GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
DIPUTATU NAGUSIA
Estrategia Zuzendaritza Nagusia
Dirulaguntzak ematea, elikadura jasangarriaren eta mugikortasun berriaren misioetara bideratutako proiektu berritzaileak finantzatzeko dirulaguntza lerrokoak, Etorkizuna Eraikiz - Misioak 2024 programaren esparruan. 2024ko deialdia.
Diputatu nagusiak ondoko foru dekretua eman du 2024ko abuztuaren 7ko datarekin:
Diputatuen Kontseiluaren 2024ko ekainaren 4ko Erabaki bidez onartu ziren elikadura jasangarriaren eta mugikortasun berriaren misioetara bideratutako proiektu berritzaileak finantzatzeko dirulaguntza lerroaren oinarri arautzaileak Etorkizuna Eraikiz – Misioak 2024 programaren esparruan. Halaber, dirulaguntza horiek emateko 2024ko deialdia onartu zen, eta 750.000,00 euroko gastua baimendu zen.
Oinarrietan ezartzen denez, laguntza hauek elkarrekiko lehia sistemaren bidez izapidetu dira. Era berean, kontuan hartuta laguntzak jaso ahal izateko baldintzak eta betebeharrak, baita horiek baloratzeko ezarritako irizpideak ere, 9. oinarrian aurreikusitako Batzorde Ebaluatzaileak deialdiaren ebazpen proposamena prestatu du.
10.1. oinarri orokorrean ezarritakoarekin bat etorriz, diputatu nagusi honi dagokio deialdia erabakitzeko eskumena.
Bestalde, 10.2. oinarriak eta Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1, b) artikuluak ezarritakoari jarraituz, deialdi honen ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du, eta jakinarazpena egintzat ulertuko da lege ondorio guztietarako, hura argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Era berean, argitaratze horrekin bete egiten da dirulaguntzei publizitatea emateko obligazioa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 17.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Hori guztia dela eta, diputatu nagusiak
EBATZI DU
Lehenengo. Ematea jarraian adierazten diren dirulaguntzak, elikadura jasangarriaren eta mugikortasun berriaren misioetara bideratutako proiektu berritzaileak finantzatzeko dirulaguntza lerroaren 2024. urteko deialdiari dagozkionak, Etorkizuna Eraikiz - Misioak 2024 programaren esparruan. Horretarako, 747.586,43 euro xedatuko dira zerrendan azaltzen diren entitate onuradunen alde, zehazten diren zenbateko partzialengatik eta aurrekontuko kontu sail hauen kargura.
Horretarako, aldez aurretik, gastuaren baimena doitzen da, honela:
—2024. urtekoa: 297.586,43 €.
1.0120.200.445.00.13.2024: 31.400,00 €.
1.0120.200.470.00.01.2024: 194.484,59 €.
1.0120.200.481.00.01.2024: 71.701,84 €.
—2025. urtekoa: 450.000,00 €.
5.0120.200.445.00.13.2025: 44.887,12 €.
5.0120.200.470.00.01.2025: 292.709,74 €.
5.0120.200.481.00.01.2025: 112.403,14 €.
Espedientea Expediente Entitate onuraduna Entidad beneficiaria Proiektua Proyecto Puntuak Puntos Gastu diruz lagungarria (€) Gasto subvencionable (€) Dirulaguntza (€) Subvención (€) Kontu sailak Partidas 2024-LAB4-001-01 Euskal Herriko Unibertsitatea / Universidad del País Vasco Gipuzkoa nodal 100,0 78.500,00 76.287,12 1.0120.200.445.00.13.2024: 31.400,00 € 5.0120.200.445.00.13.2025: 44.887,12 € 2024-LAB4-004-01 Artzai Gazta Elkartea Estructuras de envase sostenibles para el sector quesero de Gipuzkoa 72,5 73.360,27 44.083,80 1.0120.200.481.00.01.2024: 12.388,92 € 5.0120.200.481.00.01.2025: 31.694,88 € 2024-LAB4-005-01 Codesyntax SL Sostenibilidad alimentaria: aprender a ser más sostenibles a través de la gamificación 82,5 139.171,96 77.539,68 1.0120.200.470.00.01.2024: 27.633,32 € 5.0120.200.470.00.01.2025: 49.906,36 € 2024-LAB4-007-01 Bertatik Elikatuz SL ElikaLAB: Bertan ekoitzi, bertan kontsumitu 70,0 47.165,95 33.190,90 1.0120.200.470.00.01.2024: 16.870,00 € 5.0120.200.470.00.01.2025: 16.320,90 € 2024-LAB4-008-01 Mikel Ayala Gabilondo Cent-food: acercamiento de las personas consumidoras jovenes al producto local 75,0 57.542,65 46.586,76 1.0120.200.470.00.01.2024: 17.920,00 € 5.0120.200.470.00.01.2025: 28.666,76 € 2024-LAB4-009-01 Landaola Sagarberritzen: presente y el futuro de la manzana de consumo autóctona 70,0 76.568,48 62.218,42 1.0120.200.481.00.01.2024: 26.080,00 € 5.0120.200.481.00.01.2025: 36.138,42 € 2024-LAB4-010-01 Instituto del Queso SL Adolescencia y alimentación saludable. ¿Mision imposible? 70,0 60.968,56 50.488,21 1.0120.200.470.00.01.2024: 19.806,06 € 5.0120.200.470.00.01.2025: 30.682,14 € 2024-LAB4-016-01 Lotura S.Coop. Ecobox 70,0 93.019,36 75.395,12 1.0120.200.470.00.01.2024: 24.579,47 € 5.0120.200.470.00.01.2025: 50.815,65 € 2024-LAB4-017-01 Lurgintza Nekazal Kooperatiba Mimoz 70,0 58.836,52 48.533,52 1.0120.200.470.00.01.2024: 24.304,18 € 5.0120.200.470.00.01.2025: 24.229,35 € 2024-LAB4-018-01 Fund. Centro de Tecnologías de Interacción Visual y Comunic. DonostiaMOB 70,0 107.570,98 77.802,76 1.0120.200.481.00.01.2024: 33.232,92 € 5.0120.200.481.00.01.2025: 44.569,84 € 2024-LAB4-021-01 Eurogap SL Smart & Automated Rural Mobility 70,0 99.422,20 77.650,87 1.0120.200.470.00.01.2024: 30.000,00 € 5.0120.200.470.00.01.2025: 47.650,87 € 2024-LAB4-022-01 Kuik Code Diseño y construcción de una herramienta digital para la medición de residuos en hostelería 82,5 96.762,64 77.809,27 1.0120.200.470.00.01.2024: 33.371,56 € 5.0120.200.470.00.01.2025: 44.437,71 €
Bigarren. Jarraian aipatzen diren eskaerak ezeztatzea 6. oinarrian aurreikusitako gutxieneko puntuazioa (70 puntu) ez lortzeagatik:
Espedientea Expediente Eskatzailea Solicitante Proiektua Proyecto Puntuak Puntos 2024-LAB4-002-01 Askora Plus S.L. Alimentación 2024: La transición del ecosistema escolar hacia hábitos de alimentación y consumo sostenible 35,0 2024-LAB4-003-01 Centro Internacional de Cultura Contemporánea S.A. Food+Hack+Lab: etorkizuneko elikadura jasangarriak 45,0 2024-LAB4-006-01 HENASE MUSKIL Nekazal eskola, Inklusio, berrikuntza eta eraldaketa soziala sustatzeko espazioa 57,5 2024-LAB4-011-01 Zubigune Fundazioa Cerveza circular: Transformación sostenible del bagazo y levadura de cerveza 60,0 2024-LAB4-013-01 Zubigune Fundazioa InnovaAgri: Impulsando la Sostenibilidad en la Agricultura a través de la Innovación 50,0 2024-LAB4-014-01 Oñatiko Udala Oñatiko elikadura jasangarrirako Elikadura Mahaia 52,5 2024-LAB4-015-01 Iparlat Tecno, S.L. Proceso integral y de economía circular para la producción de proteína alternativa e ingredientes de valor a partir de un subproducto vegetal (okara) 40,0 2024-LAB4-019-01 Asociación Clúster de Movilidad y Logística de Euskadi Parada SPX - Connect 65,0 2024-LAB4-023-01 Ekolio biohondakinen kudeaketa Desarrollo de dulce de manzana de economía circular y sostenible 30,0
Hirugarren. HBaliogabetzea baimendutako 2.413,57 euroko soberako kreditua, 1.0120.200.445.00.13.2024 aurrekontu partidaren kontura egindakoa.
Foru dekretu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesatuek foru dekretu honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete Donostiako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, argitalpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
Hala ere, interesatu partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko diputatu nagusi honi, argitalpenaren biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.
Donostia, 2024ko abuztuaren 7a.—Juan José de Pedro Alonso, Diputatu Nagusiaren Alorraren idazkaria. (6007)
