Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
3
TOKI ADMINISTRAZIOA

DONOSTIAKO UDALA

Ebazpena. Ekialdeko barrutiko batzordearen presidente eta presidente ordearen izendapena.

Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 128. artikuluak zera jartzen du «Barrutiak» izenburupean:

«1.  Udalek barrutiak sortu behar dituzte, beren lurralde-atal izateko, kudeaketa deskontzentratuko organoz hornituta, udal-gaien kudeaketan herritarren partaidetza bultzatu eta garatzeko eta kudeaketa bera hobetzeko, udalerriaren gobernu eta kudeaketaren batasuna hautsi gabe.

2.    Udalbatzaren osoko bilkurari dagokio barrutiak sortu eta arautzea, 123. artikuluan aurreikusitako eran eta irispidearekin, baita, arau organiko baten bidez, barruti guztien artean kudeatu beharko dituzten udalbatzaren aurrekontu-baliabideen gutxieneko ehunekoa zehaztea ere.        

3.    Zinegotzi bati dagokio nolanahi ere barrutiaren lehendakaritza».

Legearen aurreikuspen hori Donostiako Barrutien Organo Araudiaren bidez garatu da gure udalean, Udalbatzak 2015eko martxoaren 26an egin zuen osoko bileran behin betiko onartu baitzuen araudi hori (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2015eko apirilaren 13a).

Hala, araudi horren 4.1 artikuluak 4 barruti hauek sortzea jartzean du:

4. artikulua.    Lurralde eremua.

4.1.    Donostiako udalerrian ondoko lau barrutiak sortuko dira:

1.    Ekialdeko Barrutia: Altza, Intxaurrondo eta Miracruz-Bidebieta.

2.    Erdialdeko eta Hegoaldeko Barrutia: Erdialdea, Amara, Loiola eta Martutene.

3.    Mendebaldeko Barrutia: Añorga, Antigua, Ondarreta, Aiete, Ibaeta, Igeldo, Miramon, Zorroaga eta Zubieta.

4.    Ipar-ekialdeko barrutia: Ategorrieta, Ulia, Egia eta Gros.

Hala, agintaldia aldatu ondoren, laster hasiko denez Altzako Barrutiko Udal Batzarreko kideak izentzako prozesua, barrutiko burua izendatu behar da.               


Alde horretatik, organo araudiaren 8.1 artikuluak honako hau xedatzen du:

«8. artikulua.  Zinegotzi-burua.

8.1.    Barrutiko zinegotzi-burua alkateak izendatu eta bereiziko du, Korporazioa osatzen duten zinegotzien artean. Barrutiaren ordezkari izateaz gainera, eginkizun nagusi hauek izango ditu: barrutiaren administrazioa zuzentzea; Barrutiko Udal Batzarrera deitzea eta haren bilkuretan buru izatea; bere kalitate botoaren bidez berdinketak haustea; eta batzarraren erabakiak betearaztea. (…)».

Bestalde, araudiaren 12 artikuluak honako hau xedatzen du:

«12. artikulua.  Zinegotzi-buruordea.

Barrutiko zinegotzi-buruordea alkateak izendatu eta bereiziko du, Udaleko zinegotzien artetik, zinegotzi-buruak esandakoa kontuan hartuta eta Korporazioa eratu ondorengo lehen hiru hilabeteetan. (…)».      

Horrenbestez, alkate naizen aldetik,

EBATZI DUT

1.    Carlos Garcia Henández jauna izendatzea Ekialdeko barrutiaren buru.

2.    Martin Ibabe Eceiza jauna izendatzea Ekialdeko barrutiaren buruordea.

3.    Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea ebazpen hau eta hurrena izaten duen bileran ematea honen berri Udalbatzari.        

Donostia, 2023ko abuztuaren 17a.—Eneko Goia Laso, alkatea.     (6315)