Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
7
BESTE BATZUK

GIPUZKOAKO UR KONTSORTZIOA

Lizartza

Iragarkia

Lizartza herriko zergadun guztiek jakin dezaten 2026ko uztailaren 15etik 30era, biak barne, ordaindu ahal izango dira zaborra, ura, arazketa eta saneamendu planari dagozkien kopuruak. Aipatutako borondatezko epe horretan 2026ko bigarren hiruhilabeteari dagokiona ordainduko da.

Jarritako borondatez ordaintzeko epea bukatu ondoren ordaintzeke dauden kopuruak, Gipuzkoako Foru Aldundira bidaltzen dira eta erakunde hau bere kobrantzaren kudeaketaz arduratuko da.

Ordainketa aurrezki kutxen bidez egin behar dela gogorarazten dugu.

Donostia, 2026ko uztailaren 9a.—Iñigo Elosegi, zuzendari-gerentea.     (4710)