Subvenciones Subvenciones

Gizarte esku hartzeko programak egiteko diru laguntzak (I. eranskina)

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2021
  • Gizarte Politikako Departamentua

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

 

Dirulaguntzaren xedea da pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin egin beharreko gizarte esku-hartzeko programak gauzatzea, Gizarte Politiketako Departamentuaren jardueren eremuan.

 

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak:

• Harrera egitea eta orientatzea gertakarien lehenengo momentuan.


• Arreta soziala, laguntza eta baliabideetara bideratzea.


• Autolaguntzako taldeak.


• Bakarkako eta taldeko laguntza psikologikoa.


• Aholkularitza juridikoa.


• Zailtasunak dituzten taldeen komunitate sozializazioko jarduerak.


• Arreta integrala.


• Arazoan interesa duten bazkide, lankide eta pertsonak prestatzeko ikastaroak antolatzea eta bertaratzea.


• Lehen oinarriko xedearekin zerikusia duten beste jarduera batzuk.

 

Dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoa: 45.000 euro entitateko.

 

 

Hartzaileak

 

Gipuzkoako Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuen eremuan diharduten irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateak.

 

 

Betebeharrak

 

a) Irabazi asmorik gabeko entitate pribatua, legez behar bezala eratua, izatea.

b) Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroan inskribatuta egotea.

c) Ez eragitea onuradun izateko debekuek: 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4. ataletan aurreikusitakoek.

d) Egitura nahikoa edukitzea programaren helburuak beteko direla bermatzeko.

e) Gizarte Politiketako Departamentutik lehenago jasoak dituzten dirulaguntzei dagozkien gastuak behar den neurrian eta aurreikusitako epeetan zurituak izatea.

 

Berariaz baztertuta daude laguntza hauek eskuratzeko:

a) Estatuaren, Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren, tokiko erakundeen eta aurrezki entitateen mendeko entitateak.

b) Sartzeko eta parte hartzeko askatasuna mugatzen duten entitateak.

c) Helburuei, onartze sistemari, funtzionamenduari, ibilbideari edo jarduerari dagokienez, emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunaren printzipioaren kontra doazen entitateak.

d) Gizarte Politiketako Departamentuarekin lankidetza hitzarmen bat sinatuta duten erakundeak.

 

Eskaerak aurkezteko epea

 

Hasiera: martxoaren 12a

 

Bukaera: apirilaren 12a

 

Eskaera bakar bat aurkeztu ahal izango da diru laguntzen lerro bakoitzeko. Hala ere, eskaera bakoitzak programa bakarra edo gehiago bildu ahal izango ditu, gehienez lau.

 

Aurkeztu behar diren agiriak

 

Dokumentazioa interneten bidez aurkeztuko da  Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan dagoen dirulaguntzen ataria formularioetan: egoitza elektronikoa

Erabakitzeko epea

 

Sei hilabete,  gehienez ere.

 

Jasoko diren agiriak

 

Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du.

 

Isiltasun administratiboaren ondorioak

 

Ezespena.

 

Araudi aplikagarria

 

Gizarte Politikako Departamentuaren gizarte ekimenerako laguntzak emateko 2021eko deialdia: GAO 47, 2021-03-11

Gizarte Politikako Departamentuaren gizarte ekimenerako laguntzak emateko oinarri arautzaileak: GAO 30, 2015-02-16

 

Oharrak

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Gizarte Politikako Departamentua

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.