BoletinOficialPortlet BoletinOficialPortlet

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
3
TOKI ADMINISTRAZIOA

IBARRAKO UDALA

Iragarkia

Tokiko Gobernu Ba­tzo­rdeak, 2018ko apirilaren 13an eginiko bilkuran hala onartuta, argitara ematen dira Ibarrako udalerrian kirol arloan emango diren diru-lagun­tzen oinarriak 2018 urterako. Testua osorik ematen da argitara.

Ibarra, 2018ko apirilaren 18a.—Bitarteko Idazkaria.       
                (2678)

I. ERANSKINA

2018an kirol arloan emango diren diru-lagun­tzak arau­tze­ko oinarriak.

Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legeak, 2. artikuluan dio kirola dela interes publikoko gizarte-jarduera, per­tso­nak bete-betean presta­tze­ko eta gara­tze­ko, bizi-kalitatea hobe­tze­ko eta norbanakoak eta gizartea ondo izateko lagungarria. Era berean, artikulu horrek berak Aginte publikoak, beren eskumen-esparruen barruan, eskubide hori behar bezala gauza­tze­ra gonbida­tzen ditu, horretarako sistema osa­tzen duten sektore eta jarduera desberdinen sustapena helburu duen kirol-politika garatuz.        

Azaroaren 17ko 38/2003 Diru-lagun­tze­i buruzko Lege Orokorrak eta berori gara­tzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onartutako erregelamenduak xeda­tzen dute tokiko udal diru-lagun­tzak arau­tze­ko oinarriak ezarri beharra dagoela, eta horiek aurrekontua gauza­tze­ko oinarrien markoan one­tsi behar direla, edo dirulagun­tzen ordenan­tza nagusi baten bidez, edo diru-lagun­tza mota ezberdinetarako ordenan­tza espezifikoen bidez.    

Testuinguru horretan, Ibarrako Udalak legeak xeda­tzen dituen sustapen-ekin­tzak gisa honetako jarduerak egiten dituzten erakundeei eginiko funts transferen­tzi­a bidez bidera­tzen ari da, kirol munduaren barruan hainbat tokitara iri­tsiz. Sustapen ekin­tza horiek aurrera eramateko, kasu ba­tzu­etan, lankide­tza-hi­tza­rmenak sina­tzen dira eta horietan jaso­tzen dira helburu zeha­tzak lor­tze­ko aldeek beren gain hartu behar dituzten betebeharrak. Beste ba­tzu­etan, berriz, sustapena erakunde lagun­tza­ileei ematen zaizkien diru-lagun­tza bidez gauza­tzen da.

Diru-lagun­tzak iragarki, norgehiagoka, objetibotasun eta berdintasun prin­tzi­pioen arabera emango dira, Herri Administrazioa haiei a­txi­kita baitago, besteak beste, sustapen-jarduerak gauza­tze­rakoan.

1.  Xedea.

Oinarri hauen helburua da 2018 urtean Ibarran kirol arloan emango diren eta 4. artikuluan aipa­tzen diren diru-lagun­tzen ema­kida arau­tze­ko oinarri zeha­tzak ezar­tzea.          

Oinarri hauetan aurreikusitako diru-lagun­tzak bertan jasotako arauek arautuko dituzte eta baita aplikagarri diren eta indarrean dauden gainerako xedapenek ere (Ibarrako Udalaren Diru-lagun­tzen plan estrategikoa, azaroaren 17ko 38/2003 Diru-lagun­tze­i buruzko Lege Orokorrak eta berori gara­tzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onartutako erregelamenduak).

2.  Prozedura.

Oinarri hauetako diru-lagun­tzak norgehiagoka prozedura bidez emango dira, betiere prin­tzi­pio hauek errespetatuta: publizitate, objetibotasun eta gardentasun, berdintasun, diskriminaziorik eza. Eskumeneko organoak onartutako deialdi publikoaren bidez egingo da deialdia.

3.  Diru-lagun­tza­ren zenbatekoa.

Deialdi hau aurrera eramateko ezarritako diru-kopurua 55.000,00 euro izango da. Kopuru hori da 481.341.00.00 2018 partidan kargatuko da.

Diru-lagun­tza emateko orduan zehaztuko da bakoi­tza­ri emango zaion zenbatekoa edota adjudikazio-irizpideetan lortutako puntuazioa. Zenbateko hori balorazio irizpideen arabera lortutako puntuen araberakoa izango da, betiere interesatuak eskatutako diru kopurua gaindituko ez duelarik.

Zenbateko hori zeha­tza izango da, eta ez dio erreferen­tzi­arik egingo kostu osoaren zatika­tze edo por­tze­ntajeari.

Diruz lagundutako jardueraren zenbatekoa, diru-lagun­tzak estal­tzen ez duena, onuradunaren beraren fun­tsen bitartez estaliko da edo beste diru-lagun­tza edo baliabideen bitartez, beti ere, azken hori bateragarria baldin bada oinarri hauetan zehaztutakoarekin. Diru-lagun­tza­ren zenbatekoa ez da izango inolaz ere, bera bakarrik edo beste diru-lagun­tze­kin batera, diruz lagundutako jardueraren kostuaren %100 baino handiagoa.

Salbuespen modura, aurrekontua izateagatik edo beste arrazoi bategatik, organo emaileak, aldez aurretik justifikazio-txo­stena egingo balu, diru-lagun­tzen zenbateko osoaren hainbanaketa egin dezake onuradunen artean.

4.  Diruz lagundu daitezkeen ildo eta programak.

Diruz lagundu daitezkeen ildo eta programa­tzat jo daitezke udalerrian garatuko diren kirol jarduera edo programak, bai eta xede-talde gisa ibarrako herritarrak dituztenak ere, honako modalitateak ezberdin­tzen direlarik:

— Kirol jarduerak: urteko programa.

— Kirol jarduerak: jarduera zeha­tzak.

Diruz lagundutako gastu­tzat joko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari dagozkionak eta oinarri hauetan ezarritako epeen barruan egiten direnak.

Ibarrako Udalaren Diru-lagun­tzen Ordenan­tza Orokorraren 28. artikuluan ezarritakoaren arabera, diruz lagundutako pro­iek­­tua aurrera eramateko lege- edo finan­tza-aholkulari­tza gastuak, notario-gastuak eta peritu-gastuak diruz lagundu daitezke baldin eta diruz lagundutako jarduerarekin harreman zuzena badute eta berorren prestakun­tza edo gauza­tze egokirako ezinbestekoak badira.

Diru-lagun­tza­ren onuradun den elkarteak edo per­tso­nak jardueraren antolakun­tzak dakar­tzan ardurak beregain hartuko ditu, aipatu jarduera berma­tzen duten beharrezko aseguru-polizak itunduz.

Oinarri hauek arau­tzen dituzten diru-lagun­tzen emakidak ez dakar berarekin udalaren eta dirulagun­tza­ren onuradun den elkartearen artean inolako izaera zibileko, lan izaerako, administrazio izaerako edo bestelako izaerako kontratu-harremanik.

Diru-lagun­tza hauetatik kanpo geldituko dira kirol entitate eska­tza­ileak zuzenean antolatu ez dituen jarduera edo proiektuak.

5.  Onuradunak.

Arau hauetan jasotako diru-lagun­tzak eska di­tza­kete Ibarrako udalerrian egoi­tza edo ordezkari­tza iraunkorra duten irabazi asmorik gabeko erakunde juridikoek, baldin eta 4. art.an ja­sotako jarduera programaren bat garatu nahi badute eta oinarri hauetako baldin­tzak nahiz diru-lagun­tze­i buruzko araudiak ezarritakoak bete­tzen badituzte.              

Diru-lagun­tzak jaso ahal izango dituzte legez eratuta eta Eusko Jaurlari­tza­ko kirol elkarte-erregistroan inskribatuta dauden Ibarran errotutako eta deialdi honetako jardueretara eskainitako erakundeak. Horrez gain, diru-lagun­tzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 12. artikuluan xedatutako baldin­tza guzti-guztiak bete beharko dituzte.

Per­tso­na fisiko edo juridikoek osaturiko taldeek, publiko nahiz pribatu izan, eta izaera juridikorik ez badute, baldin­tza hauek bete beharko dituzte:

a)  Taldearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute, onuradun gisa dagozkion betebeharrak bete­tze­ko nahikoa aginpiderekin, aplikatuko bai­tza­io 38/2003 legearen 11. artikulua. 

b)  38/2003 Legearen 39. eta 65. artikuluetan tipifikatutako diru-lagun­tza­ren i­tzu­lketa onar­tze­ko edo kita­tze­ko preskripzio-epea amaitu arte taldea ez desegiteko baldin­tza beteko dutela adierazten duen zinpeko aitor­tza.      

6.  Baztertuak.

Deialdi honetatik kanpo geldi­tzen dira ondorengoak:       

a)  Ebazpen irmo bidez diru-lagun­tzak edo lagun­tza publikoak jaso­tze­ko eskubidea galdu dutenak.             

b)  Konkur­tso-deklarazioa eskatu dutenek, edozein prozeduretan kaudimengabe aitortua izan direnak, konkur­tso-deklarazioan jada daudenak, esku-jar­tze judizialera lotutakoak edo konkur­tso sailkapen senten­tzi­an ezarritako ez gaitasun epea amaitu gabe Konkur­tso Legearen arabera ez gaitutako per­tso­nak.

c)  Administrazioarekin eginiko edozein kontratu bertan behera uzteko errudun aitortuak izan direnak.       

d)  Per­tso­na fisikoa, merkatari­tza sozietateetako administra­tza­ileak edota beste per­tso­na juridiko ba­tzu­en legezko ordezkari­tza dutenak sartuta daudenean kontrata­tze­ko bateraezintasun kasuren batean, bakoi­tze­an aplikaziokoa den legeria espezifikoaren arabera; edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoak erregula­tzen dituen haute­tsi karguren bat izatea.

e)  Egungo xedapenek ezarritako zerga edo gizarte seguran­tza­ri buruzkoak betebeharrak ez bete­tzea.          

f)  Zerga egoi­tza erregelamenduz paradisu fiskal gisa sailkatutako herrialde edo lurralde batean dagoenean.

g)  Udal honek emandako diru-lagun­tzak i­tzu­li behar izateagatik sortutako obligazioak ordaindu gabe dituztenean.

h)  Diru-lagun­tzak i­tzu­ltzeko betebeharrean egonik, ordainketa eginda ez dutenek (dirulagun­tza i­tzu­ltzeko prozeduran zordun gisa).

i)  Diru-lagun­tzen Lege Orokorraren edo Zergei buruzko Legearen arabera, diru-lagun­tzak lor­tze­ko aukera ebazpen irmo bidez galduta dutenek.

j)  Entitatearen ordezkariren baten lege-bateraezintasuna Udaleko langile edo haute­tsi­ekin.

k)  Era berean, ezingo da diru-lagun­tza­rik eman, Ibarrako Udalarekin dituzten zorrengatik premiamendu bidezko kobran­tza prozeduretan sartuta edo udal entitate honekin zerga obligazioak bete gabe dauzkaten partikularrei edo entitateei, aipatu zorrak ordaindu eta kitatu arte.

l)  Beren jardueraren izaera sozial edo per­tso­nalaren bitartez, diskriminazioren bat bul­tza­tzen duten erakunde edo per­tso­nak.

7.  Onuradunen betebeharrak.

Onuradunen betebeharrak hauek dira:

a)  Hizkun­tza irizpideak bete­tzea: Ibarrako udalean eta udalerrian euskararen erabilera normaliza­tze­ko arauaren arabera, honako hizkun­tza irizpideak bete beharko dituzte:      

32.1.1  Ibarrako Udalarengandik diru-lagun­tza­ren bat jaso­tzen duten elkarte eta erakundeek, per­tso­na fisikoek nahiz entitate juridikoek diruz lagundutako beren jardunean argitara­tzen dituzten ida­tzi, iragarki, ohar eta gainerakoak euskaraz eta gaztelaniaz ida­tzi eta ezagu­tze­ra eman beharko dituzte. Era berean, ospakizun zeha­tze­tan bozgorailu bidez ematen dituzten mezuak euskaraz eta gaztelaniaz eman beharko dituzte.

32.1.2.  Aurreko paragrafoko elkarte, erakunde, per­tso­na fisiko edo juridikoek euskaraz eta erdaraz egiten diren adierazpenetan, eta batez ere ahozkoetan, euskarazkoari eman beharko diote lehentasuna.

Diru-lagun­tza kudea­tze­ko eskumena duten organoek bidezkoak diren neurriak hartuko dituzte onuradunek puntu honetan xedatutakoa bete­tzen dutela egiazta­tze­ko.

b)  Helburua bete­tzea, egitasmoa buru­tzea, jarduera egitea edo diru-lagun­tza emateko arrazoiaren arabera joka­tzea.

c)  Udalaren aurrean diru-lagun­tza emateko jarritako baldin­tzak bete­tzen dituela, jarduera burutu eta helburua bete dela egiazta­tzea.           

d)  Diru-lagun­tza ematen duen organoak egingo dituen egiaztapen jarduerak onar­tzea, baita eskumena duten kontrol-organoek, nazionalek nahiz komunitarioek, egiazta­tze­ko edo finan­tzen kontrolerako egin dezaketen beste edozein egiaztapen jarduera ere. Jarduera horietan eskatutako informazio guztia eman beharko du.

e)  Diruz lagundutako jarduerak finan­tza­tzeko bestelako diru-lagun­tza, lagun­tza, dirusarrera edo baliabideak lortuz gero, diru-lagun­tza ematen duen organoari jakinaraziko dio. Jakinarazpen hori bestelako lagun­tzen berri izan bezain pronto emango da, edo gu­txi­enez onartutako diru-lagun­tza­ri emandako aplikazioaren egiaztapena egin baino lehen.

f)  Eskura izango ditu honakoak: Kontabilitate liburuak, erregistro eguneratuak, eta onuradunari kasu bakoi­tze­an aplika dakiokeen merkatari­tza legedian eskatutako terminoetan ikuskatutako bestelako agiriak; baita diru-lagun­tzak arau­tzen dituen oinarrietan eskatutako kontabilitate egoera eta erregistro zeha­tzak ere; honela egiaztapen eta kontrol ahalmenak era egokian gauza­tze­a berma­tzen da eta.          

g)  Jasotako diru-lagun­tzak zertan erabili dituen egiazta­tzen duten dokumentuak gorde­tzea, dokumentu elektronikoak barne, egiaztapen eta kontrol jardueretarako gai izan daitezkeen bitartean behin­tzat.

h)  Diru-lagun­tza jaso­tzen duen jardueraren berri emateko neurriak har­tzea; hau da, onuradunak Ibarrako udalaren diru-lagun­tza jaso­tzen duten programa, jarduera edo ekin­tzen finan­tza­zioaren izaera publikoaren publizitatea egin beharko du.         

i)  Oinarri hauetan aurreikusitako baldin­tza­ren bat gertatuz gero jasotako dirua i­tzu­li egin beharko du.

j)  Diru-lagun­tza ematerakoan kontuan hartutako edozein inguruabar aldatu egingo balitz diru-lagun­tza ematen duen organoari jakinarazi behar zaio.

k)  Edozein motatako zerga obligazio (tokikoak zein gizarte seguran­tza­koak) eta eska­tza­ilearen nortasuna egiaztatu beharko dira, diru-lagun­tza emateko eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen, norgehiagoka kasuetan, eta erabaki­tze­ko proposamena egin baino lehen, gainerako kasuetan.      
               

Halere, onuradunari urte osoan emandako diru-lagun­tzen kopuru metatuak ez baditu 1.000 euro gaindi­tzen, aipatu obligazioak bete­tzen dituela egiazta­tze­ko, alderdi horien gaineko eran­tzu­kizun aitorpena aurkeztu behar du.

Izaera juridiko zeha­tzik ez duten taldeetan, elkarte edo an­tze­koetan baldin­tza hau egiaztatu beharko da taldea ordezten duen per­tso­naren zinpeko aitor­tze­aren bidez eta aitortuko du ez duela zorrik administrazioarekin. Egiazta­tze hau loturik dago, gainera diru-lagun­tza arau­tzen duten gainerako arauekin.               

l)  Dagokion publizitatearen bidez, diru-lagun­tzen xede diren programak, jarduerak, inber­tsi­oak edo jarduketak Ibarrako Udalak finan­tza­tzen dituela egoki zabal­tzea, betiere betebehar hori dagokion deialdi, hi­tza­rmen edo ebazpenean eska­tzen bada.

m)  Jasotako fun­tsak i­tzu­ltzea, diru-lagun­tzen ordenan­tza orokorrean eska­tzen den kasuetan.

n)  Genero ikuspegia txe­rta­tze­a diruz lagundutako proiektu edo jardueretan, bai eta emakumearen parte har­tze­a susta­tze­a ere.

o)  Udalak eskatutako segurtasun neurriak har­tze­a egiten diren jardueretan, eta horiek bete­tzen direla egiazta­tzea.       

8.  Diru-lagun­tzen bateragarritasuna.

1.  Oinarri hauetan aurreikusitako lagun­tzak bateragarriak izango dira bai beste Herri Administrazioek emandako diru-lagun­tze­kin bai erakunde publiko nahiz pribatuek emandakoekin, helburua eta xedea berberak izanda ere.

2.  Beste lagun­tza ba­tzu­en pilaketa kasuetan, diru-lagun­tzen baturak ezingo du diruz lagundutako jardueraren kostua gainditu. Horrelakorik gertatuz gero, aipatu kopurua ez gaindi­tze­ko, ematekoa den diru-lagun­tza murriztuko da Oinarri hauen kontura.

9.  Eskabideak, dokumentazioa eta aurkezteko epea.

Deialdi honek aurreikusten dituen diru-lagun­tzak jaso­tze­ko eskabideak, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen denetik 20 eguneko epean aurkeztu ahal izango dira, Udale­txe­ko erregistroan (San Bartolome plaza, 2, 20400 Ibarra).       

Lagun­tzak jaso­tze­ko eskaerak ondoko dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko dira:

1.  Eusko Jaurlari­tza­ko Kirol Elkarteen eta Entitateen Erregistro Orokorrean inskribatu izanaren ziurtagiria, edo, 5. oinarriko dokumentazioa.

2.  Kirol arloko erakundearen identifikazio fiskaleko kodearen (I.F.K.) fotokopia eta erakundearen ardura duen per­tso­naren NAren fotokopia.

3.  Diru-lagun­tza eskaera normalizatua, behar bezala betea, honekin batera doan ereduaren arabera.

4.  Elkarte eska­tza­ileak irekitako kontu korrontearen titularitatea ziurta­tzen duen Banke­txe edo Aurrezki Ku­txa­ren agiria.           

5.  Beste ekarpen edo diru-lagun­tze­i buruzko zinpeko aitorpena.

6.  Diru-lagun­tza eska­tzen den jarduera bakoi­tze­ko eranskin bat behar bezala beteta.

7.  Gizarte Seguran­tza­rekiko betebeharrak eta zerga betebeharrak bete izana egiazta­tzen duen agiria (edo, hala badagokio, 4. eranskina, dagokion moduan beteta).

8.  2017. urteko jardueretako kirolarien kopurua eta haien izenen zerrenda, bertan adieraziz bakoi­tza non erroldatua dagoen.

9.  Erakundearen estatutuak.

10.  Zinpeko aitorpena, diru-lagun­tzak jaso­tze­ko inolako debekutan sartuta ez dagoela egiazta­tze­ko. Debeku horiek azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 2. eta 3. artikuluetan zehaztutakoak izango dira.

11.  Jardueraren memoria.

12.  Monitore eta/edo entrena­tza­ileen titulazioa egiazta­tze­ko agiriak.

Aurreko paragrafoko 1., 2., 4. eta 9. puntuan zehaztutako agiriak beste deialdiren batean aurkeztu izan badira, eta deialdi horretatik gaur egunera aldatu ez badira, eska­tza­ileak zinpeko aitor­tza bat aurkeztu ahal izango du non aitor­tzen duen aipatu dokumentazioa jada aurkeztua duela eta dokumentazio hori indarrean jarrai­tzen duela eta ez duela aldaketarik jaso.          

Eska­tza­ileak aurkeztutako agiriak osagabeak edo oinarrietan ezarritako baldin­tzak bete­tzen ez dituztela egiazta­tzen denean, interesatuari dei egingo zaio hamar laneguneko epean aka­tsak zuzen di­tzan edo beharrezko agiriak aurkez di­tzan, eta ohartaraziko zaio hala egingo ez balu eskaria baliogabetua geratuko dela eta besterik gabe ar­txi­batu egingo dela, indarrean dagoen araudiari jarraiki.   

Behin eskaera onartua dagoenean, Udalak beharrezkoak dituen argibide eta dokumentuak eska di­tza­ke.

Jarduera baterako diru-lagun­tza eska­tze hu­tsa­ren ondorioz, onartu egiten da dirulagun­tza hori ematea arau­tzen duten oinarriak ezagu­tzen eta onar­tzen direla.

Eskaera aurkezteak ez du, berez, diru-lagun­tza jaso­tze­ko eskubiderik ematen, dirulagun­tza orok berekin duen iri­tzi­aren araberako izaera baitu diru-lagun­tza honek ere.

10.  Balora­tze­ko irizpideak.

Diru-lagun­tza norgehiagoketa bidez emango da; horrek esan nahi du, diruz lagundutako jardueren kalitatea eta bideragarritasuna bermatuko duten diru-lagun­tza kopuru mugatu bat hautatuko dela, kasu bakoi­tze­an zehaztutako irizpideen arabera.

Honako formulazioa erabiliko da diru-lagun­tzak emateko orduan:

1.  A / B = C.

a)  A: balorazio irizpideekin lorturiko puntuazio osoa.   

b)  B: aurreikusirik dagoen aurrekontua (urteko programa 42.700 euro eta jarduera zeha­tze­tan 5.300 euro).

c)  C: puntuen balioa.

2.  A x C = emango den diru-lagun­tza­ren kopurua.

Diru-lagun­tzak eslei­tze­rakoan, honako arloak kontuan hartuko dira baldin eta egindako eskarian ager­tzen badira:

— Kirol elkarte federatuak.

1.  Federazioetako kirol-lizen­tzi­ak.

Federatuen lizen­tzi­a bakoi­tze­ko: 2 p.

Emakume federatuen lizen­tzi­a bakoi­tze­ko: 2,25 p.

2.  Taldearen lehiaketa esparruaren arabera.

Gipuzkoa mailan: 5 p.

Autonomia erkidego mailan: 10 p.

Estatu mailan: 15 p.

Nazioarte mailan: 20 p.

3.  Bazkide kopuruagatik.

30 bazkide baino gu­txi­ago: 0 p.

31 eta 70 bazkide artean: 10 p.

71 eta 100 bazkide artean: 30 p.

101 bazkide baino gehiago: 100 p.

4.  Kirolari bakoi­tze­ko urteko kuota.

 Urtean 100 € baino gu­txi­ago: 0 p.

Urtean 100 € eta 200 € artean: 10 p.

Urtean 200 € baino gehiago: 20 p.

5.  Aurrekontu mailako irizpideak.

25.000 euro arteko aurrekontua: 10 p.

25.000-50.000 euro arteko aurrekontua: 15 p.

50.000-75.000 euro arteko aurrekontua: 50 p.

75.000-100.000 euro arteko aurrekontua: 75 p.

100.000 euro baino gehiago: 100 p.

6.  Udalak emandako diru-lagun­tze­tan % zenbatekoa aurrekontuan.

Aurrekontuaren %0tik %20ra: 30 p.

Aurrekontuaren %20tik %25era arte: 10 p.

Aurrekontuaren %25etik aurrera: 0 p.

7.  Aurreko ekitaldiko balan­tze­an guztira ager­tzen diren diru-sarreratik entitate pribatu edo enpresetako jatorria duten (babesleak edo lagun­tzak) diru-sarreren bolumena kontuan izanda.

Diru-sarreren %10 arte: 5 p.

Diru-sarreren %11 eta %30 artean: 10 p.

Diru-sarreren %31 eta %50 artean: 15 p.

Diru-sarreren %50 baino gehiago: 20 p.

Ez badute aurreko ekitaldiko balan­tze­a aurkezten ezin zaie atal honetako baremoa aplikatu.

8.  Herritar guztiei zuzendutako aisialdiko kirol-jarduerak antola­tze­agatik.

Puntualak: 5 p.

Urtero: 10 p.

9.  Kirolariak Ibarrakoak izateagatik.

Ibarrakoak %100: 20 p.

Ibarrakoak %99-%85: 15 p.

Ibarrakoak %84-%70: 10 p.

Ibarrakoak %69 baino gu­txi­ago: 5 p.

10.  Euskararen hizkuntz erabilera.

Euskara hu­tse­an: 10 p.

Euskara eta beste hizkun­tzak tarteka­tze­a: 5 p.

Beste hizkun­tzak: 0 p.

11.  Ibarran joka­tzen diren jardunaldiengatik.

0-1 jardunaldi: 0 p.

1-10 jardunaldi: 10p.

10 jardunalditik gora: 30 p.

12.  Lizen­tzi­a indarrean duten kirol titulazioagatik.

Oinarrizko entrena­tza­ile/monitore/epaile: 1 p.

Erdi mailako entrena­tza­ile/ magisteri­tza espezializatu/kirol eta jarduera fisikoko teknikoa: 3 p.

Goi mailako entrena­tza­ilea /jarduera fisikoaren eta kirolaren zien­tzi­etan teknikoa: 10 p.

Jarduera fisikoaren eta kirolaren zien­tzi­etan lizen­tzi­atua, maisutasunez: 15 p.

Puntuazio bakoi­tza­ri %50 gehituko zaio entrena­tza­ileak emakumeak badira.

13.  Herriko eragile edo taldeekin hi­tza­rmenak izatea: 40 p.

14.  Haur, nerabe eta gazteekin oinarrizko kirola lan­tzea.               

0-10 kide: 10 p.

11-20 kide: 20 p.

21 kide baino gehiago: 30 p.

15.  Segurtasunean erabilitako aurrekontu mailako irizpideak.

100 euro arteko aurrekontua: 2,5 p.

101 - 500 euro arteko aurrekontua: 5 p.

500 euro baino gehiago: 10 p.

Oinarri hauetan araututako diru-lagun­tzak emateko izendatutako kreditua 49.700,00 €-koa da. Kreditu hau 481.341.00.00 2018 aurrekontu atalari dagokio.

— Ekitaldi bereziak.

1.  Gertaeraren jarraikortasuna.

50 urtetik gora: 15 p.

15-49 urte artean: 10 p.

6-14 urte artean: 5 p.

5 urtetik behera: 0 p.

2.Gertaeraren egun kopurua.

3 egunetik gora: 15 p.

2/3 egun: 10 p.

Egun 1: 5 p.

3.  Parte-har­tza­ile kopurua.

500-2.500 parte-har­tza­ile artean: 20 p.

250-500 parte-har­tza­ile artean: 15 p.

100-250 parte-har­tza­ile artean: 10 p.

50-100 parte-har­tza­ile artean: 5 p.

50tik behera: 1 p.

4.  Genero berdintasuna susta­tze­ko bereziki antolatutako jarduerak: 10 p.

5.  Bertako kirola: 20 p.

6.  Aurrekontu mailako irizpideak.

10.000-30.000 euro arteko aurrekontua: 15 p.

6.000-10.000 euro arteko aurrekontua: 10 p.

6.000 euro baino aurrekontu txi­kiagoa: 5 p.

7.  Aurreko ekitaldiko balan­tze­an guztira ager­tzen diren diru-sarreratik entitate pribatu edo enpresetako jatorria duten (babesleak edo lagun­tzak) diru-sarreren bolumena kontuan izanda.

Diru-sarreren %10 arte: 5 p.

Diru-sarreren %11 eta %30 artean: 15 p.

Diru-sarreren %31 eta %50 artean: 30 p.

Diru-sarreren %50 baino gehiago: 50 p.

8.  Segurtasunean erabilitako aurrekontu mailako irizpideak.

100 euro arteko aurrekontua: 2,5 p.

101 - 500 euro arteko aurrekontua: 5 p.

500 euro baino gehiago: 10 p.

Oinarri hauetan araututako diru-lagun­tzak emateko izendatutako kreditua 5.300,00 €-koa da. Kreditu hau 481.341.00.00 2018 aurrekontu atalari dagokio.

Diruz lagun­tze­koak izan daitezkeen beste proposamen ba­tzu­en programarekin bat ez datozen aldetik, izaera soileko diren proiektuak edo elkarteak aurkezten direnean, irizpide nagusia izango da diru-lagun­tza ematea, ziurtatuz programa edo proiektua irizpide hauen arabera gauzatuko dela: Aurrekontuen bideragarritasuna, jarduerarako aurreikusitako defizita, eta hala badagokio, aurreko urteetan jarduera bererako emandako diru-lagun­tza­ren zenbatekoa.

Bide egokiena dela balora­tzen den kasuetan, Udalak hi­tza­rmen modalitatea ezarri ahal izango du interesatuekin. Hi­tza­rmen horrek, entitatearen ordain gisa jasoko ditu urteko programak susta­tze­ko eta zabal­tze­ko eremuetako ekin­tza zeha­tzak gara­tze­a eta gauza­tzea.       

11.  Prozeduraren instrukzioa.

Diru-lagun­tzak emateko prozeduraren instrukziorako organo eskuduna Kirol Ba­tzo­rdea izango da.

Organo horrek dagokion organo eskudunari aurkeztuko dio proposamena. Erabaki­tze­ko proposamen horrek honako hauek jaso behar ditu:

— Eskaeren ebaluazioa.

— Diru-lagun­tza jaso­tze­ko proposa­tzen den eska­tza­ileen zerrenda.

— Diru-lagun­tza­ren zenbatekoa.

Tokiko Gobernu Ba­tza­rra izango da prozedura hori erabaki­tze­ko eskumena izango duen organoa.

Organo instruktoreak eska diezaieke interesdunei behar adina argibide eta informazio nahiz agiri prozedura izapide­tze­ko eta, oro har, ebazpena eman behar deneko datuak egiazta­tze­ko beharrezko direnak.    
               
               

Diru-lagun­tza norgehiagoka bidez emango da eta kasu bakoi­tze­an ezarritako irizpideen arabera, lagun­tza kopuru bat erabakiko da, diruz lagundu diren jarduketen kalitatea eta bideragarritasuna bermatuko duena.   

12.  Ebazpena.

Prozedura hori erabaki­tze­ko eskumena izango duen organoa Tokiko Gobernu Ba­tza­rra izango da. Epea hiru hilabetekoa izango da, deialdiaren iragarkiaren egunetik konta­tzen hasita, baldin eta organoak berak data a­tze­ra­tzen ez badu aurrekontu bitartekoak direla eta.

Gehienezko epe hori igarota, eta ebazpenik eman ez bada, eska­tza­ileak eze­tsi­tzat joko du bere diru-lagun­tza eskaera, azaroaren 17ko diru-lagun­tze­i buruzko 38/2003 lege orokorrak 25.5 art.an ezarritakoari jarraiki. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 24. art.an aurreikusitakoaren arabera, eskaerak eze­tsi egingo dira eskaerak aurkezteko epea amaitu eta hiru hilabetera ebazpenik eman ez bada.  

Ebazpena oinarri hauetan jasotako baldin­tza eta irizpideen arabera arrazoituko da, eta prozeduran egiaztatu beharko dira hartutako erabakiaren oinarriak.               

Diru-lagun­tza­ren ebazpenak alderdi hauek jasoko ditu:   

— Onuradunaren identifikazio datuak.

— Diru-lagun­tza­ren xedea.

— Emandako gehienezko zenbatekoa.

— Diruz lagundutako jarduera buru­tze­ko eta zuri­tze­ko epea.

13.  Diru-lagun­tza­ren zuriketa.

Diru-lagun­tza emanda, onuradunak honakoa egiaztatuko du:

a)  Emandako zenbatekoa helburua bete­tze­ko eta diruz lagundutako jarduera buru­tze­ko bideratu dela.

b)  Lorturiko emai­tzak.

Egiazta­tze­a behar-beharrezkoa da betebeharrak aitor­tze­ko eta kitapenerako.

Per­tso­na nahiz erakunde publiko edo pribatuei emandako diru-lagun­tzak zuri­tze­ko honako agiriok aurkeztuko dira:

1.  Egindako jardueraren edo programaren azalpen-memoria, zeinek gu­txi­enez, atal hauek izango ditu:

a)  Programaren edo proiektuaren izena.

b)  Diru-lagun­tza ematearen helburua, aurkeztutako aurrekontuaren eta proiektuaren arabera.

c)  Gauzatutako jarduerak, proposatutako helburuak eta lortutako emai­tzak deskriba­tzea.

d)  Proiektua edo jardueraren garapenean egindako aldaketak.

e)  Finan­tza baliabideen zerrenda: Diru-lagun­tza­rekin finan­tza­tutako jardueren deskribapena eta kostua, baita diru funts propioekin edo beste diru-lagun­tza batekin finan­tza­tutako beste jarduera ba­tzu­enak ere.

f)  Objektibagarriak diren heinean, per­tso­na onuradun-eska­tza­ileen datuak sexuaren arabera bereizita, baldin eta horrelaxe adierazten bada dagozkien oinarrietan.

g)  Ondorioak.

2.  Memoria ekonomikoa, egindako jardueren kostua justifikatuko duena; gu­txi­enez dokumentu hauek bilduko ditu:

a)  Diruz lagundutako jardueren diru-sarreren eta gastuen balan­tzea, erakundearen idazkariak sinatutakoa eta dagokion zigiluarekin.

b)  Izandako gastuak eta lortutako diru-sarreren zerrenda ordenatua eta sekuen­tzi­alki zenbatutakoa, kon­tze­ptuka antolatuta eta emai­tzak guztira isla­tzen dituena. Gastuen zerrendak hau jasoko du:

i.  Har­tze­kodunaren identifikazioa.

ii.  Dokumentuaren identifikazioa.

iii.  Zenbatekoa.

iv.  Igorpen data.

v.  Ordainketa data.

vi.  Merkatari­tza zirkulazio juridikoan baliokide diren fakturak edo dokumentuak, edo administratiboki eraginkorrak direnak, aurreko paragrafoan aipatutako zerrendan jaso­tzen direnak, eta hala badagokio, ordainketaren dokumentazio akreditatiboa. Dokumentu horien fotokopiak aterako dira eta konpul­tsa­tu egingo dira; kudeaketa zerbi­tzu­ak berre­tsi­ko ditu eta jatorrizko dokumentuak interesatuari i­tzu­liko zaizkie. Jatorrizko dokumentuak edo kopia konpul­tsa­tuak erakunde onuradunean geratuko dira gu­txi­enez lau urtez. Erosketa tiketak edo ordainagiriak onartuko dira, 20,00 € baino txi­kiagoak badira eta guztira jasotako diru-lagun­tza­ren %10 gaindi­tzen ez bada.

c)  Diruz lagundutako jarduera finan­tza­tu duten diru-sarreren eta diru-lagun­tzen zerrenda xehatua, zenbatekoa eta jatorria adieraziz.

d)  Fakturak ematen dituen erakunde bat BEZetik salbue­tsi­ta badago, salbuespen hori dagoela berresten duen erakunde eskudunak emandako ziurtagiria ere aurkeztu beharko da.         

e)  Langileei dagozkien gastuak soldata-gastu gisa justifika­tze­ko, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira: Lan kontratuen kopiak, har­tza­ileak sinatutako dagozkien nomina ordainduak, edo hala badagokio, bankuko abonu-agiria, eta Gizarte Seguran­tzan kotizatu izanaren ziurtagiriak.     

f)  Har­tze­kodunen ordainketa ziurtagiria banku zordunketa bidez egin beharko da, modu zuzenean sinatutako «jaso agiria», edo aurkeztutako fakturak ordaindu izanaren beste dokumentu-ziurtagiri bat.

3.  Programa edo jardueraren propagandarako egin diren kartelen kopiak eta hizkun­tza­ren erabilera justifika­tzen duen dokumenturen bat.

4.  Gizarte Seguran­tza­rekiko betebeharrak eta Udalaren nahiz Foru Ogasunaren zergak kitatuta dituela egiazta­tzen duen agiria.

Udalak, dagozkion bide guztiak erabiliz, emandako diru-lagun­tzen erabilera aztertu ahal izango du.

14.  Diru-lagun­tza justifika­tze­ko epea.

14.1.  Urteko programazioa: 2019ko o­tsa­ilaren 14a.

14.2.  Ekin­tza puntualak: Ekin­tza gauzatu eta 45 egun naturaleko epean justifikatuko da.

2019ko lehiaketaren ondorioz jaso beharrekoa ez da aurreko urtekoa zuritu arte jasoko.

15.  Diru-lagun­tza­ren ordainketa.

Ordainketa egingo da onuradunak egiazta­tzen duenean diru-lagun­tza eman zi­tza­ioneko helburua bete dela eta jarduera burutu izana eta gastua egin izana justifika­tzen duenean.             

Ez da ordainketarik egingo onuraduna zerga betebeharretan eta gizarte seguran­tza­ko betebeharretan egunean ez bada, edo zorduna bada eta ebazpen bidez i­tzu­lketa agindu bada.              

Ordainketa zatikatuen bidez ordainduko da, diruz lagundutako jarduerak buru­tzen diren neurrian eta aurkeztutako justifikazioaren araberako zenbatekoa emango da oinarri hauei jarraiki.            

15.1.  Urteko programazioa:

Diru-lagun­tzak bi epetan ordainduko dira: Erabakiaren jakinarazpenarekin batera taldeari diru-lagun­tza­ren %60 ordainduko zaio. Gainerako %40 jarduera edo egitasmoaren justifikazioari onespena ematen zaionean ordainduko zaio.

15.2.  Ekin­tza puntualak.

a)  Hiru mila eurotik beherako diru-lagun­tza jaso­tzen duten ekin­tza puntualak: Diru-lagun­tza­ren %100 ekin­tza gauzatu bai­no astebete lehenago ordainduko zaio.

b)  Hiru mila eurotik gorako diru-lagun­tza jaso­tzen duten ekin­tza puntualak: Ekin­tza gauzatu baino astebete lehenago diru-lagun­tza­ren %60 ordainduko zaio. Gainerako %40 ekin­tza­ren justifikazioari onespena ematen zaionean ordainduko zaio.

16.  Ordainketa aurrerakina.

Diru-lagun­tza ematen duen organoak, ordainketa aurrerakinak erabaki di­tza­ke onuradunei emandako diru-lagun­tze­tan, diru-lagun­tza horien jarduketei loturiko finan­tza­zio beharretarako.         

17.  Publizitatea.

Diruz lagundutako jarduerei buruzko publizitatean, beti Ibarrako Udalaren lankide­tza adierazi beharko da.

Propaganda, bai ahozkoa bai ida­tzi­zkoa, euskaraz ere egin beharko da.

Diru-lagun­tzen onuradunek konpromisoa hartuko dute emakumeen­tzat iraingarria edo bazter­tza­ilea izan daitekeen propagandarik ez erabil­tze­ko.

18.  Kontrol eta jarraipena.

Diru-lagun­tzen finan­tza kontrola per­tso­na edo entitate onuradunei egingo zaie, edo hala badagokio, erakunde kolabora­tza­ileei. Diru-lagun­tzen finan­tza kontrola Ibarrako Udalaren Dirulagun­tzen Ordenan­tza Orokorraren 48. eta 49. artikuluetan xedatutakoari jarraiki egingo da.

Oinarri hauetako onuradunak behartuta daude kontrol finan­tza­rioa egiten duten fun­tzi­onarioei lankide­tza eskain­tze­ra eta horretarako eska­tzen zaizkien agiriak eta beharrezko informazioa eskuratuko diete.             

Jarraipen eta kontrol prozesu horretan oinarri hauetako baldin­tzak ez direla bete­tzen ikusten bada, beharrezko neurriak hartuko dira diru i­tzu­lketa egin dadin, eta kasua bada, emandako diru-lagun­tza kobra­tze­ko eskubidea galduko da.
               

19.  Emandako diru-lagun­tzen aldaketak.

Emakidaren baldin­tzak alda­tze­ak edo onuradunak aitortu gabeko bestelako diru-lagun­tza edo lagun­tza­ren bat jaso­tze­ak, batera edo bakarka, lagundutako proiektuaren kostua gaindi­tzen bada, diru-lagun­tza­ren ebazpena alda­tze­a ekarriko du eta jasotako dirua i­tzu­ltzera behartuko da.          
               

20.  Emandako diru-lagun­tza­ren i­tzu­lketa.

Oinarri hauetako diru-lagun­tzak lotuta daude Ibarrako Udalaren Diru-lagun­tzen Ordenan­tza Orokorraren i­tzu­lketa araubideari.

Elkarte baten aldetik deialdi honetan aurreikusten diren oinarrietako bat ez bete­tze­ak dirulagun­tza iraungiaraztea edo gu­txi­tze­a ekarriko du. Dena den, Ibarrako Udalaren Diru-lagun­tzen Ordenan­tza Orokorraren 46. artikuluak eta harekin bat datorren gainon­tze­ko araudiak xeda­tzen dutena aplikatuko da.  

Jarduera bertan behera geldituko balitz, edo eskaeran jaso zenetik guztiz ezberdina baldin bada, jasotako diru-lagun­tza i­tzu­li egin beharko da.             

21.  Eran­tzu­kizun eta zigor erregimena.

Oinarri hauetako diru-lagun­tza sistemaren per­tso­na fisiko eta juridiko onuradunak lege honen mende daude: Ibarrako Udalaren Diru-lagun­tzen Ordenan­tza Orokorrean 50. artikuluan ezarritako arau-hausteei buruzko eran­tzu­kizun eta zigor erregimena.           

22.  Interpretazioa.

Oinarri hauetan hu­tsu­neak egonez gero, Ibarrako Udalaren Diru-lagun­tzen Ordenan­tza Orokorrean eta azaroaren 17ko diru-lagun­tze­i buruzko 38/2003 Lege Orokorrean araututakoa kontuan izango da.

23.  Araudi osagarria.

Oinarri hauetan ain­tzat hartu ez den guztirako, Herri Erakundeei aplikatu beharreko araudiak dioena beteko da, bereziki, Diru-lagun­tze­tarako azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak eta uztailak 21eko 887/2006 Errege Dekretuaz onartuta legeak zehazten duen Arautegiak diotena hartuko dira kontuan.