Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
3
TOKI ADMINISTRAZIOA

USURBILGO UDALA

Iragarkia

Udalbatza Osoak, 2024ko azaroaren 28ko saioan hasiera batez onartu du 2025 ekitaldirako Aurrekontu Orokorra. Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauaren 15. artikuluan eta indarrean dauden beste arauek ezarritakoa betez, ondorengo arauen arabera jendeari ezagutzera ematen zaio:                
               

a)    Erakutsita dagoen lekua: Kontu-hartzailetza.    
               

b)    Aurrekontua aztertzeko eta, hala badagokio, erreklamazioak jartzeko epea: hamabost lan egunetakoa, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitara eman eta ondorengo lanegunetik hasita.

c)    Honako hauek jar ditzakete erreklamazioak: F.A.ko 17.a artikuluan eta F.D.ko 21.1 artikuluan aipatutako interesatuek nahiz akordioaren aurka botatu zuten kideek.

d)    Aurkapen zioak: F.A.eko 17.2 artikuluan eta F.D.ko 21.1 artikuluan adierazirikoak nahiz antolamendu juridikoa urratzea.

e)    Aurkezpenerako bulegoa: Udaleko Sarrera Erregistro Orokorra.

f)    Errekurtsoa aurkezteko organoa: Udalbatza Osoa.

Adieraziriko informazio epea igaro eta inolako erreklamazio edo oharpenik egin ez bada, aipatutako Aurrekontu Orokorra behin betirako onartuko da, beste erabakirik hartzeko beharrik gabe.      
               

Usurbil, 2024ko azaroaren 29a.—Alkatea.     (8760)