Bonu Teknologikoak: TELELANA


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Berrikuntza

Deskribapena:

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA ITXITA

Arrazoia: AGORTUTA BAIMENDUTAKO AURREKONTUA (850.000 euro)

Enpresa txikientzako dirulaguntzak

Dirulaguntza hauen helburua da finantzatzea enpresa txikiek telelana egiteko behar diren ekipamenduak eta elementuak erosteko egin dituzten gastuak edo laster egingo dituztenak, enpresa-jarduera mantentzearren, asko eragin baitiote pandemiaren hedapena ekiditeko hartutako neurriek.

Eskaerak ebazterakoan, kontuan hartuko da eskaeren jasotze hurrenkera, eta horren arabera banatuko dira funtsak, eta deialdian ezarritako baldintza guztiak betetzen badituzte.

Eskaerak aurkezteko epea

─2020ko apirilaren 3tik aurrera (deialdia GAOn aurkeztu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita).
─Amaituko da 2020ko urriaren 15ean.
─Enpresa bakoitzak proiektu bakar bat aurkez dezake deialdi bakoitzeko.

Goian eta eskubian dagoen sarrera erabili EGIN EZAZU ZURE ESKAERA WEBGUNE HONEN BIDEZ.

Entitate onuradunak

─Enpresa txikiak, autonomo gisa aritzen diren pertsonak barne, 50 langile baino gutxiago dituztenak.
─Eta jarduera Gipuzkoan garatzen dutenak, betiere egingo den inbertsioa instalazio horietan zuzenean aplikatzekoa bada.

Edozein zalantza argitzeko

- Eider Sarasola  esarasola@gipuzkoa.eus 
- Amaia Eskisabel  aeskisabel@gipuzkoa.eus

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak eta gastuak

Enpresek telelana ahalbidetzeko egindako gastuak, hala nola PCak, ordenagailu eramangarriak, web kamerak, mikrofonoak, bideokonferentzia egiteko sistemak, software ofimatikoa, segurtasun informatikorako elementuak eta kasu bakoitzerako bereziak izan daitezkeen beste batzuk, prestakuntza edo aholkularitza gastuak barne.

Ontzat emango dira bakarrik martxoaren 1etik aurrera egindako gastuak eta inbertsioak.

Diruz lagungarriak izango dira enpresako langileren baten izenean agertzen diren gastuak, baldin eta deialdi hau indarrean jarri aurretik egin badira, eta, ondoren, enpresak ordainketa zuritzen badu.
Kasu horretan, enpresak, eskaerarekin batera erantzukizunpeko deklarazio bat erantsi beharko du. Bertan, ziurtatuko du inbertsioa COVID-19aren pandemiak sortutako egoeragatik egin dela.

Portzentajea eta gehieneko zenbatekoa

─Egin den edo egingo den gastuaren % 100 (BEZrik gabe).
─Gehienez 4.000 € enpresa bakoitzeko.

Eskaerarekin batera aurkeztu behar diren agiriak

• Aurkeztutako proiektuaren laburpena (eredua deskargatu eta bete).
• Inbertsioaren fakturak edo aurrekontuak.

Eskaera aurkezten den unean proiektua amaituta badago (inbertsioa eginda), dirulaguntzaren ordainketa ematen den une berean egingo da. Kasu honetan, ezinbestekoa da eranstea:
• Fakturen ordainagiriak.

Ereduak eskuratzeko, eskubian dagoen sarrera erabili DOKUMENTUAK DESKARGATU.

Bateragarritasuna eta bateragarritasun-eza

Dirulaguntza hauekin ez dira izango bateragarriak Gipuzkoako Foru Aldunditik xede berarekin jaso daitezkeen beste laguntzak; aitzitik, bateragarriak izango dira xede berarekin beste edozein erakunde publiko edo pribatu nazional edo europarrek emandako dirulaguntza, sarrera edo baliabideak, baldin eta ez badute jardueraren kostua gainditzen.

Dirulaguntzak zuritu eta ordaintzea

Erakunde onuradunek proiektua bere osotasunean egin dutela zuritu beharko dute 2020ko urriaren 31 baino lehen.

Dirulaguntza proiektua amaitzean ordainduko da, honako hauek aurkeztu ondoren:
• Fakturak eta egindako ordainketak.
• Beste laguntza batzuen deklarazioa: proiektu beragatik eskatutako edo eskuratutako “de minimis” laguntzak eta bestelako dirulaguntzak (ikus eredua).

Eskaera aurkezten den unean proiektua amaituta badago, eta aurreko apartatuan zehaztutako dokumentazioa erantsi bada, dirulaguntzaren ordainketa ematen den une berean egingo da.

Araudi aplikagarria

Oinarri aurautzaileak eta 2020ko deialdia: argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean  (GAOn, 2020-04-02, 63 Zenbakia).

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Berrikuntza
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.