BoletinOficialPortlet BoletinOficialPortlet

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ALTZOKO UDALA

Altzoko Ostatua ustiatzeko, kudeatzeko eta mantentzeko administrazio-kontratu berezia arautuko duten administrazio-klausula zehatzen agiria edo plegua.           

Altzoko Udalak, 2019ko azaroaren 19an eginiko Bilkuran, besteak beste, hurrengo erabaki hauek hartu zituen:

a)  Altzoko Ostatua ustiatzeko, kudeatzeko eta mantentzeko Administrazio-Kontratu Bereziaren Lehiaketako baldintza erregulatzaileen Pleguari hasierako onarpena ematea.    

b)  Baldintza Pleguak zortzi egun naturaletan jendearen informazioarako agerian jarrita edukitzea, interesatuek hauek aztertu eta egoki irizten dituzten alegazioak aurkeztu ahal izateko. Informazio publikoko epealdian alegaziorik aurkezten ez bada, Baldintza Pleguak behin betiko onartutzat jotzea.

c)  Aldi berean, ondorengo moduan lizitazioa iragartzea, hau atzeratu egingo delarik baldin eta Baldintza Pleguaren aurka alegazioak aurkezten badira.

1.  Entitate esleitzailea eta Kontratazio Organoa.

Erakundea: Altzoko Udala (Udalbatza).

2.  Kontratuaren gaia.

Deskribapena: Altzoko Ostatuan Taberna, Jatetxea, Denda  eta Informazio Puntua eskaintzeko zerbitzuak ustiatzea, kudeatzea eta instalazioak mantentzea.

3.  Esleitzeko tramitazioa eta jardunbidea.

Tramitazioa: Arrunta.

Jardunbidea: Irekia.

Esleipen modua: Lehiaketa.

4.  Kontratuaren iraupena.

10 urte.

5.  Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

1. urtean 150+BEZ €/hilabetea, hobetu daitekeena.

2. urtetik aurrera 300+BEZ €/hilabeteko, hobetu daitekeena.

6.  Esleitzeko irizpideak.

Pleguko 17. Puntuan ageri direnak.

7.  Bermeak.

— Behin behinekoa: ez da beharrezkoa.

— Behin betikoa: Esleipendunak 2.000 €ko bermea jarri beharko du.

8.  Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

— Altzoko Udala. Altzo Muño 73, 20268 Altzo.

Telefonoa 943.652.413. Ordutegia:astelehenetik ostiralera 9etatik 14etara. (2019-12-24tik 2020-01-01ra, biak barne, Udaletxea itxita egongo da).

Web orria eta kontratazio perfila: www.altzo.eus.

9.  Esleipendunak bete beharreko baldintza bereziak.

Lehiaketa honetan, Baldintza Pleguaren arabera pertsona fisiko eta juridikoek parte hartu ahal izango dute.

10.  Eskaintzen edo parte hartzeko eskabideen aurkezpena.

— Aurkezteko epea: Iragarkia hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita 30 egun naturaleko epea, dena den, 2019-12-24tik 2020-01-01 arte (biak barne) etena egingo da eta urtarrilaren 2tik aurrera kontatzen jarraituko da tarte hori harrapatuko balu.              


— Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

A kartazala: I eranskina, Kontratatzeko gaitasuna eta kaudimena.

B kartazala: II eranskina eta Lan Memoria, esleitzeko irizpideak eta lan proposamena.

— Aurkezteko lekua:

Altzoko Udal bulegoa, astelehenetik ostiralera, goizeko 9etatik 14etara, (kontutan izan Altzoko Udal bulegoa itxita egongo dela 2019-12-24tik 2020-01-01 arte, biak barne).     

Posta zertifikatuz, Altzoko Udala, Altzo Muño 73, 20268 Altzo helbidera, (kontutan izan, postaz bidalitako egun berean bidalketaren datari dagokion justifikazioa posta elektronikoz bidali behar dela Udaleko helbide orokorrera; udala@altzo.eus helbidera, gainontzean Udal bulegora iristen den data hartuko da kontuan).

Altzo, 2019ko azaroaren 22a.—Txomin Rezola Clemente, alkatea.  (7398)