Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
3
TOKI ADMINISTRAZIOA

DEBABE UDAL EUSKALTEGIEN
MANKOMUNITATEA

2022ko Lan Eskaintza Publikoa

Lehendakariaren 2022ko ekainaren 14ko Ebazpenaren bidez, Debabe Mankomunitatearen 2022ko Lan Eskaintza Publikoa onartzea erabaki zen.

Lan kontratuko langileak:

Plaza: Irakaslea.

Taldea: A2.

Hizkuntz eskakizuna: 4 TG.

Plaza hutsen kopurua: 2.

Sarbide sistema: Librea.

Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio-bideari. Erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio erabakia hartu zuen organoari, hilabeteko epean, edo zuzenean aurkaratu ahal izango da, 2 hilabeteko epean, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian. Hala ere, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkeztu ahal izango da.

Elgoibar, 2022ko ekainaren 14a.—Maialen Gurrutxaga Uranga, lehendakaria.       (4027)