Subvenciones Subvenciones

COVID 19: museoak, interpretazio zentroak eta antzokiak sustatzeko dirulaguntza.

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Turismo

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Covid-19: Museoei, interpretazio zentroei eta antzokiei zuzendutako dirulaguntzak.

Programa honen objektua da Covid-19 osteko irekiera protokoloen gastuak ordain zeko eta langile eta bisitarien osasun segurtasunarekin zuzenean lotutako gastuak ordaintzea da.

Laguntzen zenbatekoa

Aurrekontu saila: 100.000 euro

Jasotako dirulaguntzak ezingo du gainditu diruz lagungarrien % 80, muga hauekin:
— 1.000 euro, diruz laguntzen den aretoak gehienez 3 langile baditu.
— 1.500 euro, diruz laguntzen den aretoak 4 langile edo gehiago baditu.

 

 

Hartzaileak

Gipuzkoako museoen, interpretazio zentroen edo antzokien titularrak diren udalak, enpresak, fundazioak edo elkarteak.

Baldintzak

- Antzokien kasuan, Euskadiko Antzoki Sarea osatzen duten Gipuzkoako antzokiek izango dute dirulaguntza hauek jasotzeko aukera.

- Museo eta interpretazio zentroen kasuan, jendearentzat irekiak egongo dira asteburuetan eta, gutxienez, astean 5 egunez.

- Entitate bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu ahal izango du deialdi bakoitzean, titular den museo, interpretazio zentro eta/edo antzoki bakoitzeko.

Aurkeztu behar diren agiriak

- Eskaera orria behar bezala beteta (eskaeran deskargatu beharrekoa).

- Gastuen fakturak edo aurrekontuak.

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izango da, deialdia Gi puzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN aurkeztu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Hasiera eguna: ekainaren 24a.

Azken eguna: uztailaren 8a.

Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaerak eta erantsitako dokumentazioa bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarian sartuz eta horretarako eskuragarri dagoen eskabidea betez.

Ebazpen Epea

Hiru hilabete, eskaera jaso den egunetik hasita. 

Jaso Beharreko Dokumentazioa Administrazio-isiltasunaren efektuak

Ezespena.

Araudi aplikagarria

Museoei, interpretazio zentroei eta antzokiei zuzendutako dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia, Covid-19 osteko irekiera protokoloen gastuak
eta osasun segurtasunari lotutakoak ordaintzeko.

Oharrak Internetera Sarrera

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Turismo

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.