Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA

Fellows Gipuzkoa Programa talentudunak erakar­tzeko eta eusteko. 2016ko deialdia.

«Gipuzkoako Foru Aldundiak, etapa berri honetan, eta gaur egun­go testuinguruan, helburu estrategiko hau jarri dio bere buruari: susperraldi ekonomikoari eustea. Horretarako, 2015-2019ko Kudeaketa Plan Estrategikoaren barruan, Ekonomia Susper­tzeko Plana diseinatu eta abiarazi du.

Gipuzkoak, azken urteotan, bere eredu sozioekonomiko propioa garatu du, eta horri esker, pixkanaka, krisia gaindi­tzen ari da. Une honetan, etorkizunera begiratu behar dugu, eta datozen urteotan hainbat erronkari egin behar diegu aurre. Etorkizuneko erronka horiek guztiak gaindi­tzeko, gure Lurraldeak jadanik badituen oinarriak baliatu behar ditugu, eta aurrera egin. Eta eredu lehiakorrago baterako bidean enpresekin batera aurrera egiteko, kalitateko enplegua sortuz, nahitaezkoa da gure gazteak teknologiarik aurreratuenetan prestatuta egotea eta beharrezko ezagu­tzak eduki­tzea, enpresek aukera izan dezaten balio eran­tsi handiagoa eskain­tzeko. Izan ere, kalitateko enplegua ekarriko du halako per­tso­nak eduki­tzeak: gai direnak ezagu­tza berria eta enpresa berriak sor­tzeko, eta ahalmena dutenak gizartea zerbi­tzu aurreratuz horni­tzeko.

Ildo horretatik, nazioartean bikaintasuneko prestakun­tza duten per­tso­nak Gipuzkoako ikerketa taldeetan sar­tzeak aberastasuna ekarriko lioke halako taldeak bil­tzen dituen entitateari. Talentua erakar­tzeak, beraz, aukera emango die Gipuzkoako ikerketa taldeei, entitateei eta gizarteari, etekina atera diezaioten iker­tzaile horien ezagu­tza aurreratuari, eta, horri esker, lan dinamika berriak sortuko dira.             

Gipuzkoako Foru Aldundiak, 2000. urtean, Fellows Gipuzkoa Programa jarri zuen mar­txan, Donostia International Physics Center Fundazioarekin (DIPC) sinatutako hitzar­menaren bidez. Hitzar­men horrek jarraipena izan du, 2015 arte. Programa horren xedea zen oro har euskal jatorrikoak izanik nazioartean garran­tzia duten ikerketa taldeetan doktoratu ondorengo formazioa jaso duten ikerlariak erakar­tzea. Hala, urte horietan, Gipuzkoako Foru Aldundiak, programa horren bitartez finan­tzatu izan ditu DIPC zentroko ikerkun­tza lerroetan lan egin duten iker­tzaileak. 

2013an, bestalde, ­antzeko hitzar­men bat sinatu zen Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroarekin (Ezagu­tza­ren, Garunaren eta Hizkun­tza­ren Ikerketarako Euskal Zentroa).

Oraingo asmoa da jarduera hori zabal­tzea, Gipuzkoan bikaintasuneko ikerketan ari­tzen diren zentro guztietara zabaldu ere. Horregatik proposa­tzen da «Fellows Gipuzkoa» Programa berri hau, Gipuzkoako Zien­tzia, Teknologia eta Berrikun­tza Sareko zentro guztietara irekita dagoena.

Beraz, programa honetan, hau proposa­tzen da: nazioarteko goi mailako prestakun­tza izanik, hala nahi duten iker­tzaileak, Gipuzkoako entitateren bateko ikerketa talde batean sar­tzea.            

Iker­tzaileak Euskal Herrira itzul­tzea errazteko, eta jarduerari zen­tzua emango dion egonkortasun bat emateko, ain­tzat hartuko da iker­tzaileak lotura bat izan dezan Gipuzkoako lurraldearekin. Ain­tzat hartuko da, orobat, iker­tzaileak egin behar duen lana 2020ko Zien­tzia, Teknologia eta Berrikun­tza Planean koka­tzea, baita lan horretatik aurreikusten diren emai­tzak ere. 

Asmoa da iker­tzaile horiek pixkanaka sar­tzea euskal sisteman. Dena dela, onenak erakar­tze­kotan, egonkortasuna eskaini beharra dago. Horregatik eskatuko da, diru lagun­tzak jaso ahal izateko, entitateak konpromisoa har dezala iker­tzailea 3 urtean eduki­tzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiak, ahal den neurrian, eta aurrekontu baliabideen arabera, kontratazio hori kofinan­tza­tzen jarraituko luke, hala badagokio, helburua baita programa honetan proposa­tzen diren ekin­tzen bitartez talentuari eustea.

Foru Aldunditik sustatu nahi den politika horizontaletako bat da emakumeen eta gizonen artean benetako berdintasuna berma­tzea eta, horregatik, indarrean dago Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako II Foru Plana 2012-2020, berdintasunaren arloko politika publikoen jarduketa esparrua ezar­tzen duena. Ikerketa eta garapen arloan, gaur egun oraindik, askoz emakume ­gutxiagok lan egiten dute gizonek baino (% 33 emakume iker­tzaile, 2014an, Gipuzkoan). Gipuzkoan ikerketaren eta garapenaren arloan emakumeen presen­tzia areago­tzeko helburuarekin, Programa honetan kontuan hartuko da genero oreka, eta bereziki baloratuko da programan sar­tzen den ikerlaria emakumea izatea.

Hortaz, «Fellows Gipuzkoa» Programarekin lortu nahi dena da Gipuzkoara talentua erakar­tzea eta bertan eustea, Gipuzkoan iker­tzen duten zentro eta uniber­tsi­tateei lagunduz nazioarteko prestakun­tza duten iker­tzaileak kontrata ditza­ten. Horrela, bada, gure ikerketa taldeak sendotu egin nahi dira, eta aurrera egin nahi da helburu honetan: Gipuzkoa punta-puntako eskualde gisa koka­tzea I+G arloan, eta, hori oinarri hartuta, ezagu­tza sor­tzea, enpresei euskarri bat emateko, kalitateko enplegua sor dezaten, eta maila goreneko zerbi­tzu ­batzuk eskain­tzea ahalbidetu dezaten, helburu hori lortu nahi baitu Gipuzkoako Ekonomia Susper­tzeko Planak.

Horregatik, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuak proposatuta, eta gaiaz hitz egin ondoren, Diputatuen Kon­tseiluak.

ERABAKI­TZEN DU

Lehenengo.  Onar­tzea «Talentudunak erakar­tzeko eta eusteko Fellows Gipuzkoa Programa» izeneko diru lagun­tzen oinarri arau­tzaileak, erabaki honen I. eranskinean jasota daudenak.               

Bigarren.  Onar­tzea diru lagun­tzen 2016ko deialdia, erabaki honen II. eranskinean jasota dagoena.              

Hirugarren.  418.618 euroko gastua baimen­tzea deialdi hau gauza­tzeko, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorretarako kontu-sail hauen kargura:              

1.0420.200.781.00.01.2016: 178.618 €.

5.0420.200.781.00.01.2017: 240.000 €.

Baimendutako gastua handitu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak, diru lagun­tza ematea eba­tzi baino lehen. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.              

Laugarren.  Erabaki honen bidez onar­tzen diren oinarri arau­tzaileek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen diren egunean sortuko dituzte ondorioak.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amai­tzen du. Erabaki honen aurka, administrazioarekiko auzi errekur­tsoa aurkez dezakete interesdunek, zuzenean, Donostiako administrazioarekiko auzietako epaitegietan. Horretarako, bi hilabeteko epea dute, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraz­ter­tzeko hautazko errekur­tsoa aurkezteko Diputatuen Kon­tseiluari, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekur­tso­rik aurkeztu harik eta berrazter­tze­koaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iri­tzi­tako beste edozein errekur­tso aurkez daiteke».

Donostia, 2016ko apirilaren 20a.—Alfonso Acarreta Rodríguez, idazkari teknikoa. (2715)

I. ERANSKINA

Talentudunak erakar­tzeko eta eusteko fellows Gipuzkoa programaren oinarri arau­tzaileak.

1. oinarria.  Diru lagun­tza­ren xedea.

Oinarri hauek arau­tzen dituzten diru lagun­tzen xedea da nazioarte mailan garran­tzia duten ikerketa taldeetan doktoratu osteko formazioa jaso duten iker­tzaileak Zien­tzia, Teknologia eta Berrikun­tza­ren Euskal Sarearen Gipuzkoako zentroetan sar­tzen lagun­tzea.

2. oinarria.  Entitate onuradunen baldin­tzak.

2.1.  Ondorengo atalean aipa­tzen diren entitateek jaso ahalko dituzte oinarri hauetan erregulatutako lagun­tzak, baldin eta ez bazaie 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/07 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzkoak, 12. artikuluan ezarritako debekuetatik bat bera ere ego­tzi.

Aurreko paragrafoan aipatutakoa egiazta­tzeko, enpresa eska­tzaileak eran­tzu­kizuneko aitorpena aurkeztu behar du Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuan.

2.2.  Oinarri arau­tzaile hauetan ezarritako lagun­tzen onuradun izango dira Zien­tzia, Teknologia eta Berrikun­tza­ren Euskal Sarean dauden erakundeak (2015eko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuak arautua).

2.3.  Entitate onuradunak irabazi asmorik gabeko erakundeak izango dira eta Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokatuta egongo dira.

3. oinarria.  Diruz lagundutako jarduerak.

Diru lagun­tzak erabiliko dira iker­tzaileak kontrata­tzeko gastuak osorik edo zati batean finan­tza­tzeko, programa honetan aurreikusitako bi ekin­tze­tarako:

a)  Talentudunak erakar­tzea: Ekin­tza honen bidez, na­zioarte mailako formazioa duten per­tso­nak erakarri nahi ditugu entitate onuradunen jardun esparruetan proiektuak gauza­tzeko, eta gero, hurrengo fase batean, EAEko ikerketa talderen batean sar­tzeko. Iker­tzaile horiek baldin­tza hauek beteko dituzte: doktoreak izango dira, eta doktoratu osteko formazioan arituak, dagokien esparruan nazioarte mailako garran­tzia duen ikerketa talde batean.

Iker­tzailea kanpotik erakarri dela ulertuko da baldin eta azken hiru urteetan ez badu 6 hilabete baino gehiagoz lan egin Euskal Herrian.

b)  Talentudunei eustea: Ekin­tza honen bidez jarraipena eman nahi zaie, gehienez hiru urtez, Fellows Gipuzkoa Programaren bidez lagundu diren ikerlariei, ikerketa talde batean sartu arte.

Hiru urteko gehieneko epe horrekin erreferen­tzia egiten zaio ikerlari bat Fellows Gipuzkoa Programaren kargura finan­tza­tuta egongo den gehieneko denborari. Denbora horren barruan sar­tzen da bai talentudunak erakar­tzeko ekin­tza­ren kargura finan­tza­tutako denbora, bai deialdi honen aurretik Fellows Gipuzkoa Programaren kargura finan­tza­tutako denbora.

4. oinarria.  Eskaerak aurkezteko modua eta epea.

4.1.  Entitateek eskaera bana aurkeztuko dute, egingo dituen jarduera guztiak jasoko dituena.

4.2.  Eskaeraren instan­tzia eta eran­tsi­tako dokumentazioa modu elektronikoan, informatikoan edo telematikoan aurkeztuko dira, ahal bada eta haien izaerak aukera ematen badu, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoi­tza elektronikoaren bitartez (https://www.gfaegoi­tza.eus), diru lagun­tzen atarira sartuta.      

Internet bidezko aurkezpena, 2010eko irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretuak, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilpena arau­tzen duenak aurreikusitako eran gauzatuko da.

4.3.  Dena den, eskaerak eta deialdian eska­tzen den gainon­tzeko dokumentazioa, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren erregistroan eta Gipuzkoako Foru Aldundiko erregistroan (Gipuzkoa plaza zk.g. Donostia) aukez daiteke, baita 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 38.4. artikuluan aipa­tzen dituen bideak eta lekuak erabilita ere.      

4.4.  Eskaerak aurkezteko epea deialdian ezarriko da.           

4.5.  Entitate eska­tzaileek ez dituzte aurkeztu behar eskaerak tramita­tzeko, organo eskudunak jadanik badituen agiriak, 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeko 35.f) xedatutakoaren arabera. Horregatik bada, agiri bakoi­tza non eta zein organo edo bulegotan aurkeztu zen edo eman zen adierazi behar da eskaera inprimakian, non eta ez diren bost urte baino gehiago igaro delako agiriari dagokion prozedura amaitu zenetik. Dokumentazio hori eskura­tzea guztiz ezinezkoa denean, agiriok beste modu batera aurkezteko edo, bestela, baldin­tzak beste modu batera egiazta­tzeko eska diezaioke eska­tzaileari organo eskudunak.    

4.6.  Eskaeran edo eskaerarekin batera aurkeztu behar den dokumentazioan identifikazioko datuak ez badira jarri, aka­tsak egin badira edo osatu gabe ­utzi badira, Departamentuak eska­tzaileari oker dagoena 10 eguneko epean zuzendu dezan eskatuko dio, 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 71.1 artikuluan ezarritakoari jarraiki, eta adieraziko zaio ezen hori egiten ez badu, eskaeran ­atzera egin duela ulertuko dela, aipatutako legearen 42.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Era berean, departamentuak beharrezko­tzat ­jotzen dituen argibideak eta agiri gehigarriak eska ­ditzake eskaerak balora­tzeko.

5. oinarria.  Emateko prozedura.

5.1.  Diru lagun­tzak, deialdi eta hautapen-prozedura bakarrean emango dira, lehia bidezko konkurren­tzian.

5.2.  Lagun­tzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, deialdi publikoaren bidez, aurreko atalean aipa­tzen dena. Deialdia organo eskumendunak onartuko du eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

6. oinarria.  Balorazio irizpideak.

6.1.  Talentudunak erakar­tzeko ekin­tzak hauta­tzeko, ho­nako balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan:              

a)  Ikerlariari lotutako irizpideak: gehienez ere 30 puntu.       

— Nazioarteko formazioa: nazioarteko zentroetan egindako egonaldiak baloratuko dira, eta kontuan hartuko dira egonaldiaren iraupena eta iker­tzailearekin lan egin duen ikerketa taldearen kalitatea. Gehienez ere 6 puntu.

— Argitalpenak: aldizkari indexatuetan argitaratutako artikuluak, liburuetako kapituluak, liburuak eta abar baloratuko dira, eta baita ere kongresu eta bilera zientifikoetan egindako aurkezpenak eta txos­tenak. Gehienez ere 6 puntu.

— Proiektuak: Europako, nazioarteko, estatu mailako nahiz eskualde mailako finan­tza­zioa lortu duten proiektuetan parte hartu izana baloratuko da. Gehienez ere 6 puntu.

— Beste merezimendu ­batzuk: enpresekin egindako elkarlan proiektuak, patenteak eta erabilgarritasun-ereduak baloratuko dira, eta baita ere spin-off izenekoak abian jar­tzen parte hartu izana. Iker­tzaileak lortutako bekak ere baloratuko dira. Gehienez ere 6 puntu.

— Gipuzkoarekiko lotura: iker­tzaileak Lurraldearekiko duen harremana baloratuko da. Gehienez ere 4 puntu.

— Iker­tzailea emakumea bada bi puntu gehiago emango dira.

b)  Iker­tzailea sartuko den ikerketa taldearen lanari lotutako irizpideak: gehienez ere 20 puntu.     

— Helburuak eta lanaren plangin­tza. Aurreikusten diren helburuen irismena eta dagokion ikerketa lerroaren garran­tzia baloratuko dira. Bestalde, Euskadi 2020 Zien­tzia, Teknologia eta Berrikun­tza Planaren barruan duen kokapena baloratuko da. Azkenik, baloratuko da, baita ere, aurkeztutako lan plana egoki­tzen den proposatutako helburuetara, eta plan hori errealista den. Gehienez ere 10 puntu.

— Aurreikusitako emai­tzak. Argitalpenak, kongresuetan egiten diren aurkezpenak, patenteak, spin-off-ak, proiektuetan parte har­tzea, elkarlana eta ikerketan lortuko dela aurreikusten den beste edozein emai­tza, nahiz emai­tza horien garran­tzia eta eragin sozioekonomiko eta teknologikoa. Gehienez ere 10 puntu.

c)  Ikerlaria sartuko den lan-taldeari lotutako irizpideak: gehienez 20 puntu.

— Taldea osa­tzen duten kideen kopurua eta profila. Baloratuko da ea orekarik dagoen doktore kopuruaren, doktoratu aurreko ikerlari kopuruaren, bekadun kopuruaren eta lagun­tzaile kopuruaren artean. Genero oreka dagoen ere baloratuko da. Gehienez ere 8 puntu.

— Taldeak lortu dituen emai­tzak. Baloratuko dira inpaktua duten aldizkarietan argitaratu dituen artikuluak, Europako eta nazioarteko proiektuetan parte hartu izana, konkurren­tzian lortu duen finan­tza­zioa, lortu dituen patenteak, abian jarritako spin-off-ak eta enpresekin ezarritako kontratuak. Nazioarteko elkarlana eta sareetan parte har­tzea ere baloratuko dira. Gehienez ere 12 puntu.

d)  Entitateari lotutako irizpideak: gehienez 30 puntu.

— Tamaina: Entitateak ikerlaria kontrata­tzeko egingo duen ahalegina eta kontratazioaren inpaktua baloratuko dira. Gehienez ere 6 puntu.

— Ikerlaria sartuko den ikerketa taldearen garran­tzia entitatearen barruan. Baloratuko dira taldeko kide kopurua eta taldearen tamaina, beste taldeekin konparatuta, nahiz taldeak lan­tzen duen ikerketa ildoaren garran­tzia, eta zentroaren ildo estrategikoekiko egokitasuna. Gehienez ere 8 puntu.

— Entitatearen emai­tzak. Aurreko apartatuan taldearen emai­tzei buruz zehazten diren puntuak baloratuko dira hemen ere, baina entitateei dagokienez kasu honetan. Gehienez ere 8 puntu.

— Iker­tzailea finan­tza­tzeko aukera. Baloratuko da zein aukera dagoen, behin programa honek estal­tzen duen epea amaitu ondoren, ikerlaria entitatearen kargura edo beste iturrien bidez manten­tzeko. Gehienez ere 8 puntu.

6.2.  Talentua eusteko jarduketek lehentasuna izango dute, talentua erakar­tze­koen aurretik. Talentua eusteko eskaeren arteko hautaketa ondorengo balorazio irizpideen arabera egingo da:

— Balorazioaren %80 lortuko da por­tzen­taje hau aplikatuz ikerlaria Fellows Gipuzkoa Programan sartu zen unean lortutako balorazioari, bigarren urtez aurkezten diren ikerlarien­tzat, edo aurreko urtean lortutako balorazioari, hirugarren urtez aurkezten diren ikerlarien­tzat.

Irizpide honen arabera 80 puntu lortuko dira gehienez.

— Aurreko aldian zenbateraino bete diren ezarrita zeuden helburuak eta lan plana. Gehienez 20 puntu.

Deialdi honen aurreko Fellows Gipuzkoa Programatik datozen iker­tzaileen kasuan, lehenengo urtean 6.1 oinarriaren arabera lortutako balorazioa aplikatuko da.     

6.3.  50 puntu baino ­gutxiago lor­tzen duten jarduketei ez zaie lagun­tza­rik emango.

6.4.  Talentua erakar­tzeko lagun­tza eskuratu ahal izateko, entitate eska­tzaileak konpromiso bat hartu behar du: kontratatutako ikerlaria ­gutxienez 3 urtez mantenduko duela.               

Talentua eusteko jarduketen kasuan, eta oinarri hauek argitaratu aurreko Fellows Gipuzkoa programatik datozen ikerlarien kasuan, konpromiso bera hartuko da, baina 3 urteko epe hori zentroan sartu zen unetik kalkulatuko da.             

7. oinarria.  Finan­tza­zioa.

7.1.  Emango diren diru lagun­tzak Gipuzkoako Lurralde Historikoko aurrekontu orokorren kargura finan­tza­tuko dira. Deialdian ezarriko da zein aurrekontu kredituren kargura finan­tza­tuko diren diru lagun­tzak.        

8. oinarria.  Diru lagun­tzen zenbatekoa.

8.1.  Diru lagun­tza zenbatekoa izango den erabaki­tzeko, kontuan hartuko da erakunde eska­tzaileak aurkeztutako dokumentazioa, batetik, eta aurrekontu bitartekoak eta oinarri hauetan dauden balorazio irizpideak, bestetik.

8.2.  Erakunde eska­tzaileak aurkeztutako aurrekontua (edo ondoren egindako aldaketak), diru lagun­tza kopurua zehazteko eredu­tzat erabiliko da. Diru lagun­tza jarduera kostuaren por­tzen­taje bat izango da eta diru lagun­tza­ren kopurua guztira ezingo da izan hasieran emandakoa baino handiagoa.  

8.3.  Ikerlaria kontrata­tzeak eragindako gastuen %100 arte finan­tza­tuko da, gehienez ere 50.000 eurorekin lehenengo kontratazio urtean; %80 arte bigarren urtean, gehienez ere 40.000 eurorekin; eta %70 arte hirugarren urtean, 35.000 eurorekin gehienez.

8.4.  Diru lagun­tza inoiz ez da diruz lagundutako jardueraren kostu osoa baino gehiago izango.

8.5.  Lehentasuna emango zaie talentua eusteko ekin­tzei. Beraz, lehendabizi talentua eusteko eskaerei eran­tzungo zaie. Eskaera horiei guztiei eran­tzun eta oraindik aurrekontua baldin badago, talentua erakar­tzeko ekin­tzei helduko zaie.

9. oinarria.  Prozedura antolatu eta izapide­tzeko eskumena duen organoa.

9.1.  Berrikun­tza Teknologikoko eta Internazionalizazioko Zerbi­tzua izango da prozedura abian jarriko duen organoa.

9.2.  Aurkeztutako eskaerak aztertu eta balora­tzeko, ondorengo kideek osatuko duten Balorazio ­Batzorde bat eratuko da:         

— Berrikun­tzako zuzendari nagusia.

— Berrikun­tza Teknologikoko eta Internazionalizazioko zerbi­tzu­burua.

— Berrikun­tza Teknologikoko eta Internazionalizazioko Zerbi­tzuko teknikari bat.

— Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko idazkari teknikoa edo haren ordezkoa.

9.3.  Aurkezten diren eskaerak egoki balora­tzeko, aholkulari­tzako zerbi­tzuak eta txos­ten teknikoak eska ­ditzake batzor­deak.

10. oinarria.  Eskaerak ebaztea.

10.1.  Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lu­rralde Orekako Departamentuko diputatuak eba­tziko du diru lagun­tzak ematea edo ez.          

10.2.  Diru lagun­tza­ren ebazpena edo ukapena bakarka jakinaraziko zaio eska­tzaile bakoi­tzari. Hala ere, diru lagun­tzak ematen dituen organoak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko ditu emandako diru lagun­tzak, 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzkoak, 17. artikuluan ezarritako baldin­tze­tan.

10.3.  Deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita sei hilabeteko epean ez bada berariazko ebazpenik jakinarazi, eskaera eze­tsi egin zaiola ulertuko da.

11. oinarria.  Onuradunen betebeharrak eta konpromisoak.

11.1.  Diru lagun­tzak onartuz gero entitate onuradunak behartuta gera­tzen dira Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzkoak, 13. artikuluan, eta, oinarri arau­tzaile hauetan ezarrita dauden beharretara.

11.2.  Hedapen neurriei dagokienez, diruz lagundutako jardueraren informazio, publizitate eta propaganda guztian bermatuko da hizkun­tza ez dela modu sexistan erabiliko eta, ahal den neurrian, euskararen erabilera berma­tzeko moduan egingo da. Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankide­tza adieraziko da.               

12. oinarria.  Beste diru lagun­tza ­batzuekin duten bateragarritasuna edo bateraezintasuna.

12.1.  Oinarri arau­tzaile hauetan ematen diren diru lagun­tzak jaso ondoren, bateragarriak izango dira Estatuko, Europar Batasuneko nahiz nazioarteko beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatuk xede bererako eman ditza­keen beste diru lagun­tza, lagun­tza, diru sarrera edo baliabideak, betiere, xedearen kostua gaindi­tzen ez bada eta kontuan hartuta beste diru lagun­tza ­batzuen araudi erregula­tzaileak gai honi buruz ezarritakoa.

12.2.  Entitate onuradunak oinarri arau­tzaile hauen babesean emandako diru lagun­tze­kin bateragarri den beste diru lagun­tza­ren bat lor­tzen badu, modu frogagarrian jakinarazi beharko dio diru lagun­tza ematen duen organoari.

13. oinarria.  Diru lagun­tzen ordainketa.

13.1.  Diru lagun­tzen entitate onuradunen izaera ikusita (irabazi asmorik gabeko entitateak eta ikerketa lanetara bideratuak), proiektuak hasi ahal izateko dagoen diru lagun­tzen beharra kontuan hartuta, eta gaur egungo diru arazoak ikusita, oso zaila da epe ertain eta luzerako ekimen eta proiektuak gauza­tzea. Beraz, aurrerakinaren beharra zuritu ondoren eta ikerlariaren kontratazioa justifikatu ondoren eta beti ere aurrekontu bitartekoak badaude, diru lagun­tza aldez aurretik ordaindu daiteke.

Gainon­tzeko kopurua jardueraren amaieran eta 14.2. oinarrian ezarritako kontu zuri­tzailea aurkeztean ordainduko da.

13.2.  Ez dira ordainketak egingo zerga betebeharretan eta gizarte seguran­tza­koetan egunean egon arte, 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzkoak, bere 32.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz. Horregatik, ordainketa egin baino lehen aurkeztu behar den dokumentazio zurigarriaren barruan egiaztagiri eguneratuak sartuko dira. Dokumentazio horren ordez, organo kudea­tzaileari emandako baimena aurkez daiteke, kasu bakoi­tzean eskumena duen administrazioak dagozkion datuak laga­tzeko.

14. oinarria.  Diru lagun­tza­ren justifikazioa.

14.1.  Entitate onuradunak astebeteko epean zuritu beharko du, urteko deialdian ezarri den ekin­tza buka­tzeko azken egunetik hasita, diruz lagundutako jarduera egin duela eta, halaber, jarduera horrek eragindako gastuak zuritu beharko ditu.

14.2.  Kontu zurigarriak ondorengo dokumentazioa jasoko du:

— Ikerlariak egin duen lana eta lortu diren emai­tzak justifikatuko dituen memoria.

— Memoria ekonomiko bat, ikerlaria kontrata­tzeak entitate onuradunaren­tzat izan duen kostua justifikatuko duena. Ondorengo agiriak jasoko ditu:

a)  TC1 eta TC2 agiriak, nominen kopiak eta diruz lagundu den ikerlariaren kontratuaren kopia.

b)  Diruz lagundutako jarduera finan­tzatu duten beste sarrera edo lagun­tzen zerrenda, zenbatekoa eta jatorria bilduko dituena.

14.3.  Diru lagun­tza zuri­tzeko epean ez bada aurreko puntuan ager­tzen den dokumentazioa aurkezten, beste 15 eguneko epean aurkez dezan eskatuko dio erakunde onuradunari organo eskudunak. Beste epe horretan ez bada eskatutako dokumentazioa aurkezten, diru lagun­tza kobra­tzeko eskubidea galduko da eta hasiera emango zaio jasotakoa itzul­tzeko 16. oinarrian jakinarazten den prozedurari.               

14.4.  Diru lagun­tza­ren erakunde onuradunak lau urteko epean gorde egin behar ditu diruz lagundutako jarduera egin dela eta jasotako fun­tsak erabili direla egiazta­tzen duten agiriak. Egiaztagiriak aurkezteko erakunde onuradunak duen epea amai­tzen denean hasiko da lau urteko beste epe hori.      


14.5.  Oinarri honetako 2. puntuan adierazten den dokumentazioa aurkezten denean, dagozkion egiaztapenak egingo ditu espedientea izapide­tzen duen organoak.

Egiaztapen horren ondorioz atera­tzen bada kostu suben­tzionagarriak ez duela justifika­tzen onartu zen diru lagun­tza, edo diru lagun­tza zuri­tzeko baldin­tzak ez direla osorik edo neurri batean bete, edo ez direla diru lagun­tza­ren helburuak bete, interesatuari gorabehera horren berri emango zaio eta egindako egiaztapenaren emai­tzak jakinaraziko zaizkio, eta, aldi berean, hasiera emango zaio diru lagun­tza kobra­tzeko eskubidea galdu dela aitor­tzeko prozedurari eta, hala badagokio, 16. oinarriaren arabera diru lagun­tza osorik edo neurri batean itzu­larazteko prozedurari.

15. oinarria.  Ebazpena alda­tzea.

15.1.  Onuradunek suben­tzioa ematen duen organoari, suben­tzionatutako jarduera egiteko epea amaitu aurretik, finkatutako epeak, emandako zenbatekoaren murrizketa, jardueran sar­tzen diren ekin­tzen edo aurrekontuaren kontu sailen aldaketa dakar­tza­ten emateko ebazpenaren aldaketak eskatu ahal izango dizkiote, eta, aldaketa horiek ez-ustekoak edo jarduketaren xede onerako beharrezkoak oinarri­tzat hartutako gorabeherengatik direnean baimenduko dira, betiere, suben­tzioaren xedea edo helburua alda­tzen ez bada eta hirugarrenei kalterik egiten ez bazaie. Ez da estimazio izaerako jardueraren aurrekontuko kon­tzep­tuetan izandako aldaketengatiko eskaerarik aurkeztu beharko.

15.2.  Suben­tzioa ematen duen organoak ofizioz emateko ebazpena aldatu ahal izango du, aldez aurretik erakunde interesatuari entzu­naldia emanda eta fun­tsak aplikatu aurretik, suben­tzioa emateko kontuan hartutako baldin­tzen aldaketak lortu nahi den interes publikoa lor­tzea erago­tzi edo zail­tzen dutenean eta erakunde onuradunari kalte ekonomikorik sor­tzen ez zaizkionean.

15.3.  Suben­tzioaren onuradunak justifikazioan suben­tzioa emateko kontuan hartutako baldin­tzen aldaketak izan direla adierazten duenean, hain zuzen ere, adierazitakoari jarraituz, ebazpenaren aldaketa eragin ahal izanik, onartu baino lehen, aldez aurretiko administrazio baimenik gabe, suben­tzioa ematen duen organoak aurkeztutako justifikazioa onartu ahal izango du, beti ere, onarpen horrek hirugarrenen ­batzuen eskubideen kalterako ez bada.             

16. oinarria.  Ez-bete­tzeak eta itzul­ketak.

16.1.  Onuradunak ez badu bete­tzen oinarri arau­tzaile hauetan, 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauan eta gainon­tzeko araudi aplikagarrian ezarrita dauden baldin­tze­takoren bat, lagun­tza jaso­tzeko eskubidea galduko du erabat edo neurri batean, eta jasotakoa ­itzuli beharko du osorik edo neurri batean, aipatutako foru arauaren 35. artikuluan xedatutakoaren arabera legozkiokeen berandu­tza interesekin batera, eta, eran­tzu­kizunak eskatuko zaizkio, aipatutako foru arauaren 49. artikuluan eta ondorengoetan xedatutakoaren arabera.               

16.2.  Bete gabe ­utzi dena mailaka­tzeko, propor­tzio­nal­tasunaren irizpideak erabiliko dira, eta irizpide horiek organo instruktoreak balioe­tsiko ditu, egindako lanen arabera onuradunak proiektua zer neurritan burutu duen eta zenbateko diru lagun­tza jaso duen kontuan hartuta.

16.3.  Proiektuaren bideragarritasunagatik edo izaeragatik, edo behar bezala zuritutako bestelako arrazoiengatik ezingo balitz lana bukatu edo aurrera jarrai­tzea komeniko ez balitz, diru lagun­tza bukatu­tzat eman eta eten ahal izango da, bi aldeen artean adostuta.

16.4.  Borondatezko itzul­keta­tzat ­jotzen da onuradunak diru lagun­tza ematen duen organoak eskatu gabe egiten duena.        

Itzul­tzeko prozedura hasteko, ida­tzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako foru diputatuari, eta bertan, datu hauek sartu behar ditu, nolanahi ere:

— Entitatearen izena eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

— Ordezkariaren izen-abizenak eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

— Borondatezko itzul­keta egiteko arrazoien azalpena.               

— Tokia eta data.

— Sinadura.

Ida­tzi horrekin batera, agiri bat aurkeztu behar du egiazta­tzeko itzul­keta egin dela deialdiak zehaztutako finan­tza-erakundearen kontu zenbakian.             

Borondatezko itzul­keta gerta­tzen denean, dagozkion berandu­tza interesak kalkulatuko ditu diru lagun­tza ematen duen organoak.

17. oinarria.  Diru lagun­tzen programaren ebaluaketa eta jarraipena.

Proiektuen egiaztagiriak aurkezteko epea bukatu, dokumentazioa aztertu eta diru lagun­tzak eman ondoren, jardueraren azken txos­tena egingo da eta, bertan, lehenengo emai­tzak jaso­tzeaz gain, gomendioak eta hobe­tzeko proposamenak jasoko dira, hurrengo deialdietarako edo lagun­tza programetarako baliagarriak izan daitezke eta. 

18. oinarria.  Araubidea.

Oinarri hauetan ezarritakoaz gain, diru lagun­tza hauei honakoa aplikatuko zaie: Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Araua; hori gara­tzeko Erregelamendua (2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuak onartu zuena); eta diru lagun­tzako gaian aplikagarria den gainerako araudia.

Estatuak Ikerketa eta Garapenari eta Berrikun­tzari ematen dizkion Markoaren Batzor­dearen Komunikazioaren 2.1.1 artikuluari jarraikiz (2014/C 198/01, Europar Batasuneko Egunkari Ofizialak argitaratua, C 198, 2014ko ekainaren 27a), oinarri hauetako lagun­tze­tan ez da aplikatuko Europar Batasuneko Fun­tzionamenduaren Tratatuaren 107.1 artikuluak dioena, lagun­tzok jarduera ez ekonomikoei emango bai­tzaizkie. 

II. ERANSKINA

Fellows Gipuzkoa Programa talentudunak erakar­tzeko eta eusteko. 2016ko deialdia.

1.  Finan­tza­zioa.

1.1.  Deialdi honetako diru lagun­tzen kopurua guztira 418.618 eurokoa izango da, Gipuzkoako Lurralde Historikoko 2016. urteko aurrekontuetan horrela banatuta:      

— 178.618 euro, aurrekontuko 1.0420.200.781.00.03. 2016 kontu sailaren kargura.

— 240.000 euro, aurrekontuko 5.0420.200.781.00.03. 2017 kontu sailaren kargura.

Baimendutako gastua handitu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak, diru lagun­tza ematea eba­tzi baino lehen. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.              

2.  Eskaerak aurkezteko epea.

2.1.  Entitateek eskaerak aurkeztu ahal izango dituzte, lagun­tzen programaren bigarren oinarrian zehaztutako baldin­tzak bete­tzen badituzte.

2.2.  Eskaerak aurkezteko epea deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den egunean hasiko da eta 2016ko maia­tza­ren 27an bukatuko da, 12:00etan.     

3.  Jarduerak hasteko epea.

Talentudunak erakar­tzeko jarduerak diruz lagun­tzeko 2016ko mar­txo­aren 31tik aurrera hasiko dira.

Talentudunei eusteko jarduerak berriz, diruz lagun­tzeko 2015eko abenduaren 1etik hasiko dira.

4.  Jarduera gauza­tzeko epea.

Ikerlari bakoi­tza­ren kontratazio gastuak urte betez diruz lagunduko dira, 8.3 oinarrian jarritako zenbatekoak kontutan hartuz.

Suben­tzionatutako jarduerak 2017ko irailaren 30a baino lehen bukatuko dira.

5.  Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

a)  Eran­tzu­kizun aitorpena, eranskinean edo bide telematikoz egindako eskaeran dagoen ereduari jarraituz, 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzkoak, 12. artikuluan ezarritako onuradun izaera lor­tzeko ezein debekurik ez izatearena.      

b)  Egiaztagiri administratibo positiboa, organo eskudunak emandakoa, egunean dagoela zerga betebeharretan eta Gizarte Seguran­tza­koetan ziurta­tzen duena. Aipatu den dokumentazioaren ordez, aurkez daiteke eska­tzaileak organo kudea­tzaileari emandako berariazko baimena datu horiek administrazioetatik zuzenean lor­tzeko.  

c)  Halakorik izanez gero, eska­tzaileak edozein administraziori edo estatu zein nazioarte mailako entitate publiko nahiz pribaturi eskatutako edo haiengandik eskuratutako diru lagun­tzen, sarreren edo baliabideen adierazpena, eskatutakoekin bateraezinak diren diru lagun­tzak jaso­tzen dituena. 

d)  Zien­tzia, Teknologia eta Berrikun­tza­ren Euskal Sarean egiaztatuta egotearen zuriketa.

e)  Entitateak diru lagun­tza eska­tzen dueneko denboraldian, iker­tzailea kontrata­tzeko aurreikusitako aurrekontua.

f)  Kontratatuko den iker­tzailearen CVa, 6.1.a) oinarrian ezar­tzen diren balora­tzeko irizpideak adierazten dituena.

g)  Iker­tzailea sartuko den edo sartuta dagoen ikerketa taldeak egingo duen lanaren memoria, 6.1.b) oinarrian ezar­tzen diren balora­tzeko irizpideak adierazten dituena.            

h)  Iker­tzailea sartuko den edo sartuta dagoen ikerketa taldearen memoria, 6.1.c) oinarrian ezar­tzen diren balora­tzeko irizpideak adierazten dituena.

i)  Diru lagun­tza eska­tzen duen entitatearen memoria, 6.1.d) oinarrian ezar­tzen diren balora­tzeko irizpideak adierazten dituena.

6.  Eskaerak erabaki­tzeko epea eta jakinarazpena.

Diru lagun­tza emateko ala uka­tzeko ebazpena eta horren jakinarazpena egiteko gehienezko epea 6 hilabetekoa izango da, deialdia argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita.

Departamentuak bakarka eska­tzaile bakoi­tzari jakinaraziko dio, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzeaz gain, 2007ko mar­txo­aren 27ko Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzkoak, 17. artikuluan ezarritakoari jarraituz.      

7.  Borondatezko itzul­keta.

Onuradunak borondatezko ­itzul¬keta egin nahi badu, ida­tzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako foru diputatuari 16.4 oinarrian zehazten den moduan. Ida­tzi horrekin batera, agiri bat aurkeztu behar du egiazta­tzeko itzul­keta ES73 2095 0611 09 1061070594 kontuan egin duela.