ZALDIBIAKO UDALA
Iragarkia
Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritako aldi baterako enplegua egonkortzeko, Alkatetzaren 2022ko abenduaren 15ko Dekretuaren bidez, alkateak honako hau onartu du:
Lehena: Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 13ko Dekretuaren bidez onetsitako lan eskaintza publikoko lanpostuak betetzeko oinarri orokor eta berariazkoak onestea
Bigarrena. Deialdi honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara ematea eta Estatuko Aldizkari Ofizialean aipamena egitea.
Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesatuek Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa aurkez dezakete erabaki honen aurka, zuzenean, Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegietan, jakinarazpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko alkate-udalburuari, jakinarazpenaren biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.
Denen jakinerako argitaratzen dugu.
Zaldibia, 2022ko abenduaren 15a.—Eztitxu Mujika Mariezkurrena, alkatea. (7959)
Aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaketa prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak, abenduaren 28ko 20/2021 KEGEAREBB 6 EA 8 xedapen gehigarrietatik eratorritakoak.
1.- Oinarrien xedea
Oinarri hauen xeda da hautaketa -prozesuak arautuko dituzten arau orokorrak ezartzea abendauraen 28ko 20/2021 Legearen 6.8. xedapen gehigarrietatitk eratorritako enplegu publikoan aldi baterako enplegua egonkortzeko. Lege hori Zaldibiako udalean enplegu publikoaren behin behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa da.
Hautaketa-prozesu bakoitzaren berezitasunak dagozkien deialdietako oinarri espezifikoetan arautuko dira baina gutxienez, honako hauek jaso beharko dituzte:
Deitutako plazen identifikazioa, kopurua eta lotutako lanpostuak eta, hala badagokio, sartzeko txanda identifikatzea.
Langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasaren zenbatekoa.
Deitutako plazei lotutako lanpostuak eskuratzeko baldintzak: sartzeko titulazioa, hizkuntza-eskakizuna eta haren derrigortasun-data, baita sartzeko beste baldintza batzuk ere (hizkuntzak, informatikako ezagutzak, etab.).
Merezimendu baloragarriak eta haien baremoa
Emakumeen lehentasun-klausula aplikatzeari edo ez aplikatzeari buruzko aurreikuspena
20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdiari araudi hau aplikatuko zaio:
Enplegu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zena.
30/1984 Legea, abuztuaren 2koa, Funtzio Publikoaren erreformarako neurriena.
6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.
20/2021 Legea, abenduaren 28koa, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa.
7/2021 Legea, azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzkoa, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-administrazioei aplikatzekoa zaien guztian.
Osagarri gisa, Estatuko Administrazio Orokorraren zerbitzura dauden langileak sartzeko eta Estatuko Administrazio Orokorreko funtzionario zibilen lanpostuak betetzeko eta lanbide-sustapenerako Erregelamendu Orokorra, martxoaren 10eko 364/1995 Errege Dekretuaren bidez onartua.
10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa.
86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena.
297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena.
39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoetako Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.
40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.
3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorrerakoa.
4/2005 Legea, otsailaren 18koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarakoa.
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.
2/2004 Legea, Otsailaren 25ekoa, Datu pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Dokumentuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzkoa.
7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena.
Toki -araubidearen arloan indarren dauden lege-xedapenen testu bategna apriilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua-
2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa.
Oinarri arautzaile hauek.
20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdiaren prozesua lehiaketa-sisteman oinarrituta bideratuko da.
Prozesu honetan txanda bakarra aurreikusten da: librea.
2. - Parte hartzeko baldintza orokorrak.
Onartua izateko eta, hala badagokio, hautaketa-prozeduran parte hartzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira:
a) Europar Batasuneko estatu kideren, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa den beste estaturen batekoa, nazionalitatea edo nazionalitate espaniarra izatea, Europako Erkidegoa Eratzeko Itunean zehaztuta dagoen moduan.
b) Europar Batasuneko estatu kideetako herritarren ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, betiere Zuzenbidetik bananduta ez badaude; baita ere bere ondorengoek eta bere ezkontidearenek, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek 21 baino gutxiagokoak badira, edo adin horretatik gorakoak, baina bere pentzuan bizi direnak (5/2015 LEDren 57. artikulua).
c) Aurretiazko eskaera egitea.
d) Eskuratu nahi den lan-eskala edo -kategoriako zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.
e) Hamasei urte Beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretirorako gehieneko adina ez gainditzea.
f) Diziplina-espedientearen bidez Administrazio publikoetako edota Autonomia erkidegoetako erakunde konstituzional edo estatutarioetako edozein zerbitzutik bereizita ez egotea, eta ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikoetarako, funtzionarioen kidego eta eskaletara edo lan-kontratuko langileen kategorietara absolulu edo berezia ez izatea.
g) Beste estatu bateko herritarra izanez gero, desgaitua edo egoera batean ez egotea baliokidean ez egotea, eta bere estatuan baldintza berberetan, enplegu publikora iristeko eragoten duen diziplina zehapenik edo horren baliokiderik ez izatea.
h) Eskatutako titulazioa izatea, edo titulu hori jasotzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazio hori berariazko oinarrietan adieraziko da. Atzerriko titulazioen kasuan homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eduki beharko da.
i) Titulazioa atzerrian eskuratu duten izangaiek dagokion baliozkotze-agiria edo, hala badagokio, homologazioa ziurtatzen duen agiria dutela egiaztatu beharko dute.
j) Hautaketa-prozesuaren barruan, lanposturako (lan-kontratuko langileen kasuan) edo plazari lotutako lanposturako (funtzionarioentzat gordetako plazetarako) eskatzen den hizkuntza-eskakizuna duela egiaztatzea, edo hautaketa-prozesu honetan horretarako deitzen diren egiaztapen-probak gainditzea. Eskakizun hori betetzeko data dagokion hautaketa-prozesuko hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proba egiten den eguna izango da.
k) Herri Administrazioen zerbitzura diharduten langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea. Hargtik eragotzi ga kargu publikoa edo jarduera pribatu bateraezina betetzen dutenek aipatutako lege-arauetan aipatzen den aukera-eskubideaz baliatzea.
l) Langileak hautatzeko deialdietan izena emateagatiko tasa ordaindu izana, parte hartzen duen dagokion lan prozesuari eskala edo -kategoriari dagokiona. Eta zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztu tae gongo da.
m) Deiadia egin duen Udalean ez izatea karrerako funtzinariok edo escala, azpieskala edo kategoria bereko lan-kontratuko langile finkorik.
n) Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.
Hautaketa-prozesu honetako hautagaiek berariaz onartu beharko dute beren datu pertsonalak oinarri hauetan adierazitako moduan eta adierazitako helbururako erabiltzea.
2.1 – Eskakizunak betetzeko datak.
Plazak lortu nahi dituztenek oinarri orokorretan eta espezifikoetan aurreikusitako baldintzak bete beharko dituzte aurkezteko epea amaitu aurretik 8.1 oinarrian aurreikusitako salbuespenak izan ezik, eta horiek betetzen jarraitu beharko dute karrerako funtzionario gisa lanpostuaz jabetzen diren egunean edo plantillako lan-kontratuko langile finko gisa kontratatzen egunean.
2.2 – Baldintzak egiaztatzeko denbora eta modua.
Baldintzak egiaztatzeko denbora eta modua 8. oinarrian ezartzen dira.
3.-Ezgaitasuna duten pertsonen sarbidea.
Ez dagokio.
4- Hautatzeko baldintza orokorrak.
Lanpostuak betetzeko baldintzak ezarrita dituzten lanpostuei lotutako plazak ezin izango dituzte inola ere baldintzak betetzea egiaztatu ez dutenek bete. Baldintza horiek deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoetan zehaztuko dira.
Deialdi bakoitzean, deitutako plazei lotutako lanpostuei esleitu zaizkien berariazko baldintzak zerrendatuko dira.
Lanpostu jakin batzuek espezialitate jakin bat izatea eskatzen badute, deialdien oinarri espezifikoek zehaztuko dute egiaztatzeko modua.
5.- Lanpostuak esleitzeko baldintza orokorrak.
Epaimahaiak ezin izango du proposatu jende gehiago sartzea, karrerako funtzionario edo lan-kontratuko langile finko gisa deitutako plazetatik gora, honako kasu hauetan izan ezik:
a) Honako egoera hauetakoren bat gertatzen denean:
– Izendatu eta karguaz jabetu aurretik hautatutakoen pertosna batzuek uko egiten badute.
– Hautagaiek 15. oinarrian xedatutakoaren arabera eskatutako dokumentazioa aurkezten ez badute, Edo, hautagaiek aurkeztutako agirietatik, 2. oinarrian eskatutako baldintzaren bat betetzen ez dutela ondorioztatzen bada. Edo dagozkion zereginak betetzeko eska badute.
Kasu horietan, epaimahaiak hautaketa-prozesua gainditu duten pertsonen zerrenda erabiliko du eta behar diren hautagaien aldeko izendapen proposamena egingo du.. Hori guztia hautaketa-prozesua gainditu dutenen behin betiko zerrendaren puntuazio-ordenaren arabera. Horrelahautatutzat joko dira aipatutako inguruabarren ondorioz hutsik geratu diren plazen kopuru bera duten hautagaiak.
c) Lanpostuaz jabetzeko unean lanpostua erreserbatu gabe eszedentzia-eskaerak egiten direnean, bai eta egonkortze-deialdietan plaza lortzeagatik lanpostua erreserbatu gabe eszedentzia-eskaerak egiten direnean ere, hutsik geratzen plazak esleituko dira. Horretarako,aurreko kasuan bezala, epaimahaiak egindako hautaketa-prozesua gainditu duten pertsonen zerrenda erabiliko da.
Lanpostuaz jabetzeko unean eszedentzia-egoerara igarotzeko inguruabarrak baliozkoak izateko, izendapen -proposamena jakinarazi eta gehienez 15 eguneko epean egin beharko da eskaera.
6.- Argitalpenak eta iragarki-taula.
Hautaketa-prozesuen deialdiak kasuan kasuko aldizkari ofizialetan argitaratuko dira, bai eta Zaldibiako udalaren iragarki-taulan eta webgunean ere.
Hautaketa-prozesuan zehar, haren garapenaren alderdiei lotutako informazio guztia Zaldibiako Udalaren iragarki-taulan eta webgunean argitaratuko da, jakinarazpenak egiteko.
7.- Eskabideak aurkeztea.
7.1.- Prozesuan onartua izatea.
Parte hartu nahi dutenek horretarako eskabide-ereduan adierazi beharko dute zein hautaketa-prozesutan parte hartu nahi duten eta zein plaza zehatz lortu nahi dituzten, lan-eskala/azpieskala/mota edo -kategoria berekoak izan arren.
Onartzeko eta, hala badagokio, hautaketa-prozesuetan parte hartzeko, baldintza hauek bete beharko dira: 1) eskabidea bere atal guztietan betetzea, 2) epearen barruan aurkeztea eta 3) langileak hautatzeko deialdietan izena emateagatiko tasak ordaintzea.
Halaber, aurkezteko ezarritako epea amaitzen den egunean beteta eduki beharko dira eskatutako baldintza guzti-guztiak, 8.1 oinarrian elkargora kidetzarekin, espezialitatearekin eta euskararen ezagutzarekin lotuta aurreikusitakoa izan ezik. Azken kasu horretan, 8.10 oinarrian aurreikusitakoaren arabera egiaztatuko da.
7.2.– Eskabideak aurkezteko modua.
Eskabideak egoitza elektronikoko deialdiaren fitxan argitaratutako inprimakiaren arabera egokituko dira, 39/2015 Legearen 66.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta tasa ordainduta formalizatu beharko dira, salbuespenak; Ez dago salbuespenik
Aurrekoaz gain, eredu ofizial eta normalizatu bat ere egongo da, Udalaren webgunean eskuragarri egongo dena (enplegu publikoko eskaintza), eskabideak aurkezteko epea irekitzen den unean.
Paperezko inprimakia inprimaki elektronikoaren berdina izango da, eta edukiak eskatzen duen zehaztasunarekin bete beharko da. Nolanahi ere, hautagaiak puntuazioa kalkulatu beharko du, plazari dagozkion oinarri espezifikoetan ezarritako merezimenduen baremoa aplikatuta.
Onartuak izateko eta hautaprobetan parte hartzeko, nahikoa izango da eskabidean nork bere erantzukizunpean adieraztea eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla, betiere aurkezteko ezarritako epea amaitzen den egunean.
Hautaketa-prozesuan onartzeko, nahitaezkoa izango da Zaldibiako Udaleko eta haren erakunde autonomoetako langile izateko hautaprobak egiteko beharrezkoak diren zerbitzuak emateagatiko tasa ordaindu izana. Tasa hori Zerbitzu publikoak eta ekintza administrtatiboak emateagatiko Ordenantzak ezartzen du, oinarri orokor honen lehenengo paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz.
Parte hartzeko eskabidearekin batera, ez da aurkeztu beharko parte hartzeko baldintzak eta alegatutako merezimenduak betetzen direla egiaztatzen duen agiririk. Nahikoa izango da hautagaiek, beren erantzukizunpean, adieraztea parte hartzeko eskabidea aurkezteko epea amaitzen den egunean prozesuan parte hartzeko eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela, hizkuntza-eskakizuna izan ezik, eta deialdia argitaratzen den egunean alegatu eta autobaloratzen diren merezimenduak egiazkoak eta zehatzak direla. Nolanahi ere, bi kasuetan, alkatetzak edo dagokion epaimahai kalifikatzaileak egiaztatu ahal izango ditu gero, edo, hala badagokio, hautagaiek alegatutako merezimenduak egiaztatu eta epaimahai kalifikatzaileak egiaztatu ahal izango ditu, 8. eta 14. oinarrietan ezarritakoaren arabera.
Parte hartzeko baldintzak eta eskabidean alegatutako merezimenduak agiri bidez egiaztatu beharko dituzte, dagokion unean, alkatetzak edo dagokion epaimahai kalifikatzaileak horretarako berariaz eskatutako pertsonek soilik, 8. eta 14. oinarrietan ezarritakoaren arabera.
Oinarri hauen eta egonkortzeko hautaketa-prozesuen ondorioetarako, parte hartzeko eskabidean hautagaiak parte hartzeko baldintzak betetzen dituela eta bertan alegatutako merezimenduak dituela adieraztea erantzukizunpeko adierazpentzat hartuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 64. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Eskabidearekin batera, langileak hautatzeko deialdietan izena emateagatiko tasa ordaindu izanaren ziurtagiria bakarrik aurkeztu beharko da, hala badagokio.
Eskabidearen laukian adierazi beharko da zein txandatan parte hartu nahi den: a) Librea.
Euskararen informazioari buruzko eskabidearen epigrafean, hala badagokio, eskatutako hizkuntza-eskakizuna duten adieraziko da nahitaez.
7.3.- Eskabide.orriak aurkezteko lekua.
7.3.1 Eskabideak, eskatutako dokumentazioarekin batera, leku hauetan aurkeztu ahal izango dira:
Eskabide elektronikoa egoitza elektronikoan:
https://uzt.gipuzkoa.eus/portalv/7.00/default.aspx?idayto=78&idioma=eu-ES
Aurkezpen elektronikoa aukeratuz gero, egoitzan onartutako identifikaziorako eta sinadura elektronikorako bitarteko bat izan beharko du (www.zaldibia.eus)
Aurrez aurreko eskabidea:
Udalaren erregistro eta herritarren arretarako bulegoan (Santa Fe 18).
7.3.2. Urriaren 1eko 39/2015 Legearen, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoaren, 16.4. artikuluan xedatutako edozein tokitan ere aurkeztu ahal izango dira.
Administrazioarekin harreman elektronikoa izateko legezko betebeharra dutenen kasuan, egoitza elektronikoan aurkeztuko da.
Udaleko Alkatetzari zuzenduko zaizkio. Antzematen diren izatezko akatsak edozein unetan zuzendu daitezke, ofizioz eta/edo interesdunak eskatuta.
Langile izangaiek eskabidean emandako informazio guztia fitxategi batean sartuko da, eta hautaketa-prozesua kudeatzeko bakarrik erabiliko da. Fitxategi horren erabilera eta funtzionamendua bi lege hauetan ezarritakoaren araberakoa izango da: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa, eta 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta datuak babesteko euskal bulegoa sortzeari buruzkoa. Ofizioz, honako baldintza/informazio hauek egiaztatu eta/edo espedienteari gehituko zaizkio, interesdunak berariaz kontrakoa adierazten ez badu: o Nortasun-datuak egiaztatzea o Titulazio akademikoak (unibertsitatekoak zein unibertsitatez kanpokoak) o Hizkuntza-eskakizunik altuena (Euskara) o Ikastaroen ziurtagiria: IVAPen (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea) bidez egindako gainditutako ikastaroen edo gidabaimenen (DGT) edo IT Txartelen (erakunde ziurtatzailea) zerrenda.
Aurkeztu beharreko dokumentuak deialdia egin duen udalak badauzka, ez dira berriro aurkeztu behar izango, baldin eta eman ziren data eta bulegoa adierazten badira eta dagokien prozedura bukatu zenetik bost urte baino gehiago igaro ez badira.
7.3.3.- Langileak hautatzeko deialdietan izena emateagatiko tasak ordaintzeko modua).
7.3.3.1. Tasa hautaketa-prozesu bakoitzerako ordainduko da, nominalki eta banaka, eta kuota 20 eurokoa izango da.
7.3.3.2. Tasa autolikidazio-araubidean eskatuko da, eta diru-sarrera Kutxabank edo Rural Kutxa erakunde laguntzaileetako edozeinen bidez egin ahal izango da.
7.3.3.3. Tasa ordaintzetik salbuetsita daude:
Salbuespenik ez dago.
7.3.3.4. Eskabideak aurkezteko epean tasa ordaintzen ez bada edo osorik ordaintzen ez bada, hautaketa-prozesutik kanpo geratuko da.
7.4.- Eskabide-orriak aurkezteko epea.
Deialdiaren laburpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hogei (20) egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira.
7.5.- Eskabide-orrien akatsak.
Eskabide-orria garaiz eta behar bezala ez aurkezteak izangaia baztertzea ekarriko du.
Hala ere, 39/2015 Legearen 68. artikuluarekin bat etorriz, eskabide-orrietako akatsen kasuan, interesdunari errekerimendua egingo zaio iragarkiaren bidez udal honetako iragarki-taulan eta Zaldibia.eus web-orrian (enplegu publikoaren eskaintza), hamar egun balioduneko epean konpon dezan dokumentazio-falta, izangaiak behar bezala sinatutako erantzukizunpeko adierazpenarekin bat etorriz, eta adieraziko zaio ezen, hala egin ezean, atzera egingo duela eskaeran.
Hautaketa-prozesuak eskatzen duen gainerako dokumentazioa zazpigarren eta hamalaugarren oinarrietan adierazten den moduan bakarrik aurkeztuko da dokumentazioa.
Ez ordaintzea edo ordainketa osatugabea konpondu ahal izango da, soil-soilik, eskatzaileak alegatutako salbuespenaren onuradun izateko baldintzak betetzeari buruz egindako akatsaren ondorio denean. Horretarako, hamar eguneko epea emango zaio pertsonari akatsa zuzentzeko.
8.– Baldintzak eta merezimenduak. Erreferentzia-datak, deskribapena, alegazioa eta egiaztapena.
8.1.– Merezimenduak betetzeko erreferentzia-datak eta parte hartzeko baldintzak.
Alegatzen diren merezimenduak eta baldintzak eskuratzeko erreferentzia-data eskabideak aurkezteko epea amaitzen den eguna izango da, honako kasu hauetan izan ezik:
– Euskararen ezagutza, 8.10 oinarrian ezarritakoaren arabera egiaztatu beharko dena.
– Dagokion elkargo profesionalean elkargokide izatea, araututako lanbide bati dagozkion eginkizunak betetzen dituzten eskala edo lanpostu zehatzen kasuan, lanpostuaz jabetzean egiaztatu beharko dena.
Eskabidea aurkeztean eta merezimenduen alegazioa eta auto-balorazioa egitean, hautagaiak ez du aurkeztu beharko parte hartzeko baldintzak eta alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituen dokumenturik, 7.2 oinarrian jasotakoaren arabera.
Merezimenduak kasuan kasuko deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu aurreko egunera arte baloratuko dira.
8.2.– Betekizunak eta merezimenduak alegatzea.
Parte hartzeko baldintza orokorrak, deitutako lanpostuei lotutako lanpostuen berariazko baldintzak eta merezimenduak eskabideak aurkezteko epean alegatu beharko dira.
8.3.– Betekizunak eta merezimenduak egiaztatzea.
8.3.1. – Onartutako eta baztertutako hautagaien behin betiko zerrenda onartzen duen Alkatetzaren ebazpenean, 10.1 oinarrian ezarritakoaren arabera auto-balorazio handiena duten hautagaiei eskatuko die 10 egun balioduneko epean, errekerimendua argitaratzen denetik zenbatzen hasita, eskabidean alegatutako merezimenduak eta, hala badagokio, parte hartzeko egokitzat jotzen dituzten baldintzak agiri bidez egiazta ditzaten.
Izapide honetan ezin izango da merezimendu berririk alegatu, ezta parte hartzeko eskabidean alegatutakoak aldatu ere. Aipatutako errekerimendua eskabidean alegatutako merezimendu guztiei buruzkoa izango da.
Alegatutako merezimenduak egiaztatuko dira, kasuan kasu, dagozkion erregistroei, administrazio publikoetako datuak kontsultatzeko plataformari edo ziurtagiria ematen duen erakundeari kontsulta eginez.
Kontsulta horiek kasu guztietan egingo dira, salbu eta eskatzailearen aurkakotasun arrazoitua agertzen bada eta tratamendu-jarduketaren ardura duen organoak ikusten badu.
Aurkakotasun arrazoitua agertuz gero, aurkakotutako dokumentuak aurkeztu beharko dira aurkakotasunarekin batera.
8.3.2.– 14. oinarrian xedatzen den bezala, hautatutako pertsonek, karrerako funtzionario edo lan-kontratuko langile finko izendatu aurretik, merezimenduei eta baldintzei buruzko dokumentazioa aurkeztu beharko dute, baldin eta:
– Epaimahai kalifikatzaileak ezin izan badu egiaztapena egin, edo
– Izangaiak egiaztapen horren aurka agertu badira, organo eskudunak aurkakotza hori aintzat hartu duenean.
Hala ere, epaimahai kalifikatzaileak prozeduraren aurreko edozein unetan eskatu ahal izango du dokumentazio hori aurkezteko. Kasu horretan, dokumentazioak oinarri orokor hauetako 14. oinarrian ezarritako baldintzak bete beharko ditu.
8.4.– Desgaitasuna duten pertsonek sartzeko txandan parte hartzeko baldintza (ez dagokio).
3.1 oinarrian ezarritako sartzeko txandan parte hartzeko betekizuna –% 33ko desgaitasuna edo handiagoa onartua izatea– haren aitorpenaren bidez alegatu beharko da, onarpena euskal administrazio publikoek egin badute.
Onarpena beste administrazio publiko batzuek egin badute, onarpen-agiriaren kopia soila ere aurkeztu beharko da.
8.5.– Esperientzia eta antzinatasuna.
Administrazio publikoetan emandako zerbitzuengatiko esperientzia baloratuko da funtzionalki antzekoak diren lanpostuei lotutako plazak eskuratzeko.
– Deialdia egin duen udalean egindako zerbitzuak alegatu egin beharko dira, eta ofizioz zenbatuko dira.
– Gainerako administrazio publikoetan emandako zerbitzuak egiaztatzeko agiriaren kopia soil bat aurkeztuta alegatu beharko dira. Aipatutako dokumentuak, administrazio bakoitzak erabakitzen duen ereduan, lan egindako aldiak banakatu beharko ditu, plazari lotutako lanpostuaren taldea, kidegoa, aukera, eskala, azpieskala, mota edo kategoria eta izena zehaztuz.
Ondorio horietarako, honako hauek baloratuko dira: hautagaiak zenbat denbora egon diren senitartekoak zaintzeko edo genero-indarkeriagatiko eszedentzia-egoeran; zenbat denbora egotz dakiekeen amatasuna eta aitatasuna babestea helburu duten lanaldi-murrizketei edo baimenei; zenbat denbora eman duten bizitza pertsonalaren, familia-bizitzaren eta lan-bizitzaren kontziliazio erantzunkidea errazteko; baita langile publikoek genero-indarkeriagatiko baimenak erabili dituzten denbora ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20. artikuluaren arabera (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea bigarren aldiz aldatzen duen martxoaren 3ko 1/2022 Legeak aldatua).
8.6.– Titulazioak.
Titulazioen alegazioa, bai betekizun gisa bai merezimendu gisa, dagokion izapidean aitortuta egingo da, 8.2.2 puntuan xedatutakoaren arabera.
Atzerriko titulazioen kasuan, tituluaren kopia soila ere aurkeztu beharko da, bai eta homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiriarena ere, epaimahai kalifikatzaileak hala eskatzen dionean.
8.7.– Hizkuntzak.
Abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuan maila eta hizkuntza bakoitzerako jasotzen diren tituluak eta ziurtagiriak baino ez dira baloratuko. Errege-dekretu horrek, oinarrizko izaerarekin, hainbat ikasketa-planetan araututako araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzen eta errege dekretukoen arteko baliokidetzak ezartzen ditu, betiere deialdiko plazei lotutako lanpostuen eduki funtzionalarekin zerikusia badute.
– Hizkuntza-eskola ofizialek emandako tituluak eta ziurtagiriak merezimenduak alegatzeko epean alegatu beharko dira.
– Beste erakunde batzuek emandako tituluak eta ziurtagiriak. Aitorpenaz gain, egiaztagiriaren kopia soila aurkeztu beharko da.
8.8.– Informatikako ezagutzak.
Informatikako ezagutzak IT Txartela ziurtapen-sistemaren bidez egiaztatuko dira, eta merezimenduak alegatzeko epean alegatu beharko dira.
8.9.– Karrerako funtzionario edo lan-kontratuko langile finko izateko prozeduretan probak gainditzea
Honako merezimendu hauek merezimenduak alegatzeko izapidean egindako aitorpenaren bidez alegatuko dira, eta ofizioz baloratuko dira, oinarri espezifikoetan ezartzen den moduan:
– Deialdia egin duen administrazioko karrerako funtzionarioen edo lan-kontratuko langile finkoen izaera eskuratzeko prozeduretako oposizio-fasea gainditzea, plazarik lortu gabe, deialdia BOEn argitaratu den Enplegu Publikoaren Eskaintzaren bidez egin denean.
8.10.– Euskararen hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea.
Euskarako azterketa nahitaezkoa eta baztertzailea izango da derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak dituzten lanpostuetan, eta borondatezkoa eta ez baztertzailea gainerako lanpostuetan. Euskarako derrigorrezko azterketa baztertzailea gainditzen ez duten edo egiten ez duten izangaiek hautaketa-prozedurarekin jarraituko dute derrigortasun hori duten lanpostuak ez daramatzaten beste plazetan, eta, hala badagokio, ariketa horretan lortutako kalifikazioa zenbatuko da.
Zaldibiako Udalean hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatuta dutenek ez dute berriro egiaztatu beharko parte hartzen duten hautaketa-prozesuan, ezta Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan egiaztatuta daudenean ere. Era berean, ez da beharrezkoa izango dagokion ziurtagiri akademikoa aurkeztea apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan jasotako egiaztapen-salbuespenen kasuan (47/2012 Dekretua, euskaraz egindako ikasketa ofizialak onartzeari eta euskarazko hizkuntza-titulu eta -ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteari buruzkoa), salbuespen hori Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan agertzen bada.
Aukera horretatik salbuetsita geratzen dira, eta dagokion ziurtagiri akademikoa aurkeztu beharko da aipatutako 47/2012 Dekretuan jasotako egiaztapen.salbuespenen kasuan, aipatutako Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan agertzen ez badira.
Nolanahi ere, euskarako edozein titulu edo ziurtagiri egiaztatzeko gehienezko epea euskarako ariketa egiten den eguna izango da.
Dagozkion egiaztapenak egiteko, interesdunak berariazko baimena emango dio Zaldibiako Udalari ziurtagiria edo haren salbuespena erregistro horretan egiaztatzeko.
Nolanahi ere, interesdunak bere datuak kontsultatu ahal izango ditu Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan, esteka honen bidez: https://www.euskadi.eus/euskara-tituluen-eta-ziurtagirien-erregistro-bateratua/web01-a2etzeb/eu/
Hizkuntza-eskakizunen baliokideak diren ziurtagiriak eta tituluak azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuan zehazten dira (297/2010 Dekretu, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena), bai eta apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan ere (47/2012 Dekretua, euskaraz egindako ikasketa ofizialak onartzeari eta euskarazko hizkuntza-titulu eta -ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteari buruzkoa).
8.11.– Lanpostuen berariazko baldintzak.
Lanpostu-zerrendan berariazko baldintzak esleituta dituen lanpostu bati lotutako plaza baten esleipena lortu ahal izateko, izangaiek baldintza horiek alegatu beharko dituzte 8.2 oinarrian ezarritako epean, oinarri espezifikoetan lanpostu bakoitzerako zehazten den moduan.
9.- Hautagaitzak onartzea
9.1.- Eskabide-orriak aurkezteko epea amaitu eta haietan akatsak zuzentzeko izapideak egiteko epea amaitu ondoren, alkatetzak behin betiko onarpen, bazterketa eta atzera egiteen zerrendak onartzeko ebazpena emango du, izangaiak behar bezala sinatutako erantzukizunpeko adierazpenarekin bat etorriz. Ebazpen hori lurralde historikoko aldizkari ofizialean, udaletxeko iragarki-oholean eta zaldibia.eus web-orrian argitaratuko da.
Eskatzaile bakoitzak eskabide-orrian jaso eta erantzukizunpeko adierazpenaren pean dauden datuen arabera egingo da zerrenda hori.
Zerrendetan, hautagaien izena eta bi abizenak, Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia (Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren zazpigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera) eta prozesutik kanpo geratu diren pertsonak ez onartzeko arrazoia jasoko dira.
Gainera, zerrenda horietan argitaratuko da, behin-behinean, auto-balorazioaren inprimakian lortutako puntuazio osoa, hautagai bakoitzak behar bezala sinatutako erantzukizunpeko adierazpenean adierazitakoaren arabera, epaimahai kalifikatzaileak baloratuko dituen eskabide-orrien kopurua (eta horiekin berdinduta dauden guztiak) zehazteko.
9.2.- Onarpen, bazterketa eta atzera egiteen zerrendak onartzen dituen alkatetzaren ebazpenaren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Alkatetza-Udalburutzari hilabeteko (1) epean, Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Baztertutako pertsonak merezimenduaren baloraziora aurkeztu ahal izango dira, bai eta euskara-proba egitera ere, kautelazko izaerarekin, baldin eta egiaztatzen badute kanporatzearen aurkako errekurtsoa aurkeztu dutela, egun horretarako ez bada ebatzi.
Lehiaketaren kalifikazioa argitaratzen den egunean aurkeztutako errekurtsoa ebatzi ez bada, interesdunek kautelaz egin ahal izango dute euskara-proba. Kautelaz egindako ariketek ez dute inolako baliorik izango errekurtsoa ezesten bada.
9.3.- Onarpenen zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei hautaketa-prozesuan eskatutako baldintzak betetzen dituztela aitortzen zaienik. Azkenean pertsona hautatzen bada, izendapenaren aurretik aurkeztu behar den dokumentaziotik baldintzaren bat betetzen ez dutela ondorioztatzen bada, prozedura honetan parte hartzetik erator daitezkeen eskubide guztiak galduko dituzte.
Hautaketa-prozesuko edozein unetan, epaimahaiak jakiten badu izangairen batek dagokion deialdian parte hartzeko eskatutako baldintzaren bat betetzen ez duela, interesdunari entzun ondoren, izangaiak baztertzea proposatu beharko dio organo eskudunari, eta pertsona horrek parte hartzeko eskabidean egindako okerrak edo faltsukeriak jakinarazi beharko dizkio.
10.– Hautaketa-prozedura
10.1.- 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdirako hautaketa-prozedura lehiaketa izango da, txanda bakoitzean: librea eta desgaitasuna duten pertsonak, deialdiaren oinarri espezifikoetan ezarritakoaren arabera.
Lehiaketa honetan, Epaimahai Kalifikatzaileak aztertu eta baloratuko ditu Auto Balorazioko Formularioan alegatutako eta eskabide-kopuruaren arabera kreditatutako merezimenduak, hamargarren oinarri honetan eta deialdi bakoitzeko oinarri espezifikoetan ezarritakoaren ildotik.
Alkatetzaren ebazpenetik eratorritako onarpen, bazterketa eta atzera egiteen zerrenda auto-balorazio inprimakian lortutako guztizko puntuazioaren arabera antolatuko da, epaimahai kalifikatzaileak baloratuko dituen eskabide-orrien kopurua (eta horiekin berdinduta dauden guztiak) zehazteko, deialdi bakoitzeko oinarri espezifikoetan ezarritakoaren arabera eta kategoria bakoitzeko deitutako plazen arabera, eskala hau kontuan hartuta:
Deitutako 5 plaza edo gutxiago: Deitutako plazak halako 5.
Deitutako 5 plaza baino gehiago eta 10 plazaraino: Deitutako plazak halako 4.
Deitutako 10 plaza baino gehiago: Deitutako plazak halako 3.
Aurrekoa hala izanik, hautagai bideragarririk ez dagoelako alkatetzaren onarpen, bazterketa eta atzera egiteen ebazpenetik eratorritako zerrenda ordenatua erabiltzea erabakitzen bada, jarduketa hori bertan agertzen den puntuazio-ordena zorrotza errespetatuz egingo da.
Eskabide-orrien merezimendurako eskalaren barruan sartuko dira hizkuntza-eskakizuna derrigorrezko lanpostuetan egiaztatuta izan ez eta, gaindituz gero, balizko puntuazioarekin dagokion euskara-azterketa egiteko izena eman duten pertsonak. Derrigortasunik gabeko plazen kasuan,berdin jokatuko da dagokion puntuazioa emanda.
Nolanahi ere, alegatzen diren eta aurkezten diren merezimenduak zenbatzeko erreferentziako azken eguna eskabideak aurkezteko epea amaitzen den eguna izango da, 8.1 oinarrian aurreikusitako salbuespenarekin.
10.2.- Euskarako azterketa nahitaezkoa eta baztertzailea izango da derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak dituzten lanpostuetan, salbu eta hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta badute, eta borondatezkoa eta ez baztertzailea gainerako lanpostuetan. Euskarako derrigorrezko azterketa baztertzailea gainditzen ez duten edo egiten ez duten izangaiek hautaketa-prozedurarekin jarraituko dute derrigortasun hori duten lanpostuak ez daramatzaten beste plazetan, eta, hala badagokio, ariketa horretan lortutako kalifikazioa zenbatuko da.
Lehiaketa-fasean oinarri espezifikoetan adierazitako gutxieneko puntuazioa lortu duten parte-hartzaileek egin ahal izango dute euskarako azterketa.
Zaldibiako Udalean hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatuta dutenek ez dute berriro egiaztatu beharko parte hartzen duten hautaketa-prozesuan, ezta Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan egiaztatuta daudenean ere. Era berean, ez da beharrezkoa izango dagokion ziurtagiri akademikoa aurkeztea apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan jasotako egiaztapen-salbuespenen kasuan (47/2012 Dekretua, euskaraz egindako ikasketa ofizialak onartzeari eta euskarazko hizkuntza-titulu eta -ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteari buruzkoa), salbuespen hori Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan agertzen bada.
Aukera horretatik salbuetsita geratzen dira, eta dagokion ziurtagiri akademikoa aurkeztu beharko da aipatutako 47/2012 Dekretuan jasotako egiaztapen.salbuespenen kasuan, aipatutako Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan agertzen ez badira.
Dagozkion egiaztapenak egiteko, interesdunak berariazko baimena emango dio Zaldibiako. Udalari ziurtagiria edo haren salbuespena erregistro horretan egiaztatzeko.
Nolanahi ere, interesdunak bere datuak kontsultatu ahal izango ditu Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan, esteka honen bidez: https://www.euskadi.eus/euskara-tituluen-eta-ziurtagirien-erregistro-bateratua/web01-a2etzeb/eu/
Deialdiko euskarako azterketa egiten den egunera arte egiaztatu ahal izango da lortutako hizkuntza-eskakizuna. Eta eskabide-orrian hala eskatu dutenak baino ezingo dira aurkeztu.
10.3.– Lehiaketa-fasearen kalifikazioa
Lehiaketa-fasearen balorazioa deialdiko merezimenduen baremoaren arabera emandako puntuen baturak zehaztuko du.
10.4.– Lehentasun-klausula.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikuluan eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20. artikuluan aurreikusitakoaren arabera (Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legea bigarren aldiz aldatzen duen martxoaren 3ko 1/2022 Legeak aldatua), trebakuntza-berdintasuna badago, emakumeei emango zaie lehentasuna emakumeen ordezkaritza % 40tik beherakoa den eskaletan, salbu eta beste hautagaiak neurri hori ez aplikatzea justifikatzen duten arrazoiak baditu, sexuagatiko bereizkeriarik egiten ez dutenak, hala nola enplegua lortzeko eta mailaz igotzeko zailtasun bereziak dituzten beste kolektibo batzuetako kide izatea.
Ondorio horietarako, hautagaien trebakuntza berdina dela ulertuko da hautaketa-prozesuaren azken puntuazioan berdinketa gertatzen denean, hau da, dagozkion merezimenduak batu ondoren.
Deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoetan, deialdia egin duen udalak erabakiko du artikulu horretan xedatutakoa aplikatuko den ala ez, dagokion eskalan/azpieskalan/motan edo kategorian emakumeen ordezkaritzan oinarrituta.
10.5.– Berdinketa hausteko irizpideak.
Aurreko 10.4 apartatuan xedatutakoa eragotzi gabe, berdinketarik gertatuz gero, ordena ezartzeko, lehenik eta behin, zerbitzu-denbora gehien eman duen izangaiaren alde egingo da, deialdia egin duen udalean, deitzen den eskala, azpieskala eta/edo kategoria berean; bigarrenik, deialdia egin duen udalean zerbitzu-denbora gehien eman duena hartuko da kontuan; hirugarrenik, beste administrazio batzuetan zerbitzuak luzeen eman dituena eta, azkenik, berdinketak iraunez gero, zozketa-sistemara joko da.
10.6.– Prozedura eta erreklamazioak.
Merezimenduak baloratu ondoren, epaimahai kalifikatzaileak behin-behineko kalifikazioak argitaratzeko aginduko du, deitutako plazen hizkuntza-eskakizuna kontuan hartuta.
Argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 6. oinarrian adierazitako lekuetan, interesdunek 10 egun balioduneko epea izango dute egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkezteko.
Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta aurkeztutakoak ebatzi ondoren, epaimahai kalifikatzaileak argitaratzeko aginduko du, eta gainditu dutenen azken kalifikazioak eta eskainitako lanpostuak alkatetzari bidaliko dizkio.
Deitutako eskala edo kategoria bakoitzeko, gainditu dutenen behin betiko zerrendak argitaratuko dira, deitutako plazen hizkuntza-eskakizuna kontuan hartuta. Zerrenda horietan, izangai bakoitzaren lehentasun-hurrenkera adieraziko da, lortutako puntuazioaren arabera, eta, hala badagokio, lehentasun-klausula eta berdinketa hausteko irizpideak aplikatuta.
11.- Destinoa aukeratzea.
Deialdi bakoitzerako izangaien behin betiko kalifikazioa egin eta argitaratu ondoren, hamar egun balioduneko epea ezarriko da destinoa aukeratzeko.
11.1.– Parte-hartzaileak.
Lanpostuak aukeratzeko prozesu honetan parte hartzeko deia egingo zaie epaimahaiak deialdi, txanda eta hizkuntza-eskakizun bakoitzeko zehazten duen lehentasun-hurrenkera bera edo txikiagoa dutenei. Kopuru horrek bermatu beharko du hautatuko diren plaza guztiak esleituko direla.
Prozesu honetan parte hartzera deitutako pertsonen izen-zerrendak epaimahai kalifikatzaileak behin betiko kalifikazioei buruz emandako ebazpenean sartuko dira, eta 6. oinarrian adierazitako lekuetan argitaratuko dira.
Hautaketa-prozesuan parte hartzearen ondoriozko eskubideak galduko dituzte oinarri hauetan aurreikusitakoaren arabera destinoa garaiz eta behar bezala aukeratzen ez dutenek.
11.2.– Eskainitako plazen zerrenda.
Eskala/azpieskala/mota edo kategoria bakoitzerako eskainitako plazen zerrendan honako hau adieraziko da:
Lotutako lanpostuaren izena, esleitutako destino-mailako osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-data eta lanpostuaren berariazko baldintzak.
11.3. – Destinoak hautatzeko eskabideak.
Lanpostuak bide elektronikoz aukeratzeko, zaldibia.eus web orrian dagoen inprimakia bete beharko da.
Destinoa aukeratzeko eskabidetan, desgaitasuna duten pertsonentzako sarbide-txandako parte-hartzaileek lanpostuaren edo lanpostuen egokitzapenak eskatu ahal izango dituzte. Eskatutako egokitzapena bidezkoa den eta eskatutako lanpostuak esleituta dituzten zereginekin bateragarria den zehazteko, deialdia egin duen udaleko prebentzio zerbitzuak izangaiei dei egin ahal izango die.
Halaber, izapide hori 7.3 oinarrian adierazitako udal deitzailearen bulegoetara joz bete ahal izango da, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako edozein bulegotan aurkeztuz.
11.4.– Hautatutako lanpostuen hurrenkera.
Destinoa hautatzeko prozeduran parte hartzera deitutako pertsonek, 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdiaren prozesuan, lanpostuen zerrenda bakarra egingo dute, eta, bertan, euren lehentasunen arabera, hizkuntza-eskakizunaren arabera eta, hala badagokio, lanpostuei esleitutako berariazko betekizunen arabera eskaintzen zaizkien plazei lotutako lanpostuak ordenatuko dituzte.
12. – Destinoak esleitzea.
Zerrenda bat egingo da deialdi bakoitzeko eta, horren barruan, eskainitako plazen hizkuntza-eskakizun bakoitzeko, handitik txikira ordenatuta, prozesuan lortutako puntuazio osoaren arabera. Zerrenda horren ordena erabakigarria da destinoak esleitzeko, 11.5 oinarrian aurreikusitakoa izan ezik.
13.– Hautatutako pertsonen zerrenda.
Destinoak aukeratzeko epea amaituta, hautatutako pertsonen eta esleitu beharreko plazen behin-behineko zerrenda egingo da, eskatutako baldintzak, izangai bakoitzaren puntuazio-ordena eta adierazitako lehentasunak kontuan hartuta. Zerrenda hori Alkatetza/Udalburutzaren ebazpen bidez argitaratuko da, 6. oinarrian adierazitako lekuetan, eta 10 egun balioduneko epe komuna ezarriko da erreklamazioak egiteko eta izangaiek eskatutako lanpostuetako berariazko baldintzak zuzentzeko.
Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta erreklamazio horiek ebatzi ondoren, lurralde historikoko aldizkari ofizialean argitaratuko da, eta bertan adieraziko da hautatutako pertsonen eta esleitu beharreko lanpostuen behin betiko zerrendak 6. oinarrian adierazitako lekuetan egongo direla ikusgai.
14.- Dokumentuak aurkeztea.
Proposatutako izangaiak udal deitzailearen erregistroan aurkeztu beharko ditu deialdiaren oinarrietan hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskatzen diren baldintzen egiaztagiriak, 20 egun baliodunen buruan, gaindituen zerrenda argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita:
Kargu publikoak betetzeko ezgaituta ez dagoela eta diziplina-espediente bidez administrazio publikoaren zerbitzutik bereizita ez dagoela adierazten duen adierazpena.
2. Herri Administrazioen Zerbitzupeko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako bateraezintasunik ez daukala adierazten duen aitorpena.
3. Mediku-ziurtagiria, udalbatzak zehazten dituen zerbitzu medikoek emana, oinarri hauen arabera dagozkion eginkizunak normaltasunez betetzea eragozten duen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatzen duena. Desgaitasuna duten izangaiek organo eskudunaren ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko dute, lanpostuaren berezko eginkizunak betetzeko gaitasuna eta izaera hori egiaztatzen dituena.
4. Eskabide-orriak aurkezteko epea amaitzen den egunean titulua edo hori lortzeko moduan dagoela egiaztatzen duen agiriaren fotokopia konpultsatua eta deialdiaren oinarrietan eskatzen diren gainerako betekizun espezifikoak egiaztatzea.
Adierazitako dokumentuak aurkezteko ezintasuna behar bezala justifikatzekotan, hautagaiak deialdian eskatutako betekizunak betetzen dituela egiaztatu ahalko du zuzenbidean onar daitekeen edozein frogaren bidez. Funtzionario publikoak edo lan-kontratuko langileak salbuetsita egongo dira aurreko izendapena lortzeko frogatutako baldintzak eta betekizunak agiri bidez justifikatzetik, eta Ministerioaren, autonomia erkidegoko administrazioaren, toki-udalbatzaren edo haien mendeko erakunde publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, haien egoera eta zerbitzu-orrian agertzen diren inguruabar guztiak egiaztatuz. Arestian aipatutako epean, ezinbesteko arrazoien kasuan izan ezik, proposatutako lehiakideak dokumentazioa aurkezten ez badu edo eskatutako baldintzak betetzen ez baditu, ez da izendatuko eta jarduera guztiak baliorik gabe geldituko dira, hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabidean azaldutako faltsukeriarengatik izan dezakeen erantzukizunari kalterik egin gabe.
15. Kontratazioa edo izendapena, lanpostuaren atxikipena eta lanpostuaz jabetzea:
15.1. Epaimahaiak egindako proposamena eta izangaiak aurkeztutako dokumentazioa ikusita, baldin eta oinarriek diotenarekin bat badatoz, Alkatetzak hautaketa-prozesua arrazoituta ebatziko du, eta, hala badagokio, gainditu duten izangaiak kontratatu edo izendatuko ditu. Izenpetuko den lan-kontratuak probaldia izango du. Funtzionarioentzat gordetako plazen kasuan, praktiketako funtzionario gisa izendatuko da, praktikaldi bat baitu, 16. oinarrian ezarritakoaren arabera.
15.2. Izendapen- edo kontratazio-ebazpenak lanpostuari atxikitzea ere jasoko du, eta behin-behineko izaera izango du, probaldia edo praktikaldia aurreikusten baita, 16. oinarrian ezarritakoaren arabera.
15.3. Funtzionario izendatutako izangaiek hilabeteko epea izango dute, izendapena lurralde historikoko aldizkari ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, legez ezarritako zina edo agintza egiteko eta udalbatzako idazkariaren aurrean karguaz jabetzeko. Zinik edo agintaritzarik ez egiteak edo karguaz ez jabetzeak eskubide guztiak galtzea ekarriko du, ezinbesteko kasuetan izan ezik.
16. Probaldia edo parktikaldia:
16.1. Praktikaldi bat ezarriko da funtzionarioen plazetarako, eta probaldia lan-kontratuko langileen plazetarako kasu zehatz bakoitzean. Kasu horretan, eta aldi horrek irauten duen bitartean, kontratatutako pertsonak edo praktiketako funtzionario izendatutakoak normaltasunez beteko ditu bere zereginak, eta ordainsariak jasotzeko eskubidea izango du, indarrean dauden negoziazio kolektiboko tresnetan ezarritako aurreikuspenen arabera. Probaldia edo praktikaldia egoitza korporatibo berean egingo da, pertsona baten tutoretzapean (edo batzorde ebaluatzaile baten tutoretzapean). Pertsona horrek karrerako funtzionario edo lan-kontratuko langile finkoa izan beharko du, Alkatetzak izendatua.
16.2. Probaldiaren edo praktikaldiaren iraupena hemen adierazten dena izango da, taldean eta azpitaldean edo eskalan eta azpieskalan sartzeko eskatzen den titulaziorako parekotzat jotzen den lanbide-talde edo -kategoriaren arabera:
a) A eta B taldea: 6 hilabete.
b) C taldea: 3 hilabete.
c) Lanbide-taldeak: 3 hilabete.
16.3 Aldi horretan, tutore izendatutako pertsonak (edo ebaluazio-batzordeak) ahaleginak egin beharko ditu hautagaiak prestakuntza praktikoa eskura dezan eta arian-arian dagozkion funtzioak bere gain har ditzan.
16.4. Aldi hori amaitutakoan, tutore izendatutako pertsonak (edo ebaluazio-batzordeak) txostena egingo du, eta bertan berariaz adierazi beharko du hautagaiek probaldia edo praktikaldia gainditu duten. Gainditzen dutenak karrerako funtzionario izendatuko dira edo lan-kontratu finkoa formalizatuko dute. Bestela, ez-gaitzat joko dira Lehendakaritzaren ebazpen arrazoituaren bidez, eta aldez aurretik entzunaldia emango zaie, tutorearen (edo ebaluazio-batzordearen) txostena ikusita. Ondorioz, karrerako funtzionario izendatzeko eta lan-kontratuko langile finko gisa kontratatzeko eskubide guztiak galduko dituzte.
16.5. Karrerako funtzionarioaren izendapena lurralde historikoko aldizkari ofizialean eta legez ezarritako beste edozein aldizkaritan argitaratuko da.
17.– Epaimahaia.
17.1.– Osaera.
Epaimahaia honako hauek osatuko dute: epaimahaiburu batek, epaimahaikide kopuru bakoiti batek, hiru kidek edo gehiagok osatuta, eta idazkariak, eta horien ordezkoek.
Trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izango da epaimahaietan, salbu eta hori egokia ez dela behar bezala justifikatzen bada. Ordezkaritza orekatutzat jotzen da lau kide baino gehiagoko organoetan sexu bakoitzak gutxienez % 40ko ordezkaritza duenean, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 31. artikuluan eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20. artikuluan xedatutakoaren arabera (Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legea bigarren aldiz aldatzen duen martxoaren 3ko 1/2022 Legeak aldatu zuen lege hori).
Epaimahaiak, komeni dela uste badu, aholkua eskatu ahal izango die adituei. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoaren alorreko aholkularitza eman besterik ez dute egingo, epaimahaiarekin lankidetzan ari direnean.
Egokitzat jotzen den kasuetan, eta deitutako plazei lotutako lanpostuen berezitasun espezifikoak egiaztatzeko, hautagaiek alegatutako merezimenduei dagokienez, epaimahaiak Zaldbiako Udaleko teknikarien laguntza izan ahal izango du, behar dituen gai teknikoetarako.
Epaimahaikide-lana norberak egingo du beti, eta ezin izango da inoren izenean edo inoren ordezkari modura jardun.
17.2.– Izendapena.
Epaimahaikideak Alkatetza/Udalburutzak izendatuko ditu. Izendapenak 6. oinarrian aurreikusitako moduan argitaratuko dira, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendarekin batera.
17.3.– Abstentzioa eta ezespena.
Epaimahaiko kideek ezin izango dute prozesuan parte hartu Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan ezarritako kasuetan; eta, orduan, Alkatetza/Udalburutzari jakinarazi beharko diote. Horrez gain, ezin izango dute parte hartu baldin eta deialdia argitaratu aurreko bost urteetan hautaprobetan parte hartuko duen hautagairen bat prestatzen jardun badute.
Aurreko kasuetakoren bat gertatzen denean ere, interesdunek epaimahaikideak ezetsi ahal izango dituzte, betiere aipatutako legearen 24. artikuluan ezarritakoarekin bat.
17.4.– Jarduteko arauak.
Epaimahaiak Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15.-18. artikuluetan jasotakoaren arabera jardungo du. Epaimahaiburuak aginduta, idazkariak bilerarako deia egingo du, eta epaimahaia hautaprobak hasi baino behar beste denbora lehenago bilduko da. Epaimahaiaren osaera balioduna izateko, ezinbestekoa da epaimahaiburua eta idazkaria (edo, hala dagokionean, beren ordezkoak) eta gutxienez kideen erdiak bertaratzea.
Epaimahaikideek hitza eta botoa izango dute, idazkaritzan diharduenak izan ezik, azken horrek hitza izango baitu, baina botorik ez.
Epaimahaiaren erabakiak botoen gehiengo bidez hartuko dira. Epaimahaiburuaren kalitatezko botoaren bitartez ebatziko dira berdinketak.
Epaimahaiburua (edo bere ordezkoa) bertaratu ez bada, gaixo dagoelako, bere kargua hutsik dagoelako edo bestelako lege-arrazoiren bat dagoelako, antzinatasun handiena duen edo adinez zaharrena denak hartuko du haren lekua, hurrenkera horretan.
Idazkari titularraren edo haren ordezkoaren kargua hutsik badago, bertaratu ez bada, gaixo badago edo titularrari zein ordezkoari eragiten dien legezko bestelako arrazoiren bat badago, epaimahaikideen gehiengoaren erabakiz aukeratzen den kideak beteko du haien kargua.
17.5.– Ahalmenak.
Epaimahaiak autonomia funtzional osoz jokatuko du, eta bera izango da prozeduraren gardentasun eta objektibotasunaren, proben eduki eta konfidentzialtasunaren eta deialdiko oinarriak zorrotz betetzearen erantzulea.
Halaber, ordenamendu juridikoarekin bat, batetik, oinarri hauek eta oinarri espezifikoak aplikatzean sortzen diren zalantza guztiak ebatziko ditu; bestetik, deialdia behar bezala garatzeko beharrezko diren erabakiak hartuko ditu; eta, azkenik, oinarrietan aurreikusten ez diren kasuetarako, behar diren irizpideak ezarriko ditu.
17.6.– Egoitza.
Epaimahaiari erreklamazioak elektronikoki egingo zaizkio, zaldibia. eus web orria. eskuragarri dagoen inprimakia beteta.
Halaber, 7 oinarrian , adierazitako udal deitzailearen bulegoetara joz bete ahal izango dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako edozein bulegotan aurkeztuz.
Jakinarazpenetarako eta gainerako gorabeheretarako, epaimahaiak helbide hau izango du: Santa Fe 18.
17.7.– Zerbitzuagatiko kalte-ordainak.
Epaimahaikideek kalte-ordainak jasoko dituzte beren zerbitzuagatik, bai eta bertaratzeagatik ere, arlo honetako indarreko arautegiarekin bat etorriz.
Era berean, epaimahaiari aholkularitza ematen dioten pertsonek edo epaimahaiari zaintza edo laguntza materialeko lanetan laguntzen diotenek kalte-ordainak jasoko dituzte.
18.- Gorabeherak, aurkaratzeak.
Epaimahaiak ahalmena izango du agertzen diren zalantzak ebazteko eta prozesua behar bezala egiteko eta ordena onari eusteko beharrezko erabakiak hartzeko, oinarri hauetan ezarrita ez dagoenari dagokionez. Deialdi honen, dagozkion oinarrien eta honetatik edota epaimahaiaren jardunetik sortutako administrazio-egintza guztien aurka egin ahal izango dute interesdunek Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak ezartzen dituzten kasuetan eta moduan.
Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdiaren oinarri espezifikoak, 20/2021 legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoa eta administrazio orokorreko eskalako administrari laguntzaile azpieskalari dagokiona.
1. – Deitutako plazak.
Administrazio orokorreko eskalako administrazio laguntzaile azpieskalako bi plazetarako deialdia egiten da, txanda irekiz, honako banaketa honen arabera:
Plaza kourua/ Lotutako lanpostu kopurua/ Ezaugarriak (hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-data, CD, EE, betekizun espezifikoak, etab.)//Características (perfil lingüístico, fecha preceptividad, CD, CE, requisitos específicos, etc.) 2 2 1.- Kultura (%50) 2.-Gizarte zerbitzuak (60%) DO/CD= 7.176,26 BO/CE= 17.032,54 Hizkuntz eskakizuna/perfil lingüístico: 3 1.- Derrigorrezko data/fecha de preceptividad: 2019/07/23 2.- Derrigorrezko data/fecha de preceptividad: 1999/07/01 Agrupatuta Arama (%5), Altzaga(%2,5) eta Gaintza (%2,5) udalekin/Esta agrupada con los Ayuntamientos de Arama (%5), Altzaga(%2,5) eta Gaintza (%2,5)
Número de plazas
Puestos de trabajo asociados
2– Parte hartzeko baldintzak.
2.1. – Plazak lortu nahi dituztenek oinarri orokorretako 2. paragrafoan izaera orokorrarekin ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
2.2. – Oinarri orokorretako 2. h) atalean xedatutakoari dagokionez, Graduado eskolarra, DBH edo baliokidea titulazioa eskatzen da.
3. – Lanpostuak esleitzeko berariazko betekizunak.
3.1. – Deialdi honen xede diren plazei lotutako lanpostuetan, 3 hizkuntza-eskakizunak bete beharko dira. Derrigortasun-data igarota duten lanpostuek euskara jakitea eskatzen dute.
3.2. – Era berean, deialdi honen xede diren lanpostuei lotutako zenbait lanpostuk betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:
Ez ditu betekizun berezirik.
Betekizun horiek oinarri orokorren 2. eta 8. oinarrietan ezarritakoaren arabera egiaztatu beharko dira.
4. – Hautaketa-prozesua.
Hautaketa-sistema lehiaketakoa izango da, eta bi (2) zati izango ditu:
4.1.1. Lehen zatia, lehiaketa: hautagaiek eskabidean alegatu eta egiaztatutako merezimenduak aztertu eta baloratuko dira, autobalorazio-sistemaren bidez, eta bakoitzari dagozkion puntuak esleituko zaizkio, merezimenduen baremoaren arabera. Deialdia arautzen duten oinarri orokorretan puntuazioaren arabera ordenatutako instantzia-kopurua bakarrik baloratuko da.
Lehiaketa ez da baztertzailea izango, baina beharrezkoa izango da puntu guztien %25eko gutxieneko puntuazioa lortzea, oinarri orokorretako 10.2 oinarrian ezarritakoaren ondorioetarako.
4.1.2. Bigarren zatia: euskara-proba: nahitaezkoa eta baztertzailea, lotutako lanpostuak dituzten, 3 hizkuntza-eskakizuna duten eta nahitaezko izaera duten lanpostuak dituzten hautagaientzat. Bestetik borondatezkoa eta ez baztertzailea, 3 hizkuntza-eskakizuna ez duten lotutako lanpostuetarako lehiatzen direnentzat. Nolanahi ere, maila horri dagokion euskararen ezagutza zehaztea eta egiaztatzea izango da proba.
Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan egiaztatuta dagoenean, ez da egiaztatu beharko. Horretarako, parte-hartzaileak baimena emango dio berariaz Zaldibiako Udalari erregistro horretan egiazta dezan.
Hala ere, erregistro horretan jasota ez dagoen baina azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuaren arabera baliozkotutako beste edozein euskara-titulu edo -ziurtagiri aurkeztu egin beharko da (297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, euskara egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliozkotzeari eta horiek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeari buruzkoa).
3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu nahi dutenek, apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan xedatutakoaren babesean (47/2012 Dekretua, euskaraz egindako ikasketa ofizialak onartzekoa eta euskarazko hizkuntza-titulu eta -ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuestekoa), dagokion ziurtagiri akademikoa aurkeztu beharko dute. Ondorio horietarako, ETZEB Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan baliozkotu diren salbuespenak baino ez dira onartuko.
5. Hautaketa-prozesuaren kalifikazioa.
5.1. Lehiaketaren kalifikazioa merezimen-duen baremoaren arabera esleitutako puntuen baturak zehaztuko du (I. eranskina).
5.2. Bigarren zatia gai edo ez-gaitzat joko da derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetarako hautagai diren pertsonentzat. Inolako hizkuntza-eskakizunik eskatzen ez denean, euskara jakitea merezimendutzat hartuko da.
5.3. Izangaien azken kalifikazioa hautaketa-prozesu osoan lortutako puntuazioen baturak zehaztuko du.
6. Lan-poltsa.
Hautaketa-prozesu honetatik ez da enplegu-poltsarik sortuko.
7. Lehentasun-klausula aplikatzea.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua aplikatzeko, artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula ez da aplikatuko, administrari laguntzaile azpieskalan emakumeen azpiordezkaritzarik ez dagoelako.
I. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOAK
Abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan xedatutakoaren arabera:
Esperientzia: gehienez 80 puntu.
a.1. Esperientzia orokorra:
Esperientzia orokorra da edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuen esperientzia, deialdia egin duen administrazioan barne, kidego, eskala, azpieskala, aukera, espezialitate edo talde profesional parekatuei atxikitako lanpostuetan, baldin eta kidego, azpieskala, aukera, espezialitate edo talde profesional horiek hautaketa-prozesuaren xede badira, edozein izanik ere horien sorburua, funtzionario-izaera edo lan-harremana.
Gehienez 60 puntu emango dira, baremo honen arabera:
Edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuengatik, deialdia egin duen administrazioan barne, administrazio orokorreko eskalako administrari laguntzaile azpieskalan edo C kategorian, C2 azpitaldean, lan egindako egun bakoitzeko 0,01449 puntu.
a.2. Esperientzia espezifikoa:
Hautaketa-prozesuan deitutako lanpostuak betetzeagatik deialdia egin duen administrazioan egindako zerbitzuei 20 puntu emango zaizkie gehienez, berariaz, bereizita eta esperientzia orokorraren balorazioaren osagarri gisa, baremo honen arabera:
- Deialdia egin duen Administrazioan administrazio orokorra eskalako administrari laguntzaile azpieskalan edo C kategorian, C2 azpitaldean egindako zerbitzuengatik, lan egindako egun bakoitzeko 0,0049 puntu.
Zenbatzeko, erakunde bakoitzean lan egindako aldiak batuko dira. Nolanahi ere, lanaldi partzialean edo murriztuan lan egindako aldiak lanaldi osoan lan egindakotzat hartuko dira. Ezin izango da egun berean kontratu/izendapen bat baino gehiago zenbatu.
b) Titulazioak eta probak gainditzea, karrerako funtzio finko edo lan-kontratu finkoko izaera lortzeko prozeduretan. Gehienez ere 20 puntu emango zaizkie merezimendu hauei:
b.1. – Deitutako plazara sartzeko eskatzen dena baino goragoko prestakuntza akademikoko maila batean (1) dagokion titulua izateagatik, betiere titulazioak deitutako plazari lotutako lanpostuen eduki funtzionalarekin bat etorriz gero: 10 puntu.
C2: Batxiler-titulua edo teknikari-titulua, edo baliokidea
b.2.- Informatikako ezagutzak.
Informatika-ezagutzak baloratuko dira, 20 puntu gehienez, eta 5 puntu emango dira ziurtagiri hauetako bakoitzeko:
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Oinarrizko Internet.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
– Microsoft Outlook XP/2003/2010.
– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
– Internet aurreratua.
Moduluak gainditu izana IT Txartelaren ziurtapen-sistemaren bidez egiaztatuko da, oinarri orokorretan adierazitakoaren arabera. Modulu beraren bertsio ezberdinak egiaztatzen badira, horietako bat bakarrik baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua egiaztatzen dutenak oinarrizko maila egiaztatutzat joko dira.
Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdiaren oinarri espezifikoak, 20/2021 legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoa eta administrazio bereziko eskalako Teknikari Azpieskalari dagokiona.
1. – Deitutako plazak.
Administrazio bereziko eskalako tekniko azpieskalako plazarako deialdia egiten da, txanda irekiz, honako banaketa honen arabera:
Plaza kourua/ Lotutako lanpostu kopurua/ Ezaugarriak (hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-data, CD, EE, betekizun espezifikoak, etab.)/Características (perfil lingüístico, fecha preceptividad, CD, CE, requisitos específicos, etc.) 1 1 Gizarte langilea (%80) DO/CD= 8.744,12 BO/CE= 20.748,56 Hizkunz eskakizuna/perfil lingüístico: 3 Derrigorrezko data/fecha de preceptividad: 1999/01/01 Plaza hau agrupatuta dago Arama (%10), Altzaga(%5) eta Gaintza (%5) udalekin/ Esta plaza esta agrupada con los ayuntamientos Arama (%10), Altzaga(%5) eta Gaintza (%5)
Número de plazas
Puestos de trabajo asociados
2– Parte hartzeko baldintzak.
2.1. – Plazak lortu nahi dituztenek oinarri orokorretako 2. paragrafoan izaera orokorrarekin ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
2.2. – Oinarri orokorretako 2. h) atalean xedatutakoari dagokionez, Gizarte langilea titulazioa eskatzen da.
3.–Lanpostuak esleitzeko berariazko betekizunak.
3.1. – Deialdi honen xede diren plazei lotutako lanpostuetan, 3 hizkuntza-eskakizunak bete beharko dira. Derrigortasun-data igarota duten lanpostuek euskara jakitea eskatzen dute.
3.2. – Era berean, deialdi honen xede diren lanpostuei lotutako zenbait lanpostuk betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:
Betekizun espezifikorik ez du.
Betekizun horiek oinarri orokorren 2. eta 8. oinarrietan ezarritakoaren arabera egiaztatu beharko dira.
4. – Hautaketa-prozesua.
Hautaketa-sistema lehiaketakoa izango da, eta bi (2) zati izango ditu:
4.1.1. Lehen zatia, lehiaketa: hautagaiek eskabidean alegatu eta egiaztatutako merezimenduak aztertu eta baloratuko dira, autobalorazio-sistemaren bidez, eta bakoitzari dagozkion puntuak esleituko zaizkio, merezimenduen baremoaren arabera. Deialdia arautzen duten oinarri orokorretan puntuazioaren arabera ordenatutako instantzia-kopurua bakarrik baloratuko da.
Lehiaketa ez da baztertzailea izango, baina beharrezkoa izango da puntu guztien %25eko gutxieneko puntuazioa lortzea, oinarri orokorretako 10.2 oinarrian ezarritakoaren ondorioetarako.
4.1.2. Bigarren zatia: euskara-proba: nahitaezkoa eta baztertzailea, lotutako lanpostuak dituzten, 3 hizkuntza-eskakizuna duten eta nahitaezko izaera duten lanpostuak dituzten hautagaientzat. Bestetik borondatezkoa eta ez baztertzailea, 3 hizkuntza-eskakizuna ez duten lotutako lanpostuetarako lehiatzen direnentzat. Nolanahi ere, maila horri dagokion euskararen ezagutza zehaztea eta egiaztatzea izango da proba.
Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan egiaztatuta dagoenean, ez da egiaztatu beharko. Horretarako, parte-hartzaileak baimena emango dio berariaz Zaldibia ko Udalari erregistro horretan egiazta dezan.
Hala ere, erregistro horretan jasota ez dagoen baina azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuaren arabera baliozkotutako beste edozein euskara-titulu edo -ziurtagiri aurkeztu egin beharko da (297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, euskara egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliozkotzeari eta horiek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeari buruzkoa).
3 hizkuntza-eskakizuna egiaztatu nahi dutenek, apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan xedatutakoaren babesean (47/2012 Dekretua, euskaraz egindako ikasketa ofizialak onartzekoa eta euskarazko hizkuntza-titulu eta -ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuestekoa), dagokion ziurtagiri akademikoa aurkeztu beharko dute. Ondorio horietarako, ETZEB Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan baliozkotu diren salbuespenak baino ez dira onartuko.
5. Hautaketa-prozesuaren kalifikazioa
5.1. Lehiaketaren kalifikazioa merezimen-duen baremoaren arabera esleitutako puntuen baturak zehaztuko du (I. eranskina).
5.2. Bigarren zatia gai edo ez-gaitzat joko da derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetarako hautagai diren pertsonentzat. Inolako hizkuntza-eskakizunik eskatzen ez denean, euskara jakitea merezimendutzat hartuko da.
5.3. Izangaien azken kalifikazioa hautaketa-prozesu osoan lortutako puntuazioen baturak zehaztuko du.
6. Lan-poltsa.
Hautaketa-prozesu honetatik ez da enplegu-poltsarik sortuko.
7. Lehentasun-klausula aplikatzea.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua aplikatzeko, artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula ez da aplikatuko, teknika azpieskalan emakumeen azpiordezkaritzarik ez dagoelako.
I. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOAK
Abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan xedatutakoaren arabera:
Esperientzia: gehienez 80 puntu.
a.1. Esperientzia orokorra:
Esperientzia orokorra da edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuen esperientzia, deialdia egin duen administrazioan barne, kidego, eskala, azpieskala, aukera, espezialitate edo talde profesional parekatuei atxikitako lanpostuetan, baldin eta kidego, azpieskala, aukera, espezialitate edo talde profesional horiek hautaketa-prozesuaren xede badira, edozein izanik ere horien sorburua, funtzionario-izaera edo lan-harremana.
Gehienez 60 puntu emango dira, baremo honen arabera:
- Edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuengatik, deialdia egin duen administrazioan barne, administrazio bereziko eskalako Teknikari azpieskalan edo A kategorian, A2 azpitaldean, lan egindako egun bakoitzeko 0,01096 puntu.
a.2. Esperientzia espezifikoa:
Hautaketa-prozesuan deitutako lanpostuak betetzeagatik deialdia egin duen administrazioan egindako zerbitzuei 20 puntu emango zaizkie gehienez, berariaz, bereizita eta esperientzia orokorraren balorazioaren osagarri gisa, baremo honen arabera:
Deialdia egin duen Administrazioan administrazio bereziko eskalako tekniko azpieskalan edo A kategorian, A2 azpitaldean egindako zerbitzuengatik, lan egindako egun bakoitzeko 0,00366 puntu.
Zenbatzeko, erakunde bakoitzean lan egindako aldiak batuko dira. Nolanahi ere, lanaldi partzialean edo murriztuan lan egindako aldiak lanaldi osoan lan egindakotzat hartuko dira. Ezin izango da egun berean kontratu/izendapen bat baino gehiago zenbatu.
b) Titulazioak eta probak gainditzea, karrerako funtzio finko edo lan-kontratu finkoko izaera lortzeko prozeduretan. Gehienez ere 20 puntu emango zaizkie merezimendu hauei:
b.3. Erakunde ofizialetan jasotako prestakuntza (Herri Administra-zioko Eskola edo Institutuetan Herri Administrazioetan, Unibertsitateetan, Elkargo Profesionaletan, Mutualitateetan, Fundazioetan, Elkarteetan, Federazioetan) emandako edo homologatutako ikastaro-ordu bakoitzeko, 0,050 x puntu, gehienez 20, betiere ikastaroak deitutako lanpostuen eduki funtzionalarekin bat etorriz gero.
b.4. – Erakunde ofizialetan emandako prestakuntza (Herri Administra-zioko Eskola edo Institutuetan Herri Administrazioetan, Unibertsitateetan, Elkargo Profesionaletan, Mutualitateetan, Fundazioetan, Elkarteetan, Federazioetan) emandako edo homologatutako ikastaro-ordu bakoitzeko, 0,066 puntu, gehienez 20, betiere ikastaroak deitutako lanpostuen eduki funtzionalarekin bat etorriz gero.
Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdiaren oinarri espezifikoak, 20/2021 legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoa eta administrazio orokorra eskalako administrari azpieskalari dagokiona.
1. – Deitutako plazak.Administrazio orokorra eskalako administrari azpieskalako plazarako deialdia egiten da, txanda irekiz, honako banaketa honen arabera:
Plaza kopurua/ Lotutako lanpostu kopurua/ Ezaugarriak (hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-data, CD, EE, betekizun espezifikoak, etab.)/Características (perfil lingüístico, fecha preceptividad, CD, CE, requisitos específicos, etc.) 1 1 Kontabilitate, diruzaintza, eta dirubilketa administraria DO/CD= 8.744,12 BO/CE= 19.819,52 Hizkuntza eskakizuna/perfil lingüístico: 3 Derrigorrezko data/fecha de preceptividad: 1994/02/09
Número de plazas
Puestos de trabajo asociados
2– Parte hartzeko baldintzak.
2.1. – Plazak lortu nahi dituztenek oinarri orokorretako 2. paragrafoan izaera orokorrarekin ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
2.2. – Oinarri orokorretako 2. h) atalean xedatutakoari dagokionez, batxiler edo baliokidea den titulazioa eskatzen da.
3. – Lanpostuak esleitzeko berariazko betekizunak.
3.1. – Deialdi honen xede diren plazei lotutako lanpostuetan, 3 hizkuntza-eskakizunak bete beharko dira. Derrigortasun-data igarota duten lanpostuek euskara jakitea eskatzen dute.
3.2. – Era berean, deialdi honen xede diren lanpostuei lotutako zenbait lanpostuk betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:
Ez du betekizun espezifikorik.
Betekizun horiek oinarri orokorren 2. eta 8. oinarrietan ezarritakoaren arabera egiaztatu beharko dira.
4. – Hautaketa-prozesua.Hautaketa-sistema lehiaketakoa izango da, eta bi (2) zati izango ditu:
4.1.1. Lehen zatia, lehiaketa: hautagaiek eskabidean alegatu eta egiaztatutako merezimenduak aztertu eta baloratuko dira, autobalorazio-sistemaren bidez, eta bakoitzari dagozkion puntuak esleituko zaizkio, merezimenduen baremoaren arabera. Deialdia arautzen duten oinarri orokorretan puntuazioaren arabera ordenatutako instantzia-kopurua bakarrik baloratuko da.
Lehiaketa ez da baztertzailea izango, baina beharrezkoa izango da puntu guztien %_25eko gutxieneko puntuazioa lortzea, oinarri orokorretako 10.2 oinarrian ezarritakoaren ondorioetarako.
4.1.2. Bigarren zatia: euskara-proba: nahitaezkoa eta baztertzailea, lotutako lanpostuak dituzten, 3 hizkuntza-eskakizuna duten eta nahitaezko izaera duten lanpostuak dituzten hautagaientzat. Bestetik borondatezkoa eta ez baztertzailea, 3 hizkuntza-eskakizuna ez duten lotutako lanpostuetarako lehiatzen direnentzat. Nolanahi ere, maila horri dagokion euskararen ezagutza zehaztea eta egiaztatzea izango da proba.
Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan egiaztatuta dagoenean, ez da egiaztatu beharko. Horretarako, parte-hartzaileak baimena emango dio berariaz Zaldibiako Udalari erregistro horretan egiazta dezan.
Hala ere, erregistro horretan jasota ez dagoen baina azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuaren arabera baliozkotutako beste edozein euskara-titulu edo -ziurtagiri aurkeztu egin beharko da (297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, euskara egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliozkotzeari eta horiek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeari buruzkoa).
3 hizkuntza-eskakizuna egiaztatu nahi dutenek, apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan xedatutakoaren babesean (47/2012 Dekretua, euskaraz egindako ikasketa ofizialak onartzekoa eta euskarazko hizkuntza-titulu eta -ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuestekoa), dagokion ziurtagiri akademikoa aurkeztu beharko dute. Ondorio horietarako, ETZEB Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan baliozkotu diren salbuespenak baino ez dira onartuko.
5. Hautaketa-prozesuaren kalifikazioa.
5.1. Lehiaketaren kalifikazioa merezimen-duen baremoaren arabera esleitutako puntuen baturak zehaztuko du (I. eranskina).
5.2. Bigarren zatia gai edo ez-gaitzat joko da derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetarako hautagai diren pertsonentzat. Inolako hizkuntza-eskakizunik eskatzen ez denean, euskara jakitea merezimendutzat hartuko da.
5.3. Izangaien azken kalifikazioa hautaketa-prozesu osoan lortutako puntuazioen baturak zehaztuko du.
6. Lan-poltsa.
Hautaketa-prozesu honetatik ez da enplegu-poltsarik sortuko.
7. Lehentasun-klausula aplikatzea.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua aplikatzeko, artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula ez da aplikatuko, Administrazio Orokorreko Administrari azpieskalan emakumeen azpi ordezkaritzarik ez dagoelako.
I. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOAK
Abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan xedatutakoaren arabera:
Esperientzia: gehienez 80 puntu.
a.1. Esperientzia orokorra:
Esperientzia orokorra da edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuen esperientzia, deialdia egin duen administrazioan barne, kidego, eskala, azpieskala, aukera, espezialitate edo talde profesional parekatuei atxikitako lanpostuetan, baldin eta kidego, azpieskala, aukera, espezialitate edo talde profesional horiek hautaketa-prozesuaren xede badira, edozein izanik ere horien sorburua, funtzionario-izaera edo lan-harremana.
Gehienez 60 puntu emango dira, baremo honen arabera:
Edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuengatik, deialdia egin duen administrazioan barne, administrazio orokorra eskalako administrari azpieskalan edo C kategorian, C1 azpitaldean, lan egindako egun bakoitzeko 0,01096 puntu.
a.2. Esperientzia espezifikoa:
Hautaketa-prozesuan deitutako lanpostuak betetzeagatik deialdia egin duen administrazioan egindako zerbitzuei 20 puntu emango zaizkie gehienez, berariaz, bereizita eta esperientzia orokorraren balorazioaren osagarri gisa, baremo honen arabera:
- Deialdia egin duen Administrazioan Administrazio Orokorra eskalako Administrari azpieskalan edo C kategorian, C1 azpitaldean egindako zerbitzuengatik, lan egindako egun bakoitzeko 0,00366 puntu.
Zenbatzeko, erakunde bakoitzean lan egindako aldiak batuko dira. Nolanahi ere, lanaldi partzialean edo murriztuan lan egindako aldiak lanaldi osoan lan egindakotzat hartuko dira. Ezin izango da egun berean kontratu/izendapen bat baino gehiago zenbatu.
b) Titulazioak eta probak gainditzea, karrerako funtzio finko edo lan-kontratu finkoko izaera lortzeko prozeduretan. Gehienez ere 20 puntu emango zaizkie merezimendu hauei:
b.1. – Deitutako plazara sartzeko eskatzen dena baino goragoko prestakuntza akademikoko maila batean (1) dagokion titulua izateagatik, betiere titulazioak deitutako plazari lotutako lanpostuen eduki funtzionalarekin bat etorriz gero: 10 puntu.
C1: Unibertsitate-graduko titulazioa edo baliokidea (Meces 2. maila).
b.2.- Informatikako ezagutzak.
Informatika-ezagutzak baloratuko dira, 20 puntu gehienez, eta 5 puntu emango dira ziurtagiri hauetako bakoitzeko:
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Oinarrizko Internet.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
– Microsoft Outlook XP/2003/2010.
– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
– Internet aurreratua.
Moduluak gainditu izana IT Txartelaren ziurtapen-sistemaren bidez egiaztatuko da, oinarri orokorretan adierazitakoaren arabera. Modulu beraren bertsio ezberdinak egiaztatzen badira, horietako bat bakarrik baloratuko da.Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua egiaztatzen dutenak oinarrizko maila egiaztatutzat joko dira.
