Faktura elektronikoa bitarteko informatiko bidez sortutako formatu elektronikoko merkataritza-dokumentua da, paperezko dokumentu fisikoa ordezten duena, baina horren legezko balio bera duena. Faktura elektronikoak paperezko fakturaren datu berberak ditu eta elektronikoki sinatuta dago, ziurtagiri digital balioztatu bat erabilita.

Paperezko fakturaren legezko balio bera du.

Faktura igorlearen eta hartzailearen artean bitarteko elektroniko bidez (fitxategi informatikoak) eta bitarteko telematiko bidez (ordenagailu batetik bestera) transmititzean datza fakturazio elektronikoa ?ziurtagiri onartuekin modu digitalean sinatuta egon beharko du?

Gipuzkoako Foru Aldundiak onartzen duen ziurtagiri elektroniko onartua eta ezeztatu gabea duen edozein pertsonak aurkez dezake sisteman faktura. Ez da sisteman alta eman behar fakturak aurkezteko.

Ez da beharrezkoa erregistratuta egotea.

Aurreko galderaren erantzunean adierazi denez, nahiz eta edozein pertsonak borondatez faktura elektronikoak aurkeztu ditzakeen, 2015eko urtarrilaren 15etik aurrera pertsona juridiko jakin batzuk faktura elektronikoa igortzera behartuta egongo dira. Dena den, 1.000 euro bitarteko zenbateko osoa duten fakturak salbuetsita daude betebehar honetatik. Honako pertsona juridiko mota hauek egongo dira behartuta:
a) Sozietate anonimoak.
b) Erantzukizun mugatuko sozietateak.
c) Espainiar nazionalitatea ez duten pertsona juridikoak eta nortasun juridiko gabeko entitateak.
d) Zerga araudiak ezarritakoaren arabera, Espainiako lurraldean egoiliar ez diren entitateen sukurtsalak eta establezimendu iraunkorrak.
e) Aldi baterako enpresa elkarteak.
f) Interes ekonomiko taldeak, interes ekonomikoko talde europarrak, pentsio funtsak, arrisku-kapitaleko funtsak, inbertsio funtsak, aktiboak erabiltzeko funtsak, hipoteka-merkatua erregularizatzeko funtsak, hipotekak titulizatzeko funtsak edo inbertsioak bermatzeko funtsak.

  • 1.000 euro bitarteko fakturak paperean bidali ahal izango dira. Arau honen salbuespenak ondorengo bi apartatuetan jasota daude.
  • Fakturaren bat formatu elektronikoan aurkeztera behartuta egon diren entitate hornitzaileak, aurrerantzean, behartuta egongo dira ondasun entrega eta zerbitzu prestazio guztietan faktura elektronikoa erabiltzera.
  • Kontratazio prozeduren entitate esleipendunak behartuta egongo dira faktura elektronikoa egitera eta igortzera, baldin eta esleipen zenbatekoa 5.000 eurotik gorakoa bada, alde batera utzita kasu bakoitzean fakturatzen den zenbatekoa.

Adibidez: foru agindua indarrean jarri baino lehen 5.000 eurotik gorako esleipenak dituen pertsona juridiko bat ez da faktura elektronikoa bidaltzera behartuta egongo, faktura 5.000 eurora bitartekoa bada. Ordea, foru agindua indarrean jarri ondoren hainbat esleipenak dituen pertsona juridiko bat bere faktura guztiak formatu elektronikoan bidaltzera behartuta egongo da, gutxienez esleipen horietako bat 5.000 eurotik gorakoa bada.

Foru Aldundiak ahalik eta gehien erraztuko du sistema berrirako aldaketa, jabetzen baita hornitzaileek sistema berrira egokitzeko ahalegin handia egin behar dutela.

  • Araudi orokorrari jarraituz, aurreko galdera baten erantzunean aipatutako kasuen barruko nortasun juridikoa duten hornitzaileak behartuta daude herri administrazioei faktura elektronikoak aurkeztera.
  • Udalek eta sarrera puntu orokorrari atxikitako entitateek eskumena dute aurretik zerrendatutako pertsona juridikoei eragiten dien fakturak igortzeko betebehar orokorraren salbuespenak arautzeko, betiere araudi aplikagarriaren esparruan. Atxikitako entitate bakoitzaren erregulazioaren berri ematen da sarrera puntu orokor honen "GFAko sarrera puntu orokorrari atxikitako entitateen eta beren unitate izapidetzaileen direktorioa" izeneko atalean.

Beren hornitzaileekiko harremanak errazteko, herri administrazio guztiek faktura elektronikoen sarrera puntu orokor bat izan behar dute. Sarrera puntu hori erabiliz, hornitzaileek beren fakturak igorri eta kontsultatu ahal dituzte; hau da, hornitzaileek fakturak bidaltzeko eta horien tramitazioari buruzko informazioa jasotzeko bidea da.
GFAk hornitzaileei eskaintzen die bere sarrera puntu orokorra, alegia, beste entitate batzuk atxiki zaizkion Gipuzkoako Foru Aldundiko zerbitzu propioa.

Ez, GFA ez zaio atxiki "FACe" deritzon estatuko faktura elektronikoen sarrera puntu orokorrari. Indarrean dagoen araudiari jarraituz, GFAk bere faktura elektronikoen sarrera puntu orokorra du eta bere hornitzaileek hori erabili beharko dute beren faktura elektronikoak igortzeko.

Bai, jaso dezakete. Halere, oro har ez dute bide hori erabiliko.
Udal bakoitzak erabaki dezake zer bide erabiliko duen faktura elektronikoak jasotzeko. Informazio hori ikus daiteke sarrera puntu orokor honen "GFAko faktura elektronikoen sarrera puntu orokorrari atxikitako entitateen eta beren unitate izapidetzaileen direktorioa " izeneko atalean. Udal eta entitate bakoitzean ere informazioa lortu daiteke.

Aldundiaren sarrera puntu orokorrak Gipuzkoako herri administrazio hauei ematen die zerbitzua:

  • GFA
  • GFAren menpeko organismo autonomoak: Uliazpi eta Kabia
  • Gipuzkoako udalen ia gehiengoa
  • Gipuzkoan kokatutako beste organismo publiko batzuk.

"GFAko sarrera puntu orokorrari atxikitako entitateen eta beren unitate izapidetzaileen direktorioa" izeneko atalean zehaztuta daude sarrera puntu honen bidez faktura elektronikoak jasotzen dituzten entitateak.

GFAko sarrera puntu orokorrak berari atxikitako entitate guztietatik jasoko ditu faktura elektronikoak, GFAko Sarrera eta Irteera Erregistroan erregistratuko ditu eta entitate horien fakturen kontabilitate erregistroetara birbidaliko ditu.
GFAko sarrera puntu orokorrak hornitzaileei komunikazio bat bidaliko die, faktura elektronikoa jaso dela egiaztatzeko, eta, beste datu batzuekin batera, azalduko die sarrerako data eta erregistro-zenbakia edo, faktura ezin izan bada erregistratu, erregistratu ezin izanaren arrazoia.

  1. Faktura elektronikoa "Facturae? formatuan egin.
  2. Faktura sinatu, ziurtagiri elektroniko bat erabilita.
  3. Faktura sarrera puntu orokorrera bidali, aurrerago zehazten diren bi bideetako bat erabilita.

"Facturae 3.2 bertsioa" deritzona, hala jasotzen baitu 2014ko abenduaren 1eko 632/2014 Foru Aginduak, Gipuzkoako lurralde historikoko Foru Administrazioaren eremuan faktura elektronikoen sarrera puntu orokorrari eta fakturen kontabilitate erregistroari buruzko alderdi batzuk arautzen dituenak. Facturae 3.2.1 eta 3.2.2 formatuaren aldaeretan aurkeztutako faktura elektronikoak ere onartzen dira.

Testu fitxategi bat da, xml edo xsig luzapena duena. Etiketak eta hierarkiak dituen egitura normalizatua du, eta horiek hemen deskribatuta daude: https://www.facturae.gob.es/formato/Paginas/formato.aspx (es)

Enpresek erabili ohi dituzten kontabilitate eta fakturazio aplikazio informatikoek modu gehigarriak izaten dituzte, faktura elektronikoak "Facturae? xml formatuan sortzeko.
Fakturak kudeatzeko softwarerik izan ezean, Interneten badira "Facturae? fitxategiak erraz sortzeko eta kudeatzeko aukera emango duten doako aplikazioak, modu librean eta dohainik deskarga daitezkeenak. Adibidez, honako hauek daude eskura:

  • ef4ktur programa, Euskal Foru Aldundien ekimenez sortu zena, Aldundiei fakturak igorri behar dizkietenek fakturazio elektronikoko soluzio sinplea eta erabilerraza izan dezaten. Dohainik deskarga daiteke, programa hau banatzeko eta eusteko gaitutako web gune honetatik: https://www.ef4ktur.eus/ef4ktur-deskargak/webfak00-contents/eu/
  • Facturae programa Industria, Energia eta Turismo Ministerioak garatu du eta doakoa da.
  • http://www.hazteunafacturae.com (es), Zerga Agentziak onartutako zerbitzua.

Azkenik, banku erakunde askok bezeroari "Facturae? fitxategia sortzeko eta bidaltzeko zerbitzua ere eskaintzen diote, baina ez dute dohainik egiten.

Fitxategia baliagarria izateko, ziurtagiri digital balioztatu batean oinarritzen den sinadura elektroniko aurreratu batekin sinatuta egon behar du. Horrenbestez, faktura elektronikoa sortzeko prozesuak bi urrats ditu beti:

  1. "Facturae" bat sortzea.
  2. Modu digitalean sinatzea.

Ez, FeSPOtik bidaltzen den faktura bakoitzak fitxategi bakar batean joan behar du. Beraz, ez da onartuko faktura bat baino gehiago (sorta) xlm edo xsig fitxategi batean.

Onartutako ziurtagiri digitalak ondorengo A zerrendan aurkitzen dira (A - Proveedores de Servicios de Certificación y sus certificados).
Onartutako ziurtagiri digitalen zerrenda

Honako helbide elektroniko honetan egiaztatu ahal izango duzu ea faktura elektronikoak baldintza guztiak betetzen ote dituen: http://sedeaplicaciones2.minetur.gob.es/FacturaE/ (es)

Bitarteko hauek erabil daitezke faktura elektronikoak Kontabilitate Zerbitzuari bidaltzeko:

  • Faktura elektronikoak hartzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren web zerbitzuaren bidez. Zerbitzu hori honako URL honetan eskura dago: https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/HACI/HFAServiciosProveedoresWEB/services/FacturaSSPPWebServiceProxyPort
    Ef4ktur programa bereziki konfiguratuta dago programa bertatik FeSPOra atxikita dauden entitateetara faktura elektronikoak automatikoki bidaltzeko. Hori aipatutako web service-aren bitartez egiten da.
  • Gipuzkoako faktura elektronikoen sarrera puntu orokor honetako "Faktura elektronikoak bidaltzea" izeneko sekzioan dagoen aplikazioa erabiliz.

Ezin da bidali faktura elektronikorik posta elektronikoz. Indarrean dagoen araudiak ez du aukera ematen bide hori erabiltzeko.

Faktura elektronikoa ondo jaso eta erregistratu bada, sarrera puntu orokorrak komunikazio bat bidaliko du, hari emandako sarrera eta irteera erregistro zenbakia adierazita. Faktura ez bada jaso, errefusaren arrazoia adieraziko da.

Egiaztatu behar duzu zure faktura xml edo xsig luzapena duen fitxategi batean sartuta dagoela eta Facturae formatuaren bertsioa zuzena dela (3.2 edo 3.2.1 bertsioa). Horrela ez bada, zure hornitzaile informatikoarengana jo behar duzu, zure faktura ondo egiteko nola egin behar duzun argitu dezan.
Ef4ktur programa erabili baduzu, programa horretan erabiltzaileei arreta emateko adierazten diren bideak erabili behar dituzu.

Lehenik eta behin, begiratu behar duzu zu erabiltzen ari zaren ziurtagiria ziurtagiri elektroniko balioztatuta ote den. Hala bada, sarrera puntu orokorrean dagoen "laguntza teknikoa" aukera erabili behar duzu, eta bertatik mezu elektroniko bat bidali ahal izango duzu, zure kontsulta egiteko, edo urrutiko laguntza on line erabili ahal izango duzu zuzenean agente batekin.

Arrera puntu orokorrean dagoen "laguntza teknikoa" aukera erabili behar duzu, eta bertatik mezu elektroniko bat bidali ahal izango duzu, zure kontsulta egiteko, edo urrutiko laguntza on line erabili ahal izango duzu zuzenean agente batekin.
Halaber, faktura elektronikoak egin eta bidaltzeko ef4ktur programa erabiltzen duten enpresek fakturari dokumentuak erantsi ahal izango dizkiete harekin batera bidaltzeko.

Sarrera puntu orokor honen "Faktura elektronika bidaltzea" atalean zein web zerbitzua erabiltzen den kasuan, faktura elektronikoarekin batera beste dokumentu egiaztagarri batzuk erantsi ahal dira.

Faktura elektronikoen Sarrera Puntu Orokor honek atal bat du bidalitako fakturen tramitazio egoera kontsultatzeko. Faktura Gipuzkoako Foru Aldundira zuzenduta badago, bidalitako edozein fakturaren elektronikoaren nahiz paperezkoaren, egoera kontsultatu daiteke. Kontsultatzeko, aurrez identifikatu behar da. Identifikazio hori ziurtagiri digitalez edo klabe operatibo bidez egin daiteke. Gipuzkoako Foru Aldundiari nahiz atxikitako entitateei FeSPO hau erabiliz aurkeztutako faktura elektronikoen tramitazio egoera kontsultatu daiteke, formulario bat osatuz datu hauekin: enpresa fakturatzailearen IFZa, faktura serie eta zenbakia, data eta zenbatekoa.
Halaber, faktura elektronikoa aurkeztu denaren egiaztagiria eskuratu ahal izango da Gipuzkoako Foru Aldundiko Faktura Elektronikoen Sarrera-puntu Orokorrean. Horretarako, faktura elektronikoa bidali dela ziurtatzen duen mezuan jakinarazi zaizun Egiaztapen kode segurua (EKS) sartu behar da.

Faktura elektronikoen sarrera puntu orokorraren izapidetzearekin zerikusia duten kontsultentzat.
Edozein kontsulta egiteko, bidal ezazu mezu bat zure datuekin batera (izena, telefonoa eta helbide elektronikoa) onlinelaguntza@gipuzkoa.eus helbidera, zure zalantza 'Faktura elektronikoa jasotzea' gaiarekin zerikusia duela adierazita.
Oharra: helbide hau ez da erabili behar faktura elektronikoak bidaltzeko.
Arazo administratiboei edo tramitazio zalantzei buruzko bestelako kontsultak egiteko, 943 113 000 Ogasun eta Finantzetako departamentuko arreta telefonora deitu dezakezu.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kontabilitate Zerbitzuak kudeatzen du Gipuzkoako faktura elektronikoen sarrera puntu orokorra:
   Ogasun eta Finantzak Departamentua
   Kontabilitate Zerbitzua
   Errotaburu pasealekua2
   20018 Donostia

Kontratazioari eta faktura elektronikoen igorpenari buruzko araudiari jarraituz, hornitzaileek beren fakturetan adierazi behar dituzte faktura tramitatuko duten organo kudeatzailearen, unitate izapidetzailearen eta kontabilitate bulegoen datuak. Entitate kontratatzaileak kontratistari informazio hori eman beharko dio.
Entitate guztien unitate administratiboak (kudeatzailea, izapidetzailea eta kontablea) identifikatuta eta kodifikatuta daude sarrera puntu orokor honen "GFAko sarrera puntu orokorrari atxikitako entitateen eta beren unitate izapidetzaileen direktorioa " izeneko atalean.
Hornitzaileek aipatutako atalean jasotako kodeak erabili behar dituzte. Gipuzkoako Foru Aldundiaren kasuan, hornitzaileak organo kudeatzaile moduan jasoko du hornikuntza, obra edo zerbitzua kontratatu duen departamentua, non eta kontratatzailea ez den izan Foru Administrazioko eta Funtzio Publikoko Departamentuko Zerbitzu Orokorretako Zerbitzua. Erabili behar diren unitate izapidetzailearen eta kontabilitate bulegoaren Identifikazioa eta kodifikazioa organo kudeatzailearen lerro berean daude. Era berean, beste entitate batzuei bidalitako fakturetan, hornitzaileak erabili beharko ditu aipatutako "GFAko sarrera puntu orokorrari atxikitako entitateen eta beren unitate izapidetzaileen direktorioa" izeneko atalean azaltzen diren datuak.

Donostia, 2015eko urtarrilaren 9a