GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
2106/2026 Foru Agindua, urriaren 8koa, Tolosaldeko Mankomunitateak eta Tolosako hiltegi eskualdetarraren gestiorako udalerrien Mankomunitateak osatutako elkarteko Idazkaritza lanpostua metatzeari buruzkoa.
2026ko urriaren 8an Lurralde Oreka Berdeko Departamentuko foru diputatuak, Gobernantza Departamentuko gaiez arduratzen denak, irailaren 30eko FDE - DN - 2026 - 0250 Foru Dekretu-Ebazpenaren arabera, honako agindu hau eman du:
Maiatzaren 29ko 1114/2026 Foru Aginduaren bidez (2026ko ekainaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 108. zk.), baimena eman zitzaion Lizartza-Orexa elkarteko idazkari-kontuhartzaileari: Tolosaldeko Mankomunitateak eta Tolosako hiltegi eskualdetarraren gestiorako udalerrien Mankomunitateak osatutako elkarteko Idazkaritza lanpostuari dagozkion funtzioak metaketa araubidean betetzeko Tolosaldeko Mankomunitatean, araudiak lehenesten dituen eraren baten bidez edo bitarteko funtzionarioaren izendapenaren bidez bete arte.
Orain, 2026ko urriaren 7an aurkeztutako lehendakariaren data bereko idatziaren bidez, Tolosako hiltegi eskualdetarraren gestiorako udalerrien Mankomunitateak eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari ezen bere mankomunitatean Idazkaritza lanpostuaren eginkizunak metatzeko baimena eman diezaiola funtzionario horri berari.
Tolosaldeko Mankomunitateak eta Tolosako hiltegi eskualdetarraren gestiorako udalerrien Mankomunitateak osatutako elkarteko Idazkaritza lanpostua (hirugarren mailakoa) gaikuntza nazionaleko Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetakoa da; eta, beraz, funtzionario eskala horren araubide juridikoa ezartzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuak xedatutakoari jarraikiz bete behar da.
Metaketa mota honetako lanpostuak aldi baterako betetzeko sistemetako bat da, martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 50. artikuluan arautzen dena. Artikulu horretan xedatzen denez, metaketa egiteko beharrezkoak dira, metatu behar duen toki erakundearen eskaeraz gain, funtzionario interesdunaren adostasuna eta horrek lan egiten duen toki erakundearen aurretiazko aldeko txostena.
Horri dagokionez, 2026ko urriaren 7ko idatziaren bidez, Lizartzako eta Orexako alkateak eta Eneko Maioz Ganboa ados agertu dira metaketa horrekin.
Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio proposatutako izendapena egitea, ondorengo arau hauetan ezarritakoari jarraikiz: Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 92 bis artikuluaren 7. zenbakia eta bigarren xedapen gehigarria; martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria; eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen hamahirugarren xedapen iragankorra.
Horiek horrela, Gobernantza Departamentuaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko urriaren 1eko 33/2024 Foru Dekretuak 1.1.g) artikuluan, eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzko uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauak 40.2.f) artikuluan emandako ahalmenez baliatuz, foru diputatu honek
EBAZTEN DU
Baimena ematea Lizartza-Orexa elkarteko idazkari-kontuhartzaile Eneko Maioz Ganboari: Tolosaldeko Mankomunitateak eta Tolosako hiltegi eskualdetarraren gestiorako udalerrien Mankomunitateak osatutako elkarteko Idazkaritza lanpostuari (hirugarren mailakoari) dagozkion funtzioak metaketa araubidean bete ditzan, araudiak lehenesten dituen eraren baten bidez edo bitarteko funtzionarioaren izendapenaren bidez bete arte.
Foru agindu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesdunek foru agindu honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete Donostiako Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalean, jakinarazpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko foru diputatu honi, jakinarazpenaren biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hala eginez gero, ezin izango da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu berraztertzekoa berariaz ebatzi edo ezesten den arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.
Hau guztia denen jakinaren gainean jartzen da.
Donostia, 2026ko urriaren 9a.—Alicia Echeverría Urra, Departamentuko idazkari teknikoa. (6724)
