Subvenciones
Gizarte arretaren inguruko Ikerketa eta berrikuntza proiektuak egiteko diru laguntzak (III. eranskina)
- Eskaera epea: Epez kanpo
- Azken eguna: 2020
- Gizarte Politikako Departamentua
Deskribapena:
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptuDiru laguntzaren xedea da gizarte esku hartzean edota entitateen eta zerbitzuen kudeaketan berrikuntza sustatzen duten proiektuak egitea; orobat, orain arte identifikatu ez diren behar sozialak identifikatzen eta neurtzen lagunduko duten proiektuentzako.
Diru laguntzaren xede diren jarduerak: Helburu hauek dituzten proiektuek jaso ahal izango dute finantzazioa:
• Gizarte zerbitzuek hartu ditzaketen gizarte behar berriak definitzea eta neurtzea, kualitatiboki eta kuantitatiboki
• Pertsonekin, familiekin eta taldeekin egin beharreko gizarte esku hartze berritzaileen emaitzak praktikan jartzea eta ebaluatzea.
• Gizarte zerbitzuen eremuan lan egiten duten erakundeen eta eremu horretako proiektuen kudeaketa modu berriak eta koordinazio modu berriak praktikan jartzea eta ebaluatzea
Diru laguntzaren gehienezko zenbatekoa: 5.000 euro entitateko.
HartzaileakGipuzkoako Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuen eremuan diharduten irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateak
Betebeharraka) Irabazi asmorik gabeko entitate pribatua, legez behar bezala eratua, izatea.
b) Ez eragitea onuradun izateko debekuek: 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoak, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4. ataletan aurreikusitakoek
c) Egitura nahikoa edukitzea programaren helburuak beteko direla bermatzeko.
d) Gizarte Politikako Departamentutik lehenago jasoak dituzten diru laguntzei dagozkien gastuak behar den neurrian eta aurreikusitako epeetan zurituak izatea.
e) 1. oinarri orokorrean definitutako pertsonekiko, taldeekiko edo kolektiboekiko esku hartzea izatea helburutzat, talde horietan sentsibilizazioan eta prebentzioan lan egiten dutenak sartuta.
Berariaz baztertuta daude laguntza hauek eskuratzeko:
a) Estatuaren, Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren, tokiko erakundeen eta aurrezki entitateen mendeko entitateak.
b) Sartzeko eta parte hartzeko askatasuna mugatzen duten entitateak.
c) Helburuei, onartze sistemari, funtzionamenduari, ibilbideari edo jarduerari dagokienez, emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunaren printzipioaren kontra doazen entitateak.
Hasiera: Martxoaren 7a.
Bukaera: Etenda alarma egoera indarrean dagoen bitartean eta hala bada, erabakitzen diren luzapenen bitartean.
Eskaera bakar bat aurkeztu ahal izango da diru laguntzen lerro bakoitzeko. Hala ere, eskaera bakoitzak programa bakarra edo gehiago bildu ahal izango ditu, gehienez lau.
Aurkeztu behar diren agiriakDokumentazioaren aurkezpena Diru Laguntzetako Atarian dauden formularioak betetzen egingo da, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus)
Erabakitzeko epeaSei hilabete, gehienez ere.
Jasoko diren agiriakDeialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du.
Isiltasun administratiboaren ondorioakEzespena
Araudi aplikagarriaGizarte Politikako Departamentuaren gizarte ekimenerako laguntzak emateko 2020ko deialdia https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/euskera/gao/2020/03/06/e2001316.htm
Gizarte Politikako Departamentuaren gizarte ekimenerako laguntzak emateko oinarri araultzaileak (https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2015/02/16/e1501345.htm)
Oharrak
Dokumentuak deskargatu
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Gizarte Politikako Departamentua- UGALDE ESPARZA, Arantza
- 943112579
- SubvencionesIniciativaPS@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.