BoletinOficialPortlet BoletinOficialPortlet

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ANDOAINGO UDALA

Hirigin­tza

Itun­tze­ko Hirigin­tza Hi­tzar­menaren hasierako onespena.

Andoaingo Tokiko Gobernu Ba­tza­rrak, 2018ko ekainaren 22an egin zuen ba­tza­rraldian, hasierako onespena eman zion HHE.48 Illarramendi Eremua Andoaingo esku-har­tze eremurako Itun­tza­ko Hirigin­tza Hi­tzar­menari, izenpetu behar dutena Andoaingo Udalak eta ordezkatuz diharduen Martín Balda Goñi jn., Maria Lourdes Jauregui Tapia and., Luis Artola Moneo jn., José Ramón Jauregui Tapia jn. Eta José Luis Jauregui Tapia jn.

Erabakia eta horri dagokion espedientea agerian daude egoki irizten den alegazio edo iradokizun oro aurkeztu ahal izan dadin:

a)  Espedientea non eskuratu daitekeen: Hirigin­tza, lansaileko bulegoetan 9:30etatik 13:30era.

Andoaingo Udalaren web orrian, www.andoain.eus, ere eskuratu ahal izango da: Informazio gehiago eska daiteke hirigin­tza@andoain.eus helbide elektronikoan.

b)  Espedientea azter­tze­ko eta, hala balegokio, alegazioak eta iradokizunak aurkezteko epea: 20 lanegun, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den egunaren biharamunetik konta­tzen hasita.

c)  Nork aurkez di­tza­ke alegazioak: eragindako per­tso­na orok.

d)  Non aurkeztu:

— Udale­txe­an dagoen Sarrera-Erregistroan (Andoaingo Udala, Goikoplaza, z/g 20140 Andoain), bulego-ordutegian. 

— Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlari­tza­ren Sarrera Erregistroetan, sinatutako hi­tzar­menaren arabera.

— Poste­txe­etan.

Alegaziorik aurkeztuko ez balitz, hi­tzar­men hau behin betiko one­tsi­ta dagoela ulertuko da.

Hori guztia ekainaren 30eko 2/2006 Legeko Zazpigarren Xedapen Gehigarriko 8. atalean xedatutakoaren arabera, eta txer­tatuko den testua ondorengo hau izango da.

Andoain, 2018ko ekainaren 22a.—Ana Carrere Zabala, alkatea.      (4597)

Itun Hi­tzar­mena, Andoaingo Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren testu bategineko AIU.48 Illarramendi Eremuarena.

Andoainen, 2018ko …...… an.

BILDURIK

Alde batetik, José Agustín Alberro Irizar jauna, adinez nagusia, 15.876.868-Z NAN zk. eta, jakinarazpenen ondorioetarako, Andoaingo Goikoplaza, z.g. helbidea duena.

Bestetik, Martín Balda Goñi jauna, adinez nagusia, 15.812.581-N NAN zk. eta Iruñeko Olite kalea, 3 – behea helbidea duena; María Lourdes Jáuregui Tapia andrea, adinez nagusia, 15.931.564-Q NAN zk. eta Andoaingo Manuel Lekuona plaza, 10 – 2. ezk. helbidea duena; Luis Artola Moneo jauna, adinez nagusia, 44.150.958-C NAN zk. eta Andoaingo Ama Kandida hiribidea, z.g. –4. industria-poligonoa– helbidea duena; Jo­sé Ramón Jáuregui Tapia jauna, adinez nagusia, 15.925.714-P NAN zk. eta Andoaingo Ama Kandida, 5 (Gure Babesa etxea) helbidea duena; eta José Luis Jáuregui Tapia jauna, adinez nagusia, 72.434.995-Z NAN zk. eta Donostiako Larrerdi plaza, 6 – behe-solairua A helbidea duena.

ESKU HARTU DUTE

José Agustín Alberro Irizar jaunak, Hirigin­tza, Obra, Ingurumen eta Landaguneko zinego­tzi ordezkaria den heinean, Andoaingo Udalaren ordezkari­tzan jardunez, behar bezala ahaldunduta egin­tza hau sina­tze­ko, 2015eko ekainaren 15eko 586/ 2015 zenbakiko Alkate­tza­ren Ebazpenaren bidez.

Martin Balda Goñi jaunak Balfernorte SLren izenean eta haren ordezkari gisa esku hartu du –erakundeak Iruñean du helbidea (Olite kala, 3 zk. – behe-solairua), eta B-31869936 IFK zk. dauka–; eta Iruñeko notario Enrique Pons Canet jaunaren aurrean 2006ko mar­txo­aren 14an, haren protokoloko 703 zenbakiaz, sinatutako ahalorde-eskrituraren indarrez dihardu.

Martin Balda Goñi jaunak Improbal Norte SLren izenean eta haren ordezkari gisa esku hartu du –erakundeak Iruñean du helbidea (Olite kala, 3 zk. – behe-solairua), eta B-31853617 IFK zk. dauka–; eta Iruñeko notario Enrique Pons Canet jaunaren aurrean 2006ko urriaren 10ean, haren protokoloko 2601 zenbakiaz, sinatutako ahalorde-eskrituraren indarrez dihardu.

Luis Artola Moneo jaunak Plastigaur SA merkatari­tza-en­presaren izenean eta haren ordezkari gisa esku hartu du –erakundeak Andoainen du helbidea (Ama Kandida hiribidea, z.g.- 4. in­­dustria-poligonoa), eta A-20214623 IFK zk. dauka–; eta Andoaingo notario Natalia Elvira Moreno Ibáñez andrearen aurren 2017ko irailaren 29an sinatutako ahalorde-eskrituraren indarrez dihardu.

Lourdes Jáuregui Tapia andreak, José Ramón Jáuregui Tapia jaunak eta José Luis Jáuregui Tapia jaunak bere buruaren izenean eta eskubidean esku hartu dute.

Korporazioko idazkari José Maraña Sánchez jaunaren lagun­tza dute.

Bi aldeek elkarri ain­tza­te­tsi diote hi­tzar­men hau sina­tze­ko beharrezko ahalmena.

AURREKARIAK

Lehena.  Andoaingo Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren testu bategineko AIU.48 Illarramendi eremurako Plan Par­tzi­ala behin betiko onartu zuen Udalba­tzak 2016ko irailaren 29an egindako bilkuran, eta Plan Par­tzi­ala behin betiko onar­tze­ko erabakia eta hirigin­tza-araudia 202 zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2016ko urriaren 25ean.           

Bigarrena.  2017ko urtarrilaren 10ean, udale­txe honetan aurkeztu zen Andoaingo Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren testu bategineko AIU.48 Illarramendi eremurako Plan Par­tzi­alaren 1. aldaketari dagokion dokumentua, 2017ko urtarrilean Ignacio Garbizu eta Jesús Victorio Lakunza ingeniariek eta José María Abad eta Ana Goñi abokatuek ida­tzi­takoa.          

2017ko mar­txo­aren 13an, udale­txe honetan aurkeztu zen AIU.48 Illarramendi eremurako Plan Par­tzi­alaren 1. aldaketaren dokumentazio osagarria, 2017ko mar­txo­an Ignacio Garbizu eta Jesús Victorio Lakunza ingeniariek eta José María Abad eta Ana Goñi abokatuek ida­tzi­takoa.             

Hirugarrena.  Dagokion administrazio-espedientea izapidetu ondoren, Udalba­tzak, 2017ko uztailaren 20an egindako bilkuran, behin betiko onartu zuen AIU.48 Illarramendi eremurako Plan Par­tzi­alaren 1. aldaketa, 2017ko maia­tze­an Ignacio Garbizu eta Jesús Victorio Lakunza ingeniariek eta José María Abad eta Ana Goñi abokatuek ida­tzi­takoa. Onarpena 162 zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 2017ko abuztuaren 25ekoan, argitaratu zen.             

Laugarrena.  Alkate­tzak, 2017ko apirilaren 18ko 281/ 2017 zenbakiko Ebazpenaren bidez, hasierako onarpena eman zion AIU.48 Illarramendi eremurako Hirigin­tza­ko Jarduketa Programari. Berori 2017ko urtarrilean ida­tzi zuten Ignacio Garbizu eta Jesús Victorio Lakunza ingeniariek eta José María Abad eta Ana Goñi abokatuek, eta udale­txe honetan aurkeztu zuen 2017ko urtarrilaren 10ean Fermín Loidi Garayalde jaunak, Plastigaur SAren eta Balfernorte SLren izenean eta haien ordezkari gisa. Ebazpenean bertan adierazi ziren behin betiko onartu aurretik dokumentuan sartu beharreko zenbait doikun­tza eta aldaketa.

Hirigin­tza­ko Jarduketa Programa Tokiko Gobernu Ba­tza­rrak onartu zuen 2017ko irailaren 22an, eta 2017ko urriaren 4ko 190 zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.  

Bosgarrena.  Bai Plan Par­tzi­alean, bai Hirigin­tza­ko Jarduketa Programan jasotako jarduketa-sistema itunekoa da.     

Seigarrena.  Lurzoruari eta Hirigin­tza­ri buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, jarduneko administrazioak hi­tzar­menak sinatu ahal izango ditu per­tso­na publiko eta pribatuekin, horiek dagozkion lursailen jabe izan ala ez izan, hirigin­tza-jarduera ahalik eta hoberen eta eraginkortasun handienaz gara­tzen lagun­tze­ko. Aurreko zenbakian aipa­tzen den hi­tzar­menen negoziazioa, gauza­tze­a eta bete­tze­a legezkotasunaren, gardentasunaren eta publizitatearen prin­tzi­pioek zuzen­tzen dituzte.

Zazpigarrena.  Andoaingo Udalak –jarduneko administrazio gisa–, eta Balfernorte SLk, Improbal SLk, Jáuregui Tapia anaiek eta Plastigaur SAk –sektorean bildutako lursailen %62,51ren jabe gisa eta sektorearen hirigin­tza-kudeaketaren susta­tza­ile gisa–, sektorearen hirigin­tza arloko kudeaketa eta gauza­tze­a buru­tzen lagunduko duten neurriak batera eta koordinatuta antola­tze­ko helburuarekin, ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 160.2 eta hurrengo artikuluetan ezarritakoaren arabera, honako Hi­tzar­men hau sinatu dute. Hi­tzar­mena estipulazio hauen arabera zuzenduko da: 

ESTIPULAZIOAK

Lehena.  Balfernorte SLk, Improbal SLk, Jáuregui Tapia anaiek eta Plastigaur SAk bere gain hartutako betebeharrak.

A)  Itun-ba­tzar gisa era­tzea, eskritura publikoaren bidez, hi­tzar­men hau sina­tzen denetik 1 hilabeteko epean, Lurzoruari eta Hirigin­tza­ri buruzko 2/2006 Legearen 161. artikuluan ezarritakoaren arabera, Hirigin­tza­ko Jarduketa Programa behin betiko onartu ondoren.

Ba­tza­rra eratu ondoren, horrek eratu izana argitaratuko du Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta hori fede emanez eta banaka jakinaraziko die gauza­tze-unitateko ondasun eta eskubideen titular guztiei, adi­tze­ra emanda hilabeteko epea izango dutela Ba­tza­rrean sar­tze­ko.

Epe hori igaroz gero titularrek Ba­tza­rrarekin bat egin gabe, ulertuko da uko egiten diotela Ba­tza­rrean parte har­tze­ari.

Itun Ba­tza­rrarekin bat egin ahal izango dute gauza­tze-unitatearen kudeaketan jabeekin batera parte hartu behar duten enpresa urbaniza­tza­ileek, baldin eta Ba­tza­rrak hala erabaki­tzen badu.

Enpresa urbaniza­tza­ilea hauta­tze­ko prozesua egin beharko da kontratazio publikoari aplika­tze­koak zaizkion publizitate- eta lehiaketa-prin­tzi­pioen arabera; eta enpresa esleipendunak obra-kontratista izan beharko du. Horretarako, dagokion administrazio-sailkapena duela egiaztatu beharko du. Enpresa urbaniza­tza­ileak Itun Ba­tza­rrak ezarritako baldin­tzak errespetatuz jardun beharko du beti.      

Ba­tza­rra Hirigin­tza Intereseko Elkarte izango da hirigin­tza-plangin­tza gauza­tze­ko, eta, halako­tzat, Hirigin­tza Intereseko Elkarteen Erregistroan izena eman beharko du.            

Halaber, Itun Ba­tza­rra administratiboa izango da, berezko nortasun juridikoa edukiko du eta jarduteko erabateko ahalmena izango du. Gainera, bere gain hartuko du plangin­tza gauza­tzea, eta gauza­tze-unitatean bildutako finken gaineko botere xeda­tza­ilea duen fiduziario gisa jardungo du.

Ba­tza­rreko zuzendari­tza-organoko karguak, nahitaez, per­tso­na fisikoenak izango dira, eta organoaren baitan egongo da, betiere, Udalaren ordezkari bat.

Itun Ba­tza­rraren erabakien aurka gora jo­tze­ko errekur­tso­a aurkeztu ahal izango da.

B)  Itun Ba­tza­rraren bitartez, jarduketari dagozkion mozkinak eta kargak berdinbana­tze­ko birpar­tze­lazio-dokumentua aurkeztea, ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 44. artikuluan ezarritako irizpideen arabera.

Birpar­tze­lazio hori, nolanahi ere, nahitaezko birpar­tze­lazioa izango da, eta Lurzoruaren Legean ezarritako jarraibide eta prerrogatiben arabera izapidetuko da. Gainera, bertan bildutako finka guztien birpar­tze­lazioa jasoko du, haien jabeak Itun Ba­tza­rrean sartuta egon ala ez.       

Birpar­tze­lazio Proiektua aurkezteko epea 2 hilabetekoa izango da Itun Ba­tza­rra era­tzen denetik.

Dokumentuan, honako hau adieraziko da, gu­txi­enik:

— Birpar­tze­laziorako ekarritako finken deskribapena.

— Nahitaez laga beharreko lursailen kokapena.

— Par­tze­la eraikigarrien kokapena.

— Esparrua kudea­tze­aren berezko gastuen behin-behineko likidazio-kontua.

C)  Birpar­tze­lazioan ekar­tze­a nahitaez eta doan laga beharreko ondasunak, Legean eta onartutako plangin­tzan ezarritako baldin­tze­tan. Zehazki, antolamenduan zehaztutako erabilera publikoko bide eta espazio libreetarako zuzendutako eremu guztiak ekarri beharko dira.

D)  Hi­tzar­men hau sina­tzen duten jabeek, baita Ba­tza­rrari atxi­ki­tzen zaizkion jarduketa-unitateko gainerako jabeek ere, konpromisoa har­tzen dute urbanizazio-kargak bere gain har­tze­ko eta Itun Ba­tza­rraren bitartez gauza­tze­ko Legeak eta plangin­tzak jarduketa-unitateari esleitutako urbanizazio-obrak, azpiegiturak eta zerbi­tzu­ak.

Beharrezkoa izango balitz obrak gauza­tze­ko edo plangin­tza gauza­tze­arekin lotutako beste edozein jarduketa egiteko, Itun Ba­tza­rrak Andoaingo Udalari eskatu ahal izango dio haien titularrei nahitaez ezar diezazkien beharrezko zortasunak eta okupazioak.

Itun Ba­tza­rrak bere gain hartuko du plangin­tza­ren gauza­tzea, eta zuzenean eran­tzu­le izango da, Udalaren aurrean, adierazitako baldin­tze­tan urbanizazioa gauza­tze­ko. Emai­tza­zko par­tze­len jabe esleipendun guztiei dagozkien gastuak jasanaraziko dizkie, birpar­tze­lazio-proiektuan ezarritako propor­tzi­oan eta eran.

Itun Ba­tza­rrak jabeei dagozkien kopuruak eskatu ahal izango dizkie, eta Udalak kopuru horien gainean premiamendu bidez jardun ahal izango du.

Era berean, eraikigarritasun haztatuaren %15 laga beharko du, urbanizazio-kargetatik aske, edota horren ordez diru kopuru bat ordainduko du Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigin­tza­ri buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 27.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

E)  Hi­tzar­men hau sina­tzen duten jabeek adierazten dute aurretiaz bere gain hartutako konpromisoak bermatu egingo direla abal bat formalizatu eta entregatuta. Abalaren zenbatekoa urbanizazio-kargen %7 izango da.    

Bigarrena.  Andoaingo Udalak bere gain hartutako betebeharrak.

A)  Birpar­tze­lazio-proiektua izapide­tzea, Lurzoruari eta Urbanismoari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legean ezarritako izapideen arabera.

B)  Nahitaez eta doan laga­tze­koak diren lursailak eta ondasunak har­tzea, Legean edo plangin­tzan ezarritako baldin­tze­tan.

C)  Bete­tze­a Udalak 2007ko urtarrilaren 12an Balfer Norte SLrekin sinatutako hirigin­tza-hi­tzar­mena, birpar­tze­lazio-proiektuan Balfer Norte SLren alde esleituta nahitaezko lagapenaren %15etik datozen sabai homogeneizatu urbanizatuko metro karratuak.

Hirugarrena.  Lursailak eskualda­tzea.

Par­tze­lak besteren­tze­ak ez du aldatuko haien titularren egoera hi­tzar­men honetan bere gain hartutako konpromisoei dagokienez. Eroslea aurreko jabearen tokian eta postuan subrogatuta egongo da legez. Aurreko jabeak bere gain hartutako konpromisoak ida­tziz jaso beharko ditu besteren­tze­ko egin­tze­tan.

Era berean, eskualda­tza­ileak Andoaingo Udalari jakinarazi beharko dizkio eskualda­tze­aren egin­tza eta titular berriaren izena eta helbidea. Horretarako, jabaria eskualda­tze­ko eskrituraren zatiaren kopia bat aurkeztuko du. Kopia horretan, aurretik adierazitako datuak soilik agertuko dira; baita eskura­tza­ilea hi­tzar­men honen ondoriozko eskubide eta betebeharretan subroga­tzen deneko eskrituraren klausulak ere.    

Laugarrena.  Hi­tzar­menaren prozedura eta hobe­tzea.

Hi­tzar­men hau hobetuko da, Andoaingo Udalak onartu ondoren, bi aldeek Udaleko idazkariaren aurrean hura sina­tzen dutenean. Idazkariak egin­tza­ren fede emango du.             

Bosgarrena.  Hi­tzar­mena iraungi­tzea.

Hi­tzar­men hau iraungiko da berori bete­tze­agatik edo jarraian adierazten diren arrazoietako batengatik hura deusezta­tzen bada:

— Dokumentu honetan jasotako fun­tse­zko betebeharretakoren bat ez bete­tzea.

— Bi aldeak ados jar­tzea.

— Hala badagokio, aplika­tze­koa den beste edozein arrazoi, indarrean dagoen legeriaren arabera.

Seigarrena.  Formalizazioa eta jurisdikzioa.

Hi­tzar­men honek izaera juridiko eta administratiboa du, eta bere interpretazioaren inguruan sor daitezkeen auziak Udalak berak eba­tzi­ko ditu. Udalak hartutako erabakiek bide administratiboa amaituko dute, eta horien aurka administrazioarekiko auzi-errekur­tso­a jarri ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arau­tze­ko Legean ezarritakoaren arabera.              

Hi­tzar­men honetan jasota ez dagoen guztirako, berariaz aplika­tze­koa izango da Lurzoruari eta Hirigin­tza­ri buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legean xedatutakoa hirigin­tza-hi­tzar­menen esparruan.

Fede honez bete dadin, dokumentu hau sinatu dute, lau aletan, adierazitako lekuan eta datan. Berori inskribatuta geratuko da Andoaingo udal honen kudeaketako hirigin­tza-hi­tzar­menen erregistroan.