Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
3
TOKI ADMINISTRAZIOA

LIZARTZAKO UDALA

Lizartzako Hiri-antolamenduko Plan Orokorraren hasierako onarpena jendaurrean jartzea.

Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 90.3 artikuluan eta lurralde antolamendurako planak eta Hirigintza-antolamenduko tresnak onartzeko prozedurak arautzen dituen martxoaren 24ko 46/2020 Dekretuaren 26.5 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, alkateak 7/2024 Dekretuaren bidez, martxoaren 13koa, honako hau ebatzi du:       

Lehenengoa.    Lizartzako udalerriko Hirigintza Antolamenduaren Plan Orokorraren hasierako onarpena jendaurrean jartzea bi hilabeteko epean, 2026ko abuztuaren 24tik 2026ko urriaren 24 arte.

Bigarrena.    Iragarkia argitaratzea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, lurraldean hedapen handiena duen egunkarietako batean, eta udal webgunean (www.lizartza.eus).

Espedientea eta planoak webguneko iragarki taulan argitaratuta daude.

Lizartza, 2026ko abuztuaren 19a.—Iñaki Azpiroz Beldarrain, alkatea.    (5611)