Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ERREZILGO UDALA

Iragarkia

2026ko ekitaldi ekonomikoari dagokion Udalaren Aurrekontu Propioaren informazio publikoko epea amaituta delarik, bere aurka inolako errekurtso, erreklamazio edo behaketarik egin gabe, behin betirako onartua geratu da Udal Osoko Bilkurak 2025eko abenduaren 11n hartutako erabakia.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen aurrrekontuei buruzko abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauaren 15.3 artikuluan ezarritakoari jarraiki, aipatu Aurrekontua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da kapituluka laburturik:   

SARREREN AURREKONTUA

Kapitulua                                                  Izena                                                                    Euroak

      1      Zuzeneko zergak....................................        165.500,00

      2      Zeharkako ze rgak.................................         30.000,00

      3      Tasak eta bestelako zergak .................        113.350,00

      4      Transferentzia arruntak ........................        839.600,00

      5      Ondare sarrerak ....................................            8.000,00

      7      Kapital transferentziak .........................          85.000,00

                          Sarrerak guztira ........................    1.241.450,00

GASTUEN AURREKONTUA

Kapitulua                                                  Izena                                                                    Euroak

      1      Pertsonal gastuak .................................        265.200,00

      2      Ondasun arrunt eta zerbitz. gastuak ...        292.300,00

      3      Finantza gastuak...................................                    0,00

      4      Transferentzia arruntak ........................        195.950,00

      6      Inbertsio errealak...................................        470.500,00

      7      Kapital transferentziak .........................          17.500,00

      9      Finantza pasiboak..................................                    0,00

                          Gastuak guztira .........................    1.241.450,00

Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesatuek erabaki honen aurka zuzenean Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa aurkez dezakete Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietarako Salan, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Errezil, 2026ko urtarrilaren 27a.—Luis Maria Arzalluz Amenabar, alkatea.             (540)