BoletinOficialPortlet BoletinOficialPortlet

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA

Smart Mobility Industry diru lagun­tzen programaren 2019ko deialdia.

Diputatuen Kon­tsei­luak honako erabaki hau hartu du 2019ko otsa­ilaren 19an:

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Etorkizuna Eraikiz proiektuaren bidez Gipuzkoaren etorkizuneko erronkak identifikatu nahi ditu eta erronka horiei eran­tzu­na eman nahi die, irtenbide zehatz, erreal eta eralda­tza­ileen bitartez, elektromugikortasuna delarik han sartutako proiektu estrategikoetako bat.

Berrikun­tza­ko eta Internazionalizazioko Zuzendari­tza Nagusitik, Gipuzkoarako Mugikortasun Elektrikoaren Estrategia bat garatu da sektoreko hainbat eragilerekin elkarlanean. Horren bidez bul­tza­tu nahi da Lurraldea nazioarteko erreferente bezala koka­tze­a mugikortasun elektriko eta energia biltegira­tze­aren alorrean. Izan ere, hori da Gipuzkoako Foru Aldundiak etorkizuneko sektoreen artean zehaztutako erronka estrategikoetako bat, aukera asko ireki­tzen dituen sektorea baita; besteak beste, ekonomia hazteko, enpresa-masa kritikoa sor­tze­ko, enplegu berriak sor­tze­ko, gaitasun berriak lor­tze­ko, eta gaur egungo industria-ehuna eralda­tze­ko.

Gipuzkoak aukera dauka lurraldeak dituen zien­tzia, teknologia eta industria gaitasunak plazaratu eta hauen balioa azpimarra­tze­ko, horrela jarduera ekonomiko berri bat gara­tze­ko mugikortasun elektrikoaren eta energia biltegira­tze­aren alorrean: balio katean zehar banatutako esperien­tzi­adun industria ehun bat, enpresa traktoreen presen­tzia, teknologia zentroak eta erreferen­tzi­a diren hainbat eragile (uniber­tsi­tateak, lanbide heziketako zentroak, inkubagailuak eta klusterrak).

Gipuzkoako Foru Aldundiak mugikortasun elektrikoaren eta energia biltegira­tze­aren sektorearen aldeko apustua egin du, eta etorkizuneko sektore­tzat finkatu du. Apustu honen helburua da Lurraldea erreferente bezala koka­tze­a alor honetan, eta Gipuzkoa industria honen garapen gune bat bihur­tzea, kalitatezko enplegua sor­tze­ko eta ekin­tza­ile­tza bul­tza­tzeko duen gaitasuna aprobe­txa­tuz; horretarako, programa bat diseinatu da Gipuz­koako enpresaren eraldaketa bul­tza­tze­a helburu duena, bere jarduera elektromugikortasun eta energia biltegira­tze sektoreetako negozio-hobi berrietara bideratuz.            

Enpresa berrien sorrera bul­tza­tu nahi dugu, baina baita daukagun enpresa ehuna babestu ere, diber­tsi­fikaziorako eta erronka eta behar berriei aurre egiteko duten gaitasuna indartuz; horretarako sustatuko dira etorkizuneko irtenbideak diseinatuko dituzten profesionalen gaitasunak, enpresa ehun berri baten sorkun­tza eta inber­tsi­oaren eta talentuaren erakarpena.      

Dirulagun­tza hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2017-2019 Dirulagun­tzen Plan Estrategikoan jasota daude.           

Ondorioz, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuaren proposamenez, eta Diputatuen Kon­tsei­luak eztabaidatu ondoren,

ERABAKI­TZEN DU

Lehenengo.  Onar­tze­a Smart Mobility Industry izeneko diru lagun­tzen 2019. urteko deialdia, erabaki honen eranskin modura doana.

Bigarren.  2019ko ekitaldiko deialdiari aurre egiteko bedera­tzi­ehun eta hogeita bost mila euroko (925.000,00 €) gastua baimen­tzea, aurrekontu sail hauen arabera:   

1 0410.100.470.00.11 2019: 150.000 €.

1 0410.100.481.00.16 2019: 125.000 €.

1 0410.100.770.00.09 2019: 150.000 €.

1 0410.100.781.00.10 2019: 125.000 €.

5 0410.100.470.00.11 202: 100.000 €.

5 0410.100.481.00.16 2020: 87.500 €.

5 0410.100.770.00.09 2020: 100.000 €.

5 0410.100.781.00.10 2020: 87.500 €.

Aurkeztutako eskaerak eba­tzi aurretik, aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena duen organoak onartutako gastuaren zenbatekoa handitu ahal izango du, deialdi berri bat egin gabe. Kopuru gehigarria eraginkorra izateko baldin­tza izango da diru lagun­tzak ematea eba­tzi aurretik kreditua erabilgarri deklara­tzea.               


Nolanahi ere, diru lagun­tzek gastu arruntak nahiz inber­tsi­okoak finan­tza­tu di­tza­ketenez, jaso­tzen diren eskaerak ikusita eta proiektuetan nagusia den gastu mota kontuan hartuta, beharrezko diren aurrekontu egoki­tza­penak izapidetuko dira, emango diren lagun­tzak diruz lagundutako gastuaren izaerara egoki­tze­arren.

Horrekin lotuta, eskumena ematen zaio berariaz Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuari hasieran baimendutako gastua gu­txi­tu edo handitu dezan lehen aipatutako aurrekontu egoki­tza­penen arabera, zenbatekoa edozein izanik ere.     

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio-bideari amaiera ematen dio. Interesdunek erabakiaren kontrako administrazioarekiko auzi-errekur­tso­a aurkeztu ahalko diote, zuzenean, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, argitalpenaren biharamunetik hasita.

Hala ere, aldez aurretik, aukerako berrazter­tze­ko errekur­tso­a aurkeztu ahalko diote Diputatuen Kon­tsei­luari, hilabeteko epean, argitalpenaren biharamunetik hasita. Kasu horretan, ezingo da administrazioarekiko auzi-errekur­tso­rik aurkeztu berrazter­tze­ko errekur­tso­ari espresuki eran­tzun arte edo ustezko ezestea gertatu arte. Horrez guztiaz gain, egoki­tzat jotako beste errekur­tso oro aurkeztu ahalko da.   

Donostia, 2019ko otsa­ilaren 21a.—Alfonso Acarreta Rodríguez, Departamentuko idazkari teknikoa.            (1229)

ERANSKINA

Smart Mobility Industry programaren 2019ko deialdia

1.  Helburua.

2019ko deialdia egitea, Smart Mobility Industry programaren diru lagun­tze­na, helburu dutena Gipuzkoako enpresen eraldaketa susta­tzea, beraien jarduera Smart Mobility Industry kon­tze­ptuarekin erlazionatutako negozio-hobi berrietara bidera­tze­ko, bereziki elektromugikortasun, energia biltegira­tze eta ibilgailu autonomoarekin erlazionaturiko jarduera sektoreetan, 2018ko ekainaren 19an Diputatuen Kon­tsei­luak diru lagun­tza hauek emateko onartutako oinarri arau­tzai­leen arabera (2018ko uztailaren 2ko 126 zk. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala). 

2.  Finan­tza­keta.

2.1.  Guztira deialdi honetan emango diren lagun­tzen zenbatekoa 925.000,00 eurokoa da, eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Aurrekontu Orokorreko ondorengo kontu sailetan banatuta dago:

1 0410.100.470.00.11 2019: 150.000 €.

1 0410.100.481.00.16 2019: 125.000 €.

1 0410.100.770.00.09 2019: 150.000 €.

1 0410.100.781.00.10 2019: 125.000 €.

5 0410.100.470.00.11 2020: 100.000 €.

5 0410.100.481.00.16 2020: 87.500 €.

5 0410.100.770.00.09 2020: 100.000 €.

5 0410.100.781.00.10 2020: 87.500 €.

2.2.  Baimendutako gastuaren zenbatekoa handitu egin daiteke, aurkeztutako eskaerak eba­tzi aurretik, aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena duen organoak, deialdi berri bat egin beharrik izan gabe. Gehikun­tza hori benetan gerta­tze­ko, ezinbestekoa da diru lagun­tzak onar­tzen dituen ebazpena eman aurretik nahikoa kreditu dagoela deklara­tzea.      


Nolanahi ere, diru lagun­tzek gastu arruntak nahiz inber­tsi­okoak finan­tza­tu di­tza­ketenez, jaso­tzen diren eskaerak ikusita eta proiektuetan nagusia den gastu mota kontuan hartuta, beharrezko diren aurrekontu egoki­tza­penak izapidetuko dira, emango diren lagun­tzak diruz lagundutako gastuaren izaerara egoki­tze­arren.

Horrekin lotuta, eskumena ematen zaio berariaz Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuari hasieran baimendutako gastua gu­txi­tu edo handitu dezan lehen aipatutako aurrekontu egoki­tza­penen arabera, zenbatekoa edozein izanik ere.

3.  Eskaerak aurkezteko epea.

3.1.  Eskaerak aurkezteko epea 40 egun naturalekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean aurkeztu eta hurrengo egunetik aurrera zenba­tzen hasita. Epearen azken eguna egun baliogabea bada (larunbata, igandea edo jaiegun izendatutakoak), hurrengo egun baliodunera luzatuko da epea.               

3.2.  Proiektuek 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiak behar dute izan.

4.  Eskaerarekin batera aurkeztu behar diren agiriak.

4.1.  «Diru lagun­tzen ataritik» sartuko da eska­tzai­lea eskaerara. Eskaeran, eska­tzai­learen identifikazio datuez gain, eran­tzu­kizuneko aitorpen bat ere jasoko da.

4.2.  Eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:   

a)  Proiektua balora­tze­ko galdetegia. Galdetegian proiektuari buruzko hainbat informazio eskatuko da ikuspegi teknikoaren aldetik eta merkatuaren ikuspegitik, eta baita ere enpresari buruzko informazioa, eta duela gu­txi­ko eta aurreikusitako bilakaerari buruzko datuak, beharrezkoak baitira enpresa proiektuaren bul­tza­da-gaitasuna ebalua­tze­ko. Elkarlanean egindako proiektuen kasuan, enpresa liderrak galdetegia bete beharko du eta proiektuan parte hartu duen enpresa bakoi­tzak imprimaki zehaztua bete beharko du.

b)  Diru lagun­tza eska­tzen den proiektuko jardueren kronograma: jarduera bakoi­tze­ko ezarritako datak eta dagozkion kostuak zehaztu beharko dira.

c)  Proiektuan parte hartu duen enpresa bakoi­tza­ren Aurrekontu xehatua formatu estandarrean.

d)  Proiektuaren azalpen zabaldua, gehienez 10 orrikoa. Aukerakoa da hori aurkeztea, eta enpresak nahi duen formatuan aurkeztu dezake.

e)  Edukiz gero, genero berdintasunaren eta euskararen arloko entitate eskumendunek igorritako ziurtagiriak, edo dagozkien planak eta planak ezarri izanaren frogak.

f)  Ogasunarekiko eta Gizarte Seguran­tza­rekiko betebeharretan egunean dagoela erakusten duten ziurtagiriak. Ez da horiek aurkeztu beharrik izango baldin eta eskaeran baimena eman bazaio lagun­tzak kudea­tzen dituen departamentuari aipatu datuak zuzenean eskura­tze­ko organo eskudunetatik. Elkarlanean egindako proiektuen kasuan, enpresa bakoi­tza­ren Ogasunarekiko eta Gizarte Seguran­tza­rekiko betebeharretan egunean dagoela erakusten duten ziurtagiriak.

g)  Elkarlanean egindako proiektuen kasuan, enpresen arteko lankide­tza akordioa.

h)  Elkarlanean egindako proiektuen kasuan, enpresen eran­tzu­kizunpeko aitorpenak (zigor administratiborik ez izatea eta 3/2007 Foru Arauak ezarritako debekuen eraginpean ez egotea).

5.  Diru lagun­tzak zuritu eta ordain­tzea.

Onartutako diru lagun­tza bi zatitan ordainduko da:          

— Entitate onuradunek hilabeteko epea izango dute lagun­tza­ren lehengo zatia ordain­tze­a eska­tze­ko, diru lagun­tza­ri dagozkion jarduketak egiteko beharrezkoa den finan­tza­zio gisa.           

— Bigarren zatia ordain­tze­a eska­tze­ko, proiektua erabat burutu dutela zurituko dute 2020ko ekainaren 30a baino lehen. Ordain­tze­ko eskaerarekin batera 15.3 oinarrian aurreikusitako zurigarriak aurkeztuko dira.

Hala ere, proiektua amaitu aurretik, 14.1 oinarrian aurreikusten den bezala, entitate onuradunek lagun­tza­ren bigarren zatiaren ordainketa aurreratua eska dezakete. 

6.  Diru lagun­tzen gehieneko zenbatekoa.

6.1.  Enpresen kasuan, gehieneko diru lagun­tzak %30ekoak izango dira, barne langileen gastuen kasuan, eta %50ekoak, berriz, kanpoko gastuen eta azpikontratazioen kasuan.

Enpresa txi­ki eta ertainen kasuan, por­tzen­taje horiek %10 handiagoak izango dira.

6.2.  Irabazi asmorik gabeko entitateen kasuan, diru lagun­tza kostuen %80koa izango da. Lortutako puntuazioa 70 puntu baino handiagoa bada, kostuen %100ekoa izango da.

6.3.  Proiektu eta urte bakoi­tze­ko gehieneko diru lagun­tza 60.000 eurokoa izango da; elkarlanean egindako proiektuen kasuan, berriz, 75.000 euroraino igo daiteke.

7.  Borondatezko itzu­lketa.

Onuradunak borondatezko itzu­lketa egin nahi badu, ida­tzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuari 17.3 oinarrian zehazten den moduan. Ida­tzi horrekin batera, agiri bat aurkeztu behar du egiazta­tze­ko itzu­lketa ES73 2095 0611 09 1061070594 kontuan egin duela.