Subvenciones Subvenciones

Prebentzioko eta sensibilizazioko programak egiteko diru laguntzak (II. eranskina)

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2021
  • Gizarte Politikako Departamentua

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

 

Dirulaguntzaren xedea da egoera eta arazo sozial jakin batzuekiko prebentzio eta sentsibilizazio programak egitea, Gizarte Politikako jardueren eremuan.

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak:

• Gizarte egoera eta arazo jakin batzuen inguruko sentsibilizazio jardunaldiak eta kanpainak egitea, aldizkariak editatzea eta web orriak sortzea barne.
• Zabalkunde kanpainak egitea, aldizkariak editatzea eta web orriak sortzea barne.
• Prebentzio kanpainak egitea, aldizkariak editatzea eta web orriak sortzea barne.
• Boluntarioak erakartzeko eta prestatzeko kanpainak egitea.
• Hitzaldiak, jardunaldiak, kongresuak eta mintegiak prestatzea, helburua izanik 1. oinarrian jasotzen dena; eta horietara bertaratzea.
• Lantegiak eta bestelako jarduerak antolatzea, helburua 1. oinarrikoa izanik.

Dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoa: 10.000 euro entitateko.

 

Hartzaileak

 

Gipuzkoako Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuen eremuan diharduten irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateak.

 

Betebeharrak

 

a) Irabazi asmorik gabeko entitate pribatua, legez behar bezala eratua, izatea.

 

b) Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroan inskribatuta egotea.


c) Ez eragitea onuradun izateko debekuek: 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoak, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4. ataletan aurreikusitakoek.


d) Egitura nahikoa edukitzea programaren helburuak beteko direla bermatzeko.


e) Gizarte Politikako Departamentutik lehenago jasoak dituzten diru laguntzei dagozkien gastuak behar den neurrian eta aurreikusitako epeetan zurituak izatea.

 

 

Berariaz baztertuta daude laguntza hauek eskuratzeko:


a) Estatuaren, Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren, tokiko erakundeen eta aurrezki entitateen mendeko entitateak.


b) Sartzeko eta parte hartzeko askatasuna mugatzen duten entitateak.


c) Helburuei, onartze sistemari, funtzionamenduari, ibilbideari edo jarduerari dagokienez, emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunaren printzipioaren kontra doazen entitateak.

 

Eskaerak aurkezteko epea

 

Hasiera: martxoaren 12a


Bukaera:
apirilaren 12a

 

Eskaera bakar bat aurkeztu ahal izango da diru laguntzen lerro bakoitzeko. Hala ere, eskaera bakoitzak programa bakarra edo gehiago bildu ahal izango ditu, gehienez lau.

 

 

Aurkeztu behar diren agiriak

 

Dokumentazioaren aurkezpena Diru Laguntzetako Atarian dauden formularioak betetzen egingo da, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoaren bitartez: egoitza elektronikoa

 

Erabakitzeko epea

 

Sei hilabete,  gehienez ere.

 

Jasoko diren agiriak

 

Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du.

 

Isiltasun administratiboaren ondorioak

 

Ezespena.

 

Araudi aplikagarria

 

Gizarte Politikako Departamentuaren gizarte ekimenerako laguntzak emateko 2021eko deialdia:GAO 47, 2021-03-11

Gizarte Politikako Departamentuaren gizarte ekimenerako laguntzak emateko oinarri araultzaileak GAO 30, 2015-02-16

 

Oharrak

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Gizarte Politikako Departamentua

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.