BoletinOficialPortlet BoletinOficialPortlet

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
3
TOKI ADMINISTRAZIOA

IBARRAKO UDALA

Iragarkia

Tokiko Gobernu Ba­tzor­deak, 2018ko uztailaren 6an eginiko bilkuran hala onartuta, argitara ematen dira Ibarrako udalerrian kultura arloan emango diren diru-lagun­tzen oinarriak 2018 urterako. Testua osorik ematen da argitara.

Ibarra, 2018ko uztailaren 11.—Idazkaria.         (5066)

Ibarrako irabazi-asmorik gabeko kultura elkarte eta eragileei 2018. urtean garatuko dituzten jarduera eta egitarauetarako diru-lagun­tzak emateko oinarriak eta deialdia.

HI­TZA­URREA

Apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, Toki Araubidearen Oinarrienak (TAOL), III. Kapituluko 25. eta ondorengo artikuluetan, udalen eskumenen artean eslei­tzen ditu Ondare Historiko-artistikoen eskumena eta kulturako, aisialdiko eta liburutegi publikoko jardueren edo instalazioena.

Azaroaren 17ko 38/2003 Diru-lagun­tze­i buruzko Legeak eta garapen erregelamendua onar­tzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak xeda­tzen dute, tokiko udalen diru-lagun­tzak arau­tze­ko oinarriak ezarri beharra dagoela, eta horiek aurrekontua gauza­tze­ko oinarrien markoan one­tsi behar direla, diru-lagun­tzen ordenan­tza nagusi baten bidez edo diru-lagun­tzen hainbat modalitatetarako ordenan­tza espezifiko baten bidez.

2013ko ekainaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko 108. zenbakian argitaraturik dagoen Ibarrako Udalaren Diru-lagun­tzen Ordenan­tza Orokorrak arautuko ditu diru-lagun­tza hauek emateko baldin­tza eta prozedura.

2016ko mar­txo­aren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko 57. zenbakian argitaraturik dagoen 2016-2019 urte bitarterako Ibarrako Udalaren diru-lagun­tzen Plan Estrategikoan xedatutakoari jarraiki egiten da honako deialdia.

Diru-lagun­tzak iragarki, norgehiagoka, objektibotasun eta berdintasun prin­tzi­pioen arabera emango dira, Herri Administrazioa haiei atxi­kita baitago, besteak beste, sustapen-jarduerak gauza­tze­rakoan.

1.  Xedea.

Oinarri hauen helburua 2018. urtean Ibarran kultura arloan emango diren eta hurrengo paragrafoan aipa­tzen diren diru-lagun­tzen emakida arau­tze­ko oinarri zeha­tzak ezar­tze­a da.               

Oinarri hauetan aurreikusitako diru-lagun­tzak bertan jasotako arauek arautuko dituzte eta baita aplikagarri diren eta indarrean dauden 2016ko mar­txo­aren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko 57. zenbakian argitaraturik dagoen Ibarrako Udalaren diru-lagun­tzen 2016-2019 Plan Estrategikoa 1, 2013ko ekainaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko 108. zenbakian argitaraturik dagoen Diru-lagun­tzen Ordenan­tza Orokorra, azaroaren 17ko 38/2003 Diru-lagun­tze­i buruzko Legeak eta garapen erregelamendua onar­tzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak ezarritakoaren babesean.

2.  Dirulagun­tzak emateko prozedura.

Dirulagun­tzak emateko prozedura norgehiagokako erregimenean izango da eta prin­tzi­pio hauen arabera egingo da: Publizitate, objetibotasun, gardentasun, berdintasun eta diskriminaziorik eza. Tokiko Gobernu Ba­tzor­deak onartutako deialdi publikoaren bidez egingo da.

3.  Diru-lagun­tza­ren zenbatekoa.

Deialdi honen bidez diru-lagun­tzak emateko zenbatekoa 12.000,00 eurokoa da 1 0000.430.334.00.00 2018 partidan kargatuko dena, eta 8.000,00 eurokoa 1 0000.430.334.00.00 2019 partidan kargatuko dena.

Diru-lagun­tza emateko orduan zehaztuko da bakoi­tza­ri emango zaion zenbatekoa edota adjudikazio prozeduran lortutako puntuazioa.

Zenbateko hori benetako­tzat joko da, eta ez dio erreferen­tzi­arik egingo kostu osoaren zatika­tze edo por­tzen­tajeari.

Diruz lagundutako jardueraren zenbatekoa, diru-lagun­tzak estal­tzen ez duena, onuradunaren beraren fun­tsen bitartez estaliko da edo beste diru-lagun­tza edo baliabideen bitartez, beti ere, azken hori bateragarria baldin bada oinarri hauetan zehaztutakoarekin. Diru-lagun­tza­ren zenbatekoa ez da izango ino­laz ere, bera bakarrik edo beste diru-lagun­tze­kin batera, diruz lagundutako jardueraren kostuaren %100 baino handiagoa.     

Salbuespen modura, aurrekontua izateagatik edo beste arrazoi bategatik, organo emai­leak, aldez aurretik justifikazio-txos­tena egingo balu, diru-lagun­tzen zenbateko osoaren hainbanaketa egin dezake onuradunen artean.          

4.  Diruz lagundu daitezkeen ildo eta programak.

Diruz lagundu daitezkeen ildo eta programa­tzat jo daitezke udalerrian garatuko diren kultur jarduera edo programak, bai eta xede-talde gisa ibarrako herritarrak dituztenak ere, honako modalitateak ezberdin­tzen direlarik:  

a)  Kultur jarduerak: Urteko programa.

b)  Kultur jarduerak: Jarduera zeha­tzak.

Diruz lagundutako gastu­tzat joko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari dagozkionak eta oinarri hauetan ezarritako epeen barruan egiten direnak.

Ibarrako Udalaren Dirulagun­tzen Ordenan­tza Orokorraren 28. artikuluan ezarritakoaren arabera, diruz lagundutako proiektua aurrera eramateko lege- edo finan­tza-aholkulari­tza gastuak, notario-gastuak eta peritu-gastuak diruz lagundu daitezke baldin eta diruz lagundutako jarduerarekin harreman zuzena badute eta berorren prestakun­tza edo gauza­tze egokirako ezinbestekoak badira.     

Diru-lagun­tza­ren onuradun den elkarteak edo per­tso­nak jardueraren antolakun­tzak dakar­tzan ardurak beregain hartuko ditu, aipatu jarduera berma­tzen duten dagozkion aseguru-polizak itunduz.

Oinarri hauek arau­tzen dituzten diru-lagun­tzen emakidak ez dakar berarekin udalaren eta diru-lagun­tza­ren onuradun den per­tso­na edo elkartearen artean ino­lako izaera zibileko, lan izaerako, administrazio izaerako edo bestelako izaerako kontratu-harremanik.

5.  Onuradunak.

Oinarri hauek arau­tzen dituzten diru-lagun­tza 4. artikuluan jaso­tzen diren jarduera-programaren bat garatu nahi eta oinarri hauetan zein diru-lagun­tza gaietan aplikagarria den araudian aurreikusitako baldin­tzak eta eskakizunak bete­tzen dituzten Ibarran egoi­tza edo ordezkari­tza iraunkorra duten diru irabazi asmorik gabeko izaera duten per­tso­na fisiko edo juridikoak, publiko zein pribatuek.

Diru-lagun­tzak jaso ahal izango dituzte legez eratuta eta Eusko Jaurlari­tza­ko elkarte-erregistroan inskribatuta dauden Ibarran errotutako eta deialdi honetako jardueretara eskainitako erakundeak. Horrez gain, diru-lagun­tzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 12. artikuluan xedatutako baldin­tza guzti-guztiak bete beharko dituzte.               

Per­tso­na fisiko edo juridikoek osaturiko taldeek, publiko nahiz pribatu izan, eta izaera juridikorik ez badute, baldin­tza hauek bete beharko dituzte:

a)  Taldearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute, onuradun gisa dagozkion betebeharrak bete­tze­ko nahikoa aginpiderekin, aplikatuko bai­tza­io 38/2003 legearen 11. artikulua.

b)  38/2003 Legearen 39. eta 65. artikuluetan tipifikatutako diru-lagun­tza­ren itzu­lketa onar­tze­ko edo kita­tze­ko preskripzio-epea amaitu arte taldea ez desegiteko baldin­tza beteko dutela adierazten duen zinpeko aitor­tza.      

6.  Baztertuak.

Deialdi honen aplikazio eremutik kanpo geldi­tzen dira ondorengoak:

a)  Epai irmoaren bidez dirulagun­tzak edo lagun­tza publikoak lor­tze­ko aukera gal­tze­ra kondenatuak izan direnak.      

b)  Lehiaketa eskaera egin dutenak, edozein prozeduretan kaudimengabeak jo direnak, lehiaketan egonik esku-har­tze judizialaren mende daudenak edo lehiaketa legearen arabera ezgaituak izan direnak, beti ere senten­tzi­an jasotako inhabilitazio epea amaitu ez bada. 

c)  Administrazioarekin eginiko edozein kontratu bertan behera uzteko errudun aitortuak izan direnak.       

d)  Per­tso­na fisikoa, merkatari­tza sozietateetako administra­tza­ileak edota beste per­tso­na juridiko ba­tzu­en legezko ordezkari­tza dutenak sartuta daudenean kontrata­tze­ko bateraezintasun kasuren batean, bakoi­tze­an aplikaziozkoa den legeria espezifikoaren arabera; edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoak erregula­tzen dituen hautapenezko karguren bat izatea.

e)  Zerga obligazioak edo gizarte seguran­tza­ri buruzkoak ez bete­tzea, dirulagun­tza emateko ebazpen proposamena ematerakoan.

f)  Beren zerga egoi­tza dagoenean erregelamenduz paradisu fiskal­tzat kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.

g)  Udal honek edo bere erakunde autonomoek emandako dirulagun­tzak itzu­li behar izateagatik sortutako obligazioak ordaindu gabe dituztenean.

h)  Diru-lagun­tzak itzu­ltzeko betebeharretan egonik, ordainketak ez egitea (Diru-lagun­tza itzu­ltzeko prozeduran zordun gisa).

i)  Ebazpen irmo bitartez diru-lagun­tzak jaso­tze­ko zigortua izatea diru-lagun­tzen Lege Orokorra edo Zergei buruzko legeari jarraiki.

j)  Entitatearen ordezkariren baten bateraezintasun legala, Udaleko per­tso­nal edo hautatuekin.

k)  Era berean, ezingo da diru-lagun­tza­rik eman, Ibarrako Udalarekin dituzten zorrengatik premiamendu bidezko kobran­tza prozeduretan sartuta edo udal entitate honekin zerga obligazioak bete gabe dauzkaten partikularrei edo entitateei, aipatu zorrak ordaindu eta kitatu arte.

l)  Beren jardueraren bitartez, diskriminazioren bat bul­tza­tzen duten erakunde edo per­tso­nak.

7.  Onuradunen eginbeharrak.

a)  Dirulagun­tzak emateko arrazoi den xedea bete­tzea, proiektua gauza­tzea, jarduera buru­tze­a edo jokabidea har­tzea.

b)  Hizkun­tza irizpideak bete­tzea: Ibarrako udalean eta udalerrian euskararen erabilera normaliza­tze­ko irizpideen 32.1 artikuluaren arabera, honako hizkun­tza irizpideak bete beharko dituzte:

1.  Ibarrako Udalarengandik diru-lagun­tza­ren bat jaso­tzen duten elkarte eta erakundeek, per­tso­na fisikoek nahiz entitate juridikoek diruz lagundutako beren jardunean argitara­tzen dituzten ida­tzi, iragarki, ohar eta gainerakoak euskaraz behin­tzat ida­tzi eta ezagu­tze­ra eman beharko dituzte. Era berean, ospakizun zeha­tze­tan bozgorailu bidez ematen dituzten mezuak euskaraz ere eman beharko dituzte.

Aurreko paragrafoko elkarte, erakunde, per­tso­na fisiko edo juridikoek euskaraz eta erdaraz egiten diren adierazpenetan, eta batez ere ahozkoetan, euskarazkoari eman beharko diote lehentasuna.

Diru-lagun­tza kudea­tze­ko eskumena duten organoek bidezkoak diren neurriak hartuko dituzte onuradunek puntu honetan xedatutakoa bete­tzen dutela egiazta­tze­ko.

c)  Diruz lagundutako proiektu edo jardueran genero ikuspegia txe­rta­tzea.

d)  Udalaren aurrean diru-lagun­tza emateko jarritako baldin­tzak bete­tzen dituela, jarduera burutu eta helburua bete dela egiazta­tzea.           

e)  Diru-lagun­tza ematen duen organoak egin beharreko egiaztapen jarduerak onar­tzea, baita eskumena duten kontroleko organoek, nazionalek nahiz komunitarioek, egiazta­tze­ko edo finan­tzen kontrolerako egin dezaketen beste edozein egiaztapen jarduera ere. Jarduera horietan eskatutako informazio guztia eman beharko du.

f)  Diruz lagundutako jarduerak finan­tza­tzeko bestelako diru-lagun­tza, lagun­tza, diru-sarrera edo baliabideak lortuz gero, diru-lagun­tza ematen duen organoari jakinaraziko dio. Jakinarazpen hori bestelako lagun­tzen berri izan bezain pronto emango da, edo gu­txi­enez onartutako diru-lagun­tza­ri emandako aplikazioaren egiaztapena egin baino lehen.

g)  Eskura izango ditu: Kontabilitate liburuak, erregistro eguneratuak, eta onuradunari kasu bakoi­tze­an aplika dakiokeen merkatari­tza legedian eskatutako terminoetan ikuskatutako bestelako agiriak; baita diru-lagun­tzak arau­tzen dituen oinarrietan eskatutako kontabilitate egoera eta erregistro zeha­tzak ere; honela egiaztapen eta kontrol ahalmenak era egokian gauza­tze­a berma­tzen da eta.

h)  Jasotako diru-lagun­tzak zertan erabili dituen egiazta­tzen duten dokumentuak gorde­tzea, dokumentu elektronikoak barne, egiaztapen eta kontrol jardueretarako gai izan daitezkeen bitartean behin­tzat.

i)  Diru-lagun­tza jaso­tzen duen jardueraren berri emateko neurriak har­tzea; hau da, onuradunak Ibarrako udalaren diru-lagun­tza jaso­tzen duen programa, jarduera edo ekin­tzen finan­tzi­azioaren izaera publikoaren publizitatea egin beharko du.        

j)  Oinarri hauetan aurreikusitako baldin­tza­ren bat gertatuz gero, jasotako dirua itzu­li egin beharko du.

k)  Diru-lagun­tza ematerakoan kontuan hartutako edozein inguruabar aldatu egingo balitz, diru-lagun­tza ematen duen organoari jakinarazi behar zaio.

l)  Diru-lagun­tza emateko eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen, norgehiagoka kasuetan edo gainerakoetan, erabaki­tze­ko proposamena egin baino lehen, egiazta­tze­a zerga obligazioak bete­tzen dituela Gizarte Seguran­tza­rekin, eta gainerakoekin, eta eska­tzai­learen nortasuna egiazta­tzea.           
               

Halere, onuradunari urte osoan emandako diru-lagun­tzen kopuru metatuak ez baditu 1.000 euro gaindi­tzen, aipatu obligazioak bete­tzen dituela egiazta­tze­ko, alderdi horien gaineko eran­tzu­kizun aitorpena aurkeztu behar du.

Izaera juridiko zeha­tzik ez duten taldeetan, elkarte edo an­tze­koetan baldin­tza hau egiaztatu beharko da taldea ordezten duen per­tso­naren zinpeko aitor­tze­aren bidez eta aitortuko du ez duela zorrik administrazioarekin. Egiazta­tze hau loturik dago, gainera diru-lagun­tza arau­tzen duten gainerako arauekin.

m)  Diru-lagun­tzen xede diren programak, jarduerak, inber­tsi­oak edo jarduketak Ibarrako Udalak finan­tza­tzen dituela egoki zabal­tze­a bidezko publizitatea emanez, baldin eta betebehar hori dagokion deialdi, hi­tzar­men edo ebazpenean exijitu bada.

n)  Jasotako fun­tsak itzu­ltzea, Ibarrako diru-lagun­tzen ordenan­tza orokorrean xedatutako kasuetan.

8.  Diru-lagun­tzen bateragarritasuna.

1. Oinarri hauetan aurreikusitako lagun­tzak bateragarriak izango dira bai beste Herri Administrazioek emandako diru-lagun­tze­kin bai erakunde publiko nahiz pribatuek emandakoekin, helburua eta xedea berberak izanda ere.

2.  Beste lagun­tza ba­tzuk jaso­tzen badira, guztira jasotako diru-lagun­tza ezin izango da diruz lagundutako jardunen kostua baino handiagoa izan. Horrelakorik gertatuz gero, muga hori gaindi­tze­arren, ematekoa den diru-lagun­tza Oinarri hauen kargura murriztuko da.

9.  Eskabideak, dokumentazioa eta aurkezteko epea.

Deialdi honek aurreikusten dituen diru-lagun­tzak jaso­tze­ko eskabideak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatuta 30 eguneko epean aurkeztu ahal izango dira, Udale­txe­ko Erregistro Orokorrean.       

Lagun­tzak jaso­tze­ko eskaerak ondoko dokumentazioarekin aurkeztu beharko dira:

a)  Diru-lagun­tza­rako eskari-orri normalizatua behar bezala beteta.

b)  Eusko Jaurlari­tza­ko elkarte eta entitate-erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria.

c)  Entitate edo elkartearen estatutuen fotokopia.

d)  Erakundearen identifikazio fiskaleko kodearen (I.F.K.) fotokopia eta erakundearen ardura duen per­tso­naren NANaren fotokopia.

e)  Eskaera besteren baten izenean eginez gero, eska­tzai­leak duen ordezkari­tza­ren egiaztagiria, bai elkarte edo taldeak hartutako akordio bidez, bai ahaldun­tze­aren bidez sozietateen kasuan.

f)  Eskaria egiten duen Erakundeak irekitako Kontu Korrontearen titularitatea ziurta­tze­ko banke­txe edo aurrezki ku­txa horrek emaniko ziurtagiria.

g)  Instituzio, erakunde eta abarrei eskatutako diru-lagun­tzen edo, hala bada, jasota dituzten haien aitorpena.

h)  Diru-lagun­tza xede izango duen programaren edo ekin­tza­ren txos­tena zehaztuta.

i)  Programaren edo ekin­tza­ren diru-sarrera eta gastuen aurrekontua.

j)  Zerga betebeharrak eta Gizarte Seguran­tza­rekikoak bete­tzen dituela egiazta­tzen duen agiria (edo hala badagokio, eranskinean dagoen agiria, dagokion moduan beteta).

k)  Zinpeko aitorpena, diru-lagun­tzak jaso­tze­ko ino­lako debekuren batetan sartuta ez dagoela adierazteko. Debeku horiek azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 2. eta 3. artikuluetan zehaztutakoak izango dira.

Eska­tzai­leak aurkeztutako agiriak osagabeak edo oinarrietan ezarritako baldin­tzak bete­tzen ez dituztela egiazta­tzen denean, interesatuari dei egingo zaio hamar laneguneko epean aka­tsak zuzen di­tzan edo beharrezko agiriak aurkez di­tzan, eta ohartaraziko zaio hala egingo ez balu eskaria baliogabetua geratuko dela eta besterik gabe ar­txi­batu egingo dela, indarrean dagoen araudiari jarraiki.

Eskaera onartua izanda ere, Udalak beharrezkoak dituen argibide eta dokumentuak eska di­tza­ke.

Jarduera baterako diru-lagun­tza eska­tze hu­tsa­ren ondorioz, onartu egin beharko da diru-lagun­tza horren emakida arau­tzen duten oinarriak ezagu­tzen eta onar­tzen direla.

Eskaera aurkezteak ez du, berez, diru-lagun­tza jaso­tze­ko eskubiderik ematen, diru-lagun­tza orok berekin duen iri­tzi­aren araberako izaera baitu diru-lagun­tza honek ere.

Eskabideak eta informazioa non eskuratu: Benito Izagirre Kultur Etxe­an (Euskal Herria kalea, 44), www.ibarra.eus edo 943.670.399 telefonoan.

10.  Balora­tze­ko irizpideak.

Diru-lagun­tza ematea lehia-erregimenaren bidez erabakiko da; kasu bakoi­tze­an finkatutako irizpideen arabera, diruz lagundutako jardueren kalitatea eta bideragarritasuna ziurta­tzen duen diru-lagun­tza kopurua soilik hautatuko da.        

Diru-lagun­tzak ematerakoan, honako arloak kontuan hartuko dira baldin eta egindako eskarian ager­tzen badira:           

a)  Proposatutako programaren ezaugarriak:

50 puntu arteraino, honako alderdi hauen arabera:

1.  Proposatutako programaren gizarte-proiekzioa eta bertan beste erakunde ba­tzu­ek duten inplikazio-maila. (10 puntu).

2.  Gara­tzen den kultur arloan programak euskal kulturari zer ekarpen egiten dion. (8 puntu).

3.  Euskararen erabilera susta­tzen duen programa izatea. (8 puntu).

4.  An­tze­ko proposamenik ez egotea. (2 puntu).

5.  Kolektibo berezietarako jarduerak: 3. adina, ezinduak, etorkinak, etab. (8 puntu).

6.  Berdintasuna sustatuko duten programak. (8 puntu).

7.  Diruz lagundu beharreko jarduera zeha­tzek ahalik eta gehien zabal­tze­a Ibarrako herriaren izena eta irudia. (6 puntu).

b)  Erakunde eskagilearen ezaugarriak:

30 puntu arteraino, honako alderdi hauen arabera:

1.  Erakundeak eraku­tsi­tako ibilbidea, jarraitutasuna eta egonkortasuna. (10 puntu).

2.  Zuzenean ukituriko per­tso­na kopurua (matrikulak, lizen­tzi­ak,...). (20 puntu).

c)  Erakundearen finan­tza-baliabideak:

20 puntu arteraino, honako alderdi hauen arabera:

1.  Programaren diru-sarreraren eta gastuaren aurrekontua eta finan­tza­tzeko tasa. (10 puntu).

2.  Udalak ematen duen diru-lagun­tzaz gain, beste finan­tza­keta iturriak izatea: erakunde publikoak, babesleak, (10 puntu).

Diruz lagun­tze­koak izan daitezkeen beste proposamen ba­tzu­en programarekin bat ez datozen aldetik izaera soileko diren proiektuak edo elkarteak aurkezten direnean, irizpide nagusia izango da diru-lagun­tza ematea ziurtatuz programa edo proiektua irizpide hauen arabera gauzatuko dela: Aurrekontuen bideragarritasuna, jarduerarako aurreikusitako defizita, eta hala badagokio, aurreko urteetan jarduera bererako emandako diru-lagun­tza­ren zenbatekoa.

11.  Prozeduraren instrukzioa.

Diru-lagun­tzak emateko prozeduraren instrukziorako organo eskuduna Kultura eta Gazteria Ba­tzor­dea izango da.        

Aipatutako organoak proposamena dagokien balizko organoei aurkeztuko die emandako diru kopurua kontutan hartuz:

1.  1000 eurotik beherako diru-lagun­tze­tan organo eskuduna zinego­tzi eskuduna izango da.

2.  1000 eurotik gorako diru-lagun­tze­tan organo eskuduna Tokiko Gobernu Ba­tza­rra izango da.

Organo horrek Tokiko Gobernu Ba­tzor­deari aurkeztuko dio proposamena. Erabaki­tze­ko proposamen horrek honako hauek jaso behar ditu:

— Eskaeren ebaluazioa.

— Eska­tzai­le-zerrenda, diru-lagun­tza jaso­tze­ko proposatuko direnena.

— Diru-lagun­tza­ren zenbateko zeha­tza.

Prozedura hori erabaki­tze­ko eskumena izango duen organoa Tokiko Gobernu Ba­tza­rra izango da.

Organo instruktoreak eska diezaieke interesdunei behar adina argibide eta informazio nahiz agiri prozedura izapide­tze­ko eta, oro har, ebazpena eman behar deneko datuak egiazta­tze­ko beharrezko direnak.    
               

Diru-lagun­tza norgehiagoka bidez emango da eta kasu bakoi­tze­an ezarritako irizpideen arabera, Lagun­tza kopuru bat aukeratuko da, diruz lagundu diren jarduketen kalitatea eta bideragarritasuna bermatuko duena.   

12.  Ebazpena.

Prozedura hori eskumena duen organoak (11. atalean adierazitakoa) eba­tzi­ko du. Epea bi hilabetekoa izango da, deialdiaren iragarkiaren egunetik konta­tzen hasita, baldin eta organoak berak data atze­ra­tzen ez badu aurrekontu bitartekoak direla eta.

Gehienezko epe hori igarota, eta ebazpenik eman ez bada, eska­tzai­leak eze­tsi­tzat joko du bere diru-lagun­tza eskaera, azaroaren 17ko diru-lagun­tze­i buruzko 38/2003 lege orokorrak 25.5 art.an ezarritakoari jarraiki. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 24. art.an aurreikusitakoaren arabera, eskaerak eze­tsi egingo dira eskaerak aurkezteko epea amaitu eta hiru hilabetera ebazpenik eman ez bada.

Ebazpena oinarri hauetan jasotako baldin­tza eta irizpideen arabera arrazoituko da, eta prozeduran egiaztatu beharko dira hartutako erabakiaren oinarriak.               

Diru-lagun­tza­ren ebazpenak alderdi hauek jasoko ditu:   

— Onuradunaren identifikazio datuak.

— Diru-lagun­tza­ren xedea.

— Emandako gehienezko zenbatekoa.

— Diruz lagunduko jarduera buru­tze­ko eta zuri­tze­ko epea.             

13.  Diru-lagun­tza­ren zuriketa.

Diru-lagun­tza emanda, onuradunak honakoa egiaztatuko du:

a)  Emandako zenbatekoa helburua bete­tze­ko bideratu dela eta diruz lagundutako jarduera buru­tze­ko.

b)  Lorturiko emai­tzak.

Egiazta­tze­a behar-beharrezkoa da betebeharra aitor­tze­ko eta likida­tze­ko.

Per­tso­na nahiz erakunde publiko edo pribatuei emandako dirulagun­tzak zuri­tze­ko honako agiriok aurkeztuko dira:

1.  Egindako jardueraren edo programaren azalpen-memoria, zeinek gu­txi­enez, atal hauek izango ditu:

a)  Programaren edo proiektuaren izena.

b)  Dirulagun­tza ematearen helburua, aurkeztutako aurrekontuaren eta proiektuaren arabera.

c)  Gauzatutako jarduerak, proposatutako helburuak eta lortutako emai­tzak deskriba­tzea.

d)  Proiektua edo jarduera gara­tze­an egindako aldaketak.              

e)  Finan­tza baliabideen zerrenda: Dirulagun­tza­rekin finan­tza­tutako jardueren deskribapena eta kostua, baita beste dirulagun­tza batekin edo onuradunekin finan­tza­tutako beste jarduera ba­tzu­ena ere.

f)  Objektibagarriak diren heinean, per­tso­na onuradun-eska­tzai­leen datuak sexuaren arabera bereizita, baldin eta horrelaxe adierazten bada dagozkien oinarrietan.

g)  Ondorioak.

2.  Memoria ekonomikoa, egindako jardueren kostua justifikatuko duena; gu­txi­enez dokumentu hauek bilduko ditu:  

a)  Diruz lagundutako jardueren diru-sarreren eta gastuen balan­tzea, erakundearen idazkariak sinatutakoa eta dagokion zigiluarekin.

Erosketa tiketak edo ordainagiriak onartuko dira, 20,00 € baino txi­kiagoak badira eta guztira jasotako diru-lagun­tza­ren %10 gaindi­tzen ez bada.

b)  Fakturak ematen dituen erakunde bat BEZetik salbue­tsi­ta badago, salbuespen hori dagoela berresten duen erakunde eskudunak emandako ziurtagiria ere aurkeztu beharko da.

c)  Har­tze­kodunen ordainketa ziurtagiria banku zordunketa bidez egin beharko da, modu zuzenean sinatutako «jaso agiria», edo aurkeztutako fakturak ordaindu izanaren beste dokumentu-ziurtagiri bat.

3.  Programa edo jardueraren propagandarako egin diren kartelen kopiak.

4.  Gizarte Seguran­tza­rekiko betebeharrak eta Udalaren nahiz Foru Ogasunaren zergak kitatuta dituela egiazta­tzen duen agiria.

Udalak, dagozkion bide guztiak erabiliz, emandako diru-lagun­tzen erabilera aztertu ahal izango du.

14.  Diru-lagun­tza justifika­tze­ko epea.

14.1.  Urteko programazioa: 2019ko otsa­ilaren 22a.

14.2.  Ekin­tza puntualak: Ekin­tza gauzatu eta 45 egun naturaleko epean justifikatuko da.

2019ko lehiaketaren ondorioz jaso beharrekoa ez da aurreko urtekoa zuritu arte jasoko.

15.  Diru-lagun­tza­ren ordainketa.

15.1.  Urteko programazioa.

Diru-lagun­tzak bi epetan ordainduko dira: Erabakiaren jakinarazpenarekin batera taldeari diru-lagun­tza­ren %70 ordainduko zaio. Gainerako %30 jarduera edo egitasmoaren justifikazioari onespena ematen zaionean ordainduko zaio.

15.2.  Ekin­tza puntualak.

a)  Hiru mila eurotik beherako diru-lagun­tza jaso­tzen duten ekin­tza puntualak: Diru-lagun­tza­ren %100 diru-lagun­tza­ren onarpen ebazpenarekin batera ordainduko zaio.

b)  Hiru mila eurotik gorako diru-lagun­tza jaso­tzen duten ekin­tza puntualak: Diru-lagun­tza onarpen-ebazpenarekin batera %70 ordaindu da. Gainerako %30 ekin­tza­ren edo proiektuaren justifikazioa onar­tzen denean ordainduko da.

16.  Emandako diru-lagun­tzen aldaketak.

Emakidaren baldin­tzak alda­tze­ak edo onuradunak aitortu gabeko bestelako diru-lagun­tza edo lagun­tza­ren bat jaso­tze­ak, batera edo bakarka, lagundutako proiektuaren kostua gaindi­tzen bada, diru-lagun­tza­ren ebazpena alda­tze­a ekarriko du, eta behin-betiko kitapenaren aldaketa suposatuko du, eta bere kasuan, jasotako dirua itzu­ltzera behartuko da.    
               

17.  Publizitatea.

Diruz lagundutako jarduerei buruzko publizitatean, beti Ibarrako Udalaren lankide­tza adierazi beharko da.

Propaganda, bai ahozkoa bai ida­tzi­zkoa, euskaraz ere egin beharko da.

Diru-lagun­tzen onuradunek konpromisoa hartuko dute emakumeen­tzat iraingarria edo bazter­tza­ilea izan daitekeen propagandarik ez erabil­tze­ko.

18.  Kontrol eta jarraipena.

Dirulagun­tzen finan­tza kontrola per­tso­na edo entitate onuradunei egingo zaie, edo hala badagokio, erakunde kolabora­tza­ileei. Dirulagun­tzen finan­tza kontrola Ibarrako Udalaren Dirulagun­tzen Ordenan­tza Orokorraren 48. eta 49. artikuluetan xedatutakoari jarraiki egingo da.             

Oinarri hauetan arau­tzen den diru-lagun­tza sistema Ibarrako Udaleko kontuhar­tzai­le­tza departamentuak aurrera eraman dezakeen kontrol finan­tza­rioaren mende egongo da.

Oinarri hauetako onuradunak behartuta daude kontrol finan­tza­rioa egiten duten fun­tzio­narioei lankide­tza eskain­tze­ra eta horretarako eska­tzen zaizkien agiriak eta beharrezko informazioa eskuratuko diete.             

Jarraipen eta kontrol prozesu horretan oinarri hauetako baldin­tzak ez direla bete­tzen ikusten bada, beharrezko neurriak hartuko dira diru itzu­lketa egin dadin,eta kasua bada, emandako diru-lagun­tza kobra­tze­ko eskubidea galduko da. 
               

19.  Emandako diru-lagun­tza­ren itzu­lketa.

Oinarri hauetako diru-lagun­tzak lotuta daude Ibarrako Udalaren Dirulagun­tzen Ordenan­tza Orokorraren itzu­lketa araubideari.

Elkarte baten aldetik deialdi honetan aurreikusten diren oinarrietako bat ez bete­tze­ak diru-lagun­tza iraungiaraztea edo gu­txi­tze­a ekarriko du. Dena den, Ibarrako Udalaren Dirulagun­tzen Ordenan­tza Orokorraren 46. artikuluak eta harekin bat datorren gainon­tze­ko araudiak xeda­tzen dutena aplikatuko da.

Jarduera bertan behera geldituko balitz, edo eskaeran jaso zenetik guztiz ezberdina baldin bada, jasotako diru-lagun­tza itzu­li egin beharko da.             

20.  Eran­tzu­kizun eta zigor erregimena.

Oinarri hauetako diru-lagun­tza sistemaren per­tso­na fisiko eta juridiko onuradunak lege honen mende daude: Ibarrako Udalaren Dirulagun­tzen Ordenan­tza Orokorrean 50. artikuluan ezarritako arau-hausteei buruzko eran­tzu­kizun eta zigor erregimena.

21.  Interpretazioa.

Oinarri hauetan hu­tsu­neak egonez gero, Ibarrako Udalaren Dirulagun­tzen Ordenan­tza Orokorrean eta azaroaren 17ko diru-lagun­tze­i buruzko 38/2003 Lege Orokorrean araututakoa kontuan izango da.

22.  Araudi osagarria.

Oinarri hauetan ain­tzat hartu ez den guztirako, Herri Erakundeei aplikatu beharreko araudiak dioena beteko da, bereziki, Diru-lagun­tze­tarako azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak eta uztailak 21eko 887/2006 Errege Dekretuaz onartuta legeak zehazten duen Arautegiak diotena hartuko dira kontuan.