programaren dirulaguntza lerrokoak.
Diputatu nagusiak ondoko foru dekretua eman du 2023ko abuztuaren 17ko datarekin:
2023ko ekainaren 13ko Diputatuen Kontseiluaren Erabaki bidez onartu ziren elikadura jasangarriaren eta mugikortasun berriaren misioetara bideratutako proiektu berritzaileak finantzatzeko dirulaguntza lerroaren oinarri arautzaileak Etorkizuna Eraikiz - Misioak 2023 programaren esparruan. Halaber, dirulaguntza horiek emateko 2023ko deialdia onartu zen, eta 900.000,00 euroko gastua baimendu zen.
Oinarrietan ezartzen denez, laguntza hauek elkarrekiko lehia sistemaren bidez izapidetu dira. Era berean, kontuan hartuta laguntzak jaso ahal izateko baldintzak eta betebeharrak, baita horiek baloratzeko ezarritako irizpideak ere, 9. oinarrian aurreikusitako Batzorde Ebaluatzaileak deialdiaren ebazpen proposamena prestatu du.
10.1. oinarri orokorrean ezarritakoarekin bat etorriz, diputatu nagusi honi dagokio deialdia erabakitzeko eskumena.
Bestalde, 10.2. oinarriak eta Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1, b) artikuluak ezarritakoari jarraituz, deialdi honen ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du, eta jakinarazpena egintzat ulertuko da lege ondorio guztietarako, hura argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Era berean, argitaratze horrekin bete egiten da dirulaguntzei publizitatea emateko obligazioa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 17.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Hori guztia dela eta, diputatu nagusiak
EBATZI DU
Lehenengo. Ematea jarraian adierazten diren dirulaguntzak, elikadura jasangarriaren eta mugikortasun berriaren misioetara bideratutako proiektu berritzaileak finantzatzeko dirulaguntza lerroaren 2023. urteko deialdiari dagozkionak, Etorkizuna Eraikiz - Misioak 2023 programaren esparruan. Horretarako, 900.000,00 euro xedatuko dira zerrendan azaltzen diren entitate onuradunen alde, zehazten diren zenbateko partzialengatik eta aurrekontuko kontu sail hauen kargura:
Espedientea Expediente Entitate onuraduna Entidad beneficiaria Proiektua Proyecto Puntuak Puntos Gastu diruz lagungarria Gasto subvencionable Dirulaguntza Subvención Kontu sailak Partidas 2023-LAB4-003-01 Kaiku Corporacion Alimentaria SL Impacto ambiental del sector lácteo y sus alternativas vegetales 77,5 101.051,05 € 60.626,05 € 1.0120.200.470.00.06.2023: 28.406,72 € 5.0120.200.470.00.06.2024: 32.219,33 € 2023-LAB4-004-01 Asociación Cluster de Alimentación de Euskadi Gastrofood: desarrollo de nuevas soluciones culinarias 82,5 82.079,04 € 63.097,59 € 1.0120.200.481.00.29.2023: 36.060,50 € 5.0120.200.481.00.29.2024: 27.037,09 € 2023-LAB4-006-01 Opegui Itsasotik mahaira 75,0 50.701,72 € 34.701,72 € 1.0120.200.481.00.29.2023: 13.238,38 € 5.0120.200.481.00.29.2024: 21.463,34 € 2023-LAB4-009-01 Orloga SA Circularpreb 70,0 146.124,23 € 71.965,39 € 1.0120.200.470.00.06.2023: 60.518,28 € 5.0120.200.470.00.06.2024: 11.447,11 € 2023-LAB4-010-01 Landaola Bertako barazkien kontsumitzaileak ezagutzen 70,0 66.803,73 € 42.803,73 € 1.0120.200.481.00.29.2023: 11.252,62 € 5.0120.200.481.00.29.2024: 31.551,11 € 2023-LAB4-011-01 Instituto del Queso SL YoGOE4Life 72,5 86.928,30 € 65.675,30 € 1.0120.200.470.00.06.2023: 34.675,09 € 5.0120.200.470.00.06.2024: 31.000,21 € 2023-LAB4-014-01 Zubigune Fundazioa Gestión inteligente de la producción de hidrogeno 75,0 83.156,65 € 64.164,65 € 1.0120.200.481.00.29.2023: 40.320,31 € 5.0120.200.481.00.29.2024: 23.844,34 € 2023-LAB4-020-01 Zubigune Fundazioa Smart farming: ekoizpen jarduera aurreratuen ikerketa 77,5 83.718,13 € 63.468,13 € 1.0120.200.481.00.29.2023: 25.606,80 € 5.0120.200.481.00.29.2024: 37.861,33 € 2023-LAB4-021-01 Askora Plus SL Alimentación 2023: La alimentación escolar 75,0 66.577,77 € 60.524,97 € 1.0120.200.470.00.06.2023: 22.391,77 € 5.0120.200.470.00.06.2024: 38.133,20 € 2023-LAB4-029-01 Algaloop Modelo de depuración y valorización de purines porcinos 87,5 75.707,74 € 57.707,74 € 1.0120.200.470.00.06.2023: 25.455,50 € 5.0120.200.470.00.06.2024: 32.252,24 € 2023-LAB4-030-01 Eurogap Reflexión, investigación de mercado y promoción del Primer Sector 75,0 109.994,54 € 65.494,54 € 1.0120.200.470.00.06.2023: 33.932,42 € 5.0120.200.470.00.06.2024: 31.562,12 € 2023-LAB4-031-01 Osoigo Sl Plataforma digital de consumo sostenible y local - Elikaera 75,0 121.414,81 € 66.152,76 € 1.0120.200.470.00.06.2023: 36.636,77 € 5.0120.200.470.00.06.2024: 29.515,99 € 2023-LAB4-033-01 Wimbi Technologies SL Parada SPX 75,0 83.151,60 € 63.151,60 € 1.0120.200.470.00.06.2023: 24.306,36 € 5.0120.200.470.00.06.2024: 38.845,24 € 2023-LAB4-037-01 Hispavista SL Bertako Uzta eta Arrantza informazioa zerbitzua - Uzta 72,5 146.823,53 € 38.285,33 € 1.0120.200.470.00.06.2023: 17.292,25 € 5.0120.200.470.00.06.2024: 20.993,08 € 2023-LAB4-038-01 Aiara Soluciones SL Solución inteligente de redes y aparcamientos de bicicletas 70,0 55.933,70 € 31.008,70 € 1.0120.200.470.00.06.2023: 17.503,97 € 5.0120.200.470.00.06.2024: 13.504,73 € 2023-LAB4-039-01 Artzai Gazta Elkartea Queserías sostenibles en Gipuzkoa: Ekopack Gazta 82,5 93.773,96 € 51.171,80 € 1.0120.200.481.00.29.2023: 22.402,26 € 5.0120.200.481.00.29.2024: 28.769,54 €
Bigarren. Jarraian aipatzen den eskaera ez onartzea, ez duelako betetzen 2.2 oinarrian ezarritako baldintza, alegia, parte hartzeko eskabideak batera edo taldean aurkeztu behar direla:
Espedientea Expediente Eskatzailea Solicitante Proiektua Proyecto 2023-LAB4-026-01 CIFP Usurbil LHII Cómo fomentar la movilidad activa entre los estudiantes de Formación Profesional
Hirugarren. Jarraian aipatzen diren eskaerak ezestea, ez dutelako lortu 6. oinarri espezifikoan aurreikusitako gutxieneko puntuazioa (70 puntu):
Espedientea Expediente Eskatzailea Solicitante Proiektua Proyecto Puntuak Puntos 2023-LAB4-002-01 Centro Formación Administración y Hosteleria SL Agro green gastrokomunitatea 32,5 2023-LAB4-005-01 Agour Berri SL Larresneki 65,0 2023-LAB4-007-01 Auzo Lagun, S. Coop Gipupro 60,0 2023-LAB4-008-01 Labore Txingudi Elkartea Elikadura bidasoan: atzo, gaur eta bihar 47,5 2023-LAB4-013-01 Enkoa System SL Behitalde 60,0 2023-LAB4-016-01 Lurgintza N. Koop. Mimoz 55,0 2023-LAB4-017-01 Bertatik Elikatuz SL Tokiko ekoizpena bertatik elikatuz 52,5 2023-LAB4-018-01 Gaztagune SL Gaztaguneren etorkizuna eraikiz 65,0 2023-LAB4-019-01 Nekazaritza Ekologikoa Bultzatzeko Bio-Lur Gipuzkoa Elkartea Hausnar. Gipuzkoako esnetarako behi eta ardien trantsizio ekologikorako ibilbide iraunkorrak 65,0 2023-LAB4-024-01 Lurgintza N. Koop Hankak lurrean 45,0 2023-LAB4-025-01 UPV/EHU Materiales sostenibles y activos para el sector del envasado de alimentos 65,0 2023-LAB4-027-01 Daniel Lasa Echegoyen Landanolo - Elaboración de bebidas sin alcohol de gran perfil sensorial. 55,0 2023-LAB4-028-01 Basatxerri S. Coop Euskal baserriko txerria sagardotegietara 65,0 2023-LAB4-032-01 Biziola S. Coop. Biziola herriz herri: eskala jauzia banaketan oinarrituz 65,0 2023-LAB4-034-01 Xh Digital Health Uvesco vibes 55,0 2023-LAB4-035-01 Biziola S. Coop. Uztabizi: Goierriko elikagai ekoizpena aktibatuz produktu berrikuntzaren bitartez 65,0 2023-LAB4-036-01 Basque Center For Macromolecular Design And Engineering - Po Desarrollo de terapias sostenibles para el control de la mastitis bovina en establecimientos lecheros de Gipuzkoa 60,0 2023-LAB4-040-01 Bilibin Circular Tokiko elikagaiak bultzatuz 55,0
Foru dekretu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesatuek foru dekretu honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete Donostiako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, argitalpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
Hala ere, interesatu partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko diputatu nagusi honi, argitalpenaren biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.
Donostia, 2023ko abuztuaren 18a.—Idazkari teknikoa, ez dagoenez, Mikel Ulazia Etxabe, Lege Aholkularitzako atalburua.
(6253)
