Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

810/2026 Foru Agindua, apirilaren 20koa, Lizartza-Orexa elkarteko Idazkaritza lanpostua betetzeko bitarteko funtzionarioa izendatzekoa.

Departamentuko foru diputatuak honako agindu hau eman du 2026ko apirilaren 20an:

2026ko apirilaren 15ean aurkeztutako data bereko idatziaren bidez, Lizartza-Orexa elkarteak eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari ezen bitarteko funtzionarioa izenda dezala Idazkaritza lanpostua betetzeko.

Lizartza-Orexa elkarteko Idazkaritza lanpostua (hirugarren mailakoa) gaikuntza nazionaleko Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetakoa da; eta, beraz, funtzionario eskala horren araubide juridikoa ezartzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuak xedatutakoari jarraikiz bete behar da.              

Hutsik dagoenez, 2024-2025eko lehiaketa bateratuan sartu zen. Baina lehiaketa hori martxoaren 11ko 530/2026 Foru Aginduaren bidez ebatzi da (2026ko martxoaren 23ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 54. zk.), eta lanpostua ez da esleitu.

Gainera, gordetzen zaien funtzionarioei ere eskaini zitzaien aldi baterako betetzea (Araubide Juridikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 5eko 77/2026 Ebazpena: 2026ko martxoaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 47. zk.); baina xede horrekin emandako epean ez zen eskaerarik jaso.

Ondorioz, martxoaren 24ko 651/2026 Foru Aginduaren bidez, lanpostu horren funtzioak metatzeko baimena eman zitzaion Zaldibia-Gaintza elkarteko idazkari-kontuhartzaileari, araudiak lehenesten dituen eraren baten bidez edo bitarteko funtzionarioaren izendapenaren bidez lanpostua bete arte.

Egiaztatu ostean lanpostua ezin dela bete araudiak lehenetsi eraren baten bitartez, Lizartza-Orexa elkarteak eskatzen du orain bitarteko funtzionario izendatzeko Eneko Maioz Ganboa: Idazkaritza lanpostua aldi baterako betetzeko Mendaroko Udalak burututako hautaketa-prozesuaren ondoriozko lan-poltsatik datorrena (2026ko urtarrilaren 19ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 11. zk.).              

Martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 53. artikuluan arautzen da bitarteko funtzionarioaren izendapena. Horri jarraikiz, lanpostua ezin denean bete gaikuntza nazionaleko Toki Administrazioko funtzionario batekin, udalak proposa dezake karrerako funtzionarioen lanbide-sailkapeneko A1 azpitalderako eskatzen den titulua duen pertsona bitarteko funtzionario izendatzea, berdintasun, merezimendu, gaitasun eta publizitate printzipioen arabera.         

Hain justu, Eneko Maioz Ganboa Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan lizentziaduna da; eta 4. HE dauka egiaztatuta: lanpostuak esleituta duen derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna dena.

Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio proposatutako izendapena egitea, ondorengo arau hauetan ezarritakoari jarraikiz: Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 92.bis artikuluaren 7. zenbakia eta bigarren xedapen gehigarria; martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria; eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen hamahirugarren xedapen iragankorra.

Horiek horrela, Gobernantza Departamentuaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko urriaren 1eko 33/2024 Foru Dekretuak 1.1.g) artikuluan, eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzko uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauak 40.2.f) artikuluan emandako ahalmenez baliatuz, foru diputatu honek

EBAZTEN DU

Lehenengo.    Amaitutzat ematea Lizartza-Orexa elkarteko Idazkaritza lanpostuari (hirugarren mailakoari) dagozkion funtzioak betetzeko Nerea Esnaola Galani baimendutako metaketa, bere azken eguna 2026ko apirilaren 19a izanik.

Bigarren.    Eneko Maioz Ganboa bitarteko funtzionario izendatzea: Lizartza-Orexa elkarteko Idazkaritza lanpostua (hirugarren mailakoa) betetzeko, araudiak lehenesten dituen eraren baten bidez bete arte.          

Foru agindu hau jakinarazi ondoren, 2026ko apirilaren 20tik aurrerako ondorioekin hartuko du lanpostua Eneko Maioz Ganboak.

Hirugarren.    Lizartza-Orexa elkarteak izendapen honi dagokion lanpostua hartzeko akta bidali beharko dio Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza Departamentuari.         

Foru agindu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesdunek foru agindu honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete Donostiako Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalean, jakinarazpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.       

Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko foru diputatu honi, jakinarazpenaren biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hala eginez gero, ezin izango da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu berraztertzekoa berariaz ebatzi edo ezesten den arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.          


Hau guztia denen jakinaren gainean jartzen da.

Donostia, 2026ko apirilaren 21a.—Alicia Echeverria Urra, Departamentuko idazkari teknikoa.          (2590)