GIPUZKOAKO FORU
ALDUNDIA
EKONOMIA SUSTAPENEKO,
LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA
Fellows Gipuzkoa
Programa talentudunak erakartzeko eta eusteko. 2016ko deialdia. Akatsen
zuzenketa.
«Fellows Gipuzkoa
Programa talentudunak erakartzeko eta eusteko» 2016ko deialdian akats bat
aurkitu da. Deialdi hau eta programaren oinarriak apirilaren 22ko dataz,
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren
75. zenbakian argitaratu dira, beraz, zuzendu egin behar da:
3. oinarriko azken
parrafoan:
— Esaten duen lekuan:
Hiru urteko
gehieneko epe horrekin erreferentzia egiten zaio ikerlari bat Fellows Gipuzkoa
Programaren kargura finantzatuta egongo den gehieneko denborari. Denbora
horren barruan sartzen da bai talentudunak erakartzeko ekintzaren kargura
finantzatutako denbora, bai deialdi honen aurretik Fellows Gipuzkoa
Programaren kargura finantzatutako denbora.
— Esan behar du:
Hiru urteko
gehieneko epe horrekin erreferentzia egiten zaio ikerlari bat Fellows Gipuzkoa
Programa honen kargura finantzatuta egongo den gehieneko denborari. Denbora
horren barruan sartzen da talentudunak erakartzeko ekintzaren kargura finantzatutako
denbora.
Donostia, 2016ko
apirilaren 27a.—Alfonso Acarreta Rodríguez, idazkari teknikoa. (2913)
