Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
3
TOKI ADMINISTRAZIOA

LIZARTZAKO UDALA

Lizartzako Hiri-antolamenduko Plan Orokorraren hasierako onarpena jendaurrean jartzea.

Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 90.3 artikuluan eta lurralde antolamendurako planak eta Hirigintza-antolamenduko tresnak onartzeko prozedurak arautzen dituen martxoaren 24ko 46/2020 Dekretuaren 26.5 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, 2026ko uztailaren 28an Lizartzako Udalbatzak honako onartu zuen:          

Lehenengoa.    Lizartzako udalerriko Hirigintza Antolamenduaren Plan Orokorraren hasierako onarpena jendaurrean jartzea bi hilabeteko epean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ostean.

Bigarrena.    Pleno horretan, lizentzien emakida bi urtez eteta erabaki zen hirigintza araubidea aldatzea dakarten eremuetan.  

Hirugarrena.    Iragarkia argitaratzea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, lurraldean hedapen handiena duen egunkarietako batean, eta udal webgunean (www.lizartza.eus).

Lizartza, 2026ko irailaren 2a.—Iñaki Azpiroz Beldarrain, alkatea.            (5803)