2019ko martxoaren 5ean hasi eta apirilaren 15ean bukatuko da (biak barne).
Programaren aurrekontua: 925.000 euroPrograma honen xedea da Gipuzkoako enpresen eraldaketa sustatzea, beraien jarduera Smart Mobility Industry kontzeptuarekin erlazionatutako negozio-hobi berrietara bideratzeko, bereziki Elektromugikortasun, energia biltegiratze eta ibilgailu autonomoarekin erlazionaturiko jarduera sektoreetan.
Entitate onuradunen baldintzak
a) Beren jarduera Gipuzkoan garatzen duten enpresak.
b) Euskal Autonomia Erkidegoan finkatutako irabazi asmorik gabeko entitateak.
Dirulaguntza hauetara enpresak bakarka edo entitate talde batek bultzatutako proiektuak aurkeztu daitezke. Talde proiektuetan, entitate batek lidergoa hartuko du eta eskaeraren arduraduna izango da.
Dirulaguntzen xede diren jarduerakProiektuak modu zuzenean erlazionatuta egongo dira berrikuntza, ekonomia jarduera berri baten sorrera eta enpresa eraldaketa beharrekin, Smart Mobility Industry kontzeptuarekin erlazionatutako teknologia eta merkatu berriak ekiteko. Diruz lagunduko diren proiektuak honako alderdi hauekin lotuta daudenak izango dira:
a) Enpresan teknologia eta produktu berri hauek txertatzeko bideragarritasun analisiak, enpresaren gaitasunen eta mugen analisiak, egungo instalazio eta antolakuntzaren egokitasunaren eta beharrezkoak diren aldaketen analisiak, lehiakideen analisiak, teknologien egungo egoeraren analisia.
b) Produktu berrien garapena, eta egungoen moldaketa edo hobekuntza nabarmena.
c) Proiektu pilotuak eta erakusteko proiektuak.
d) Formakuntza espezifikoa elektromugikortasunarekin eta energia biltegiratzearekin erlazionaturiko teknologietan: networking jardunaldiak, ekitaldiak, tailerrak…
e) Nazioarteko prospekzioa, sektorearen ezagutza hobetzeko; eta erreferentziako entitateetara gerturatzeko ekintzak, zuzenekoak eta alderantzizkoak.
f) Gipuzkoako enpresei jarduera sektore berri hauetara modu eraginkorrean hurbiltzen lagunduko dien beste edozein proiektu.
• Enpresetako barne langileen kostuek, diruz lagungarriak direnek, laguntza programa honen ondorioetarako, ezingo dute proiektu osoaren % 25 gainditu, produktu berrien garapeneko atalean salbu. Programan parte hartzen duten irabazi asmorik gabeko entitateek ez dute muga hori izango.
• Langileen gastuetan, barne langileak badira, enpresarentzako kostu errealean baloratuko da, eta hautakortzat joko dira, 40 euro/orduko gehieneko balio bateraino.
• Azpikontratazioen kasuan: Ez da gastu hautagarria izango fakturako Balio Erantsiaren gaineko Zerga.
Dirulaguntzak emateko prozedura elkarrekiko norgehiagoka bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakarrean.
Balorazio irizpideak
• Eskaera egiten duen erakundearen profila: 30 puntu arte.
• Proiektuaren ezaugarriak: 40 puntu arte.
• Proiektuaren bultzada-gaitasuna: 20 puntu arte.
• Beste batzuk: 10 puntu arte.
Dirulaguntza hauekin ez dira izango bateragarriak Gipuzkoako Foru Aldunditik xede berarekin jaso daitezkeen beste laguntzak; aitzitik, bateragarriak izango dira beste edozein diru laguntzekin.
Araubide juridikoaDirulaguntzak arau honen mende egongo dira: Europar Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamendua, 2013ko abenduaren 18koa, Europar Batasunaren Funtzionamendu Ituneko 107. eta 108. artikuluak, «minimis» laguntzei aplikatzeari buruzkoa (EBAO, L 352. zk., 2013/12/24).
Dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa
• Enpresen kasuan, gehieneko diru laguntzak % 30ekoak izango dira, barneko gastuen kasuan, eta % 50ekoak, berriz, kanpoko gastuen kasuan.
• Enpresa txiki eta ertainen kasuan, portzentaje horiek % 10 handiagoak izango dira.
• Irabazi asmorik gabeko entitateen kasuan, dirulaguntza kostuen % 80ekoa izango da. Lortutako puntuazioa 70 puntu baino handiagoa bada, kostuen % 100ekoa izango da.
• Proiektu eta urte bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 60.000 eurokoa izango da; elkarlanean egindako proiektuen kasuan, berriz, 75.000 euroraino igo daiteke.
Eskubian dagoen sarrera erabili "dokumentuak deskargatu".
Edozein zalantza argitzeko
• Ángel Martín angelmartin@gipuzkoa.eus 943 11 22 14
• Izaskun Nosellas inosellas@gipuzkoa.eus 943 11 31 90
• Eider Sarsaola esarasola@gipuzkoa.eus 943 11 22 84
2019ko deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 43 zk. 2019ko martxoaren 4a
Oinarri arautzaileak: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 126 zk. 2018ko uztailaren 2koa.
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Ekonomia SustapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.