LEGAZPIKO UDALA
Iragarkia
Legazpiko
Udal-korporazioaren Osoko Bilkurak, 2021-09-29an egin zuen ohiko bileran,
Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/85 Legearen 47.2 artikuluan
aurreikusitako gehiengoarekin, hasierako onespena eman zion «Udalerriko
aparkaleku publikoetan eta beste kale batzuetan egokitutako eremuetan trakzio
mekanikodun ibilgailuen estazionamendu arautua mugatzeko eta antolatzeko
zerbitzu publikoa arautuko duen Ordenantza»ri.
Hasiera bateko
onespenaren iragarkia 2021-10-29ko Gipuzkoako
Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
Jendeaurreko
informazio-epea amaiturik eta alegazioak aurkeztu ez direla ikusi ondoren,
aipatu araudiaren aldaketa behin betiko onespena jaso duela ulertzen da, beraz
argitaratzen da.
Legazpi, 2022ko maiatzaren
5a.—Koldobike Olabide Huelga, alkatea. (2857)
Udalerriko aparkaleku
publikoetan eta beste kale batzuetan egokitutako eremuetan trakzio
mekanikodun ibilgailuen estazionamendu arautua mugatzeko eta antolatzeko
zerbitzu publikoa arautuko duen Ordenantza.
I. TITULUA
EUSKAL HERRIA PLAZAN ETA UROLA KALEA 8-C
(PAPER-FABRIKA) EREMUAN ORDUTEGI MUGATUA DUTEN APARKALEKU PUBLIKOAK ARAUTZEA
1.
artikulua. Xedea.
Hauxe da Ordenantzaren
atal honen xedea: trafikoa antolatzen eta hobetzen laguntzea, 6 metroko
luzera eta 3.500 kg-ko pisua gainditzen ez duten trakzio mekanikoko
ibilgailuen aparkalekua aldi baterako mugatuz, honako aparkaleku publikoetan:
Euskal Herria plaza eta Urola kalea 8-C (paper-fabrika).
2.
artikulua. Ordutegia.
Aipatu bi aparkaleku
publikoetan estazionamendu mugatuaren funtzionamendurako ezartzen den
ordutegia honako hau da:
— Euskal Herria
plaza: 08:00etatik 21:00etara.
— Urola kalea 8-C:
06:00etatik 22:00etara.
Ordutegi hori
Alkate-udalburuaren dekretuaren bidez aldatu ahal izango da.
3.
artikulua. Aparkatzeko baldintzak.
Aipatutako
aparkaleku publikoetan aparkatzeko, arau orokor eta partikular guztiak betetzeaz
eta ibilgailuak aparkatzeari buruzko seinaleak betetzeaz gain, honako baldintza
hauek bete beharko dira:
1. Tiketa
eskuratzea, dagokion denbora-muga eta ibilgailuaren matrikula zuzena
adieraziko duena; tiketa horretarako instalatuko diren parkimetroetan aterako
da.
2. Tiketa
ibilgailuan ikusteko moduko leku batean jartzea.
3. Ibilgailuak
aparkatuta egoteko duen denbora igaro ondoren, ibilgailua kendu egin beharko
da. Berriro aparkatu ahal izateko, 2 ordu igaro beharko dira.
Baimendutako
ibilgailuak bakarrik egongo dira aparkatzeko tiketa eskuratzetik salbuetsita.
4.
artikulua. Aparkatzeko denbora mugatzea.
Jarraian aparkatzeko
denbora honela mugatzen da:
— Euskal Herria
plaza: 480 minutu (8 ordu).
— Urola kalea 8-C
(paper-fabrika): 600 minutu (10 ordu).
5.
artikulua. Trafikoaren egoera bereziak.
Alkate-udalburuak,
dagokion Udal Zerbitzuaren Arloak arrazoitutako proposamenaren arabera, eten
egin ahal izango du Ordenantza honen aplikazioa, behar bezala arrazoitutako
arrazoiengatik trafikoan eta/edo aparkalekuetan edozein modutan eragiten duten
aldi edo egunetan.
6.
artikulua. Tasa.
Ordenantza honetan
ezarri ez diren gainerako gauza guztietarako trafikoa arautzen duen Udal
Ordenantzan eta hori garatzeko emango diren gainerako araudietan ezarritakoa
beteko da.
Trakzio mekanikoko
ibilgailuak aparkatzeko orduko tasa, ondoren zehazten diren ordu tarteen
arabera finkatzen da:
A. Euskal
Herria plazako lurpeko aparkalekua.
1. Ordukako
estazionamendua (gehienez 8 orduz jarraian aparkatzeko aukera).
a) 08:00etatik
21:00etara, ordu edo frakzio bakoitzeko 0,20 €.
b) Legazpiko
ibilgailuen zirkulazio-zergaren erroldan alta emandako ibilgailuen lehenengo
bi orduak doan.
c) 21:00etatik
08:00etara: doan.
B. Urola
kalea 8-C (paper-fabrika), gehienez 10 orduz jarraian aparkatzeko aukera.
a) 6:00etatik
22:00etara: doan.
b) 22:00etatik
6:00etara: doan.
II. TITULUA
PLAZAOLA KALEAN EGOILIARRENTZAKO ETA ZAMALANETARAKO DAUDEN PLAZAK ARAUTZEA
7.
artikulua. Xedea.
Hiriguneko kaleak
erabat edo zati batean oinezkoentzat egokitu direnez, kendu diren aparkalekuen
ordez bestelako aukerak eskaintzeko, Plazaola kalean (1etik 11ra)
aparkalekuak jarri dira:
— Txandakako 69
aparkaleku-plaza, egoiliar-txartela lortu nahi dutenek bakarrik erabiltzekoak.
— Zamalanetarako
soilik erabiliko diren 24 aparkaleku-plaza. Ordutegia:
Lanegunetan:
08:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Larunbatetan:
9:00etatik 13:00etara.
8.
artikulua. Egoiliarrentzat gordetako eremua.
Horrela
seinaleztatutako eremuan, Plazaola kalean (1etik 11ra), bakar-bakarrik
ondorengo kaleetan erroldatuta dauden pertsonen trakzio mekanikoko
ibilgailuak aparkatu ahalko dira: Kale Nagusia, Nafarroa kalea, P. Etxeberria,
Aizkorri kalea 1etik 12ra, Plazaola kalea 1etik 11ra, Saturnino Telleria 6 eta
7 eta Santikutz kalea 1, 2, 3, 4, 6 eta 8. Horretarako ezinbestekoa izango da
eskaera egitea eta egoiliarraren bereizgarria edo txartela izatea.
Ordenantza honetan
zehaztutako bereizgarria jasoko dutenek egoiliarrentzat gordetako eremuetan
aparkatu ahal izango dute, gehienez ere 5 egunez jarraian, ezinbesteko
arrazoiengatik jasotako berariazko baimenik izan ezean; baimen hori
alkate-udalburuak emango du.
5 egunak igaro
ondoren, ibilgailua beste aparkaleku-plaza batera eraman beharko da.
9.
artikulua. Egoiliarraren bereizgarria.
Baldintza hauek
batetzen dituzten trakzio mekanikoko ibilgailuen titularrek lortu ahal izango
dute egoiliarraren bereizgarria edo txartela, aldez aurretik eskatuta:
— Ibilgailuaren
titularrak honako kaleetako helbide batean egon behar du erroldatuta: Kale
Nagusia, Nafarroa kalea, P. Etxeberria, Aizkorri kalea 1etik 12ra, Plazaola
kalea 1etik 11ra, Saturnino Telleria 6 eta 7 eta Santikutz kalea 1, 2, 3, 4, 6
eta 8.
— Ibilgailuen
zirkulazioaren gaineko zergaren Legazpiko Erroldan alta emanda egon behar du.
— Udalak ezarritako
trafikoko zehapenen ordainketak egunean izan behar ditu, halakorik badu.
— Legazpiko
Udalarekin dituen betebeharrak egunean izan behar ditu.
Horrek guztiak ez du
eragotziko bereizgarri bereziak ematea, mugikortasun murriztua izateagatik
edo alkate-udalburuak aintzat hartutako salbuespenezko beste arrazoi
batengatik.
10.
artikulua. Egoiliarraren bereizgarria eskatzea.
Egoiliarraren
bereizgarria eskuratu nahi dutenek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
— Horretarako
ezarritako eskaera.
— NANaren eta
ibilgailuaren zirkulazio-baimenaren fotokopia.
11.
artikulua. Egoiliarraren bereizgarriaren erabilera
eta indarraldia.
Urtebetekoa izango
da egoiliarraren bereizgarriaren indarraldia, eta hurrengo urtean berriro
eskatu beharko da.
Errolda-datuak edo
ibilgailuarenak aldatuko balira, beste bereizgarri edo txartel bat eskatu
behar da.
Bereizgarriak eskuratzeko
eskarien arabera, aparkalekuak txandakatzeko sistema bat gaitu ahal izango
da, matrikula bikoitiak / matrikula bakoitiak aparkatzeko sistemaren bidez.
Alkate-udalburuak onartuko du aparkalekuak txandakatzeko sistema hori.
12.
artikulua. Tasak.
Ordenantza honetan
ezarri ez diren gainerako gauza guztietarako trafikoa arautzen duen Udal
Ordenantzan eta hori garatzeko emango diren gainerako araudietan ezarritakoa
beteko da.
Egoiliarrentzat
gordetako eremuan trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatzeagatiko tasa 50
€-koa izango da urteko.
Ez da ordaindu
beharko zamalanetarako gordetako eta behar bezala seinaleztatutako lekuetan
ibilgailua aparkatzeagatik.
III. TITULUA
UDALERRIKO BESTE KALE BATZUETAN EGOKITUTAKO APARKALEKUAK ARAUTZEA
13.
artikulua. Xedea.
Hauxe da Ordenantzaren
atal honen xedea: trafikoa antolatzen eta hobetzen laguntzea, 6 metroko
luzera eta 3.500 kg-ko pisua gainditzen ez duten trakzio mekanikoko
ibilgailuen aparkalekua espazioan eta denboran mugatuz, udalerriko beste kale
batzuetan egokitutako aparkalekuetan.
Ez da ordaindu
beharko ibilgailua Titulu honetan araututako aparkaleku gisa behar bezala
seinaleztatutako lekuetan aparkatzeagatik.
14.
artikulua. Ordutegia.
Herriko kale
desberdinetan eta haien ezaugarrien arabera denbora mugatuan aparkatzeko
dauden lekuetarako ezarritako ordutegia ondorengoa da:
Kultur Etxeko
aparkalekua.
— Astelehenetik
ostiralera, 09:00etatik 17:00etara.
— Larunbatetan,
09:00etatik 13:00etara.
Juanastegi kaleko
aparkalekua.
— Astelehenetik
ostiralera, 09:00etatik 20:00etara.
Plazaola kaleko
aparkalekua (Mauleon hotelaren ondoan).
— Astelehenetik
ostiralera, 09:00etatik 20:00etara.
— Larunbatetan,
09:00etatik 13:00etara.
Laubide auzoko
Eroski pareko aparkalekua.
— Astelehenetik
ostiralera, 09:00etatik 20:00etara.
— Larunbatetan,
09:00etatik 13:00etara.
Fleming kaleko BM
aparkalekua.
— Astelehenetik
ostiralera, 09:00etatik 20:00etara.
— Larunbatetan,
09:00etatik 13:00etara.
Ordutegi hori Alkatetzaren
dekretuaren bidez aldatu ahal izango da.
15.
artikulua. Parkimetroa duten eremuetan aparkatzeko
baldintzak.
Parkimetroarekin
araututako aparkelkuetan aparkatzeko, arau orokor eta partikular guztiak betetzeaz
eta ibilgailuak aparkatzeari buruzko seinaleak betetzeaz gain, honako baldintza
hauek bete beharko dira:
1. Tiketa
eskuratzea, dagokion denbora-muga eta ibilgailuaren matrikula zuzena
adieraziko duena; tiketa horretarako instalatuko diren parkimetroetan aterako
da, beharrezkoa izango da tiketa ibilgailuaren aurrealdean erakustea.
2. Ibilgailuak
aparkatuta egoteko duen denbora igaro ondoren, ibilgailua kendu egin beharko
da. Berriro aparkatu ahal izateko, 2 ordu igaro beharko dira.
16.
artikulua. Aparkatzeko denbora mugatzea.
Aparkatzeko
denbora-muga bat egongo da. Muga hori 60 minutukoa (ordubete) izango da, eta
horrek ez du tasarik sortuko.
IV. TITULUA
ARAU-HAUSTEAK ETA ZIGORRAK
17.
artikulua. Kontrola.
Ordenantza bete
egingo dela bermatzeko, kontrol zerbitzu bat ezarri da. Zerbitzu horrek
beharrezko baliabide material eta giza baliabideak izango ditu.
18.
artikulua. Arau-hausteak.
Ordenantza honetan
ezarritako edozein artikulu edo bere garapenerako Alkate-udalburuak emandako
gainerako xedapenak urratzea, trafikoa eta zirkulazioa antolatzeko arauen
aurkako arau-haustetzat joko da eta, horrelakoetan, zigorrak ezarriko dira,
legez ezarrita dagoen prozeduraren bidez.
Arau-hausteak izango
dira ondoko hauek:
a) Aparkatzeko
tiketean jasotako ordu-muga gainditzea.
b) Balio
ez duen tiketa edo matrikula okerra erabiltzea.
c) Tiketa
edo egoiliarraren bereizgarria ez izatea.
d) Tiket
edo egoiliarraren bereizgarri manipulatua, faltsutua, iraungita edo desegokia
erabiltzea.
e) Egoiliarrentzat
gordetako eremuan aparkatzea, egoiliarraren bereizgarririk gabe.
f) Ibilgailuaren
jabetza transferitu ondoren, harentzako emandako egoiliarraren bereizgarria
erabiltzea.
g) Egoiliarrentzako
gordetako eremuan jarraian aparkateko 5 egunak gainditzea.
h) Bereizgarria
edo baimen-txartela izanda ere, hori ez erakustea.
i) Aparkaleku-plaza
bat baino gehiago okupatzea.
19.
artikulua. Zigorrak.
Aurreko artikuluan
tipifikatu diren arau-hausteak 30 €-ko isunarekin zigortuko dira.
Aipatu artikuluaren
a, b, c, d eta g ataletan tipifikatu diren arau-hausteen kasuan, eta
estazionamenduaren neurriz gaineko erabilerarengatik gehiegikeriaz jokatzea
badakarte –tiketarik gabe 24 ordutan aparkatuta egotea–, udal-agintaritzak
berreskuratu egingo du era ez-egokian okupatutako espazio publikoaren erabilera
librea, bertan dagoen ibilgailua hortik kendu eta udal-gordailura eramanez,
ezar daitekeen diru-zigorra gorabehera.
Ibilgailua bide
publikotik edo aparkalekutik kentzeko zerbitzuak eta udal-gordailuan egingo
den egonaldiak, Ordenantza Fiskalean horretarako ezarritako tasak sortuko
dituzte.
20.
artikulua. Salaketaren aurretiko ordainketa.
Parkimetroaren bidez
kudeatzeko sistemak, aukera ematen du Ordenantza honetako 11. artikuluko a,
b eta c motetako arau-hausteak egiteagatik egindako salaketen zenbatekoa aldez
aurretik ordaintzeko, baldin eta ordainketa hori tiketean jasotako denbora amaitzen
denetik 24 ordu baino gehiago igaro baino lehen egiten bada, eta, nolanahi ere,
dagozkion zerbitzuek oraindik ibilgailua inmobilizatu edo kendu ez badute
egin. Ordainketa horrek ez du esan nahi salatutako ibilgailua dagoen lekuan
aparkatuta jarraitu dezakeenik, eta, beraz, berehala kendu beharko da bertatik;
bestela, inmobilizatu edo bide publikotik kendu ahal izango da, Trafikoari,
Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen
testu artikulatua onartzen duen urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege
Dekretuaren.º 104. eta 105. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Aurretiko ordainketa
parkimetroetan bertan egiten da.
Salaketaren
aurretiko ordainketaren zenbatekoak honako hauek dira:
a) Aparkatzeko
tiketean jasotako ordu-muga gainditzea (10,00 €).
b) Tiketa
ez izatea edo balio ez duen tiketa erabiltzea (10,00 €).
c) Egoiliarren
eremuan aparkatzea, ez dagokionean edo 5 egun jarraian baino gehiago (10,00
€).
Baimendutako
eremuetan denbora hori gainditzeak, Ordenantza Fiskalean jasotako tasa
sortuko du ordu bakoitzeko.
21.
artikulua. Zigor-prozedura arrunta Arau-hausteak.
Ordenantza honetan
ezarritako edozein artikulu edo bere garapenerako Alkate-udalburuak emandako
gainerako xedapenak urratzea, trafikoa eta zirkulazioa antolatzeko arauen
aurkako arau-haustetzat joko da eta, horrelakoetan, zigorrak ezarriko dira, legez
ezarrita dagoen prozeduraren bidez.
Xedapen indargabetzailea.
Indargabetuta geratzen
da 2015eko maiatzaren.º 19ko Gipuzkoako
Aldizkari Ofizialean argitaratutako ordenantza, bai eta ordenantza
honetan xedatutakoaren aurka dauden gainerako udal-xedapen guztiak ere.
Azken xedapena.
Ordenantza hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta
hurrengo egunean sartuko da indarrean.