Subvenciones Subvenciones

COVID-19: autonomoentzako eta turismo-sektoreko ETEentzako laguntza

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Turismo

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA  ITXITA DAGO.
Arrazoia: AGORTUTA BAIMENDUTAKO AURREKONTUA

 

Turismo-zerbitzuen sektoreko autonomoei eta enpresa txikiei Covid-19k sortutako gastuei aurre egiteko dirulaguntzak.

Laguntzen zenbatekoa

100.000 euro

Hartzaileak

Autonomoak eta 10 langile baino gutxiagoko enpresa txikiak, jarduera nagusi hauetakoren bat dutenak: Turismo-agentzia hartzaileak, turismo-gidak eta turismo aktiboko enpresak.

Baldintzak

Erakunde onuradunek 6 hilabeteko antzinatasuna izan beharko dute aldez aurretik aipatutako jardueretan.

Bidaia agentzia hartzaileen kasuan, bidaia-agentziaren lizentzia dutela justifikatu beharko dute.

Turismo aktiboko enpresen kasuan, jarduera nagusia turistari zuzenduta egon beharko da.

Aurkeztu behar diren agiriak

• Eskaera inprimakia behar bezala beteta.

•Orain arte izandako gastuen agiri bidezko justifikazioa (aurrekontuak, fakturak, ordainagiriak...)

• Enpresa-jardueraren gutxienez 6 hilabeteko antzinatasuna egiaztatzen duen dokumentazioa.

• Bidaia-agentzia hartzaileak: bidaia-agentzia gisa alta emanda egotearen justifikazioa.

 

Eskaerak aurkezteko epea

Hasiera: Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo eguna

Amaiera: uztailaren 1a, hau barne.

Eskaerak aurkezteko lekua

www.gfaegoitza.eus

Ebazpen Epea

Bi hilabete

Jaso Beharreko Dokumentazioa Administrazio-isiltasunaren efektuak

Ezespena

Araudi aplikagarria

Oinarri arau tzai leak eta 2020ko deialdia turismo zerbitzuen sektoreko autonomo eta enpresa txikiei laguntzeko programako dirulaguntzak Covid-19 koronabirusak sortutako gastuei aurre egiteko.

Oharrak Internetera Sarrera

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Turismo

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.