-
Informazio orokorra
-
Foru Ogasuna
-
Gizarte politika
Datorren maiatzak 13an, Donostiako Udalaren direktorioaren DIR3 kodeak eguneratuko dira. Beraz, Donostiako Udalari elektronikoki fakturatzen dioten hornitzaileei gomendatzen zaie faktura-hartzaileen direktorioa maiatzak 13tik aurrera eguneratu dezatela. Idatzi honekin batera doa ere erabili beharreko kode berriak identifikatzen dituen dokumentua.
Datorren irailaren 4an, unitate organikoen direktorioaren DIR3 kodeak eguneratuko dira, uztailaren 4ko 12/2023 Foru Dekretuaren bidez 2023-2026 legealdirako onartu zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren departamentu egitura berrira egokitzeko. Horrek beharrezko egiten du departamentu berri batentzat DIR3 kode berri bat sortzea eta zenbait aldaketa egitea orain arteko DIR3ak osatzen dituzten unitate organikoetan. Beraz, Gipuzkoako Foru Aldundiari elektronikoki fakturatzen dioten hornitzaileei gomendatzen zaie faktura-hartzaileen direktorioa irailaren 5tik aurrera eguneratu dezatela.
Datorren larunbatean, uztailak 9, gaueko 00:00etatik 04:00etara, egoitza elektronikoaren zenbait tramite eta zerbitzuak ezingo dira erabili, mantentze lanak direla-eta. Barkatu eragozpenak.
Faktura elektronikoa aurkezteko betebeharraren aldaketak:
5.000 eurotik 1.000 eurora murrizten da fakturaren zenbatekoa, modu elektronikoan aurkeztu behar izateko.
Faktura Elektronikoko zerbitzuen erantzunak sinatzeko ziurtagiria berritu dela-eta, dagokion dokumentazioa ziurtagiri berriaren zati publikoarekin eguneratu da. Dokumentazio hori ondorengo estekaren bitartez atzi daiteke: Hornitzaileen sistema automatizatuetarako zerbitzuak FeSPOra egokitzeko (PDF)
Otsailaren 5eko (ostirala) 14:00etatik otsailaren 8ko (astelehena) 08:00etara bitartean, faktura elektronikoen jasotzea ez da erabilgarri egongo mantentze-lanengatik. Barkatu eragozpenak.
Datorren irailaren 4an, unitate organikoen direktorioaren DIR3 kodeak eguneratuko dira ekainaren 29ko 3/2019 Foru Dekretuaren bidez 2019-2022 legealdirako onartu zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren departamentu egitura berrira egokitzeko. Horrek beharrezko egiten du Proiektu Estrategikoen Departamentu berriarentzat DIR3 kode berri bat sortzea eta aldaketa txiki batzuk egitea orain arteko DIR3ak osatzen dituzten zenbait unitate organikoren izendapenean. Beraz, Gipuzkoako Foru Aldundiari elektronikoki fakturatzen dioten hornitzaileei gomendatzen zaie faktura-hartzaileen direktorioa irailaren 4tik aurrera eguneratu dezatela.
Datorren 2018ko azaroaren 15ean, fakturazio elektronikoko web zerbitzuen erantzunak sinatzeko ziurtagiria aldatu egingo da egungoa iraungiko delako. Ziurtagiri berri hau aurrekoaren mota desberdinekoa izango da. Egungoa aplikazio motakoa da eta berria erakundearen zigilu motakoa izango da, beraz, bere ziurtapen katea desberdina izango da.
Fakturazio elektronikoko web zerbitzuen SOAP erantzun mezuaren sinadura balioztatzen ari bazara, ziurtagiri berriaren jatorrizko eta menpeko CA, konfiantzazko ziurtagirien biltegian gehitu beharko duzu. Ziurtagiri hauek lotura hauetatik jaitsi daitezke.
Jatorrizko CA:
http://www.izenpe.eus/contenidos/informacion/cas_izenpe/es_cas/adjuntos/RAIZ2007_cert_sha256.crt
Menpeko CA:
http://www.izenpe.eus/contenidos/informacion/cas_izenpe/es_cas/adjuntos/CCEER_cert_sha256.crt
Bukaerako ziurtagiria behar baduzue, egoitza elektronikoan eskuragai dagoen Hornitzaileen sistema automatizatuetarako zerbitzuak FeSPOra egokitzeko dokumentuan dago argitaratuta:
WEB ZERBITZUEN BIDEZ FAKTURAK BIDALTZEN DITUZTEN HORNITZAILEENTZAT ABISUA
Abenduaren 2an Faktura elektronikoak jasotzeko web zerbitzuaren SSL ziurtagiria iraungituko da. Ziurtagiri berria bitarteko ziurtagiri berri batetik esekitzen da. Faktura elektronikoak jasotezko web zerbitzuarekin SSL konexioa egin ahal izateko konfiantzako ziurtagirien biltegian bitarteko CA hau gehitu beharko da.
Bitarteko:
http://www.izenpe.eus/contenidos/informacion/cas_izenpe/es_cas/adjuntos/SSLEV_cert_signing_1_2018.crt
SPO Sarrera-puntu Orokor eta ef4ktur bitartez egiten diren bidalketek ez dute aldaketarik egin behar.