GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
77/2026 Ebazpena, martxoaren 5ekoa, Araubide Juridikoko zuzendari nagusiarena, Lizartza-Orexa elkarteko Idazkaritza lanpostua aldi baterako betetzeko beharra jakinaraztekoa.
Araubide Juridikoko zuzendari nagusiak honako ebazpen hau eman du 2026ko martxoaren 5ean:
2026ko martxoaren 3an eta 5ean aurkeztutako martxoaren 3ko eta 1eko idatzien bidez, Lizartza-Orexa elkartea osatzen duten udalek eskatu diote Gipuzkoako Foru Aldundiari ezen Idazkaritza lanpostua betetzeko egin beharreko izapideak egiteko, bete gabe gelditu baita, Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko aginduaren bidez deitutako egonkortze-prozesua (2022ko abenduaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 239. zk.) ebaztearen ondorioz.
Lizartza-Orexa elkarteko Idazkaritza lanpostua (hirugarren mailakoa) gaikuntza nazionaleko Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetakoa da; beraz, martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuak, funtzionarioen eskala horren araubide juridikoa ezartzekoak, xedatutakoari jarraikiz bete behar da.
Behin betiko hornitze aldera urteroko lehiaketetan sartzeaz gain, aldi baterako betetzeko bideei dagokienez, 128/2018 Errege Dekretuaren arabera lehentasuna dute, hurrenkera honetan: gaikuntza nazionaleko Toki Administrazioko funtzionario baten aldeko behin-behineko izendapenak (49. artikulua), zerbitzu eginkizunak (51. artikulua) eta metaketak (50. artikulua).
Soilik bide horietakoren bat erabiliz bete ezin denean, erabil daitezke beste biak, hain zuzen: prestakuntza tekniko egokia duen udal bereko karrerako funtzionario baten aldeko izendapen akzidentala (52. artikulua); edo A1 azpitaldean sartzeko eskatzen den titulazioa duen bitarteko funtzionario baten izendapena (53. artikulua).
Izapide honen xedea da egiaztatzea baden gaikuntza nazionaleko Toki Administrazioko funtzionariorik Lizartza-Orexa elkarteko Idazkaritza lanpostua aldi baterako betetzeko prest.
Horrek ez du eragotziko, edonola ere, bitartean egin daitekeen beste izendapenik, hartara bermatzeko ez duela etenik lanpostu horri dagozkion eginkizunak betetzeak, bi udalek behar bezala funtzionatzeko ezinbestekoak baitira.
Horrenbestez, zuzendari nagusi honek
EBAZTEN DU
Jakinaraztea Lizartza-Orexa elkarteko Idazkaritza lanpostua (hirugarren mailakoa) aldi baterako betetzeko beharra dagoela: hartara, interesa duten gaikuntza nazionaleko Toki Administrazioko funtzionarioek dagokion eskaera egin ahal diezaioten zuzendaritza nagusi honi, ebazpen hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita 5 egun balioduneko epean.
Hau guztia denen jakinaren gainean jartzen da.
Donostia, 2026ko martxoaren 6a.—Alicia Echeverria Urra, Departamentuko idazkari teknikoa. (1605)
