Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia: Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei, hiri-hondakinak kudeatzeko mankomunitateei, elkarteei, merkataritza-sozietateei eta autonomoen araubidean diharduten pertsona fisikoei zuzendutako dirulaguntzen oinarri arautzaileak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko lurraldean ekonomia zirkularra bultzatzen duten jarduerak egin ditzaten.              

Diputatuen Kontseiluak, 2024ko martxoaren 12ko bileran, ondoko erabakia hartu zuen:

Azken urteotan, Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat ekintza garatu ditu lurraldean ekonomia zirkularrago baterako trantsizioa ahalbidetzeko. Ekonomia horretan, produktuen, materialen eta baliabideen balioa ekonomian bertan mantentzen da ahalik eta denbora luzeenean, eta ahalik eta hondakin gutxien sortzen dira. Apustu horrek funtsezko ekarpena egiten du ekonomia jasangarria, baliabideen erabileran eraginkorra eta lehiakorragoa lortzeko bidean.

Horrelako trantsizio batek erronka hau dakar: gure ekonomia eraldatzea eta gizartearentzat abantaila lehiakor eta jasangarri berriak sortzea. Ekonomia eraldatzeko prozesu horretan, hondakinen kudeaketari dagokionez, hondakinak desegin beharreko arazotzat ez hartzea, baizik eta baliabidetzat, zeinak balio urria eta kotizatua baitira.   

Ekonomia eredu berrirako bidea bizkortzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Jasangarritasun Departamentuaren bitartez, besteak beste, 2019an Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorra (GHHKPO) onetsi zuen 2019-2030 aldirako, helburu, printzipio eta programa batzuk ezarriz hori lortzeko, hondakinen sorrera murrizteko helburu nagusiarekin, prebentzio eta kudeaketa egokiaren bidez.         

Jarduera-ildo horretan, GHHKPOren Prebentzio Programaren barruan, PRE-7 ekintza proposatzen da, hau da, mankomunitate, udal, enpresa eta irabazi asmorik gabeko elkarteentzako prebentzio, gaikako bilketa, berrerabiltzeko prestakuntza eta birziklapenaren arloetako laguntzen foru programari eustea (elkarrekiko norgehiagokako dirulaguntzak eta lankidetza-hitzarmen izendunak). Dirulaguntzak, orain «Ekonomia zirkularraren arloko jarduketetarako dirulaguntzak» izenarekin aurkezten direnak, PRE-7 ekintzan aipatzen diren lehenengoei erantzuten diete. 

Diputatuen Kontseiluak onetsitako Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2020-2023 Plan Estrategikoan, 48. helburu estrategiko gisa jasotzen da «Gipuzkoarako %100eko ekonomia zirkularra bultzatzea 2050ean».

Trantsizio Ekologikoko Zuzendaritza Nagusiko zerbitzu teknikoek igorritako txosten teknikoaren bidez justifikatu zen beharra zegoela ekonomia zirkularraren arloko jardueretarako dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia eta baldintzak onesteko.

Arlo horretan, Trantsizio Ekologikoko Zuzendaritza Nagusiak urte asko daramatza udalei, hondakinen mankomunitateei, enpresei eta irabazi asmorik gabeko elkarteei laguntzen, dirulaguntzen ildo edo programa batzuen urteko deialdiaren bidez. Programa horiek dibertsifikatu egin dira denborarekin, bai gaiei dagokienez, bai dirulaguntzak jasotzen dituzten erakunde motei dagokienez.         

Deialdi honek genero-ikuspegia txertatzen du emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko, balorazio-irizpideen eta oinarri arautzaileetan ezarritako pertsona fisiko edo juridiko onuradunen betebeharren bitartez.       

Dirulaguntza ildo hau 2020-2023 Dirulaguntzen Plan Estrategikoan (DLPE) jasota dago. Izan ere, Diputatuen Kontseiluaren 2024ko otsailaren 20ko erabaki bidez, aipatutako Plan Estrategikoa luzatu egin da Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2024. ekitaldirako luzatutako Aurrekontu Orokorretan jasotako dirulaguntzei dagokienez, 2024-2027 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa egin eta onetsi bitartean.

Erabaki proposamenean jasotako dirulaguntzek ez dute estatu laguntza izaera Europar Batasuneko Funtzionamendu Itunean 107 artikuluko 1 apartatuan xedatutako moduan, eta bat datoz Gipuzkoako Lurralde Historikoko Dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko, 3/2007 Foru Arauarekin eta aipaturiko Foru Arauaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuarekin.

Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 16.1. artikuluan ezartzen duenaren arabera, Diputatuen Kontseiluari dagokio dirulaguntzen oinarri arautzaileak onestea.             

Ondorioz, azaldutako guztiagatik, Jasangarritasun Departamentuko foru diputatuak proposatuta, eta eztabaidatu ondoren, Diputatuen Kontseiluak

ERABAKITZEN DU

Lehenengo.    Onestea Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei, hiri-hondakinak kudeatzeko mankomunitateei, elkarteei, merkataritza-sozietateei eta autonomoen araubidean diharduten pertsona fisikoei zuzendutako dirulaguntzen oinarri arautzaileak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko lurraldean ekonomia zirkularra bultzatzen duten jarduerak egin ditzaten. Oinarri horiek erabaki honen I. eranskinean jaso dira.  

Bigarren.    Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei, hiri-hondakinak kudeatzeko mankomunitateei, elkarteei, merkataritza-sozietateei eta autonomoen araubidean lan egiten duten pertsona fisikoei zuzendutako 2024ko dirulaguntzen deialdia onestea, Gipuzkoako Lurralde Historikoan edozein motatako hiri-, merkataritza- eta industria-hondakinetan ekonomia zirkularra bultzatzen duten jardueretarako. Erabaki honi eranskin bezala atxikitzen zaio (II. eranskina).

Hirugarren.    1.005.000,00 euroko gastua baimentzea 2024. urteko deialdiari aurre egiteko, honako aurrekontu-partida hauen kargura:

1.0210.110.461.01.01.2024: 55.000,00 €.

1.0210.110.461.06.01.2024: 155.000,00 €.

1.0210.110.470.00.01.2024: 135.000,00 €.

1.0210.110.481.00.01.2024: 85.000,00 €.

1.0210.110.761.01.01.2024: 35.000,00 €.

1.0210.110.761.06.01.2024: 190.000,00 €.

1.0210.110.770.00.01.2024: 265.000,00 €.

1.0210.110.781.00.01.2024: 85.000,00 €.

Aldaketaren zenbatekoa dela-eta eskumena duen organoak, aurkeztutako eskabideak ebatzi aurretik, baimendutako gastuaren zenbatekoa handitu ahal izango du, baina horrek ez du deialdi berririk eragingo.      

Laugarren.    Erabaki honen bitartez onetsitako oinarri arautzaileak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunetik izango dituzte ondorioak.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete interesdunek, Donostian dauden Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hala ere, aukera dago horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko Diputatuen Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Hori guztia, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkezteari utzi gabe.               

Donostia, 2024ko martxoaren 19a.—Alberto Arana Rod, idazkari teknikoa.           (2044)

I. ERANSKINA

Ekonomia zirkularraren arloko jarduketetarako dirulaguntzak emateko araubideko oinarri arautzaileak.            

1. oinarria.    Xedea.

1.    Oinarri hauen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei, hiri-hondakinak kudeatzeko mankomunitateei, elkarteei, merkataritza-sozietateei eta autonomoen araubidean lan egiten duten pertsona fisikoei dirulaguntzak ematea, norgehiagoka bidez, Gipuzkoako Lurralde Historikoan edozein motatako hiri-, merkataritza- eta industria-hondakinetan ekonomia zirkularra bultzatzeko jardueretarako. Hondakinen prebentzioaren, berrerabileraren eta birziklatzearen arloko jarduerak jasoko dira, bioekonomiako proiektuak eta sentsibilizazio-kanpaina jakin batzuk barne, hondakinen hierarkia ezartzen duen apirilaren 8ko ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzkoa 7/2022 Legearen 2. artikuluan xedatzen den bezala.      

2.    Diruz lagundu daitezkeen jarduerekin zuzeneko lotura duten ibilgetu materialeko elementuak erostea ere diruz lagunduko da, 4. eta 12. oinarrietan ezarritako mugekin. Hala ere, ezin izango dira laguntza-programa honetara bildu nahi ez den publizitatearen aurkako bereizgarriak, edalontziak, pitxerrak eta hondakinak prebenitzeko eta birziklatzeko gida orokorrak, ezta jardunbide egokien gidak ere.

Kanpoan geratzen dira ekintza teorikoak, hau da, hondakinak prebenitzen, birziklatzen edo berrerabiltzen ez diren azterlanak eta ikerketak.

Sakabanatutako zaborra prebenitzea edo garbitzea helburu duten jarduerak ere ez dira diruz lagunduko, horretarako beste dirulaguntza lerro bat baitago.

Sentsibilizazio-ekintzei eta/edo kanpainei dagokienez, erakunde titularren gaikako bilketa handitzera bideratutakoak bakarrik onartuko dira, eta 7.1 oinarrian adierazitakoaren araberako lehentasunezko tratua jasoko dute.

Hondakinen edukiontziei dagokienez, horiek osorik edo zati batean eskuratzea onartuko da inbertsio gisa, baldin eta gaikako bilketa eremu berrietara zabaldu nahi bada edo bilketa selektiboa hobetzeko bilketa-sistema aldatu nahi bada.             

Etxeko (eta komunitateko) konpostaje-proiektuak lagunduko dira diruz, konpostagailuak barne. Kasu horietan, erakunde onuradunak (udalak edo mankomunitateak) jarduera horiek bere eremuan duten egoeraren berri eman eta kuantifikatu beharko du. Eskatzailea udal edo mankomunitate bat denean, eskabidean bere eremuan konpostatzen ari diren familien kopurua zenbatetsiko da, baita proposatutako ekintzarekin aurreikusitako gehikuntza ere.

Era berean, berrerabiltzeko jarduerak proposatzen dituzten erakundeek xede horrekin kudeatu dituzten hondakinen kilogramoko datuak eman beharko dizkiote Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Departamentuari deialdiaren urtean. Administrazio honek informazio hori erabiliko du helburuak kalkulatzeko, eta, argitaratu nahi izanez gero, sekretu estatistikoa izango du beti kontuan.

3.    Diruz lagundutako jarduketak martxan jartzeko behar diren dokumentu tekniko eta administratiboak prestatu ahal izateko behar bezainbat baliabide eduki behar ditu entitate eskatzaileak, bai bereak bai kanpokoak. 12. oinarriarekin eta baterakorrekin bat etorriz, Jasangarritasun Departamentuak diruz lagunduko ditu kanpoko baliabideak kontratatzeko gastuak.          

4.    Proiekturen bat dirulaguntzarekin hasitakoa izanda, proiektu horretan patentatzeko moduko elementu prototipoak diseinatuko balira, eta elementu horiek erabiltzeko interesa edukiko balu Gipuzkoako edozein administraziok, aipatutako elementuak eskura jarriko zaizkio, jabetza intelektualari dagokion kosturik gabe.

5.    Diruz lagundutako jarduketak hasi gabe egon behar du deialdiari dagokion urteko urtarrilaren 1ean, eta deialdiari dagokion urteko urriaren 31ren aurretik gauzatu eta zuritu beharko da.

2. oinarria.    Diruz lagundutako jardueren finantzazioa.

1.    Hirugarren atalean xedatutakoa baztertu gabe, oinarri hauetako dirulaguntzak bateragarriak dira beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk, izan estatukoa, izan Europar Batasunekoa edo izan nazioartekoa, eman lezakeen helburu bereko subentzio, laguntza, diru sarrera edo baliabiderekin.

2.    Dirulaguntzen guztizkoak inoiz ez du jarduera diruz lagunduaren kostua gaindituko, 12 oinarrrian dioenarekin bat eginez, ez banaka ez beste subentzio, laguntza, diru sarrera edo baliabideekin batera.

3.    Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzen edozein aldaketak eta beste ekarpen batzuekin batera eskuratzeak hartara diruz lagundutako kostua gaindituta, dirulaguntza emateari buruzko ebazpena aldaraz lezakete.

3. oinarria.    Entitate onuradunaren izaera.

1.    Gipuzkoako Lurralde Historikoko entitate hauek eskura ditzakete dirulaguntzak:

a)    Gipuzkoako udalak.

b)    Gipuzkoako Lurralde Historikoko hondakinen mankomunitateak.

c)    Egoitza soziala Gipuzkoako Lurralde Historikoan duten eta bertan jarduten duten irabazi-asmorik gabeko erakundeak, kooperatibak barne.

d)    Helbide bat Gipuzkoako Lurralde Historikoan duten merkataritza-sozietateak eta kooperatiba-sozietate forma duten enpresak, betiere bertan jarduten badute.

e)    Langile autonomoak, helbide fiskala Gipuzkoan dutenak.    

Erakunde horiek ezingo dute egon Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 12. artikuluan aurreikusitako onuradun izateko debekuetako bat ere, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen testu bategina onartzen duen marxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23. artikuluan 2. zenbakiak, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako martxoaren 9ko 2/2015 Foru Arauaren 26. artikulua eta eta indarrean dagoen gainerako araudia.       

2.    2024an Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Iraunkortasun Departamentuaren bitartez, dirulaguntzetarako hitzarmenak dituzten erakundeek ezin izango dute deialdi honetako dirulaguntzarik jaso.

3.    Onuradun izateko debekurik ez duela frogatzeko, delako entitateak erantzukizuneko adierazpena aurkez dezake.

4. oinarria.    Entitate onuradunen betekizunak.

1.    Diruz lagundutako jarduerari buruz informazioa eman, publizitatea egin edo propaganda zabaltzen denean bi hizkuntza ofizialen berdintasuna zainduz egingo da. Halaber, informazio, publizitate eta propagandako ekintzetan Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuaren lankidetza jakinarazi beharko da, bere irudi arauak zainduz betiere.          


Gainera, dokumentazioan, publizitatean, irudian edo materialetan hizkuntzaren erabilera inklusiboa eta ez-sexista erabiliko da, emakumeen diskriminazioa edo estereotipo sexistak eragiten dituen edozein irudi saihestuko da, eta berdintasunaren, presentzia orekatuaren, aniztasunaren, erantzunkidetasunaren eta genero-rol eta -identitateen aniztasunaren balioak dituen irudia sustatuko da.

2.    50 langile baino gehiago dituzten enpresek berdintasun-plan bat izan beharko dute, eta sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatuko dute, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan aurreikusitako irismenarekin eta edukiarekin.

3.    Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak oro har ezarritako betebeharrak eta oinarri hauetatik eratorritakoak betetzeaz gain, entitate onuradunek diruz lagundutako jarduera egokiro eta erabat gauzatzeko behar diren tramiteak egin eta baimenak lortu beharko dituzte, eta hori guztia lanei hasiera ematen zaienetik behin betiko hartzen diren arte.

4.    Dirulaguntza jasotzen duten entitate onuradunek Gipuzkoako Foru Aldundiarekin koordinatuta lan egin behar dute, jarduketak bere xedea bete dezan. Horretarako, solaskide bat hautatuko dute, unean-unean erabakiak adostu eta hartzeko behar adinako gaitasuna izango duena. Solaskide horrek, behar adinako aurrerapenez, Trantsizio Ekologikoko Zuzendaritza Nagusiari diruz lagundutako jarduketa nagusiaren garapenari buruzko datarik esanguratsuen berri eman beharko dio, eta, halaber, jakinarazi beharko dizkio, behar adinako aurrerapenez, diruz lagundutako jarduketaren inaugurazio edo aurkezpen ekitaldiak, edo haren emaitzak.

5.    Emandako dirulaguntzak ondasun inbentariagarriak erosteko erabiltzen badira, 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru-laguntzei buruzkoak, 30.4. artikuluan ezarritakoa bete behar da.

6.    Horrenbestez, erakunde onuradunak dirulaguntzaren xederako erabili behar du eskuratutako ondasun hori, gutxienez 5 urtetan erregistro publiko batean inskriba daitekeena bada, eta gutxienez 2 urtetan beste kasu guztietan.       

7.    Ez badira osorik edo behar bezala betetzen aipatu obligazioak nahiz oinarri hauen eraginez entitate onuradunek bete beharreko gainerakoak, dagokion proportzioan gutxituko da azken finean jaso beharreko dirulaguntza edo jasotakotik zenbateko bat itzuli beharko da, itzultzea badagokio.             

5. oinarria.    Eskaerak aurkeztea.

1.    Eskaerak derrigorrez Internet bidez aurkeztuko dira deialdiak ezarritako epean, irailaren 28an, 23/2010 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat eginez, zeinak baliabide elektronikoen erabilera arautzen baitu Foru Administrazioaren eremuan, eta, otsailaren 25eko, IOH-028/16 Foru Agindurekin bat eginez, zeinak Jasangarritasun Departamentuko dirulaguntzen espedienteen izapide zehatzak baliabide elektronikoen bidez egiteko betekizuna arautzen baitu (2016ko martxoaren 2ko, Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 41 zk.).

Genero-gaietarako, IV. A eranskina bete beharko da.

Internet bidezko eskaeren aurkezpena Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez egingo da, https://egoitza.gipuzkoa.eus. Bertan, dirulaguntzen atarirako sarrera dago. Orobat, horretarako prestatu den inprimaki espezifikoa beteko da, sinadura elektronikoa erabiliz edo aipatutako irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretuan jasotzen diren kode operatiboa erabiliz.             

2.    Oro har, erakunde bakoitzak gehienez bi eskabide egin ahal izango ditu. 7.1 oinarriaren arabera lehentasunezko eskaerak egiten dituzten erakundeek, gehienez ere, lehentasunezko proiektuei buruzko bi eskabide aurkeztu ahal izango dituzte, eta lehentasunezkoak ez diren proiektuei buruzko bi, gehienez ere. Eskabideekin batera, deialdian ezartzen diren agiriak aurkeztuko dira, eta aplikazio informatikoan erantsiko dira agiri erantsi gisa.

3.    Baldin eta eskatzen diren agirietakoren bat Gipuzkoako Foru Aldundiko organo baten esku badago, entitate eskatzaileak erabil dezake urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan xedatzen duena (Herri administrazioen Administrazio Prozedura Arruntari buruzkoa), betiere horien prozedura bukatu zela bost urte baino gehiago igaro ez bada; baina agiriak zein egun, organo edo bulegotan aurkeztu edo egin ziren adierazita.   


4.    Eskaerak edo horrekin batera doan dokumentazioak ez dauzkatenean identifikazioko datu guztiak, edo akatsen bat dutenean edo osorik ez badaude, entitate interesatuei hamar eguneko epea emango zaie aurkitutako akatsak konpontzeko, baina ohartaraziz ezen behin epe hori igaro ondoren eskatutakoa beteko ez balute, egindako eskaera bertan behera geratuko litzakeela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1. artikuluan xedatua dagoen moduan.      

6. oinarria.    Instrukzioa.

1.    Dirulaguntza hauek emateko prozeduraren instrukzioa Ingurumeneko eta Jasangarritasun Departamentuaren Idazkaritza Teknikoari dagokio. Hauen ofizioz egingo dituzte egoki iruditzen zaizkien jarduera oro ebazpen proposamena emateko behar diren datuak zehazteko, ezagutzeko eta egiaztatzeko.             

2.    Eskaeren hasierako balioespena 7. oinarrian jasotako irizpideekin egingo da. Trantsizio Ekologikoko Zuzendaritza Nagusiko zerbitzu teknikoek, behin proiektuak aztertuta, balioespen txosten bat egingo dute, eta hori Ebaluazio Batzordeak aztertuko du. Ondoren, proposamen ebazpen bat emango du, non egindako ebaluazioaren emaitza zehaztuko baita, eta eskumeneko organoari emango dio onar dezan.    

3.    Ebaluazio Batzordeko kide izango dira Ingurumen Zerbitzuko burua, zerbitzu horri atxikitako teknikari bat, eta saileko idazkari teknikoa izango da idazkaria.             

Dirulaguntzen batzorde ebaluatzaileen osaketan, gaitasun, eskumen eta prestakuntza egokidun gizonen eta emakumeen presentzia orekatua bermatzeko, ahal den guztietan bermatuko da sexu bakoitzak gutxienez %40ko ordezkaritza duela, martxoaren 9ko 2/2015 Foru Arauak, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoak, 21. artikuluan dioenari jarraikiz.               

7. oinarria.    Dirulaguntzaren zenbatekoa eta balorazio-irizpideak.

1.    Aurkeztutako eskabideen artean, batzuk lehentasunezkotzat jotzen dira eta tratamendu berezia jasoko dute:

Komunikazio- edo sentsibilizazio-kanpainak egiteko proiektuak proposatzen dituztenak, etxeko hondakinen edo hondakin parekagarrien gaikako bilketa sustatzeko.

Sortzeagatiko ordainketa-sistemak ezartzeko edo hobetzeko proiektuak proposatzen dituztenak, bai eta hiri-hondakinen bilketan sentsorika eta digitalizazioa erabiltzeko proiektuak ere (txartelak,...).

Tresna elektriko eta elektronikoen (TEEH) ehunak, tamaina handikoak edo hondakinak berrerabiltzea proposatzen dutenak.

Tamaina handiko hondakinen edo GEEH hondakinen etxez etxeko bilketa bultzatzen dutenak, baita minigarbiguneetan edo frakzio horiek biltzeko eragiketak hobetzen dituzten beste bilketa-gune batzuetan jarduteko neurriak proposatzen dituztenak ere.

Lehentasunezko proiektu horiek Gipuzkoako hondakinen mankomunitateek, Lurralde Historiko honetako tratamendu-sistemako hondakinen gaikako bilketa publikoan eskumena duten erakundeek (behe-mailako sarea) edo, hala badagokio, haien sozietate instrumentalak aurkeztu eta egingo dituzte. Udalek ere mota horretako proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte, baldin eta hondakinak edo mankomunatuta ez dauden ekintzak badira.

Ildo horren barruan, lehentasunezko eskaeretarako esleitutako kredituak 425.000 € banatuko dira, sarrera-ordena zorrotzean. Geratzen diren kredituak deialdi honetan aurkeztutako gainerako proiektuetara bideratu ahal izango dira.

Mankomunitate edo udal bakoitzak, gehienez, lehentasunezko proiektuei buruzko bi eskabide aurkeztu ahal izango ditu, eta, gehienez ere, lehentasunezkoak ez diren proiektuei buruzko bi.

Kanpaina edo proiektu horiek finantzatzeko laguntzen zenbatekoa diruz lagun daitekeen aurrekontuaren %75 izango da, 50.000,00 €-ko mugarekin eskaera bakoitzeko.

2.    Gainerako dirulaguntzak ematea zehazteko, aurkeztutako eskaerak alderatuko dira, guztien artean hurrenkera bat ezartzeko, balioespen irizpide hauei jarraikiz:     

a.    Hondakinen Europako hierarkiaren arabera jarduteko lehentasuna, 25 puntu gehienez. Atal honetan, hondakinak kudeatzeko hierarkiaren arabera balioetsiko dira proposamenak. Horrela, hondakinak prebenitzeko ekintzak gehienez 25 punturekin balioetsiko dira, berrerabiltzeko prestatzekoak 20 punturekin eta birziklatzekoak 15 punturekin. Azkenik, beste balorizazio batzuetarako 5 puntu emango dira.       

b.    Proiektuan tratatu beharreko hondakin atalaren interesa, 2019-2030 aldirako GHHKPOaren printzipio eta helburuen arabera, 30 puntu gehienez:   

Hondakin atala                                                                                                                   Puntuak

Hiri hondakin organiko en atala elikagaien galerari bu-               
ruzko proiektuetan ................................................               30

Hiri hondakinen ehunak, tamaina handikoak edo.....
TEEHak berrerabiltzea ...........................................               30

Hiri hondakinen ekonomia zirkularra ehungintza sek-                 
torean (berrerabiltzeaz bestelakoa) eta biohonda-                
kinak, boekonomia barne .....................................               28

Hiri hondakinen ontziak ..............................................               25

Hiri hondakinen beira eta papera-kartoia ..................               20

Bestelako hondakin atalak eta hondakinak ..............                 5

Atal bat baino gehiago hartzen dituzten proiektuak dagokien batez bestekoarekin puntuatuko dira.

c.    Jardueraren eraginkortasuna, gehienez 30 puntu. Balioetsiko da ekintzaren aurrekontua eta hondakinen prebentzio, birziklatze edo berrabiltze potentziala.

Potentzial hori oso esanguratsua ez dela ezagutzen duten proiektuen kasuan, 5 puntu emango dira zuzenean. Kasu horietan, diruz lagundutako jarduerak proiektu esperimentalak, froga-proiektuak, proba pilotuak edo antzekoak izango dira, eta, nolanahi ere, kantitateren bat prebenitu, birziklatu edo berrerabili beharko da, oso mugatua bada ere.

Gainontzeko kasuetan, proiektuak eraginkortasun indize baten arabera baloratuko dira. Indize horrek kontuan hartuko ditu hondakinak prebenitzeko, berrerabiltzeko edo birziklatzeko potentziala eta diruz lagundu daitekeen aurrekontua. Eraginkortasun indizerik onena duen proiektuak jasoko du puntuaziorik handiena, eta gainerako proiektuak bat etorriz puntuatuko dira.

d.    Faktore biderkatzaile bat aplikatuko da, gehienez puntu batekin, honako hauek baloratzeko: proposamen teknikoaren zehaztapena, aurrekontuaren banakapena, gauzatzearen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa, eta GHHKPOrekin bat etortzea.

e.    Izaera berritzailea eta etorkizuneko potentziala Gipuzkoan edo proposatutako jarduketaren garapen eremuan. Puntuazioa graduatu egingo da Lurralde Historikoan duen izaera berritzailearen arabera Berrikuntza teknologikotzat joko da produktu berriak (ondasunak edo zerbitzuak) edo prozesu berriak edo nabarmen hobetuak lortzeko aurrerapen teknologikoa dakarren jarduketa. Atal honetan gehienez ere 5 puntu eman ahal izango dira.

f.    Genero-ikuspegia txertatzea diruz lagundutako proiektuaren edo jardueraren diagnostikoan, helburuetan eta jardueretan. Zehazki, sexuaren arabera banakatutako datuen zuzentasuna eta xehetasuna, desberdintasunen identifikazioa eta horiei aurre egiteko proposatutako neurriak baloratuko dira. 5 puntu.

3.    Guztizko puntuazioa kalkulatzea. Aipatutako balorazio-irizpideetatik bost gehigarriak dira (ekintzaren lehentasuna [a], zaborkiaren interesa [b], jardueraren eraginkortasuna [c] eta etorkizuneko izaera berritzailea eta potentziala [e] eta generoren ikuspegia [f]); kalitate-irizpidea [d], berriz, zeharkakoa denez, beste bosten batura biderkatzen duen faktore bat da. Hau da: 

Guztizko puntuazioa = (a + b + c + e + f) x d; beraz, gehieneko puntuazioa (30 + 30 + 30 + 5 + 5) x 1 = 100 puntu da.              

4.    Adierazitako balioespen irizpideetan gutxienez 35 puntu lortu dituzten proiektuak bakarrik diruz lagunduko dira, betiere oinarri hauetan eskatzen diren ezaugarriak betetzen badituzte.

5.    7.1 oinarrian baloetsitako proiektuak alde batera utzita, gainerako proiektuei ematen zaion dirulaguntzaren zenbatekoa honako hau izango da: diruz lagungarriak diren gastuen (BEZik gabe) ehuneko bat izango da, betiere azaldutako irizpideen arabera egindako balioespenean eskuratutako puntu kopuru proportzionala. Ezin izango ditu gainditu hurrengo apartatuan ezarritako muga. Dirulaguntzak ezarritako sailkapen hurrenkerari jarraikiz emango dira, urteko deialdian aldez aurretik zehaztuta dagoen guztizko zenbatekoa osatu arte.

Puntuazio bera lortu duten proiektuen kasuan, proiektu horien lehentasun-hurrenkera zehazteko, eskabideen sarrera-erregistroaren data hartuko da kontuan, eta aurretik aurkeztutakoei emango zaie lehentasuna.             

6.    Proiektuak lehentasunezkoak ez direnean, dirulaguntzaren zenbatekoa ezin izango da izan diruz lagungarriak diren gastuak baino %75 handiagoa, eta muga 35.000 euro izango da jarduera bakoitzerako.

Ezin izango dira dirulaguntzen deialdi honetara bildu diruz lagundu daitekeen kostua 3.000 eurotik beherakoa duten jarduketak, salbu eta dirulaguntzaren eskatzailea 5.000 biztanletik beherako udalerri bat bada.     

Dirulaguntza bat baino gehiago dagoenean, diruz lagundutako ehunekoa ezin izango da izan aurkeztutako proiektuaren %100 baino handiagoa.

8. oinarria.    Ebazpena.

1.    Jasangarritasun Departamentuko foru diputatuari dagokio dirulaguntzak emateko prozedura ebaztea. Ebazpenak identifikatu egingo ditu entitate eskatzailea eta aurkeztutako proiektua edo jarduerak. Dirulaguntza jasoko dutenentzat, berriz, ebazpenak ezarriko du zein ehunekotan izango den diruz lagundua eta emandako laguntzaren gehienezko zenbatekoa. Jarduera bati dirulaguntza ukatu bazaio, ukatzearen arrazoia zein izan den adieraziko da.          

2.    Dagokion ebazpena emateko eta argitaratzeko edo jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, eskaera aurkezten denetik kontatzen hasita.

3.    Aurreko atalean aipatutako epea igarotzen bada ebazpena jakinarazi edo argitaratu gabe, eskaerak administrazioaren isiltasunez ezetsi direla ulertu beharko dute entitate interesatuek.

9. oinarria.    Dirulaguntza ordaintzea eta zuritzea.

1.    Dirulaguntza ordainketa laguntzaren oinarri den jarduketa betetzearen baldintzapean egon da, eta bakar batean egingo da dirulaguntzaren zenbateko osoarekin, behin, deialdiaren urtearen urriaren 31ren aurretik, hurrengo apartatuan zehazten den dokumentazio zuritzailea aurkeztuta.

2.    Ezarritako baldintzak bete direla eta dirulaguntzaren xede den jarduera benetan burura eraman dela zuritzeko, interneten bidez, 5.1 onarriaren arabera, eta aurreko puntuan ezarritako epean, dirulaguntza jaso duen jarduketaren kontu egiaztatua eman behar da.

Zehazki, jarraian adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da:

Memoria tekniko bat, zein proiektu edo jarduera egin den azalduz. Hau obren kasuan, jarduketaren argazkiekin bidali behar da.

—Memoriak proiektuaren genero-eraginaren balorazioa jaso beharko du. Hala badagokio, sexuaren arabera banakatuta aurkez dezakete honako hauei burzko informazioa: emandako zerbitzuaren azken onuradunak edo erabiltzaileak, pertsona titularrak eta langileak, eta dirulaguntza eragin duen zerbitzua emateko entitateak kontratatu dituen langileak. Era berean, desberdintasunak identifikatuko dira, halakorik balego, eta horiei aurre egiteko abian jarritako neurriak. IV B eranskina aurkeztu beharko da, beteta.  

—Memoria ekonomikoa, dagozkion fakturen kopiarekin, eta administrazio publikoen kasuan eskumena duen organoak fakturen onarpenarekin. Hala badagokio, ordainketa-agiriekin batera; ez dira onartuko deialdiaren urtea baino lehen egindako gastuak jasotzen dituztenak.           

3.    Jarduerak finantzatzeko funts propioak edo beste dirulaguntza nahiz baliabide batzuk erabili baldin badira, deialdiko dirulaguntzaz gain, funts horiek zenbatekoak diren, nondik datozen eta diruz lagundutako jarduerei nola egotzi zaizkien zuritu beharko da.

4.    Organo laguntza-emaileak egiaztatuko du, batetik, dirulaguntzaren justifikazioa egokia dela eta jarduketa burutu dela; eta, bestetik, laguntza emateko helburua bete dela.             

5.    Justifikatutako benetako gastua hasieran aurreikusitako diruz lagundutako jarduketaren kostua baino txikiagoa bada, dirulaguntzako ebazpenean gastu horri ezarritako ehunekoa aplikatuz zehaztuko da ordaindu beharreko zenbatekoa, salbu eta emandako ehunekoa lortutako puntuaziogatik zegokiona baino txikiago izan, 7.3 oinarria jasotako diruz lagundu daitezkeen gastuen gehieneko mugaraino igo ahal izango da, edo bere puntuazioagatik dagokion gehieneko mugaraino, azken hori apalagoa bada.          


Inola ere ezingo da gainditu ebazpen horren laguntzaren gehieneko gisa zehaztutako zenbatekoa.

6.    Dirulaguntzen erakunde onuradunen artean honako kasu hauek gertatzen badira: dirulaguntzari uko egitea, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea, emandako zenbatekoa murriztea edo dirulaguntza kalkulatzeko kontuan hartutako zenbatekoa baino zenbateko txikiagoa justifikatzea, soberakin horiek dirulaguntza osatzeko edo emateko erabili ahal izango dira, eskatutako gutxieneko puntuazioa lortu eta aurrekontu-mugarik izan ez balitz legokiekeen zenbatekoa lortu ezin izan duten proiektuei.             


Soberakin horien onuradun izan daitezkeen proiektuek puntuazio bera lortu badute, eskabideen sarrera-erregistroaren ordena hartuko da kontuan, eta lehentasuna emango zaie aurretik aurkeztutakoei.            

Nolanahi ere, laguntza ematen duen organoak emakida berri hori ematea erabakiko du, oinarrietan ezarritako epeetan aurkeztutako proiektuak gauzatzeko behar besteko denboraz baliatzeari eta proportzionaltasunari buruzko irizpideen arabera. Soberakina deialdiaren urteko urriaren 31ren ondoren gertatzen bada eta beste emakida bat egitea proposatzen bada, proiektua amaituta eta justifikatzeko moduan egotea ezinbestekoa izango da, eta hori aldez aurretik kontsulta egingo zaio proposatutako erakundeari.

10. oinarria.    Ez betetzea eta dirulaguntzak itzultzea.

Entitateak ez badu betetzen oinarri hauetan eta gainerako araudi aplikagarrian ezarrita dauden baldintzetakoren edo betekizunen bat, laguntzak jasotzeko eskubidea galduko du, erabat edo neurri batean, eta jasotakoa itzuli beharko du legozkiokeen berandutze interesekin batera, hala xedatzen baitute martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren dirulaguntzenak, 35. artikuluan eta hura garatzen duen Erregelamenduak 63. artikuluan (apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretua) eta ondorengoetan xedatutakoaren arabera. Halaber, erantzukizunak eska lekizkioke, foru arau horren 49. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.      

11. oinarria.    Diruz lagundutako jarduerak azpikontratatzea.

Diruz lagundutako jarduera burura eramateko behar den ehunekoa azpikontrata dakioke hirugarren bati, jardueraren ehuneko ehunera arte. Inoiz ezingo dira azpikontratatu balio erantsirik sortu gabe jarduera diruz lagunduaren kostua gehitzen duten jarduerak.

12. oinarria.    Gastu eta inbertsio diruz lagungarriak.

1.    Oinarri hauen ondorioetarako, jarduera diruz lagunduarekin zalantzarik gabe bat datozenak dira gastu eta inbertsio diruz lagungarriak. Diruz lagundutako elementuen erosketa kostua ezin daiteke inoiz merkatuko balioa baino handiagoa izan. 

2.    Finantza gastuak, zuzenbide edo finantza aholkularitzako gastuak, notario eta erregistroko gastuak eta diruz lagundutako proiektua egiteko peritu gastuak eta administraziokoak diruz lagun daitezke, subentzionatutako jarduerarekin zerikusi zuzena badute eta jarduera hori prestatu edo egiteko nahitaezkoak baldin badira. BEZa ez da guztiz laguntzeko moduko gastutzat hartuko, salbu eta ezin bada berreskuratu edo konpentsatu, Gipuzkoako Lurralde Historiko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 30.8 artikuluaren arabera. 

3.    Pertsonal gastuek ez dute gaindituko proiektuaren aurrekontuaren %50 (10.000 € gehienez) edo, hala badagokio, gauzatutakoaren zati proportzionalarena. Inola ere ez dira diruz lagungarriak izango pertsonal gastu hauek: dietak, mota guztietako prestakuntza ekitaldietara joateko gastuak eta antzekoak. Langileen gastuak justifikatzeko, nominak, langileen izen zerrenda (LIZ) eta kotizazioen likidazio zerrenda (LKZ) –lehengo TC1 eta TC2– erabiliko dira. Kooperatibetako bazkideen kasuan, Gizarte Segurantzaren ziurtagirien ordez kooperatiba atxikita dagoen sisteman kotizatu izanaren ordainagiriak jarriko dira, eta autonomoen araubideko langileen pisu fisikoak badira, Gizarte Seguntzako kotizazio-oinarrien txostena eskatu ahal izango da.  

4.    Administrazio publikoek, dagokion lizitazioaren bidez, diruz lagundutako jarduera egiteko beharrezkoak diren kontratazioen efizientzia- eta ekonomia-printzipioak bermatuko dituzte.        

Sektore pribatuari dagokionez, Aurkezten diren eskaintzak dirulaguntzaren justifikazioan edo, kasua bada, haren eskaeran azaldu behar dira, eta hautaketa egiteko eragimena eta ekonomia izango dira aplikatuko diren irizpideak. Erlazio kalitatate prezio onena dauakan proposamen ekonomikorik aukeratzen ez denean, erabakia berariaz justifikatu beharko da memoria batean. Honela, diruz lagundu daitekeen zenbatekoak gainditzen baditu azaroaren 8ko Sektore Publikoko Kontratuen 9/2017 Legean kontratu txikietarako ezarritako kopuruak, obra edo zerbitzua egiteko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa hartu baino lehen onuradunak hiru hornitzaileren eskaintzak eskatu behar ditu gutxienez. Alabaina, hori ez da beharrezkoa izango baldin eta, obra, zerbitzu edo ondasunaren ezaugarri bereziengatik, merkatuan ez badago hura egin edo emateko behar adinako entitaterik edo gastua dirulaguntza eskatu aurretik egin bada.

5.    Onuradunak ezin izango du inolaz ere hitzartu diruz lagundutako jardueren exekuzio osoa edo partziala onuradunarekin lotutako pertsona edo erakundeekin, salbu eta kontratazioa merkatuko baldintza arrunten arabera egiten bada eta 8. oinarrian adierazten den organoaren aldez aurreko baimena lortzen bada. Lotura hori 24/2008 DFren 44 artikuluaren arabera ulertuko da.

6.    Orobat baztertzen dira hondakinen kudeaketako ekintza komunetako gastuak, hala nola hondakin bilketa tasak edo arrazoi horrengatik baimendutako gestoreen aldeko ordainketak; edo jarduera ekonomikoa garatzeko aplikagarri den araudia betetzeagatik egiten den beste edozein.              

Orobat, ez dira diruz lagunduko sentsibilizazio kanpainak, 7.1 oinarrian aipatzen direnak izan ezik, eta inbentarioan sartu daitezkeen ondasunen amortizazioa.

7.    Diruz lagundutako jarduerari zuzenean egotzi ezin zaizkion gastu guztien frogagiriak, langileen gastuekin gertatzen den bezala, dagokion egozpena jasotzen duen ziurtagiri batekin osatu beharko dira.

13. oinarria.    Dirulaguntza emateko ebazpenaren aldaketa.

1.    Erakunde onuradunek dirulaguntza ematen duen organoari eskatu beharko diote, diruz lagundutako jarduera egiteko epea amaitu aurretik, ebazpena alda dezan: finkatutako burutzeko edo zuritzeko epeak luzatzeko, emandako dirulaguntza murrizteko edo jardueran bildutako ekintzak aldatzeko. Ezusteko kausen ondorio direnean edo jardueraren helburua lortzeko beharrezkoak direnean baimenduko dira aldaketa horiek, betiere dirulaguntzaren xedea aldatzen ez bada eta hirugarrenen eskubideak kaltetzen ez badira. Aldaketak ez du berekin ekarriko, inola ere, 1.5 oinarrian ezarritako epeak handitzea.      

2.    Salbuespen gisa, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzeak diruz lagundutako jarduera amaitzeko epea luzatzea ekar dezake, baldin eta luzapena beharrezkoa bada jarduera behar bezala burutzeko, eta, betiere, deialdiaren 9. oinarrian, urriaren 31n, adierazitako epea amaitu baino lehen, erakunde onuradunak justifikatu badu emandako dirulaguntzaren baliokidea den gastu bat gauzatu duela, fakturak edo organo eskudunak onartutako beste egiaztagiri batzuk aurkeztuta. Lizitazio-prozesuen mende dauden erakunde publikoen kasuan, esleipen-ebazpena onartuko da egiaztagiri gisa.            


Era berean, udaleko idazkaritzak edo gainerako erakunde onuradunetan antzeko eginkizunak betetzen dituen beste organoren batek egiaztatu beharko du, 5. eranskinaren bidez, egin gabe dauden gastuak eta horien zenbatekoa. Epea luzatzeak ezin izango du inola ere gainditu deialdiaren hurrengo urteko martxoaren 31. Ziurtagiri hori idatzi eta bidaltzea beharrezkoa izango da eskatutako epea luzatzea onartzeko.    

Dirulaguntza ematen duen organoak kontuan hartuko du ziurtagiri honetan jasotako informazioa, ordaindu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa finkatzeko, eta emandako dirulaguntza beherantz doitu ahal izango du, baldin eta justifikatutako zenbatekoaren eta ziurtagiri honetan aurreikusitako zenbatekoaren batura txikiagoa bada diruz lagundu daitekeen hasierako aurrekontua baino.

Diruz lagundutako jarduera gauzatzeko epea luzatzeko kasua salbuespenezkoa denez, handitzeko eskubidea eskatu eta lortuz gero, hura eskatzeko unean aurkeztutako dokumentazioak zehaztuko du ordaindu beharreko zenbatekoa, ez delarik onartuko epea amaitzerakoan zenbatekoa handitzeko aukera, aurkeztutako dokumentazioarekiko aurreikusi gabeko desbideraketak egon direla oinarrituz, 10. oinarrian bidegabe jasotako zenbatekoak ez betetzeari eta, hala badagokio, itzultzeari buruz ezarritakoa alde batera utzi gabe.       

3.    Organo eskumendunak ebazpena ofizioz aldatu ahal izango du, aurrez erakunde interesatuari entzunaldia eskaini ondoren eta funtsak aplikatu aurretik, dirulaguntza emateko kontuan izandako baldintzak aldatzeak helburu zuen interes publikoa lortzea eragozten edo zailtzen badu eta onuradunari ez bazaio kalte ekonomikorik eragiten.

14. oinarria.    Araudi aplikagarria.

Oinarri hauetan aurreikusitakoaz gain, honako hauek xedatutakoa bete beharko da: martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzenak, eta foru arau hori garatzeko Erregelamendua (apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaz onartua).

Oinarri hauetan araututako dirulaguntzak ez dira estatuko laguntzak Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunak 107. artikuluko 1. puntuan xedatutakoaren arabera, estatu kideen arteko merkataritza trukatzeei ez baitiete eragiten. Izan ere, diruz lagundu daitezkeen jarduerek tokiko izaera nabarmena daukate eta laguntza horien onuradunak tokiko erakundeak izango dira, euren eskumen propio eta legitimoen barruan, interes orokorrean oinarritu behar dira.       



II. ERANSKINA

Ekonomia zirkularraren arloko jarduketak egiteko dirulaguntzen 2024ko deialdia. 

1.    Oinarri Arautzaileak.

Ekonomia zirkularraren arloko jarduketetarako dirulaguntzak emateko araubideko oinarri arautzaileak, 2024ko martxoaren 12ko Diputatuen Kontseiluren erabakiaz onetsitakoak dira, deialdi honekin batera Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnak.

2.    Eskaerak aurkezteko epea.

2024ko ekitaldiari dagozkion laguntzetarako eskaerak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deiladi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

3.    Entitate onuradunak.

Laguntzak jaso ahal izango dituzte 3. oinarri arautzailean aipatzen diren erakunde edo pertsona fisikoek.

4.    Aurrekontu kredituak.

Deialdi honetan emango den dirulaguntzaren zenbateko osoa 1.005.000,00 euro izango da, hurrengo lerro eta kontu-sail hauen artean banatuta:

1.0210.110.461.01.01.2024: 55.000,00 €.

1.0210.110.461.06.01.2024: 155.000,00 €.

1.0210.110.470.00.01.2024: 135.000,00 €.

1.0210.110.481.00.01.2024: 85.000,00 €.

1.0210.110.761.01.01.2024: 35.000,00 €.

1.0210.110.761.06.01.2024: 190.000,00 €.

1.0210.110.770.00.01.2024: 265.000,00 €.

1.0210.110.781.00.01.2024: 85.000,00 €.

Aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena duen organoak onartutako gastuaren zenbatekoa handitu ahal izango du, aurkeztutako eskabideak ebatzi baino lehen, baina horrek ez du ekarriko beste deialdi bat egitea.

5.    Aurkezteko modua eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1.    Eskaerak derrigorrez Internet bidez aurkeztuko dira, irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat eginez, zeinak baliabide elektronikoen erabilera arautzen baitu Foru Administrazioaren eremuan, eta, otsailaren 25eko IOH-028/16 Foru Agindurekin bat eginez, zeinak Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuko dirulaguntzen espedienteen izapide zehatzak baliabide elektronikoen bidez egiteko betekizuna arautzen baitu (2016ko martxoaren 2ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 41 zk.).

Eskaera, gainerako dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztuko da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), laguntzen, beken eta dirulaguntzen atarira sartuta eta horretarako eskuragarri dagoen berariazko inprimakia beteta. Eskaerak eta dokumentazio osagarria Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duen irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretuan aurreikusitako moduan aurkeztuko dira.   


Zein lerro jakinetan aurkezten den zehaztu beharko da, eta ezin izango da gaiari buruzko lerro batean baino gehiagotan aurkeztu.

2.    Eskaeraren inprimakiari dokumentazio hau erantsiko zaio:

a)    Garatuko den jardueraren memoria deskribatzailea eta, bere kasuan, proiektu teknikoa (25 orri gehienez). Burutuko diren lanen denboraren antolaketa bat edukiko dute. Besteak beste, dokumentu hauek aurkeztu behako ditu:

—Eskatutako dirulaguntzaren xede den ekintzaren justifikazioa, Departamentuaren politika eta estrategiekin bat datozen sinergiak eta lerrokadura barne direla.

—Lortu nahi diren helburuak, dagozkien adierazleekin behar bezala kuantifikatuta, eta diruz lagundutako jarduerak izango duen zabalkundea. Proiektuak kopuru garrantzitsuen prebentzioa, berrerabilpena edo birziklapena badakar, urtean proiektuaren prebentzio, birziklapen edo berrerabilera potentziala kilogramotan zenbatetsi beharko da.

—Modu laburrean azaduko da diruz lagundutako proiektuak edo jarduerak genero-ikuspegia nola txertatzen duen (bai erakunde eskatzailearen helburuen eta jardueren artean, bai dirulaguntza eskatzen den proiektuan edo jardueran genero-ikuspegia diagnostikatuz eta ebaluatuz.

b)    Jarduketaren aurrekontu xehatua, partiden arabera banakatua, gastuak eta inbertsioak behar bezala bereizita; banakapena eta zehaztapena.

c)    Etxeko eta komunitateko konpostajeari buruzko proiektuen kasuan, erakunde eskatzaileak (udalak edo mankomunitateak) adierazi beharko du zenbat familiak egiten duten jarduera hori bere jardun-eremuan. Gainera, proposatutako ekintzak jarduera hori egiten duten familien kopuruan izango duen eragina adierazi beharko da.

d)    Diruz lagundutako berrerabilpen-jarduketen kasuan, erakunde onuradunek xede horrekin kudeatu dituzten hondakinen datuak kilogramotan eman beharko dituzte. Informazio hori adierazleak eta helburuak kalkulatzeko erabiliko da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak argitara dezan, sekretu estatistikoa hartuko da kontuan beti.

e)    IV. a) eranskina, dirulaguntzetan genero-ikuspegia txertatzeari buruzkoa, beteta.

f)    Merkataritza-sozietateek eta irabazi gabeko erakundeek lehenago adierazi denaz gain, aurkeztu beharko dituzte:

—Eraketa eskrituren eta sozietatearen estatutuen kopia, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean inskribatuta.

—Sinatzaileak elkartearen izenean jardun dezakeela egiaztatzen duen agiriaren eta haren NANren kopia.

—50 langile baino gehiago dituzten enpresa eskatzaileek dirulaguntza eskaerarekin batera Berdintasun Plana aurkeztu dute, baita erantzukizunpeko adierazpena sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko ezarritako neurriak ere.

g)    Kapital pribatua duten merkataritza-sozietateen kasuan, enpresaren Jardueraren Lizentzia edota, behar bada, Ingurumeneko Baimen Bateratua.

h)    Autonomoen araubideko pertsona fisikoek, a), b) eta c) idatz-zatietan adierazitakoaz gain, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

—Zentsu-aitorpena (036 inprimakia).

—Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman izanaren egiaztagiria (840 inprimakia).

6.    Jakinarazpena.

Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 legeko 45.1.b) artikuluan ezarritakoari jarraituz, dirulaguntzei buruzko ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du; eta jakinarazpena egintzat hartuko da lege ondorio guztietarako argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Ez egitea ondorio horiek izateko oztopo izango ez bada ere, erakunde interesatuei ondoko bitartekoren baten edo batzuen bidez ere jakinarazteko saioa egingo da: ebazpena departamentuko web orrian sartuz, posta elektronikoz, telefonoz, faxez.