GIPUZKOAKO HONDAKINEN KONTSORTZIOA
Hondakinen goi kudeaketa zerbitzugintzaren 2024 ekitaldirako tarifa.
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren Batzar Orokorrak, 2024ko martxoaren 21ean egindako ohiko bilkuran, honako hau erabaki du:
Kontsortzioaren zerbitzuak emateagatiko 2024 tarifaren proposamena onartzea, 2023ko tarifaren aldean %8ko igoerarekin, 204,26 euro/Tn zenbatekoarekin, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Biohondakinaren tarifaren hobari mailakatua %15 eta %35 artean aldatzea onartzea, mankomunitate bakoitzak sortutako hondakin guztietan (biohondakina eta hondar-frakzioa) biohondakinak duen pisu erlatiboaren arabera. Horren arabera, biohondakina sortzeagatik 2024an aplikatu beharreko hobari-tarteak honako hauek izango dira:
Biohondakina tarteak Hobari mailakatua (%)
BIOa, guztira 0 - 10% artean 15,00
BIOa, guztira 10 - 20 % artean 20,00
BIOa, guztira 20 - 30% artean 25,00
BIOa, guztira 30 - 40% artean 30,00
BIOa, guztira 40 - 50% artean 32,50
BIOa, guztira 50% tik gorakoa 35,00
2024an, mankomunitate guztiek izango dute 2023ko hobariaren % bera, Debagoienako eta Sasietako mankomunitateek izan ezik, horiei %32,5eko hobari berria aplikatuko baitzaie, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Horrela, 2024an aplikatuko den tarifa honako hau izango da:
Mankomuntatea Tarifa RSU Tarifa BIO Biohondakinaren hobaria % DEBAGOIENA 204,26 137,88 32,50 SASIETA 204,26 137,88 32,50 TOLOSALDEA 204,26 142,98 30,00 UROLA ERDIA 204,26 142,98 30,00 UROLA KOSTA 204,26 142,98 30,00 SAN MARKO 204,26 163,41 20,00 DEBABARRENA 204,26 153,20 25,00 TXINGUDI 204,26 163,41 20,00
Hondakinen altako kudeaketa-zerbitzuak emateagatiko tarifa Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak fakturatuko du, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.
Donostia, 2024ko martxoaren 25a.—José Ignacio Asensio Bazterra, lehendakaria. (2311)