BoletinOficialPortlet BoletinOficialPortlet

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
3
TOKI ADMINISTRAZIOA

IBARRAKO UDALA

Iragarkia

Tokiko Gobernu Batzor­deak, 2018ko mar­txo­aren 9an eginiko bilkuran hala onartuta, argitara ematen dira Ibarrako udalerrian euskara arloan emango diren diru-lagun­tzen oinarriak 2018 urterako. Testua osorik ematen da argitara.             

Ibarra, 2018ko mar­txo­aren 13a.—Bitarteko idazkaria.     
                (1872)

I. ERANSKINA

Ibarrako udalerrian euskara susta­tzeko jardueretarako diru-lagun­tzak emateko oinarriak.

­HITZAURREA

Azaroaren 17ko 38/2003 Diru-lagun­tzei buruzko Lege Orokorrak eta berori gara­tzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onartutako erregelamenduak xeda­tzen dute tokiko udal diru-lagun­tzak arau­tzeko oinarrien markoa one­tsi behar direla, ordenan­tza nagusi baten bidez edo diru-lagun­tzen mota ezberdinetarako ordenan­tza espezifikoen bidez.             

2013ko ekainaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko 108. zenbakian argitaraturik dagoen Ibarrako Udalaren Diru-lagun­tzen Ordenan­tza Orokorrak arautuko ditu diru-lagun­tza hauek emateko baldin­tza eta prozedura.

2016ko mar­txo­aren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko 57. zenbakian argitaraturik dagoen 2016-2019 urte bitarterako Ibarrako Udalaren diru-lagun­tzen Plan Estrategikoan xedatutakoari jarraiki egiten da honako deialdia.

Diru-lagun­tzak iragarki, norgehiagoka, objektibotasun eta berdintasun prin­tzi­pioen arabera emango dira, Herri Administrazioa haiei atxi­kita baitago, besteak beste, sustapen-jarduerak gauza­tze­rakoan.

1.  Xedea.

Oinarri hauen helburua da 2018. urtean Ibarran Euskara arloan emango diren eta hurrengo paragrafoan aipa­tzen diren diru-lagun­tzak emateko oinarri zeha­tzak ezar­tzea.          

Oinarri zehatz hauetan aurreikusitako diru-lagun­tzak bertan ezarritako arauengatik arautuko dira, bai eta emandako diru-lagun­tzei aplika dakiekeen gainerako indarreko xehapenengatik ere (Diru-lagun­tzen 38/2003 Legea eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan onartutako diru-lagun­tzen garapen araudia).

2.  Diruz lagundu daitezkeen ildo eta programak.

Diru-lagun­tza horiek, ondoren zehazten direnak izango dira:           

a)  2017-2018 ikasturtean Euskaltegietan eta barnetegietan euskara ikasteko diru-lagun­tzak.

b)  Establezimenduetako errotuluak euskaraz jar­tzeko diru-lagun­tzak.

c)  Euskarazko web guneei diru-lagun­tzak.

d)  Uniber­tsi­tateko euskarazko udako ikastaroetarako (UEU eta EHU) diru-lagun­tzak.

Diru-lagun­tza horien oinarriak I., Il., III. eta IV. eranskinen bitartez arau­tzen dira, hurrenez hurren.

I. ERANSKINA

2017-2018 ikasturtean euskaltegietan eta barnetegietan euskara ikasteko diru-lagun­tzak.

1.  Diru-lagun­tza­ren xedea.

Diru-lagun­tza honen xedea da Ibarrako bizilagunak euskara ikastaroetan parte har­tzera bul­tza­tzea. Hori dela-eta, Ibarrako Udalak diru-lagun­tzak emango dizkie 2017-2018 ikasturtean euskaltegiren edo barnetegiren batean euskara ikasten ari diren ibartarrei.

2.  Onuradunak.

Diru-lagun­tza honen onuradunak izango dira, ikastaroa hasi baino ­gutxienez sei hilabete lehenagotik Ibarran erroldatutako herritarrak. Diru-lagun­tza eska­tzeko eskubidea izango dute herrian bertan ikasten dutenek bai eta herritik kanpoko euskaltegietan ikasten duten ibartarrek.                               

3.  Baztertuak.

Deialdi honetatik kanpo geldi­tzen dira ondorengoak:       

a)  Ebazpen irmo bidez diru-lagun­tzak edo lagun­tza publikoak jaso­tzeko eskubidea galdu dutenak.             

b)  Konkur­tso-deklarazioa eskatu dutenek, edozein prozeduretan kaudimengabe aitortua izan direnak, konkur­tso-deklarazioan jada daudenak, esku-jar­tze judizialera lotutakoak edo konkur­tso sailkapen senten­tzian ezarritako ez gaitasun epea amaitu gabe konkur­tso legearen arabera ez gaitutako per­tso­nak.

c)  Administrazioarekin eginiko edozein kontratu bertan behera uzteko errudun aitortuak izan direnak.        

d)  Per­tsona fisikoa, merkatari­tza sozietateetako administra­tzaileak edota beste per­tsona juridiko ­batzuen legezko ordezkari­tza dutenak sartuta daudenean kontrata­tzeko bateraezintasun kasuren batean, bakoi­tzean aplikaziokoa den legeria espezifikoaren arabera; edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoak erregula­tzen dituen haute­tsi karguren bat izatea.

e)  Egungo xedapenek ezarritako zerga edo gizarte se­gu­ran­tzari buruzko betebeharrak ez bete­tzea.            

f)  Zerga egoi­tza erregelamenduz paradisu fiskal gisa sailkatutako herrialde edo lurralde batean dagoenean.

g)  Udal honek emandako diru-lagun­tzak ­itzuli behar izateagatik sortutako obligazioak ordaindu gabe dituztenean.

h)  Diru-lagun­tzak itzul­tzeko betebeharrean egonik, ordainketa eginda ez dutenek (diru-lagun­tza itzul­tzeko prozeduraren zordun gisa).

i)  Diru-lagun­tzen Lege Orokorraren edo Zergei buruzko Legearen arabera, diru-lagun­tzak lor­tzeko aukera ebazpen irmo bidez galduta dutenek.

j)  Entitatearen ordezkariren baten lege-bateraezintasuna Udaleko langile edo haute­tsiekin.

4.  Bete beharreko baldin­tzak.

Diru-lagun­tza eskuratu nahi dutenek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

a)  Ibarran erroldatuta egotea, ­gutxienez ikasturtea hasi baino sei hilabete lehenagotik.

b)  Ikastaroa edo ikasturtea amaitu artean Ibarran erroldatuta jarrai­tzea.

c)  2017-2018 ikasturtean euskaltegi edo barnetegiren batean euskara ikastaro batean parte har­tzea.

d)  Matrikula ordaindu izana.

e)  Ikastaroa buka­tzea eta ­gutxieneko aprobe­txa­mendua izatea. Hau ikastaroa jaso den Euskaltegiak edo barnetegiak egindako ziurtagiri bidez justifikatuko da.

f)  ­Gutxienez, %85eko asisten­tzia izatea.

g)  Diru-lagun­tzak jaso­tzeko inolako debekuren batean sartuta ez egotea. Debeku horiek azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan zehaztutakoak izango dira.

h)  Zerga betebeharrak eta Gizarte Seguran­tza­rekikoak bete­tzen dituela egiazta­tzen duen aitorpen eran­tzu­lea aurkeztea.

5.  Diru-lagun­tzen bateragarritasuna.

1.  Oinarri hauetan aurreikusitako lagun­tzak bateragarriak izango dira bai beste Herri Administrazioek emandako diru-lagun­tze­kin bai erakunde publiko nahiz pribatuek emandakoekin, helburua eta xedea berberak izanda ere.

2.  Beste lagun­tza ­batzuk jaso­tzen badira, guztira jasotako diru-lagun­tza ezin izango da diruz lagundutako jardunen kostua baino handiagoa izan. Horrelakorik gertatuz gero, muga hori gaindi­tze­arren, ematekoa den diru-lagun­tza Oinarri hauen kargura murriztuko da.

6.  Eskabideak, dokumentazioa eta aurkezteko epea.

Diru-lagun­tza eskaerak Ibarrako Udaleko Euskara Zerbi­tzu­an aurkeztu ahal izango dira deialdia Gipuzkoako Aldizkari (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala) ofizialean argitara­tzen denetik 2018ko uztailaren 27ko eguerdiko ordu bata arte. 

Eskaerarekin batera honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

a)  Eskaera orria, behar bezala beteta.

b)  Nortasun Agiri Nazionalaren kopia.

c)  Matrikularen kopia.

d)  Euskaltegiak egindako ziurtagiria. Bertan honako gorabehera hauek zehaztu beharko dira: Eska­tzaileak ikastaroa bukatu eta ­gutxieneko aprobe­txa­mendua izan duen ala ez, eta asisten­tzia zenbatekoa izan den (ehunekotan).           

e)  Bestelako administrazioei eta erakunde publiko edo pribatuei egindako diru-lagun­tza eskaeren zein jadanik emandako diru-lagun­tzen gaineko aitorpena.

f)  Eska­tzaileak duen bankuko kontuaren titularitatea egiaztatuko duen agiria.

Udalak beharrezkoa irizten dion informazio osagarria eskatu ahal izango die eska­tzaileei eskabidean adierazitakoa egia dela ziurta­tzeko.

Diru-lagun­tza eskaera aurkezteaz bat, eska­tzaileak deialdian ezarritako baldin­tza guztiak bete­tzen dituela, eta oinarri hauek osotasunean onar­tzen dituela aitortuko du.

Halaber, eskabidean ager­tzen diren datu per­tso­nalak bere baimenarekin hartu direla adieraziko du, eta datu horiei tratamendu automatizatua emateko baimena emango du. Eta era berean, datuak behar bezala baimenduta dauden Udalaren fitxa­tegietan sar­tzea onartuko du. Horretaz gain, datu horiek erabil­tzeko baimena emango du, baldin eta erabilera hori Udalaren kudeaketara muga­tzen bada.

Atal honetan aipatutako dokumenturen bat aurkeztu ezean, eska­tzaileari hamar eguneko epea emango zaio aurkeztutako dokumentazioa zuzen edo osa dezan. Hori horrela egin ezean, eskaerari uko egiten diola uste izango da, eta beste tramiterik egin gabe, artxi­batu egingo da.              

Eskaera aurkezteak ez du, berez, diru-lagun­tza jaso­tzeko eskubiderik ematen, diru-lagun­tza orok berekin duen iri­tziaren araberako izaera baitu diru-lagun­tza honek ere.

7.  Diru-lagun­tza emateko prozedura.

Diru-lagun­tzak emateko prozedura zuzeneko emakida bidez tramitatuko da.

Diru-lagun­tzak Tokiko Gobernu Batza­rrak hartutako akordioaren bidez emango dira, eta horretarako, gehienez ere, hiru hilabeteko epea izango da.

Gobernu Batza­rraren ebazpena, aldez aurretik, Euskara eta Hezkun­tza Batzor­deak egin duen proposamenean oinarrituko da. Horrela, Euskara eta Hezkun­tza Batzor­deak, dagokion proposamena egin aurretik, aurkeztutako diru-lagun­tza eskabideak aztertuko ditu, Euskara Zerbi­tzuak egindako txos­ten teknikoari jarraiki.

8.  Diru-lagun­tza­ren zenbatekoa.

Diru-lagun­tza kopurua ikasturteka izango da (irailetik abuztura).

Ibarrako Udalak eska­tzaile bakoi­tzari emango dion diru-lagun­tza gehienez matrikularen %100a izango da (ez materialarena).

Diru-lagun­tza hauek Ibarrako Udalak 2018 ekitaldirako indarrean duen aurrekontuko 481.335.00.00 zenbakidun partidaren kontura emango dira.     

Lagun­tze­tarako aurreikusitako diru izendapena adierazitako diru-lagun­tza emateko bestekoa ez bada, diru-lagun­tzen onuradunen artean, diru-lagun­tze­tarako den gehienezko zenbateko osoaren banaketa propor­tzionala egingo da.

9.  Onuradunen betebeharrak.

Honako hauek dira diru-lagun­tza honen onuradunek bete beharko dituzten betebeharrak:

— Diru-lagun­tza gai izan den jarduera bete-betean buru­tzea.           

— Diru-lagun­tza zertarako eman den, hartarako erabili be­har da.

— Ibarrako Udalari adi­tzera eman beharko zaio, berak diruz lagundutako jarduera hau buru­tzeko, onuradunak beste diru-lagun­tza­ren bat eskuratu al duen.

— Onuradunek indarrean dagoen araudian ezarritako betebehar orokorrak bete beharko dituzte.   

10.  Diru-lagun­tza­ren ordainketa.

Tokiko Gobernu Batza­rrak dagokion erabakia hartu ostean, diru-lagun­tza­ren zenbatekoa ordainketa bakarrean (%100) ordainduko da.

Ez da justifikaziorik aurreikusten, diru-lagun­tza ikas­tur­tea/ikastaroa amai­tze­rakoan ematen baita, eta eskaera egiteko orduan ikasturtea/ikastaroa eginda eduki­tzea eska­tzen bai­tzaie.

11.  Ordainketa aurrerakina.

Diru lagun­tza ematen duen organoak, ordainketa aurrerakinak erabaki ­ditzake onuradunei emandako diru- lagun­tze­tan, diru-lagun­tza horien jarduketei loturiko finan­tza­zio beharretarako.

Aurrerakina lortu ahal izateko interesatuak eskaera motibatua egin beharko du eta erabakia alkate dekretuz bidez eba­tzi ahal izango da, eskaera jaso eta ahalik eta epe motze­nean. Ordainketa zuzenean euskaltegiari edo barnetegiari egingo zaio interesatuaren izenean.

Aurrerakin hau jaso­tzen duten interesatuek, eskaera egiteko garaian ez dituzte bete beharko oinarri hauetako 4. puntuko b), d), e) eta f) baldin­tzak, behin betiko kitapena egin arte.

12.  Emandako diru-lagun­tzen aldaketak.

Emakidaren baldin­tzak alda­tzeak edo onuradunak aitortu gabeko bestelako diru-lagun­tza edo lagun­tza­ren bat jaso­tzeak, batera edo bakarka, lagundutako proiektuaren kostua gaindi­tzen bada, diru-lagun­tza­ren ebazpena alda­tzea ekarriko du eta jasotako dirua itzul­tzera behartuko da.          

13.  Kontrol eta jarraipena.

Oinarri hauetan arau­tzen den diru-lagun­tza sistema Ibarrako Udaleko kontuhar­tzaile­tza departamentuak aurrera eraman dezakeen kontrol finan­tza­rioaren mende egongo da.

Oinarri hauetako onuradunak behartuta daude kontrol finan­tza­rioa egiten duten fun­tzionarioei lankide­tza eskain­tzera eta horretarako eska­tzen zaizkien agiriak eta beharrezko informazioa eskuratuko diete.             

Jarraipen eta kontrol prozesu horretan oinarri hauetako baldin­tzak ez direla bete­tzen ikusten bada, beharrezko neurriak hartuko dira diru itzul­keta egin dadin, eta kasua bada, emandako diru-lagun­tza kobra­tzeko eskubidea galduko da.

14.  Betebeharrak ez bete­tzea.

Onuradunak deialdi honetan aurreikusten diren baldin­tze­tako bat ez bete­tzeak, diru-lagun­tza iraungiaraztea edo gutxi­tzea ekarriko du. Dena den, Diru-lagun­tze­tarako Orokorra den azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 37. artikuluak eta harekin bat datorren gainon­tzeko araudiak xeda­tzen dutena aplikatuko da.

15.  Emandako diru-lagun­tza­ren itzul­keta.

Oinarri hauetako diru-lagun­tzak lotuta daude azaroaren 17ko diru-lagun­tzei buruzko 38/2003 lege Orokorraren itzul­keta araubideari.

Elkarte baten aldetik deialdi honetan aurreikusten diren oinarrietako bat ez bete­tzeak diru-lagun­tza iraungiaraztea edo gutxi­tzea ekarriko du. Dena den, Diru-lagun­tze­tarako Orokorra den azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 37. artikuluak eta harekin bat datorren gainon­tzeko araudiak xeda­tzen dutena aplikatuko da.          

Jarduera bertan behera geldituko balitz, edo eskaeran jaso zenetik guztiz ezberdina baldin bada, jasotako diru-lagun­tza ­itzuli egin beharko da.

16.  Eran­tzu­kizun eta zigor erregimena.

Oinarri hauetako diru-lagun­tza sistemaren per­tsona fisiko eta juridiko onuradunak lege honen mende daude: azaroren 17ko 38/2003 diru-lagun­tzei buruzko Lege Orokorrak ezarritako arau-hausteei buruzko eran­tzu­kizun eta zigor erregimena.           

17.  Interpretazioa.

Ibarrako Udaleko Euskara eta Hezkun­tza Batzor­deak erabakiko du oinarri hauek interpreta­tzean sor daitekeen edozein zalan­tza.

18.  Ordezko araudia.

Oinarri hauetan aurreikusten ez den guztirako, Herri Erakundeei aplikatu beharreko araudiak dioena beteko da, bereziki, diru-lagun­tze­tarako azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak eta uztailak 21eko 887/2006 Errege Dekretuaz onartutako Legeak zehazten duen Arautegiak diotena hartuko dira kontuan.

II. ERANSKINA

Establezimenduetako errotuluak euskaraz jar­tzeko diru-lagun­tzak.

1.  Diru-lagun­tza­ren xedea.

Diru-lagun­tza honen xedea da Ibarrako establezimenduetako irudi linguistikoa euskaraz jar­tzeko lagun­tza ematea. Hori dela-eta, Ibarrako Udalak diru-lagun­tza emango die merkatari­tza eta ostalari­tza establezimenduen fatxa­dan euskara ­hutsean ida­tzi­tako errotulu nagusia jarri nahi duten ibarrako ostalari eta merkatariei.

2.  Onuradunak.

Diru-lagun­tza honen onuradunak izango dira Ibarrako merkatari­tza edo ostalari­tza arloko establezimenduetako titularrak, establezimenduen fatxa­dan jarritako euskara ­hutsezko errotulu nagusia jar­tzen dutenak.

3.  Baztertuak.

Deialdi honetatik kanpo geldi­tzen dira ondorengoak:       

a)  Ebazpen irmo bidez diru-lagun­tzak edo lagun­tza publikoak jaso­tzeko eskubidea galdu dutenak.             

b)  Konkur­tso-deklarazioa eskatu dutenek, edozein prozeduretan kaudimengabe aitortua izan direnak, konkur­tso-de­klarazioan jada daudenak, esku-jar­tze judizialera lotutakoak edo konkur­tso sailkapen senten­tzian ezarritako ez gaitasun epea amaitu gabe konkur­tso legearen arabera ez gaitutako per­tso­nak.

c)  Administrazioarekin eginiko edozein kontratu bertan behera uzteko errudun aitortuak izan direnak.       

d. Per­tsona fisikoa, merkatari­tza sozietateetako administra­tzaileak edota beste per­tsona juridiko ­batzuen legezko ordezkari­tza dutenak sartuta daudenean kontrata­tzeko bateraezintasun kasuren batean, bakoi­tzean aplikaziokoa den legeria espezifikoaren arabera; edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoak erregula­tzen dituen haute­tsi karguren bat izatea.

e)  Egungo xedapenek ezarritako zerga edo gizarte seguran­tzari buruzko betebeharrak ez bete­tzea.              

f)  Zerga egoi­tza erregelamenduz paradisu fiskal gisa sailkatutako herrialde edo lurralde batean dagoenean.

g)  Udal honek emandako diru-lagun­tzak ­itzuli behar izateagatik sortutako obligazioak ordaindu gabe dituztenean.

h)  Diru-lagun­tzak itzul­tzeko betebeharrean egonik, ordainketa eginda ez dutenek (diru-lagun­tza itzul­tzeko prozeduraren zordun gisa).

i)  Diru-lagun­tzen Lege Orokorraren edo Zergei buruzko Legearen arabera, diru-lagun­tzak lor­tzeko aukera ebazpen irmo bidez galduta dutenek.

j)  Entitatearen ordezkariren baten lege-bateraezintasuna Udaleko langile edo haute­tsiekin.

4.  Bete beharreko baldin­tzak.

Diru-lagun­tza eskuratu nahi dutenek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

a)  Establezimendua ireki­tzeko Udalaren baimena izatea.              

b)  Errotulua instala­tzeko Udalaren baimena izatea.       

c)  Errotulua euskara ­hutsean egon behar du (Adib: Etxe­txi­kia arrandegia). Errotulu nagusiak izen berezia bakarrik badu, ez da diru lagun­tza­rik emango (Adib: Etxe­txi­kia).

d)  Diru-lagun­tza jaso ahal izateko, errotulu nagusia euskara ­hutsez egoteaz gain, establezimenduaren hizkun­tza paisaia finko eta orokorrak (erakusleihoa, toldoa, barruko oharrak, prezioak...) euskaraz ere egon behar du.

e)  Diru-lagun­tzak jaso­tzeko inolako debekuren batean sartuta ez egotea. Debeku horiek azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan zehaztutakoak izango dira.

f)  Zerga betebeharrak eta Gizarte Seguran­tza­rekikoak bete­tzen dituela egiazta­tzen duen aitorpen eran­tzu­lea aurkeztea.

5.  Diru-lagun­tzen bateragarritasuna.

1.  Oinarri hauetan aurreikusitako lagun­tzak bateragarriak izango dira bai beste Herri Administrazioek emandako diru-lagun­tze­kin bai erakunde publiko nahiz pribatuek emandakoekin, helburua eta xedea berberak izanda ere.

2.  Beste lagun­tza ­batzuk jaso­tzen badira, guztira jasotako diru-lagun­tza ezin izango da diruz lagundutako jardunen kostua baino handiagoa izan. Horrelakorik gertatuz gero, muga hori ez gaindi­tze­arren, ematekoa den diru-lagun­tza Oinarri hauen kargura, murriztuko da.

6.  Eskabideak, dokumentazioa eta aurkezteko epea.

Diru-lagun­tza eskaerak Ibarrako Udaleko Erregistroan aurkeztu ahal izango dira errotulu nagusia jarri ondorengo 60 egunen barruan. Ordainagiriaren data hartuko da estreinako egun moduan.

Eskaerarekin batera honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

a)  Eskaera orria, behar bezala beteta.

b)  Titularraren Nortasun Agiri Nazionalaren edo Identifikazio Fiskalerako Kodearen kopia.

c)  Establezimendua ireki­tzeko eta errotulua jar­tzeko baimenak, Ibarrako Udalak emanak.

d)  Faktura originala eta ordainketa agiriak.

e)  Bestelako administrazioei eta erakunde publiko edo pribatuei egindako diru-lagun­tza eskaeren zein jadanik emandako diru-lagun­tzen gaineko aitorpena.

f)  Eska­tzaileak duen bankuko kontuaren titularitatea egiaz­tatuko duen agiria.

Udalak beharrezkoa irizten dion informazio osagarria eskatu ahal izango die eska­tzaileei eskabidean adierazitakoa egia dela ziurta­tzeko.

Diru-lagun­tza eskaera aurkezteaz bat, eska­tzaileak deialdian ezarritako baldin­tza guztiak bete­tzen dituela, eta oinarri hauek osotasunean onar­tzen dituela aitortuko du.           

Halaber, eskabidean ager­tzen diren datu per­tso­nalak bere baimenarekin hartu direla adieraziko du, eta datu horiei tratamendu automatizatua emateko baimena emango du. Eta era berean, datuak behar bezala baimenduta dauden Udalaren fi­txa­tegietan sar­tzea onartuko du. Horretaz gain, datu horiek erabil­tzeko baimena emango du, baldin eta erabilera hori Udalaren kudeaketara muga­tzen bada.

Atal honetan aipatutako dokumenturen bat aurkeztu ezean, eska­tzaileari hamar eguneko epea emango zaio aurkeztutako dokumentazioa zuzen edo osa dezan. Hori horrela egin ezean, eskaerari uko egiten diola uste izango da, eta beste tramiterik egin gabe, artxi­batu egingo da.              

Eskaera aurkezteak ez du, berez, diru-lagun­tza jaso­tzeko eskubiderik ematen, diru-lagun­tza orok berekin duen iri­tziaren araberako izaera baitu diru-lagun­tza honek ere.

7.  Diru-lagun­tza emateko prozedura.

Diru-lagun­tzak emateko prozedura zuzeneko emakida bidez tramitatuko da.

Diru-lagun­tzak alkate dekretu bidez hartutako akordioaren bidez emango dira, eta horretarako, gehienez ere, hiru hilabeteko epea izango da.

Alkate dekretuaren ebazpena, aldez aurretik, Euskara eta Hezkun­tza teknikariak egin duen proposamenean oinarrituko da. Horrela bada, proposamena egin aurretik, Euskara eta Hezkun­tza teknikariak aurkeztutako diru-lagun­tza eskabideak aztertuko ditu, eta txos­ten teknikoa egingo du.

8.  Diru-lagun­tza­ren zenbatekoa.

Ibarrako Udalak euskara ­hutsez jarritako errotulu berriaren %50 ordainduko dio eska­tzaileari, 450 €ko mugapean.      

Errotulu nagusiak euskara ­hutsez egon behar du (adib: Larrarte arrandegia). Errotulu nagusiak izen berezia bakarrik badu, ez da diru lagun­tza­rik emango (Adib: Larrarte).     

Diru-lagun­tza jaso ahal izateko, errotulu nagusia euskara ­hutsez egoteaz hain, establezimenduaren hizkun­tza paisaia finko eta orokorrak (erakusleihoa, toldoa, barruko oharrak, prezioak...) euskaraz ere egon behar du.

Diru-lagun­tza hauek Ibarrako Udalak 2018 ekitaldirako indarrean duen aurrekontuko 481.335.00.00 zenbakidun partidaren kontura emango dira.     

Lagun­tze­tarako aurreikusitako diru izendapena adierazitako diru-lagun­tza emateko bestekoa ez bada, diru-lagun­tzen onuradunen artean, diru-lagun­tze­tarako den gehienezko zenbateko osoaren banaketa propor­tzionala egingo da.

9.  Onuradunen betebeharrak.

Honako hauek dira diru-lagun­tza honen onuradunek bete beharko dituzten betebeharrak:

— Diru-lagun­tza gai izan den jarduera bete-betean buru­tzea.           

— Diru-lagun­tza zertarako eman den, hartarako erabili be­har da.

— Ibarrako Udalari adierazi egin beharko zaio, berak diruz lagundutako jarduera hau buru­tzeko, beste diru-lagun­tza­ren bat eskuratu al den.

— Onuradunek indarrean dagoen araudian ezarritako betebehar orokorrak bete beharko dituzte.   

10.  Diru-lagun­tzen ordainketa.

Alkateak dagokion erabakia hartu ostean, diru-lagun­tza­ren %100 ordainduko da.

11.  Emandako diru-lagun­tzen aldaketak.

Emakidaren baldin­tzak alda­tzeak edo onuradunak aitortu gabeko bestelako diru-lagun­tza edo lagun­tza­ren bat jaso­tzeak, batera edo bakarka, lagundutako proiektuaren kostua gaindi­tzen bada, diru-lagun­tza­ren ebazpena alda­tzea ekarriko du eta jasotako dirua itzul­tzera behartuko da.

12.  Kontrol eta jarraipena.

Oinarri hauetan arau­tzen den diru-lagun­tza sistema Ibarrako Udaleko kontuhar­tzaile­tza departamentuak aurrera eraman dezakeen kontrol finan­tza­rioaren mende egongo da.

Oinarri hauetako onuradunak behartuta daude kontrol finan­tza­rioa egiten duten fun­tzionarioei lankide­tza eskain­tzera eta horretarako eska­tzen zaizkien agiriak eta beharrezko informazioa eskuratuko diete.             

Jarraipen eta kontrol prozesu horretan oinarri hauetako baldin­tzak ez direla bete­tzen ikusten bada, beharrezko neurriak hartuko dira diru itzul­keta egin dadin, eta kasua bada, emandako diru-lagun­tza kobra­tzeko eskubidea galduko da.

13.  Betebeharrak ez bete­tzea.

Onuradunak deialdi honetan aurreikusten diren baldin­tze­tako bat ez bete­tzeak, diru-lagun­tza iraungiaraztea edo gutxi­tzea ekarriko du. Dena den, Diru-lagun­tze­tarako orokorra den azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 37. artikuluak eta harekin bat datorren gainon­tzeko araudiak xeda­tzen dutena aplikatuko da.

14.  Emandako diru-lagun­tza­ren itzul­keta.

Oinarri hauetako diru-lagun­tzak lotuta daude azaroaren 17ko diru-lagun­tzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren itzul­keta araubideari.

Elkarte baten aldetik deialdi honetan aurreikusten diren oinarrietako bat ez bete­tzeak diru-lagun­tza iraungiaraztea edo gutxi­tzea ekarriko du. Dena den, diru-lagun­tze­tarako orokorra den azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 37. artikuluak eta harekin bat datorren gainon­tzeko araudiak xeda­tzen dutena aplikatuko da.               

Jarduera bertan behera geldituko balitz, edo eskaeran jaso zenetik guztiz ezberdina baldin bada, jasotako diru-lagun­tza ­itzuli egin beharko da.

15.  Eran­tzu­kizun eta zigor erregimena.

Oinarri hauetako diru-lagun­tza sistemaren per­tsona fisiko eta juridiko onuradunak lege honen mende daude: azaroren 17ko 38/2003 Diru-Lagun­tzei buruzko lege Orokorrak ezarritako arau-hausteei buruzko eran­tzu­kizun eta zigor erregimena.              

16.  Interpretazioa.

Ibarrako Udaleko Euskara eta Hezkun­tza Batzor­deak erabakiko du oinarri hauek interpreta­tzean sor daitekeen edozein zalan­tza.

17.  Ordezko araudia.

Oinarri hauetan aurreikusten ez den guztirako, Herri Erakundeei aplikatu beharreko araudiak dioena beteko da, bereziki, Diru-lagun­tze­tarako azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak eta uztailak 21eko 887/2006 Errege Dekretuaz onartutako Legeak zehazten duen Arautegiak diotena hartuko dira kontuan.

III. ERANSKINA

Euskarazko web guneei diru-lagun­tzak

1.  Diru-lagun­tza­ren xedea.

Diru-lagun­tza honen xedea da Ibarrako kultura, kirol, aisial­di, enpresa, merkatari­tza eta ostalari­tzako edukiak, eta, oro har, publiko zabalari interesgarri gerta dakiokeen edozein informazio euskaraz eta informazio teknologien bidez heda­tzeko diru-lagun­tzak jaso­tzeko baldin­tzak arau­tzea.

Diru-lagun­tza hauen xedea da arestian aipatutako edozein alorretako erakunde eska­tzaileari gastuak murriztea, Ibarrako berezko hizkun­tzak dagokion lekua izan dezan hain garran­tzi­tsua den teknologia berrien esparru honetan.

2.  Onuradunak.

Diru-lagun­tza honen onuradunak izango dira, aipatutako esparruetan proiektu edota informazioa euskaraz sustatu eta aurrera eramaten dituzten per­tsona fisiko nahiz juridikoek, baldin eta egoi­tza sozial eta fiskala Ibarran badute.

3.  Baztertuak.

Deialdi honetatik kanpo geldi­tzen dira ondorengoak:       

a)  Ebazpen irmo bidez diru-lagun­tzak edo lagun­tza publikoak jaso­tzeko eskubidea galdu dutenak.             

b)  Konkur­tso-deklarazioa eskatu dutenek, edozein prozeduretan kaudimengabe aitortua izan direnak, konkur­tso-deklarazioan jada daudenak, esku-jar­tze judizialera lotutakoak edo konkur­tso sailkapen senten­tzian ezarritako ez gaitasun epea amaitu gabe konkur­tso legearen arabera ez gaitutako per­tso­nak.

c)  Administrazioarekin eginiko edozein kontratu bertan behera uzteko errudun aitortuak izan direnak.       

d)  Per­tsona fisikoa, merkatari­tza sozietateetako administra­tzaileak edota beste per­tsona juridiko ­batzuen legezko ordezkari­tza dutenak sartuta daudenean kontrata­tzeko bateraezintasun kasuren batean, bakoi­tzean aplikaziokoa den legeria espezifikoaren arabera; edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoak erregula­tzen dituen haute­tsi karguren bat izatea.

e)  Egungo xedapenek ezarritako zerga edo gizarte se­gu­ran­tzari buruzko betebeharrak ez bete­tzea.           

f)  Zerga egoi­tza erregelamenduz paradisu fiskal gisa sailkatutako herrialde edo lurralde batean dagoenean.

g)  Udal honek emandako diru-lagun­tzak ­itzuli behar izateagatik sortutako obligazioak ordaindu gabe dituztenean.

h)  Diru-lagun­tzak itzul­tzeko betebeharrean egonik, ordainketa eginda ez dutenek (diru-lagun­tza itzul­tzeko prozeduraren zordun gisa).

i)  Diru-lagun­tzen Lege Orokorraren edo Zergei buruzko Legearen arabera, diru-lagun­tzak lor­tzeko aukera ebazpen irmo bidez galduta dutenek.

j)  Entitatearen ordezkariren baten lege-bateraezintasuna Udaleko langile edo haute­tsiekin.

4.  Bete beharreko baldin­tzak.

Diru-lagun­tza eskuratu nahi dutenek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

a)  Testuak euskaraz egoki eta zuzen ida­tzita egon beharko dute.

b)  Eduki horien barruan legeetan babestutako gairik baldin badago, eska­tzaileak eduki horien gaineko baimenaren jabe izan behar du.

c)  Web gunea egina izatea diru eskaera egiterako eta eskaera orrian helbidea jar­tzea Udalak ikuskatu ahal izateko.     

d)  Diru-lagun­tzak jaso­tzeko inolako debekuren batean sartuta ez egotea. Debeku horiek azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan zehaztutakoak izango dira.

e)  Zerga betebeharrak eta Gizarte Seguran­tza­rekikoak bete­tzen dituela egiazta­tzen duen aitorpen eran­tzu­lea aurkeztea.

5.  Diru-lagun­tzen bateragarritasuna.

1.  Oinarri hauetan aurreikusitako lagun­tzak bateragarriak izango dira bai beste Herri Administrazioek emandako diru-lagun­tze­kin bai erakunde publiko nahiz pribatuek emandakoekin, helburua eta xedea berberak izanda ere.

2.  Beste lagun­tza ­batzuk jaso­tzen badira, guztira jasotako diru-lagun­tza ezin izango da diruz lagundutako jardunen kostua baino handiagoa izan. Horrelakorik gertatuz gero, muga hori ez gaindi­tze­arren, ematekoa den diru-lagun­tza Oinarri hauen kargura, murriztuko da.

6.  Eskabideak, dokumentazioa eta aurkezteko epea.

Diru-lagun­tza eskaerak Ibarrako Udaleko Euskara Zerbi­tzuan aurkeztu ahal izango dira 2018ko urriaren 26ko eguerdiko ordu bata arte. Egun horretatik aurrerako eskabide guztiak hurrengo deialdian aurkeztu beharko dira.

Eskaerarekin batera honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

a)  Eskaera orria, behar bezala beteta.

b)  Titularraren Nortasun Agiri Nazionalaren edo Identifikazio Fiskalerako Kodearen kopia.

c)  Faktura originala eta ordainketa agiriak.

e)  Bestelako administrazioei eta erakunde publiko edo pribatuei egindako diru-lagun­tza eskaeren zein jadanik emandako diru-lagun­tzen gaineko aitorpena.

f)  Eska­tzaileak duen bankuko kontuaren titularitatea egiaztatuko duen agiria.

Udalak beharrezkoa irizten dion informazio osagarria eskatu ahal izango die eska­tzaileei eskabidean adierazitakoa egia dela ziurta­tzeko.

Diru-lagun­tza eskaera aurkezteaz bat, eska­tzaileak deialdian ezarritako baldin­tza guztiak bete­tzen dituela, eta oinarri hauek osotasunean onar­tzen dituela aitortuko du.           

Halaber, eskabidean ager­tzen diren datu per­tso­nalak bere baimenarekin hartu direla adieraziko du, eta datu horiei tratamendu automatizatua emateko baimena emango du. Eta era berean, datuak behar bezala baimenduta dauden Udalaren fitxa­tegietan sar­tzea onartuko du. Horretaz gain, datu horiek erabil­tzeko baimena emango du, baldin eta erabilera hori Udalaren kudeaketara muga­tzen bada.

Atal honetan aipatutako dokumenturen bat aurkeztu ezean, eska­tzaileari hamar eguneko epea emango zaio aurkeztutako dokumentazioa zuzen edo osa dezan. Hori horrela egin ezean, eskaerari uko egiten diola uste izango da, eta beste tramiterik egin gabe, artxi­batu egingo da.              

Honako web gune hauek baztertuko dira diru-lagun­tza emateko orduan:

— Web gune per­tso­nalak.

— Edozein herri erakunderi lotutako enpresa, talde, elkarte eta abarretako guneak.

— Eduki iraingarria edota per­tso­nen eskubideen aurkakoa duten web orriak.

— Beren edukietara sar­tzeko edozein muga jar­tzen duten web orriak edo zerbi­tzuaren trukean ordainketa eska­tzen dutenak.

— Helburu honexetarako lehendik diru-lagun­tza jaso duten web orriak.

7.  Diru-lagun­tza emateko prozedura.

Diru-lagun­tzak emateko prozedura norgehiagoka bidez tramitatuko da.

Diru-lagun­tzak alkateak hartutako akordioaren bidez eman­go dira, eta horretarako, gehienez ere, hiru hilabeteko epea izango da.

Alkatearen ebazpena, aldez aurretik, Euskara eta Hezkun­tza teknikariak egin duen proposamenean oinarrituko da. Horrela bada, proposamena egin aurretik, Euskara eta Hezkun­tza teknikariak aurkeztutako diru-lagun­tza eskabideak aztertuko ditu eta ondoren, txos­ten teknikoa egingo du.

8.  Diru-lagun­tza­ren zenbatekoa.

Diru-lagun­tza emateko eta zenbatekoa erabaki­tzeko, alderdi hauek baloratuko dira:

— Gunearen edukiak etengabe egunera­tzeko jarriko diren bitartekoak.

— Forma eta diseinu aldetik landua izatea, argia eta erabilerraza.

— Ezintasunak dituztenen­tzat aproposa izatea.

— Bisitari kopurua.

Ondoko irizpide hauen arabera banatuko dira diru-lagun­tzak:

— Web orria euskara ­hutsez 100 puntu.

— Web orriko hasiera orria euskara ­hutsean eta gainon­tze­koa euskaraz eta beste hizkun­tza­ren batean 50 puntu.           

— Web orria euskaraz eta beste hizkun­tza­ren batean 20 puntu.

Diru-lagun­tza hauek Ibarrako Udalak 2018 ekitaldirako indarrean duen aurrekontuko 481.335.00.00 zenbakidun partidaren kontura emango dira.     

Lagun­tze­tarako aurreikusitako diru izendapena goian adierazitako diru-lagun­tza emateko bestekoa ez bada, diru-lagun­tzen onuradunen artean, diru-lagun­tze­tarako den gehienezko zenbateko osoaren banaketa propor­tzionala egingo da.

9.  Onuradunen betebeharrak.

Honako hauek dira diru-lagun­tza honen onuradunek bete beharko dituzten betebeharrak:

— Diru-lagun­tza gai izan den jarduera bete-betean buru­tzea.           

— Diru-lagun­tza zertarako eman den, hartarako erabili behar da.

— Ibarrako Udalari adierazi egin beharko zaio, berak diruz lagundutako jarduera hau buru­tzeko, beste diru-lagun­tza­ren bat eskuratu al den.

— Onuradunek indarrean dagoen araudian ezarritako betebehar orokorrak bete beharko dituzte.   

10.  Diru-lagun­tzen ordainketa.

Alkateak dagokion erabakia hartu ostean, diru-lagun­tza­ren %100 ordainduko da.

11.  Emandako diru-lagun­tzen aldaketak.

Emakidaren baldin­tzak alda­tzeak edo onuradunak aitortu gabeko bestelako diru-lagun­tza edo lagun­tza­ren bat jaso­tzeak, batera edo bakarka, lagundutako proiektuaren kostua gaindi­tzen bada, diru-lagun­tza­ren ebazpena alda­tzea ekarriko du eta jasotako dirua itzul­tzera behartuko da.          

12.  Kontrol eta jarraipena.

Oinarri hauetan arau­tzen den diru-lagun­tza sistema Ibarrako Udaleko kontuhar­tzaile­tza departamentuak aurrera eraman dezakeen kontrol finan­tza­rioaren mende egongo da.

Oinarri hauetako onuradunak behartuta daude kontrol finan­tza­rioa egiten duten fun­tzionarioei lankide­tza eskain­tzera eta horretarako eska­tzen zaizkien agiriak eta beharrezko informazioa eskuratuko diete.             

Jarraipen eta kontrol prozesu horretan oinarri hauetako baldin­tzak ez direla bete­tzen ikusten bada, beharrezko neurriak hartuko dira diru itzul­keta egin dadin, eta kasua bada, emandako diru-lagun­tza kobra­tzeko eskubidea galduko da.

13.  Betebeharrak ez bete­tzea.

Onuradunak deialdi honetan aurreikusten diren baldin­tze­tako bat ez bete­tzeak, diru-lagun­tza iraungiaraztea edo gutxi­tzea ekarriko du. Dena den, diru-lagun­tze­tarako orokorra den azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 37. artikuluak eta harekin bat datorren gainon­tzeko araudiak xeda­tzen dutena aplikatuko da.

14.  Emandako diru-lagun­tza­ren itzul­keta.

Oinarri hauetako diru-lagun­tzak lotuta daude azaroaren 17ko diru-lagun­tzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren itzul­keta araubideari.

Elkarte baten aldetik deialdi honetan aurreikusten diren oinarrietako bat ez bete­tzeak diru-lagun­tza iraungiaraztea edo gutxi­tzea ekarriko du. Dena den, Diru-lagun­tze­tarako Orokorra den azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 37. artikuluak eta harekin bat datorren gainon­tzeko araudiak xeda­tzen dutena aplikatuko da.          

Jarduera bertan behera geldituko balitz, edo eskaeran jaso zenetik guztiz ezberdina baldin bada, jasotako diru-lagun­tza ­itzuli egin beharko da.

15.  Eran­tzu­kizun eta zigor erregimena.

Oinarri hauetako diru-lagun­tza sistemaren per­tsona fisiko eta juridiko onuradunak lege honen mende daude: azaroren 17ko 38/2003 Diru-Lagun­tzei buruzko lege Orokorrak ezarritako arau-hausteei buruzko eran­tzu­kizun eta zigor erregimena.              

16.  Interpretazioa.

Ibarrako Udaleko Euskara eta Hezkun­tza Batzor­deak erabakiko du oinarri hauek interpreta­tzean sor daitekeen edozein zalan­tza.

17.  Ordezko araudia.

Oinarri hauetan aurreikusten ez den guztirako, Herri Erakundeei aplikatu beharreko araudiak dioena beteko da, bereziki, Diru-lagun­tze­tarako azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak eta uztailak 21eko 887/2006 Errege Dekretuaz onartutako Legeak zehazten duen Arautegiak diotena hartuko dira kontuan.

IV. ERANSKINA

Uniber­tsi­tateko euskarazko udako ikastaroetarako diru-lagun­tzak.

1.  Diru-lagun­tza­ren xedea.

Diru-lagun­tza honen xedea da Ibarrako bizilagunak Uniber­tsi­tateko euskarazko udako ikastaroetan parte har­tzera bul­tza­tzea. Hori dela-eta, Ibarrako Udalak diru-lagun­tzak emango dizkie euskarazko udako ikastaroetan parte har­tzen dutenei.             

2.  Onuradunak.

Diru-lagun­tza honen onuradunak izango dira, Ibarran erroldatutako herritarrak.

3.  Baztertuak.

Deialdi honetatik kanpo geldi­tzen dira ondorengoak:       

a)  Ebazpen irmo bidez diru-lagun­tzak edo lagun­tza publikoak jaso­tzeko eskubidea galdu dutenak.             

b)  Konkur­tso-deklarazioa eskatu dutenek, edozein prozeduretan kaudimengabe aitortua izan direnak, konkur­tso-deklarazioan jada daudenak, esku-jar­tze judizialera lotutakoak edo konkur­tso sailkapen senten­tzian ezarritako ez gaitasun epea amaitu gabe konkur­tso legearen arabera ez gaitutako per­tso­nak.

c)  Administrazioarekin eginiko edozein kontratu bertan behera uzteko errudun aitortuak izan direnak.       

d)  Per­tsona fisikoa, merkatari­tza sozietateetako administra­tzaileak edota beste per­tsona juridiko ­batzuen legezko ordezkari­tza dutenak sartuta daudenean kontrata­tzeko bateraezintasun kasuren batean, bakoi­tzean aplikaziokoa den legeria espezifikoaren arabera; edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoak erregula­tzen dituen haute­tsi karguren bat izatea.

e)  Egungo xedapenek ezarritako zerga edo gizarte se­gu­ran­tzari buruzko betebeharrak ez bete­tzea.           

f)  Zerga egoi­tza erregelamenduz paradisu fiskal gisa sailkatutako herrialde edo lurralde batean dagoenean.

g)  Udal honek emandako diru-lagun­tzak ­itzuli behar izateagatik sortutako obligazioak ordaindu gabe dituztenean.

h)  Diru-lagun­tzak itzul­tzeko betebeharrean egonik, ordainketa eginda ez dutenek (diru-lagun­tza itzul­tzeko prozeduraren zordun gisa).

i)  Diru-lagun­tzen Lege Orokorraren edo Zergei buruzko Legearen arabera, diru-lagun­tzak lor­tzeko aukera ebazpen irmo bidez galduta dutenek.

j)  Entitatearen ordezkariren baten lege-bateraezintasuna Udaleko langile edo haute­tsiekin.

4.  Bete beharreko baldin­tzak.

Diru-lagun­tza eskuratu nahi dutenek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

a)  Ibarran erroldatuta egotea.

b)  Uniber­tsi­tateko euskarazko udako ikastaroren batean parte har­tzea.

c)  Ikastaroa euskaraz izatea.

d)  Ikastaroa buka­tzea eta ­gutxieneko aprobe­txa­mendua izatea.

e)  Diru-lagun­tzak jaso­tzeko inolako debekuren batean sartuta ez egotea. Debeku horiek azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan zehaztutakoak izango dira.         

f)  Zerga betebeharrak eta Gizarte Seguran­tza­rekikoak bete­tzen dituela egiazta­tzen duen aitorpen eran­tzu­lea aurkeztea.

Diru-lagun­tza hauek bateragarriak dira beste administrazio edo erakunde publiko edo pribaturen batek emandako diru-lagun­tze­kin. Nolanahi ere, ez da gain-finan­tza­ketarik izango, eta hala gerta­tzen bada, diru-lagun­tza murriztu egingo da, dagokion gehienezko mugaraino.

5.  Diru-lagun­tzen bateragarritasuna.

1.  Oinarri hauetan aurreikusitako lagun­tzak bateragarriak izango dira bai beste Herri Administrazioek emandako diru-lagun­tze­kin bai erakunde publiko nahiz pribatuek emandakoekin, helburua eta xedea berberak izanda ere.

2.  Beste lagun­tza ­batzuk jaso­tzen badira, guztira jasotako diru-lagun­tza ezin izango da diruz lagundutako jardunen kostua baino handiagoa izan. Horrelakorik gertatuz gero, muga hori ez gaindi­tze­arren, ematekoa den diru-lagun­tza Oinarri hauen kargura, murriztuko da.

6.  Eskabideak, dokumentazioa eta aurkezteko epea.

Diru-lagun­tza eskaerak Ibarrako Udaleko Euskara Zerbi­tzuan aurkeztu ahal izango dira 2018ko uztailaren 27ko eguerdiko ordu bata arte. Egun horretatik aurrerako eskaera guztiak hurrengo deialdian aurkeztu beharko dira.     

Eskaerarekin batera honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

a)  Eskaera orria, behar bezala beteta.

b)  Nortasun Agiri Nazionalaren kopia.

c)  Matrikularen kopia.

d)  Uniber­tsi­tateak egindako ziurtagiria. Bertan honako gorabehera hauek zehaztu beharko dira: Eska­tzaileak ikastaroa bukatu eta ­gutxieneko aprobe­txa­mendua izan duen ala ez, eta asisten­tzia zenbatekoa izan den (ehunekotan).

e)  Bestelako administrazioei eta erakunde publiko edo pribatuei egindako diru-lagun­tza eskaeren zein jadanik emandako diru-lagun­tzen gaineko aitorpena.

f)  Eska­tzaileak duen bankuko kontuaren titularitatea egiaz­tatuko duen agiria.

Udalak beharrezkoa irizten dion informazio osagarria eskatu ahal izango die eska­tzaileei eskabidean adierazitakoa egia dela ziurta­tzeko.

Diru-lagun­tza eskaera aurkezteaz bat, eska­tzaileak deialdian ezarritako baldin­tza guztiak bete­tzen dituela, eta oinarri hauek osotasunean onar­tzen dituela aitortuko du. Halaber, eskabidean ager­tzen diren datu per­tso­nalak bere baimenarekin hartu direla adieraziko du, eta datu horiei tratamendu automatizatua emateko baimena emango du. Eta era berean, datuak behar bezala baimenduta dauden Udalaren fitxa­tegietan sar­tzea onartuko du. Horretaz gain, datu horiek erabil­tzeko baimena emango du, baldin eta erabilera hori Udalaren kudeaketara muga­tzen bada.

Atal honetan aipatutako dokumenturen bat aurkeztu ezean, eska­tzaileari hamar eguneko epea emango zaio aurkeztutako dokumentazioa zuzen edo osa dezan. Hori horrela egin ezean, eskaerari uko egiten diola uste izango da, eta beste tramiterik egin gabe, artxi­batu egingo da.              

Eskaera aurkezteak ez du, berez, diru-lagun­tza jaso­tzeko eskubiderik ematen, diru-lagun­tza orok berekin duen iri­tziaren araberako izaera baitu diru-lagun­tza honek ere.

7.  Diru-lagun­tza emateko prozedura.

Diru-lagun­tzak emateko zuzeneko prozedura bidez tramitatuko da.

Diru-lagun­tzak Tokiko Gobernu Batza­rrak hartutako akordioaren bidez emango dira, eta horretarako, gehienez ere, hiru hilabeteko epea izango da.

Gobernu Batza­rraren ebazpena, aldez aurretik, Euskara eta Hezkun­tza Batzor­deak egin duen proposamenean oinarrituko da. Horrela, Euskara eta Hezkun­tza Batzor­deak, dagokion proposamena egin aurretik, aurkeztutako diru-lagun­tza eskabideak aztertuko ditu, Euskara Zerbi­tzuak egindako txos­ten teknikoari jarraiki.

8.  Diru-lagun­tza­ren zenbatekoa.

Ibarrako Udalak eska­tzaile bakoi­tzari emango dion diru-lagun­tza gehienez matrikularen %75a izango da.     

Diru-lagun­tza hauek Ibarrako Udalak 2018 ekitaldirako indarrean duen aurrekontuko 481.455.01.00 zenbakidun partidaren kontura emango dira.     

Lagun­tze­tarako aurreikusitako diru izendapena goian adierazitako diru-lagun­tza emateko bestekoa ez bada, diru-lagun­tzen onuradunen artean, diru-lagun­tze­tarako den gehienezko zenbateko osoaren banaketa propor­tzionala egingo da.

9.  Onuradunen betebeharrak.

Honako hauek dira diru-lagun­tza honen onuradunek bete beharko dituzten betebeharrak:

— Diru-lagun­tza gai izan den jarduera bete-betean buru­tzea.           

— Diru-lagun­tza zertarako eman den, hartarako erabili be­har da.

— Ibarrako Udalari adi­tzera eman beharko zaio, berak diruz lagundutako jarduera hau buru­tzeko, onuradunak beste diru-lagun­tza­ren bat eskuratu al duen.

— Onuradunek indarrean dagoen araudian ezarritako betebehar orokorrak bete beharko dituzte.   

10.  Diru-lagun­tza­ren ordainketa.

Tokiko Gobernu Batza­rrak dagokion erabakia hartu ostean, diru-lagun­tza­ren %100 (zenbatekoa ordainketa bakarrean) ordainduko da.

11.  Emandako diru-lagun­tzen aldaketak.

Emakidaren baldin­tzak alda­tzeak edo onuradunak aitortu gabeko bestelako diru-lagun­tza edo lagun­tza­ren bat jaso­tzeak, batera edo bakarka, lagundutako proiektuaren kostua gaindi­tzen bada, diru-lagun­tza­ren ebazpena alda­tzea ekarriko du eta jasotako dirua itzul­tzera behartuko da.          

12.  Kontrol eta jarraipena.

Oinarri hauetan arau­tzen den diru-lagun­tza sistema Ibarra­ko Udaleko kontuhar­tzaile­tza departamentuak aurrera eraman dezakeen kontrol finan­tza­rioaren mende egongo da.