BoletinOficialPortlet BoletinOficialPortlet

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ALBIZTUR ETA BEIZAMA UDAL ELKARTEA

Akats zuzenketak

Albiztur eta Beizama udalerriek osa­tzen duten udal elkarteko Idazkari­tza lanpostua (hirugarren mailakoa) aldi baterako bete­tze­ko hautaketa prozesua.Epaimahaiko kideen izendapena, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda eta azterketa eguna.

2018ko mar­txo­aren 27an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Albiztur- Beizama udal elkarteko idazkari­tza lanpostua (hirugarren mailakoa) behin-behineko izaeraz bete­tze­ko deialdia argitaratu zen. 2018ko ekainaren 20an alkate dekretuz epaimahaiko kideen izendapena, onartu eta baztertuen behin- behineko zerrenda eta azterketa eguna onartu dira. 


Alkate­tza honek zera eba­tzi du:        

Lehena: Ebazpen honen I eranskinean ager­tzen den onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda onar­tzea.

Behin-behineko zerrenda horren aurka interesatuek erreklamazioak aurkez di­tza­kete edota hu­tse­giteak osatu 10 laneguneko epean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den biharamunetik konta­tzen hasita.

Behin-behineko zerrenda behin-betiko­tzat joko da erreklamazioak egiten ez badira. Egingo balira, berriz, behin betiko zerrenda one­tsi­ko duen ebazpen berri batek onartu eta baztertuko ditu eta era berean, publiko egingo da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Albiztur eta Beizama udaletako iragarki-oholean eta udal hauen webgunetan www.albiztur.eus eta www.beizama. eus.

Bigarrena: Epaimahaia osatuko duten epaimahaikideak izenda­tzea:

Epaimahaiburua:

— Josune Aldabe Muxika titularra eta Aran­tza­zu Arana Lear­te ordezkoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernan­tza­ko eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuak izendatutakoak.

Epaimahaikideak:

— Jone Ariztondo Urretabizkaia titularra eta Olatz Ugalde Lujambio ordezkoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finan­tza Departamentuak izendatutakoak.

— Lioba Maiza Recondo titularra, gaikun­tza nazionaleko Toki Administrazioko fun­tzio­narioa, Zarauzko Udalak izendatutakoa; eta ordezkoa Begoña Gorrichategui Osa, gaikun­tza nazionaleko Toki Administrazioko fun­tzio­narioa, Aizarnazabalgo Udalak izendatutakoa.

— Mateo Habibi Astigarraga titularra, gaikun­tza nazionaleko Toki Administrazioko fun­tzio­narioa, Urnietako Udalak izendatutakoa; eta ordezkoa Jose Ignacio Elizegi Mendizabal, gaikun­tza nazionaleko Toki Administrazioko fun­tzio­narioa, Legorretako Udalak izendatutakoa.

— Julian Cabezas Urquiaga titularra eta Ira­txe Etxe­barria Arizmendi ordezkoa, Herri Arduralari­tza­ren Euskal Erakundeak izendatutako kidea euskara probak neur­tze­ko.

Idazkaria:

— Ane Miren Uranga Beraza titularra, Albizturko Udalak izendatutako fun­tzio­narioa, eta Ines Arizaga Arrizabalaga ordezkoa, Beizamako Udalak izendatutako fun­tzio­narioa.

Hirugarrena: Lehenengo ariketaren bi zatiak 2018ko irailaren 12an goizeko 9:30etan Albizturko udale­txe­an egingo dira.            


Administrazio bideari amaiera ematen dion eta behin betikoa den erabaki honen aurka jarraian ager­tzen diren errekur­tso­ak aurkeztu ahal izango dira:

Berrazter­tze­ko errekur­tsoa: Aukerazkoa, erabakia hartu duen organoari, hilabeteko epean, erabakia jakinarazten den biharamunetik konta­tzen hasita. Errekur­tso­a aurkeztu eta hilabete igarota ebazpena jakinarazi ez bada, orduan errekur­tso­a onartu ez dela ulertuko da. Edota, zuzenean,               

Administrazioarekiko auzi-errekur­tsoa: Donostiako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazten den biharamunetik konta­tzen hasita, edota, administrazioaren isilunearen ondorioz eze­tsi bada, sei hilabeteko epean. Hori guztia, egoki iri­tzi­tako beste edozein errekur­tso jar­tze­ari utzi gabe.

Albiztur eta Beizama, 2018ko ekainaren 20a.—Alkateak.               
                (5290)

I. ERANSKINA

— Onartutakoen zerrenda:

NAren azkeneko lau zenbakiak                                                                 Abizenak eta izena

4967                              AGUIRRE BARANDIARAN MARTINA

9454                                                     ALBIZU HUEGUN MIKEL

8852                                        ALDALUR ETXE­BERRIA NEREA

7512                               ALZOLA MAGUNAGOITIA IZASKUN

3376                                               AMENABAR SANCHO IOSU

8707                                             ARTEAGA ZUMETA AINARA

6118                                ARRIZABALAGA GAINZA IRAN­TZU

6528                                            AZALDEGI LAKUNZA BEÑAT

7170                                   BILLANTE GURRUCHAGA MARIA

2979                                          ESNAOLA ZUBELDIA AINHOA

7332                              ETXE­BERRIA BEREZIARTUA HARITZ

1507                                                ETXE­BERRIA EGIA MANEX

1934                            EZKERRA SEGURAJAUREGI AI­TZI­BER

2089                                                         GALDOS URBIZU LIBE

5370                                        GARCIA BERASATEGUI ELENA

4881                                                    GARIN BAKERO MAIDER

5936                             GAR­TZI­A ARRUABARRENA ANDONI

3960                                          GURRU­TXA­GA URBIETA LIDE

6023                                      HERNANDO ALONSO GOIZARGI

2427                                                                 IBARRA LIRA JON

6431                                         ITURRIOTZ ERDO­TZI­AIN UNAI

9646                                                 JUARISTI ARRIETA XABIN

8914                                     LARRAURI ARANGUREN PABLO

0151                                             LEKUONA IZETA GARIKOITZ

2652                                                 LIZARRAGA ERRO GORKA

8757                  ODRIOZOLA ZUBIZARRETA PEDRO MARIA

7498                             OSTOLAZA ARRUABARRENA OIHAN

3255                                         OTXO­TORENA GAMIO AMAIA

8153                REZOLA ALBARRAN FRANCISCO DE BORJA

4710                                             TELLERIA PETROCH IOSUNE

3430                                                       UCIN SORALUZE LEIRE

8546                                ZUGASTI MUÑOA MARIA GORETTI

Baztertutakoa:

NAren azkeneko lau zenbakiak                                                                 Abizenak eta izena

2707                                        IRIONDO ODRIOZOLA AINHOA

1.  Titulazioa ez du aurkeztu.