GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
651/2026 Foru Agindua, martxoaren 24koa, Lizartza-Orexa elkarteko Idazkaritza lanpostuaren funtzioak metatzekoa.
Departamentuko foru diputatuak honako agindu hau eman du 2026ko martxoaren 24an:
Lizartza-Orexa elkartea osatzen duten udalek eskatu diote Gipuzkoako Foru Aldundiari ezen Idazkaritza lanpostuaren funtzioak metatzeko baimena eman diezaiola Zaldibia-Gaintza elkarteko idazkari-kontuhartzaileari, aplikatu beharreko araudiari jarraikiz beste izendapen bat proposatzeko izapideak egin bitartean.
Lizartza-Orexa elkarteko Idazkaritza lanpostua (hirugarren mailakoa) gaikuntza nazionaleko Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetakoa da; beraz, martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuak, funtzionarioen eskala horren araubide juridikoa ezartzekoak, xedatutakoari jarraikiz bete behar da. Hutsik dagoenez, urriaren 14ko 2020/2025 Foru Aginduaren bidez deitutako 2024-2025eko lehiaketa bateratuan (2025eko urriaren 16ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala: 198. zk.) sartu zen behin betiko hornitze aldera; baina ez da esleitu.
Gainera, gordetzen zaien funtzionarioei ere eskaini zaie aldi baterako betetzea (Araubide Juridikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 5eko 77/2026 Ebazpena: 2026ko martxoaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 47. zk.); baina xede horrekin emandako epean ez zen eskaerarik jaso.
Metaketari dagokionez, mota honetako lanpostuak aldi baterako betetzeko sistemetako bat da, martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 50. artikuluan arautzen dena. Artikulu horretan xedatzen denez, metaketa egiteko beharrezkoak dira, metatu behar duen toki erakundearen eskaeraz gain, funtzionario interesdunaren adostasuna eta horrek lan egiten duen toki erakundearen aurretiazko aldeko txostena.
Horri dagokionez, Zaldibia eta Gaintzako udalek eta Nerea Esnaola Galanek aipatu metaketarekin ados daudela adierazi dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio proposatutako izendapena egitea, ondorengo arau hauetan ezarritakoari jarraikiz: Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/
1985 Legearen 92 bis artikuluaren 7. zenbakia eta bigarren xedapen gehigarria; martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria; eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen hamahirugarren xedapen iragankorra.
Horiek horrela, Gobernantza Departamentuaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko urriaren 1eko 33/2024 Foru Dekretuak 1.1.g) artikuluan, eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzko uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauak 40.2.f) artikuluan emandako ahalmenez baliatuz, foru diputatu honek
EBAZTEN DU
Baimena ematea Zaldibia-Gaintza elkarteko idazkari-kontuhartzaile Nerea Esnaola Galani: Lizartza-Orexako elkarteko Idazkaritza lanpostuari (hirugarren mailakoari) dagozkion funtzioak metaketa araubidean bete ditzan, araudiak lehenesten dituen eraren baten bidez edo bitarteko funtzionarioaren izendapenaren bidez bete arte.
Foru agindu hau jakinarazi ondoren, 2026ko martxoaren 24tik aurrerako ondorioak izango ditu Nerea Esnaola Galani baimendutako metaketak.
Foru agindu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesdunek foru agindu honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete Donostiako Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalean, jakinarazpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko foru diputatu honi, jakinarazpenaren biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hala eginez gero, ezin izango da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu berraztertzekoa berariaz ebatzi edo ezesten den arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.
Hau guztia denen jakinaren gainean jartzen da.
Donostia, 2026ko martxoaren 27a.—Alicia Echeverria Urra, Departamentuko idazkari teknikoa. (2087)
